BAKE-PROZESUAREN BEHATOKI SOZIALA

Page 1

Pertsona iralea zara?


Baietz erantzun duzu? Behar zaitugu orduan, zure iritzia garrantzitsua da


Lokarriren ekimen berri bat Bake-prozesuaren Behatoki Soziala jarri nahi du abian Lokarrik. Herritarrek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten jakitea eta aurrerapauso garrantzitsuak ematen laguntzkeo ideia eta proposamen berriak aurkeztea da Bake-prozesuaren Behatoki Sozialaren helburua. Hiru hilean behin Lokarrik galdetegi bat bidaliko die begirale jarduteko izena emandako petsona guztiei. Jasotako galderei erantzutea eta Lokarriri iristaraztea izango da begiraleen konpromisoa. Behin proposamenak jasota, emaitzak biltzen dituen txosten bat argitaratuko du herritarren Sareak. Gainera, txosten bakoitzak gai zehatzak izango ditu aztergai, hala nola, berradiskidetzea, Giza Eskubideak, herri-partaidetza, akordio politikoa, etab.

Eman izena begirale izateko Parte-hartzeko prest bazaude, bete beharreko galdetegi bat jarriko dugu zure eskuetan hiru hilez behin. Hiru zati edukiko ditu galdetegiak: 1) galdetegi guztietan errepikatuko diren galdera batzuk, gizartearen bakea ulertzeko moduaren garapena ezagutzeko baliagarriak, 2) beste galdera batzuk jazotako gertaera garrantzitsuei buruz eta 3) azken galdera batzuk gai zehatzago baten gainean. Galdetegi batetik bestera aldatu egingo da gaia. Lehendabiziko galdetegiak berradiskidetzea du aztergai. Eskupaper honekin batera izena emateko orria topatuko duzu, baina info@lokarri.org helbidera e-mail bat idaztea da izena emateko modurik errazena. Zure izena emateko soilik honako datuak behar ditugu: zure posta elektronikoaren helbidea, zure izen-deiturak eta zein herri edo hiritan bizi zaren. E-mailik ez baduzu, zure posta arruntaren helbidea jakinaraz iezaiguzu galdetegia helbide horretan jaso dezazun. Izena emateko edo edozein argibidetarako info@lokarri.org helbidera idatzi baino ez duzu. Aukera hau aprobetxatzen dugu lehendabiziko galdetegia erantzutera animatzeko. www.lokarri.org webgunean topatuko duzu (Internet erabiltzerik ez baduzu, dei ezazu 902 42 10 10 telefonora eta paperezko kopia bat bidaliko dizugu).


Gehiago parte-hartu nahi duzu? Bake-prozesuaren Tokiko Behatokiak ari da eratzen Lokarri EAEko eta Nafarroako herri ezberdinetan. Partaidetza esparruak dira Tokiko Behatokiak eta interesaturik dauden pertsona guztiei aukera ematen diete galdetegi bakoitzean proposatzen den gai monografikoari buruz eztabaidatu eta elkarri entzuteko. Horietako batean parte-hartu nahi baduzu, bidal ezazu korreo elektroniko bat info@lokarri.org helbidera edo dei ezazu 902 42 10 10 telefonora eta zurekin harremanetan jarriko gara argibideak emateko.

Behatokiari buruzko argibide gehiago Behatokiari buruz gehiago jakin nahi baduzu (bere helburuak, funtzionamendua, nola partehartu, etab‌), www.loarri.org helbidean sartu baino ez duzu. Bertan, bake-prozesuari buruzko bideoak, agiriak eta hemeroteka birtuala topatuko dituzu, bai eta ekimen honetan laguntzeko erabakia hartzen lagunduko dizun material gehiago ere.

www.lokarri.org

902 42 10 10

info@lokarri.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.