33. Edizioa/2022ko ABENDUA Larrabetzuko Udalaren aldizkaria Urte Berri On! Urte Berri On!
HERRIKO KOMERTZIOA / COMERCIO LOCAL
NON LO EGIN
- Miamendi Nekazalturismoa
Legina 1 651 708 060 I 94 455 70 84
OSASUNA
- Iturrikoetxe Botika
Iturrikoetxe 7 I 94 455 80 10
- Anbulategia/Ambulatorio
Errebale 2 I 94 600 74 00
- Oguiza Hortz Klinika Anguleri kalea 2 I 94 455 88 90
- Jagon Fisioterapia
Aita Patxi Ugalde 12 I 658 683 447
- Uras Estetika eta Masajeak Aita Patxi Ugalde I 94 455 72 01
DENDAK
- Aliprox Supermerkatua
Iturrikoetxe 2-3 I 94 455 84 33
- Koloretakoak Frutadenda Gaztelumendi 3 I 94 455 89 19
- Txispamendi Ogitegia Gaztelumendi 1 I 622 208 441
- Elorriaga Harategia
Iturrikoetxe 7 I 94 455 89 41
- Larrabetzu Estankoa Andra Mari 3 I 94 455 81 10
- Villegas Arraindegia Andra Mari 20 I 94 455 71 42
- Sarrikola Ogitegia Sarrikola auzoa I 94 455 83 37
ELIZAREN ARDURAK
- Felix Larrondo (Parrokoa) 747 414 467
- Txaro Dañobeitia 688 688 763
- Libe Loroño 622 819 411
GASOLINDEGIA
- Bideko Aterpe Koop Gasolindegia Sasine Industrialdea Utxa Kalea 7 larrabetzu@hiru.org 629 16 22 30 I 944 04 66 64
TABERNA-JATETXEAK
- Aretxabala
Andra Mari 8 I 94 455 84 64
- Ankapalu Sagardotegia Loroño auzoa I 94 455 81 97
- Azurmendi Jatetxea Legina auzoa I 94 455 88 66
- Batzokia Askatasun plaza 3 94 455 70 07
- Etorki Jatetxea Andra Mari 1 I 94 455 81 95
- Foteri Taberna Andra Mari 22 I 94 455 80 98
- Gure Etxea Taberna Lehendakari Agirre I 94 455 87 18
- Gazte Leku Taberna Andra Mari 6 I 94 455 71 51
- Asador Horma Ondo Legina Goikoa I 94 656 57 00
- Irusta Taberna Mikel Zarate 1 I 94 455 84 77
- Maria Luisa Jatetxea Errebale 5 I 944 55 72 85
- Politena Taberna Andra Mari 14 I 94 455 84 07
BANKUAK
- Kutxabank Anguleri 2 I 94 455 70 01
- Laboral Kutxa Gaztelumendi 1 I 94 455 87 52
TXAKOLINDEGIAK
- Bodega Gorka Izagirre
Legina auzoa I 94 455 88 66
- Sasine Txakolina 639 469 738
- Bitxia Txakolina 94 465 16 89
TAXIAK
- Larrabetzu Taxia Gaztelumendi I 608 389 077
PINTOREAK
- Torvisco Hnos. Aita Patxi Ugalde I 94 455 80 64
ELEKTRIKARIA
- Mikel Bolunburu Berresoaga I 605 708 780
HEZKUNTZA
- Larrabetzuko Musika Eskola Errebale kalea I 94 455 70 66
AUTOEN TAILERRA
- JJ Tailerrak Andra Mari 37 I 94 455 70 82
ITURGINAK
- Fermin Remirez Iturrikoetxe I 94 455 82 96
- Jorge Cristobal Askatasun plaza I 600 649 483
ILEAPAINDEGIAK
- Goizalde Anguleri 1 I 94 455 88 14
- Begoña Aspuru Aita Patxi Ugalde I 94 455 81 98
ESTETIKA ZENTRUAK
- Xarma Larrabetzu Iturrikoetxe I 606 068 720
MATXUREN TELEFONOAK
AURKIBIDEA
Telefono gida 2 Sarrera 3
Memoria historikoa 4 Ubikare proiektua 5 Aurrekontuak 2023 6 Hirigintza 9 Euskara 10 Azaroak 25 12 Panpa Lezkarik EZ 14 Txokoan 15 Hezkuntza- Egutegia 16
UDALETXEKO NEGUKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO EN INVIERNO
Astelehenetik barikura / De lunes a viernes: 08:00 -13:30
Astearteak / Martes: 08:00 -18:00
IZAN DAITELA 2023AN LARRABETZU HERRI
BIZIA, ETA EUSKALDUNA. URTE BARRI ON!
Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala I Lege Gordailua: BI-1309-2015 Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: Diseinu eta Komunikazioa Aulesti S.L. www.diseinuetakomunikazioa.eus
ALDIZKARIAREN KOSTUA: 16 orrialde. 1.050 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €
• UDALETXEA
Askatasun plaza 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029
• ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia, Memoria Historikoaren plaza 94 455 82 71
• BAKE EPAITEGIA Askatasun plaza 1 94 455 70 09
• GIZARTE LANGILEA Askatasun plaza 1 94 455 70 09/ 27
• UDAL ARKITEKTOA Askatasun plaza 1 94 455 70 09/ 27
• UDAL BULEGOA Askatasun plaza 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus
• HAURRESKOLA Andra Mari 35 94 455 71 73
• ESKOLA PUBLIKOA
Lehendakari Agirre z.g. 94 455 81 72
• KZ GUNEA
Anguleri jauregia, Memoria Historikoaren plaza 94 403 33 74
• FUTBOL ZELAIA Errebale z.g. 635 722 696
• FRONTOIA Lehendakari Agirre z.g. 94 455 82 76
• UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre 4 94 455 71 32
•
Bajoaku 2022. urtea. Gure herriaren pultsua betiko berreskuratu gura izan dogun urtea izan da hau; Larrabetzuren taupadak barriro piztu eta hauspotu diran urtea: kirol-ekintzakaz, kulturajarduerakaz… kaleko bizitza berreskuratu dogu. Udagoien honetan izan dogu 2021. urteko Hizkuntzen Kale Erabileraren Neurketaren emaitzen barri, eta EUSTATen 2021eko Zentsuaren Datu Soziolinguistikoren emaitzen barri. Euskararen Egunaren ingurumarian aldizkari honen ale berezi bat argitaratu gendun, datuok zuokaz alkarbanatuteko. Datuek kezka eragin deuskue, baina baita be indartu Euskal Herriko eta Larrabetzuko berezko hizkuntza dan euskeraren alde lan egiteko beharra eta horretarako grina. Larrabetzuko Udalarentzat lehentasuna da euskeraren ezagutza eta erabilera handitzea herrian, Larrabetzuko bereizgarrietako bat horixe izaten segidutea gura dogulako: herri bizia, eta euskalduna.
Amaitzeko, zelan ez, Gabon zoriontsuak eta urte barri on-ona opa deutsuegu danori. Segidu daigun hauspoa emoten gure herri-taupadei, segidu daigun danon artean egiten herria, danon artean egiten Larrabetzu.
Se va el 2022. Este ha sido un año en el que hemos querido recuperar para siempre el pulso de nuestro pueblo; un año en el que los latidos de Larrabetzu han vuelto a sonar fuerte, con actividades deportivas y culturales que han recuperado la vida en la calle.
OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA
Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000
Este otoño hemos tenido conocimiento de los resultados de la medición, en el 2021, del uso de las lenguas en nuestras calles y de los datos sociolingüísticos del censo de EUSTAT. En el Día del Euskera publicamos un número especial de esta revista para dar a conocer estos datos. Los datos nos han inquietado, pero también nos refuerza en la necesidad y en el afán de trabajar por el euskera, lengua propia de Euskal Herria y de Larrabetzu.
Para el Ayuntamiento de Larrabetzu es una prioridad aumentar el conocimiento y el uso del euskera en el municipio, porque queremos que siga siendo una de nuestras señas de identidad: un pueblo vivo y euskaldun.
Para terminar, como no podía ser de otra manera, os deseamos a todas y todos una feliz Navidad y un feliz año nuevo. Y que sigamos avivando y acrecentando ese latido popular, que continuemos entre todas y todos haciendo pueblo, haciendo Larrabetzu.
2 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 3
- UR PARTZUERGOA 94 487 31 87 - IBERDROLA DISTRIBUCIÓN 900 17 11 71 - LARRIALDIEI AURRE EGITEKO TELEFONOA 112
/
SARRERA
PRESENTACIÓN
LARRABETZUKO UDALA
– EHU HITZARMENAREN FRUITUAK
Larrabetzuko Udalak esku artean ditu 2021ean EHU-UPVko Arte Ederren fakultatearekin hitzartutako egitasmoaren emaitza artistikoak. Hitzarmen haren baitan 5 artista gaztek, hiru taldetan banatuta, Larrabetzuko oroimen historikoaren irakurketa pertsonala egin dute eta forma artistikoa eman. Artistek kasu hauetan ohiko diren eskultura eta oroigarri fisikoetatik aldendu eta inmaterialitatea eta ikusentzunezko euskarriak lehenetsi dituzte. Emaitzak otsailaren bigarren asteburuan erakutsiko zaizkie larrabetzuarrei.
ZIRRIKITUA
Eriz Moreno (Bilbo, 1982) eta Amaia Molinet (Lodosa, 1988) artistek zeharkako ikuspegi historiko batean oinarritutako proiektu artistikoa proposatzen dute, Larrabetzun Gerra Zibilaren aztarnak behatuz. Proiektuan, gatazka hau ez da soilik gertakari historiko sorta gisa ulertzen, analisiak tokiko ikuspegia eta baita egileen ikuspegi pertsonala ere barne hartzen ditu. Hau da, bai bere protagonisten ikuspegia (belaunaldiz belaunaldi ahoz pasatzen den memoria), eta baita Moreno eta Molinetena, bertan, lurraldean. Proiektuaren emaitza argitalpen bat da, bisita gidatu batekin osatu daitekeena.
HONA HEMEN ORAIN EZ DAGOENA
“Hona hemen orain ez dagoena” oroimen historikoaren aztarnak aztertzen dituen proiektu artistikoa da, erakusketa forma hartuko duena otsailean zehar. Liben Svaart-ek (Leioa, 1994) erakusketa honen bidez bere ikerkuntzari amaiera emango dio, prozesuan sortu diren artelanak erakutsiz. Alde batetik, soinu pieza bat, 31 minutukoa, Sol notaren ñabardurak plazaratzen dituena. Soinu pieza horri etengabe errepikatzen den animazio bat laguntzen dio, batera jarrita memoriak daukan lausotasuna adieraziz. Erakusketa hau osatzeko, bisitariak etxera eraman dezakeen horri tamainako piezak egongo dira ikusgai.
BAIETZ ESATEN DUENA ETA EZETZ ESATEN DUENA
(…) Eman nuen erantzuna ez zen zuzena, baina zuen galdera are okerragoa da. A dioenak ez du zertan B esan.
A errakuntza bat zela konturatzea gerta daiteke baita. (…)
Testu klasiko baten irakurketaren bidez, Ane Seijas (Amurrio, 1996) eta Julen Sainz de Rozasen ikusentzunezko pieza honek Gerra Zibileko lurraldeari buruzko gogoeta egin nahi du. Bertolt Brechtek 1930ean idatzitako “Der Jasager und der Neisager” (Baietz esaten duena eta ezetz esaten duena) da aukeratutako idazlana. Antzerki labur hau Taniko obra japoniarrean oinarrituta dago eta Brechten pieza didaktikoetako bat da; “Marxen materialismo dialektikotik abiaturik eta antzerki ortodoxotik at antzezteko idatzitako irakaspenezko obra txikiak ”. Antzezlana Lucio Uriartek euskaratu duena lehen aldiz proiektu honetarako, hasiera berdina baina amaiera desberdina duten bi zatiz osatzen da. Hain zuzen, ikus-entzunezko pieza ezaugarri formal horretan oinarritzen da testua Gerra Zibileko Larrabetzurekin erlazionatzeko: bideoaren lehen zatia Bizkargi mendian gertatzen da, bigarrena, berriz, Gaztelumendin.
UBIKARE PROIEKTUA LARRABETZUN
ETXEAN IRAUPEN LUZEKO ZAINKETAK EGITEKO
LAGUNTZA
Azaroan hasi da Larrabetzun bizi diren mendeko pertsonak dituzten zazpi familiaren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko programa.
Gure udalerrian egiten ari diren programaz arduratzen diren profesionalen esperientziaren arabera, programa horretan parte hartzen duten gure bizilagunen harrera oso positiboa izaten ari da hasiera-hasieratik,
Beste herri batzuetan izandako esperientzien arabera, programaren hasierako zatia banakako balorazioa izaten da, eta hainbat alderdi aztertzen ditu, hala nola egoera fisikoa, sanitarioa, mentala, emozionala eta psikosoziala, eta hor sortzen dira zalantza gehien zertan datzan eta zer ematen dien, baina Larrabetzuko familia parte-hartzaileek konpromiso handia dute senideen zaintzarekin, eta oso lagungarriak izaten ari dira programa arrakastatsua izan dadin.
Balorazioa egin ondoren, familia bakoitzak tutoretza-plan espezifiko bat jasoko du, datozen hilabeteetan egingo den zainketen ekosistema osoaren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.
APOYO A LOS CUIDADOS DE LARGA DURACIÓN EN EL HOGAR
En noviembre ha comenzado el programa dirigido a mejorar el bienestar y la calidad de vida de siete familias con personas dependientes que viven en Larrabetzu.
Según la experiencia de los profesionales responsables del programa que se está llevando a cabo en nuestro municipio, la acogida por parte de nuestros vecinos que participan en dicho programa está siendo muy positiva desde el primer momento, “Por experiencias en otras localidades, la parte inicial del programa suele que consiste en una valoración individualizada que analiza diferentes aspectos como son su estado físico, sanitario, mental, emocional y psicosocial suele ser la parte donde más dudas surgen de en qué consiste y qué les aporta, pero que las familias participantes de Larrabetzu están muy comprometidas con el cuidado de sus familiares y están siendo de gran ayuda para que el programa sea un éxito”
Una vez hecha la valoración cada familia va a recibir un plan específico de tutorización para mejorar la calidad de vida y el bienestar de todo el ecosistema de los cuidados que se llevará a cabo en los próximos meses.
4 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 5
Los presupuestos han sido aprobados en el pleno del 20 de diciembre, con los votos de ehbildu y la abstención de EAJ-PNV.
Aurten, 2023an, Aldundiaren diru-sarrerak nabarmen hobetuko dira aurreko urtearekin alderatuta, eta urte eta erdiko atzerapenarekin ostera ekin ahal izango diogu legealdiko planean genituen helburuak betetzeari. Era berean, udal tasak eta zergak erregularizatzeagatik dirusarrerak apur bat handituko dira.
Aurreko urteetan bezala, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta abarren dirulaguntzak eskatzen jarraituko dugu, gure proiektuak betetzeko.
Aurrekontuak egiterakoan, oso gogoan izan ditugu gizarte legez une honetan ditugun arazo eta erronka nagusiak, eta LARRABETZU 2030 agenda, 2021ean eta 2023an lantzen ari garena:
Udal hau 2030erako AGENDAren HELBURUEKIN KONPROMETITU DA, eta hori garatzeko tokiko plana prestatzen ari da. Horregatik, herritarren parte-hartzea, gardentasuna, tokiko kolektiboen inplikazioa eta 2030eko agendako helburuak betetzeadira, 2023ko aurrekontuen eta gure udal-kudeaketaren oinarria. Herri euskalduna nahi dugu, askea, guztiontzako aukera-berdintasuna duena, herritarrak eta herriko taldeak protagonista izango dituena eta udal-kudeaketan inplikatuta egongo dena. Herri solidarioa udal mailan eta gure ingurunearekin, non ingurumena eta gure sustraiak babesteak lehentasuna izaten jarraituko duen. Gazteei, herri-kulturari eta edukien sorkuntzari laguntzeko apustua egiten dugu, baita memoria historikoa berreskuratzeko lanean jarraitzeko ere.
Aurrekontuak egiterakoan, oso gogoan izan ditugu gizarte gisa une honetan ditugun arazo eta erronka nagusiak, eta LARRABETZU 2030 agenda, 2021ean eta 2023an lantzen ari garena:
KLIMA-ALDAKETA – TRANTSIZIO EKOLOGIKOA: lurrak erostea beste nekazaritza-eredu bat martxan jartzeko, basoak eta inbertsioa eguzki-plaketan, gaikako bilketan sakontzea.
JUSTIZIA SOZIALA: behar gehien dituzten familiei laguntzen jarraitzen dugu, alokairurako laguntzak, hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzeko kanpaina.
EUSKARA: euskara ikasteko laguntza gehiago eta ikasketen % 100eko finantzaketa, erakundeen inplikazioa euskararen aldeko tokiko ekimen guztietan.
HERRITARREN PARTE-HARTZEA: azken bi legealdietan bezala, herritarren ekarpenak jasotzen jarraitzen dugu. Herriko taldeekin lanean jarraituko dugu, eta foroetan herritarren parte-hartzea sustatzen. Aurrekontu honetan, EAJ-PNVek egindako proposamenak eta herriko elkarteak (kirol arlokoak, kultur arlokoak, eskola...) egindako proposamenak onartu dira.
GARDENTASUNA: egiten dugunaren eta egiten dugunaren berri ematea da gure lehentasunetako bat. Horregatik guztiagatik, 2023rako udal-aurrekontuaren proiektua eta 2030erako tokiko plana egitekok, gure legealdiko plana kontuan hartzen jarraitzen dugu, herritarrek eta oposizio politikoak egiten dituzten ekarpenak ere jasoz.
En la elaboración de los presupuestos hemos tenido muy presentes los principales problemas y retos que tenemos en estos momentos como sociedad, y la agenda LARRABETZU 2030, en la que estamos trabajando en 2021 y 2023.
PARTICIPACIÓN CIUDADANA. Como en las dos últimas legislaturas, seguimos recibiendo aportaciones ciudadanas. Seguiremos trabajando con los grupos locales y fomentando la participación ciudadana en los foros. En este presupuesto se aprueban las propuestas realizadas por EAJ-PNV y las propuestas realizadas por la asociación local (Deporte, cultura, escuela...)
ETA
ETA
2023KO AURREKONTUAREN MUGARRI NAGUSIAK
GARAPEN JASANGARRIKO 2030 AGENDA BETETZEA BETETZEA DIRA, 2023KO AURREKONTUEN
GURE UDAL-KUDEAKETAREN OINARRIA.
AURREKONTUAK 2023
DIRU SARRERAK
GASTUAK INBERTSIOAK 2023 UDALKUTXA HERRIKO ZERGAK/TASAK DIRULAGUNTZAK BESTEAK GUZTIRA 1.779.000,00 € 1.111.520,00 € 403.200,00 € 6.100,00 € 3.299.820,00 € %54 %34 %12 %0 %100 AURREKONTUA PERTSONAL GASTUAK GASTU OROKORRAK MANKOMUNITATEA DIRULAGUNTZAK INBERTSIOAK BESTEAK GUZTIRA 703.000,00 € 1.046.230,00 € 715.602,00 € 224.351,00 € 577.000,00 € 33.637,00 € 3.299.820,00 € %21 %32 %22 %7 %17 %1 %100 AURREKONTUA % %
2023
Aurrekontuak abenduaren 20ko Osoko Bilkuran onartu dira, EH Bilduren botoekin eta EAJ-PNVren abstentzioarekin.
6 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 7
EZAUGARRI NAGUSIAK:
OSASUNA ETA HIRUGARREN ADINA
65 urtetik gorako pertsonen osasuna eta arreta hobetzeko proiektuetarako dirua bikoiztuko dugu. 2022an proiektu berri bat jarri genuen martxan, eta 11.000 euro bideratu genituen ZAHARTZE AKTIBOA LARRABETZUN proiektura.
UDALERRIKO MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEA
• Memoria Historikoa berreskuratzeko 35.000 euroko partida ekonomikoa bideratzen jarraituko dugu.
• 2023. urtean Memoria Historikoa berreskuratzeko bultzada eman nahi dugu, udalerrian ibilbideak eginez, Anguleriko memoriaren zentroari bultzada emanez eta proiektu hori sustatzeko tokiko talde bat martxan jarriz.
• Hitzarmena ORBELA eta EDESTIAURRE ARKEOLOGIA elkartearekin burdin hesian lan egiteko
AUKERA-BERDINTASUNA
• Tokiko ekimenak sustatzen jarraituko dugu arlo horretan. Bai herriko taldeekin, bai udaletik ekimenak garatuz.
• 2023an lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dugu ZUTUNIK ELKARTE FEMINISTArekin, Larrabetzun emakumearen ahalduntzea lantzeko eta horretarako lan-foroak sortzeko. 7.000 euroko partida espezifiko bat bideratuko dugu helburu horretarako
PROIEKTU BERRIAK
• Etxebizitza. Hutsik dauden etxebizitzak alokairuaren merkatura ateratzea da gure helburuetako bat. Duela 5 urte OHZren errekargu bat jarri genuen etxebizitza hutsetarako. 3.000 euroko partida bideratuko dugu etxebizitza eskuratzeko hainbat ekintza abian jartzeko.
KULTURA
• Kulturbilgunea kudeatzen duen partida 8.000 eurora igoko dugu 2023rako.
AISIA ETA DENBORA LIBREA
• Haurren aisialdirako partida handituko dugu.
EUSKARA
• Euskararen partida handituko dugu, 2023an Larrabetzuko baserrien katalogoa liburu formatuan argitaratzeko, besteak beste.
2023KO INBERTSIOAK:
• 32.000 euro eskolako instalazioak hobetzeko.
• 245.000 euro pilotalekuko teilatua berritzeko eta eguzki-plakak jartzeko. Horrela, udal eraikinetarako energia garbia eta merkeagoa lortu ahal izango da. Proiektu hori berreskuratzeko Europako funtsek diruz lagundu ahal izango dute.
• 30.000 euro, Elexalde auzoko sarrera hobetzeko eta Gaztelumendi auzoko sarrerarekin lotura egiteko proiektu bat egiteko.
• 15.000 euro udal artxiboak digitalizatzen jarraitzeko.
• 245.000 euro ludotekako bigarren solairua erabilera anitzeko gune gisa gaitzeko
PRINCIPALES
CARACTERÍSTICAS
Duplicaremos el dinero destinado a proyectos de mejora de la salud y atención a las personas mayores de 65 años. En 2022 pusimos en marcha un nuevo proyecto, destinando 11.000 euros al proyecto ZAHARTZA AKTIBOA LARRABETZUN.
Para 2023 está en marcha el nuevo proyecto: CUIDADOS DE LARGA DURACIÓN, CON EL APOYO DE LA TECNOLOGÍA.
Para ambos proyectos se prevé destinar 24.000 euros. Duplicamos el presupuesto para la partida sanitaria.
En el año 2023 queremos dar un impulso a la recuperación de la memoria histórica con la puesta en marcha de rutas en el municipio, dar un impulso al centro de la memoria de Anguleri y la puesta en marcha de un grupo local para impulsar este proyecto. Firmaremos un proyecto en colaboración con e ORBELA y EDESTIAURRE ARKEOLOGIA para profundizar en la recuperación de los restos del cinturón de hierro.
En el 2023 firmaremos un convenio de colaboración con ZUTUNIK ELKARTE FEMINISTA par trabajar el empoderamiento de la mujer en Larrabetzu y crear foros de trabajo con este fin. Destinaremos una partida específica de 7.000 euros a este fin.
Incrementamos al partida que gestiona el kulturbilgune a 8.000 euros para el año 2023 Incrementamos la partida destinada al ocio infantil.
El año 2023 publicaremos el catálogo de caserios de LARRABETZU en formato libro.
INVERSIONES
• 32.000 euros para la mejora de las instalaciones escolares.
• 245.000 euros para la renovación de la cubierta del frontón y la colocación de placas solares. De esta forma, se podrá obtener energía limpia y más barata para los edificios municipales. Este proyecto podrá ser subvencionado por fondos europeos para su recuperación.
• 30.000 euros para la realización de un proyecto de mejora de la entrada al barrio de Elexalde y conexión con la entrada al barrio de Gaztelumendi.
• 15.000 euros para seguir digitalizando archivos municipales.
• 245.000 euros para habilitar la segunda planta de la ludoteca como zona polivalente.
HIRIGINTZA / URBANISMO
EGUZKI PLAKAK ESKOLAN UNTXABASO
Amaitu dugu eguzki-plakak eskolan jartzen. Plaka horiek eskolak kontsumitzen duen elektrizitatearen %70 hornituko dute. Inbertsioa 67.000 eurokoa izan da. Aldundiak, Iraunkortasuna eta Ingurune naturala zaintzeko Sailak, 60.000 euroko dirulaguntza eman du.
Placas solares en la escuela Ha finalizado la colocación de las placas solares en la escuela. Estas placas suministrarán el 70% de la electricidad que consumen las escuelas. La inversión ha sido de 67.000 euros. La diputación de Bizkaia, el departamento de sostenibilidad y medio natural, ha subvencinado la obra con 60.000 euros.
8 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 9
Amaitu da Sasinebasoko haltzadi kantauriarra eta hariztia berreskuratzeko eta balioztatzeko proiektuaren lehen fasea.
Finalizada la primera fase de la recuperación y puesta en valor de la aliseda cantábrica y robledal de Sasinebaso.
EUSKARALDIA LARRABETZUN
20 ARIGUNE 388 AHOBIZI 123 BELARRIPEST
Datuetan ageri denez, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egin genuen Euskaraldian 511 larrabetzuarrek hartu genuen parte: 388 Ahobizi eta 123 Belarriprest. Eta, beste alde batetik, 20 izan ziren Arigune legez parte hartu zuten entitateak, hainbat esparrutakoak: Bizkargi Dantza Elkartea, Itallen Bertso Eskola, Gaztelumendi Abesbatza, ImpusaT elkartea, Hori Bai Gazte Asanblada, Gurpide baserritar eta kontsumitzaileen elkartea, Ines janaridenda, Uras estetika eta masaje zentroa, Oguiza Hortz Klinika, Goizalde ile-apaindegia, Larrabetzuko Eskola, Txinpasmendi Guraso Elkartea, Larrabetzuko EHBildu, Larrabetzuko EAJ/PNV, Zutunik! Talde Feminista, Olarreta pilota elkartea eta Larrabetzuko Udala.
UDALERRI EUSKALDUNEN ADIERAZPEN BATERATUA
EUSKARAREN
EGUNERAKO
Euskaraldia eta Euskararen Egunaren harira, Larrabetzuko Udalak bat egin zuen, azaroaren 30eko Osoko Bilkuran onartutako mozio baten bidez, Udalerri euskaldunen adierazpen bateratuarekin.
MOZIOA EHBILDUREN
BOTOEKIN ONARTU ZEN.
EAJ-PNVek kontra bozkatu zuen.
EUSKARAREN EZAGUTZA
ETA
ERABILERA-DATUAK LARRABETZUN
Larrabetzuko Udalaren webgunean Euskara Larrabetzun atala atondu dugu. Bertan dauzkazue eskuragarri Larrabetzuko 2021. urteko Hizkuntzen Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak eta EUSTATen 2021eko Zentsuaren Datu Soziolinguistikoren emaitzak, Larrabetzuri dagokionez. Honako dokumentu hauek daude:
Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa, Larrabetzu 2021. Soziolinguistika Klusterra.
Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa, Larrabetzu 2021. Soziolinguistika Klusterraren infograma.
Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa, Txorierri 2021. Soziolinguistika Klusterra.
EUSTATen 2021eko Zentsuaren Datu Soziolinguistikoak, euskararen ezagutza Larrabetzun. Bizi Larrabetzu. 2022ko abendua. Euskararen Eguna, ale berezia.
10 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 11
ZENBAKIEZ HARAGO, GOGOAN IZAN DEZAGUN: EGUNERO DA HITZEZ EKITEKO GARAIA.
AZAROAK 25.
UDALEAN ONARTUTAKO MOZIOA
2003tik aurrera, emakumeonganako indarkeriari buruzko datuak jasotzen hasi zirenetik, 115 emakume eta 11 haur erailak izan dira Euskal Herrian. Zenbaki onartezin honen atzean izenak eta izanak daude. Erauzitako bizi proiektuak. Bereziki memorian gorde nahi ditugu, 2022an zehar erail dituzten Sara Pina Ieregi, Felisa S. P. eta Maria Luisa Larrañaga.
Urte honetan ere bereziki aipatu nahiko genuke, jai giroan emandako erasoen gorakada eta bereziki sustantzia kimikorik gabeko ziztaden bidez egindakoak. Antolatutako emakumeonganako gorroto baten erakusle dira beldurra eta kontrola bilatzen duten eraso hauek. Hala ere, eraso bakoitzaren aurrean, hauek salatu dituen Mugimendu Feminista saretu bat atera da kalera. Isiltasunak normalizazioa dakarrelako, onarpena. Eta aspaldi esan genuen ez gaudela egoera hau gehiago onartzeko prest.
Urte luze hauetako lana izan da Indarkeriari maskara kentzea. Ez da lau zororen kontua. Sistema patriarkal sendo baten ondorioa baizik. Indarkeria matxistei buruz egindako makro-inkestak datu larria mahaigaineratu zuen: bi emakumetik batek indarkeria matxista pairatu du bere bizitzan zehar.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eragiten duen Berdintasun Legearen erreforma egin da pasa den ikasturtean, indarkeria matxistaren kontzeptualizazioa irekiago bat ekarri duena. Espainiar estatuan ere, Askatasun sexualen legea onartu da EH Bilduren babesari esker, besteak beste. Urte luzeetan mugimendu feministak mahai gaineratutako hausnarketak eta eskaerak kokatu dira lege testu hauetan, hala nola abusuaren eta erasoaren arteko banaketarekin amaitzea; indarkeria matxista bikote
eremutik at eta hainbat alorretan ematen dela ikustaraztea; indarkeria digitalak, instituzionalak eta obstetrikoak izendatzea; sexu erasoak atenditzeko krisi zentroak eraikitzea; eta abar luze bat. Orain, hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da. Garrantzitsua da marko bat ezarriko duten legeak berriztea edo sortzea, are gehiago mugimendu feministak eskatutako norabidean egiten denean, baina hauek ez dute ezertarako balio, garapenerako aurrekontu eta baliabide teknikoak ezartzen ez badira.
Azaroak 25 hau beraz, indarkeria matxistaren alderdi desberdinak identifikatzen jarraitzeko eguna izango da, jendartean normalizatuen dauden sotilenetatik hasita, hala nola ukitzeak; ahozko lizunkeriak; mezu eta adierazpen sexistak; janzkera, jendartesareen erabilera edo lagunartea kontrolatzea, eremu publikoa (eskolako patioak, jolastokiak, parkeak) askatasunez okupatzeko zailtasunak; edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna zuzenean erasotzen dituzten administrazio-erabakiak. Bigarren estadio batean, sexu-erasoak eta eraso fisikoak egongo lirateke, eta, esparrurik bortitzenean, erailketak.
Urte honetan gainera, atzerakada ekonomikoaren mamua haizatzen ari den honetan, inoiz baina ozenago aldarrikatu behar ditugu politika eta zerbitzu publikoak. Berdintasunaren norabidean kokatu edo indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak ere oinarrizko beharrizan bezala identifikatzen ditugu. Dauden baliabide eta proposamen egokiak babestu edo berriak sortzeko momentu aproposa da hau ere. Jendarte hau osatzen dugun guztiok konpromiso hori hartu behar dugu. Eta batez ere erakunde publikoetan gaudenok.
Gutariko bakoitzari dagokigu egoera hori aldatzea, eguneroko zereginetan hasiz, gure inguru hurbilenean jardunez. Eta gure kasuan, erakunde-eremutik jardunez, horretarako beharrezkoak diren baliabide tekniko, ekonomiko eta politikoak aktibatuz, berdintasununitateak sustatuz eta haiei laguntza eskainiz, berdintasunteknikarien egonkortasuna edo emakumeen parte-hartzerako guneak sustatuz
Guzti honengatik, indarkeria matxista gertakarietan funtzionamendu protokoloek erabiltzen dituzten mekanismo guztiak egokiak izatea da giltza; beti ere, indarkeria mota hau pairatzen duten emakumeen ahalduntzea helburu duten ikuspuntu batetik. Horretarako, instituzio publikoez gain, gai honetan adituak diren pertsonen eta mugimendu feministen parte hartzea beharrezkoa da, onartu berri dugun protokoloaren laguntzarekin ,berdintasunezko etorkizun baterantz abiatu gaitezen.
EH Bildun oso argi dugu indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko ezinbestekoa dela berdintasun-politikei beharrezko giza baliabide eta baliabide tekniko eta ekonomikoak ematea, eta ildo horretan, uste dugu ikuspegi feministarekin lan egin behar dugula, egunero eta eremu guztietan. Krisiak ez du aitzakia izan behar arazo larri eta kolektibo honi aurre egiteko beharrezkoak diren aurrekontuen murrizketa edo izoztea justifikatzeko.
ETA HORREGATIK LARRABETZUKO UDALAK:
Kontzientziazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta erreparazio lana sustatzen jarraituko du, indarkeria matxistak desagerrarazteko bidean aurrera egiteko.
Emakumeen Munduko Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzunprotokoloa bere egin du eta herriko eragile ezberdinekin batera protokolo bat landu eta sortu du.
Berdintasun-unitateak egonkortzeko eta indartzeko konpromisoa hartzen du. Indarkeria digitala prebenitzeko eta erantzuteko estrategiak landuko ditu, indarkeria matxisten egungo egoeraren analisiari erantzuteko.
Jai giroan ematen diren erasoei erantzuteko eta hauek prebenitzeko Mugimendu Feministarekin eta Jai Batzordearekin batera protokoloa sortu du.
Indarkeria matxistarekin zerikusia duten baliabide, zerbitzu eta prozedura guztiak,
administratiboak nahiz judizialak, publikoak, doakoak eta ez diskriminatzaileak direla bermatzeko dei egiten du.
Neskei, gazteei eta emakume helduei zuzendutako jabekuntza jarduerak abian jarriko ditu, hainbat gai jorratu ahal izateko, besteak beste, bikote harremanak eta harreman sexuafektiboak, amodio erromantikoak, sexualitate libreak, etab., 10 urtetik gorako neskei eta nerabeei zuzendutako autodefentsa feministako tailer iraunkorrak ere jasoz.
Mutil eta gizonei zuzendutako lanketa berezituak abiatzeko konpromisoa hartzen du, afektibitatea, harreman ereduak, maskulinitate ereduak, rol sexistak gainditzeko estrategiak, eta parekidetasuna lantzeko besteren artean; eta horretarako, aurten ere, programa zehatzak aktibatzeko konpromisoa hartzen du.
Mugimendu Feministak antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du.
Mozioa Ehbilduren botoakaz onartu zen eta EAJ-PNVek kontra bozkatu zuen. Aldarrikapen eguna da Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Erakunde zein kaletik egin dira aldarriak aurten ere. Udalak, aurrera begirako konpromisoak hartu zituen egunerako onartutako mozioan.
12 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 13
2023an PANPA-LEZKA GUTXIAGO LARRABETZUN
Udazkenaren hasieran, Larrabetzun Panpa-Lezka desagerrarazteko egin dugun lehen lanaren balantzea (1) argitaratu genuen. (1) Ikus “Memoria 2021-2022_Panpa-Lezkarik EZ”
ZENBAKI BATZUK: 11.613 luma-motots moztuta. 3.175 landare ezabatuta.
194 Panpa-Lezka dagoen puntu kokatuta Puntu horien % 60an landareak ezabatu dira; beste % 23tan euren hostoak kendu edo luma-mototsak moztu dira; eta % 17 egiteke dago.
Gaur egun, esan dezakegu gure hiri-ingurunea Espezie Exotiko Inbaditzaile horretatik (ia) garbi dagoela. Hala ere, barreiatutako haziak berriro ernetuko dira, eta, horregatik, garbitutako eremuak kontrolatu behar ditugu, atera daitezkeen kimu berriak ezabatzeko. Hala ere, zorionez, aurten baino ahalegin txikiagoa egin beharko da.
Udalerriaren gainerakoan oraindik ere badira PanpaLezkaren presentzia maila desberdineko zenbait puntu. Eta hori da gure hurrengo erronka. Horretarako, lurren jabeekin lankidetzan aritzeko prest gaude, ahal dugun neurrian informazioa, aholkuak eta laguntza emanez.
Oraingoz, Panpa-Lezkaren agerpena edo ugaritzea saihesteko aholku batzuk: Soroak behin eta berriz mozteak espezie horrek inbaditzea saihesten du.
Mugak ez dira alde batera utzi behar.
Agertzen bada, zenbat eta lehenago jardun, orduan eta ahalegin txikiagoa egin beharko da desagerrarazteko.
Ale gutxi badaude, kendu egingo ditugu.
Asko dauden lekuetan isolatu egiten ditugu, korridore, bide edo bideen inguruko eremuak batez ere garbituz, hor baitago haziak sakabanatzeko arrisku nagusia.
Belar-sastrakak kentzea uztaila bukaerakoa da, lehen luma-mototsak agertu aurretik. Une horretan horrela eginez gero, lortuko dugu hazi berririk eta, beraz, landare berririk ez egotea.
EN
2023
MENOS PLUMEROS EN LARRABETZU
A principios de otoño publicamos el balance (1) de nuestro primer año de trabajo para la erradicación del Plumero de la Pampa en Larrabetzu.
Algunos números:
11.613 penachos cortados.
3.175 plantas arrancadas.
Denok gara “Larrabetzun Panpa-Lezkarik EZ”, eta horregatik, laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu (panpalezkarikez@gmail.com edo WhatsApp: 644 47 56 22).
194 puntos con presencia de Plumeros localizados y ubicados.
A fecha de hoy podemos decir que nuestro entorno urbano está (casi) limpio de esta Especie Exótica Invasora, aunque debemos controlar las zonas limpiadas para eliminar nuevos brotes.
TXOKOA UTZI DU HISTORIAN
Ia hamarkada bete ondoren esan du agur Larrabetzuko Txokoan Emakume Pilotarien elkarteak. Bide luzea baino, emankorra egin du taldeak, eta mugarri ere izan da askorentzat, Euskal Herrian zehar lozorroan ziren emakume pilotariak aktibatzeko hazia izan baita haren ibilera. Hasiera guztiek dute amaiera, baina. Eta hala iritsi zaio Txokoani ere: azaroaren 14an Emakume Pilotarien Topaketa egin zuten Larrabetzuko pilotalekuan, eta agur esan zuen elkartean bertan. Kirol talde baino gehiago izan da Emakume Pilotarien elkartea urte luze hauetan. Itzal luzea utzita esan du agur.
2013an sortu zen elkartea. Zehazki, haur eta gurasoentzako pilota partidak antolatu eta amek ere izena ematea erabaki zutenean abiatu zuten jarduna. Ordura arte gizonezkoek baino ez zuten parte hartzen, eta iniziatiba hartu zuten hainbat emakumek orduan. Hala hasi zen emakume talde bat entremenduekin; harik eta Txokoan elkartea sortzea erabaki zuten arte.
Gerora, taldea hazi baino ez zen egin eta 15 eta 48 urte bitarteko 25 emakume inguru biltzera ere iritsi zen taldea. Pilota zaletasunak eta andra izateak elkartuta, hamaika erakustaldi, partida egin zituzten Euskal Herriko pilotalekuetatik, eta beste hainbat herritean sortu diren pilota taldeek larrabetzuarren esperientzia izan dute eredu. Kirolean, eta zehazki pilotalekuetan izan daitezkeen genero bazterkeria eta estereotipoen indarretatik askatu eta hala aritu dira kantxan Txokoan taldeko kirolariak hamarka batez.
Taldetasuna izan da elkartearen hitz gakoetako bat. Aisiaz gozatzeko elkargunea eta kirol egiteko topagune izateaz gain, kideen artean sortutako sareen eta harremanen sendotasunak luzaro iraungo du oraindik.
14 BIZI LARRABETZU 2022ko abendua 2022ko abendua BIZI LARRABETZU 15
baserriak
kaleratuko dau 2023. urtean, gure herriko baserrien eta etxe zaharren izenak, toponimo esaten diranak, berreskuratzea eta gizarteratzea helburu daukan argitalpena. Lan horregaz gure herria, Larrabetzu, ezagutzeko beste pausu bat emon gura dogu. Urtebeteko beharra izan da eta Labayru Fundazioak zuzendu dau, herritar askoren ekarpenagaz.
Liburua www.larrabetzu.eus web gunean ikusi ahal dozue.
Egutegi honen bitartez, liburu horren zatitxu bat, ikusgarri bat, erakutsi gura deutsuegu. Horretarako, Labayru Fundazioak berak hautatu dituan baserri eta etxe zaharrenetariko batzuk egutegi honetako orrialde bakotxean ipini doguz, argazki eta azalpen testu banagaz.
Kalean dira 2023ko egutegiak. Estankoan, udaletxean edo liburutegian jaso ditzakezu. Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko baserriak eta etxeak izeneko liburua kaleratuko dau 2023. urtean. Gure herria, Larrabetzu, ezagutzeko beste pausu bat emon gura izan dogu. Urtebeteko beharraren ostean, gure herriko baserrien eta etxe zaharren izenak, toponimo esaten diranak, berreskuratzea eta gizarteratzea helburu daukan argitalpena plazaratuko dogu. Hori lanori Labayru Fundazioak zuzendu dau, baina herritar askoren ekarpena be oso garrantzitsua izan da. https://issuu.com/larrabetzukoudala/docs/egutegia_baserriak_2023
Larrabetzuko Udalak eta Oinherri Herri Hezitzaileak sustatzeko elkarteak lankidetzan dihardute 2021etik, eta aurten ere, hala jarraitzeko prestutasuna azaldu dute. Larrabetzun Herri Hezitzaileen filosofiaren baitan egin litezkeen lan edo dinamika ezberdinak identifikatzeko lehen hurbilpen baten ondoren, herri hezitzailearen egitasmoaren abiapuntua, hezkuntzaren arloa modu zabal batean landuko duen elkargunea osatzea izatea erabaki dugu. Eskola, udala, aisialdia lantzen duten elkarteak, guraso elkartea eta herrigintzako eragileak protagonista izango dituena.
1511. urtean dokumentauta ikusi dogu lehenengoz Aranguren abizena Larrabetzun. Etxearen lehen erreferentzia be urte horretakoa da. 1671n eta 1803an, torre de Aranguren moduan topau dogu; izan be, gaur egun baserria dagoan tokian, torretxea egon zan. Ordutik aurrera, Aranguren izenagaz agiri da. Isurialde biko teilatua dauka, eta egurrezko besoak hegal zabalei eusteko. Bigarren pisua eta kamarea egurrezko egituraz egindakoak dira, eta tarteak, ladriluzkoak. Beheko solairuko leiho originalak harlanduzkoak dira, baita horma-ertzak be.
Aranguren Ahozkoa: Arágune UGALDEA AUZOA
Zubieta
Ahozkoa: Subítaldé / Subíta URIA AUZOA
2023
Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko
eta etxeak izeneko liburua
HEZKUNTZA-ELKARGUNEAREN
PARTE HARTZEKO
UDAL EGUTEGIA
SORRERAN
PROPOSAMENA