Urteko txostena 14 15

Page 1

Xabier Ega単aren murala (Batxilerreko Paraninfoan)

Lauro Ikastola, Koop.E. Urteko Txostena


Presidentearen agurra Datorren otsailaren 17an, asteazkena, Lauro Ikastola Kooperatiba Elkartearen legezko Batzar Nagusia egitea aurreikusita dago. Errektore Kontseiluak ekitaldi honetara etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaitu. Batzar Nagusia gure Kooperatibaren gorengo organoa da eta Lauro Ikastola Kooperatiba Elkarteko bazkideak garen aldetik, Batzar Nagusietara joatea gure betebeharren artean dago eta aldi berean, bertan hartzen diren akordio guztietan proposamenak egitea, hitz eginez eta botoa emanez, gure eskubideen artean dago ere. Gure botoek gure kooperatiba zer den erabakitzen dute. Beraz, bazkide guztiak bertaratzea ezinbestekoa da. Aurten, Elkarte Kooperatibaren 31-BI artikuluaren arabera, Kontseilu Errektoreko zatikako berriztapena burutu behar dugu, partaide batzuen aginte epea bukatu delako. Sei kide titular eta ordezko kide bat hautatu beharko ditugu. Aurreko urteetan bezalaxe, Urteko Kontuen dokumentu osoa bazkide guztien eskura dago Ikastolako webgunean, ondoko atalean: FAMILIAK – KOOPERATIBA. Dena dela, norbaitek korreo elektronikoz hartu nahi baditu, zirkularrean adierazitako posta helbidean eskatu ahal izango ditu. Jarduera honetan ere, aurrekoetan bezala, auditoreek baikortzat jo dituzte gure Urteko Kontuak, ez dutelarik salbuespenik adierazi. Atal honetan, urteko txostena topa dezakezue baita ere, hemen urteko kontuez gain, gure ardatza diren beste proiektu batzuez informatzen zaituztegu. Adibidez, iaz aurkeztutako plan estrategikoaren barruan sartzen ditugun formakuntza planak; metodologia berriak, elkarbizitza plana, pentsamenduen trebetasuna eta Bilbon ekainean ospatu zen ICOT2015 Kongresua. Gai hauetan adituak diren erreferentziazko profesionalen aholkularitza eta trebakuntza jaso ditu ikastolako pertsonalak. Aldi berean euskera plana eta proiektu eleanitzaren inguruan egindako berrikuntza eta ekintzak azaltzen ditugu. Bizikidetza plana, orientazioa, teknologia berriak eta giza ekimenak ere azaltzen ditugu, etengabe eguneratzen ari garenak, gure ikasleen heziketa integralerako eta nortasunaren garapenerako duten garrantziagatik. Eta guzti honen ondorio bezala gure emaitza akademiko bikainak ere ikus ditzakezue. Bestalde, gure hurrengo urteurren ospakizunari buruz informatu nahi zaituztegu: 2016. urtean, urteurren berezi bat ospatuko dugu: 50 urte bete dira gure aurrekaria izan zen Resurrección María de Azkue ikastola legeztatua izan zenetik. 1966. urtean eta Euskaltzaindiaren babesean euskaraz eta gazteleraz irakasteko baimena lortu zuen lehenengo ikastola izan zelarik. Amaitzeko, Batzar Nagusira etortzera animatzen zaituztet, bertan gure Ikastolako kudeaketari buruzko gai nagusiez informatuko dugulako. Batzar Nagusirako gairen bat plazaratu nahi baduzue, aurretiaz bidali ahal diguzue Kontseilu Errektoreari, erantzunik egokiena eta zehatzena eman dezagun. Etorriko zaretelakoan,

2

Itziar Laskurain Lasa Presidentea


Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Gernikako arbolaren urtadarra, Pรกgina 3 2008.


Plan Estrategikoa Lauro Ikastolako Plan Estrategikoa (2013-2017) Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritza Taldeak eta kanpoko aholkulariek burutu dute. Eguneratutako xede, ikuspegi eta lerro estrategikoak ondokoak dira:

Xedea Lauro Ikastola, Koop. E., familien hezkuntza kooperatiba da, euskaraz, bere seme-alaben heziketa integrala eta nortasunaren garapena helburu dituena

Euskal tradizio eta kulturan oinarrituz, ikasleek euskara ikasi, landu eta eguneroko bizitzarako erabil dezaten sustatzen du.

Heziketa hau, pertsona ardatz bezala hartuta, giza-eskubideen errespetuan eta gizarte demokratiko batean ezaugarri diren hiritar baloreetan oinarritua dago. Pertsona libre, erantzule, konpetente, tolerante eta solidarioak izan, eta euren inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egon daitezen.

Gurasoek parte-hartzen duten proiektu euskaldun, eleanitz, dibertsifikatu eta berriztatzaile honen ezaugarri dira ikaslearen jarraipen pertsonalizatua, aniztasunaren trataera eta kurrikulumaren aberastasuna, ikasleari bere bizitzako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko konpetentziak lortzen laguntzeko.

Ikuspegia Izan zirelako gara, garelako izango dira.

Kooperazio eta elkarlana dira gure iparorratza. Guraso, irakasle eta ikasleon elkarreraginez, norberak bere onena ematen du.

Gure jakintza, gure askatasuna. Ikasleak erabaki askeak hartzeko prest daude, baloreetan eta jarreretan sustraituz, zoriontasunerantz. Euskaraz bizi gara. Euskararekin bat, arnastu, amestu eta gozatu egiten dugu.

4


Baloreak Izaera eta nortasun propioa, hezkuntza – eredu, kudeaketa eredu eta kultura propioa garatuz. Euskal tradizio eta kulturan oinarritutako heziketa Izaera pluralista, integratzailea eta ez diskriminatzailea Ikasleak beren ikaskuntza eta gizarteratze prozesuen protagonista aktiboak izan daitezen bultzatu Norbanako eta taldeko giza eskubideen errespetuan oinarritutako heziketa, ikasleen prestakuntza morala eta etikoa zainduz Gizartearekin konprometitua, inguruko hezkuntza premiei ahal bezain ongi erantzunez, jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz Berritzailea, eskaintzen dituen zerbitzuetan eta barne kudeaketan Hezkuntza komunitate osoaren (ikasle, familiak eta pertsonala) elkarlana eta parte hartzea, erakundearen kudeaketan eta eskola prozesuetan: koerantzukizuna Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz Kooperatiba izaera

5


Pertsonak eta talde-profesionalak Ikastolak etorkizunerako dituen erronkei dagokienez, kontuan hartuta ikaslea dela hezkuntzaren protagonista eta hezkuntza pertsonen arteko prozesu bat dela, ikastolako pertsonalaren eginkizunak berebiziko garrantzia hartzen du. Beharrezkoa da haren rola bultzatzea teknologia berrien aplikazioan, eta horretarako ezinbestekoa da prestakuntza etengabea eskaintzea, taldekako lanaren kultura eta jarrera ireki eta ikertzailea bultzatuz. Prestakuntza Planaren baitan, jardunbide hauek biltzen dira:

1. Teknologia berriak: ■ Baliagarriak izan behar dira heziketa eta informazioa modu eraginkorragoan eta efizienteagoan kudeatzeko, bai ebaluazioan eta bai tutoretza-lanean eta jarraipenetan; bailagarria izan behar da, halaber, baliabide didaktiko berriak eskuratzeko, irakaskuntzaren oinarri gisa. Horregatik, ikasturtean zehar, etapa guztietako irakasleek

konpetentzia digitalari eta proiektuen araberako lanei buruzko prestakuntza jaso dute, Ikastolako pertsonalak berak emandako prestakuntza-saioen bitartez; horri dagokionez, aipatzekoak dira –besteak bestearbela digitalak, e-beam, software librea, blogak, Scratch (programazio eta robotika), Alexia programa integrala, eta abar.

■ DBH eta Batxilergoko 19 irakaslek Raúl Santiagok –Errioxako Irakasleen Eskolako Fakultateko pedagogia doktorea- emandako prestakuntza jaso dute. Helburua zen

metodologia berrien garapena eta ikaskuntza-jardueretan aplika daitezkeen apps-en erabileraren bigarren saioa.

6

2. ICOT2015: ■ Kongresuan parte hartu genuen, hizlari internazionalek parte hartu zuten kongresuan. Bilbon ospatu zen ekaina eta uztaileko bost egunetan.

■ Lauro ikastolatik 8 praktika on aurkeztu ziren: ZTIM tailerra, BARELIKOS tailerra, Bloomen taxonomiari buruzko Plastikako praktika, simetriaren inguruko plastikako praktika, garapen elebiduna, sormeneko pentsamendua arlo linguistikoan, ekaineko ekintza berezien programa, kirol erakundearen kudeaketa desberdintzailea hezkuntza kooperatiba barruan.


3. Pentsamendu gaitasunak: ■ Prestakuntza-jarduera

berrien plangintza eta antolaketadiseinuarekin jarraitu da, gai honen inguruan: “Thinking based learning-TBL”, “Pentsamendugaitasunak, pentsatzen ikasi”, Massachusettsko NCTTren bitartez (The National Centre for Teaching Thinking), erakunde horren burua Robert Swartz delarik, pedagogian doktorea eta TBLn aditua. Bigarren Workshop saio eta ikasgelaren barneko tutoretzen bitartez, Ikastolako irakasleekin batera, pentsamenduaren gaitasunen ezagutza garatzen da. Horren helburua da ikasleak pentsatzaile eraginkor bilakatzea, curriculumean txertatzen den irakaskuntza-metodologia honekin.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lau irakaslek sektoreko zenbait forotako ponentzietan parte hartu dute, Ikastolan garatzen dituzten berrikuntza-proiektuak azaltzeko.

Prestakuntza-saioen ohiko programazioarekin jarraitu da, gai hauen inguruan:

Irakurketaren aldeko jarrera sustatu

Matematika alorreko praktika egokiak

Ikasleen ikaskuntza-gaitasun eta -erritmo desberdinei arreta emateko estrategiak

Ikasleak ikasketetarako motibazioaren ingurukoak Joan Vaelloren eskutik

Jasangarritasunarekin harremandutakoak

Kudeaketa aurreratuari buruzko kalitate ziurtagiriak: EUSKALIT eta Bikaineuskararen kalitate ziurtagiria

EUSKALIT-en 400 klubean parte hartu

7


Hezkuntza-zerbitzu integrala Euskara Plana Ikastolako taldea lanean aritu da euskarak Lauro Ikastolan duen egoeraren diagnostikoa egiteko; helburua zen hobekuntza-ekintzak gauzatzea, Euskara Planaren baitan. Horretarako, 2009 urtean egindako neurketekin jarraitu da eta Ulibarriren Branka aplikatiboa erabili da, alderdi instituzionala, eskola komunitatea eta ikasgelaz kanpoko jarduerak barne hartuz; halaber, beste ikerketa eta neurketa batzuk ere erabili dira, hala nola Arrue, eta baita soziolinguistika eta barneko neurketak ere. Euskara Plana ondorengo jardunbideetan zehaztu Erramun Osa euskaltzainaren hitzaldia, Ikastolako da, etapaz etapa, ikastolaren webgunean egokitutako gurasoentzat. espazioaren bidez komunikatzen den bezala: Haur Hezkuntza: blog berezi bat sortu da, euskararen erabilera errazten duten baliabideak eta tresnak familiei eskaintzeko. Kultur agenda prestatu. Paula Kasaresen hizkuntzaren inguruko tailerra, guraso euskaldun, elebidun eta erdaldunentzat. Lehen Hezkuntza: euskararen erabilera ikasgelaren barnean eta ikasgelatik kanpo sustatzen duten estrategiak definitu dira; “Marrubi Taldeak” kanpainak eta “Euskal Egun Kulturala”ren definizioa, hiruhileko bakoitzean. Berrikuntzak: “Zazpiak ohial batetik” ekitaldia; Ikaskomunitatea, gurasoen parte-hartzea 3.zikloko ikasleekin hitzaldi-solasaldian; eta lehiaketa berriak, “20 segundu/20 diapositiba”, “Kirol leloak”, “Kopla lehiaketa”. Bigarren Hezkuntza: trukeak Hazparnerekin, “Kalakari” hautazko irakasgaia, jarduera bereziak atsedenaldietan, euskarazko ikusentzunezko proiektuak “Telelauro”ren bitartez. Bidai imaginarioa, Indioak eta euskaldunak HHko ikasleekin. Eskola Kirola: euskararen erabilera eskolaz kanpoko eremuetan hobetzeko jarduerak. Korrikan parte hartu eta Korrika txikia ikastolan antolatu zen. Diagnostikoa osatzeko, Ikastola Euskalitek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak antolatzen duten Bikain-euskararen kalitate ziurtagiriaren kanpo-ebaluaziora aurkeztu zen Lauro, Bikainen urrezko aitortza lortuz. 8


Proiektu eleanitza Lauro Ikastolako Proiektu Eleanitzak euskara erabiltzen du ikasketarako hizkuntz bezala; Gaztelera, “Lengua Castellana” jakintzagairako; eta ingelesa, jakintzagai bezala 5 urtetik aurrera eta ikasketarako hizkuntza bezala Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, arlo jakin batzuetan. DBHko 2. mailan frantsesa dago jakintzagai moduan, eta hurrengo mailetan, aukeran dute; DBHn, txinera eta ekialdeko kultura eskaintzen da eskolaz kanpoko jardueretan.

Internazionalizazioa ■ Trukea Hazparneko Ursuia ikastetxearekin, DBH 1eko 15 ikasle.

■ Udako egonaldien programaren jarraipena, Ingalaterra, Irlanda eta EEBBra 32 ikasle.

■ Kanada: erreferentziazko hezkuntza-esperientzietatik ikasi. ERKIDE IRAKASKUNTZAren bitartez, Lauro Ikastola Kanadara joan zen hango hezkuntza-sistema ezagutzera; izan ere, sistema hori erreferentziazko ibilbideagatik nabarmendu da, eta baita bere kultur aniztasunagatik eta garapen bidean dauden ikasleen Internazionalizazio programengatik ere. DBH3 eta 4ko 11 ikasle 15/16 ikasturtearen lehen hiruhilean Nova Scotiara ikastera joango dira.

■ Trukea Angulemako (Frantzia) ikastetxe batekin, frantsesa ematen duten DBHko 25 ikaslek parte hartu dutelarik. Era horretan, aukera izango dute kultura frantsesera hurbiltzeko eta hizkuntza praktikatzeko, antolatuko diren jardueren bitartez.

■ Esperientziak trukatzea eta ingelesa praktikatzea Kanadako hiru ikastetxerekin eta Irlandako ikastetxe batekin, tresna teknologiko eta digitalak erabiliz (bideokonferentzia), Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

9


Bizikidetza Plana eta Orientazio Departamentua Bizikidetza Planaren helburua ikastetxeko bizikidetza hobetzea da, hezkuntzakomunitate osoaren parte-hartzearekin; horri begira, Planaren jardunbideak honela zehaztu dira: jarduera horiek tutoretzaprograman txertatuz; ikasleei protagonismoa emanez, “ikasle laguntzaileak” deritzan figuraren bidez, aurten 29 LHn eta 28 DBH1n; eta Bizikidetzaren Behatokiak sortuz, besteak beste. Plana neurri prebentiboekin (tutoretza plana; ikasleak arduretan inplikatzea: marrubi, eko, giza ordezkari eta ikasle laguntzailea) eta zuzentzaileekin (protokoloen arabera) garatzen da, interes-talde bakoitzari zuzenduta:

■ Pertsonala: tailerrak eta prestakuntza saioak lerro estrategikoekin lotuta, berri bat jarrera disruptiboen kudeaketaren ingurukoak.

■ Familiak: bereziki familiei zuzendutako hitzaldien artean, ohiko gaiez gain, DBH3ko irakasleen ate irekiak eguna antolatu da, metodologia eta ipad teknologia berrien aplikazioa gelan familiekin partekatzeko.

■ Ikasleak: orientazio akademiko eta profesionalari buruz ikasleei eskaini ohi zaien programaz gain, eta drogen kontsumo, ciberbuylling eta bullying eta sexu-heziketari buruzkoei ere eutsiz, ikasturte honetan hauexek nabarmendu dira: Batxilergoko 1. mailako 31 ikaslek Novia Salcedo Fundazioaren “Lanaldi” programan parte hartu zuten, ekintzailetza sozialaren eremuan, boluntariotza korporatiboaren bidez esperientziak trukatzeko ikasle, profesional eta erakundeen artean. Helburua gure ikasleen orientazio profesional berritzailea zen, Batxilergoaren osteko ikasketei begira. “Adi-adian” programa, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Planaren baitan: programa didaktiko honi jarraituz, saioak antolatu ziren Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat eta bi biktimek parte hartu zuten, euren bizipenen berri emanez.

iPad bidezko metodología berrien aurkezpena gurasoei.

10


Bizikidetza Planaren baitan, Bizikidetzaren Behatokiak ospatu dira. Irakasle, ikasle eta familiez osatuta, hiru aldiz bildu dira etapa bakoitzaren egoera aztertzeko. Orientazio Sailak –bi orientatzaile, bi psikoterapeuta eta bi laguntzaile- aniztasunaren trataerarako programarekin jarraitu zuen, erritmo eta gaitasun desberdinak dituzten ikasleekin: ikasgelako laguntza eta errefortzu bereziak, curriculumaren egokitzapen indibidualizatuak, erakunde espezializatuekiko koordinazioa –Berritzegune-, eta abar. Ikasle bakoitzak behar duenaren arabera atenditzeko, plan berezituak sortu dira ikasle batzuen kasuan, Hezkuntza Indartzeko Banakako Plana (HIBP), gurasoekin adostu egiten direnak. Guztira LH eta DBHn 125 HIBP garatu dira. Bizikidetza Planaren barruan Hezkidetza plana ere eratu da, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna helburu duena bai eta emakumeen indarkeriaren kontrako egoerak ekiditeko ere. 11


Proiektu bereziak eta berrikuntza proiektuak ■ Haur

Hezkuntza:

jakintzagaien ikasketa proiektuen bidez: Egipto, Txina, Erdi Aroa, Zelanda Berria eta Euskal Herriko kultura.

■ Lehen Hezkuntza: tailerrekin jarraitu: Matematika, plastika, gaztelera, musika-dantza, euskara. ZTIM: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan garatutako tailerra, zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika eta estrategia teknologikoak biltzen dituena (programazioa, blogak, posta elektronikoa). BARELIKOS: Eskola-baratza, elikadura eta osasuna jorratzen dituen tailerra (ingurumen-hezkuntza, jasangarritasuna).

■ Danimarkako bi bisita izan ditugu

Ekintzailetza eta lidergo tailerra Deustuko Unibertsitatearekin: Taldekako lana, eta “Uhartearen kudeaketa” simulatzailearekin, komunikazioa, sormena, ekintzailetza eta lidergo gaitasunak garatzeko. Marrazketa teknikoari buruzko tailerra: lan kooperatiboa Haur Hezkuntzako ikasleekin. Digi-pen advanced: bideo-jokoen

ikastolan gure proiektua ezagutzeko: Aalborg hiriko Hezkuntza zuzendari eta zinegotziena South Denmark University Collegue: Praktikako irakasleak gurekin formatzeko.

■ Ekaineko berrikuntza proiektua:

12

Ikasturtearen amaierarako DBHn eta Batxilergoan programatu diren jarduerak garatu dira: Ikusentzunezko tailerra: gidoia egin eta filme labur bat grabatu. Mad science: esperimentu zientifikoak. Sukaldaritza tailerra: sukaldaritzako oinarrizko ezagutzak landu.

programazio eta diseinua, Zierbenan kokatutako Unibertsitate amerikarraren bitartez. Sorosle titulua. Antzerkia. Boluntariotza-lana “Gurena” nagusien egoitzan, Loiun. Sukaldaritza, zineforum eta defentsa pertsonala uztartzen dituen ikastaroa. Lehen Hezkuntzako irakaslea: Lehen hezkuntzako tutore batek gainbegiratuta, etapa horretako ikaskuntza/irakaskuntza prozesua ezagutzeko aukera.


Ikasketa, gelatik kanpo ■

DBH 4ko hamar ikaslek Euskadiko First Lego League lehiaketan parte hartu zuten, Betabot taldeak Euskadiko txapelketan errobotaren programazio eta deiseinuan 1. saria lortu zuen.

Elhuyarrek antolatutako Zientziaren Azokan Bilbon: 24 ikaslek parte hartu 4.DBH eta Batxilerrekoak. Betabot taldeak “Basoak zaintzeko programa: dron basozaina” 1. saria lortu zuen lan osoena izateagatik. Ondorioz Galizientzia azokan parte hartzeko gonbidapena jasoz. Batxilerreko ikasleek Teknalia egonaldiak saria lortu zuten. Betabot taldeak Don Bosco goi-mailako ikasketen Errenteriako zentroak antolatutako proiekon lehiaketa zientifikoan 1. saria irabazi zuen.

■ ■ ■ ■

DBH 4ko Betabot taldea mundu mailako Moonbots google-eko lehiaketaren finalera heldu ziren. Euskara arloan, Euskal Herriko booktrailer txapelketan txapeldun DBH 3ko ikasleak.

“Topadipc Zientziarekin solasean!” Nobel saridunekin: Batxilerreko ikasleek

prestakuntza saioak izan zituzten Nobel saridunekin. Exporeserca 2014 Jove Bartzelonan: euskal ikertzaileen ordezkari moduan zihoan Lauroko ikasle batek Brasileko zientzia azokara joateko aukera irabazi zuen. Batxiler, jardunaldi eta lehiaketak: Nutrivideo lehiaketa Laborategi tekniketako ikasgaian, Esdelibros lehiaketa, Onzientzia bideo zientifikoak eta “Certámenes de jóvenes investigadores” Ikerketa lan ikasgaiaren barruan.

DBH 1ko Boni Ofogo ipuin kontalaria, landutako Afrika proiektuaren barruan.

Scratch Lehen Hezkuntzako 6. mailan: hiru taldek Alhondegian ospatutako

■ ■

laugarren “Scratch Egunean” parte hartu zuten. Gazte irekia lehiaketa: Citizenship LH6ko ikasleek, 2. saria lortu zuten.

“Tresured island” antzerkia ikustera LHko 3. zikloko ikasleak, Getxoko Andres Isasira.

13


Metodologia eta Teknologia Ikasturtean zehar, Lauro Ikastolaren Proiektu propioa oinarritzat hartuta, Zuzendaritza Taldeak aldaketa metodologiko bat diseinatu du, ondoko helburuarekin: ikaslea bere ikaskuntza- eta sozializazio-prozesuaren protagonista aktiboa izatea eta bizitzarako konpetentziak garatu ahal izatea, Ikastola jokaleku soziala bihurtuz, teknologia ikaskuntzaren zerbitzuan jarrita. Aldaketa metodologikoaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:

Ikaskuntza-metodoa eguneratzea: Banakakoa / Taldekoa Gelan / Etxean / Kanpoan Autonomia / Sormena Motibazioa / Inplikazioa

Irakaslea, tresna berrien bultzatzaile eta dinamizatzaile gisa: Moodle, material propioaren sorrera, apps eta online baliabideen erabilera.

“One to one� kontzeptua (ikasleatresna teknologikoa): eramangarritasunaren, multifuntzionaltasunaren eta informazio kantitate handia eskuratu ahal izatearen abantailez gain, autonomia eta erantzukizuna sustatzeko.

Liburuak kontsulta materiala izatera pasatzen dira, beste material batzuen artean.

Metodologia berri hauen ezarpena poliki-poliki egin da azken bost ikasturteotan, eta datozen ekitaldietan bultzatu egingo da ikasleentzako tresna teknologiko berriak eskuratzearen bidez; horrekin batera, jarraituko dugu baliabide teknologiko berriak ikasgelan txertatzen, ikasturte honetan chromebookak LH4 eta ipadak DBH3an erabiltzen hasita.

14


Kanada eta Irlandako ikastetxeekin bideokonferentzia saioak, Lehen Hezkuntzan.

15


Giza-konpromisoko Plana Jasangarritasuna Agenda 21 Plana garatu da bere hiru ardatzen arabera:

plana kurrikuluan zeharka txertatu,

adierazleak kudeaketa mailan aztertu,

hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu, lemarekin: “klima-aldaketa”, ekoordezkari ikasleen laguntzaz.

Aurreko ikasturteetan bezala, Loiuko Udaletxeko udal foroan parte hartu dute euren proposamenekin. DBHko 1. mailako ikasleek Euskadiko VI. Confint-en parte hartu dute.

Gizarte-proiektuak Gizarte-konpromisoaren Planaren bidez, gure inguruneko gizarte-problematika aztertu eta kanpaina solidarioen bidez horren aldaketan parte hartzen da. Plan horrekin jarraituz, hiru kanpaina orokor aukeratu dira,

nazioartekotzat deklaratu diren egunetan, ikasleek etapen arabera parte hartu dezaten: Koopera-entzat arropa batu (Kooperazioaren Nazioarteko eguna). Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratu eta elikagaiak batu (Justizia Sozialaren nazioarteko eguna). UNICEF-en “Nigerrerako tantak” (Uraren nazioarteko eguna). Lehen Hezkuntzan, azoka solidarioa antolatu zen berriz ere, Dominikar Errepublikako eskola batentzat materiala batzeko. Kanpaina orokor horiez gain, ekintza desberdinak burutu dira etapa bakoitzean euren ezaugarrien arabera, hala nola tapoiak batzea, behar bereziak dituzten ikaslea lagundu, gaixotasun arraroen gizasareetan egindako selfie-kanpainian parte hartu, eta abar, hori guztia etapa bakoitzeko gizaordezkarien lankidetza eta taldekako lanaren bidez. Elkartasun lanen artean ere, ikasleek euren aisialdian ere elikagaien bilketa kanpainian hartu dute parte. Finkatu egin da Loiuko hirugarren adinekoen “Gurena” egoitzarekin genuen ituna, LH5ko ikasleak Gabon kantak abestera, DBH3koak “recuperación de la memoria” proiekturako eta Batxilerreko erlijioko ikasleak nagusiak laguntzera.

16

LHko Inauterietako ekitaldietan ikusleei kobratutako dirua ikasleek erabakitako GKEari eman zaio, aurtengoan San Filippori.


Pรกgina 17


Eskola Kirola, Kultur ekintzak, eta beste hizkuntzak

Eskola Kirola eta Kultur Ekintzen planean, zeina ikuspegi integratzaile eta partehartzailea duen, Lehen Hezkuntzako ikasleen % 87k, DBHko ikasleen % 60ek eta Batxilergoko ikasleen % 33ek parte hartzen dute. Azpimarratzekoa da emakumezkoen partehartzeak gora egin duela Bigarren Hezkuntzako azken hiru mailetan, % 70raino iritsita.

18

Jarduera berri hauek mantendu dira: “Gorputza eta osasuna”, “Defentsa pertsonala” eta “Xakea”. Xakeko txapelketak antolatu dira ere DBHko jolastorduetan. Beste alde batetik, patin-hockeyko taldea finkatu egin da, eta atletismoan eta ur-poloan gora egin dute parte-hartzaileen kopuruek. Euskara Planaren eskutik, kirolean euskararen erabilera sustatzeko jarduerak burutu dira: monitoreak prestatu, proba pilotoak talde batzuetan entrenamenduetarako froga bereziak prestatuz eta delegatuentzako gomendioak eman.


Kultur jarduerei dagokienez, Lehen Hezkuntzako abesbatzak bere laugarren urtea egin du, eta jarduera berri batzuk gehitu dira: sukaldaritza, robotika, First Lego League. Bigarren Hezkuntzan, berriz, Txinera eta ekialdeko kultura ikasteko taldeak mantentzen dira.

Eskaintza berria Batxiler eta LH2ko ikasleen arteko Irakurketa partekatua izan da. Kirol jardueren monitore kopurua 66 izan da, eta kultur jarduerena 7. Euretatik herena, gutxi gora-behera, ikasle-ohiak dira.

Kultur ekintzak

19


Emaitza akademikoak Emaitza akademiko bikainen ibilbidea berretsi egin da, Lauro Ikastola osatzen duten guztien ahalegin koordinatuei esker. Emaitza horiek agerian uzten dute bai hobekuntza orokorrek eta bai talde profesionalek beren zeregin profesionalean gauzatzen dituzten hobekuntzek izandako eragin positiboa, ikasleak beren ikaskuntza eta prestakuntzaren protagonista bihurtzeko helburuari begira, eta euren ibilbidean jarritako helburuak lortzen jarrai dezaten. Lauroren diferentzial positiboa mantendu egin da, guztia gainditu eta promozionatu (hurrengo mailara jakintzagai batekin pasatu) diren ikasleen ehunekoari dagokionez: Lauro 11/12

Lauro 12/13

Lauro 13/14

Lauro 14/15

Aprob % 91

Promoz % 98

Aprob % 86

Promoz % 98

Aprob % 92

Promoz % 98

Aprob % 90

Promoz % 100

DBH 2

89

97

88

97

89

99

93

100

DBH 4

78

97

83

94

87

99

89

97

Batxiler 1

86

98

75

89

85

82

Batxiler 2

94

--

96

--

95

98 --

95 --

LH 6

100

Unibertsitatera sartzeko batez besteko nota, Batxilerreko espedientearen %60az eta hautaprobakoaren %40az osatzen dena, 7aren gainetik mantendu da ekaineko deialdian, eta horren gainetik egon da hamaika urtez. Aurten, 7,6ekoa izan da (7,2 EAEn) eta horri esker, ikasleen kopuru handi batek lortu du sarrera mugatuena duten fakultate eta goi mailako ikasketetan sartzea, bai eta ikasle gehienak eurek erabaki eta eskatutako ikasketak burutzen egotea ere. Lauroren diferentzial positibo hori ohiko eta ohiz kanpoko deialdietan ere mantentzen da oro har. Batxilergoan matrikulatutako ikasleen % 86 ekainean aurkeztu zen Hautaproba azterketara, eta % 100ek gainditu egin zuen. Lauroko ikasleen batez-besteko nota Hautaproban 7,46eko zain zen, EAErenaren gainetik 6,66koa izan baitzen. Batxilerreko espedientearen batez-bestekoa 7,69koa izan da. Unibertsitatera sartzeko batez-bestekoa* (ekaina) 8 7,8

Hautafrogan nabarmendu diren jakintzagaiak, 7,5eko nota gaindituz, Euskara, Ingelesa, Literatura unibertsala, Artearen historia eta Fisika izan dira.

7,6 7,4 7,2 7 6,8 6,6 6,4 6,2 6 01/02 02/03 03/04 04/05 05/06 06/07 07/08 08/09 09/10 10/11 11/12 12/13 13/14 14/15

20

LAURO EKAINA

EAE-CAV

PRIVADA

PÚBLICA


“Y el Pensador. La eterna maldición del hombre a solas consigo mismo... desgranando sus ansias y temores... ¡El hombre eterno!”, Xabier Egaña.

21


Zerbitzu osagarriak Garraioa Ekitaldi honetan, 2.439 erabiltzaileen zerbitzuak kudeatu dira irteera eta sarreretan, Haur/Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoen Zerbitzu Berezian eta Eskola Kirolean.

Jantokia Jarduera honetan, berriztatu egin da Ikastolak 12/13 ikasturtean lortutako ISO9001 ziurtagiria sukalde/jantoki zerbitzuarentzat.

Zerbitzuak Ikastolak definitutako kalitate-parametroen baitan garatu dira, alderdi hauei dagozkien helburuak betez: ikastetxera iristeko ordutegia, ibilbidearen iraupena eta laguntzaile zerbitzuen kudeaketa.

Ertzaintzaren autobusen inspekzioa

Sukaldeko arduradunek menu berezien jarraipena finkatu dute, elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzat; aldi berean, kontrol zorrotzagoak garatu dituzte haien elikadura-segurtasuna bermatzeko. Alergenoen plana ikastolako eremu guztietara luzatu da.

22


Mantenua eta segurtasuna Ikastolaren dimentsioa ikusita, eta instalazioak modu ordenatuan kudeatzeko eta egoera onean mantentzeko, Lauro Ikastolak GMAO programa informatiko propioa erosi eta garatu zuen 08/09 ikasturtean, mantenuaren kudeaketarako. Ekitaldi honetan, sortutako 2.904 lanaginduen jarraipenarekin egin da kudeaketa eta jardueraren amaieran, agindu horien % 96 itxita zegoen. Mantenuaren kudeaketan izandako hobekuntza horrek bidea ematen du kausak eta giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak ezagutzeko, prebentzioa, zuzenketa eta segurtasun eta higienearen atalak kudeatuz. Horrekin batera, mantenuaren alorreko beharrak aurreikustea ahalbidetzen du.

Komunikazioa Ikasturtean zehar

www.lauroikastola.eus webgunearen eguneraketa burutu da, egitura eta irudia mantenduz, baina editorea aldatuz. Bestalde, ALEXIA plataforma eta Lauroko atal pribatua bateratu egin dira. Bi urtetik ona, webguneak egunero dituen bisiten batez-bestekoa bikoiztu egin da, 14/15 jardueran 1.683koa izanik. Jarduera honetan, bestalde, Sasoian aldizkariaren bigarren zenbakia argitaratu da, ikasturtean zehar Lauro Ikastolako Proiektuaren jarduera berezienak batzen dituena.

Erizaindegia Ikastorduetan eta eskolaz kanpoko ekintzen orduetan eskaintzen den osasun zerbitzuaz gain, eta elikadura-behar bereziak dituzten ikasleentzako arretaz gain, Erizaindegiak elikadura osasungarriari eta lehenengo sorospenei buruzko orientazio-saioak egin ditu, ikasleei zuzenduta.

23


Kudeaketa ekonomikoa eta finantzazkoa Kontseilu Errektoreak 2015ko azaroaren 26an urteko kontuak formulatu zituen eta bazkideen 2016eko Batzar Nagusian aurkeztuko dira euren onarpenerako. Auditoreek 2015ko abuztuaren 31n amaitutako ekitaldiaren urteko kontuen ALDEKO IRITZIA eman dute, zeren eta, euren ustez, “LAURO IKASTOLA Kooperatiba Elkartearen alderdi esanguratsu guztiak, ondarearen irudi fidela eta finantza-egoera adierazten baitituzte”. 2014-15ko ekitaldiaren emaitza positiboa izan da: 17.511 €. Kontseilu Errektoreak proposatuko du emaitza hori Nahitaezko Erreserba Funtsera eta Borondatezko Erreserba Funts banaezinera eramatea, Euskadiko Kooperatiben Legearen eta bere Sozietate Estatutuen irizpidearekin bat etorriz.

Balantzearen kontu-sail esanguratsuenak hauexek dira: Funts Propioen igoera, finantza-erakundeekin dauden kredituen jaitsiera, eta ekitaldian egindako inbertsioak: 232.808 €.

24

Kontseilu Errektoreak 2015-16 ekitaldirako familiei kobratzen zaien zenbatekoaren igoera % 0,93an finkatu zuen. Jarduera honetan, LOMCE kalitaterako Hezkuntza Lege berriaren garapena ezagutu izan dugu eta Eusko jaurlaritzak egindako “HEZIBERRI 2020” Euskal Curriculumaren Oinarrizko Hezkuntzarentzako esparru pedagogikoarena, euren aplikazioa hurrengo jardueretan ezagutu ditugularik. 2014-15eko ikasturtean Inbertsio deialdia argitaratu da kooperatiba izaera duten ikastetxeentzat, 2009tik 2014ra mailegu bitartez finantzatutako zenbait inbertsioetarako diru-laguntza. Ebazpenean 180.000 € egokitu dizkigute. Lauro Ikastolak % 100eko partaidetzan duen Behekosoloa S.L.U. sozietateak -4.534 €ko emaitzarekin itxi du 2014ko kontabilitate-ekitaldia.


Datu esanguratsuak

Datuak 14/15 Bazkideak

1.237

Ikasleak

1.882

Pertsonala %100 ituna duten gelak Okupazioa*

Hedadura M2

152 75 HH-LH: 100% DBH: 89% Batxiler: 73% 87.000

* Matrikulari begira, plazak ditugu DBH eta Batxilerrean Eusko Jaurlaritzak etapa hauetarako zehazten duen gelako ikasle kopurua handiagoa delako.

Asetasun maila Familiak

8,0

Ikasleak

7,5

Pertsonala

7,2

25


Balantzeak, 2015 eta 2014ko abuztuaren 31n AKTIBOA 2015.08.31

2014.08.31

14.297

26.380

Ibilgetu materiala

5.822.467

5.998.606

Ondasun higiezinetako inbertsioak

2.325.345

2.393.494

Taldeko enpresa, elkartu eta bazkideetan epe luzerako in-

47.170

69.726

Epe luzerako finantza-inbertsioak

24.471

24.272

-

-

8.233.750

8.512.478

35.384

111.852

207.214

200.201

-

-

85.120

69.347

Aktibo korrontea, guztira

327.718

381.400

AKTIBOA, GUZTIRA

8.561.468

8.893.878

AKTIBO EZ-KORRONTEA Ibilgetu ukiezina

Bestelako zordun ez-korronteak Aktibo ez-korrontea, guztira

AKTIBO KORRENTEA Izakinak Zordun komertzialak eta kobratzeko beste kontu batzuk Epe laburrerako finantza-inbertsioak Eskudirua eta beste aktibo likido baliokide batzuk

26


ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2015.08.31 2014.08.31

ONDARE GARBIA Funts propioak Kapitala

1.087.186

1.071.662

Erreserbak Aurreko ekitaldietako emaitzak Kooperatibaren emaitza (positiboa eta negatiboa)

3.028.174 17.511 4.132.871

2.974.810 34.616 4.081.088

556.927

597.918

4.689.798

4.679.006

404.231

420.385

1.692.574

2.008.479

183.757

146.637

2.280.562

2.575.501

1.946

10.730

Epe laburrerako zorrak

402.155

374.593

Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe laburrerako

149.707

173.697

Hartzekodun komertzialak eta ordaindu beharreko beste kon-

1.037.300

1.080.351

Pasibo korrontea, guztira

1.591.108

1.639.371

ONDARE GARBI ETA PASIBOA, GUZTIRA

8.561.468

8.893.878

Jasotako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak Ondare garbia, guztira PASIBO EZ-KORRONTEA Epe luzerako hornidurak Epe luzerako zorrak Taldeko enpresekiko, elkartuekiko eta bazkideekiko epe luzerako Pasibo ez-korrontea, guztira PASIBO KORRONTEA Epe laburrerako Hezkuntza, Formakuntza eta sustapen Funtsa

27


2015 eta 2014ko abuztuaren 31n amaitutako urteko ekitaldiari dagokion galdu-irabazien kontua 2015.08.31

2014.08.31

Negozio-zifraren zenbateko garbia

5.103.118

5.046.381

Hornikuntzak

(873.125)

(813.105)

Beste ustiapen-sarrera batzuk

6.248.225

6.133.181

Pertsonal-gastuak

(7.078.011)

(6.844.765)

Beste ustiapen-gastu batzuk

(2.929.452)

(2.988.764)

(491.311)

(515.196)

Ibilgetu ez-finantzarioko diru-laguntzak eta beste-

40.991

45.071

Beste emaitza batzuk

36.477

(1.021)

Hezkuntza, formakuntza eta sustapen funtsa. Zuzki-

(1.946)

(3.462)

USTIAPEN-EMAITZA

54.966

58.320

Finantza-sarrerak

10.785

946

Finantza-gastuak

(25.684)

(22.579)

Narriadura eta finantza-tresnak besterentzeagatiko

(22.556)

(3)

(37.455)

(21.636)

17.511

36.684

ERAGIKETA JARRAITUAK:

Ibilgetuaren amortizazioa

FINANTZA-EMAITZA ZERGAK ORDAINDU AURREKO EMAITZA Mozkinen gaineko zerga

28

(2.068)

ERAGIKETA JARRAITUEI DAGOKIEN EKITALDIKO

17.511

34.616

EKITALDIKO EMAITZA

17.511

34.616


Diru-laguntzak eta negozio-bolumena 2015.08.31

2014.08.31

Diru-laguntzen sarrerak (“Beste ustiapen-sarrera

6.149.055

6.058.160

Fakturazioaren sarrerak

5.202.288

5.121.402

5.103.118

5.046.381

99.170

75.021

Negozio-zifraren zenbateko garbia Sarrera osagarriak eta kudeaketa korronteko beste sarrera batzuk (“Beste ustiapen-sarrera batzuk”)

USTIAPEN SARRERAK, GUZTIRA

11.351.343 11.179.562

Inbertsioak INBERTSIOAK

Lizentziak

2.557

Eraikinak eta beste instalazio batzuk

97.660

Altzariak

11.174

Informazioa prozesatzeko ekipoak

35.192

Amaitu gabeko ibilgetua

56.938

Kirol-instalazioak

29.287 Guztira

232.808

29


Auditoretza txostena

30


31


Goitiko-Antsobiaga, 2 48180 LOIU 94-4710444 / 944538007 zuzend_idazkaritza@lauro.org

ww.lauroikastola.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.