1 minute read

TXONDORRA LARRABETZUN

Burdinolak Euskal Herriaren zein Larrabetzuren garapen ekonomiko eta sozialerako ezinbestekoak izan dira urte luzetan. Era berean, burdinolen funtzionamendurako ezinbestekoa zen ikatza. Ikatz barik, burdinolarik ez. Ikatza bertoko zuhaitzen egurrarekin eraikitako txondorretatik lortu dugu euskaldunok mendeetan zehar, modu artisauan. Eta horixe bera egin dute herritar talde batek, auzolanean, abuztuan. 2021eko abuztuaren 1ean piztu zen txondorra. 14 egunez, bolondresak 24 orduz zaindu zuten prozesua. 6 tona haritz adar erabili ziren eta prozesua amaitzean, 520 kilo ikatz lortu ziren.

Ekintza honen sustatzaileak hurrengo urratsean pentsatzen ari dira. Tokiko burdin minerala ikatz horrekin urtzeko labea martxan jartzea

Advertisement

This article is from: