UPV/EHUkoHauteskunde sindikalak hauteskunde UPV/EHU
2015eko martxoak 11
IIP AZP
sindikalak
n a e t a t i s t r e unib
B LAbat
ekin
Aldaketaren aldeko Apuesta por elindarrak cambiobiltzen
UPV/EHUko irakasle eta ikerlariok
LABekin bat
Datorren martxoaren 11n Hauteskun-
tarako Euskal Esparrua eraikiz, gai eko-
de Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko
nomiko, sozial eta laboraletan hitza eta
Irakasle eta Ikerlari Pertsonalak (IIP) eta
erabakia Euskal Herriarenak eginez lortu
Administrazio eta Zerbitzuetako Pertso-
daitekeena.
nalak (AZP), ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. EAEko Gobernuak
Pribatizazioa eta elitismoa nagusitzen ari
UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan
diren garai honetan, goi mailako hezkun-
jartzen duen testuinguru honetan, finan-
tza herritar guztien eskubidea dela ber-
tzaketa nahikoa ukatuz, politika propioak
matu behar dugu, UPV/EHUren baitako
egiteari uko eginez, Madrilekiko bere
aldaketek bazterrean utzi ezin duten es-
menpekotasun interesatua agerian utziz,
kubidea delako. Euskal jendartearen ga-
ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sen-
rapena izan behar da UPV/EHUren misio
doa eta zabala izatea unibertsitatean.
ardatza, Euskal Herriak bere etorkizuna eraikitzeko tresna ere badelako.
Eskubideak suntsitzeko eta miseria zabaltzeko krisiaz baliatzen ari direnean, aldake-
LABek borroka sindikala egiten du UPV/
ta sozialak aldaketa politikoekin batera
EHUn, lanpostuen suntsiketaren aurka,
borrokatu behar dira eta hori da LABen
enplegu duinaren defentsan, hitzarmenak
nortasun ikurra. Euskal Herriari dagokio-
errespetatzearen eta hobetzearen alde.
nean, alternatiba ekonomiko eta sozialak
Azken urte hauetako erasoen aurrean,
eraikitzerakoan, langileon indarrak bilduz
neurri batean, UPV/EHUko langileon lan
eratu nahi dugu eredu berria. Instituzioak
baldintzei eustea lortu dugu, batez ere
herriaren zerbitzura egotea ziurtatuko
2011ko hauteskundeetan lortu genituen
duen eredua nahi dugu, Lan Harremane-
emaitzei esker.
guk LABekin bat
2011-2014: Balantze gisara Gure gain hartutako konpromisoak praktikara eramateko murrizketez eta erreforma atzerakoiez betetako 4 urte izan ditugu. Hala ere, LABen borroka sindikalak fruituak eman ditu. • Prekarietatearen aurka. Madrileko aurrekontu legeek 2013. urtetik aurrera plaza iraunkor berrien sorrera mugatu egin dute %10eko erreposiziotasak ezarriz, irakasle askoren iraunkortasuna eta promozio profesionala oztopatuz. Plaza berrien esleipenean LABek iraunkortzea lehenestearen alde borrokatu du promozio hutsaren aurrean. Bestetik, 33 irakasle diplomatu kolaboratzaile iraunkor irudian kontratatzeko aukera legala baliatzea bultzatu zuen LABek hori posible zen jakintza arloetan. Horrez gain, 2014ko abenduan kontratua amaitzen zitzaien 97 irakasle laboral egonko-
rrentzat 2 urte eta erdiko lege luzapena lortu dugu. Halaber, ordezko partzialek pairatzen duten prekarietatea mugatzeko eta lanpostuak bermatzeko neurriak bultzatu dira, besteak beste, kontratu partzialen erabilera mugatzea, kontratu partzialek pentsioetan pairatzen duten diskriminazioaren aurkako kanpaina eta, azkenik, Zentroen berrantolaketaren harira, lanpostuak eta lan baldintzak mantentzeko akordioa burutzea lortu dugu. •Erosteko ahalmena eta soldatak. Soldata murrizketek, izozketek eta 2012ko aparteko pagaren galerak gure soldaten erosteko ahalmenaren %15eko inguruko galera eragin dute 2011-2014 epealdian, %30eko galera metatua 1995etik. Soldatak duintzearen bidean, LABek 2012ko paga osorik berreskuratzeko formulak bilatzearen alde egin du eta, hori posible ez bada izan ere, kitatu beharreko zorraren ideia indartu da. Bestetik, 2010ean hauteskunde sindikalak 2015-2019
eten ziren norbanako osagarri gehigarrien deialdiak berreskuratzeko guk bide judizialetik borrokatu eta irabazi ondoren, gure presioagatik, epaia onartuz, Unibertsitateak 2014ean deialdiak berrabiarazteko pausuak eman ditu, ez direna oraingoz nahikoak izan, tamalez, Hezkuntza Sailaren trabak gainditzeko. Gure erronka izaten jarraitzen du. Azkenik, bitarteko irakasle partzialen soldatak duintzea eta guztion erosteko ahalmena berreskuratzea posible egingo duten bideak oraindik zabaltzeke ditugu. • Lan-baldintzak eta jardunaldia. Aldaketa handiak eragin ditu 14/2012 Errege Dekretuan oinarrituta UPV/EHUk diseinatu duen Jardun Akademikorako Planak (JAP), seiurtekoen zentraltasunetik abiatuta, beste meritu batzuk ere kontuan hartzen dituenak. Bere aplikazioak, guk LABekin bat
besteak beste, irakasle funtzionarioen eta lan kontratudunean arteko eta jakintza arloen arteko aldeak sortu ditu, 600 irakasle ingururen Irakats Gaitasun Gordinaren igoera ekarri du 24 kreditutik 30era, eta ikerketa eta irakaskuntzaren arteko desoreka sortu ditu. Azken urtean, JAPak ikerketarekin lotuta 18856 kreditu aitortu dituen bitartean, irakaskuntzarekin lotutakoak 3244 kreditu izan dira eta kudeaketakoak 975, eta guzti horietatik 137 kreditu bakarrik euskararekin lotutakoak. LABek JAPa eta honekin lotuta dagoen irakats-zamaren banaketari buruzko araudiaren azterketa eta egokitzapena eskatu du, benetako eredu propio bat aldarrikatuz eta horretarako oinarriak proposatuz. 2015ean negoziatzeko konpromisoa lortu dugu UPV/EHUren aldetik. Beste arlo batean, eta berriro bide judiziala jorratuz, CNEAIk
lan kontratudun irakasleen seiurtekoak aitortzea eta, horrela, ezagutzaren transferentziako seiurtekoak eskatzeko eskubidea onartzea lortu du LABek. • Ikerkuntza pertsonala. Ikerkuntzaren finantziazioaren murriztearekin batera, Ikertzaile finkoen plazak ere Madriletik mugatuta egon dira. Finantziazio ezberdinak dituzten formazioko ikertzaileen soldatak parekatzearen aldeko saiakera antzua suertatu da. Aldiz, LABek aldarrikatuta, bosturtekoak kobratzeko eskubidea aitortu zaie ikertzaile finkoei. Eta aldi baterako ikertzaileen (PIC) kasuan, osagarri gehigarrien deialdietan diskriminatuak ez izatearen alde ari gara borrokatzen, UPV/EHUko zuzendaritzaren lehen iritziaren aurka. Gure beste lan lerro nagusietan aipatzekoa da III Euskara planean eta II Berdintasun planean eduki dugun parte hartze aktiboa, LABek proposatutako ekarpen asko kon-
tuan hartzea lortu dugularik. Gainerako ekintza sindikaleko aldarrikapenetan (akreditazioak, erretiro akordioa, formakuntza plana, ‌) ahaleginak ez dira gutxi izan eta lorpenak gazi-gozoak. Krisi ekonomikoari irtenbidea ematearen justifikazioarekin, langileok pobretzeko negoziazio kolektiboa ezabatu nahi izan dute eta horren ondorioak murrizketak izan dira gure eskubide laboraletan eta ongizatean. Finean, eskubide laboralak murriztu dituen 2012ko lan merkatuaren erreformak eta erretiro-adina atzeratzeko neurriak zerbitzu publiko eta ongizate-gizartearen aurkako eraso zuzenak dira. LABek borrokan jarraituko du krisi ekonomikoa langileok ez ordaintzeko eta, zerbitzu publikoa den aldetik, unibertsitateak bere funtzioa bete dezan. LABek, Euskal Herrian gure hezkun-tza sistema eraikitzeko estrategian, estatuak prest dituen unibertsitate erreformei aurre egingo die, LOMCEri bezalaxe.
hauteskunde sindikalak 2015-2019
2015-2019: Lan-proposamenak Globalizazioak eta merkantilizazioak eragindako Unibertsitate ereduaren bilakaera etengabearen aurrean, pertsonalaren politika propioa egiteko lege marko berria eskatuko diegu euskal alderdi politikoei, UPV/ EHUko irakasle eta ikerlari guztientzako lan baldintzen hobekuntzak bideragarriak egingo dituen lege marko propioa. Negoziazio kolektiboa UPV/EHUko errektore taldearen borondatetik haratago dago. Horregatik, Irakasle funtzionarioen kidegoen transferentzia eta UPV/EHUko Mahai Sektoriala eratzea aldarrikatzen jarraituko du LABek; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren, unibertsitatearen eta sindikatuen arteko negoziaziorako egitura teknikoa osatzea, bi administrazioen eskumenak diren lan baldintzekin lotutako gaiak negoziatzeko. Zure esku dago LABek behar adina indar izatea, entzuna izan dadin. Hauek dira zurekin partekatu nahi ditugun lan-ildoak:
Enplegua defendatu, promozio profesionala bermatu eta prekarietatea gelditu • Irakasle funtzionarioen kidegoen gaineko eskumenaren transferentzia Estatutik EAEra, irakasle guztien lan baldintzak bertan erabaki ahal izateko. guk LABekin bat
• Lan kontratudun irakasleentzat zein funtzionarioentzat promozio profesionala bideratzea. • Madriletik ezarritako erreposizio-tasaren ondorioak ahalik eta azkarren gainditzeko neurriak hartzea. Bereziki, erreposizio-tasaren ondorioz iraunkor izateko oztopo legalak dituzten irakasle atxikientzako, oztopo hauek desagertu bitartean, beren plazetan mantentzeko bermeak eskaintzea eta aldi baterako osagarri pertsonala ordaintzea. • Ordezkapen-poltsen sorkuntzan eta kudeaketan gardentasuna eta kontrol sindikala bermatzea. • Arduraldi osoko irakasleen ordezkapenak arduraldi osoko ordezkoen bitartez betetzea, kontratu partzialak ordezkapen politika merke gisa erabili gabe. • Irakasle elkartuaren (asoziatuaren) irudia modu egokian erabiltzea, prekarietate egoerak ekidinez. • Irakasle eta ikertzaile plaza berriak sortzea zuzendutako politika bultzatzea. Irakasle elebidunetan defizitarioak diren sailetan irakasle laguntzaile plazak sortzea.
Soldata prekarioenak duindu eta erosteko ahalmena berreskuratu • 2010etik eman diren soldata murrizketek eta izozketek eta 2012ko abenduko paga estra kentzeak eragindako erosteko ahal-
menaren galera berreskuratzea. Ondoren, soldatak EAEko benetako KPIren igoeraren arabera eguneratzea. • Gehigarrizko ordainsari-osagarrien urteroko deialdiak egiteko sententzia betetzea, diskriminazio egoerak ekidinez eta behar den diru partida bermatuz. • Gehigarrizko osagarrien sistematik C tramuak –dedikazio profesionalaren osagarria– osagarri espezifiko orokorrean txertatzea, eta beraien balioa 6.000 eurotara eguneratzea. • Arduraldi partzialeko ordezko irakasleen kontratuek, errealitatea islatuz, osokoen jarduera berdinak jasotzea eta, ondorioz, soldatek proportzionaltasun erreala islatzea. • Itzarriri egin beharreko ekarpenak berreskuratzea. • Antzinatasuna neurtzerakoan, jarduera partzialetako kontratuei inongo murrizketakoefizienterik ez aplikatzea, kaltetze bikoitza
ekiditeko.
Lan-baldintzak eta jardunaldiak orekatu • Irakasleen jardueraren intentsifikaziorako eredu alternatiboak arakatzea. JAParen eraginaren ebaluazioa egitea eta programa egokitzeko azterketa prozesu ireki eta parte hartzaile bat martxan jartzea, benetan propioa den meritu errekonozimendu sistema baterantz gerturatzeko: - seiurtekoei protagonismo gutxiago ematen diona. - irakaskuntzari, ikerketari eta kudeaketari lotutako merituak modu orekatuan aitortzen dituena. - egindako lanei aitortza justua egiten diena. - jakintza arloen ezaugarriak kontuan hartzen dituena. - irakasle guztiak barneratzen dituena.
hauteskunde sindikalak 2015-2019
• IIP funtzionarioei aurreko irakats-zama maximoak ezartzea, Rajoyren 14/2012 Errege Dekretuaren aurrekoak, eta atxikien kasuan 18 kredituko maximoa berreskuratzea. • 2011ean onartu zen irakats-zamaren esleipenerako ebazpena egokitzea, araudiaren indeterminazioek sortzen dituzten diskriminazio egoerak ekiditeko: - esleipen prozesuaren gardentasuna hobetuz. - maximoak ezarriz (ikasle kopuruetan, irakasgai kopuruetan, …). - lehenengo eta azken klasearen arteko aldea 8 ordutara mugatuz. - irakasgaiak aukeratzeko lehentasunirizpideak demokratizatuz. - proportzionaltasuna errespetatuz, gainkargak salbuespenetarako bakarrik erabiliz, aurretik adostutako urte anitzeko plan baten baitan konpentsatuta. • Formazioan dauden irakasleen eta kontratu partzialeko ordezkoen lan-zama bereziki zaintzea. • Irakasle eta ikertzaile guztientzat ibilbide akademikoa egiteko laguntzak ematea: tesia egiteko, akreditazioa lortzeko, euskara ikasteko, tesiak zuzentzeko, UPV/EHUko ikerkuntza deialdietan parte hartzeko,... • IIPren plantillaren Plan Zuzendaria sindikatuekin negoziatuz gaurkotzea. • Eskola garaian oporrak eskatzeko eskubidea onartzea, irakaskuntza bermatuta guk LABekin bat
dagoen kasuetan.
Ikerkuntzako pertsonala errekonozitu • Ikertzaileen plaza kopurua nabarmenki handitzea, bai formaziokoak zein iraunkorrak. • Ikertzaile plaza iraunkor berriak sortzea denbora luzez proiektuetan Ikertzaile prekario bezala kontratatuta dauden ikertzaileen jakintza-arloetan, kontratuen segida aintzakotzat hartuz. • Deialdi desberdinetako formazioko ikertzaileen soldaten parekatzea, altuenera. • Ikertzaile guztiek euskalduntze, mugikortasun eta ikerkuntza deialdietan, eta formazio-programa guztietan parte hartzeko eskubidea izatea. • Ikertzaile guztientzako lantoki egokia eta segurua bermatzea. • Ikertzaileentzat pasabideak ezartzea irakasleen irudietara igarotzeko.
Akreditazio eta ebaluazio sistema objektiboak eta gardenak bultzatu Unibasqen Administrazio Kontseiluari exijitzea: • Akreditazioa lortzeko zentzuzko baldintzak ezartzea arlo guztietan. • Autoebaluazioa ahalbidetzen duten irizpide gardenak eta objektiboak definitzea,
aurretik negoziatutakoak. • Bermedun ebaluazio-prozesua izatea, eskatzaileari ebaluazio-emaitza zehatzak helaraziz, ebaluatzaileen izena eta curriculuma ezagutzeko eskubidea aitortuz, errefusatzeko eskubidea bermatuz. • Euskararekin lotura duten merituen balorazio egokia bermatzea. Euskaraz aurkezten diren ebaluazio-eskaerak hizkuntzagaitasun nahikoa duten ebaluatzaileek ebaluatzeko eskubidea. • Lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen akreditazio-deialdia irekita egotea urtean zehar. • IIP-ren akreditazioetan, aldizkarietan onartutako artikuluak (oraindik argitaratu gabeak) ere kontutan hartzea. • Sindikatuek audientzia izatea.
Formakuntza osatu • Irakaskuntza edo ikerkuntza pertsonal guztiarentzako formazio plan berria diseinatzea eta 2015ean martxan jartzea, eskaintza berezitua izanik formazioan dauden langileentzako eta pertsonal finkoarentzako. • Euskara ikasteko laguntzak eta liberazioak indartzea. • Prebentzioan, lan-osasunean eta genero-berdintasunean formazio programak hobetu eta bi hizkuntzatan eskaintzea. • Euskaraz egiten diren tesiak, ikerkun-
tza-lanak eta material didaktikoa bultzatzeko baliabide gehiago jartzea.
Berdintasuna eta bizitza laborala eta familiarra bateratzeko neurriak sustatu • Genero arrazoiengatik sortutako diskriminazioak ezabatzeko onartu berri den UPV/ EHUko II Berdintasun Plana garatzea. Unibertsitateko komunitatean aukera berdintasuna bermatzeko neurriak hartzea. • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Protokoloa osatzeari lehentasuna ematea unibertsitate eremuan. • Haur-eskola eta haurren opor garaietan ludoteka zerbitzuak eskaintzea Campus guztietan. hauteskunde sindikalak 2015-2019
Jubilazioa eta enplegu planak adostu Erretiro-plan berria negoziatzea plantillaren berritze eta berregokitze helburuak lortzeko: • 2015-2018 epealdirako akordio berria adostea (jubilazio aurreratua, ordutegiaren murriztea,...). Bertan hitzartuko diren neurriak langile guztiei (finkoak, egonkorrak, behin-behinekoak) aplikatzea. • Erretiro-akordioan jasotzen diren neurriak garatzeko aurrekontu nahikoa bermatzea, egoera diskriminatzaileak saihestuz. • Erretiro-planaren baitan ematen diren lanaldien murrizketak kontratu berrien bidez konpentsatzea.
Lan Osasuna bermatu • Lan eremuko Jazarpena prebenitzeko eta aurre egiteko akordioan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia berritzea. Akordioan aurreikusitako kanpoko adituen zerrenda adostua osatzea. Lan eremuan eman daitekeen bortizkeriari aurre egiteko prozedura eta neurri prebentiboak adostu eta martxan jartzea. • Burututako arrisku psikosozialen ebaluazioan zehaztutako neurri orokor zein zehatzak garatzea. • UPV/EHUko langileriak norberaren lanpostuan jasaten dituen lan arriskuen ebaluazio zehatza burutzeko plangintza egitea guk LABekin bat
eta langile bakoitzari ezagutaraztea. • Gaixotasunek, lan-istripuek eta lan-baldintzek kaltetutako langileen jarraipena egitea. Arreta berezia jartzea arrisku ergonomikoek, psikosozialek eta higienekoek (arrisku kimiko, biologiko, ...) sortutako gaixotasunei zein irakaskuntzarekin lotutakoei (ahots-arazo eta gaixotasunak, estresa, ..). • Osasun Zerbitzua Bilboko eremuan ezartzea. • Ohitura eta lan-eremu osasuntsuak sustatzea, besteak beste: unibertsitateko kafetegietako eta jangeletako menu osasuntsuak, ariketa fisikoa, erretzeari uzteko kanpainak,...
Mugikortasuna, kontratazio etikoa eta jasangarritasuna bideratu • Mugikortasun plan eraginkorrak bultzatzea hiru Campusetan: garraio publiko kolektiboaren eskaintza hobetu; bizikletaren erabilera bultzatzea; irizpide sozialeko prezioak edukiko dituen txartel bakarra eta 3 Campusetarako komuna garraio mota guztientzat (autobusa/tranbia/metroa/trena) martxan jartzea; kotxea konpartitzeko kanpainak; parkinen erabilera arrazionala eta estalitakoen erabilera komunitate osoari zabalik egoteko planak; oinezkoen guneak sortu eta bultzatzea, …
• Kontratazioetan zein unibertsitateko obra publikoetan klausula sozialak ezartzea (lan baldintza duinak, lan osasuna, berdintasuna, euskararen erabilera, jasangarritasuna). • UPV/EHUko ingurumen-politika indartzea: instalazioen erabilera arrazionala, energia eta materialen aurreztea, zentroetan eta campusetan energia berriztagarriak sustatzea, hondakinen bilketa selektiboa, berotegi-efektua eragiten duten gasen igorpenik ez, hura aurrezteko plana, etab. • Arkitektura-oztopoak ezabatzea.
UPV/EHUko finantziazioa igo • EAEko Gobernuak unibertsitate-sistema oro har, eta EHU zehazki sostenga-tzeko bideratutako egungo portzentaje tasa eskasa (% 0,8) handitzea Europar Batasunaren parametroekin (%1,6) parekatzeko. • Unibertsitate publikoaren ekitatea bermatzeko tasen igoera gehiegizkoak etetea eta beka sistema egokia eta behar besteko diru kopuruz hornitua gara-tzea. • Europar parametroetara hurbiltzen joateko Ikerketa, Garapena eta Berrikun-tza ekimenak garatzeko finantziazioa handitzea.
enplegatu publikoaren eredu berri eta propioaren alde egitea. • Zerbitzu publikoen defentsan eta garapenean langileen eskubideak defendatzea, zerbitzuon kalitatea eta baliabideen erabilera egokia bermatuz. • Langileon eta herritarron parte hartzea sustatzea zerbitzu publikoen definizioan eta kudeaketan. • Espainiar zein euskal Gobernuetatik etor daitezkeen murrizketen eta langileen eskubideen aurkako neurriei aurre egiteko estrategia komunak adostu eta garatzea. • Hemen negoziatu eta hitzartutako zerbitzu, lan-baldintza, babes-neurri eta abarren aldeko defentsa etengabea egitea.
Lan harremanen eta Babes Sozialaren euskal esparrua garatu • Kanpoko ereduen kopia hutsa alboratuz, hauteskunde sindikalak 2015-2019
Euskal Herrirako unibertsitatea xede • Euskal Herriak egun bizi duen egoeran, euskal herritarroi dagozkigun eskubide guztien aldeko eragile gisa jokatu behar du UPV/EHUk. Besteak beste, presoen eskubideak defendatuz, gure unibertsitatean ikasteko eskubidea egikaritzeko
behar besteko neurri eta erabakiak sustatuz eta hartuz. • Euskal Herriaren egituratze bidean unibertsitate guztien arteko elkarlana bideratzea tresna baliagarria izan daitekeelakoan, UPV/EHU Euskal Herriko unibertsitateen arteko sarearen bultzatzaile izatea.
Aldarrikapen horietan guztietan urratsak ematea zure esku ere badago: hauteskunde sindikaletan bozka emanez, lankideak bozka ematera animatuz, beharrezko mobilizazioak bultzatuz, ‌ Martxoaren 11ko UPV/EHUko hauteskunde sindikaletan, aldaketaren aldeko indarrak bildu eta LABekin bat egin!
guk LABekin bat