Larrabetzuko Udal aldizkaria.
Iraila 2021
SARRERA.
Ikasturte politiko barria
hastera doa, horrek esan
gura dauan guztiagaz:
zalantzak eta kezkak, bai,
horreek ez dira falta, baina
baita bere proiektu berriak
eta ilusino handia.
Pasa dogu 2021eko
uda. Eta Larrabetzuko
herritarrak zoriondu
gura doguz, hain sasoi
ezegonkorrean, hain garai
berezian, izan daben
jokabideagaitik. ZORINAK
DANORI!. Edozelan
bere, aparteko aipamena
egin gura deutsegu
udalerriko gazteei,
beste behin erakutsi
daben udalerriarekiko
konpromisoagaitik.
Aldizkari honetan azken
bi urteotan egindakoaren
balorazino txiki bat
topauko dozu, baita 2021-
22 ikasturterako ezarri
doguzan helburuetako
batzuk bere. Horretaz
ganera, “egin geinkenaren”
erakusgarri, udako aste
kulturalaren barruan
egin ziran jardueren
argazkiak ikusi ahal izango
dozuz. Eta bere bai herri
ekimenaren emaitza izan
dan ekintza polit eta