SARRERA
Euskaraldiaren azken edizioa egin berritan, Euskararen Egunaren ingurumarian, Larrabetzuko 2021. urteko Hizkuntzen Kale Erabileraren Neurketaren emaitzak eta EUSTATen 2021eko Zentsuaren Datu Soziolinguistikoren laburpena dakarkizuegu Bizi Larrabetzuren ale berezi honetan.
Guk galdera botatzen dizuegu: ZELAN DAGO BOTILA?
Irakur itzazue datuok, komentatu senide eta lagunen artean, hausnartu eta, batez ere, egin dezagun denok Larrabetzun euskaraz berba egiteko benetako hautua, ez dadin joan euskara apurka-apurka gure kaleetatik desagertzen.
OHARRA: Ale berezi honetan aurkezten ditugun datuak Interneten eskuragarri dituzu, bai Udalaren webgunean, Larrabetzuri eta Txorierriri buruzkoak (larrabetzu.eus), bai eta datu hauek zein orokorrak, SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAren webgunean (soziolinguistika.eus), UEMAren webgunean (uema.eus) eta EUSTATen webgunean (eustat.eus).
Recien celebrada una nueva edición de Euskaraldia, en el marco del Día del Euskera, os traemos en este número especial de Bizi Larrabetzu un resumen de los resultados correspondientes a Larrabetzu de la medición del uso de las lenguas, y de los datos sociolingüísticos de EUSTAT del año 2021.
Nosotros lanzamos la pregunta: ¿CÓMO ESTÁ LA BOTELLA?
Os invitamos a que leáis los datos, los comentéis con familiares y amigos y reflexionéis, pero, sobre todo, os invitamos a que elijáis hablar en euskera en Larrabetzu, para que el euskera no vaya desapareciendo poco a poco de nuestras calles.
NOTA: Los datos que presentamos en este número especial están disponibles en Internet, tanto en la página web del Ayuntamiento, en este caso los datos relativos a Larrabetzu y Txorierri (larrabetzu.eus), como en las páginas web de SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA (soziolinguistika. eus), de UEMA (uema.eus) y de EUSTAT (eustat.eus).
erabileran eMan den galera geratZea da erronka
Maialen
ZuaZo aurrekoetxea UEMA
Larrabetzun euskara ama hizkuntza dutenen kopuruak eta etxean euskara erabiltzen dutenen kopuruak beherakada nabarmena izan du
Maialen iñarra arregi Soziolinguistika Klusterra
Larrabetzuko kaleetan duela hamar urte baino euskara gutxiago entzun da
Azaroaren 10ean aurkeztu genituen datuok herri-batzarrean, Angulerin. Horien aurkezpena Soziolinguistika Klusterreko teknikari Maialen Iñarra Arregik, eta UEMAko teknikari Maialen Zuazo Aurrekoetxeak egin zituzten, hurrenez hurren. Beraiei datuen gaineko balorazio orokorra egiteko eskatu diegu.
El 10 de noviembre hicimos una presentación pública de estos datos en Anguleri. La presentación de los mismos corrió a cargo de Maialen Iñarra Arregi, técnica de Soziolinguistika Klusterra, y Maialen Zuazo Aurrekoetxea, técnica de UEMA, respectivamente. Les hemos pedido que hagan una valoración general de los datos.
UEMAko herrietako kale erabileraren bataz besteko emaitzei erreparatzen badiegu, ondorio orokorra euskararen erabilera mantendu egin dela da. Azken garaiko aldaketa demografikoak eta soziolinguistikoak kontuan izanda (popolazioaren hazkundea udalerri euskaldunetan, migrazio mugimenduak, ikus-entzunezkoen kontsumoa...), erabilerari eustea pozteko moduko berria da. Herri batzuetan igo egin da euskararen kale erabilera eta beste batzuetan jeitsi. Azken hau da Larrabetzuko kasua. Erabilera hizkuntza baten osasunaren adierazle nagusia da. Herriko euskararen ezagutzak eta lehen hizkuntzatzat euskara dutenen herritar kopuruak baldintzatu egiten du erabilera. Zentsuko azken datuek erakutsi digutena da Larrabetzun euskaldunen portzentaia (bilakaera gorabeheratsu baten ostean) ez dela gehiegi aldatu. Baina euskara ama hizkuntza dutenen kopuruak eta etxean euskara erabiltzen dutenen kopuruak beherakada nabarmena izan du. UEMAko gainontzeko herrietako joera orokortua da hau, udalerri euskaldunetako herritarren soslaiaren aldaketaren islada.
Larrabetzuko biztanle kopurua hazi egin zen XXI. mendeko lehen hamarkadan, eta herrira bizitzera etorri ziren horietako askok ez zuen euskaraz hitz egiteko gaitasunik. 2011tik hona, berriz, biztanlekopuruak egonkor samar dirau, eta euskaraz hitz egiteko gai direnen herritar kopuruak gora egin du.
Kontu jakina da hizkuntzaren erabilera euskal hiztun-kopuruarekin lotuta dagoela. Izan ere, hizkuntza erabili ahal izateko, beharrezkoa da solaskideak euskara ulertzeko gaitasuna izatea, gutxienez. Hala, oro har, zenbat eta herritar gehiagok ezagutu euskara, orduan eta handiagoa da euskararen kale-erabilera ere. Larrabetzuko kasuan, ordea, aipatu moduan, jaitsi egin da euskararen kale-erabilera azken hamar urtean, udalerri euskaldunenetako kale-erabilerarekin gertatu den moduan.
Joera horiek ulertzeko, komeni da testuinguru sozialari begiratzea, herriko joera soziolinguistikoei, soziodemografikoei eta soziologikoei, alegia. Non egiten dute lan herritarrek? Udalerrian bertan edo kanpoan? Eta aisialdiko ekintzak non? Zein da herriko dinamika? Euskararekin lotutakoa al da? Bertako lantokiak euskararekin konprometituak al daude? Auzoetako herritarrak herri-bizitzan integratuta al daude? Herri identitatearen parte al da hizkuntza? … Galdera horiek eta gehiago egin beharko genituzke hizkuntzen kaleerabileraren emaitzak ulertu ahal izateko. Izan ere, gaitasunaz hitz egitean, herritarren ezaugarri indibidualez ari gara, baina erabilerak izaera soziala edo kolektiboa du. Hau da, hizkuntza erabili ahal izateko, solaskidearen ulermena bermatua izateaz gain, unean bertan, euskara erabiltzearen aldeko egoera erosoekin eta baldintza egokiekin egin behar du topo herritarrak.
Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala I Lege Gordailua: BI-1309-2015
Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: Diseinu eta Komunikazioa Aulesti S.L. www.diseinuetakomunikazioa.eus
ALDIZKARIAREN KOSTUA: 8 orrialde. 1.100 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €
Azken urteetan Larrabetzun euskararen erabileran eman den galera hori geratzea da erronka. Aldagai eta faktore asko egon daitezke horren atzean, eta esparru ezberdinetan eragin beharra dago. Maila instituzionalean euskararen aldeko hizkuntza politika eraginkor eta integralekin, herri mailan erabileran eta ezagutzan eragingo duten estrategia ezberdinak martxan jarrita (eskolan, udalean, elkarteekin, aisialdian) , eta baita maila indibidualean ere. Ez da lan erraza baina Larrabetzun heldulekuak badaude eta denoi dagokigu arduraz jokatzea. Datu hauek balio dezatela horretarako!
Ildo horretatik, eta herriko joera soziolinguistikoei erreparatuz, euskaldunaren profila aldatu izanaz jardun genuen azaroaren 10eko aurkezpenean. Duela 30 urte, euskara hitz egiteko gai ziren larrabetzuar ia guztiek lehen hizkuntza modura zuten euskara, hau da, etxetik zekarten euskararen ezagutza. Gaur egun, ordea, euskara hitz egiteko gai diren larrabetzuarren artean, gutxiagok dute euskara soilik lehen hizkuntzatzat. Hala, gehiago dira lehen hizkuntza gisa euskara eta gaztelania edota gaztelania soilik duten herritarrak. Herritar horietako batzuk euskaraz hitz egiteko gaitu badira ere, erraztasun handiagoa dute gaztelaniaz aritzeko.
Hortxe dugu erronka soziolinguistikoa. Euskaraz modu lasaian aritzeko aukerak zabaldu eta euskarazko sozializazioa edo herri-bizitza bermatu behar dira, egungo euskal hiztunen hizkuntza-erraztasuna lantzeko.
HIZKUNTZEN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA LARRABETZUN, SEXUAREN ARABERA
EUSKARAZ 47,3
GAZTELANIAZ 51,8
FRANTSESEZ 0,1
BESTE HIZKUNTZETAN 0,8
GUZTIRA 100,0
Lagina 3.045
HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA
Larrabetzuko emakumeenk duela 10 urte baino hiru puntu gutxiago egiten dute euskaraz berba kalean; gizonek, ostera, duela hamar urte baino hamar puntu gutxiago.
LARRABETZUN,
Hizkuntzen erabileraren kale nuerketa lau urtetik behin egiten da. Euskal herriko lurralde guztietako udalerriak, gune soziolinguistiko guztietakoak eta biztanle-kopuru desberdinetakoak hartzen dira. 2021eko kale neurketaren arabera, Larrabetzuko biztanleen erdiak baino arean gutxiagok egiten du euskaraz kalean (%47,3), nahiz eta 2016ko EUSTATeko datuen arabera, herritarren %76,12 euskalduna den.
HIZKUNTZEN
Hizkuntzen erabileraren kale neurketa lau urterik behin egiten da. Euskal Herriko lurralde guztietako udalerriak, gune soziolinguistiko guztietakoak eta biztanle-kopuru desberdinetakoak hartzen dira.
SEXUAREN ARABERA
2021eko kale neurketaren arabera, Larrabetzuko biztanleen erdiak baino arean gutxiagok egiten du euskaraz kalean (%47,3), nahiz eta 2016ko
EUSTATeko datuen arabera, herritarren %76,12 euskalduna den.
Hizkuntzen erabileraren kale neurketa lau urterik behin egiten da. Euskal Herriko lurralde guztietako udalerriak, gune soziolinguistiko guztietakoak eta biztanle-kopuru desberdinetakoak hartzen dira.
KALE-ERABILERA LARRABETZUN, SEXUAREN ARABERA
www.larrabetzu.eus
2021eko kale neurketaren arabera, Larrabetzuko biztanleen erdiak baino arean gutxiagok egiten du euskaraz kalean (%47,3), nahiz eta 2016ko EUSTATeko datuen arabera, herritarren %76,12 euskalduna den.
www.larrabetzu.eus
Oso ohikoa da Euskal Herriko kaleetan emakumezkoek euskaraz gehiago egitea gizonezkoek baino; Larrabetzun ere bai.
Oso ohikoa da Euskal Herriko kaleetan emakumezkoek euskaraz gehiago egitea gizonezkoak baino; Larrabetzun ere bai.
HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA LARRABETZUN, ADINAREN ARABERA
Larrabetzun umeen, batez ere, eta adinekoen euskararen kale-erabilera batazbestekoaren gainetik dago. Euskara gutxien kalean heldu-nagusiek egiten dute, alde handiz.
HIZKUNTZEN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA LARRABETZUN, ADINAREN ARABERA
2017tik 2021era helduen adin tartean jaitsi da gehien euskararen kale erabilera.
HIZKUNTZEN KALE-ERABILERA LARRABETZUN,
EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN LARRABETZUN, SOLAS TALDEAREN OSAERAREN ARABERA
larrabetZuko Zentsuko datu soZiolinguistikoak. euskararen eZagutZa larrabetZun
TALDEAREN OSAERAREN ARABERA
EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA
LARRABETZUN, HAURREN PRESENTZIAREN
Larrabetzun, euskaraz kalean, umeek eta nagusiek elkarrekin osatutako taldeetan egiten da gehien. Umeak bakarrik daudenean apur bat jaisten da, baina nagusiak bakarrik daudenean asko jaisten da euskararen kale-erabilera.
202leko zentsuari dagozkion datu soziolinguistikoak argitaratu ditu Eustat estatistika-erakundeak Erkidegoko datuak ez ezik, udalerrikakoak ere ematen ditu zentsuak. Orriotan jaso dira Larrabetzuko emaitza nagusiak, eta aurreko aldietako zentsuetakoak ere bai, konparatu ahal izateko.
Estatistika ofizial bateko emaitzak dira honako hauek. Inkesta bidez eta zentsuko datuak erabiliz kalkulatzen dira. Horrelako estatistika guztiek bezala, honek ere badu akats-tarte bat. Hortaz, udalerriko datuak orientagarritzat hartu behar dira, joerak ikusteko, ez emaitza zehatz eta itxi gisa.
euskararen eZagutZa
Lehen aldagai honek zera aztertzen du: udalerrian dauden biztanleek ba ote daukaten gaitasunik euskaraz hitz egiteko edo euskara ulertzeko. Hiru tipologia dira: euskaldunak, euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai direnak; ia euskaldunak, euskara ulertzeko bai baina hitz egiteko gaitasunik ez daukatenak; eta erdaldunak, euskara ulertzeko ere gai ez direnak. Hona hemen udalerriko datuak:
Eustat ha publicado los datos sociolingüísticos correspondientes al censo de 2021. Facilita datos no sólo de la Comunidad, sino también de los municipios. En estas páginas se recogen los principales resultados actuales y pasados de Larrabetzu para su comparación.
Estos son los resultados de una estadística oficial. Se calculan mediante encuestas y datos censales. Como todas las estadísticas de este tipo, ésta también tiene un margen de error. Por tanto, los datos del municipio deben ser tomados como orientativos para ver tendencias, no como resultados concretos y cerrados.
Esta primera variable analiza la capacidad de los habitantes del municipio para expresarse o comprender el euskera. Son tres tipologías: los euskaldunes (Euskaldunak), que son capaces de entender y hablar en euskera; los casi euskaldunes (Ia euskaldunak), que son capaces de entender pero no de hablar el euskera; y los castellanoparlantes (Erdaldunak), que son incapaces de entender el euskera. Los datos del municipio son los siguientes:
Larrabetzun, euskaraz kalean, umeek eta nagusiek elkarrekin osatutako taldeetan egiten da gehien. Umeak bakarrik daudenan
EUSKARAREN KALE-ERABILERAREN BILAKAERA LARRABETZUN, HAURREN PRESENTZIAREN ARABERA
Hamar urtean euskararen kale-erabileran igo den parametro bakarra Larrabetzun haurrak eta nagusiak nahastuta daudenekoa da.
Hamar urtean euskararen kale-erabileran igo den parametro bakarra Larrabetzun haurrak eta nagusiak nahastuta daudenekoa da.
Beraz:
Euskararen ezagutzak gora egin du 40 urtean, l98letik 202lera, 2,8 puntu; azken hamar urteei dagokienez, ezagutzak 2,7 puntu egin du gora.
Erdaldunen ehunekoa jaitsi egin da 40 urtean, -3,9 puntu, eta azken hamar urteetan, ez da handitu.
Ezagutzarekin lotuta kalkulatzen da udalerriko euskaldunen indizea (euskaldunak + ia euskaldunen erdiak); indize hori hartzen da kontuan UEMAn egoteko, eta % 70etik gorakoa izan behar du. Hau da udalerriko indizea: % 81,1.
www.larrabetzu.eus
Por tanto:
El conocimiento de euskera ha aumentado en 40 años, de l981 a 2021, 2,8 puntos; en los últimos diez años, el conocimiento ha aumentado 2,7 puntos.
El porcentaje de castellanohablantes ha descendido en 40 años, -3,9 puntos, y no ha aumentado en los últimos diez años. Relacionado con el conocimiento se calcula el índice de euskaldunes del municipio (euskaldunes + casi la mitad de euskaldunes), índice que se tiene en cuenta para estar en UEMA y que debe superar el 70%. El índice municipal es del 81,1%.
lehen hiZkuntZa
Hiztunak umetan zein hizkuntza jaso zuen etxean, hori da lehen hizkuntza (ama-hizkuntza ere esaten zaio). Transmisioarekin lotutako aldagaia da, beraz. Lehen hizkuntzak lotura izan ohi du gaitasunarekin eta erabilerarekin. Tipologia hauek daude: lehen hizkuntza euskara dutenak; euskara eta gaztelania, biak dituztenak; gaztelania dutenak; eta lehen hizkuntza beste bat dutenak.
La primera lengua (también conocida como materna) es la lengua que recibió el hablante en casa cuando era niño. Se trata, por tanto, de una variable relacionada con la transmisión.
La primera lengua suele estar relacionada con la competencia y el uso. Las tipologías son las siguientes: las que tienen como primera lengua el euskera; las que tienen como lengua el euskera y el castellano, ambas (Biak); las que tienen como lengua el castellano (Gaztelania); y las que tienen como primera lengua otra (Beste bat).
etxeko erabilera
Datu honek adierazten du udalerriko etxeetan zein hizkuntzatan aritzen diren. Erabilera aitortua da, beraz, eta ezin da zuzenean konparatu kaleko erabilerarekin —beste era batera neurtzen da—. Etxeko erabileran ere lau tipologia ageri dira: hizkuntza nagusia euskara dutenak; euskaraz eta gaztelaniaz aritzen direnak; gaztelania nagusi dutenak; eta beste hizkuntza batean aritzen direnak.
Este dato indica la lengua en la que se comunican en los hogares del municipio. Se trata, por tanto, de un uso declarado y no comparable directamente con el uso de la calle — que se mide de otra manera —. En el uso doméstico también aparecen cuatro tipologías: las que tienen como lengua principal el euskera; las que se expresan en euskera y castellano (Biak); las que predominan el castellano (Gaztelania); y las que se comunican en otra lengua (Beste bat).
Beraz:
Lehen hizkuntza euskara dutenen ehunekoa jaitsi egin da 30 urtean, -29,5 puntu, eta euskara gaztelaniarekin batera ikasi dutenen ehunekoa, gora, 9,6 puntu. l99lko zentsutik aurrera bildu da lehen hizkuntzaren aldagaia, eta hortik egin daitezke alderaketak. Lehen hizkuntza gisa euskara ez dutenei dagokienez, honako hau izan da bilakaera: gaztelania jaso dutenen ehunekoa hazi egin da 17,7 puntu, eta lehen hizkuntza gisara beste bat daukatenen ehunekoa, berriz, 2,2 puntu igo da.
Por tanto:
El porcentaje de quienes tienen el euskera como primera lengua ha descendido en 30 años, -29,5 puntos, mientras que el porcentaje de quienes han aprendido euskera junto al castellano ha subido 9,6 puntos. A partir del censo de l991 se ha recogido la variable de la primera lengua, de ahí las comparaciones. En cuanto a los que no tienen el euskera como primera lengua, la evolución ha sido que el porcentaje de los que han recibido el castellano ha crecido 17,7 puntos, mientras que el de los que tienen otro idioma como primera lengua ha aumentado 2,2 puntos.
Beraz:
Etxeko erabilerari dagokionez, 30 urteko bilakaera azter daiteke, l99lko zentsutik aurrera jaso baitira horri buruzko datuak. Euskararen erabilerari dagokionez, hau da joera: 30 urtean jaitsi egin da, -20,3 puntu. Euskara eta gaztelania erabiltzen dituztenen ehunekoak behera egin du, -0,8 puntu. Bi tipologia horietatik euskararen erabilera-indizea kalkulatuta, hau da emaitza 2021ean: %46,4. Etxean euskaraz aritzen ez direnei dagokienez, gaztelaniaren erabilerak 19,1 puntu egin du gora Larrabetzuko etxeetan; azkenik, beste hizkuntza batzuetako jarduna igo egin da, 2,0 puntu.
Por tanto:
En cuanto al uso doméstico, se puede analizar la evolución en 30 años, ya que se han recogido datos al respecto a partir del censo de l99l. En cuanto al uso del euskera, la tendencia es que ha descendido en 30 años, -20,3 puntos. El porcentaje de usuarios de euskera y castellano ha descendido en 0,8 puntos porcentuales. Calculando el índice de uso del euskera de estas dos tipologías, el resultado en 2021 es el siguiente: 46,4%. En el caso de las personas que no se comunican en euskera en casa, el uso del castellano aumenta 19,1 puntos en los hogares de Larrabetzu y, por último, aumenta 2,0 puntos la comunicación en otros idiomas.
eUSKARAZ biZi gURAdot!
LARRABETZU, HERRI BIZIA ETA EUSKALDUNA
LARRABETZUKO BASERRIAK
Larrabetzuko baserriak eta etxeak izeneko liburua aurkezten deutsuegu. Liburu honen bitartez, gure herriko baserrien eta etxe zaharren izenak, toponimo esaten diranak, berreskuratu eta gizarteratu gura dogu. Gure baserrien eta etxe zaharren katalogo honetan etxe bakotxeko fitxa bat dagoela ikusiko dozu, hainbat informazino batuta: argazkia, ezaugarriak eta izena, ahozko zein idatzirako erabilitako formak.
Liburua argitaratu arretik zuen esku itxi gura izan dogu bertsino digitalean, zuon iruzkinak, ekarpenak edota zuzenketak jaso ahal izateko. Halandaze, lan honen inguruko zeozer aitatu gura badeuskuzue, helbide honetara idatzi zeinkie: alkatetza@larrabetzu.eus Hilabeteko epea zabaldu dogu iruzkinak, ekarpenak edta zuzenketak jasotzeko, beraz, abenduaren 18ra arte dago zabalik horretarako aukera.
LIBURUA: WWW.LARRABETZU.EUS web gunean ikusi ahal dozue.