Langabeziari aurre egingo dieten etorkizuneko aukerak aztertzeko ikerketa

Page 1

Bidegin Dima

2014 iraila-abendua


Bidegin Dima, Marakak Dimako Udalerako garatutako ikerketa proiektua da. 2014ko urria eta abendua bitartean garatua. Proiektu taldea Eider Aldape Martin eta Irune JimĂŠnez Gonzalez-ek osatzen dute.

MARAKA People Centered Innovation 655 738 947 / 645 739 384 info@maraka.co maraka.co


Bidegin Dima, Diman langabezian dauden pertsona gazteek Udalarekiko dituzten beharrizan eta nahiak aztertu eta lantzeko proiektua.



AURKIBIDEA SARRERA 7 Proiektuari buruz 7 Helburuak 8 Lan prozesua 8 Proiektuko faseak 9

KONTEXTUA ULERTU Egungo errealitatearen mapa PERTSONAK EZAGUTU Elkarrizketak sakonean

11 11

15

Elkarrizketa kontextualak Elkarrizketen emaitzak

15 17 17

ESPERIENTZIA INSPIRATZAILEAK

45

HAUSNARKETA TAILERRA

59

LAN ILDOAK

63

ONDORIOAK

71

HURRENGO PAUSOAK

73

ERANSKINAK

75



SARRERA Munduak bizi duen krisi sistemiko honetan hainbat dira eragina duten faktoreak: krisi ekonomikoa, aldaketa klimatikoa, biodibertsitatearen galera, eztanda demografikoa, langabezia egoeran dagoen pertsona kopurua, etab. adibidez. Gaur egungo sistema sozioekonomikoa mugarik gabeko hazkunde batentzako dago diseinatua eta honek ezinbestean errekurtso mugatudun planeta baten aurka egiten du talka. Lan arloan zentratuz, desindustrializazioa, jendartearen ohitura eta kontsumo aldaketak edota sektoreen zerbitzuratzeak bezalako gertaerek, nabarmen usten dute eredu sozioekonomikoarekin batera lan merkatu sistema ere berritu beharra dagoela. Azken hamarkadan langabezia tasak nabarmen egin du gora, euskal autonomi erkidegoan Eustat-eko datuen arabera, 2014ko hirugarren hiruilabetekoan langabezia %14,5ekoa izan da, hortik %37,9a 16-24 urte bitarteko gazteak izanik. Arratia mailan langabetu kopurua 960 pertsonatakoa da, %12,89koa. Diman berriz %10 dira Lanbide enplegu zentruan izena emandako helduak. Gero eta zailagoa da pertsonen jakintza mailaren araberako lanak bilatzea, baita lan duin bat aurkitzea ere. Nazioartean ere arazo berdina pairatzen ari

dira. Zenbait eragilek lanaren krisiaren aurrean hainbat berrikuntza planteatzen dituzte. Nesta, Erresuma Batuko berrikuntza erakundeak esaterako, 2012an argitaratutako artikulu batean, langabeziari aurre egiteko hiru alternatiba mota identifikatu zituen: 1) Lan merkatu berriak sortu eta moldatzea. 2) Autoenplegua bultzatu eta laguntzea. 3) Lan bilaketa eraginkorra bermatuko duten bitartekariak sortu edota daudenak berritzea. Erresuma Batuan jarraituz, azpimarratzekoa da bertan zerbitzu publiko eta lan arloko berrikuntzan egiten ari diren lana. Zerbitzuen diseinua oinarri hartuz, hainbat proiektu jarri dituzte martxan zerbitzu publikoak berritzeko helburuarekin. Hauetatik zenbait lan arloan zentratuak. Esperientzia inspiratzaileen atalean azaltzen dira hauetariko hainbat adibide: Make it work, Spider Project eta Wigan Council. Proiektu bat zerbitzuen diseinuko ikuspegitik garatzean hiru helburu nagusi lortzen dira: - Erabiltzaileen, hau da, pertsonen, benetako beharrizanetan zentratzea. Diseinua pertsonetara dohitzea. - Proiektuan ahalik eta baliabide gutxien

Bidegin Dima | MARAKA

erabiltzea bermatzea. - Diseinatzen den einean prototipatzen eta probatzen joatea.

PROIEKTUARI BURUZ

Langabeziaren gaia oinarri hartuta, Dimako Udalaren Gazteria Sailetik, gazteak eta lanarekin lotutako proiektu bat aurrera eraman nahi izan da. Joan den urtean Udalak eta BFA-ak lana bilatzeko erreminten inguruko ikastaro bat antolatu zuten baina ez zuen arrakasta handirik izan. Udalerrian 69 langabetu baino gehiago izanik, ikastarora zortzi pertsona bakarrik hurbildu bait ziren. Errealitate horretatik abiatuz eta aurten berriro berdina ez gertatzeko helburuarekin, Udalak, BFAarekin batera, eskura duen aurrekontua langabezian dauden gazteek lan bilaketa prozesuan udalarekiko izan ditzaketeen beharrizan eta nahiak identifikatzeko, eta lan bilaketa prozesua berritzeko proiektu baten garapenean erabili nahi izan du. Horrela, Maraka enpresak bideratutako eta zerbitzu diseinuan oinarritutako ikerketa proiektu bat eraman da aurrera.

7


MARAKA | Bidegin Dima

HELBURUAK

Proiektuak bi hilabete eta erdiko iraupena izan du. Marakak, taldeko kideen esperientzia, eragileen elkarlana, baliabide bibliografiko eta sareko informazioa jaso eta aztertuz burutu du ikerketa lana. Proiektu honetan fase desberdinak izan dira, ikerketa mamitsu eta ondorio aberatsak lortzeko asmotan. Ikerketa honen helburu nagusia langabezia egoeran dauden pertsonen nahi eta beharrizanak identifikatzea izan da. Horrez gain, beharrizan hauek asetzeko lan ildoak definitzeko inspirazio iturri bezela egun martxan dauden esperientzien azterketa garatu da. Proiektuan ondorengo helburuak ere bete dira:

8

sarrera

• Diman langabezian dauden herritar gazteen egoera erreala ezagutu eta hauen beharrizan eta nahiak identifikatu. • Lana bilatzeko prozesuan lagungarriak izan daitezkeen ideiak sortu eragile ezberdinekin (herritarrak, Udala, etb.) elkarlanean. • Herritarrak proiektuaren parte-hartzaile aktibo bilakatuz ekintzailetasun jarreraren sustapena landu.

LAN PROZESUA Erabilitako lan prozesua proiektuaren beharrizanetara egokitua izan da. Zerbitzuen Diseinua (Service Design) eta Design Thinking diziplinen erreminta eta metodologietan oinarritu da.

Aipatutako prozesua, azpiko eskeman ikus daitekeen bezala, hurrengo faseetan banatzen da: IKERTU, SORTU, PROPOSATU eta IMPLEMENTATU. Ikertu: Landu beharreko gaiaren inguruan, errealitatea eta kontextua aztertzeko fasea da. Kontextuan parte hartzen duten eragile guztiak kontutan hartu behar dira eta beraien beharrizan eta nahiak aztertu eta identifikatu. Sortu eta proposatu: Garapen fase honetan ideien sorrera da helburu nagusia, pilatutako informazio guztia eta hasierako erronka kontutan hartuta ahalik eta proposamen berritzaileenak proposatzeko. Inplementatu: Inplementazio fasean sortutako eszenario edo kontzeptuak errealitate bihurtzean datza. Dokumentu honetan Ikertu fasearen garapena


Bidegin Dima | MARAKA

sarrera

aurkezten da. Ondorengo atalean garatutako faseak deskribatuko dira.

PROIEKTUKO FASEAK Bidegin Dima ikerketa proiektuaren helburuak kontutan hartuta, lau atal desberdinetan banatu da proiektua:

Hurbileko zein nazioarteko esperientzia eta proiektuak aztertu dira, ahalik eta ideia sortzaile gehien lortzeko.

Kontextua ulertu

Hausnarketa tailerra

Atal honen helburua, Dimako egungo errealitatea ezagutu eta aztertzea izan da. Bertan herri eta inguruko azterketa orokor bat egin eta era bisualean aurkeztu da. Pertsonak ezagutu Langabezia egoeran aurkitzen diren pertsonen beharrizanak identifikatu eta hauei aurre egiteko proiektu bat izanik, Dimako biztanle batzuei sakoneko elkarrizketak egin zaizkie. Eragile desberdinei elkarrizketa kontextualak eginez ere lortu da beharrezko informazioa. Esperientzia inspiratzaileak Marakak ikerketa “teorikoago� (desk research) elkarrizketa aztertzean detektatu diren nahiei aurre egiteko lan ildoak

bat bideratu du eta errealitatea beharrizan eta sortzeko asmoz.

Proiektua ahalik eta pertsona kopuru gehienari zabaltzeko nahiarekin, lan saio ireki bat planteatu da elkarrizketetako emaitzak azaldu, esperientzia inspiratzaile batzuk aurkeztu eta herritar gehiagoren iritzia jasotzeko. Proiektua ikuspegi kualitatibo batetik eta erabiltzaile talde txiki baten iritziak kontutan harturik garatu da. Hortaz, emaitzak ez dute jendarte osoaren ikuspuntua definitzen eta ez dira helburu estatistiko batekin definitu, inspirazio iturri izateko baizik. Dokumentuko ondorengo ataletan era zehatzagoan deskribatzen dira garatutako faseak. Dokumentu bukaeran, lortutako emaitzak, ondorioak eta Udalari proposaturiko lan ildoak azaltzen dira. Bukaeran hurrengo pausoen nondik norakoak azaltzen dira.

9



Bidegin Dima | MARAKA

KONTEXTUA ULERTU EGUNGO ERREALITATEAREN MAPA

Dima, Bizkaian kokatzen den eta 62,5 km2 dituen herria da. Beste 9 udalerrirekin batera Arratiako bailara osatzen du. 1.438 biztanle ditu gaur egun. Nabarmentzekoa da 90. hamarkadatik hona biztanleriak izandako gorakada. Egungo baliabideak kontutan hartuz, Dimako lan sektore nabarmenena zerbitzuena dela esan daiteke. Merkataritza eta ostalaritza dira arlo nagusiak, hauei sektore industrialak jarraitzen dielarik. Zerbitzuen sektorearekin jarraituz, nabarmentzekoa da, Dimako baliabide naturalak aberatsak izan arren, ez dagoela turismo eskaintza irmorik. Lehen sektoreak ere oso pisu gutxi du herriko egoera sozio-ekonomikoan. Azterketan zehar 33 enpresa daudela kontabilizatu da. Udalean izena emanda dauden enpresak hauetatik %18 baino ez dira. Autonomoei dagokionez ezin izan da kopurua zehaztu. Dimako langabezia egoerari dagokionez, Lanbideko datu estatistikoen arabera, biztanleriaren %10a dago lanik gabeko egoeran,

hauetatik %47 epe luzeko langabetua izanik. Estatistikei begiratuz, azken lau urteetan langabezia-tasak gorantz egin duela nabarmendu behar da. Langabetuen perfilari begiratuz, gehienak zerbitzu eta industria sektoreetan lan egindako pertsonak dira. Langabetuen %24ak oinarrizko ikasketak ditu eta %29ak Lanbide Heziketako titulua du. Langabetuen %15ak berriz unibertsitate titulua du. Errealitatea ulertzeko bidean, lan bilaketa prozesuan lagungarriak izan daitezkeen eragileak ere aztertu dira. Diman ez dago horretarako eragile berezirik baina udalean esandakoaren arabera norbait galdetzen joanez gero Arratiako Mankomunitatera edo Zornotzako enplegu Zentrora bideratzen dute. Ikerketa martxan dagoela Lanbideko Orientazio Zentro bat ireki da Artean. Momentuz astean behin zabaltzen da goizeko ordutegian (barikua 9:0014:00). Datu guzti hauen erabilera errazteko, mapa bisuala diseinatu da. Ondorengo irudian datu guzti hauek jasotzen dira dokumentu hau erabiliko duen pertsonak lehen begirada baten egoeraren berri izan ahal izateko.

11



Artaun %20

%10 %15

%16

%22

0-17 urte

18-30 31-40

41-50

51-65 Bikarregi+66

Biteriño

%17

BIZTANLERIAREN BILAKAERA

Ugarana Bargondia Olazabal

Lamindao

UDALBATZA:

ALKATEA + 8 ZINEGOTZI

Areatza

TURISMOA UDALA URKIOLA GORBEIALDE ASPURU LANDETXEA MAKAZTUI LANDETXEA

UDALETXEA ESKOLA HAUR ESKOLA MEDIKU ETXEA LIBURUTEGIA LUDOTEKA

GIMNASIOA ARRATIAKO ZAHARREN EGOITZA BIZKAIBUS

Maraka | Bidegin Dima 2014

Indusi

ZERBITZU PRIBATUAK PIDADONDO EGOITZA KUTXABANK NAZARETH

10 OSTATU AXLOR

JANARI DENDA ESTANKOA OKINDEGIA GOZOKI DENDA ARRAINDEGIA FARMAZIA

ARAMOTZ UGATXA

BARULLO

JENTILZUBI BALTZOLA SANTURU

LAPURRIKETA

AXPE GOIKOA ASPURU

SEKTOREAK %61,5

%23,8

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

BRIGADA ARDURADUNA AGUAZILA BAKE EPAILEA

LUDOTEKA ARDURADUNA ARKITEKTO TEKNIKOA (10h) MAKINARIA ARDURADUNA GARBIKETA 2-3 BRIGADAKO LANGILE

ERAIKUNTZA

KULTURA, KIROLA, GAZTEAK, BERDINTASUNA, ETB.

KONTRATAZIOAK:

INDUSTRIA

IDAZKARI KONTUHARTZAILEA 2 ADMINISTRARI TEKNIKARIA:

ZERBITZUAK

UDAL LANGILEAK

%10,5

33

Otxandio

%3,9

ENPRESA + X AUTONOMO

*Dokumentu honetan agertzen diren datuak Dimako Udala eta Lanbide web gunean hartuak izan dira.

13



Bidegin Dima | MARAKA

PERTSONAK EZAGUTU Ikerketan elkarrizketak sakonean eta elkarrizketa kontextualak deritzon diseinu ikerketako teknikak erabili dira. Elkarrizketak sakonean langabezia egoeran dauden 10 pertsonarekin landu dira eta elkarrizketa kontextualak udaleko eragile desberdinekin.

ELKARRIZKETAK SAKONEAN Elkarrizketak sakonean ikerketa kualitatiboan erabiltzen den teknika bat da. Elkarrizketa hauen helburua kontextu jakin bat lehenengo pertsonan bizi duen pertsona baten errealitatea entzutea eta ezagutzea da. Solasaldian zehar elkarrizketatua den pertsonaren esperientziak, sinesmenak, desioak eta bestelakoak ezagutzen dira. Nahiz eta gai jakin bat aztertzeko diseinatua izan den gidoi bat jarraitu, elkarrizketak ez du orden zorrotz eta formal bat jarraitzen. Hizketan aritzea da helburua, elkarrizketatuari eroso sentiaraziz, elkarrizketatzailearen abileziari esker baliozko informazioa ateratzen da topaketa honetatik. Elkarrizketa egituratu eta aurrera eramateko ondorengo protokoloa jarraitzen da: - Sarrera labur bat: elkarrizketatzailearen aurkezpena eta proiektuaren azalpena - Elkarrizketaren iraupena eta egitura azaldu

- Pribatutasunaren dokumentua sinatu

6) 2020an‌

Kasu honetan elkarrizketek ordubete inguruko iraupena izan dute eta bi elementu nagusiren bidez burutu dira: plantillak eta galdetegia. Eranskina I dokumentuan daude ikusgai.

Langabezia egoeran dauden pertsonen errekrutatzea egiteko lan-taldeak udalarekin batera interesgarritzat jotzen diren perfilak elkaradostu ditu.

Plantillak proiekturako bereziki diseinatu dira eta parte-hartzaileei elkarrizketa egin baino egun batzuk lehenago eman zaizkie (mezu elektroniko bidez bidali zaizkie edota Udalean izan dituzte eskuragai). Hiru plantilla izan dira (ikus 16.orr edo Eranskina I): 1) Nire ibilbide pertsonala eta profesionala (ikasketak + lana) 2) Lan gabe geratu naiz eta‌ 3) Egun bat nire bizitzan

Perfil hauek elkar-adosteko honako aspektuak hartu dira kontutan: - Parekidetasuna - Adina - Jatorria - Ikasketa maila - Egoera sozioekonomikoa - Familiaren arduraduna - Izan dituen lan-kontratu motak - Lan-zerbitzuen erabilera

Elkarrizketa gidoiaz eta une batzuetan plantillak aurrean izanez egin da. Gidoia osatzen duten 6 gaiak hauek dira: 1) Pertsona ezagutzen 2) Ibilbide pertsonala eta profesionala (Nire ibilbide pertsonala eta profesionala plantilla aurrean izanda lantzeko) 3) Lan-bilaketa prozesua (Lan gabe geratu naiz eta‌ plantilla aurrean izanda lantzeko) 4) Lan-zerbitzuak 5) Langabetu izatea

Ondoren, hauek suertatu dira elkarrizketatuak izateko bilatutako perfilak: - 45 urte, gizona, 2 urte baino gehiago langabezian - 45 urte, emakumea, 2 urte baino gehiago langabezian - Ikasketak bukatu berri, emakumea, lehenengo aldiz lan bila - Ikasketak bukatu berri, gizona, 2 urte baino gehiago langabezian - Gaztea, emakumea, umeak ditu, denbora

15


MARAKA | Bidegin Dima

16

pertsonak ezagutu


Bidegin Dima | MARAKA

pertsonak ezagutu

darama langabezian. - Gaztea, gizona, umeak ditu, denbora darama langabezian - Atzerritik etorria, ez euskalduna, urte batzuk Diman - Gai desberdinetan lanean ibili dena - 25-30 urte, goi-mailako ikasketak (diplomatura, lizentziatura, gradu, graduondokoa‌) - 25-30 urte oinarrizko ikasketak - Erdi mailako ziklo bat, lanean ibili da - 25-30 urte erdi mailako ikasketak - Goi mailako ziklo bat, lanean ibili da Elkarrizketetan parte-hartzeko deialdia irekia izan da eta Udalak zabaldu du ohikoak dituen bideetatik (Dimako luminosoa, Udal-bandoa, ahoz-ahokoa). Deialdiari erantzuna onargarria izan da, 18 pertsonek eman dute izena. Aurkeztutako guztietatik, aurrez aipatutako kontzeptuak kontuan hartuz, 10 pertsonaren aukeraketa egin da. Aukeratutako perfilen ezaugarriak ondorengoak dira: - 4 emakume, 6 gizon - Adinari dagokionez: - 25 eta 35 urte bitarteko: emakume-gizon bana

- 35 eta 50 urte bitartean: 3 emakume eta 2 gizon - 50 urte gora: 3 gizon - Ikasketa mailari dagokionez: - Oinarrizko ikasketak: 7 pertsona - Erdi-maila: 6 pertsona - Goi-maila: 2 pertsona - Esperientzia profesionalari dagokionez: - Besteentzako langile: 9 pertsona - Askotarikoa: pertsona bakarra - Langabezian izandako denbora: - 6 hilabete baino gutxiago: 3 pertsona - 12 hilabete baino gehiago: 7 pertsona

ELKARRIZKETA KONTEXTUALAK Elkarrizketa kontextualak ikerketa kualitatiborako erabiltzen den beste teknika bat da. Zerbitzua eskaintzen den espazioan egiten den elkarrizketaz ari gara, helburua kontextu horretatik kanpo elkarrizketatuz azalduko ez diren aspektuak identifikatzea da. Kasu honetan elkarrizketa kontextualak udaleko eragileekin egin dira. Udaleko eragileak ezagutu, eta bakoitzaren funtzioak eta betebeharrak

ulertu nahi izan dira. Horretaz gain, pertsona langabetuekin elkarrizketak burutu ahala, hainbat gairen inguruan dudak agertzen joan dira eta informazioa jaso behar izan da (lan-poltsaren funtzionamendua ulertu, udal-komunikazioak ezagutu, ‌).

ELKARRIZKETEN EMAITZAK Elkarrizketen laburpena sortu den bi elementuren bitartez egin da: Personas eta Kontzeptuak. Hurrengo orrialdeetan deskribatzen dira emaitza guztiak:

17


MARAKA | Bidegin Dima

pertsonak ezagutu

Personas Personas benetako eragile baten tipologia edo perfil bat ordezkatzen duen fikziozko pertsonak dira. Persona bakoitzak ordezkatzen duen perfilaren ezaugarriak ditu: ezaugarri sozial eta kulturalak, beharrak, ohiturak, filosofia, balioak,‌ Personas sormen prozesurako ezinbesteko erreminta dira. Kasu honetan 6 Personas sortu dira eta ondorengo orrialdeetan aurkezten dira. Hauetan agertzen diren pertsonen irudi eta datu pertsonalak, ez dira elkarrizketatutakoenak.

18


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

19


MARAKA | Bidegin Dima

20

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

21


MARAKA | Bidegin Dima

22

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

23


MARAKA | Bidegin Dima

24

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

25


MARAKA | Bidegin Dima

pertsonak ezagutu

Kontzeptuak Kontzeptuak atala elkarrizketetan agertu diren gai nagusien sintesia da. Kasu honetan 17 izan dira eta ondorengo orrialdeetan aurkezten dira fitxa formatuan. Fitxa bakoitzak titulua, gai horren barne hartzen diren azpi-gaiak eta elkarrizketatik ateratatako hitzez-hitzeko esaldiak ditu (azpiko aldean eta letra etzanean).

26


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

27


MARAKA | Bidegin Dima

28

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

29


MARAKA | Bidegin Dima

30

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

31


MARAKA | Bidegin Dima

32

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

33


MARAKA | Bidegin Dima

34

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

35


MARAKA | Bidegin Dima

36

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

37


MARAKA | Bidegin Dima

38

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

39


MARAKA | Bidegin Dima

40

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

41


MARAKA | Bidegin Dima

42

pertsonak ezagutu


pertsonak ezagutu

Bidegin Dima | MARAKA

43



pertsonak ezagutu

ESPERIENTZIAK INSPIRATZAILEAK

Bidegin Dima | MARAKA

ESPERIENTZIAK Ikerketaren bigarren atalean, elkarrizketetan lortutako kontzeptu eta ondorioak kontutan hartuz, egun martxan dauden esperientziak aztertu dira. Langabezia egoeran dauden pertsonei lan bilaketa prozesuan laguntzen dieten ekimenak aztertu dira gehienbat. Horrez gain, Dimarako interesgarriak izan daitezkeen beste proiektu batzuk ere aztertu dira. Hurrengo orrialdeetan esperientzia bakoitza deskribatzen da proiekturako interesgarriak izan daitezkeen ezaugarriak azpimarratuz. Dokumentua Udalarentzat baliagarri izateko asmoz proiektuetako estetak gehitu dira dokumentuan.

45


MARAKA | Bidegin Dima

esperientzia inspiratzaileak

NESTA

www.nesta.org.uk Gaia Lanaren etorkizuna, berrikuntza Non Erresuma Batua Nork Nesta

Deskribapena

Dokumentu hasieran aipatu bezala, Nesta Erresuma Batuko berrikuntza agentzia publikoa da. Beraien oinarria berrikuntza, ikerketa, sormena eta diseinu diziplikak dira, beste arlo batzuekin elkarlanean. Nabarmentzekoa da lan egiteko era desberdinak bultzatzen dituztela eta garatzen dituzten proiektu berritzaile askok esperimentazioa dutela oinarri. Erakundeak arlo desberdinetan egiten du lan. Ikerketa honi begira lan arloa aztertu da gehienbat. Langabeziari aurre egiteko berrikuntza sistematiko baten beharra dagoela zihurtatzen dute eta sistematizazio honi forma emateko pausoz-pausoko aldaketa baten alde egiten dute. Beraien hitzetan, horretarako ondorengo hiru kontzeptuak landu behar dira: - Ideien inguruko esperimentazioa: era lokalean sortutako ideiak esperimentatu eta

46

praktikan jarriz. - Praktikan jartzen denaren informazio batzea eta inpaktuaren neurketa, arrakastatsuak diren kasuak beste tokietan inplementatu ahal izateko. - Erakunde internazional bat lan arloan jakintza eta formakuntza izango duena eta sarean lan egingo duena. Hainbat dira bultzatu eta garatzen dituzten proiektuak. Hori dela eta, oso interesgarria da erakunde honen hurbileko jarraipena.

Ezaugarri nagusiak

- Lanaren etorkizunaren hausnarketa. - Ikerketa eta berrikuntzan aurreratuak. - Lan arloko kasuen deskribapenak webgunean.


esperientzia inspiratzaileak

Bidegin Dima | MARAKA

WIGAN COUNCIL

www.nesta.org.uk/news/six- C2 91creativecouncils C2 92-recognised-pioneering-innovations Gaia Komunitate kapitala sortzen Non Wigan, Erresuma Batua Nork Wigan Council, Nesta Noiz 2013

Deskribapena

Nesta Creative Councils programaren barruan garatutako proiektua. Proiektu honek, gizarte ongizaterako modelo ekonomiko berrien sorrera du helburu, komunitate kapitala eraikiz, boluntariotza sustatuz eta ekonomia lokala elikatuz. Herri osoko eraldaketa bat eskatzen duen proiektua da. Pertsonen konbertsazioetatik ideiak irtetzen dira, ideia hauek kanalizatzeko tresnak sortu dituzte, elkarlanean garatu eta bultzatzen direlarik. Egungo egoeratik hausnartzen eta eztabaidatzen hasiz, lokalki garatu daitezkeen erronkak aztertu eta testeatzea da proiektu honen giltza.

Ezaugarri nagusiak - Komunitate ikuspuntua. - Ikuspegi sistemikoa. - Zaintza, lana eta boluntariotzaren konbinazioa.

47


MARAKA | Bidegin Dima

esperientzia inspiratzaileak

PEGASUS

www.youthemploymentdecade.org Gaia Gazteen langabezia Non Europa Nork Novia Salcedo Fundazioa Noiz 2013-2016

Deskribapena

Gazte enplegurako hamarkadaren aldeko 20132016 kanpaina internazionala. Ekimen honen helburua hausnarketa, pensamendu, eztabaida eta ekintza mugimendu internazional bat sortzea da, mundu mailako gazteen langabezia edo lan egoera ez duhinak saiesteko ideiak, jakintza eta soluzioak eskainiko dituena. Kanpaina honek, Nazio Batuen Asamblada Orokorrari 2019-2028 gazte enpleguaren hamarkada izendatzea eskatzen dio erakunde zein herrialdeetan aukera eta eraldaetaren motore izan dadin. Kanpainak hiru ekintza gunetan eginten du lan: Komunikazio eta sentsibilizazioa Jakintza sortzea: Gazte enpleguaren eremu desberdinetan ikerketaren bidez, jakintza handitzea (sarrera, lan duina, formazioa, generoa‌). Harreman instituzionalak: kanpaina arrakastatsua sortzeko beharrezkoak diren eragileekin aliantzak sortzea.

48

Ezaugarri nagusiak

- Gazteen lan egoeraren hausnarketa ematea. - Etorkizuneko ideiak garatzea.


Bidegin Dima | MARAKA

esperientzia inspiratzaileak

LANALDI

www.lanaldi.es Gaia Gazteak laneratzen Non Euskal Autonomia Erkidegoa Nork Novia Salcedo Fundazioa Noiz 2012

Deskribapena

LanAldi batxillergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako “in situ� orientazio programa da, euren etorkizunerako erabakiak hartzea erraztea helburu duelarik. Programaren muina, gazteen interesekin bat datorren esperientzia profesional bat izatea da, haiek aukeratutako lanpostuan egun bat igaroko dutelarik. Helburu nagusia orientazio profesional berritzailea ematea da, goi mailako ikasketak aukeratu aurretik, zenbait tailerren eta lanean ari den profesional batekin izango duten esperientzia praktikoaren bitartez. Proiektuak hurrengo helburuak betetzen ditu: Gazteei hezkuntzaren eta trebakuntzaren garrantziari buruzko ikuspegi berria eskaintzea, etorkizun profesionalerako alternatibak erakutsiz. Sormena, berrikuntza, arriskuak hartzea,

jarrera proaktiboa, planifikatzeko eta kudeatzeko trebezia‌ bezalako gaitasunak garatzea. Hezkuntza mundua eta mundu profesionalaren arteko tartea laburtzea.

Ezaugarri nagusiak

- Erabaki baino lehen probatzea. - Ekimen intergenerazionala. - Lan berrien ezagutza eta ekinzailetasuna bultzatzea.

49


MARAKA | Bidegin Dima

SPIDER PROJECT www.thespiderproject.eu | www.pointr.org.uk Gaia Gazteen langabezia Non Cardiff, Walles Nork PDR, Cardiff Council Noiz 2013-2015

Deskribapena

Zerbitzu publikoen diseinua Service Design diziplinaz baliatuz garatzeko proiektu europarra. Belgika, Frantzia, Irlanda eta Walles herrialdeen elkarlanarekin sortua. Lau arlotan egiten dute lan, hauetako bat gazteen langabezia da. Proiektu honek gazte langabetu kopurua murriztea du helburu, zerbitzuak diseinatu eta berdiseinatuz, gazteak ibilbide profesionalerako hobeto prestatu, lana eta ezagutza lortu eta lan esperientzia izateko. Proiektu honen emaitzetariko bat Pointr plataforma da, lan arloko zerbitzuak bateratu eta gazteei aholkularitza sakonagoa bermatuko dien zerbitzua. Proiektuan diseinu agentziak, instituzioak eta gazteak egon dira elkarlanean.

Ezaugarri nagusiak

- Existitzen diren zerbitzuen bateratzea. - Gazteen ahalduntzea eta jarrera proaktiboa bultzatzea. - Lan bilaketa prozesuan berrikuntzak.

50

esperientzia inspiratzaileak


Bidegin Dima | MARAKA

esperientzia inspiratzaileak

MAKE IT WORK

www.seeplatform.eu/casestudies/Make it work Gaia Epe luzeko langabetuak Non Sunderland, Erresuma Batua Nork Live|Work studio, Sunderland Council Noiz 2008

Deskribapena

Epe luzeko langabetuak lan ingurumenera bueltatzen laguntzeko proiektua. Service design dizsiplinaren ikuspegitik garatua. Pertsonak integratzen ditu bere prozesu osoan. Proiektuaren emaitza existitzen diren zerbitzuak beraien artean koordinatzea eta lan bilaketa prozesuan dauden langileei langabezia egoeran dauden langabetuei laguntzeko gida bat ematea izan da. Gida honetan lan bilaketa prozesuko fase desberdinak agertzen dira, fase bakoitzean pertsonak behar dituzten zerbitzu desberdinekin. Mapa-gidarekin pertsona bakoitzak dituen beharrizanen araberako plangintza egiten zaio lan bilaketa prozesuan. 2006-2008 proiektuaren ondorioz 800 pertsonatik

275 pertsonek lana dute. 6000â‚Ź-ko kostua izan zuen, gobernuaren aurreikuspena 73.000â‚Ź izan bazen ere. 9 hilabeteko proba pilotoa izan zen.

Ezaugarri nagusiak

- Diseinatu eta prototipatu formularen arrakasta. - Dauden zerbitzuak koordinatzea eta baliabideen kudeaketa jasangarria. - Lanera bueltatzea prozesuko azken urratsa. - Pertsonen egoera animiko eta pertsonala kontutan hartzen duen zerbitzua.

51


MARAKA | Bidegin Dima

TASK RABBIT

www.taskrabbit.org Gaia Lan eskaintza eskaera plataforma Non EEBB Nork Task Rabbit Noiz 2012

Deskribapena

Lan eskaintza web-gunea. Garbiketa, etxeko konponketa, asistentzia eta trasladoen inguruko eskaintza eta eskaerak kudeatzen dira. Plataformak aurretik aipatutako arloetan lan egin nahi izanez gero bertan izena emanez, beharrizana duen beste pertsona batekin konektatzen du.

Ezaugarri nagusiak - Lan egiteko era berriak.

- Plataforma birtuala, sarea. - Kontsumo kolaboratiboa. - Zerbitzuak eskaintzeko era berriak.

52

esperientzia inspiratzaileak


esperientzia inspiratzaileak

Bidegin Dima | MARAKA

ZEBERIO

www.zeberio.net | Gaia Gazteak eta lehen sektorea Non Zeberio, Bizkaia Nork Zeberioko Udala Noiz 2014

Deskribapena

Zeberioko Udalak bizimodu jasangarria, elikadura, osasuna eta Zeberio bizi baten alde egindako apustuan gazteentzako aukera berritzaileak planteatzen ditu. Udal lurren eta udal eraikin baten esplotazioa lehiaketa baten bidez, gazteak proiektuak sortzera bultzatu ditu. Proiektuaren helburuak lehen sektorearen dinamizazioa eta kontsumo eta ekoizpen arduratzuan oinarritzen dira. Horrela, Basortu proiektua sortu da, lau nekazari gaztek ortua eta barazki kontserbak egiteko espazioa jarri dute martxan, kontsumo arduratsuaren dinamizazioa ere bere gain hartuz.

Ezaugarri nagusiak - Baliabide publikoen erabilera. - Gazteen laneratzea bultzatu. - Lehen sektorearen birbalorazioa.

53


MARAKA | Bidegin Dima

HIRIKILABS

Gaia Fabrikazio digitala, teknologiaren demokratizazioa Non Donostia Nork Tabakalera, Donostia 2016

Deskribapena

Donostia2016 ekimenaren eta Tabakalerako Laborategien barnean kokatzen den proiektua da. Fabrikazio digitala du oinarri, teknologia sozial eta kolaboratiboa lantzen direlarik. Herritar orok du espazioa eta bertako makinak erabiltzen ikasi eta erabiltzeko aukera. Hacker, maker edota “zuk zeuk egin” ikuspuntutik egiten dute lan. Espazioak ordutegi bat du nahi denean bertako makinak erabili ahal izateko eta ikastaro programa anitz batekin osotzen dute eskaintza.

Ezaugarri nagusiak - “Zuk zeuk egin” ikuspegia.

- Pertsonak ahaldundu eta ekintzailetasuna sustatzea. - Tresna eta ezagutza elkarbanatzea. - Espazio irekia.

54

esperientzia inspiratzaileak


esperientzia inspiratzaileak

Bidegin Dima | MARAKA

CASA NETURAL www.benetural.com Gaia Co-working eta landa gunea Non Basilicata, Italia Nork Netural Noiz 2012

Deskribapena

Basilikatako eskualdean dagoen co-working espazioa da. Co-working espazioa disziplina ezberdinetan lanean ari diren pertsonek espazioa elkarbanatzean datza, espazioarekin batera jakintza elkarbanatu eta sinergiak sortzen direlarik. Lantzen diren ardatz nagusiak berrikuntza soziala, sormena eta komunitatea dira eta landa guneko kontextu batean egiten dute. Landa guneetako eraldaketa eta garapen jasangarriaren erreferente bihurtzen ari da. Ekintzaileak espazio honetan elkarlanean proiektuak garatuz Basilikata eskualdeko marka indartu nahi dute eskualdetik bertatik.

Ezaugarri nagusiak - Landa gunea berritu.

- Ekintzailtasuna eta kolaborazioa sustatu. - Garapen jasangarria.

55


MARAKA | Bidegin Dima

REPAIR CAFÉ www.repaircafe.org Gaia Gazteen langabezia Non Amsterdam Nork Martine Postma Noiz 2011

Deskribapena

Tresna edo arropak konpontzeko espazio irekia. Konponketak egiteko erreminta desberdinak aurkitu daitezke. Baita, tresna desberdinak konpontzen dakien jende aditua (pertsona boluntarioak).

Ezaugarri nagusiak - Jakintzaren transmizioa. - Intergenerazionala. - Espazio kolaboratzailea. - Boluntariotza. - Kontsumo kolaboratiboa.

56

esperientzia inspiratzaileak


esperientzia inspiratzaileak

Bidegin Dima | MARAKA

DENBORA BANKUA www.auzopolis.net Gaia Zereginen elkartrukatzea, komunitatea Non Debabarrena, Gipuzkoa Nork Ermuako Udala Noiz 2012

Deskribapena

Proiektu mota hauetan denbora da trukatzen den moneta. Parte-hartzaile bakoitzak bere jakintzak elkarbanatzen ditu egunerokotasunean izan daitezkeen beharrizanei aurre egiteko asmoz. Denbora bankuen helburu nagusienetarikoa komunitate harremanak sortu edota berauek indartzea da. Adibide hau Debabarreneko Auzopolis denbora bankuarena da.

Ezaugarri nagusiak - Komunitate izaera sortzea. - Boluntariotza bultzatzea. - Jakintzak elkarbanatzea.

57



HAUSNARKETA TAILERRA Bidegin Dima prozesua herriari zabaltzeko asmoz, bertako pertsona langabetuei, zein proiektuarekiko interesa izan dezakeen edonori, zuzenduriko hausnarketa tailerra antolatu eta ospatu da. Tailerra 2014ko abenduaren 16ean, 18h00tan ospatu zen Dimako Udaleko pleno aretoan. Tailerraren helburuak ondorengoak izan dira: - Diman langabezian dauden pertsonen iritzia jasotzea. - Langabezia egoeratik irten diren hainbat pertsonen esperientzia ezagutzea. - Langabezian dauden pertsonengan motibazioa eta gogoa piztea. - Langabezian dauden pertsonen eta Udalaren arteko konexioa gauzatzea.

Bidegin Dima | MARAKA

DEIALDIA

Tailerrera gonbidapena zabaltzeko hainbat bide erabili dira, taldearen arabera bata edo bestea erabiliz. Elkarrizketatuak izan diren guztiak telefonoz pertsonalki deitu dira, kontaktua posible izan ez den kasuetan mugikor mezua igorri zaielarik. Elkarrizketetan partu hartzeko interesa agertu, baina azkenean parte hartu ez duten guztiak ere mugikor mezuz gonbidatu dira. Dimako herritarrak orokorrean udaleko mailingetik, auzoetan kartelak jarriz, luminosoaren bitartez, udal web orrialdearen bidez eta Dima Berriak web orrialdetik informatu eta gonbidatu dira.

Horretaz gain, eta interesekoa jotzen zelako, ondorengo eragileak ere gonbidatu dira: - Julene Ramos, ireki berri den Arteako aholkularitzarako Lanbide bulegoko arduraduna - Galdakaoko Behargintza - Bingen Larizgoitia, Gorbeialdea Landa Garapenerako Elkartea - Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia

Tailerra udalarekin batera kodiseinatu da eta noiz, non, nola eta norekin elkar adostu da aurretiko barne lan-saio batean.

59


60


Bidegin Dima | MARAKA

hausnarketa tailerra

BALORAZIOA

EDUKIAK

Hausnarketa tailerra hiru zatitan banatu da: 1) Harrera eta Bidegin Dima proiektuaren azalpena 2) Hurbileko ekimenak ezagutu berauen sustatzaileen eskutik 3) Beste esperientzia inspiratzaile batzuk ezagutu Tailerrari mokadutxo-solasaldi batekin eman zitzaion bukaera, parte-hartzaileen arteko elkarrizketa eta trukea ematea nahi izan zenez, giro informala sortu zen.

PARTE-HARTZAILEAK

Tailerrerean 15 bat pertsona bildu ziren. Udaleko 3 pertsona (alkatea, teknikaria eta lan arloa daraman zinegotzia), Arratiako Mankomunitateko Lehendakaria, beraien ekimena azalduko zuten 3 pertsona, langabezia egoera dauden 7 pertsona (ikerketan parte hartutakoak 3) eta 2 dinamizatzaile.

Tailerra bukatutakoan bertan parte hartu dutenen eritzia jaso nahi izan da, alde batetatik Bidegin Dima proiektua orokorrean baloratuz, eta bestetik tailerrari dagokionez: - “Bidegin Dima” proiektuaren inguruan: Positiboa Landua Oso positiboa Oso ondo azaldua Ondo, laguntza beti ondo dator Ilusioa pizten duena Motibatzailea Interesgarria Praktikoa - Udaletik horrelako ekimenak bultzatzeari buruz: Ezinbestekoa. Ondo dago kasu apur bat egitea, nahiko abandonatuta sentitzen gara langabetuok. Garrantzitsua, langabetuek laguntza eta lan eskaintzetaz enteratzeko. Itzela iruditzen zait langabetuei hurbilketa bat egotea. Horrelako gehiago egin behar dira! Udaletik sortzen den edozein ekimen positiboa da.

- Saioko interesgarriena: Ekintzaileen azalpena. Negozio ideien aurkezpena. Ekin duten pertsonen esperientzia pertsonala, orain lana duten langabetuak. Dena. - Ekimenen azalpenetik baliozkoena norberarentzako: Jendearen ekintzailetasuna. Jendearen esperientzia. Hostalaritzako ekimena. Autoenpleguarekin. Desestrek ekimena. Ideia sinpleak eraginkorrak direla. Ekintzaileei lagundu behar zaiela. - Besterik: Zorte on proiektuarekin! Saioan jendea motibatuko duen “speech” bat faltatu da. Enpresen informazio gehiago falta da paneletan. Baten batek pertsona bat behar badu hauek erabiliz esateko. Proiektu honek aurrera jarraitzea espero dut. Jendearengana heltzen ikasi behar dugula uste dut.

61



LAN ILDOAK

Bidegin Dima | MARAKA

Dokumentuan azaldutako ataletan identifikatutako kontzeptu eta ideiak kontutan hartuz ikerketaren emaitza diren lan-ildoak sortu dira. Langabezia egoeran dauden herritarren egoera animikoa hobetzea, bertakoentzako lana sortzea eta lan-bilaketa prozesuan zehar laguntza eskaintzea, oinarri bezala hartuz, honako 5 lan-ildoak proposatzen dira: - Komunikazio estrategia diseinatu. - Udala, langabezia egoeran dauden herritarren eta bestelako eragileen arteko topaketa periodikoa diseinatu. - Langabezia egoeran dagoen pertsonarentzako gida diseinatu. - Udala lan-eskaintzen hedatzaile: inguruko lan-eskaintzak, lan-poltsa publikoak, dirulaguntzak, ekintzaile programak eta bestelakoei buruzko informazioa jaso eta zabaldu. - Langabezia egoeran dauden pertsonei ekimen kulturaletarako erraztasunak eskaini

63



Bidegin Dima | MARAKA

lan ildoak

Komunikazio estrategia diseinatu Udalak herritarrei hainbat bideren bitartez igortzen die informazioa: zentruan kokatzen den luminosoa, mezu elektronikoak, web orrialdea, udaletxeko eta auzoetako panelak, ahoz-ahokoa, ‌ Bide jakin baten aukeraketa ez da aldez aurretik pentsatutako arrazoi bategatik ematen, uneko erabakia izan ohi da. Honek informazioa biztanle guztietara zabaltzea eta heltzea eragozten duelarik. Bestalde, herritarren gehiengoak egun erabiltzen dituen komunikazio bideak ez dira erabiltzen (Whatsapp, sare sozialak) Udal informazioa igortzeko. Biztanleen gehiengoak mugikorra darama beti soinean, erabiltzen gaitasuna du eta Whatsapp bidez komunikatzen da bere inguruarekin. Mezua, hartzailea, bidea eta gaia kontutan hartuz diseinaturiko Udal komunikazio estrategia koherente bat definitzea proposatzen da.

Nondik dator: #internet lan-bilaketa prozesuan, #komunikazioa: #egunerokoa, #udal-lana: zein da funtzionamendua?

whatsapp

nÂş1,

65


MARAKA | Bidegin Dima

Eragileekin topaketa periodikoak Aspaldikoak dira egoera konkretu bat bizi dutelako topatzea erabakitzen duten pertsonen taldeak (adikzioren bat bizi dutenenak dira ezagunenak). Egoera berdina bizitzen ari diren pertsonen arteko komunikazioa errazagoa izan ohi da eta elkar laguntzeko balio izaten du. Azken urteotan langabezian dauden pertsonen taldeak sortu egin dira ere. Egungo joerek erakunde publikoek herritarrengandik ahalik eta hurbilen kokatu nahi dutela diote, beraien eritzia ezagutu eta ulertzeko, baina hau ez da beti erraza suertatzen. Asmoa ona bada ere, berau posible izateko bide egokiak pentsatu eta ezarri behar dira. Erakundeez gain, herritarrek ere beraien eritzia gutxi entzuten delaren sentsazioarekin bizi dira. Bidegin Dima proiektuaren barruan antolatutako hausnarketa-tailerrak helburu hau bete zuen, udala eta herritarrak elkarrizketan jarri zituen, eta balorazio oso positiboa jaso zuen bi aldeetatik. Instituzio publikoak eta herritarrak kontaktuan jartzen dituen topaketa periodiko bat diseinatzea proposatzen da. Nondik dator: #ahoz-ahokoa=lan-bilatzailea, #egoera animikoa, #familia eta lagunak=euskarria, #lana ez da dirua bakarrik, #birmoldatu edo hil, #ekintzailetasuna, #mendia eta basoa=lantokiak?, #udal-lana: zein da funtzionamendua?

66

lan ildoak


lan ildoak

Bidegin Dima | MARAKA

Langabetuentzako gida diseinatu Dimako udalak ez du lan arloari dagokion zerbitzu espezifikorik, honekin zerikusia duen zerbait lantzeko norbait agertzen denean ezin dio laguntza espezifikorik eskaini. Beste erakunde batzuek kaleratutako informazio orriak izan ditzazkete udal bulegoan baina hauek ez dira beti lagungarriak, gainera paperezko bertsioan bakarrik egoteak eta kokagune bakarrean, hartzaile kopurua nabari murrizten du. Bestalde, kontutan izan behar da ez dagoela langabezia egoeran dagoen pertsonaren perfil bakarra, norberak esperientzia pertsonal eta profesional ezberdina dauka eta etorkizunera begira helburu ezberdinak izan ditzazke. Formatu anitzean eta pertsonen perfilak kontutan harturik diseinaturiko gida bat sortzea proposatzen da. Nondik dator: #lan-zerbitzu publikoen inguruan‌, #beste lan-zerbitzu batzuk, #ETT-ak, #birmoldatu edo hil, #ekintzailetasuna

67


MARAKA | Bidegin Dima

Udala lan-eskaintzen hedatzaile

Inguruko lan-eskaintzak, lan-poltsa publikoak, dirulaguntzak, ekintzaile programak eta bestelakoei buruzko informazioa jaso eta zabaldu.

Egun badira Dimako biztanlei zuzenduriko hainbat eskaintza (dirulaguntzak, formakuntza programak, lan-poltsak, ‌), baina ez dago guzti hauei buruzko informazioa helarazten dien norbait. Eskaintza egiten duen eragileetako bakoitzak bere bideak erabiltzen ditu informazioa zabaltzeko. Horretaz gain, norbaitek behar bat betetzeko pertsona bat langiletzat hartu behar badu, ez dauka bertan informazio hori zabaltzeko biderik, ezagunekin hitzeginez egin ohi du. Udalak lanarekin zerikusia duen edozein ekimen komunikatzea eta lana eskaini nahi dutenei hedabideak eskaintzea proposatzen da. Nondik dator: #ahoz-ahokoa=lan-bilatzailea, #lan-zerbitzu publikoen inguruan‌, #beste lan-zerbitzu batzuk, #ETT-ak, #birmoldatu edo hil, #ekintzailetasuna, #industrialdea

68

lan ildoak


lan ildoak

Bidegin Dima | MARAKA

Ekimen kulturaletarako erraztasunak Dimako udalak, beste hainbat erakunde publikok bezala, egoera gogorra bizi duten biztanleei laguntza ekonomikoa eskaintzeko programak ditu. Logikoa denez, herritarrek begi onez ikusten dituzte hauek eta gainera jarrera irekia azaltzen dute herri-lana eta antzeko programekiko (herri-lanaren trukean zergetan murrizketa izatea esaterako). Lana ez da diru iturri bezala soilik ikusten, zabaltzeko, sozializatzeko eta norbanakoa gizartearentzako beharrezkoa dela sentiarazteko bidea ere bada. Langabezia egoeran dauden pertsonen jakintza sustatuko duen eta besteekin erlazionatzea erraztuko duen kultura arloko laguntzak diseinatzea proposatzen da. Nondik dator: #egoera animikoa, #egoera ekonomikoa, #familia eta lagunak = euskarria, #lana ez da dirua bakarrik, #egunerokoa, #herri lana: irtenbide posiblea?

69



ONDORIOAK Atal honetan, prozesuan zehar lortutako emaitza eta izandako iritzien inguruko ondorioak zerrendatzen dira: - Langabezia egoeran dauden pertsonen kopuru zehatza jakitea ez da posible izan, Lanbidek ez dituelako datuok errazten. - Dimako Udalak ez dauka bertako jarduera ekonomikoaren ikuspegi erreala, bertako enpresa batzuen datuak bakarrik ditu. - 1990.ko hamarkadan hasitako Dimako biztanleriaren hazkundeak horretan jarraitzen du. - Dimako ekonomia jarduera zerbitzuetan oinarritzen da (%61,5). - Udala eta Lanbideren arteko komunikazioa ahula da (orain gutxi Artean Lanbideren aholkularitza zerbitzua jarri da martxan eta udalak arduradunaren kontakturako datuak ez ditu izan). - Elkarrizketa fasean parte hartzeko deialdiari

Bidegin Dima | MARAKA

erantzuna eman dion pertsona gazteenak 25 urte izan ditu. - Bertakoa ez den norbaitek elkarrizketak zuzentzeak pertsonen zintzotasuna erraztu du. - Hamar elkarrizketa egitea ondo egon bada ere, 6-8 egitearekin nahikoa izan zitekeen. - Udala eta biztanleak sarriago kontaktuan jartzeko beharra antzeman da. - Berriro ere jendearen parte-hartzea izatea zaila dela begibistan geratu da. - Udalak aurrera eraman behar ez badu ere, industrialdea promozionatzeko estrategia baten beharra antzeman da. - Ingurua eta turismoa lotuko dituen proiektuak martxan jartzeko nahia eta interesa azalaratu da. - Biztanleek Udala begi onez ikusten dute. - Bereziki gazteei zuzenduriko ikerketa proiektua izan bada ere, ez da lortu 25 urte beheragoko gazterik erakartzea.

71



Bidegin Dima | MARAKA

HURRENGO PAUSOAK Proiektuaren kontextua ulertuta eta eragileen beharrizan eta nahiak identifikatuta bost lan ildo proposatu dira. Ondorengo pausoak lan ildoen aukeraketa edota konbinazioa izango da, sormen atalarekin jarraituz. Atal honetan proiektuari forma emango zaio eta ondoren inplementazio fasean gauzatu egingo da. Ondorengo lerroetan sortze eta proposamen faseak azalduko dira, baita inplementazioa ere.

SORTU Sortu faseak bi atal izango ditu: - Maraka barneko sortze prozesua: Ikerketan lortutako informazioaz baliatuz erabilera estrategien proposamenak egingo dira.

PROPOSATU

Atal honen helburua, Sortu fasean proposatutako kontzeptuetatik aurreratutakoak sistema erreal bihurtzea da, hau da, detaileen diseinua. Beharrezko baliabideak erabiliz, proiektua era errealean gauzatzeko garapen fasea da honakoa. Proposamen formatoaren arabera, material desberdinak beharko dira proiektua gauzatzeko. Marakak ideia errealitatera moldatzen du, behar izanez gero, beste profesional batzuen kolaborazioarekin.

INPLEMENTATU Proposamenaren diseinua sortu ondoren emaitzaren inplementazio egoki bat zihurtatzeko jarraipena definituko da.

- Eragile desberdinekin sorkuntza kolektiboa: Marakak sortutako ideiak elkarbanatu eta erabiltzaileen beharretara egokitzea da atal honen helburua.

73



ERANSKINAK

Bidegin Dima | MARAKA

75



ERANSKINA I ELKARRIZKETAK SAKONEAN









Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.