Aurkezpena
Dagoeneko bi urte iragan dira 2009ko uztailean Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak, bake prozesuaren Behatoki Sozialari berriro ekin zionetik. Ekimen honek interesa duen orok era eraikitzaile eta askean bakea eta gure gizartearen elkarbizitzari buruzko beren iritzi eta ekarpenak adieraztea ahalbidetuko duen espazioa eskaini nahi izan du. Horretarako bi partaidetza-bide eskaini dira: 1) hiru hilero zabaldutako galdetegi bat bakeranzko prozesuaren galdera orokorrekin eta unean uneko gertakizun zehatzei lotutako galderekin eta 2) Tokiko Behatokiak, aldizka unean uneko gai azpimarragarrienak landu dituzten elkarrizketa eta entzute taldeak. Goian aipatutako partaidetza-bide horien bidez jasotako erantzun eta iritzien azterketatik sortu izan dira Behatoki Sozialaren txostenak. 2011ko udaberriari dagokion Txosten hau Lokarrik aurkezten duen hamargarrena da, eta 1.128 lagunek galdetegia erantzunez helarazitako iritzien eta ekainean zehar egindako hamaika Tokiko Behatokietan parte hartu duten 96 lagunek adierazitako ideien azterketa eta ondorioetan oinarritzen da. Bi urtetako ibilbide honetan Bake prozesuaren Behatoki Soziala partaidetza esparru bezala finkatu da bakearen helburuari lotutako gaiekin interesa duten pertsonentzat. Honez gain, ordea, beste bi bertute ditu nabarmentzeko: 1) Kanpora begira, bake prozesuaren Behatoki Soziala erreferente bezala finkatu da komunikabide, alderdi politiko eta instituzioentzako. Behatoki Sozialaren txostenek ez dute izaera zientifikoa izateko asmorik izan, baina lanabes interesgarri suertatu dira bakearen helburuarekiko pertzepzioaren garapena ezagutzeko gaian inplikatutako eta interesatutako sektoreentzat. 2) Barrura begira, Lokarrirentzat tresna zinez baliagarria izan da bakerako eta bizikidetzarako baldintzak lortzeko jarritako helburuak egiaztatzeko eta ideia berriak sortzea ahalbidetu dio bere jarduera hobeto garatzeko. 2011ko udaberriko Txosten honetan, aurrekoetan bezala, galdetegiek eskainitako emaitzen azterketa eta egindako Tokiko Behatokien ondorioak biltzen dira. Egoeraren azterketaren atala Behatoki Soziala abian jarri zenetik gaur egun arte bakeranzko egoeraren pertzepzioak izan duen bilakaera laburtzen saiatzen da. Bukatzeko, bakea eta bizikidetzaren lorpenean aurrera egiteko gomendio batzuk proposatzen ditu Lokarrik. Lokarrik era jarraitu edo puntualean ekimen honen partaide aktibo izan diren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie, haiei esker baitaukagu gaur bakeranzko egoerak azken bi urteotan izan dituen aurrerapausoen perspektiba ezin hobea. Lokarrik ekimen honekin aurrera jarraitzeko konpromisoa berresten du, eta bere hedapena zabaltzen saiatzeko eta unean uneko bakeranzko egoeraren ekarpen eta analisi gehiagorekin aberasteko moduak bilatzeko konpromisoari ere eusten dio.
1
Bakeranzko prozesuaren egoera Galdetegiak emandako emaitzen azterketa
1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoeraz? Galdetegiari erantzun diotenen batez besteko puntuazioaren arabera, bakeranzko prozesuaren nota 7,09 da gaur egun. Atzera, 2010eko udaberrira eginez gero (lehenbiziko balorazio erregularra orduan egin zen; nota: 5), bistakoa da nabarmen egin duela hobera puntuazioak. Aipatzekoa da 2010eko udazkenean ere % 68k egin zuela egoeraren balorazio positiboa (6tik 10erako puntuazioa) eta asko egin duela gora: % 72k aurreko txostenean, eta % 88k oraingo honetan. Honenbestez, 10 herritarretik ia 9k uste dute positiboa dela bakerako prozesuaren egoera. Ikuspegi negatiboa (1etik 4rainoko puntuazioa) izugarri jaitsi da 2010eko neguko txostenarekin alderatuta, eta % 13tik % 4ra gutxitu da, eta erabat duela urtebetekoarekiko, galdetegiari erantzun ziotenetatik % 37k baitzuen orduan ikuspegi negatiboa. Orain, % 8 besterik ez diote eman egoerari 5 puntuazioa (batez beste). Portzentaje horrek ere asko egin du behera 2010eko udazkeneko txostenetik (% 21) eta aurrekotik (% 16) hona.
Txosten honetan islatzen den gehiengoaren iritziak (6 eta 10 bitarteko puntuazioa) kontuan hartu dituen elementuetako batzuk hauek ditugu: “zerga iraultzailea� deritzona jada ez duela eskatzen ETAk, ezta indarkeriaekintzarik egiten ere; ez dela istilurik izan aspaldian, batez ere hauteskunde-garaian; maiatzeko hauteskundeetan Bilduk babes zabala jaso duela eta erakundeetara jo duela, eta keinu positiboak egin dituztela sektore immobilista batzuek (alderdi sozialistak, adibidez). Dena den, hutsunerik ere sumatzen dute galdetegia erantzun dutenek: indarkeria behin betiko utziko duela dioen ETAren adierazpen bat, batetik; bestetik, gobernuak egoera politiko berria onartzea eta zenbait pauso ematea (espetxe-politika “leunagoa�, ideiarik ez kriminalizatzea...). Egoera hala-moduzkotzat (puntuazioa, 5) jo dutenek, bestalde, goian aipatutako hobekuntzak egiazkotzat jo arren, egungo egoeraren arriskuak azpimarratzen dituzte batez ere: ETAk atentaturen bat egingo ote duen beldur dira; ez dute argi ikusten zer ekarpen egingo dion Bilduk bake-prozesuari, eta kezkatuta ageri dira maiatzeko hauteskundeen emaitzak ikusirik Madrilek prozesuaren aurka egin dezakeela eta. Azkenik, bakerako prozesuaren ikuspegi negatiboa (puntuazioa: 1-4) dutenek arrazoi hauek aipatzen dituzte: ETAk ez duela adierazi indarkeria amaitzeko behin betiko konpromisoa, gobernuak nahiago duela garaipena bakea baino, eta hauteskundeen ondoren ez aurrera ez atzera dagoela bakerako prozesua.
2
2. Duela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko? Galdetegiari erantzun dioten % 94k baietz diote, duela urtebete baino aukera gehiago dagoela gaur egun bakea erdiesteko. Beraz, 2010eko udazkeneko txostenean (% 66) baino heren bat gehiago da iritzi horretakoa egun. Orduan eta orain aukera berak daudela diotenak, berriz, % 5 dira. 2010eko udako txostenaz geroztik, behera egin du, etengabe, portzentaje horrek: % 16, % 10 eta % 7). Ez dakitela eta ez dutela erantzuten diotenak, bestalde, % 1 dira (aurreko txosteneko ehuneko bera), eta ia inork ez du uste egoerak okerrera egin duenik: bi lagunek besterik ez, erantzun guztien % 0,37k.
Baietz erantzun dutenetatik, ia denek azpimarratzen dute azken urte honetako bi gertakari hauen garrantzia: ETAren su-etena, eta Bilduk hauteskundeetan parte hartzeko aukera eduki izana. Erantzun hori eman dutenak ziur dira euskal gizarteak indarkeriari bizkarra ematea erabaki duela, eta bide horretan atzerapausoren bat ematea ez luketela inolaz ere onartuko herritarrek. Bestalde, zenbait jendek eta elkartek bakearen alde egindako lan eskerga azpimarratu dute galdekatuek, baita gure gizarteak normalizazio politikorako ageri duen joera ere. Zenbaiten ustez, berriz, egungo egoera ekonomikoa dela eta bake-prozesua du Espainiako egungo gobernuak hauteskundeetan erakuts dezakeen lorpen bakarra. Orain eta duela urtebete bakea lortzeko aukera berdintsuak zeudela diotenen ustez, berriz, ez da egon aurrerapauso aipagarririk bakerako bidean, eta ez gobernuak ez PPk ez dute borondaterik gatazka amaiarazteko. “Ez daki, ez du erantzuten” hautatu dutenek, bestalde, Sorturen balizko legalizazioaren edo hurrengo hauteskunde orokorren emaitzen mende ikusten dute egoera.
3. Zure iritzian, betetzen al dira bake-prozesu berri bat abiatzeko baldintzak? Baietz diote erantzun dutenetatik % 80k. Aipatzekoa da 2009ko udan % 24 besterik ez zela iritzi horretakoa; 2010eko udaberrian, berriz, % 49, eta 2010eko neguan, % 79. Ezetz erantzun dutenak % 6 izan dira oraingoan, 2010eko neguan baino bi puntu gutxiago, eta 2009ko udan (% 65) baino askoz ere gutxiago. “Ez daki, ez du erantzuten” zioen % 4k, eta % 10ek, “beste zenbait” (bake-prozesua izango dela uste duten arren, zenbait ñabardura eransten dituzte aukera hau hautatu duten gehienek).
3
Baietz erantzun dutenek bost faktore hauek azpimarratu dituzte: 1) ETAren su-etena; 2) ezker abertzaleak indarkeria arbuiatu eta bide politikoetatik bakarrik jotzea erabaki izana, 3) Bildu erakundeetan egotea eta indar horrek hauteskundeetan izan dituen emaitza onak, 4) nazioarteko bitartekarien lana eta 5) gizartearen bake-nahia. Aurrerapauso horik guztiak balioetsi arren, zenbaitek beste baldintza batzuk ere ezinbestekotzat jotzen dituzte bakeprozesuak aurrera egiteko: Sorturen legalizazioa, euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea, eta alderdiek elkarrizketarako borondatea erakustea. Bake-prozesurako baldintza egokirik ez dagoela diotenen ustez, berriz, Espainiako gobernua eta sektore politiko batzuk elkarrizketa bidezko bake-prozesu baten aurkakoak dira; bestalde, ETAk behin betiko utzi behar luke indarkeria, egindako kaltea aitortu eta biktimei barkamena eskatu behar lieke. Horrez gain —diote— mesfidantza handia dago aldeen artean.
4. Ondorengo urratsetatik, zeintzuek lagun dezakete epe laburrean bakearen lorpenean? Galdera honetan, hiru erantzunen artean aukeratu ahal izan dute inkestatuek; horregatik, azken portzentajeen batura % 100etik gorakoa da. ETAk indarkeria behin betiko uztea bakea erdiesteko urrats positibotzat ikusten du % 66k. Portzentaje berak dio espetxe politika eskuzabalagoa lagungarri litzatekeela bakea lortzeko; elkarrizketa politikoa (inor baztertu gabe) mesedegarri litzateke % 64ren ustez, eta Sorturen legalizazioa, berriz, % 60ren iritziz. Gainerako erantzunetan, % 50etik beherakoa izan aldeko portzentajea. Biktima guztiak aintzat hartzearen alde azaldu da % 42, eta % 28 ETA armak entregatzearen alde; % 20k, berriz, uste du bakea lortzeko urrats positiboa litzatekeela, epe laburrera, Sortuk indarkeriaren amaiera eskatzea; % 17k, berriz, uste du ETAk barkamena eskatu behar lukeela eragindako kalteagatik. Azkenik, % 7k dio alderdi demokratikoek ETAren aurka bat egitea positiboa litzatekeela bakea erdiesteko. “Beste zenbait” aukera hautatu dutenen (% 9) ustez, erabakitzeko eskubidea errespetatzea lagungarri litzateke bake-prozesurako, baita nazioarteko bitartekarien lana aintzat hartzea ere, edo normalizazio politikoaren bidean ematen ari diren pausoen berri herritarrei jakinaraztea.
5. Zer iritzi duzu Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT) azken hilabeteetan egiten ari den lanaz? Galdetegia erantzun dutenen % 38k iritzi ona du HNTren lanaz, ETAren su-etenaren atzeraezintasuna Taldearen egiaztatze-lanak bermatu egiten duela uste baitute. Zuhurrago ageri dira beste batzuk (% 30), eta emaitzak ikusi arte ez dagoela ezer jakiterik diote, lan isila egiten baitu HNTk. % 22k, bestalde, iritzia emateko adina informaziorik ez duela dio. Aipatzekoa da galdetegi hau erantzun duten guztietatik (1.128 lagun) bat bakarrak ere ez duela iritzi txarrik adierazi HNTren lana dela eta. Hamar lagunetik batek “beste zenbait” aukera hautatu du. Horien iritziz, HNT lan ona ari da egiten, baina ez luke hain poliki aritu behar, eta jendaurrean gehiago azaldu behar luke zertan ari den.
4
6. Garrantzitsua iruditzen zaizu ETAren jakinarazpena enpresariei “zerga iraultzailea” bukatu duela esanez? Hamar lagunetik bederatzik garrantzizkoa iruditzen zaiela erantzun dute: % 65ek diote ETAren erabaki horrek berretsi egiten duela su-etena orokorra dela; % 25ek, berriz, gure gizarteko sektore batean hainbeste sufrimendu eragin duen mehatxua eta estortsioa amaiarazten duelako jotzen dute garrantzitsutzat. ETAk enpresariei “zerga iraultzailea” deritzona gehiago ez diela eskatuko jakinarazi izana garrantzizkoa ez deritzotenetatik, % 2k diote hau egin behar lukeela ETAk: erakundea deuseztatu eta armak entregatu. Portzentaje berak dio ez zaiola garrantzizkoa iruditzen “zerga iraultzaileari” buruzko jakinarazpena. “Beste zenbait” aukera hautatu dutenen iritziz (% 6), berriz, zentzuzko neurria da bakerako bidean, eta, gainera, distentsio-faktore positiboa gizartearentzat. Beste batzuek, azkenik, ez dute argi ikusten enpresarien aurkako estortsioa amaitua denik.
7.1. Gobernuek bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpenei buruzko balorazioa. Oso negatiboa izaten jarraitzen du gobernuek bakeari eta normalizazioari egiten dioten ekarpenaren balorazioak. Beste behin ere, hiru gobernuetatik batek ere ez du aprobatu. Baloraziorik txarrena, berriz, Nafarroako Gobernuak jaso (2,02), eta oso gutxi aldatu da batez besteko nota urtebeteren buruan. Atzetik datoz, batez besteko nota hobexeagoekin, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua (3,01 eta 2,99, hurrenez hurren). Bi datu azpimarratu behar ditugu, hala eta guztiz ere: 1) nabarmen igo da Espainiako gobernuaren lanari emandako nota (“halamoduzkoa”, 5-6 arteko), 2010eko udazkeneko txostenean erantzunen % 12 jasotzetik % 16ra aldatu baita oraingo honetan, eta 2) Eusko Jaurlaritzaren lanari buruzko “hala-moduzkoa” notak 2010eko udazkeneko txosteneko portzentaje berean jarraitzen du (% 14), 2010eko udaberriko txostenarekiko lau puntu igo ondoren. Kritikak alde batera utzita, bake-prozesuari gobernuek egin dioten ekarpena hobetzeko proposamenetako batzuk hauek dira: alderdi politiko guztiak (Sortu) legalizatzea, espetxe-politika aldatzea eta ETAko presoak Euskal Herrira hurbiltzea, “Parot doktrina” deritzona bertan behera uztea, herritar guztien eskubide zibilekiko errespetua, ETAk armak entregatzeko prozesuari laguntzea, herriaren borondatea errespetatzea, eta biktima guztiak aintzat hartzea eta dagokien kalte-ordaina ematea.
7.2. Alderdi politikoek bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpenei buruzko balorazioa Balorazio txarrena jaso duten alderdiek aurreko txostenean (2010eko udazkena) baino batez besteko nota txikiagoa dute orain: UPyDk, 1,42; PPk, 1,41. PSE-EEri dagokionez, hobetu egin du nota, pixkanaka, batez bestekoa 3,29 besterik ez duen arren. Bake-prozesuari egindako ekarpenak (galdetegiari erantzun diotenen iritziz) balorazio positiboa merezi duten alderdiei dagokienez, EAJk 5,76 nota jaso du; Ezker Batuak, 6,44; Aralarrek, 7.01; Ezker Abertzaleak, 7,31, eta EAk, 7,84. Aralarren eta Ezker Batuaren nota oso gutxi aldatu da (2010eko udazkeneko txostenean 7 eta 6,3 izan zuten, hurrenez hurren); gainerakoen balorazio positiboa, aldiz, nabarmen igo da. EAJri dagokionez, igoera handia izan du haren balorazio positiboak (6tik 10erako puntuazioa): 2010eko udazkeneko txostenean, erantzunen erdiek baino gutxiagok hautatu zuten aukera hori; oraingo txostenean, berriz, % 57 hautatu du balorazio positiboa.
5
Balorazio positibo nabarmen hobea izan duten bi alderdiei dagokienez, Ezker Abertzaleak 6,55 nota jaso zuen udazkeneko txostenean eta 7,31 oraingoan; balorazio positiboa (6tik 10erako nota), berriz, % 73koa izan zuen aurreko txostenean, eta % 84koa oraingoan. EAk ere nota hobea atera du oraingoan (7tik 7,84ra igo da); balorazio positiboari (6tik 10erako nota) dagokionez, % 79koa atera zuen 2010eko udazkeneko txostenean, eta % 91koa oraingoan. Bildu koalizioko partaide gisara aurkeztu den Alternatiba alderdiari buruz oraingo txosten honetan galdetu dugu lehenbizikoz, eta 7,4 izan du batez besteko nota. Galdetegiari erantzun dioten gehienek eskatzen diete alderdi politiko guztiei elkar entzuteko eta elkarrekin hitz egiteko, etenik gabe, harik eta gutxieneko adostasun batzuetara iritsi arte, zeinak bete egingo dituztela hitzeman behar duten. Adostasunak lortzen saiatzeko prozesu horretan eskuzabalak, ausartak, zintzoak, saiatuak, adeitsuak eta buruargiak izateko eskatzen diete.
7.3. Lokarrik bakeari eta normalizazioari eginiko ekarpenei buruzko balorazioa Aurreko txostenetako goranzko joerari eutsi dio oraingoan ere: 2010eko udaberrian, 8,08 izan zuen balorazioa; udazkenean, 8,31; oraingoan, berriz, 8,59 izan du batez besteko nota. Nota-igoera horren arrazoiei dagokienez, hauek aipatu dira gehienbat: bakearen aldeko lan etengabea eta diskretua; Harremanetarako Nazioarteko Taldearen sorrerari lagundu izana, eta azken hilabeteotako bitartekari- eta zubigile-lana. Hobetu beharreko alderdiei dagokienez, jendaurrera gehiago agertzeko eta, hala ber denean, Gobernuaren jarrerarekiko kritikoago agertzeko eskatzen diote Lokarriri inkestatuek.
6
Egindako ekarpen batzuk
Nire ustetan Bildu erakundeetan sartu izanak, epe motzera ETAren aldetik indarkeria ustea erabaki duelaren adierazpen bat ahalbidetu beharko luke Orrialdea pasa behar delaren gizarte-kontzientzia Ibilbide bakarra baino, hainbat bide daudela deritzot. Aurrerapausoak eta atzerapausoak egongo dira Hitz egin, entzun, hitz egin, entzun, hitz egin, entzun,... Gure jarrerak zuritzeko gure aurkariak egiten duenari gehiegi so egiten diogu. Honi ere aldebakartasuna aplikatu beharko genioke Eskakizun demokratikoak aldarrikatzen jarraitu. Orokortu den haserre mugimenduaren baitan dira ere Nazioarteko Taldea inflexio puntu hau modu positiboan indartzeko bide erabakigarria izan daiteke Indarkeri eza Gobernuak eta Ezker Abertzaleak partekatzen duten jarrera bat izan behar du
7
Tokiko Behatokietan ateratako ondorioak
Ekainean egin diren Tokian Tokiko Behatokien bilerak oroimen-, emozio-, oroitzapen-gune izan dira, gure iraganari eta etorkizunari buruz gogoeta egiteko uneak. Eztabaidagaia, berriz, hau izan dugu: gatazkarekin zuzenean lotutako zer faktorek aldarazi duten gure eguneroko bizimodua eta zenbaterainoko eragina izan duten gure eguneroko harremanen eraikuntzan aztertzea, ikuspegi pertsonaletik, denon artean bizikidetza hobetzeko proposamenak aurkezteko. 96 lagun elkartu dira, 11 herritan egin diren bileretan: Antzuolan, Bilbo-Abandon, Bilbo-Indautxun, BilboSantutxun, Donostian, Galdakaon, Hernanin, IruĂąean, Portugaleten, Tolosan eta Gasteizen. Hona hemen ondorioak, bilera bakoitzeko aktak aztertu ondoren idatziak.
1. Zer ekintzak izan dute eragin larriena bizikidetzan? Atentatuak eta hilketak Zoritxarrez, oso luzea da zerrenda, baina bileretan gehien errepikatu diren izenak hauek dira: Miguel Angel Blanco, Yoyes, JosĂŠ MarĂa Ryan, Fernando Buesa eta Santi Brouard. Hipercor, Lasa-Zabala kasua eta Ortega Lararen bahiketa ere aipatu dira, besteak beste. Aipatzekoa da, bestalde, parte-hartzaile askok Barajasko T4-ko atentatuari emandako garrantzia, bake-prozesuak sortutako ilusioa zapuztu eta etsipena ekarri baitzuen. Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urratzeak Tortura-kasuak aipatu dira, bai oihartzun publikoa izan dutenak (Unai Romano, Joseba Arregi, Egunkaria kasua...), bai norberak zekizkienak. Atxiloketa bidegabeak, kale-borroka deritzona eta horren ondorioak ere aipatu dira. Bestalde, aipagarritzat jo dituzte parte-hartzaileek ezker abertzalearen ilegalizazioak eta Eginen eta Egunkariaren itxierak. Gertakari politikoak Atal honetan, Aralar alderdiaren sorrera, Lizarra-Garaziko prozesua, Sorturen estatutuen aurkezpena eta Bilduren legalizazioa azpimarratu dira. Gizartearen erantzuna Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen aldeko hainbat manifestazio eta mobilizazio gogoratu dituzte partehartzaileek. Bereziki izan dituzte gogoan duela urte batzuk, motibazio politikoko hilketa bat izaten zen bakoitzean, Gesto por la Pazek egiten zituen kontzentrazioak eta haien parean egiten ziren kontrakontzentrazioak.
8
2. Zer eragin izan dute gertakari eta ekintza horiek gure familian, lanean, guneroko bizimoduan...? Era batera edo bestera, gehiago edo gutxiago, aipatutako ekintzek eta gertakariek izan zuten eraginik parte-hartzaileen eguneroko bizimoduan, eta hala adierazi dute. Gehien aipatu den ondorioa hau izan da: ekintza eta gertakari horiek harreman pertsonaletan izan zuten eragina (zenbait lagun eta senitarterekiko urruntzea, desadostasun politikoak zirela eta; zenbait jenderekiko harremanhaustura erabatekoa...). Zenbait jendek gai jakin batzuez familian, lantegian edo lagun artean ez hitz egitea erabaki zuten, tirabirarik ez sortzearren. Horrez gain, jarrera ideologikoek sortzen dituzten aurreiritziak eta “etiketak� ere aipatu dira, eta horien eragina jendearekiko harremanetan. Jende askok aipatu du, bestalde, lehen atalean aipatutako ekintza edo gertakariren batek bake-itxaropenak uxatzean sentitu zuten ezina, frustrazioa eta etsipena. Zenbaitek, gertakari haietakoren bat biziki jasan edo sentitu ondoren, bakearekiko konpromisoa berretsi egin zuten, politikan, sindikalismoan edo elkarteren batean are sendoago jardunez. Aipatu dira, halaber, gertakari eta ekintza haietako batzuek zenbait alorretan (euskara, ingurumena, hezkuntza, politika, sindikalismoa...) izan zituzten zeharkako ondorioak, jatorrizko helburuen desitxuratzea edo jarduteko moduen aldaketa eragin baitzuten.
3. Bizikidetza hobetzeko proposamenak eta harremanen normalizazioa eragozten duten oztopoak Eztabaida horietatik, atariko ondorio bat atera daiteke, bizikidetza hobetzeko proposamenak eta oztopoak aztertu aurretik. Gehienen iritziz, goiz da oraindik zauri guztiak orbaindutzat jotzeko, baina gizartean ez da nabaritzen duela urte batzuk zegoen adinako tentsiorik, eta zenbait harreman leundu egin dira egoera berri honetan. Oro har, uste da erabaki jakin batzuek (ETAren amaiera, giza eskubide guztiak zorrotz errespetatzea, presoen hurbiltzea, biktima guztiak aintzat hartzea, Sorturen legalizazioa...) nabarmen hobetuko luketela, pixkanaka, bizikidetza. Harremanak normalizatzeko oztopo nagusiak, lehendik aipatutakoez gain, hauek dira, parte-hartzaileen iritziz: frentismoa eta mendeku-nahia, mesfidantza, zenbait komunikabidek eragiten duten asaldura edo gatazka linguistikoa. Bizikidetza hobetzeko proposamenak, berriz, bi eratakoak dira: zuzenean erakunde publikoei egiten zaizkienak (espetxe-politikako eskumenen transferentzia, Euskararen Legea aldatzea Nafarroan, udal-bitartekaritzak eta gizarte-eskolak sortzea...), batetik, eta norberaren jarrerari dagozkionak, bestetik (bakearen aldeko lanaren hedapena; mezu positiboak hedatzea hedabideetan, tradizionaletan zein digitaletan; bake-hezkuntza; mobilizazioak eta ekintzak auzoetan; elkarrizketarako guneak sortzea, eta harreman pertsonalak zaintzea enpatiaren, errespetuaren eta elkartasunaren bidez).
Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa Atal honetan aipaturiko grafikoak txosten honetako 2. eta 3. orrialdeetan aurkitu daitezke
Txosten hau egiteko zabaldutako galdetegien azterketatik, hurrengo gogoetak ondorioztatu daitezke bakeranzko prozesuaren egoerarekiko, lehenengo biak perspektiban: lehenbizi 2009 urtera goaz, Lokarrik Behatoki Soziala abian jarri zuenean. Gero, 2010eko egoera aztertuko dugu eta, azkenik, 2011an gertatuakoaren azterketarekin eta zehatzago udaberri honetan gertatutakoaren azterketarekin bukatuko dugu.
Bi urte atzera: okerrerako egoera Atzera begiratzean ibilitako bideaz eta bakeranzko egoerak bizi izan dituen aurrerapauso garrantzitsuez jabetzen gara. Jasotako erantzunen %21eko pertzepzio positibo batetik (2009ko udaberriko txostena) txosten honetako %94ra igaro gara. 2009a urte gogorra izan zen, itxaropenarentzako lekurik gabeko erabateko blokeo eszenatoki batek markatua. Egoera larriagotu egin zen udan, batez ere atentatuen kanpaina eta erabateko elkarrizketa gabezia zela eta, bakeranzko prozesuari emandako bataz besteko nota 2.8 arte jaistea izanik emaitza. Pixkanaka eta osagai berritzaile batzuei esker, hala nola Ezker Abertzalearen baitako eztabaida edo atentatu gabezia, itxaropena azaleratu zen. Urtearen bukaeran bakeranzko aukera berriak sortzen ari zirela zirudien, baina pertzepzio hau indartuko lituzkeen pausuak eskatzen ziren.
2010. urtea: itxaropena 2010. urtea bakeranzko egoeraren pertzepzioa positiboaren goranzko progresio batek nabarmentzen du. - 2010eko udaberria: lehendabizikoz, bataz besteko nota 5era iristen da, bakeranzko egoeraren pertzepzioa hoberuntz doa. Pertzepzio hau Ezker Abertzalearen bide soilik politiko eta demokratikoen aldeko apustuarekin, atentatu gabeziarekin edo Bruselako Adierazpenarekin finkatzen da. - 2010eko uda: aukeren une berri bat ireki den pertzepzioa sendotzen da. Aurreko txostenetan aipatutako gertaerez gain, berritasun bezala agertzen dira ETAren adierazpena eraso ekintza armatuak amaitutzat ematen eta bake prozesu berri baten aldeko lankidetza politiko eta sozialerako espazioen sorkuntza, Gernikako Akordioan islatuta. - 2010eko udazkena: gehiengoaren pertzepzioa izaten dirau, baina era berean lau erronka adierazten dituzten lau arrisku handi azaltzen dira: Bruselako Adierazpenean edo Gernikako Akordioan egindako deiari ETAren
10
erantzunik eza, Ezker Abertzalearen ilegalizazioa, elkarrizketarekiko Gobernuaren jarrera immobilista eta herritarren partaidetza gabezia.
2011. urtea: baketik hurbilago - 2011ko negua: baketik hurbilago gauden pertzepzioa indartzen da eta aurreko txosteneko erronka batzuk garbituz doaz. Gertakari nabarmen batzuk hauek dira: Sorturen estatutuen aurkezpena, ETAren adierazpena nazioarteko komunitateak egiazta dezakeen su-eten orokor eta iraunkorra adieraziz eta HNTa bezalako nazioarteko agenteen presentzia. - 2011ko udaberria: bake prozesu berri batetik hurbilago gauden pertzepzioa indartu egin da. Orain dela bi urte hasitako pausuetatik batzuk beren fruituak ematen ari dira orain, eta beraz, bakeranzko egoeraren iritzia ona da (bataz besteko nota 7.09). Funtsean lau ideietan oinarritzen da iritzi hau: 1- Ezker Abertzalearen apustua bide soilik baketsu eta politikoen alde eta gizartearen gehiengoaren errefusa indarkeriari maiatzaren 22ko emaitzetan islatu da. ETAk azken bi urteetan planifikatutako atentaturik egin ez izana positibotzat hartu arren, indarkeriaren behin betiko amaieraren adierazpena beharrezkoa da, “iraultza zerga� deiturikoarekin egin den bezala. 2- Euskal gizartea normalizazio politiko egoera batetik hurbilago dago. Sortu legeztatzeke egonda ere, Bildu koalizioaren partaidetzak maiatzeko hauteskundeetan aukera politiko guztiak ordezkatuta egon izana ahalbidetu du. Gure gizartearen sektore batek, Bilduren emaitzak apustu politiko batez gain, bakearen aldeko apustu bezala ulertzen ditu. 3- Nazioarteko erraztaileak egiten dabiltzan lana su-etena egiaztatzeko positibo bezala baloratzen da, beren ekintzei buruzko xehetasunak jakin ez arren. 4- Azken hilabeteotan bakerako prozesua ez oztopatzera bideratutako keinu batzuk ikusi ahal izan dira Gobernuaren eskutik, baina ausardia gehiago eskatzen zaio, batez ere presoen egoerarekiko. Azkenik bada geroz eta indar eta premia handiagoa hartzen dabilen eskakizun bat: benetako bake egoera batera eramango gaituen elkarrizketa politikoa abian jartzeko beharra, non euskal gizarteak dituen arazo politikoak konponduko diren. Alderdiei elkarri entzuteko eta hitz egiteko eskatzen zaie, akordio minimoetara iristeko, errespetatzeko gai izan daitezen eta herritarren nahia kontuan har dezaten. Konponbideen eta akordioen bilaketan ausardia, eskuzabaltasuna eta sormena erabiltzea da eskatzen zaiena.
11
Lokarriren gomendioak bake prozesu berri bat bultzatzeko Bakeranzko prozesuaren egoera eta Tokiko Behatokien ondorioak aztertu ondoren, gomendio hauek dakartza Lokarrik, guztiak ere helburu hauei dagozkienak: bake-prozesu atzeraezina lortzea, elkarrizketa politikoko guneak sortzea, eta iraganera begiratzea etorkizuna eraikitzeko.
Bake-prozesu atzeraezina lortzeko baldintzak 1. ETAk indarkeria behin betiko uzten duela jakinaraztea. Sei hilabete badira ETAk su-eten orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria aldarrikatu zuela. Harrezkeroztik, ez da atentaturik izan. Gure gizarteko zenbait jenderi aldarrikapen horrek ematen dion lasaitasuna gorabehera, indarkeriaren mehatxuak hor jarraitzeak urratu egiten ditu haien segurtasuna eta askatasuna, eta oztopoa da bakerako bidean. “Zerga iraultzailea� deritzona enpresariei gehiago ez zaiela eskatuko jakinarazteak sortutako lasaitasun- eta pozgiroa eredu harturik, bi eskari hauek egiten ditu Lokarrik: - ETAri: indarkeriaren amaiera behin betiko aldarrikatzeko, eta etorkizunean erabiltzeari uko egiteko. - Gobernuari: indarkeriaren amaieraren nazioarteko egiaztapenean laguntzeko, eta dagozkion neurriak hartzeko, bere aldetik, espetxe-politika aldarazteko: gaixorik dauden presoak eta kondenaren hiru laurdenak beteak dituztenak libre uztea, presoen sakabanatze-politika bertan behera uztea, eta “Parot doktrina� deritzona indargabetzea. 2. Sorturen legalizazioa. Auzitegi Konstituzionalaren esku dago, une honetan, Sortu legalizatzea edo ez legalizatzea. Bilduren legalizazioa aurrekaritzat harturik, badirudi Sortu ere legalizatu egingo dutela, are gehiago kontuan izanik alderdi horren estatutuen edukia eta ETAren indarkeria espresuki gaitzesten duela. Bestalde, Sortu legalizatzeak indar politiko guztien arteko elkarrizketari berdintasun-giroan ekiteko aukera emango luke. Honenbestez, Lokarrik gomendio hau egiten dio Auzitegi Konstituzionalari: lehenbailehen eman dezala epaia. Gobernuari, berriz, hau eskatzen dio: ez dezala Sortu legalizatzeko oztoporik jarri.
Elkarrizketa politikorako guneak ireki Indarkeria behin betiko amaitu eta Sortu legalizatu ondoren ere izango da denen artean jorratu beharreko gairik bakea lortzeko eta bizikidetza hobetzeko. Horregatik, bi gomendio hauek egiten dizkie Lokarrik eragile politiko guztiei: 1) iraganeko jarrerak alde batera uzteko, enfrentamendua eta aurkaria menderatzeko edo norberaren ideiak inposatzeko proposamenak baitzituzten oinarri, eta, haien ordez, denon arteko etorkizuna eraikitzen saiatzea, elkarrenganako errespetua eta desberdinen arteko lankidetza oinarri harturik. 2) elkarrizketa politikoari ekiteko bideak aztertzea, haren bitartez zenbait gai jorratzeko: berradiskidetzea, biktimak, sufrimendua, bizikidetza, eskubide zibilak...
Iraganera begiratu etorkizuna eraikitzeko Tokiko Behatokietako ondorioek dioskutenez, iraganaren ikuspegi guztiak partekatu eta aztertu behar da zenbaterainoko eragina izan duten gure harreman pertsonaletan eta herrietako bizikidetzan iraganeko gertakariek. Une egokia izan daiteke oraingo hau zer bizikidetza-mota nahi dugun eta eraikitzeko gai garen eztabaidatzen hasteko.
12