Leioako Udal GIDA / GUIA municipal de Leioa

Page 8

HISTORIA Erdi Aroan, Erandioko errepublikaren mendeko auzo bat zen Leioa, 1526. urtean politikoki zein ekonomikoki banantzea lortu zuen arte. Horren ondorioz, parrokia independente bihurtu zen, eta Uribeko Merindadeko elizatearen kategoria eskuratu zuen. Gernikako Batzar Nagusietan, 36. zenbakiko eserlekua eta botoa izan zuen hasieran, eta 46. zenbakikoa geroago. Garai hartan, udalerriak 200 biztanle inguru zituen. Leioa Erandioren barruan egon zen bitartean, bertan kokatutako Erdi Aroko dorretxeak (Gaztelueta, Torrea eta Artatza) XIV. eta XV. mendeetan bandoen arteko borroken lekuko, hain zuzen ere. Leioak oinaztarren bandoan jardun zuen. Bando horretan, Trabudua eta Martiartu leinuak Butroe etxearen aliatuak izan ziren Avendaño leinu ganboatarren aurka. San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza Erandioko Andra Mariren elizatek bereize zen, Leioako eliztarrek eta bertako nagusiak (Juan Alonso Muxikak) Andra Mari elizako benefiziodunekin izan zuten auziaren ondoren. Epaia Bilboko eta Durangoko atzapezek eman zuten lehenengoen alde 1526ko urriaren 31n, baina bi baldintza jarri zizkieten: hidakoak antzinako eliza nagusian lurpe-

Ondiztorre

8

ratzea, eta urtean hirutan hango elizkizunetara joatea. Denborarekin, ohitura hori desagertu egin zen. XVIII. mendearen amaieran, hamarrenak Mortarako markesak eta Martiartu oinetxearen jabeak jasotzen zituzten oraindik, baina apaiz onuren aurkezpena lehenengoari baino ez zegokion. Elizatea itsasadarrearen eta Udondo ibaiaren bokalearen ondoan kokatuta zegoenez gero, itsas jarduerak zein barnealdeko nekazaritza -eta abeltzaintza- jarduerak zein ahal izan ziren batera. Izan ere, portu txiki bat ere izan zuen. Nekazaritza-produktuak itsasadarraren alde batetik bestera eramaten ziren, Portugaleteko azokan saltzeko. Industriaurreko jarduera urria izan zen. Hala ere, garai batean tokiko eliteek hainbat ur-errota izan zituzten, eta jarduera horrek inguru hartan izan zuen garrantziaren berri ematen du horrek. XVI. mendean Bilboko Kontsuletxea sortu zenetik aurrera Leioako ibaiertza poliki-poliki eraldatzen hasi bazen eta eraldaketa hori bi mende geroago kaien eraikuntzarekin areagotu bazen ere, gaur egingo konfigurazioa ez zen zehaztu XIX. mendearen erdialdera arte. Garai hartan, Maximo Agirrek Lamiakoko padurak eta Artatzako hareatza erosi zizkion Estatuari. Aurki, lur horiek industria-eremu eta bizitegi-eremu bihurtu ziren, hurrenez hurren. Ber-

tan eraiki zituzten euren etxeak Bizkaiko industria sortu berriko finantzari eta enpresaburu nagusiek (Chavarri, Menchaca, Gana eta abarrek). Industria-auzoan ezarritako lehen fabrika Lamiakoko beirategia izan zen. Ondoren, Espainiako Ganbera, Delta eta mota orotako enpresa ugari etorri ziren. Laneskuaren etorrerak biztanleriak gora egitea eragin zuenez gero, errepide bat egin behar izan zen itsasadarraren ondoan, baita Lamiakon geltokia zuen trenbide bar ere. 1907. urtean, San Maximo eliza eraiki zen Lamiakon, eta 1935ean parrokia independente bihurtu zen. 60ko hamarkadan, industria-enpresa garratzitsuak ezarri ziren. Horren ondorioz, biztaleriak gora egin zuen nabarmen, eta hiri-hazkundea kaotikoa izan zen. Harrez geroztik hazkunde demografikoak eta ondoriozko hirigintza-garapenak gaur egun arte jarraitu badute ere, 80ko hamarkadatik aurrera hiriaren eraldaketa positiboa izan da. Eraldaketa horretan, hiri-kalitateko dosi handiak eta zerbitzu zabalak eta askotarikoak erabili dira, eta, horri esker, garai bateko gabeziak zuzendu eta erraz gainditu ahal izan dira. Leioak, gainera, prestakuntzan eta hezkuntzan espezializatzeko lan handia egin du. Izan ere, ikastetxe-eskaintza handia du, eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian duen campus nagusia bertan kokatuta dago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.