BIZI LARRABETZU IRAILA 2021

Page 12

12 2021eko udazkena BIZI LARRABETZU

2019-2021 BALORAZIOA Bi urte igaro dira 2019ko ekainean legealdi berria martxan jarri zenetik. Ildo horretatik, gobernu-taldeak, ahalik eta modu zehatzenean eta datu objektiboekin, 24 hilabete hauetan egindakoaren balorazioa egin nahi du. 20192023 legegintzaldiko plana izango dugu abiapuntu, legegintzaldiaren hasieran argitaratu genuena. Bi urte hauek 2020ko martxotik jasaten ari garen pandemiak markatu ditu: 15 hilabeteko salbuespenezko aldia. Guztiok pairatzen dugun pandemia horrek udallegealdiko plan osoa hipotekatu du, eta planifikatuta ez genituen lanak egin eta proiektuak abian jarri behar izan ditugu. Azken 15 hilabete hauek gure etorkizuna ere markatzen ari dira, epe laburrerako aurreikuspena hurrengo hilabeteetan pandemia ez gainditzea baita.

PAREKIDETASUNA - IGUALDAD Larrabetzu, feminista eta indarkeria matxistarik gabeko herria izatea lortzea da gure helburua. Erakunde publikoa den heinean, Udalari ere badagokio, gaur egun bizi dugun pertsonen arteko aukera berdintasun eza ekiditea. arrabetzu feminista eta indarkeria matxistarik gabeko L herria izatea lortzeko helburuarekin lanean ari gara. Politika publikoetan, aukera berdintasun eta genero ikuspegia kontuan hartzea bermatzen dugu. Larrabetzuko talde feministekin batera elkarlanean jarraitzen dugu, herritarrentzat ekimenak antolatuaz: ikastaroak, antzerkia, …

EUSKARA Euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politiko, juridiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak lortu behar ditugu. Euskararen erabilera handitzeko, ohiko hizkuntza bihurtzeko eta euskararen normalizazioa bideratzeko, euskara jakitea unibertsalizatzeko eta euskararen normalizazioan jauzi kualitatiboa emateko lanean ari gara. UEMArekin Udalaren euskara plan estrategikoa garatzen ari gara. dala bere komunikazio eta agiri guztiak euskara hutsez U bidaltzen hasi da, eta hala eskatzen duen herritarrari, ele bitan. Herritar guztiok aukera izan dezagun, euskara ikastea doakoa izan dadin inbertsioak egiten ditugu.

arabilgun parte hartu dugu eta Euskaraldia antolatzen D lagundu dugu. Darabilguren bitartez, hitzaldiak, saioak eta tailerrak antolatu ditugu (horietako batzuk UEMArekin eta Txorierriko mankomunitatearekin batera): Udaleko langileentzat, hautetsientzat, begirale eta hezitzaileentzat, eskolako LHko 6. mailakoentzat (Bagoaz)… UEMAren Bertatik bertara kanpainan parte hartu dugu eta egunero dendetan euskaraz erosteko beste bat egin (Darabilgurekin batera).

NEKAZARITZA - AGRICULTURA asogintza eta nekazaritza eredu berri bat bultzatzeko, B lur pribatuak erosi eta publikoak izan daitezen, urtero 10.000 €-ko diru partida daukagu. 2021eko ekainean lurrak erosteko ordenantza onartuko dugu. 2020 urtean eta baserritarrekin elkarlanean, nekazaritzarako diru laguntzak bideratu eta produkzio ekologikoa aintzat hartuko duen ordenantza onartu genuen. 2021ean diru laguntzak eskatu ahal izango dira.

HEZKUNTZA - EDUCACIÓN Larrabetzu herri hezitzailea izatea nahi dugu, hezkuntza elkarbizitzaren eta herri nortasunaren oinarrizko zutabea delako. Horregatik, gure herrian jendarteak izan behar du heziketaren protagonista; larrabetzuarrok heztea larrabetzuar guztion egitekoa dela sentitu behar dugu eta arduraz bizi behar dugu. arrabetzu “Herri Hezitzaileen sarea”n sartzeko lehen L pausoak eman ditugu. Eskolagaz batera, Hezkidetza Plana garatzen gabiltza. 2020/21. Ikasturtean abiatutako “ Eskolako patioaren eraldaketa” ren proiektua bultzatuz eta babestuz. Larrabetzuko Umeen Kontseiluarekin(LUK) lanean jarraitzen dugu.

KIROLA - DEPORTE Kirolbilgunea sortzeko lehenengo pausua eman dugu, herriko kirol elkarte eta eragile eta Udaleko ordezkariekin. Helburua, Larrabetzun dauden edo egon daitezkeen kirol ekintzen inguruan hausnartu eta koordinazio lana gauzatzea da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.