ONDAREA
Artatza Jauregia
Leioako elizateak alde zaharrik ez badu ere (izan ere, orain dela gutxira arte, bertako populazioa oso sakabanatuta egon da), herriaren izaera definitzen duten zenbait gune daudela esan daiteke. Hain zuzen ere, Ondiz, Peruri, Aketxe, Udondo eta, batez ere, Elexalde dira leku horiek. Inguru horietan daude herriko eraikin interesgarri gehienak. Elexalde auzoan, adibidez, 1891. urtean eraikitako udaletxea dago, eta, handik gertu, San Joan Bataia
tzailearen eliza, osoa berritua, berre zatirik zaharrena 1526koa bada ere.
dira. Lertutza ingurukoak ere kontuan hartzeko modukoak dira.
Ondiz auzoak, berriz zelai eta zuhaizti ederrak ditu. Han aurkituko duzu Andra Mari baseliza, Erdi Arokoa. Hala ere, gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da, ondoren egindako aldaketekin. Karlistadak izan ziren bitartean, gotorleku gisa ere erabili izan zen. Aipagarriak dira, era berean, Atxutena edo Atxutegiena jauregia, eta zenbait baserri; azken horien artean, Jauregi izenekoa nabarmendu behar da.
Leioako ondare historiko-artistikoa osatzen duten eta administrazioek zaharberritu eta birgaitu dituzten eraikinen artean, honako hauek azpimarra daitezke:
Peruri auzoan eta Basaezeko goiko aldean, XVI. mendeko San Bartolome baseliza aipatu behar da (horrek ere ondoren egindako aldaketak ditu). Gainera, zenbait baserrri erre gogoratu behar dira; besteak beste, Peruri, Andikoetxea, Etxatxu, Atxena, Pikaranda, Etxebarri eta Madariarte. Horietatik hurbil, Zuhatzu-Aurrekoa eta Altzaga baserriak daude; azken hori, bere garain, Erdi Aroko dorretxea izan zen. San Maximo parrokia
10
Beste baserri interesgarri batzuk Etxeaundi (Aketxen), eta Leioagoiti eta Larrakoetxe (Elexaldetik hurbilago)
· Artatza jauregia: eraikin hau XIX. mendeko euskal burgesiaren bizimodu oparoaren erakusgarria da, eta, bertako lorategiekin batera, kalitate handiko multzo bikaina osatzen du. · Mendibile baserria: XVII-XVIII. mendeetako landa-jauregia, gaur egun Bizkaiko Txakolin Etxearen egoitza dena. · Elexaldeko errota: XVIII eta XIX. mendeetako erreka-errota. · Aketxeko Kortesana baserria: XVI. Eta XVII. mendeetakoa da eta , jatorriz, Aketxen zegoen kokatuta. Gaur egun, Mendibil inguruan dago. · Basaezko kultur etxea: XX. mendearen lehen herenean San Bartolome auzoko eskolak egon ziren eraikin honetan. · Ondiztorre: XVI. mendeko landa-etxea den.