Gasteizko eta Nafarroako gobernuek COVID-19 dela eta, kontingentzia planak egin dituzte langileekin hitz egin gabe eta horregatik Lab sindikatutik hurrengo ikasturteari begira, hego Euskal Herriko jangeletan eta eskola garraioetan aritzeko gure proposamenak bildu ditugu txosten honetan:
• Jangelei dagokionez, hainbat arlo aipatzen ditugu, besteak beste, antolaketa, langileak, ikasleak, espazioak (aldagelak, office, sukaldea, jangela eta jolastokia), garbiketa eta desinfekzio-prozedura.
• Eskola garraio zerbitzuari dagokionez, horren beste aipatzen dugu, langileak, ikasleak, autobusak eta jolastokia.
Bukatzeko, jangela guztiak eta eskola garraio zerbitzua bermatu behar dira, inolako diskriminaziorik gabe eta lanpostu galerarik eta murrizketarik gabe.
Gu ere hezkuntzako langileak gara.
Orain inoiz baino gehiago, kalitatezko zerbitzu publiko bat
#Covid19