4 minute read

2019-21. BALORAZIO OROKORRA

Next Article
2022 AURREKONTUAK

2022 AURREKONTUAK

2019-2021 BALORAZIOA

Bi urte igaro dira 2019ko ekainean legealdi berria martxan jarri zenetik. Ildo horretatik, gobernu-taldeak, ahalik eta modu zehatzenean eta datu objektiboekin, 24 hilabete hauetan egindakoaren balorazioa egin nahi du. 20192023 legegintzaldiko plana izango dugu abiapuntu, legegintzaldiaren hasieran argitaratu genuena.

Advertisement

Bi urte hauek 2020ko martxotik jasaten ari garen pandemiak markatu ditu: 15 hilabeteko salbuespenezko aldia. Guztiok pairatzen dugun pandemia horrek udallegealdiko plan osoa hipotekatu du, eta planifikatuta ez genituen lanak egin eta proiektuak abian jarri behar izan ditugu. Azken 15 hilabete hauek gure etorkizuna ere markatzen ari dira, epe laburrerako aurreikuspena hurrengo hilabeteetan pandemia ez gainditzea baita.

PAREKIDETASUNA - IGUALDAD

Larrabetzu, feminista eta indarkeria matxistarik gabeko herria izatea lortzea da gure helburua. Erakunde publikoa den heinean, Udalari ere badagokio, gaur egun bizi dugun pertsonen arteko aukera berdintasun eza ekiditea.

Larrabetzu feminista eta indarkeria matxistarik gabeko herria izatea lortzeko helburuarekin lanean ari gara. Politika publikoetan, aukera berdintasun eta genero ikuspegia kontuan hartzea bermatzen dugu. Larrabetzuko talde feministekin batera elkarlanean jarraitzen dugu, herritarrentzat ekimenak antolatuaz: ikastaroak, antzerkia, …

EUSKARA

Euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politiko, juridiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak lortu behar ditugu. Euskararen erabilera handitzeko, ohiko hizkuntza bihurtzeko eta euskararen normalizazioa bideratzeko, euskara jakitea unibertsalizatzeko eta euskararen normalizazioan jauzi kualitatiboa emateko lanean ari gara. UEMArekin Udalaren euskara plan estrategikoa garatzen ari gara.

Udala bere komunikazio eta agiri guztiak euskara hutsez bidaltzen hasi da, eta hala eskatzen duen herritarrari, ele bitan. Herritar guztiok aukera izan dezagun, euskara ikastea doakoa izan dadin inbertsioak egiten ditugu. Darabilgun parte hartu dugu eta Euskaraldia antolatzen lagundu dugu. Darabilguren bitartez, hitzaldiak, saioak eta tailerrak antolatu ditugu (horietako batzuk UEMArekin eta Txorierriko mankomunitatearekin batera): Udaleko langileentzat, hautetsientzat, begirale eta hezitzaileentzat, eskolako LHko 6. mailakoentzat (Bagoaz)… UEMAren Bertatik bertara kanpainan parte hartu dugu eta egunero dendetan euskaraz erosteko beste bat egin (Darabilgurekin batera).

NEKAZARITZA - AGRICULTURA

Basogintza eta nekazaritza eredu berri bat bultzatzeko, lur pribatuak erosi eta publikoak izan daitezen, urtero 10.000 €-ko diru partida daukagu. 2021eko ekainean lurrak erosteko ordenantza onartuko dugu. 2020 urtean eta baserritarrekin elkarlanean, nekazaritzarako diru laguntzak bideratu eta produkzio ekologikoa aintzat hartuko duen ordenantza onartu genuen. 2021ean diru laguntzak eskatu ahal izango dira.

HEZKUNTZA - EDUCACIÓN

Larrabetzu herri hezitzailea izatea nahi dugu, hezkuntza elkarbizitzaren eta herri nortasunaren oinarrizko zutabea delako. Horregatik, gure herrian jendarteak izan behar du heziketaren protagonista; larrabetzuarrok heztea larrabetzuar guztion egitekoa dela sentitu behar dugu eta arduraz bizi behar dugu.

Larrabetzu “Herri Hezitzaileen sarea”n sartzeko lehen pausoak eman ditugu. Eskolagaz batera, Hezkidetza Plana garatzen gabiltza. 2020/21. Ikasturtean abiatutako “ Eskolako patioaren eraldaketa” ren proiektua bultzatuz eta babestuz. Larrabetzuko Umeen Kontseiluarekin(LUK) lanean jarraitzen dugu.

KIROLA - DEPORTE

Kirolbilgunea sortzeko lehenengo pausua eman dugu, herriko kirol elkarte eta eragile eta Udaleko ordezkariekin. Helburua, Larrabetzun dauden edo egon daitezkeen kirol ekintzen inguruan hausnartu eta koordinazio lana gauzatzea da.

OSASUNA - SALUD

“Zahartzea ez da bizi kalitatea galtzea” egitasmoa garatzen ari gara. Proiektu honetan, Osakidetzak, Gizarte Zerbitzuek, Udalak eta herriko eragileek parte hartzen dute. Helburua adineko larrabetzuarren artean sarea sortu eta bizi kalitatea hobetzea da.

HIRIGINTZA:

HAPO aldatzeko prozesua martxan jarri dugu: Zehaztuko ditugun baldintzen arabera, baserrietan gehienez lau etxebizitza eraikitzeko aukera edukitzeko, Aretxabalaganeko parkea martxan jartzeko eta Leginako golf eremuari irtenbidea emateko. Gazteei etxebizitzaren alokairuan laguntza emateko ordenantza erregulatzailea egin da. 2021ean diru laguntzak eskatu daitezke. Ur zikinak eta euri urak banatzeko proiektua martxan dugu. 2020. urtean 85.000 €-ko lanak egin ziren. Kirol azpiegiturak hobetzen: • Futbol zelaiko soropil artifiziala berriztuta. 51.000 €-ko aurrekontua. • Eskolako aterpea amaituta. Leihoak eraberritzen jarraitzen dugu. 2019 urtetik 2021era 6 gelatako leihoak zaharberrituta. • Eskolan skate pista txiki berria martxan. • Eskolan eskalatzeko horma berria jarri da. Belarrinagako ur sarea berritu da. 2020 urtean obrak amaituta: 95.000 €-ko aurrekontua. Goikolan auto-karabana gune berria zabaldu da. 172.000 €-ko aurrekontua. Plazako aterpe berria zabalik. 196.000 €-ko aurrekontua Herriko bide publikoen inbentaria egiteko prozesua abian jarri da. 2022. urterako amaituta egotea espero dugu.

KULTURA.

Gaur egungo kultur politikaren protagonista jendarte anitza eta askotariko eragilez osaturikoa behar du izan. Euskal Herri osoko kulturgintzaren erronka nagusia kulturzaleak sortzea da eta Larrabetzu ez da salbuespena. Sormena sustatzea, bertoko sortzaileei laguntzea, euskal kultur ekoizpenen berria zabaltzea eta transmisioaren alde egitea dira gure helburuak.

Kulturbilgunea indartzen jarraitzen dugu eta diru partida finkoa jarri dugu horretarako, bertan ari direlako lan etengabean Larrabetzun kulturgintzan dabiltzan elkarte zein norbanakoak. Euskal kulturaren ezagutza eta transmisioa lantzen ari gara. Herritarren sormena sustatu izan dugu hainbat ekimenen bidez. Jai Batzordean zein gainontzeko kultur elkarteetan elkarlanean jarraitzen dugu. 2020ko udan berezian kultur egitarau oparoa ahalbidetu genuen Kulturbilgunearen eskutik.

Udalbiltzarekin batera, Geuretik Sortuak ekimenenan parte hartzen ari gara

OROIMEN HISTORIKOA MEMORIA HISTÓRICA

Euskal Herrian oraindik 1936ko gerra eta frankismoaren erresistentziaz asko dago esateko. Idatzi gabe dagoen historia idatzi behar dugu.

Gure herria oso inplikatuta egon da Euskal Herriko historian. Batetik, Larrabetzuko herritarrak inplikazio zuzena izan dutelako eta bestetik, historia horren aztarna ugari herrian bertan ditugulako.

Gai hau lantzeko, Udala proiektu bat garatzen ari da:

Testigantzak batu eta ordenatu, ezagutzera emateko.

Angulerin “Oroimen lekua” martxan jarri dugu.

EHU/UPVko Arte Ederretako fakultatearekin hitzarmena sinatu eta martxan jarri da, gai honen inguruko proiektu bat garatzeko.

This article is from: