2013 2014 aldizkaria

Page 1

LAIOTZ HERRI ESKOLA – SEGURA 2013 – 2014 IKASTURTEKO ALDIZKARIA


AURKIBIDEA 3. orrialdea: AGURRA 4. orrialdea: 2 URTE 6. orrialdea: 3 URTE A 7. orrialdea: 3 URTE B 8. orrialdea: 4 URTE A 10. orrialdea: 4 URTE B 12. orrialdea: 5 URTE 14. orrialdea: DORDOKA ETA ERBIA (1. maila A) 20. orrialdea: IGERIKETA (1. maila B) 29. orrialdea: BIKOTEKA IRAKURTZEN (2. maila) 39. orrialdea: IK-KI (3. maila) 46. orrialdea: BARRIA (4. maila) 51. orrialdea: BERTSOLARITZA (5. maila) 56. orrialdea: IBAIALDE PROGRAMA (6. maila) 62. orrialdea: DENBORAPASAK


Kaixo Segura, Zerain eta Mutiloarrak: Ikasturte hau ere bukatu da! Oporrak hartu eta Sanjoan festak hasiko dira. Hurrengo ikasturtean eskola berri bat ezagutuko dugu. Urtero bezala aldizkaria argitaratu dugu. Aurten aldaketa txiki bat: paperez ez duzue jasoko baina aukera daukazue gure web gunetik ikusteko eta gozatzeko. Zuen gustukoa izatea espero dugu. Oso ondo pasa oporrak, disfrutatu eta festetan gozatu.

Agur!!! 6. mailako ikasleak


GU 2 URTEKOAK GARAAA!!!!



GU 3 URTE A-ko LAGUNAK GARA!!! ZE KUADRILA POLITA!!!!


HEMEN GAUDE 3 URTE B-ko LAGUNAK!!!






GELA BIKAINA GUREA!!! AUPA 5 URTE!!!



1.A MAILA


























3. MAILA


IKKI ESTRAINEKO ALDIZ ENTZUTEAN… ZEHARO HARRITUTA GEUNDEN.

IRAKASLEAK AZALPENAK EMAN ONDOREN… LASAIAGO GERATU GINEN. ESKERRAK !

A EREMUA: TALDE KOHESIOA LORTZEKO JOLASAK DIRA. ASKO GUSTATZEN ZAIZKIGU

IKASTURTEAN ZEHAR ASKO ETA ASKO EGIN DITUGU. BAITA EDERKI PASA ERE


TALDEAK OSATU GENITUEN. ETA NOSKI… BAKOITZAREN IZENAK ASMATU ERE BAI

GUZTIA PREST GENUEN, BAINA… NOLA HASI LANEAN? HORI ZEN GURE KEZKA

B EREMUA: LANEAN HASTEKO TEKNIKAK EZAGUTZEN HASI GINEN


GEHIEN ERABILTZEN DUGUNA DA. NORBERAK PENTSATZEN DU BEREA. TRANPARIK EZIN DA EGIN

IRAKURRI BEHAR DEN GUZTIETAN ERABILTZEN DUGU. INGURUNEAN BEREZIKI ASKO LAGUNTZEN DIGU

GUZTION IRITZIAK ETA IDEIAK IDAZTEN DITUGU BERTAN. BAKOITZAK BEREA ETA PASA HURRENARI…

ZERBAIT ADOSTUTAKOAN, DENBORA HARTZEN DUGU, BAKOITZAK BEREA EGITEKO.


HAU BAI ARIKETA BITXIA: IDATZI ETA ADOSTU, IDATZI ETA ADOSTU,… BIKOTEAREKIN AURRENA, AZKENIK TALDEAN.

GELAN LAN EGIN, ETXEAN IKASI ETA GERO… DAKIGUNA IDAZTEN DUGU, TALDE BAKOITZAK EDO KIDE BAKOITZAK DAGOKION HITZARI BURUZ

LANEAN GAUDENEAN STOP EGITEA DA. IRAKASLEAK AZALPEN OROKORRAK EMATEN DIZKIGU


C EREMUA: TALDE KARPETA KOADERNOA, ARDURAK, BETEBEHARRAK,… ZENBAT GAUZA…

LEHEN… BAKOITZAK BEREA EGITEN ZUEN ETA LISTO. ORAIN... TALDEAN LAGUNDUZ EGITEN DUGU DENA, ADOSTASUNEZ.

TALDE BABESEAN ZAILTASUNAK ERRAZTUZ IKASI IRATI, VITOR, IZAR, ARITZ, NORA

ADOSTASUNA LORTUZ IKASI ARTEA-MIKEL RUBEN-AIMAR


LAGUN ARTEKO HARREMANAK INDARTUZ IKASI EKHI-AINES-ENEKO HAIZEA-UNAI

ELKAR MAITATUZ IKASI NAROA-EKI AMAIUR-XIKER

ELKARREKIN ETA LAGUNDUZ IKASI BEÑAT-MADDI-ADEI AIZPEA-ALEN

I.K.K.I. OSO POZIK GAUDE


BARRIA Maiatzak 19tik 22ra Barrian lau egun pasa ditugu. Egun zoragarriak izan dira. Ondorengo orrietan bertan egindako ekintza desberdinak adieraziko dizkizuegu.


Astelehena Aterpetxera iritsitakoan poza, harridura, edertasuna… sentitu genuen. Barnetegia,dibertigarria ,desberdina eta handia da. Monjeen komentua izan zen, XII. mendekoa da; klaustro eta eliza eder bat ditu. Gu klaustrotik sartzen den “Amaritu” izeneko gela batean egon ginen. Areto honetan jolasean ibili ginen. Lehenengo egunean jolastu, basora joan eta lagun berriak egin genituen. Egun horretan egin genituen jolasak hauexek izan ziren: bandera jolasa,pertsonai mitologikoena, begiak itxita,misterioa,mahai jolasak, oreka jolasak,bolo jolasak…

Oreka jolasetan jolasten BASATIAK: Fatima, Ander, Joane eta Egoitz


a

ASTEARTEA Zortziak aldera esnatu ginen. Lehenengo kide bat esnatu zen eta honek besteak esnatu zituen, denok prestatu ondoren gosaltzera joan ginen . Jangelatik ateratakoan “lore eta barnetegi “jolasak egin genituen. Lorearen jolasean bost petaloko landarea egin eta bertan beraiek egindako galderen erantzun idatzi genituen. Denbora librean “Frisbi” , eraikuntza jolasean, futbolean, oreka jolasetan eta abalonen ibili ginen. Bigarren egunenean gehien gustatu zitzaigun ekintza Axpuru herrira joatea izan zen, bertan orientazio jolasa egin genuen. Oso ederra izan zen egun hau.

Langileak: Maddi, Ainoa, Nora eta Aitzol


ASTEAZKENA Azkeneko gaua. Ohera joan baino lehenago hizketan egon ginen lagunekin. Gau hartan besteetan baino alaiago geunden . Bota pilota jokoa asko gustatu zitzaigun baina lagunekin diskotekan dantza egitea eta bizikletan ibiltzea izan zen gogokoena. Barrian pasatu ditugun hauek ez ditugu inoiz ahaztuko.

Laguntzaileak: Naia, Maialen, Eneko eta Kawtar


OSTEGUNA Ederrak izan dira Barriako aterpetxean pasatu ditugun lau egunak. Gasteizko lagun batzuk egin genituen futbol aretoan eta klaustroan. Aste horretan pozik eta zoriontsu sentitu ginen. Talde lana egitea gogoko dugunez asko gustatu zitzaizkigun egindako jokoak. Azkeneko egunean altxor bat bilatu ondoren opari bana jaso genuen.Bazkaldu ondoren autobusa hartu eta gure herrirantz abiatu ginen. Segurara iritsitakoan autobusetik jaistearekin batera familiakoengana joan ginen pozez txoratzen.

Sendoak: Irene,Uxue,Ainara eta Oier.


Bosgarren maila dugu oso berezia bertsotan ikasita naiz bertsolaria.

Amaiarekin gaude alai eta pozik ez genuke aldatuko miloi batengatik.

Ostegun guztietan pasatzen deu ondo orain ostegun onik ez degu izango.


Gaia:PELOTA Doinua: BIZKAIKO ABERATSAK Seguran afizioa dago pelotako aste bukaeretan frontoira juteko Torneo ta partiduk ere die tarteko gero segurakoak dana irabazteko EGILEAK: ADUR ETA HARRI

Gaia: BIDEOJOLASAK Doinua:MARKOXEK EGIN EBAN Gaurko ume guztiak etxean sartuta oaingo makinitak eskun pegatuta Goizetik atsaldea logelan sartuta umen drogaik haundina telebista data EGILEAK: HAITZ ETA MIKEL


Gaia: ESKOLA Doinua: AI ZAPOTXIN Eskola joan behar eunero eunero eskolaren txapada entzutera gero Ai zapotxin ez dago zer egin txapada eta irakasleekin

Inglesa bukatuta patiora joan rapidan ibiltzera lagunen ondoan Ai zapotxin ez dago zer egin txapada eta irakasleekin

Txapada bota eta ondoren inglesa asko ikasiko dugu egin du promesa Ai zapotxin ez dago zer egin txapada eta irakasleekin

Ondoren eskolara goaz patiotik hamabi t´erdietan bagoaz hemendik Ai zapotxin ez dago zer egin txapada eta irakasleekin

EGILEAK: ASIER, XABIER ETA IBAI

Gaia:TELEBISTA Doinua :AI ZAPOTXIN Eitb atera ta famosoak gara hementxe gare ta bihar eskolara.

Eskolako ikasleak txoratuta gaude gu etorri gara ta oso pozik daude

Oso gustora goaz gu telebistara sartu gera euskadian famosoak gara Hola ezin da bizi oso gaizki gaude gure atzekaldean paparatzik daude EGILEAK: AINHOA, NEREA F. ETA MADDI


DOINUA: Ai zapotxin GAIA: Udako oporrak Udalekuta goaz ondo pasatzera lagunak egin eta jolasak itera.

Lagunekin ibili pistinara joan da barre asko eginez ondo pasatuta.

Azkeneko eguna iritsi dela ta eskolara goaz eta gaude penatuta.

EGILEAK: AIORA, ALAIA ETA NEREA S.

--------------GELA OSOAK EGINDAGOAK-----------

GAIA:Irratsaioa. Doinua:BIZKAIKO ABERATSAK Kaixo neska-mutilak zemuz bizi gera bertsok botako ditteu guztiok batera.

Hainbat ekintza egin ta hainbat galdera goazen Segura irratin guztiok taldera irratsaioarekin ondo pasatzera.


Gaia:INAUTERIAK Doinua:SALTARINA DA TXEPETXA ETA Aurten urtero bezela eta denok jolastera bertan hartza etortzen da bildurtzera segurako kaleetan

Emanaldia bukatu eta denok plazara korrikan mozorrotuta ibili gera denok inauterietan

Gaia:GABONAK Doinua: SALTARINA DA TXEPETXA ETA Eskola utzita berehala sartzen gara oporretan bazkari asko ta familia giro ederra benetan

Pozik ta alai kanta dezagun su eta mahaiaren bueltan opari asko jaso itzazu ta ondo pasa gabonetan

Gaia:ATMOSFERATIK SALTO Doinua: AI ZAPOTXIN Laiotz herri eskolatik guztiok batera atmosferara goaz salto egitera. Kotxe hegalaria hartu dugu eta airean ari gara buelta eta buelta. Atmosfertik behera oilagorren bila bost oilagor botata hau oilagor pila. Oilagorrak utzita eskolan gainera

andere単o guztiak beldurrez iltzera.

Broman ari garenez hain modu gozoan famatu egin gara euskadi osoan. Telebebistan agertu oso pozik gaude autografoak eman ditugu debalde.


IBAIALDE PROGRAMA 3. ZIKLOAN URA, ALTXOR NATURALA Ura funtsezko garrantzia du lurreko biziari begira. Ura non, bizia han. Kontsumitu dezakegun ura lurreko uraren %0,3 da. Auto fabrika eta zentral elektrikoek berotegi-efektua sortzen dute eta azken mendean lurraren tenperatura gradu erdi igo da, horregatik: Elur-egunak gutxiago izaten dira, Glaziarrak urtu egiten dira eta eremu lehorrak, bero-boladak eta baso-suteak gero eta gehiago izaten dira. Uhar-izaera duten euriteen igoera, urakanak,etab gehiago dira. Etorkizunean:  Lurreko habitaten herena desagertuko da.  Tenperatura igoerak espezie inbaditzaileak beste ekosistematara hedatzen eragingo du.  Euri-erregimenek behera egingo dute, eta kutsadurak, aldiz, gora.  Kasko polarrak urtzeak itsas mailaren igoera ekarriko du berekin, metro bat gutxi gorabehera 2100erako.

GURE IBAIAK Bi isurialde bereizten dira gure erkidegoan: Kantauriar isurialdea: Ibairik luzeena Oria da, 66km-koa da. Ibaizabal (980 hm3 urtean) eta Oriak ( 690 hm3 urtean) urbaliabideen erdiak dira bere isuialdean. Ibai hauen arroetan industria dago. Isurialde Mediterraneoa: Euskadiko ibairik luzeena Zadorra da, 78 km luzeerakoa Zadorra ibaiaren arroak ur-baliabideen erdiak dira bere isurialdean. Ibai hauen ura gehien bat nekazaritzarako erabiltzen da. EAE (Euskal Autonomia Erkidegoan)-n eroritako euriaren %75 Kantauriar isurialdera joaten da.


IBAI INGURUNEA, SISTEMA BIZIA ELIKAGAI KATEA: Ekosisteman organismo guztiak elkarri lotuta daude sare trofiko batean. Ibaietako izaki bizidunak, halaber, kate konplexu osatzen du. Kate-maila baten aldaketak egitura osoan eragiten du. Goi ibilguan: Urak hotzak badira ere eta oraindik sedimentu eta elikagai gutxi badaramatzate ere hasieratik flora eta fauna anitza da nabari. Ur hauetan igerilari iheskorra bizi da. Erdi ibilguan: Ibarretara iristean, ibaiak malda, abiadura eta uhartetasuna galtzen ditu, eta zenbait landare, hori aprobetxaturik, ur bilduetan sustraitzen da. Ur hauetan gezi urdina bizi da. Behe ibilguan: Ibaiaren tarte honetan, uraren tenperatura beroagoa da gorago baino, eta dagoeneko ez da harri-kozkorrik ikusten hondoan; lokaztuta egoten da, garraiatutako materialen sedimentazioaren ondorioz. Malda eta abiadura txikiagoak dira, eta, horri esker, eremu hori kolonizatzen duten ornogabeak bizi dira. Ur hauetan zangaluze dotorea bizi da.

IBAIA, KULTURA ITURRIA o Ibaiaren sekretuak:  Mitoak eta kondairak Lamiak: giza itxura eta hegazti-oinak dituzten izaki noble eta

o o o o

ahaltsuak Deabruak. Barakaldoko zubiaren kondaira Ura eta eraikin historikoak: Erromatarrek ubideak egin zituzten, arabiarrek presak eta grekoek noria hidraulikoak.) Merkataritza eta igarotze bideak ibaien inguruan izan ziren: Done Jakue bidea Oria eta Zaborra ibaietatik, errege bidea Nerbioi ibaietik ... Urari eman zaion erabilera: arropak garbitzeko, burdinolak, almadiak... Ur sendagarria: haginetako mina kentzeko erabiltzen zen, bainuetxea ireki ziren (Zestoako bainuetxea...) eta ura botilatzeko fabrikak ireki ziren (Insalus, Alzola, ...)


IBAIA BEHAR DUGU Nekazaritzarako: Ibai ondoan dauden nekazaritza lurretan erretenak eta antzekoak eraikiz aprobetxatzen dute ibaiko ura. Herri-hornidura: Herrietan ura biltzen da bertako kontsumorako. Ura hartu, garbitu eta bideratu egiten dute. Industria erabilera: Industrian uraz baliatzen dira hainbat gauzetarako. Jolas-erabilera: Ibaiaz aprobetxatuz igerileku naturalak eraiki dira, urkirolak eta ibaiertzeko paseoak egin dira. Energia-ekoizpena: Elektrizitatea zentral hidroelektriko txikien bitartez sortzen dute. EAE-k %9,5 ekoizten du. Arrantza: Arrantza esparru asko sortu dira. Garraiobideak: Ibaiak baliagarri izan dira pertsonak eta salgaiak garraiatzeko. Osasun-erabilera: Ibaietako propietate batzuei esker bainuetxeak sortu dira. Aspirinaren jatorri naturala da. (Bazenekien?, Aspirina sahatsaren azaletik ateratzen da).

IBAIA KONTSUMITZEN DUGU Izenburuak esaten duen bezala ura kontsumitzen dugu. Baina, non, nola eta zertan?  Azken mendean, biztanleria bikoiztu egin da mundu-mailan, baina uraren kontsumoa halako seitan biderkatu da. Nekazaritza sektorean erabiltzen da ur gehien.  Non bizi ura kontsumitu: Euskadin, behar baino gehiago kontsumitzen da ura.  Zertarako erabiltzen da ura etxean?: etxean, garbitasunerako eta beharretarako erabiltzen dugu ura, gehienbat. Etxerako beharretarako uraren %70 bainugelan erabiltzen dugu. Ura edaten eta hortzak garbitzen erabiltzen da gutxien (%1,5).  Ibaietako ingurumena: azken 8 urte hauetan ibaiaren ingurumenak hobera egin du, baina oraindik gehiago geratzen da hobetzeko.  Botilaratutako ura: botilaratutako ur gehiena mendebaldeko Europan kontsumitzen da (%46). Asian %2 kontsumitzen da; hau da, gutxien.  Ura lortzeko hainbat komeri: -Kenyan (Afrikan) ura, Coca-cola bat baino garestiago izatera irits daiteke, bertan, ur garbia pribilegio handia delako. Geroz eta pobreago izan, geroz eta gehiago ordaindu beharko da. -Fuji sumenditik eta Norvegian, adibidez, 800m-ko sakonera duten putzuetatik ateratzen duten Bling H2O urak 140€ litroko balioa izatera iritsi daiteke


INGURUNEA ALDATZEN DUGU  Hondakinak isurtzen ditugu Industriak eta etxeko zaborrak arazoak ematen ditu eta jarraituko du ez bada behar bezala tratatzen.  Ura urtegietan biltzen dugu Urtegiak guretzat oso onak izan harren, urtegiak sortzerakoan lurrak eta batzuetan hiriguneak urpean geratzen dira.  Ibaiaren bidea aldatzen dugu Ibaiaren ondoan horma handi bat eraikitzen badugu, ibaiaren ibilgua aldatzen da, horrek uraren kolorea eraldatzea, habitatak desagertzea eta uholdeak sortzea egingo du.  Espezie inbaditzaileak sartzen ditugu Gizaki batzuek beste lurralde batzuetako espezieak ekartzen dituzte. Horiek inbaditu egiten dute eta hemengo espezie autoktonoak desagerrarazten dute.

 Arroak aldatzen ditugu Ibai ondoan dauden zuhaitz etab mozten baditugu lurraren higidura eta material arrastea errotzen dugu.  Ibaiertzak eta uholde lautadak hartzen ditugu Ibaiaren ondoan eraikuntzak eraikitzen baditugu, uholdeak sortarazten ditugu. Kontrolik gabe arrantzatzen dugu Gehiegi arrantzatzen badugu espezieak desagertzen dira eta elikakatean desoreka gertatzen da. Gainera horietako espezie batzuk beharrezkoak dira ibaiaren zikloarentzat.

ZEIN DIRA ONDORIOAK?  Uholdeak Ibaiaren edo itsasoaren ondoan eraikinak eraikitzen baldin baditugu, uholde handiak eragin ditzake.  Landaretza desagertzea Basoan etengabe egiten diren mozketek, desoreka eragiten dute ekosisteman.  Espezie inbaditzaileak Beste lurralde bateko espezieak hemengo espezieak desagertzea eragiten dute.  Oztopoak ibaietan Presak arrain eta ornogabeentzat oztopoak dira, ezin baitituzte gainditu. Eremuko mikroklima aldatzen dute eta ibaiko elikagaiak galdu egiten dira.  Eutrofizazioa Detergenteak eta ongarriak ibaira botatzen dituztenean, algak eta landareak etengabe hazten dira. Horiek hiltzen direnean, degradatu egiten dira eta ibaia oxigeno gutxirekin gelditzen da.  Kutsadura Uholdeak, eutrofizioak, landaredia desagertzeak, espezie inbaditzaileak eta oztopoak ibaietan, horiek guztiak kutsadura sortzen dute.


Bioingeniaritza erabiliz, ibaiertzak leheneratu behar dira, lurra egonkortzeko egitura “bizia” sortuz, horrela higadura saihestuko dugu, bai eta materialak ibaira arrastatzea ere.

Baso-berritzea, bertako espezieak erabiliz.

Ibilguak eta ibai ertzak garbitzeko kanpainak.

Botila betea zisternan sartzen badugu, ur asko aurreztuko dugudeskarga bakoitzean (sakagailu bikoitza ez baldin badaukagu).  Txorrota eta dutxetan zurrusta-haustekoak erabiliz gero,  uraren erdia baino gehiago aurrezten da.  Komuna ez da paperontzia.  Ontzi-garbigailuak ur gutxiago kontsumitzen du harrikoa egiteak baino. Eta betetzen badugu, askoz hobe.  Garbitu paperez plateretako olio-hondarrak. Zartagin eta frijigailuen olioa, aldiz, bidoi batean bildu behar dugu.  Itxi txorrota hortzak garbitzen edo bizarra mozten duzun bitartean.  Ureztatu ilunabarrean eta soropila altuxeago utzi.


Murriztu zeure kontsumoa. Berrerabili soberako ura. Birziklatu edo beirazko zeharka, ur

paperezko, plastikozko produktuak, eta, aurreztuko duzu.

AGENDA 21 Parte hartu uraren kudeaketan, udalari egoera hobetzeko iradokizunak eginez. Errebindikatu uraren eskubideak. Sortu urarekiko konpromisoen zerrenda. Ez idatzi lortu ezinezko ekintzak, pixkana-pixkana egin ditzakezun eta ohitura sorrarazten dizuten ekintzak baizik. Seguru asko dagoeneko bat baino gehiago egiten duzu konturatu gabe.

EGILEAK: 6. mailako ikasleak: Irati, Garazi, Alejandro, Wissal, Haizea, Kepa, Helena, Nahia, Miren eta Joanes


DENBORAPASAK AURKITU 7 EZBERDINTASUNAK: SAKATU IRUDIAREN GAINEAN:

ORDENAGAILUTIK MARGOTU NAHI? SAKATU IRUDIAREN GAINEAN:

HITZPASA:


IEROGLIFIKOAK: ESAERA ZAHARRAK ASMATZEN Laguntza nahi izanez gero irudi bakoitzaren gainean sakatu

EZAGUTZEN DUZU SAHNGAI JOLASA? SAKATU IRUDIAREN GAINEAN:




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.