Programa de mano para festival de tendencias urbanas

Page 1


HONAKOETAN GAUDE

ANTOLATZAILEA

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK


SORMENA LANTZEKO ETA HERRITARREN PARTAIDETZARAKO 3 EGUN BERRIKUNTZARAKO ESPERIMENTAZIORAKO ETA SORPRESARAKO 72 ORDU

IN TRO

URRIAREN 15ETIK 17RA BILBO HIRIETAKO GAZTEEN ADIERAZPIDEETARAKO AGERTOKI BIHURTZEN DA ETA EKIMEN HORRETAN MURGILTZEN DA Zergatik hori? Jet Lag Fest 10 Musika, Emanaldiak, Moda eta Joerak, Urban Kirolak eta Ikuskizunak direlako. Jet Lag garapen pertsonala eta gazteen sormena sustatzen dituzten hirietako gazteen adierazpideak elkarrekin egoteko espazioa delako. Jet Lag Fest gazteen bizi-isuri hori guztia azalaraztea helburu duen Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailaren ekimena delako. Hirietako

espazioak modu jasangarri eta orekatsuan erabiltzearen aldeko apustua delako.

Jet Lag Fest parte hartzeko gonbidapena delako, jarduera asko eta deialdi asko biltzen dituen parte hartzeko gonbidapena delako. Hiria ezagutzeko, espazio publikoa okupatzeko eta oroitzapenak partekatzeko gonbidapena delako. Jet Lag Fest-en hirugarren edizioa da aurtengoa eta horrelaxe bukatuko dira urte guztian Jet Lag Bio programa barruan egindako ekimen guztiak. Oraingo honetan ikuspuntuan Berlin egongo da. Ez dago aitzakiarik parte ez hartzeko. Bilboko espazioa aldatuko duten hiru egun aurretik dituzu, hiriko espazioa esperimentatzeko, esperientziak trukatzeko eta sormena lantzeko izango da hiru egun horietan.


KOMUNIKAZIO PLAZA BAT

Etorri, sartu hiru egunetan baino izango ez den plaza honetara eta bertan jendearen bizi-jarioa kanalizatu ahal izango duzu. Besteekin topatu, esperientziak trukatu, parte hartzeko eta konpromisorako aukera berriez jabetu. Euskalduna zubiaren azpian, Berlin hiriaren omenez Platz deritzon Jet Lag Fest-eko zentro neuralgikoan hitzordua daukazu. Jose Ibarrola artistaren zuzendaritzapean, Eneko Muruzabal diseinatzaile industrialaren lanaren eta Jonatan Morquecho arkitektoaren bitartez, komunikaziorako eta sortzelanetarako topaleku zoragarri bihurtuko da Platz aldea.

Guztiok izango gara ikusle eta protagonista gazteriarentzat bereziki berreskuratu eta berriro erabiliko den hiriko espazio batean. Aurrera. Sar zaitez plaza publiko honetan eta utz iezaiozu zeure sormenari hegan egiten, asmatu gure harremanetarako eta komunikaziorako beharrak, hiriarekikoak zein geure buruekikoak, zelakoak izatea nahi dugun.


Pixela izan nahi duzu, esperientzia multisensorial interaktiboa izan nahi duzu, Berlinen murgildu Bilbotik irten gabe? Parte hartu nahi duzu modu aktiboan Zorrotzaurreko hiri egituran? Diseinuaren mundura zure esperientzia eroan nahi duzu? Esku-hartze kolektibo batean zure mezua utzi? Makillajeko joera berriak probatu? Software librea hurragotik ezagutu? PARTE HARTU! Edozeinek har dezake parte jarduera horietan.

PARTE HARTU

JAIALDIA ZURE NEURRIRA! Moda desfileak, Berlineko eta Bilboko azken joerekin, diskomusikako saioa, skate eta roller txapelketako patinatzailerik onenak, emanaldiak Flashak ekimenaren barruan, Stereo Total sailkaezinen kontzertua, aldi bereko performance-a Bilbon eta Berlinen, umorea eta fantasia nahasirik Berlineko kabaretean inspiratuta, hip-hopeko ikuskizuna, bertoko eta Berlineko artistekin. Hori guztia, eta askoz gehiago da Jet Lag. Erdu Jet Lag Fest 10era.

Nahi al duzu performance batean pertsona ezezagun bati jarraitu, arropa soinudun interaktiboa sortu, Bilboko jenderik “fashionena� harrapatu, graffitiarekin esperimentatu, hiri-altzariak saihestuz hiria zeharkatu, funky-aren eta hip-hoparen erritmora dantzan egin edo ciber-body danceeko saio batzuk izan? PARTE HARTU! Aurrez izena eman behar da. Jarduera horiek leku mugatuak dituzte. Izena ematea: irailaren 30etik urriaren 12ra. inskripzioak@bilbaojetlag.net www.bilbaojetlag.net 94. 420. 44. 88 Zabalguneko Plaza, 11


1

INTER VEN CIONES

ATZEALDEKO ARGAZKIA “Jet Bokeh” IBAI ARMENTIA HERNANDEZ 2009KO 100% JET LAG BIO LEHIAKETAKO BIGARREN SARIA

PERFORMANCE-a ESPAZIO PUBLIKOAN

FOLLOW NI

MATXALEN DE PEDRO HORMAN POSTER KOLEKTIBOA Ezezagunen baten atzetik joateko gogoa eduki duzu inoiz? Performance pertsonala da hau eta honen esperientziak zalantzan jartzen du eta berrinterpretatzen du ezagunezaguna eta egunerokoa dugun espazio bat: hiria. Sakelako telefonoa audio eta gida izango da eta espazio urbanoa eszenografia. Performer batek gidatuko du

parte-hartzaile bakoitza hirian zeharko tour pertsonalizatuan egunerokoari so egiteko eta berriro aurkitzeko, berriro eraikitzeko eta esploratzeko espazio publikoaren eta norbere intimitatearen arteko mugak, non eta norbere hirian. Ikusle moduan har dezakezu parte performance-an edota beste era batera hurbil zaitezke proiektura workshop-ean. PERFORMANCE-a URRIAREN 15ean eta 16an. Saioak: 17:00etan, 18:15ean eta 19:30ean ABIAPUNTUA: PLATZ WORKSHOP URRIAREN 17an, 11:00-14:00 ABIAPUNTUA: PLATZ PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

LABORATEGIA

TRAPO SONORA

NAIARA ZUBIKARAI Ehunen eta aparatu elektronikoen birziklatzea. Txatarra, elementu elektronikoak eta erabilitako arropak soinu-traje bihurtuak, elkarreraginez. Arlo askotako (pintura, soinua, moda, kode, elektronika, soinu, arte eszeniko,...) artistek elkarrekin lan egin dute zaborrari bizia emateko eta instrumentu-arropa interaktiboak sortzeko. Arropa bitxi hauek soinu eta mugimenduaren esperientzietara

hurbilduko gaituzte eta horrela TRAPO SONORA zer den probatu eta zein aukera ematen duen esperimentatu ahalko dugu. Prozesuaren amaieran egindako lana performance moduan aurkeztuko dute; eta horrekin batera sormena lantzen duen eta txatarra eta ehunak birziklatzen aritzeko den laborategi bat antolatuko dute, nahi dutenek euren soinu-arropa interaktiboa sortzeko. LAB URRIAREN 15ean, 17:00-20:00. URRIAREN 16an eta 17an, 11:00-14:00 / 17:00-20:00. ITSAS MUSEOKO BEHATOKI ARETOAN (urriaren 15ean eta 16an) / PLATZen (urriaren 17an) PARTE HARTU! Aurreinskripzioa! PERFORMANCE-a URRIAREN 17an, 20:30ean. PLATZen


EKINTZA KOLEKTIBOA ESPAZIO PUBLIKOAN

PIXEL CHAT

PUBLIK@ COLECTIVO Pixel Chat espazio publikoan egiteko komunikazioproposamena da. Erreferentzia artistikoak dituen joko moduan planteatuta dago eta lankidetzaren bidez irudi eta mezu bat sortzeko bailagarria da. Gure hiriaren esperientzia kritiko eta aurreratua denontzat. Hiria komunikazio-espazio bezala eta komunikazioa espazio publikoaren funtsezko mami bezala ikusteko proposamena. Hori lengoaiak eta aldaerak birpentsatzeko, herritarren eta hiriaren beraren artean interakzioa edukitzeko Pertsona bakoitza pixel bat da. Isolaturik ez du zentzurik, baina elkartuta herritarrei eta hiriari berari zuzendutako irudi eta mezu bat osatzen dute. LAB - “PIXELIZATE” ZUZENDARIA: INÉS MARINA PEÑA URRIAREN 15eko 17:00etan JET LAG FESTen ZABALGUNEAN PIXEL CHAT EKINTZA URRIAREN 16ko 17:00etan JET LAG FESTen ZABALGUNEAN PARTE HARTU!

DISPOSITIBO MUGIKORRA

TRICICLO INTERACTIVO

JANIRE NÁJERA / URRL Ez galdu zenbait zentzumeneko esperientzia hau. Konposizio musikal efimeroak sortu ahalko dituzu intuizioz, triziklo birekin. Gainera, trizikloak etengabe aldatzen ari den hiri batetik zirkulatzen ari dira eta hiri hori ere ikusi ahalko duzu. Bizikletek pantaila, webkamera, sentsore batzuk, ekipo informatiko eta proiektorea edukiko dituzte. Pandoraren kutxak dira bizikletak eta zenbait lekutatik mugituko dira eta erabiltzaileei esperientzia estimulagarriak eskainiko dizkiete. Musikaz, bideoaz eta beste elementu batzuez esperimentatu ahalko da. Gauez bizikletak zinema nomadak izango dira eta zine TRI-ziklo bat eskainiko dute: Frederick Poppenck eta International Filmmakers Network Berlinekin elkarlanean Berlinen egindako bideo musikala eta film laburrak.

URRIAREN 15etik 17ra. 11:00-14:00 / 17:00-20:00. IBILTARIA PARTE HARTU! ZINE TRI-ZIKLOA URRIAREN 15ean eta 16an. 20:30 IRRISTAKETA PISTAN (EUSKALDUNA ZUBIA -(BOTIKAZAR ERRIBERA) .


GRAFFITI TEKNIKAREN LABORATEGIA

PROYECTO SOMBRAS

PABLO ESCAURIAZA AKA CATO / JUAN PABLO ORDÚÑEZ AKA MAWATRES Auzotarren oroitzapen eta ekarpenetatik abiatu eta auzo eta auzotarrekin zerikusia duten gaiei buruzko horma-irudiak, graffitiren teknikaz zenbait hilabetetan Zorrotzaurreko Erriberan (ZAWP Pabilioian) egin dituztenak. Jendearentzat ikusgai. Gainera, aerosolak eskaintzen dituen aukerak esperimentatzeko laborategi bat ere egongo da. LAB URRIAREN 15ean. 17:00-20:00. URRIAREN 16an eta 17an, 11:00-14:00 / 17:00-20:00. JET LAG FESTen ZABALGUNEAN PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

INSTALAZIOA

EMANALDIA ESPAZIO PUBLIKOAN

BALDOSA CREATIVA SORTZE BALDOSA CREATIVE FLOOR TILE

NAIARA & NEREA MONTERROSO PVC-zko baldosa bat, errotuladore bat eta irudimena hegaz Bilboko erritmoari, bizimoduari, kulturari buruzko poesia bat edo esaldi bat baldosa batean uzteko. Horrelako baldosak gero aldez aurretik diseinatutako ibiltokian jarriko dituzte, lorategi batean, gure sormenerako espazioa aldarrikatzeko. Gaua magikoa da eta orduan gauean baldosa guztiak distiratsu azalduko dira, lore moduko silueta batez eta duten mezua ikusteko moduan. URRIAREN 16an. 11:00-14.00 / 17.00-20:00. JET LAG FESTen ZABALGUNEAN PARTE HARTU!

TIENDA INMERSIVA

URBAN REACTION RESEARCH LAB URRL-k programazioko tresnak diseinatu eta garatzen ditu, elkarreraginerako modu berriak arakatzeko eta murgiltzeko esperientziak sortzeko. Denda hemisferikoak eskainiko duen esperientzian, ikusleak Bilboko eta Berlineko txokoetara bidaiatuko dute era birtualean. 360º-ko irudien bidez, bisitariak kokaleku jakin batzuetan murgilduko dira; leku horiek interfaze interaktibo baten bidez arakatu ahal izango dira. Partaideek beste gazte eta gazte-talde batzuk ezagutzeko aukera izango dute, eta horien hiri-adierazpideak ere bai, hiri bietan egindako argazkien, elkarrizketen eta musikagrabazioen bidez. Urriaren 15etik 17ra, 11.00-14.00 eta 17.00-22.00 JET LAG FESTen ZABALGUNEAN PARTE HARTU!


EMANALDIA ESPAZIO PUBLIKOAN OPEN LAB

HIRIETAKO TEKNOLOGIA SOZIALAK

KOORDINATZAILEA: CUANTICS CREATIVES Ekainean arteari eta aktibismo urbanoari buruz egindako jardunaldien ildotik, gazte teknologoentzako, ekintzaleentzako eta artistentzako bigarren jardunaldi batzuk izango dira. Topaketa hauetan kaleei, plazei, parkeei eta espaloiei erreparatuko diegu eta aztertuko dugu teknologiak hirian duen eragina. Hori guztia hobeto ulertzeko hiria hobetzeko sortutako instalazioak, aplikazioak eta produktuak bisitatuko ditugu. URRIAREN 16an, 17.00etan. ITSAS MUSEOAN PARTE HARTU!

ATTACK ART: SEIĂ‘ALIZART EZ DA EDUKAZIO TXARREKOA

KOORDINATZAILEA: CUANTICS CREATIVES Egitura urbanoa birgaitzeko esku-hartzeari begira, ekainean jasotako proposamenak arretaz aztertu eta zenbait aukeratuta, Zorrotzaurre inguruko espazioetan esku hartzeari ekingo dio Santiago Cirugedaren zuzendaritzapeko taldeak, alde hartako ametsak egiteko indarrak eta lana batuta. Jet Lag Fest-en barruan izango da hori. Esku-hartze parte-hartzailean parte hartu nahi duten pertsonek Jet Lag Fest espaziotik Zorrotzaurrera tu-tu trenean joateko aukera izango dute, baita handik itzultzeko ere. URRIAREN 16an, 11.30-14.00. IRTEERA-IRITSIERA, JET LAG FESTen ZABALGUNEAN. PARTE HARTU! OPEN LABS

2.0 ESPAZIOA

KOORDINATZAILEA YXOX CONSULTING Sormenerako, berrikuntzarako, ekintzailetzarako eta kapital intelektuala gestionatzeko

topagunea, teknologia berriak eta horien tresnak nahierara erabiliz. Partaideek, entzuleek eta bisitariek giro lasaian elkar ezagutzeko eta elkarri eragiteko aukera izango dute espazio horretan. Ezaguera librearen (eXgae, Guifinet, Carlos_G_liberal, Hacklabs, artelibredigital.net ...) inguruko pertsona ezagun eta ospetsuak izango ditugu. OPEN LABS. Pilula teknologikoak. URRIAREN 15ean, 17:00etan Proiektu libreak garatu dituztenak / artistak: . Guifi.net: wifi edonoren eskura; haririk gabeko sareak muntatzea eta erabiltzea. . Drupal2Layar: Errealitate gehitua Gaur eta gizakientzat. . Lorea.cc: Alternatibak gizarte sareetara banatuak. . Realextend: Elkarri konektatutako mundu birtualak. URRIAREN 16an, 11:00etan . Musika librea eta musikaren auto ekoizpena musika-talde, musikari eta ekoizleentzat; horiek guztiek aukera izango dute lizentzia libreko musika zer den ikusteko eta era horretako musika nola ekoizten den, zer lizentzia dituen eta nola banatzen den. eXgae + dAAX + Luke Donovan URRIAREN 17an, 11:00etan . Guerrilla 2.0: dinamizatu zure proiektua sare sozialen bidez. . Pribatutasuna sarean: Noraino parte katu daiteke informazio pertsonala? 2.0 ESPAZIO IREKIA URRIAREN 15ean, 17.00-20.00 URRIAREN 16an, 11.00-14.00 / 17.00-20.00 URRIAREN 17an, 11.00-14.00 ITSAS MUSEOAN PARTE HARTU!


2

MODA Y TEND ENCIAS

MODA ETA DISEINUA

FASHION POINT KOLABORAZIOA, LETICIA ORUE Hiru egunez modari eta diseinuari buruzko lanak eta proiektuak bildu eta azken joeretara eramango gaituen espazioa. Diseinatzaile gazteek sortutako arropak, objektuak eta osagarriak eta bertako artistek Moda Mapako II. Lehiaketan aurkeztutako diseinuen erakusketa JET LAG BIOren nortasunean inspiratuta. Ezin duzu huts egin belaunaldi berriak zertan ari diren jakin nahi baduzu.

joera ere. Diseinatzaileak, fashion lovers-ak eta estilistak gonbidatuta zaudete Open Lab honetara, esperientziak erkatzeko eta sinergiak sortzeko. Berlinen eta Bilbon diseinuaren egoerari buruzko topaketa-eztabaida izango da, betiere ekintzailetzaren arlokoa. Horrez gain, desfilea/ ikus-entzunezko instalazioa izango dugu Berlineko Universität der Künste-ko diseinatzaileen eskutik, Berlinen finkatutako Potipoti marka espainiarraren azken bilduma ikusteko aukera eta beste sorpresaren bat ere bai. Bilduma hori Berlinen gertatzen denaren isla da. DESFILEA URRIAREN 15ean, 19.30etan PLATZ-en OPEN LAB URRIAREN 16an, 17.00etan ITSAS MUSEOKO ATRIOAN PARTE HARTU!

URRIAREN 15ean, 16an eta 17an, 11.00-14.00 / 17.00-20.00 ITSAS MUSEOKO ATRIOAN OPEN LAB, DESFILEA, DOKUMENTALA…

BERLÍN MEETS BILBAO

KOLABORAZIOA, LETICIA ORUE Bilbora ekarriko ditugu Berlineko gazteen ideiak, lekukotzat, gazte izatea eta gaztaroa bizitzeko erak, euren hiriko moda eta estiloa nola ikusten duten. Dokumental honetan hiri biak ageri zaizkigu, baita modarako eta joeretarako

PASARELA UNDERGROUND

GLAMOUR DEL EXTRARADIO

ITZIAR IBARGUREN “Acuarela industrial” bilduma freskoa, dibertigarria eta gaztea da, ironia-puntu bat duena; jantziak gainjarriz eta desegituratuz jolasa sortuta.

Arlo askotako lan honetan moda, musika, gorputz adierazpena, arte plastikoak eta graffitia batzen dira, adierazpen urbanoak modara hurbiltzeko eta moda kalera hurbiltzeko. Horretarako Pablo Escauriaza Aka Cato eta Juan Pablo Orduñez Aka Mawatres artista plastikoekin lan egin dugu. Horiek oihalen gainean gauzatu dituzte euren lanak eta gero, oihalok, emakumeentzako moda sortzeko erabili dituzte. Musika-talde batek zuzenean joko du modaibiltokian lanak erakusten dituzten bitartean. URRIAREN 16an, 19:00etan. ITSAS MUSEOKO AUDITORIOAN DEMO + WORKSHOP

ENTRE ARTE Y MODA

KOLABORAZIOA, IRATXE LARREA Arlo ezberdinak gurutzatzen dira proposamen honetan ere; esate baterako, artea eta moda. Tailerrean pieza bat egin gura dute eta bolumenaren kontzeptuei dagokienez eskultura da. Erabiliko dituzten materialak eta teknikak tartean jantzia eratuko dute; erabili ahalko den jantzia, alegia. Artearen, modaren, nortasunaren, gustuaren eta joeren arteko erlazioen zenbait alderdi aztertuko dira. Beraz, sormen-lan bakoitza bakarra izango da, pertsonalizatua, aurrekoetatik ezberdina, parte hartzen duten pertsonen araberakoa, alegia. Harmonia, oreka, egitura, itxura, organoa, zurruntasuna, bolumena, hiru dimentsioak, espazioa,... horiek ditugu sormen-lana


egiteko erabiliko dituzten kontzeptu batzuk. Jantziak bakarka zein taldeka egin ahalko dituzte artistek. URRIAREN 15ean. 17:00-20:00. URRIAREN 16an. 11:00-14:00 / 17.00-20.00 h. PLATZen PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

DEMO + WORKSHOP

LAB

COOL-HUNTING IBILBIDEA

Arratsalde batez “coolhunter” bihurtuko gara, Bilboko jenderik fashionena ehizatzeko. Modaren arloko aditu batek dinamizatuko du jarduera eta kalera aterako gara joera eta estilismo urbanoen bila. Bilaketa gidatua egingo dugu denbora jakin batean: osagarriak, arropak, orrazkerak, estiloak, koloreak,... Argazkiak egingo ditugu eskuko telefonoarekin, gero materiala denon aurrean erakutsiko dugu eta hiriko joerak aztertuko ditugu. Material grafikoarekin emanaldia egingo da asteburuan, eta jaialdiko look fashionena aukeratzeko botazioa egingo da. URRIAREN 15ean, 17.00-20.00 ABIAPUNTUA: PLATZ PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

MAKEA-T: MAKILLAJE ETA ILE APAINKETA

AZKEN JOERAK Mugak gainditzea eta espazioak joera berri aberasgarrientzat irekitzea da asmoa. Makillaje eta ile-apainketari buruzko tailerrak eta erakusketak Berlingo azken joerekin hori guztia. Ikasi estetikatrukuak eta agertu nahi duzun moduan eta nahi duzun pertsonaren antzera! MAKILLAJEAREN ERAKUSTALDIA MAKEUPCAMARENAK ZUZENDUTA URRIAREN 15ean. 17:00-20:00. PLATZen PARTE HARTU! MAKILLAJEAREN ETA ILE APAINKETAREN ERAKUSTALDIA ETA WORKSHOP. URRIAREN 16an. 17:00-20:00. PLATZen PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

DEMO

BODY PAINTING

GORPUTZA, EUSKARRI ARTISTIKO Gorputzaren bidezko artemota honek giza gorputza darabil euskarri, eta gorputzaren eta buruaren liberazioaren bidez ideiak eta sentsazioak adieraztea bilatzen du. Etorri body paintinga eta bere teknikak ezagutzera. MAKEUPCAMARENAK ZUZENDUTA URRIAREN 17an, 11:00-14:00 eta 17.00-20.00 ITSAS MUSEOKO ATRIOAN


DEMO + WORKSHOP

PARKOUR MEETING

3

URBAN KIROLAK

ATZEALDEKO ARGAZKIA “P‘Arriba” IBAI LEON AZKARATE 2009KO 100% JET LAG BIO LEHIAKETAKO FINALISTA

BATETIK BESTERA MUGITZEAREN ARTEA Aurreko edizioetan harrera ona izan zuela ikusita, aurten ere Jet Lag Fest 10 jaialdiko II. Euskal Parkour Meeting-ean esperientzia handiko “lerrotrazadoreak” izango ditugu. Tailerren bidez, honetan hasi nahi duten pertsona gazteei zuzenduta dago. “Lerrotrazadoreak” erakustaldiak eta ibilbideak egingo dituzte Bilboko espazio urbano batzuetan. Parkour-a (batetik bestera mugitzearen artea ere deitzen zaio) puntu batetik bestera ahalik eta modurik naturalenean eta arinenean joatea da, gorputzaren trebeziak erabiliz. Horrek esan gura du hirialtzariak gainditu behar direla era sortzailean, baina altzariok errespetatuz, han dauden elementuak baliatuz eta horiekin erlazionatzeko moduari beste era batera begiratuz. Murgildu zaitez kaleko joan-etorrietan eta praktikatu bizitzeko eta hiria sentitzeko beste era bat!

WORKSHOP PARKOUR: URRIAREN 15ean, 17.30-19.30 URRIAREN 16an, 17.30-19.30 JETLAG FESTen ZABALGUNEAN PARTE HARTU! Aurreinskripzioa! TRAINING IREKIA URRIAREN 16an, 10.30-12.30 AREATZA IBILBIDEA URIAN URRIAREN 17an, 11.30-13.30 h. PLATZ-ABANDOIBARRA-ALDE ZAHARRA-PLATZ

TXAPELKETA

UNDERBRIDGE SKATEBOARD MEETING

KOORDINATZAILEA: GURE TXOKO KIROL KLUBA Gure Txoko kirol klubaren eskutik, emakumezkoentzatko eta gizonezkoentzako txapelketa ameteurra eta nazioarteko profesionalen erakustaldia: Ivan Rivado, Alain Saavedra eta Iñigo Igarza. Apuntatu agendan! URRIAREN 17an. TXAPELKETA: 11:00-14:00 / 17:00-19:00.


PROFESIONALEN ERAKUSTALDIA: 19:00-19:30. SARI BANAKETA: 19:30ean. IRRISTAKETA PISTAN (EUSKALDUNA ZUBIA-BOTIKAZAR ERRIBERA)

URRIAREN 16an TXAPELKETA AMATEURRA: 11:00-14:00 BOTIKAZAR ERRIBERA TXAPELKETA PROFESIONALA SAILKAPENAK: 16:00-20:00 FINALAK: 20:00-22:00 JET LAG FESTen ZABALGUNEAN

3x3 LEHIAKETA / BALOI-UKITUEN LEHIAKETA

TXAPELKETA ETA ERAKUSTALDIA

3x3 FUTBOLA

ROLLER/BMX

KOORDINAZIOA: ROLLERBLADING Rollerblading kirol elkartean Europako rollerbladeko patinatzailerik onenak daude bilduta eta Bilbon dauka egoitza. Jaialdi honetan tartea egingo diote lerroko patinajeari. Estilo libreko riders onenetako batzuk izango ditugu gure artean: Borja Fernandez (munduko 4.a, Half-pipe modalitatean), Yuri Botelho, eta Europako eta gure arteko beste batzuk. Akrobaziak, arrapala batetik besterakoak, biraketa oso azkarrak skateparkean... Aukera izango dugu profesionalen eta amateurren txapelketak ikusteko, era erakustaldiak ere egongo dira. BMXeko erakustaldiak ere egingo dira. Etor zaitez! URRIAREN 15ean ERAKUSTALDIAK- RIDERRAK ETA BMX-EKO BIZIKLETALARIAK: 20.00-22.00

3x3 TXAPELKETA / TREBETASUNEN LEHIAKETA

STREETBALL

Hiru pertsonako taldeek (gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak) bata bestearen osteko kanporaketak jokatuko dituzte. Partida bakoitzak 12 minutuko iraupena izango du edo talde batek 15 puntu egiten dituenean amaituko da. Parte-hartzaileek euren trebetasun teknikoa erakutsiko dute paseetan, boteetan eta jaurtiketetan. 3x3 TXAPELKETA URRIAREN 15ean eta 17an, 17.00-20.00 TREBETASUNEN LEHIAKETA URRIAREN 16an, 17.00-20.00 SASKIBALOIKO KANTXAK EUSKALDUNA ZUBIA (BOTIKAZARRA) PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

Hiru pertsonako taldeek bata bestearen osteko kanporaketak jokatuko dituzte. Taldeak gizonezkoenak, emakumezkoenak edo mistoak izan daitezke. Partiduen aurretik, baloi-ukituen lehiaketa egingo da. URRIAREN 16an eta 17an, 10.00 - 14.00 PATINAJEKO PISTA-EUSKALDUNA ZUBIAN (BOTIKAZARRA) PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!


4

MUSIKA

KULTURA URBANOAK: BILBOBERLĂ?N

KALEKULTURSTAGE

RAPHAEL & SEBASTIAN, KEV, MASTEEE, DANCE DAY, MC EL SHINTOMA, CIRUJANOS, LOGELA MULTIMEDIA,

Bertako artistak eta Berlinekoak egongo dira kultura urbanoko modalitate ezberdinen ikuskizunean: breakdance-a, beatbox-a, new style dance-a, rap-a, ikuskizun bisualak. Dicebi graffitilariak Berlineko horma birtuala margotuko du. URRIAREN 15ean, 22.00etan ESZENATOKI NAGUSIAN


a capella diren programak, errepertorio sinfonikoa eta emakumezkoen abesbatzentzat egindako lan berriak tartekatzen ditu; eta eszenaratzea eta alderdi koreografikoa asko zaintzen ditu. BERLÍN

STEREO TOTAL POP-ROCK Itsas Museoko lautadan Stereo Total talde nekaezin eta sailkaezinaren elektropunk-a eta rock industriala izango ditugu. Frantziar-alemaniar bikoteak osatzen duen taldeak Berlinen du egoitza eta erreferentzia da Europa erdialde osoan. 90ko hamarkadaren hasieran sortu eta harrezkero milioika disko saldu ditu taldeak; horixe da, hain zuzen ere, bikote eleaniztun honen bermerik handiena. Ausartak, inondik ere, japonieraz eta turkieraz ere abesten dute, eta badute disko bat gaztelania hutsean grabatua, “‘No controles’, 2009koa. Françoise Cactus

eta Brezel Göring berritzaileak dira, une oro ari dira gauza berriak asmatzen eta egiten duten musika ere askotarikoa da: teknoa, electro-punka, rock industriala eta pop melodikoa, hori bai, umorea erabiltzen dute sexualitatea eta politika lako gaiei ekiteko.

URRIAREN 17an, 12:00etan. ITSAS MUSEOKO AUDITORIOAN

URRIAREN 16an, 22.00etan ESZENATOKI NAGUSIAN DISKO SAIOA

FUTURE DISCO

GAZTEEN ABESBATZA

LA KANTORIA

ZUZENDARIA: BASILIO ASTULEZ La Kantoria emakumezko gazteen abesbatzak 16 eta 23 urte bitarteko 25 kide ditu. Molde klasikoa aldatzeko prestatutako errepertorioa eta koreografia eskainiko ditu, entzule gazteei hobeto heltzeko, modu berritzailean, freskoan eta dinamikoan. La Kantoriak

OSVALDO WILSON (IÑIGO REAL DE ASUA) ETA BEWARE OF WOLF (IKER BÁRBARA) Bertako DJ-ek edukiko dute amaierako ekitaldiaren ardura, saio musikal batez amaituko baita. Future Disco da saio hori eta egungo joerak bere egingo ditu, 70 eta 80ko hamarkadetako erritmo gaurkotuetan oinarritua. Ipiniko dituzten temetako bat edo beste ezagutuko dituzu seguru, nahiz eta soinua eta oinarriak ezberdinak izan. Dantzan egiteko disko motako musika. Atzoko eta gaurko musikarik onena. 70eko eta 80ko hamarkadetako musika berriz ere gurekin! URRIAREN 17an, 21:00etan. ESZENATOKI NAGUSIAN


sortzen dira, ikusleen aurrean egindakoak. Gorputz adierazpenean nolabaiteko esperientzia duten gazteei zuzenduta dago. Saio bakoitzaren amaieran, laborategia zabaldu egingo da ikusleek teknologia hau zertan datzan ikus dezaten. LAB

DANTZA-TU: CIBER-BODY DANCE

DIRIGE ANTONIO DOMINGO ZUZENDARIA: ANTONIO DOMINGO Jet Lag Fest-ek elkartrukerako eta esperientzia artistikoetarako espazioak sortzen ditu. Honako honetan, teknologia eta poesia korporala batzen dituen laborategia dugu: musika sortzea gorputzaren, soinuaren eta mugimenduaren arteko elkarreraginaren bidez. Antonio Domingo musikari/ perkusionistak zuzenduta, informatikako ingeniari baten laguntzaz, soinua deskodetzeko mugimenduaren sentsoreek emititzen dituzten seinaleak sinkronizatzen dira, denbora errealean emititzeko; horrela, konposizio laburrak

LAB URRIAREN 15ean, 19.30-21.00 DEUSTUKO KIROLDEGIAN URRIAREN 16an ETA 17an, 11.00-12.30 ESZENATOKI NAGUSIAN PARTE HARTU! Aurreinskripzioa! FREE LAB URRIAREN 16an ETA 17an, 12.30-13.00. ESZENATOKI NAGUSIAN PARTE HARTU!

ATZEALDEKO ARGAZKIA “Parkour” IBAI LEON AZKARATE 2009KO 100% JET LAG BIO LEHIAKETARA AURKEZTUTAKO ARGAZKIA


5

IKUS KIZUNAK

Fantasiak eta egunerokotasunak, umorearekin eta airean egiten diren ikuskizunen akrobaziekin bat egiten dute. URRIAREN 17an, 17.00etan PLATZ-en

WORKSHOP ZIRKUA

ZIRKU KABARETAREN GALA

KOBLAKARI Zirkuko artisten Bizkaiko elkarteak aurten ere parte hartuko du Jet Lag Fest jaialdian, hirugarren urtez jarraian. Honako honetan, proposamen berria dakarte, musika eta zirkuko ikuskizunik baliotsuenak bat eginez; horretarako, Bilbori lotutako artistak izango ditugu, inspirazio-iturri Berlineko kabareta hartuz.

URBAN DANTZA-TU

STREET DANCE: HIP HOP, BREAKDANCE, FUNKY… Plazer paregabea da dantza eta norbere buruarekin harmonia eta besteekiko nolabaiteko sinergia sortzen laguntzen du. Jet Lag Fest-ek beste pertsona batzuekin elkarreraginean jarduteko eta mugituz ondo pasatzeko espazio bat eskainiko dizu. Ondo pasatu gura baduzu, eman izena eta etorri!

FUNKY/HIP-HOP/BREAK-DANCE URRIAREN 16an ETA 17an, 13.00-14.00 h. PLATZ-en PARTE HARTU! Aurreinskripzioa!

PERFORMANCEA BILBON ETA BERLINEN

IRREGULARIDADES Y CURVATURAS DEL PRESENTE

CARLA BEHAL / CATAPULT (TRAVELLING PERFORMANCE COLLECTIVE) Teknologia berriek beste komunikazio-modu eta sortze artistikorako beste era batzuk sortzeko eskaintzen dituzten aukeretan oinarritutako performancea da. Bilboko eta Berlingo kolektibo bik elkarrengandik urruti egonik lortu dute esperientzia berri bat egitea; eta aldi berean eskainiko dizkigute ikuskizun bi espazio ezberdinetan. Gurekin “ez dauden” pertsonekin lan egiteko eta sortzeko moduen bilaketa da eta, beraz, presentzia vs. ausentzia edo egon vs. ez egon dikotomia zalantzan jartzeko modua, noiz eta komunikazioaren, errealitate birtualaren eta ziberespazioaren garaian. URRIAREN 17an, 19:00etan. ITSAS MUSEOKO AUDITORIOAN UFERHALLEN DER TANZFABRIK


ACTUACIONES EN PEQUEÑO FORMATO

FORMATU TXIKIKO EMANALDIAK

Platz aldean bada espazio bat urriaren 15ean, 16an eta 17an emaldi txikiak (antzerkia, kantua, dantza, musika, malabareak, akrobaziak, bideolanak, poesia,...) bertan egiteko. JET LAG FLASHAK 10 gazteen talentua eszenatoki gainean azaltzeko deialdia da. Irailaren 20an deialdia amaituta, Jet Lag Fest-eko arratsaldeetarako zenbait ikuskizun aukeratu dira. Informazio gaurkotua http://bilbaojetlag.net/ webgunean edo espazioan bertan.

La zona de Platz cuenta con un espacio diseñado especialmente para disfrutar de pequeñas actuaciones (teatro, canto, danza, música, malabares, acrobacias, videocreaciones, poesía…) durante el 15,16 y 17 de octubre. JET LAG FLASHAK 10 es una convocatoria para exhibir el talento joven sobre un escenario. Tras la convocatoria que finalizó el 20 de septiembre se han elegido una serie de espectáculos que amenizarán las tardes de Jet Lag Fest. Toda la información actualizada en http://bilbaojetlag.net/ o en el mismo espacio.


15 OSTIRALA / VIERNES int. 17,00 TIENDA INMERSIVA moda 17,00 MAKEA-T MAQUILLAJE moda 17,00 ENTRE ARTE Y MODA int. 17,00 PROYECTO SOMBRAS int. 17,00 TRICICLO INTERACTIVO int. 17,00 FOLLOW-NI moda 17,00 RUTA COOLHUNTING int. 17,00 TRAPO SONORA moda 17,00 FASHION POINT kirola 17,00 STREETBALL 3X3 int. 17,00 PIXEL CHAT ikusk. 17,00 FLASHAK int. 17,00 OPEN LAB 2.0 kirola 17,30 PARKOUR MEETING Workshop int. 18,15 FOLLOW-NI ikusk. 19,30 DANTZA-TU CIBERBODY DANCE moda 19,30 BERLIN MEETS BILBAO Desfile Desfilea int. 19,30 FOLLOW-NI kirola 20,00 EXHIBICIÓN ROLLER + BMX Erakustaldia int. 20,30 TRI-CICLO DE CINE musik 22,00 KALEKULTURSTAGE

URRIA / OCTUBRE Explanada Jet Lag Fest lautada Platz Platz Explanada Jet Lag Fest lautada Itinerante Ibiltaria Inicio en Platz-en hasiera Inicio en Platz-en hasiera Sala Mirador MM IM Behatoki Aretoa Atrio MM IM Ataria Cancha basket Botica Vieja Botika Zaharreko basket kantxa Explanada Jet Lag Fest lautada Escenario Flashak eszenatokia Espacio 2.0 MM IM 2.0 Aretoa Explanada Jet Lag Fest lautada

PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU!

Inicio en Platz-en hasiera Polideportivo de Deusto Deustuko kiroldegia Platz

PARTE HARTU! PARTE HARTU!

Inicio en Platz-en hasiera Explanada Jet Lag Fest lautada

PARTE HARTU!

Pista patinaje Botica Vieja Botika Zaharreko irristaketa pista Escenario central Eszenatoki nagusia

En Platz-en

Inscripción Previa / Aurrez izena eman behar da * EXPLANADA JET LAG FEST LAUTADA (Bajo el puente Euskalduna / Euskalduna zubiaren azpian) * MM / IM (Museo Marítimo / Itsas Museoa)

Bilboko gazteak Jet Lag Fest-en jarduera guztietara joan daitezke doakoak direlako. Hala ere, antolatzaileek aldaketak egin ahalko dituzte programazioan. Jarduera guztien xehetasunei buruzko informazio eguneratua dago www.bilbaojetlag.net webgunean. Euria bada, jarduera bat edo beste gera daiteke bertan behera edo beste lekuren batera aldatu. La juventud tiene todas las actividades de Jet Lag Fest al alcance de su mano, ya que son de acceso libre y gratuito, si bien la organización se reserva el derecho de hacer cambios en la programación. En este caso, para conocer al detalle el desarrollo de los diferentes actos, toda la información está disponible, de forma actualizada, en la web: www.bilbaojetlag.com . Asimismo, la lluvia podría cancelar o trasladar a otros lugares algunas de las actividades previstas en el programa.


ITSAS MUSEOA MUSEO MARÍTIMO

EXPLANADA JET LAG FEST LAUTADA PLATZ Flashak eszenatokia... Eszenatoki nagusia...


POLIDEPORTIVO DEUSTO-KO POLIKIROLDEGIA

ZORROTZAURRE

BOTIKA ZAHARRA / BOTICA VIEJA Basket kantxa ... Irristaketa pista

+ IBILBIDEAK HIRIAN ZEHAR ITINERARIOS POR LA CIUDAD


16 LARUNBATA / SÁBADO

URRIA / OCTUBRE

kirola 10,00 FUTBOL 3X3 Pista patinaje Botica Vieja irristaketa pista kirola 10,30 PARKOUR MEETING Arenal Areatza Training Libre int. 11,00 TIENDA INMERSIVA Explanada Jet Lag Fest lautada int. 11,00 OPEN LAB 2.0 Espacio 2.0 MM IM 2.0 Aretoa int. 11,00 ATTACK ART: SEÑALIZART Explanada Jet Lag Fest lautada NO ES DE MALA EDUCACIÓN Zorrotzaurre int. 11,00 BALDOSA CREATIVA Explanada Jet Lag Fest lautada moda 11,00 FASHION POINT Atrio MM IM Ataria moda 11,00 ENTRE ARTE Y MODA Platz ikusk. 11,00 CIBERBODY DANCE Escenario central Eszenatoki nagusia int. 11,00 PROYECTO SOMBRAS Explanada Jet Lag Fest lautada int. 11,00 TRICICLO INTERACTIVO Itinerante Ibiltaria int. 11,00 TRAPO SONORA Sala Mirador MM IM Behatoki Aretoa kirola 11,00 CAMPEONATO ROLLER Pista patinaje Botica Vieja AMATEUR LEHIAKETA Botika Zaharreko irristaketa pista ikusk. 13,00 URBAN DANTZA-TU Platz ikusk. 16,00 CAMPEONATO ROLLER PRO Explanada Jet Lag Fest lautada LEHIAKETA int. 17,00 TIENDA INMERSIVA Explanada Jet Lag Fest lautada int. 17,00 OPEN LAB TECNOLOGÍAS Espacio 2.0 MM IM 2.0 Aretoa URBANAS Y SOCIALES int. 17,00 PROYECTO SOMBRAS Explanada Jet Lag Fest lautada ikusk. 17,00 FLASHAK Escenario Flashak eszenatokia moda 17,00 MAKEA-T MAQUILLAJE + Platz PELUQUERÍA moda 17,00 ENTRE ARTE Y MODA Platz moda 17,00 TRICICLO INTERACTIVO Itinerante Ibiltaria int. 17,00 PIXEL CHAT Explanada Jet Lag Fest lautada int. 17,00 FOLLOW-NI Inicio en Platz-en hasiera int. 17,00 BALDOSA CREATIVA Explanada Jet Lag Fest lautada int. 17,00 TRAPO SONORA Sala Mirador MM IM Behatoki Aretoa moda 17,00 FASHION POINT Atrio MM IM Ataria kirola 17,00 STREETBALL Cancha basket Botica Vieja Botika Zaharreko basket kantxa moda 17,00 OPEN LAB Atrio MM IM Ataria BERLIN MEETS BILBAO kirola 17,30 PARKOUR MEETING Platz Workshop int. 18,15 FOLLOW-NI Inicio en Platz-en hasiera moda 19,00 GLAMOUR Auditorio MM IM Auditorioa DEL EXTRARRADIO int. 19,30 FOLLOW-NI PERFORMANCE Inicio en Platz-en hasiera int. 20,30 TRI-CICLO DE CINE Pista patinaje Botica Vieja Botika Zaharreko irristaketa pista musik 22,00 CONCIERTO STEREO TOTAL Escenario central Eszenatoki nagusia KONTZERTUA

PARTE HARTU!

PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU!

PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU!

PARTE HARTU!


17 IGANDEA / DOMINGO kirola 10,00 FUTBOL 3X3 int. 11,00 TIENDA INMERSIVA int. 11.00 TRAPO SONORA kirola 11,00 UNDERBRIDGE SKATEBOARD MEETING int. 11,00 FOLLOW-NI WORKSHOP ikusk. 11,00 CIBERBODY DANCE int. 11.00 TRICICLO INTERACTIVO moda 11.00 FASHION POINT moda 11.OO BODY PAINTING int. 11.00 PROYECTO SOMBRAS int. 11,00 OPEN LAB 2.0 kirola 11,30 PARKOUR MEETING Itinerario Ibilbidea musik 12,00 CORO JUVENIL LA KANTORIA GAZTEEN ABESBATZA ikusk. 13,00 URBAN DANTZA-TU int. 17,00 TIENDA INMERSIVA ikusk. 17,00 GALA CIRCO CABARET int. 17.OO TRAPO SONORA int. 17.OO TRICICLO INTERACTIVO moda 17.OO FASHION POINT moda 17.OO BODY PAINTING int. 17.OO PROYECTO SOMBRAS kirola 17,00 UNDERBRIDGE SKATEBOARD MEETING Exhibici贸n Erakustaldia kirola 17,00 STREETBALL ikusk. 18,30 FLASHAK int. 19,00 IREGULARIDADES Y CURVATURAS DEL PRESENTE kirola 19,00 UNDERBRIDGE SKATEBOARD MEETING PRO int. 20,30 TRAPO SONORA Performance musik 21,00 FUTURE DISCO

URRIA / OCTUBRE Pista patinaje Botica Vieja PARTE HARTU! Botika Zaharreko irristaketa pista Explanada Jet Lag Fest lautada PARTE HARTU! Platz PARTE HARTU! Pista patinaje Botica Vieja PARTE HARTU! Botika Zaharreko irristaketa pista Inicio en Platz -en hasiera PARTE HARTU! Escenario central Eszenatoki nagusia PARTE HARTU! Itinerante Ibiltaria PARTE HARTU! Atrio MM IM Ataria Atrio MM IM Ataria Explanada Jet Lag Fest lautada PARTE HARTU! Espacio 2.0 MM IM 2.0 Aretoa PARTE HARTU! Platz - Abandoibarra - Alde Zaharra - Platz Auditorio MM IM Auditorioa Platz Explanada Jet Lag Fest lautada Platz Platz Itinerante Ibiltaria Atrio MM IM Ataria Atrio MM IM Ataria Explanada Jet Lag Fest lautada Pista patinaje Botica Vieja Botika Zaharreko irristaketa pista

PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU! PARTE HARTU!

PARTE HARTU!

Cancha basket Botica Vieja Botika Zaharreko basket kantxa Escenario Flashak eszenatokia Auditorio MM IM Auditorioa Pista patinaje Botica Vieja Botika Zaharreko irristaketa pista Platz Escenario central Eszenatoki nagusia

En Platz-en

Inscripci贸n Previa / Aurrez izena eman behar da * EXPLANADA JET LAG FEST LAUTADA (Bajo el puente Euskalduna / Euskalduna zubiaren azpian) * MM / IM (Museo Mar铆timo / Itsas Museoa)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.