Erreminta Gida: Diseinu Ikuspegia metodologiarekin proiektuak garatzeko

Page 1

Erreminta gida

Proiektuak garatzeko metodologia berritzailea, diseinu pentsamenduaren (Design Thinking) hastapenak.

Baiona ¡ Uztailak 6,7 44. UDAKO IKASTAROAK

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

1


Erreminta gida

Ondoko dokumentua, UEUko 44. Udako ikastaroen baitan, Proiektuak garatzeko metodologia berritzailea, diseinu pentsamenduaren (Design Thinking) hastapenak ikastarorako Marakak sortutako materiala da. Bertan, partaideentzat erabilgarriak izan daitezkeen erreminta eta teknika desberdinak azaltzen dira, Diseinu Pentsamenduko Ikertu, Sintetizatu, Sortu eta Prototipatu faseei dagozkienak. Horrez gain, gaian sakondu nahi duenarentzat hainbat liburu eta web-guneren erreferentziak ere adierazten dira.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

2


Aurkibidea:

Ikertu • • • • • •

Zer dakigu gaiaz? Behaketa Safaria Elkarrizketak Partaidetza saioak Mugikorraz burututako etnografia

Sintetizatu • • • •

Eragile mapa Personas Enpatia mapa Erabiltzailearen bidaia

Sortu • •

Partaidetza saioak Sormen teknikak • Ideia zaparrada • Analogietatik sortzea • Prospekzioa • Asoziazio behartua • Super heroiak • Zer gertatuko litzateke?

Prototipatu • •

Inplementatu

Prototipazio azkarra Role Playing

Erabakitze teknikak • Hiru ikuspegiko balorazioa • Ideien balorazioa

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

3


Ikertu •

Zer dakigu gaiaz?

Behaketa

Safaria

Elkarrizketak

Partaidetza saioak

Mugikorraz burututako etnografia

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

4


Zer dakigu gaiaz? Proiektu hasieran erabiltzeko teknika. Taldean lan egiteko erabilgarria den teknika, partaideen artean lehen elkarrizketak sortu eta gaiaren inguruko iritziak elkarbanatzeko. Ondoko irudiko eskema orri handi batean adierazi eta horman pegatzen da. Txantiloiaren inguruan, txandaka hitz eginez, lau atalak betetzen dira.

Aholkuak:
 -

-

Emozioak

Egoerak

Zer transmititzen
 digu gaiak?

Gaiarekin lotutako
 egoerarik bizi izan dugu?

Zer dakigu
 gaiaz?

Zer jakin
 behar dugu?

Komenigarria da pertsona batek dinamizatzaile lanak egitea. Partaideei hitza eman edota agertzen diren gaiak erlazionatzeko. Zer jakin behar dugu atalak, ikerketa definitzen lagunduko du.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

5


Behaketa Zerbitzu bat erabiltzen, ekintza bat burutzen zein esperientzia bat bizitzen ari diren bitartean, pertsonen bizitzan murgiltzean datza. Erreminta honen bidez, posible da ikertzailearentzat arazoak gertatzen diren unean eta ematen diren lekuan bertan antzematea, bide batez, pertsonen kontraesanak identifikatuz. Hau da, hain sarritan izan den egoera: pertsonak ekintzak era batean gertatzen direla esaten duenean eta aldiz, beste era batera jokatzen duenean.

Aholkuak:
 -

Ikusle bezala mantendu behar zara, inoiz ere ekintzaren parte izan, kontaktu zuzena ekidin eta ez egin galderarik (behaketa bukatutakoan horretarako denbora izango duzu). Koaderno bat erabili behatzen duzun denaren oharrak jasotzeko. Esperientzia argazki eta bideo-irudiekin jasotzeak oso emaitza onak eskaini ohi ditu, baina kontuz! Honek egoera kaltetu badezake, hobe hurrengo baterako uztea. Pertsonek esaten dutenaz gain, bere keinuak ere behatu. Behaketan egindako argazkiak erabiltzeko pertsonen baimena behar da, eskatuiezu. Erreminta hau “elkarrizketa� erremintarekin konbinatuz, emaitza onak lortzen dira.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

6


Safaria Zerbitzu/produktu bat erabiltzean edota esperientzia bat lehenengo pertsonan bizitzean datza, benetako erabiltzaile edo bezero bat izango bagina bezala. Honen helburua ematen diren interakzio ezberdinak behatzea da, eta sortzen den edozein behar, emozio zein arazo identifikatzea. Guzti honek berrikuntzak diseinatzen lagunduko digun informazio sakonagoa ematen digu.

Aholkuak: -

Ahaztu aurre-eritziak eta aldez aurretik izandako esperientziak. Koaderno bat erabili behatzen duzun denaren oharrak jasotzeko. Behaketa aktibo eta kontzientea egin. Esperientzia argazki eta bideo-irudiekin osatu.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

7


Elkarrizketak Elkarrizketen helburua egoera konkretu bat bizi duten pertsonen errealitatea eta esperientzia entzun eta ulertzea da. Pertsonen pentsamendu, emozio eta motibazioak ezagutzean datza, zelan bizi diren eta jokatzen duten ulertuz. Guzti honek beraiei zuzenduriko berrikuntzak garatzen lagunduko digu.

Aholkuak: -

-

-

-

-

Denbora bat hartu nor elkarrizketatuko duzun erabakitzeko. Elkarrizketa aldez aurretik prestatzea garrantzitsua da, pertsonarekin izango garen denborari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Perfil ezberdinetan pentsatu ezazu (muturrekoa, aditua, kontrakoa, ‌) Elkarrizketarekin ikertu nahi dituzun alderdiak identifikatu eta gidoi bat prestatu. Elkarrizketa burutu bitartean erabiliko duzun neurrira egindako bestelako materiala prestatu. Ahal dela, hurbildu zaitez pertsonaren ingurura elkarrizketa burutzeko, honek pertsona bere ohiko testuinguruan ikustea suposatzen du eta bestelako informazioa eskainiko dizu (objektuak, egoerak). Elkarrizketa burutzeko gidoia izan arren, honen ordena jarraitzea ez da derrigorrezkoa. Gogoratu helburua solasaldi natural bat izatea dela, elkarrizketatua eroso sentiaraziz, horrela baliozko informazioa lortuko dugularik. Era neutralean egin galderak, galdera itxi eta iradokituak ekidituz. Ez izan isilune edo etenaldien beldur, ongi etorriak dira biak! Une hauek beharrezkoak dira pertsonak bere iritziaren inguruan hausnarketa egiteko eta zenbait gairen inguruan gehiago sakonzeko. Zergatien inguruan galdetu, istorioak kontatzeko bidea ireki ezazu. Keinuak behatu. Bikotean edo taldean bazarete, txandak errespetatu, galdera bat pertsonako. Elkarrizketa dokumentatu: argazkiak egin, interesekoak izan daitezkeen objektuak gorde, ‌ Elkarrizketan zehar egindako argazkiak erabiltzeko pertsonen baimena behar da, eskatuiozu. Entzun eta behatzen zoazen guztiaren oharrak hartu, baina egizu naturaltasunez, elkarrizketa aldatu gabe. Bakarrik baldin bazoaz, ahots edo bideo grabaketa egin dezakezu baita, baina kontutan izan honek pertsona deseroso sentiarazten badu, elkarrizketaren kalitatea kaltetu dezakeela.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

8


Mugikorraz burututako etnografia Kokaleku ezberdinetan dauden pertsonek, aldi berean gai berdin batekiko behaketa egitea posible egiten duen ikerketa erreminta da. Pertsona ezberdinek ikerketan parte hartzen dute zerbitzu edo produktu bat erabiltzen duten bitartean. Era honetan beste gune eta testuinguru batzuetako esperientzietatik inspirazio iturri izango den informazio anitza jasotzen dugu.

Aholkuak:
 -

Beste leku batzuetan bizi diren pertsona kolaboratzaileetan pentsatu. Parte-hartze oinarriak eta bideak argi azaldu. Parte-hartze data batzuk finkatu. Behar bezala azaldu zer nolako informazioa bilatzen zauden eta zer jasotzea espero duzun. Parte-hartzaileengandik jasotako argazki eta aitorpenak jaso.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

9


Sintetizatu •

Eragile mapa

Personas

Enpatia mapa

Erabiltzailearen bidaia

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

10


- Behaketamapa Eragile Ikertu beharreko kontextuan partehartzen duten eragile guztiak identifikatzean datza. Langile, erabiltzaile, hornitzaile, aliatu eta bestelakoak eta beraien arteko harremanak irudikatzen dira. Interesekoak izan daitezkeen talde guztiak kontutan hartzeko, eta hauen beharrizanak eta nahiak identifikatzeko erabiltzen da.

Kanpoko eragileak

Zeharkako
 eragileak

Zuzeneko
 eragileak

Aholkuak:
 -

-

Kontextuan parte hartzen duten eragile guztiak identifikatu itzazu. Garrantzitsua da intereseko talde ezberdinak ildo ezberdinen bidez ikertzea (pertsonekin hitzegitea, internetera jotzea, bestelakoak). Intereseko talde ezberdinak kontextuarekin duten harreman mailaren arabera irudikatu itzazu.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

11


Personas Enpatia tresna bat da, ikerketa fasean zehar identifikatutako perfilen deskribapena. Erreminta honek sormen faseko beste dinamika batzuekin konbinatuz (erabiltzailearen bidaia esaterako), erabiltzailearengan pentsatzen eta beste pertsonekiko enpatia sortzen laguntzen du. 
 Ondoko argazkia txantiloi modura erabili dezakezue zuen perfilak sortzeko. Gogoan izan behar da Personas txantiloi bakoitzak ez duela pertsona bat ordezkatzen, ezaugarri antzekoak dituzten pertsonak baizik.

“Esaldi erreal bat”

Perfilaren ezaugarriak
 (deskribapen orokorra)

Faktore desberdinak adierazteko eskema baliogarria: Adibidez: motibazioa, zerbaitekiko jakintza maila , etb.

Baxua

Altua

IZENA
 AZPITITULOA

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

12


- Enpatia mapa Enpatia mapa Zer pentsatzen du?
 Zer da benetan inporta zaiona?,
 zeintzuk dira bere ardurak, kezkak,
 ametsak eta nahiak?

Landuko den testuinguruan parte hartzen duten pertsonak hobeto ezagutzeko tresna. Erreminta honek, beste pertsonen lekuan jartzera derrigortuko du gure burua, horrela bestearen beharrizan eta nahi errealak sakonago identifikatuz. Ondoko txantiloia erabiliz behar dugun informazioa (eta askotan espero ez duguna) lortuko dugu.

Zer entzuten du?
 Zer diote (edo esaten diote)

Zer ikusten du?
 Nolakoa da bere ingurunea?,
 norekin ibiltzen da?

bere ingurukoek?, nondik heltzen
 zaio informazioa? Faktore desberdinak adierazteko eskema baliogarria:

Nor da?

Adibidez: motibazioa, zerbaitekiko jakintza maila , etb.

……………….. Baxua

Altua

Onurak

Oztopoak
 Zeintzuk dira bidean aurkitzen
 dituen oztopo edo erronkak?

Zer da lortu nahi edo espero duena?, zeintzuk dira bere beharrizan eta nahiak?

Aholkuak:
 -

Orri bat hartu eta eskema marraztu. Testuinguruan parte hartuko duten pertsonetan pentsatu. Taldean lan egiten bada, ezaugarriak idazteko txandakatu (lehenengo pertsonak esaten duena, bigarrenarentzat inspiragarri izan daiteke). Pertsona errealekin elkarrizketak egiteko aukera izanez gero, hemen sintetizatu. Pertsona bakoitzeko enpatia mapa bat sortu daiteke eta ondoren, ezaugarri garrantzitsuenekin Personas fitxa sortu. Iturria: XPlane, Empathy map

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

13


Erabiltzaile edo bezeroaren bidaia “Erabiltzaile edo bezeroaren bidaia”, erabiltzaile edo bezeoaren esperientziari buruzko informazio egituratua eskaintzen duen mapa da. Mapa honek zerbitzu edo produktu bat eta honekiko erabiltzeak duen esperientziaren nondik norakoak azaltzen ditu (ibilbidean dauden kontaktu puntuak, interakzioa nolakoa den, pertsona nola sentitzen den, …).

Aholkuak:
 -

-

Aurretik

Nola ezagutzen da zerbitzua? Komunikazio bideak.

Orri handiak erabili mapa sortzeko. Mapa une, momentu edo fase ezberdinetan banatu (aurretik, bitartean, ondoren). Paperezko zirriborroa hasi, geroago denbora izango duzu formatu digitalean sortzeko. Pertsonen parte-hartzea eskatu, kontextu berdineko perfil ezberdinei norberak bere mapa irudikatzea eskatu diezaiekezu. Mapa benetako komentario eta esaldiekin osatu, mapa aberasgarriagoa egingo dute.

Bitartean

Ondoren

Zerbitzuaren ibilbidea: Pertsonak zerbitzuarekin kontaktua izaten duen elementu edo interakzio puntuak. Une kritikorik gertatzen al da? Bezeroaren asetze maila interakzio puntu bakoitzean.

Bezeroarekin harremanak. Erabiltzeek zer diote? Bezeroaren asetze maila.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

14


Sortu •

Partaidetza saioak

Sormen teknikak

Ideia zaparrada

Analogietatik sortzea

Prospekzioa

Asoziazio behartua

Super heroiak

Zer gertatuko litzateke?

Erabakitze teknikak •

Hiru ikuspegiko balorazioa

Ideien balorazioa

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

15


Partaidetza saioak Partaidetza saioak eragileak elkarlanean aritzeko espazioak dira; bakoitzaren iritzi, beharrizan eta nahiak partekatzeko espazioak, baita ideia berriak sortzekoak ere. Helburua da pertsonak diseinu prozesuan integratzea, eta horretarako hainbat dinamika erabitzen dira, material egokiaz osaturik daudenak. Parte-hartzaileak norbanako herritarrak, jendarte antolatua, sektore desberdinak, erakundeak eta erakundeetako langileak, besteak beste, izan daitezke. Saio eraginkorrak diseinatzeko garrantzitsua da helburuak definitu eta parte hartuko duten pertsonak aurretik identifikatzea. Baita erabiliko diren dinamika eta txantiloiak diseinatu eta saioa ondo planifikatzea ere. Hurrengo eskeman adierazten da partaidetza saioaren egitura:

Helburu zehatzak Kontextua eta

dituzten dinamiken

Itxiera eta


saioaren azalpena

garapena

hurrengo pausoak

Balorazioa

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

16


Ideia zaparrada Taldean eta erronka konkretu batekiko soluzio edota ideiak botatzean datza. Ideia hauek, horma baten idaztea garrantzitsua da, denak kontuan hartzeko. Helburua post It-ak erabiliz, edo orri handi batean, ahalik eta ideia gehien sortzea da. Dinamika honetan lau arau hauek bete behar dira: Epaiketarik ez: kritika guztiak debekatuta daude. Libreki pentsatu: amets egiteko momentua da. Nahiz eta ideia egingarria ez izan, beste partaideekin elkarbanatzeko unea da, honek sormena norbanakoan eta taldean sustatzen du. Kopurua kalitatea baino garrantzitsuagoa: hurrengo fase batean baloratuak izango diren ahalik eta ideia gehien sortu behar dira. Ideia zaparrada hasieran sortzen diren ideiak nahiko ohikoak izango dira, denborak aurrera egin ahala sortzen ditugun ideiak berriz erradikalagoak izango dira eta hauek dira azken finean berrikuntza ahalbidetzen dutenak. Efektu biderkatzailea: ideiek ez dute jaberik, beraz posible da beste pertsona baten ideiaren gainean sortzea. Hasierako ideiak hobetuz ere hainbat berrikuntza sortu daitezke.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

17


Analogietatik sortzea Esperientzia inspiratzaile eta joeren inguruan lan egitean datza. Ikertutako esperientzietatik faktore positiboak identifikatu eta diseinu erronkara nola eraman pentsatzean datza.

Aholkuak:
 -

-

-

Ikerketa fasean aztertutako esperientziekin fitxak sortu: esperientziaren izena, argazki bat eta ezaugarri nagusiak. Esperientzietatik interesgarriak izan daitezkeen ezaugarri, ideia edota kontzeptuak identifikatu. Ezaugarri hauek lantzen ari garen erronkari aurre egiteko ideia-haziak izan daitezke. Ondorengo galderak baliagarriak izan daitezke esperientzietatik edota joeretatik behar duguna ateratzeko: Antzekorik ezagutzen dut?, nola egingo genuke guk?, aliantzarik behar dugu?, ze ezaugarri da interesgarria?, gure testuinguruan aplikatu daiteke?, nola?, etb.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

18


Prospekzioa Egoera idealizatu batera nola helduko ginatekeen pentsatzean datza. Egoera hori abiapuntutzat hartuta, ideiak sortzeko gaitasuna areagotzen da. Ondoko txantiloia erabiliz sortu dezakezue zuen etorkizuneko titularra.

BERRIAK Titularra: etorkizuneko urteko eguneko berria Azpititulua: egoera horretan izango diren ezaugarri gehigarriak

Argazki inspiragarria

Aholkuak: -

Zer gertatu da egoerara horretara heltzeko? Zer egin dute eragileek bide horretan? Ze ekintza gertatu dira?

Etorkizunera bidaiatuko dugula adierazi. 10-20 urte aurrerago egunkarian agertuko den titular bat sortu. Nora iritsi gara hona? Galderari erantzunez, ekintza eta ideiak sortu. Inspiragarria da, gaiari lotutako argazki/irudi bat ere erabiltzea. Joera eta esperientzien analisiarekin konbinatuz oso ondo funtzionatzen du.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

19


Egun bat bere bizitzan Teknika honek denbora lerro baten inguruan ekintza berriak sortzea ahalbidetzen du. Erabiltzailearen bidaia erremintaren oso antzekoa da, kasu honetan sortzeko erabiltzen delarik. Personas fitxak erabiliz edota norberaren ikuspuntutik egin daitekeen dinamika da.

Aholkuak: -

-

Marraztu denbora lerro bat eta sortu proiektuko testuinguruan gertatu daiteen kasu baten istorioa. Arazo edo erronkari lotutako ideiak sortuko dira denbora lerroan zehar (pertsona baten egunean zehar). Irudiko eskema erabili dezakezue gida gisa.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

20


Asoziazio behartua Hitzak ausaz aukeratu eta beraien arteko erlazioak bilatzean datza teknika hau. Teknika honen helburua, egoera ez jakin batetik, ideia berrien bitartez egoera berriak sortzea da. Gai konkretu batekin aritzean, ikerketatik ateratako hainbat kontzepturekin egin daiteke dinamika. Erlaziorik ez duten kontzeptuen harremana bultzatuz. Bestela, jada existitzen den Kent eta Rozanoff-en zerrendetatik hasi daiteke dinamika: 


Zer datorkigu burura? Ze erlazio dute bi kontzeptu hauek?

Mahaia Desioa Zurtoina Mikatza Iluna Erreka Lanpara Mailua Musika Zuria Amestu Egarri Goragalea Ilea Horia Zuria Gizakia Lehioa Ogia Plaza Sakona Latza Jostizia Gurina Zuria Hiritarra Nerabeak Medikua Mendia Armiarma Osasuna Okana Hasierako ausazko hitza: kapela

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

21


Super heroiak Ideiak sortzeko teknika. Ideia zaparradaren antzeko erreminta da, kasu honetan partaide bakoitzak (taldeka ere izan daiteke) super heroi baten ikuspuntutik sortzen ditu ideiak. Super heroiak egun existitzen direnak izan daitezke edo talde bakoitzak berea sortu dezake. Behin super heroia izanda, erronka edo arazoari aurre egiteko ideiak sortuko dira.

Aholkuak: -

-

Super heroia sortzeko galdera hauetaz baliatu: - Nolakoa da? - Nola mugitzen da? - Zer sentitzen du? - Zer egiteko gai da? Ideiak sortzeko garaian, hurrengo galdera planteatu: nola egingo lioke aurre arazo/erronka honi? Sormen fasean egonik, ideia zaparrada teknikako arau berdinak erabiliko dira dinamika honetarako.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

22


Zer gertatuko litzateke? What if…? da bere benetako izena. Lehen ideiak sortuta daudenean, hauen gainean sortzen jarraitzeko erabili daitekeen teknika da. Zer gertatuko litzateke… bagenu? galdera osotuz, hainbat aldaketa edo ideia berri sortu daitezke hasierako kontzeptuan. Hona hemen galderak egiteko ideia batzuk: - Eta … gehitzen badugu? - Eta … aldatzen badugu? - Eta … kentzen badugu?

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

23


ERABAKITZE TEKNIKAK

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

24


Hiru ikuspegiko balorazioa Ideiak hiru ikuspuntutik baloratzen dira: pertsona, ekonomia eta teknologiaren ikuspuntutik. Pertsona bakoitzak rol bat hartzen du eta ikuspuntu horretatik baloratzen du ideia. Testuinguruaren arabera, ikuspuntuak aldatu daitezke (jasangarritasuna, partehartze maila, etb.). Teknika honen antzekoa da Bonoren 6 kapelena. 5 ikuspuntutik baloratzen dira ideiak eta 6. kapela duenak erraztatzaile lana egiten du. Objektibotasuna, sentimenduak, arrisku eta oztopoak, alde positiboak eta sormena dira ikuspuntuak.

Pertsonen
 ikuspuntua

Teknologiaren
 ikuspuntua

Ekonomiaren 
 ikuspuntua

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

25


Ideien balorazioa Parte-hartzaile bakoitzak ideia bakoitzaren alde positiboak, negatiboak edota hobetu beharrekoak zehazten ditu. 
 Ondoren gometxen bidezko puntuaketa bat gauzatzen da ideien balorazio “objektiboa� egiteko. Pertsona bakoitzari 5 gometx ematen zaizkio eta nahi duen moduan banatzen ditu (denak ideia bati, ideia bakoitzari bat, etb.)

Aholkuak: -

Ideiak taldean aurkeztu. Partaide bakoitzari post it batzuk eman aurkezpenean zehar aportazioak egin ditzan. Bukaeran aportazio hauek elkarbanatu. Ideia guztiak ezagutu ondoren gometxen bidezko puntuaketa egin.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

26


Teknikak Prototipatu

Partaidetza saioak #sormen kolektiboa

Prototipazio azkarra
 Role playing

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

27


Prototipazioa Lehen ideiak sortzean, baliagarriak diren jakiteko modu erraza da prototipazioarena. Ideiaren arabera, era bateko edo besteko prototipazio moduak erabili daitezke: - Prototipazio azkarra: ideia erraz moldatu eta eskuragarriak diren materialeekin (kartoia, plastilina, papera, etb.) eraiki. Erakitzen dugun heinean konturatuko gara aldatu edo deuseztatu beharreko ezaugarrietaz, baita ideiaren balioaz ere. - Role playing: ideia antzeztea da teknika honen helburua. Partaide bakoitzak proposamenean parte hartzen duen eragile baten rola antzezten du, idea frogatu eta antzezten joan ahala moldatuz.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

28


Erreferentziak BIBLIOGRAFIA - Collins, Hylary (2010): Creative Research, The theory and practice of research for the creative industries. AVA Publishing. Switzerland. - Stickdorn, Marc & Schneider Jakob (2011): This is Service Design Thinking. BIS Publishers. Amsterdam. - Muratovski, Gjoko (2016): Research for Designers. A Guide to Methods and Practice. SAGE Publications Ltd. Zelanda Berria. - Tassoul, Marc (2009): Creative facilitation. VSSD. Holanda. - Askoren artean (2008): Gida praktikoa. Nola egin kalitatezko partaidetza-prozesua? EUDEL - Askoren artean (2014): Development Impact & You. Practical tools to trigger & support social innovation. - DSCHOOL, The Bootcamp Bootleg, Institute of Design at Stanford. (www.dschool.stanford.edu/useour-methods)

WEBGRAFIA - www.servicedesigntools.org - www.servicedesigntoolkit.org - www.diytoolkit.org - www.maraka.co - www.neuronilla.com - www.designthinking.es - www.dschool.stanford.edu

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

29


Egilea: Maraka Koop. Elkarte Txikia Data: 2016ko uztailaren 6a. Baimena: Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Oharra: material hau UEUko 44. Udako ikastaroen baitan, Proiektuak garatzeko metodologia berritzailea, diseinua pentsamenduaren (Design Thinking) hastapenak ikastarorako ikasleen esku jartzen da Creative Commons AitortuPartekatuBerdin 3.0 lizentziarekin. Lizentzia honekin edukia kopiatu, banatu eta erakutsi ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz: ∞ Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu. ∞ Lanaren kopia zein banaketa askea da. ∞ Lan eratorriak, jatorrizko egiletza aitortzeaz gainera, baimen (lizentzia) berdina izan beharko du.

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

30


Erreminta gida

Proiektuak garatzeko metodologia berritzailea, diseinu pentsamenduaren (Design Thinking) hastapenak.

Baiona ¡ Uztailak 6,7 44. UDAKO IKASTAROAK

Diseinu ikuspegia - Erreminta gida

31


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.