LAB sindikatuarekin elkarlanean, Ipar Hegoa Fundazioak sexu-lanari buruzko jardunaldiak egingo ditu 2019ko urrian, Gasteizen. Bertan entzundako hitzaldiak biltzen ditu lan honek.
Sexu langileek esateko asko dutelako antolatu dugu jarduera; guk, berriz, oraingo honetan, asko izango dugu entzuteko. Hain gatazkatsua bezain ezezaguna den errealitate batera hurbildu nahi izan dugu. Sexu lanean aritzen direnen egoerak, bizitzak, aldarrikapenak, nahiak… ezagutzea ezinbestekoa iruditu zaigu haiekiko ditugun aurreiritzi zein estereotipo guztiak albo batera uzteko. Ezin dugu ulertu errealitatea beren protagonistak entzun gabe, eta ez dugu nahi eztabaidatzea edozein errealitateari buruz, bera ondo aztertu gabe. Halaber, jarduera hau ematen den testuingurua ezagutzea ere giltza da gure bat-bateko iritziaz haratago ulertzeko dena.
Versión en castellano: https://issuu.com/lab_argitalpenak/docs/trabajo_sexual