Eneko o

Page 1

“NI LIBURU BAT IZANGO BANINTZ...” Ni liburu bat izango banintz, abenturazko liburua izatea gustatuko litzaidake. Nire jabea Mikel izatea gustatuko litzaidake. Mikel oso txukuna delako eta ni zainduko ninduelako. Ez zidan inoiz irakurri gabe utziko, ez niri, ez beraren liburu guztiei. Niri Landetara eramatea gustatuko litzaidake, eta Mikel askotan joaten da. Niri liburu handia eta luzea izatea gustatuko litzaidake, beno…luzea ez, oso luzea eta interesgarria, hori! nirekin denbora asko pasatzeko. Leku batetik bestera joatea gustatuko litzaidake. Nire idazlea famatua izatea gustatuko litzaidake, niri ume batetik beste batera joatea gustatuko litzaidake ere. Mikeletik hasita noski. Ume batetik bestera joango banintz leku askotan ibiliko nintzen, egun batean hemen, hurrengoan han… Gauetan ohe ondoan lo egitea gustatuko litzaidake, eta ez eskola batean edo motxila baten barruan, motxilak oso zikinak dira eta eskoletan bakarrik sentitzen zara. Egun batean, nitaz norbait aspertzen bada, eskatuko nioke eskola batean ez uztea, berriz bakarrik sentituko nintzelako. Liburutegi batean lagunez eta istorioaz inguratuta hobe egongo nintzen. Gainera beti isiltasunean egongo nintzen eta jabe berri bat niregana etorri arte ondo pasako nuke. Eneko Otsagabia. 5.B



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.