3 minute read
Ondarea / Patrimonio
Artatza Jauregia
Leioako elizateak alde zaharrik ez badu ere (izan ere, orain dela gutxira arte, bertako populazioa oso sakabanatuta egon da), herriaren izaera definitzen duten zenbait gune daudela esan daiteke. Hain zuzen ere, Ondiz, Peruri, Aketxe, Udondo eta, batez ere, Elexalde dira leku horiek. Inguru horietan daude herriko eraikin interesgarri gehienak. Elexalde auzoan, adibidez, 1891. urtean eraikitako udaletxea dago, eta, handik gertu, San Joan Bataiatzailearen eliza, osoa berritua, berre zatirik zaharrena 1526koa bada ere. Ondiz auzoak, berriz zelai eta zuhaizti ederrak ditu. Han aurkituko duzu Andra Mari baseliza, Erdi Arokoa. Hala ere, gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da, ondoren egindako aldaketekin. Karlistadak izan ziren bitartean, gotorleku gisa ere erabili izan zen. Aipagarriak dira, era berean, Atxutena edo Atxutegiena jauregia, eta zenbait baserri; azken horien artean, Jauregi izenekoa nabarmendu behar da. Peruri auzoan eta Basaezeko goiko aldean, XVI. mendeko San Bartolome baseliza aipatu behar da (horrek ere ondoren egindako aldaketak ditu). Gainera, zenbait baserrri erre gogoratu behar dira; besteak beste, Peruri, Andikoetxea, Etxatxu, Atxena, Pikaranda, Etxebarri eta Madariarte. Horietatik hurbil, Zuhatzu-Aurrekoa eta Altzaga baserriak daude; azken hori, bere garain, Erdi Aroko dorretxea izan zen. Beste baserri interesgarri batzuk Etxeaundi (Aketxen), eta Leioagoiti eta Larrakoetxe (Elexaldetik hurbilago) dira. Lertutza ingurukoak ere kontuan hartzeko modukoak dira. Leioako ondare historiko-artistikoa osatzen duten eta administrazioek zaharberritu eta birgaitu dituzten eraikinen artean, honako hauek azpimarra daitezke: · Artatza jauregia: eraikin hau XIX. mendeko euskal burgesiaren bizimodu oparoaren erakusgarria da, eta, bertako lorategiekin batera, kalitate handiko multzo bikaina osatzen du. · Mendibile baserria: XVII-XVIII. mendeetako landa-jauregia, gaur egun Bizkaiko Txakolin Etxearen egoitza dena. · Elexaldeko errota: XVIII eta XIX. mendeetako erreka-errota. · Aketxeko Kortesana baserria: XVI. Eta XVII. mendeetakoa da eta , jatorriz, Aketxen zegoen kokatuta. Gaur egun, Mendibil inguruan dago. · Basaezko kultur etxea: XX. mendearen lehen herenean San Bartolome auzoko eskolak egon ziren eraikin honetan. · Ondiztorre: XVI. mendeko landa-etxea den.
Advertisement
A pesar de que la anteiglesia de Leioa no cuenta con un casco antiguo, dada la dispersión que ha caracterizado a su poblamiento hasta época muy reciente, si existen varios núcleos que podríamos considerar originarios de la personalidad del municipio. Estos son Ondiz, Peruri, Aketxe, Udondo y, sobre todo, Elexalde. En estos lugares es donde hallamos un mayor número de edificaciones de interés. En Elexalde se sitúa el edificio del Ayuntamiento, construido en el año 1891, y, muy cerca, la iglesia de San Juan Bautista, muy renovada, si bien su parte mas antigua data de 1526. EL barrio de Ondiz cuenta con espaciosas campas con arbolado. Allí se ubica la ermita de Andra Mari, de origen medieval, si bien el edificio actual data del siglo XVI, con reformas posteriores. Tambien sirvió de fortín durante las guerras carlistas. Destaca también el palacio de Atxutegiena, asi como diversos caserios, entre los cuales cabe mencionar el denominado Jauregi. Enel barrio de Peruri y en la zona alta de Basaez destaca la ermita de San Bartolomé, también del siglo XVI, con modificaciones posteriores. Ademas deben mencionarse diversos caseríos. Entre ellos: Peruri, Andikoetxea, Etxatxu, Atxena, Pikaranda, Etxebarri y Madariarte. Próximo a ellos el de Zuhatzu-Aurrekoa y el de Altzaga, vestigio actual de lo que en su día fue una casa torre medieval. Otros caseríos de interés son los de Etxeaundi en Aketxe y el de Leioagoitia y Larrakoetxe más cercanos a Elexalde. También los ubicados en Lertutza. Entre los edificios que conforman parte del patrimonio historico artistico de Leioa, y que han sido objeto de restauración y rehabilitación por parte de las administraciones, cabe destacar los siguientes: · Palacio de Artatza: exponentge del modo opulento de vivir de la burguesía vasca delo siglo XIX. Este edifio, junto con los jardines suponen un conjunto señorial de gran calidad. · Caserio Mendibile: palacio rural de los siglos XVII-XVIII, actualmente sede del Consejo Regulador de la Denominación de Origen Bizkaiko Txakolina. · Molino de Elexalde: molino de rio propio de los siglos XVIII y XIX. · Caserio Kortesenabarri: de los siglos XVI-XVII y originario de Aketxe, hoy resituado en la zona de Mendibile. · Kulturgunea de Basaez: edifio que en el primer tercio del siglo XX acogio las escuelas de barriada de San Bartolomé. · Ondiztorre: casona rural del siglo XVI, rehabilitada por el Ayuntamiento. 11