5 minute read

Historia

Erdi Aroan, Erandioko errepublikaren mendeko auzo bat zen Leioa, 1526. urtean politikoki zein ekonomikoki banantzea lortu zuen arte. Horren ondorioz, parrokia independente bihurtu zen, eta Uribeko Merindadeko elizatearen kategoria eskuratu zuen. Gernikako Batzar Nagusietan, 36. zenbakiko eserlekua eta botoa izan zuen hasieran, eta 46. zenbakikoa geroago. Garai hartan, udalerriak 200 biztanle inguru zituen. Leioa Erandioren barruan egon zen bitartean, bertan kokatutako Erdi Aroko dorretxeak (Gaztelueta, Torrea eta Artatza) XIV. eta XV. mendeetan bandoen arteko borroken lekuko, hain zuzen ere. Leioak oinaztarren bandoan jardun zuen. Bando horretan, Trabudua eta Martiartu leinuak Butroe etxearen aliatuak izan ziren Avendaño leinu ganboatarren aurka. San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza Erandioko Andra Mariren elizatek bereize zen, Leioako eliztarrek eta bertako nagusiak (Juan Alonso Muxikak) Andra Mari elizako benefiziodunekin izan zuten auziaren ondoren. Epaia Bilboko eta Durangoko atzapezek eman zuten lehenengoen alde 1526ko urriaren 31n, baina bi baldintza jarri zizkieten: hidakoak antzinako eliza nagusian lurperatzea, eta urtean hirutan hango elizkizunetara joatea. Denborarekin, ohitura hori desagertu egin zen. XVIII. mendearen amaieran, hamarrenak Mortarako markesak eta Martiartu oinetxearen jabeak jasotzen zituzten oraindik, baina apaiz onuren aurkezpena lehenengoari baino ez zegokion. Elizatea itsasadarrearen eta Udondo ibaiaren bokalearen ondoan kokatuta zegoenez gero, itsas jarduerak zein barnealdeko nekazaritza -eta abeltzaintza- jarduerak zein ahal izan ziren batera. Izan ere, portu txiki bat ere izan zuen. Nekazaritza-produktuak itsasadarraren alde batetik bestera eramaten ziren, Portugaleteko azokan saltzeko. Industriaurreko jarduera urria izan zen. Hala ere, garai batean tokiko eliteek hainbat ur-errota izan zituzten, eta jarduera horrek inguru hartan izan zuen garrantziaren berri ematen du horrek. XVI. mendean Bilboko Kontsuletxea sortu zenetik aurrera Leioako ibaiertza poliki-poliki eraldatzen hasi bazen eta eraldaketa hori bi mende geroago kaien eraikuntzarekin areagotu bazen ere, gaur egingo konfigurazioa ez zen zehaztu XIX. mendearen erdialdera arte. Garai hartan, Maximo Agirrek Lamiakoko padurak eta Artatzako hareatza erosi zizkion Estatuari. Aurki, lur horiek industria-eremu eta bizitegi-eremu bihurtu ziren, hurrenez hurren. Bertan eraiki zituzten euren etxeak Bizkaiko industria sortu berriko finantzari eta enpresaburu nagusiek (Chavarri, Menchaca, Gana eta abarrek). Industria-auzoan ezarritako lehen fabrika Lamiakoko beirategia izan zen. Ondoren, Espainiako Ganbera, Delta eta mota orotako enpresa ugari etorri ziren. Laneskuaren etorrerak biztanleriak gora egitea eragin zuenez gero, errepide bat egin behar izan zen itsasadarraren ondoan, baita Lamiakon geltokia zuen trenbide bar ere. 1907. urtean, San Maximo eliza eraiki zen Lamiakon, eta 1935ean parrokia independente bihurtu zen. 60ko hamarkadan, industria-enpresa garratzitsuak ezarri ziren. Horren ondorioz, biztaleriak gora egin zuen nabarmen, eta hiri-hazkundea kaotikoa izan zen. Harrez geroztik hazkunde demografikoak eta ondoriozko hirigintza-garapenak gaur egun arte jarraitu badute ere, 80ko hamarkadatik aurrera hiriaren eraldaketa positiboa izan da. Eraldaketa horretan, hiri-kalitateko dosi handiak eta zerbitzu zabalak eta askotarikoak erabili dira, eta, horri esker, garai bateko gabeziak zuzendu eta erraz gainditu ahal izan dira. Leioak, gainera, prestakuntzan eta hezkuntzan espezializatzeko lan handia egin du. Izan ere, ikastetxe-eskaintza handia du, eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian duen campus nagusia bertan kokatuta dago.

Durante la Edad Media Leioa fue un barrio dependiente de la república de Erandio hasta que en el año 1526 consiguió separarse, tanto en lo político como en lo económico, de su antigua matriz. Así paso a constituir parroquia independiente y adquirir categoría de anteiglesia perteneciente a la Merindad de Uribe, con asiento y voto número 36 (más tarde ocupo el 46) en las Juntas Generales de Gernika. En aquella época el municipio contaba con alrededor de 200 habitantes. Mientras estuvo integrado en Erandio, las casas fuertes medievales situadas en Leioa (Gaztelueta, Torrea y Artaza) presenciaron las enconadas luchas de bandos que a lo largo de los siglos XIV y XV caracterizaron el acontecer histórico del Señorio de Bizkaia. Leioa perteneció a la parcialidad oñacina en la que los linajes de Trabudua y Martiartu fuerón aliados de la casa Butrón en la ofensiva contra la parcialidad gamboina de los avendaño. La iglesia parroquial de San Juan Bautista se desmembró de Santa María de Erandio, a la que era aneja, tras el pleito sostenido entre la feligresía de Leioa y el patrón (Juan Alonso de Muxica) y los beneficiados de Santa María. Las sentencia compromisaria dictada por los arciprestes de Bilbao y Durango el 31 de octubre de 1526 se inclino a favor de los primeros con la condición de que enterraran sus muertos en la antigua matriz y acudieran a sus servicios religiosos tres festividades al año, costumbre esta que acabó por desaparecer con el tiempo. Todavía, a finales del siglo XVIII el marques de Mortara y el dueño de la casa solar de Martiartu se repartían los diezmos, pero la presentación del beneficio cural correspondía unicamente al primero. Por su ubicación junto a la ría y a la desembocadura del Udondo, la anteiglesia pudo combinar actividades marítimas con las tradicionales agrícolas y ganaderas del interior. De hecho, la anteiglesia tuvo un pequeño puerto. Los productos agrarios atravesaban la ría para ser vendidos en el mercado de Potugalete. La actividad preindustrial fue escasa si bien la presencia en el pasado de varios molinos de agua de propiedad de élites locales refleja la importancia que dicha actividad tuvo en la zona. Con la creación del Consulado de Bilbao, a partir del siglo XVI, la ribera leioaztarra comenzó a transformarse paulatinamente, acentuada con la construcción de muelles dos centurias después. Su actual configuración no se vera definida hasta mediados del siglo XIX, cuando Máximo de Aguirre adquirió al Estado las marismas de Lamiako y las arenas de Artaza. Estas tierras pronto fueron convertidas en zona industrial y residencial, respectivamente. Allí instalaron sus mansiones los principales financieros y empresarios de la naciente industria bizkaina (Chavarri, Menchaca, Gana …). La primera fabrica instalada fué la Vidriera de Lamiako, a esta siguió la Cámara Española, Delta y numerosas empresas de todo tipo. El aumento de población que supuso la afluencia de mano de obra obligo a construir una carretera cerca de la ría y un ferrocarril con estación en Lamiako. En 1907 fue edificada en Lamiako la iglesia de San Máximo, que en 1935 se constituyo en parroquia independiente. En los años 60, la implantación de importantes empresas industriales traen consigo, también, un importante crecimiento poblacional y un crecimiento urbano caótico. Si bien el crecimiento demográfico y consecuente desarrollo urbanístico ha continuado hasta nuestros días, desde mediados de los años 80 hasta hoy la transformación en positivo de la ciudad se ha realizado con grandes dosis de calidad urbana y amplios y variados servicios que han permitido corregir y superar ampliamente aquellas deficiencias. Leioa ha realizado, ademas, una apuesta por especializarse en materia formativa y educativa. En este sentido, ademas de una completa oferta de colegios y centros educativos, acoge el principal campus de la Universidad del País Vasco en Bizkaia. 9

Advertisement

This article is from: