LAB UPV-EHU AZP euskaraz

Page 1

UPV/EHUkoHauteskunde sindikalak hauteskunde UPV/EHU

2015eko martxoak 11

AZP AZP

sindikalak

n a e t a t i s t r e b uni

B LAbat

ekin

Aldaketaren aldeko Apuesta por elindarrak cambiobiltzen


UPV/EHUko langileok,

LABekin bat

Datorren martxoaren 11n Hauteskun-

tza eta erabakia Euskal Herriarenak egi-

de Sindikalak izango ditugu UPV/EHUn

nez lortu daitekeena.

ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. EAEko Gobernuak UPV/EHU-

Pribatizazioa eta elitismoa nagusitzen ari

ren funtzio publikoa arriskuan jartzen

diren garaiotan, goi mailako hezkuntza

duen testuinguru honetan, finantzaketa

herritar guztien eskubidea dela bermatu

nahikoa ukatuz, politika propioak egiteari

behar dugu, UPV/EHUren baitako aldake-

uko eginez eta Madrilekiko bere menpekotasun interesatua agerian utziz, ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Eskubideak suntsitzeko eta miseria zabaltzeko krisiaz baliatzen ari direnean, aldaketa sozialak aldaketa politikoekin batera borrokatu behar dira eta hori da LABen nortasun ikurra. Euskal Herriari

tek bazterrean utzi ezin duten eskubidea delako. Euskal jendartearen garapena izan behar da UPV/EHUren eginkizun ardatza, Euskal Herriak bere etorkizuna eraikitzeko tresna ere badelako. LABek borroka sindikala egin du UPV/ EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, hitzarme-

dagokionean, alternatiba ekonomiko eta

nak errespetatzearen eta hobetzearen

sozialak eraikitzerakoan, langileon inda-

alde. Azken urte hauetako erasoen au-

rrak bilduz eratu nahi dugu eredu berria.

rrean, neurri batean,

Instituzioak herriaren zerbitzura egotea

gileon lan baldintzei eustea lortu dugu,

ziurtatuko duen eredua nahi dugu, Lan

batez ere 2011ko hauteskundeetan lortu

Harremanetarako Euskal Esparrua eraikiz,

genituen emaitzei esker. Eta bide horre-

gai ekonomiko, sozial eta laboraletan hi-

tan jarraitzeko borondate osoa dugu.

guk LABekin bat

UPV/EHUko lan-


2011-2014: Balantze gisara 2011ko hauteskundeen ondorioz sorturiko ordezkaritza sindikalak aldaketa garrantzitsua ekarri zuen ordura arte zegoenarekin alderatuz. LABek babes sendoa lortu zuen eta AZP-ko alorrean gehiengoa lortzeko lehian sartu zen, gainera UPV/EHU mailan gehiengoa duen sindikatua bilakatuz. Aurkeztu genuen programarekin orain lau urte eskuraturiko ardura krisi abagune ekonomiko eta sozialak gogorki baldintzatua izan da. Azken lau urteotan langileriak pairatu dituen erasoek UPV/EHUko AZP-ren lan-baldintzetan ere ondorioak izan dituzte. LABek lau urte hauetan zehar makina bat erantzun artikulatu ditu mobilizazioaren bitartez eta negoziazio kolektiboan alternatibak proposatuz. Gure sindikatua-

ren sinesgarritasunak eta eraginkortasunak hainbat greba orokor burutzea eta Madriletik eta Eusko Jaurlaritzatik inposaturiko murrizketek UPV/EHUn izan zezaketen eragin negatiboa txikiagotzeko aukera eman digute. Murrizketen aurkako mobilizazioak zerbitzu publikoaren aldeko borroka eta lan-eskubideen defentsa enplegu publikoan ere bilakatu dira. Langileriaren-tzat oso larria den testuinguru sozial honetan, LABek UPV/EHUn bere ekintza sindikala enplegu mailaren eta sinaturiko akordio eta hitzarmenen mantentzean zentratu du, lortutako eskubideen gutxieneko berme gisa. Horregatik, lan-jardunaldiaren baldintzen mantentzea eta hobekuntza, eta aldi baterako ezintasun egoeretan %100erainoko soldata osagarria, UPV/ hauteskunde sindikalak 2015-2019


EHUn LAB-en presentzia sendoak duen balioaren adibide argiak dira. Aitzitik, egin den esfortzua ez da nahikoa izan 2012ko soldata murrizketa eragozteko ezta ere, noski, eros-ahalmenaren galeraren berreskuratzea lortzeko. Bide erdian gelditzen dira karrera profesionalaren, egonkortasunaren eta aldez aurretiko erretiroaren inguruan eginiko aldarrikapenak: • Karrera profesionalari dagokionez, lan-kontratudun pertsonalaren barnepromozioak ez ditu aurreikusitako helburu guztiak bete; 2012ko lekualdaketa lehiaketa ebazteko atzerapenak promozio prozesu berriak eragotzi ditu; zerbitzu guk LABekin bat

eginkizunen eta eginkizunen esleipenen akordioek ez dituzte pertsonalaren gehiengo handi baten itxaropenak asetzen; eta 2010eko aldi baterako lan-poltsen akordioak –LABek sinatu ez zuena- jadanik ez ditu asebetetzen berau sinatu zutenak ere, besteak beste, hobekuntza eskaintzak eta behin behineko funtzionarioentzako campus aldaketak ezabatu zirelako. • Egonkortasunari dagokionez, batik bat azpimarratu behar da, estatuko legeak izan duen eragina LEP deialdiak debekatuz, eta honi lotuta, aldi baterako pertsonalari enpleguaren egonkortasunean alternatiba duin bat eskaintzeko UPV/EHUren borondate eza eta Eusko Jaurlaritzaren ezintasuna.


• 2010ean sinaturiko erretiroaren akordioaren inguruan, kontuan hartzekoa da borondatezko erretiroen pizgarrien eteteak izan zuen eta duen eragin negatiboa akordio honek AZP eta IIP-ko plantilletan zuen gaztetze eta egokitzapen aurreikuspenei zegokienez. Zentzu berean, erregimen orokorreko pertsonal funtzionarioarentzako borondatezko erretiroaren aurrean baldintzen hobekuntzen aukera ez da gauzatu. Hala eta guztiz ere, aipatu akordioan jasotako hobekuntza batzuk mantentzen ari dira (60 urtetik aurrerako ordutegi murrizketak, ‌). Nabarmentzekoa da ere LABek jokatu duen paper garrantzitsua lan-arloko ja-

zarpenaren akordioaren sinaduran, II. Euskara Planean eta II. Berdintasun Planean izan duen ekarpen erabakigarria, eta arrisku psikosozialen ebaluazioaren prozesuan emandako bultzada eta parte hartzea. Horregatik adierazi dezakegu, hemen bizi eta lanean diharduen pertsonalaren baldintzak hemen negoziatzeko gaitasuna eduki dugun guztietan, negoziazioaren eta mobilizazioaren emaitzak, diferentzia handiz, langileriarentzat askoz hobeak izan direla estatu mailan administrazio, patronal eta sindikatuen arteko itunetan jasotakoekin alderatuz gero.

hauteskunde sindikalak 2015-2019


2015-2019: Lan-proposamenak Enplegua mantendu Egonkortasuna zabaldu • Lan poltsen arautegiaren erreforma negoziatu eta adostea, besteak beste Campus aldaketa eta hobekuntza eskaintzak sartzeko. Lanpoltsak UPV/EHUn emandako zerbitzuen arabera ordenatzea. Lan poltsen kudeaketa gardena eta eguneratze etengabea. • Egonkortasun hitzarmen berria adostea aitorpen hori ez daukaten langileentzat. Behin-behinekotasun tasa jaisteko eta enplegu egonkorra lortzeko LEP-ak (Lan Eskaintza Publikoak) burutzea. • Beharrizan estrukturalak betetzen dituzten aldi baterako kontratuak LZ-ko lanpostu bilakatzea, besteak beste, programakontratu gisa finantzatutako kontratuak. Beharrizan horietarako finantziazio iraunkorra bermatzea aurrekontuen I. Kapituluaren bitartez.

Soldatak duindu eta eros-ahalmena berreskuratu • 2010etik eman diren soldata murrizketek eta izozketek eta 2012ko abenduaren aparguk LABekin bat

teko paga kentzeak eragindako eros-ahalmenaren galera berreskuratzeko neurriak hartzea: ordaindu gabeko aparteko paga osorik berreskuratzea, soldatak igotzea. • Itzarriri egin beharreko ekarpenak berreskuratzea. • Soldata tarte ezberdinen arteko ezberdintasun handiak leuntzeko neurriak hartzea.

Promozio profesionala eta ekonomikoa garatu • Lan-kontratudun eta funtzionarioen karrera profesional eta administratiborako neurriak planteatzea: promozio horizontal eta bertikalerako prozesuak, promozio prozesuetan kontuan hartuak izango diren prestakuntza iraunkorra indartzea, ... • Norberaren lanpostuan betetzen diren funtzioak baieztatzea zegozkiokeen kategoria profesionala aitortze aldera eta funtzionarioen eskalen berrantolaketa berria ezartzearen aldera. Era berean, lanpostuen Balorazioaren mantentze fasea ireki eta eguneratzea, monografien edukiak eguneratzeko.


Berdintasuna eta kontziliazioa garatu, lanaldia hobetu • Bizitza pertsonala eta laborala bateratzeko neurriak areagotzea: II. Berdintasun Planean jasotako neurriak indarrean jartzea, unibertsitateko komunitatean aukera berdintasuna bermatzeko neurriak hartzea. • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Protokoloa osatzeari lehentasuna ematea unibertsitate eremuan. • Langileriari lanaldi ezberdinak egiteko aukera eskaintzea, lan-bolumena eta jendearentzako arreta errespetatuz eta bermatuz.

• 2014an martxan jarritako telelanaren plan pilotua ebaluatu eta lehentasunez bizitza pertsonala eta laborala bateratzea helburua edukiko duen telelanaren plan berria -eskaintza kopuru handiagokoa- martxan jartzea. • Ikastegien itxiera 20:00-20:30etan, gehien jota, ezartzea. • Oporraldiaren birnegoziatzea. Zentro eta zerbitzuen itxieraren aukera era adostuan burutu beharko da, Lan Hitzarmenak eta Akordioak jasotzen dituzten eskubideak eta langileen kontziliazio beharrizanak errespetatuak izan daitezen.

hauteskunde sindikalak 2015-2019


Jubilazioa eta enplegu planak adostu Erretiro-plan berria negoziatzea plantillaren berritze eta berregokitze helburuak lortzeko: • 2015-2018 epealdirako akordio berria adostea (jubilazio aurreratua, ordutegiaren murriztea,...). Bertan hitzartuko diren neurriak langile guztiei (finkoak, egonkorrak, behin-behinekoak) aplikatzea. • Erretiro-akordioan jasotzen diren neurriak garatzeko aurrekontu nahikoa bermatzea, egoera diskriminatzaileak saihestuz. • Erretiro-planaren baitan ematen diren lanaldien murrizketak kontratu berrien bidez konpentsatzea. • Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean dauden funtzionarioen jubilazioa 63 urterekin bultzatzeko neurriak negoziatu eta adostea.

Plantilla handitu • Erreferentziazko Plantilla eguneratzea. 2015-2018 Unibertsitate Plana, AZPren beharrizan estrukturalak erantzuteko ezezik, 2011-2014 Planean aurreikusitako 100 lanpostuak sortzeko baliatzea ere. • EHUko ikastegien berrantolaketaren harira hitzartutako Akordio Markoan ezarritako konpromisoak garatzea: enguk LABekin bat

plegu maila mantentzea, pertsonala eta bere adskripzioa campusean mantentzea, egonkortasuna sustatzea, behin-behinekotasun indizea murriztea eta karrera profesionala errazteko proposamenak planteatzea. • Jardunean ez dagoen pertsonala ordezkatzeko konpromisoa eta aparteko orduen murriztea. Ezinbestekotzat jotzen diren lan ordu extren urteko kopurua 40 ordutara jaistea.

Lan-baldintzak hobetu • Lan-loturaren izaerak –funtzionariala edo lan-kontratuduna- ez du zertan lanbaldintza ezberdinak izatea berarekin ekarri. Horrela, lan-kontratudunen eremuko hitzarmenak edozein langileri automatikoki aplikagarriak izan behar dira, lanloturaren izaera albo batera utzita. • Akordio eta Lan-hitzarmenean adostutako baldintzen mantentzea, hala nola, 2013an Ezintasun Iragankorraren aldirako hitzartutako ezaugarriei dagozkienak (soldataren %100 kobratzea lehenengo egunetik,...). • Lizentziak eta baimenak hobetzea II. Berdintasun Planean aurreikusitako neurriak martxan jarrita. • Hortaz gain: martxan jartzea. Hala nola:


- Haur-eskola bana Campus bakoitzean sortu edota hitzartzea. - Haurren opor garaietan ludoteka zerbitzuak campus guztietan eskaintzea.

Lan Osasuna indartu • Lan eremuko Jazarpena prebenitzeko eta aurre egiteko akordioan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia berritzea. Akordioan aurreikusitako kanpoko adituen zerrenda adostua osatzea. Lan eremuan eman daitekeen bortizkeriari aurre egiteko prozedura eta neurri prebentiboak adostu eta martxan jartzea. • Burututako arrisku psikosozialen ebaluazioan zehaztutako neurri orokor zein zehatzak garatzea . • UPV/EHUko langileriak norberaren lanpostuan jasaten dituen lan arriskuen ebaluazio zehatza burutzeko plangintza egitea eta langile bakoitzari ezagutaraztea. • Gaixotasunek, lan-istripuek eta lan-baldintzek kaltetutako langileen jarraipena egitea. Arreta berezia jartzea arrisku ergonomikoek, psikosozialek eta higienekoek (arrisku kimiko, biologiko, ...) sortutako gaixotasunei zein irakaskuntzarekin lotutakoei (ahots-arazo eta gaixotasunak, estresa, ..). • Osasun Zerbitzua Bilboko eremuan

ezartzea. • Ohitura eta lan-eremu osasuntsuak sustatzea, besteak beste: unibertsitateko kafetegietako eta jangeletako menu osasuntsuak, ariketa fisikoa, erretzeari uzteko kanpainak,...

Mugikortasuna, kontratazio etikoa eta jasangarritasuna • Mugikortasun plan eraginkorrak bultzatzea hiru Campusetan: garraio publiko kolektiboaren eskaintza hobetu; bizikletaren erabilera bultzatzea; irizpide sozialeko prezioak edukiko dituen txartel hauteskunde sindikalak 2015-2019


bakarra eta 3 Campusetarako komuna garraio mota guztientzat (autobusa/ tranbia/metroa/trena) martxan jartzea; kotxea konpartitzeko kanpainak; parkinen erabilera arrazionala eta estalitakoen erabilera komunitate osoari zabalik egoteko planak; oinezkoen guneak sortu eta bultzatzea, … • Kontratazioetan zein unibertsitateko obra publikoetan klausula sozialak ezartzea (lan baldintza duinak, lan osasuna, berdintasuna, euskararen erabilera, jasangarritasuna). • UPV/EHUko ingurumen-politika indartzea: instalazioen erabilera arrazionala, energia eta materialen aurreztea, zentroetan eta campusetan energia berriztagarriak sustatzea, hondakinen bilketa selektiboa, berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenik ez, hura aurrezteko plana, etab. • Arkitektura-oztopoak ezabatzea.

Hobekuntza eta promoziorako prestakuntza Formazioa AZP-koon eskubidea da, eta lanpostu zehatzaren eskaera hutsetik haragoko beharrak ase egin behar ditu. Garatu beharreko oinarrizko puntuak dira: • 2014-2017 II. Prestakuntza Plana bere guk LABekin bat

osotasunean garatzea (ibilbideak,...), eskaintza indartzea eta plantillaren beharrizanetara egokitzea, langile guztien parte hartzea bermatuz. Guzti horretarako aurrekontuak handitzea. • Prestakuntza gela iraunkorrak Campus guztietan martxan jartzea ofimatika/ informatika, hizkuntzak, berdintasuna, lan arriskuen prebentzioa, ingurugiroa eta gizarte-erantzukizunaren kontuetan ikastaroak bertan eskaintzeko. • UPV/EHUko berariazko informatika programetako oinarrizko formazioa ematea lehen aldiz sartu edo lan postuaz aldatu egiten denean. • Enplegu publikora sartzeko eta promozioa errazteko formazioa eskaintzea. • Formazio eskaintza guztia hizkuntza ofizial bietan eskaintzea.

Euskararen erabilera normalizatu EHUko hizkuntza normalkuntza garatzeko, AZP-ko langileriari dagokionez: • Hizkuntza Profilak lanpostuetara egokitzea. • Betetzen den lanpostuak duen hizkuntza-profila behin egiaztatuta, euskara ikasten jarraitu ahal izateko aukera ematea.


• Euskara normaltasunez erabili ahal izateko trebatze-ikastaroak antolatzea. • Ikastegi eta zerbitzu ezberdinetan arreta euskaraz bermatzeko planak diseinatzea. • EHUko zerbitzu ezberdinetan erabilera planak diseinatu eta bultzatzea. • Sentiberatze kanpainak diseinatzea.

UPV/EHUko finantziazioa igo • EAEko Gobernuak unibertsitate-sistema oro har, eta EHU zehazki sostengatzeko bideratutako egungo portzentaje tasa eskasa (% 0,8) handitzea Europar Batasunaren parametroekin (%1,6) parekatzeko. • Unibertsitate publikoaren ekitatea bermatzeko tasen igoera gehiegizkoak etetea eta beka sistema egokia eta behar besteko diru kopuruz hornitua garatzea. • Europar parametroetara hurbiltzen joateko Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza ekimenak garatzeko finantziazioa handitzea.

tzea, zerbitzuon kalitatea eta baliabideen erabilera egokia bermatuz. • Langileon eta herritarron parte hartzea sustatzea zerbitzu publikoen definizioan eta kudeaketan. • Espainiar zein euskal Gobernuetatik etor daitezkeen murrizketen eta langileen eskubideen aurkako neurriei aurre egiteko estrategia komunak adostu eta garatzea. • Hemen negoziatu eta hitzartutako zerbitzu, lan-baldintza, babes-neurri eta abarren aldeko defentsa etengabea egitea.

Lan harremanen eta Babes Sozialaren euskal esparrua garatu • Kanpoko ereduen kopia hutsa alboratuz, enplegatu publikoaren eredu berri eta propioaren aldeko apustua egitea. • Zerbitzu publikoen defentsan eta garapenean langileen eskubideak defendahauteskunde sindikalak 2015-2019


Euskal Herrirako unibertsitatea xede • Euskal Herriak egun bizi duen egoeran, euskal herritarroi dagozkigun eskubide guztien aldeko eragile gisa jokatu behar du UPV/EHUk. Besteak beste, presoen eskubideak defendatuz, gure unibertsitatean ikasteko eskubidea egikaritzeko

behar besteko neurri eta erabakiak sustatuz eta hartuz. • Euskal Herriaren egituratze bidean unibertsitate guztien arteko elkarlana bideratzea tresna baliogarria izan daitekeelakoan, UPV/EHU Euskal Herriko unibertsitateen arteko sarearen sortzaile eta bultzatzaile izatea.

Aldarrikapen horietan guztietan urratsak ematea zure esku ere badago: hauteskunde sindikaletan bozka emanez, lankideak bozka ematera animatuz, beharrezko mobilizazioak bultzatuz, ‌ Martxoaren 11ko UPV/EHUko hauteskunde sindikaletan, aldaketaren aldeko indarrak bildu eta LABekin bat egin!

guk LABekin bat


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.