Nondik 46

Page 1

46

1976an sortutakoa

JOXE ARRATIBEL Ataun, 1923- Estibalitz, 2011 100 URTE

LEIZETA dokumentala Bilboko BBK Mendi Film-ean abenduaren 12an ATAUNIKER kultur elkartea. 2023ko abendua.

IRAITZ ZUBIZARRETA

BEÑAT SENAR

Txapela buruan eta ibili munduan!

UXUE MOREA


Sarrera-hitzak Neguaren atarian, hemen da NONDIK aldizkariaren beste ale berri bat, nola edo hala, hainbat gai ezberdin jorratuz, ataundarrontzat jakingarri izan daitezen. Ohi bezala, aldizkariko gai guztiak emanda edo adostuak izan dira, bakoitzak bere mundua edo ikuspegia azal zezan. Horretarako, idazle bakoitzak bere ingurua eta bizipenak azaldu nahi izan ditu, herrigintzari bere ekarpena eginez, bertatik nahiz diasporatik, sormenezko nahiz iritzi-hausnarketako gai eta irudiak sortuz, oroimen historikoan murgilduz. Eskerrik asko idazten, zabalkundea egiten eta diruz lagundu duzuen guztioi!

erredakzio-taldea

Aizpurua Barandiaran, Jexux Begiristain Aizpurua, Joxe Fontenla Sukia, Ion Munduate Arruabarrena, Joxerramun Rezola Eskisabel, Inazio © Atauniker Argazkiak: Aizpurua, Jexux / Aizpurua, Jon / EATE / Etxeberria, Jexux / Galparsoro, Nekane / Munduate, Joxerramun / Sanchez, Iñaki / Zaldibiako jubilatuak / Barandiaran fundazioa/ Argazki-Rally taldea…

ataunikertaldea@gmail.com www.atauniker.org Lege gordailua: SS-1184-1989

2

Nondik

Nondik-norakoak 1 Azala 2 Sarrera eta idazleak 3-6 Atauniker 2022 7 Argazki zaharra eta gaurkoa 8 “Iñaxi Urbiztondoren bertso galduak”. Joseba Aurkenerena Barandiaran 9 “Zaharrak berri”. Hasier Agirre 10-11 “Oria trikitixa”. Joxerramun Munduate 12 “80 urte gainean ditut”. Jokin Apalategi Begiristain 13 “Ataungo bailara: Erleak”. Jon Etxeberria Urbizu 14 “Gaur egungo Arkitektura. Norabide berriak”. Aitor Munduate Auzmendi 15-16 “1953ko uholdeak”. Jexux Aizpurua/Joxerramun Munduate 17 “Beti bidean” Monika Arratibel Goñi 18 “Hezkuntza sistema publiko-pribatu dikotomia”. Lui Garcia Gurrutxaga 19 “Everest 1993”. Joxe Ramon Agirre MARRON 20 “Ezin erretiratu”. Patxi Baztarrika Galparsoro 21 “Tourra Euskal Herrian”. Fermin Aramendi Arana 22 “Barandiaran fundazioa bizi-bizi”. Ixone Fernandez de la Bastida Medina 23 “Nik zure adina harrapatuko banu…? Izaskun Egiguren Imaz 24 “Bi aste Ataunen”. Txomin Uriarte 25 “Boluntariotza “. Intza Barandiaran Arratibel 26 “Itzultzailearen pozak eta minak”. Patxi Apalategi Mendizabal 27 “Ataun”. Joseba Aurkenerena Barandiaran 28 “Elikadura nondik?”. Bittor Oroz Izagirre 29-31 Ataungo Atzoko Gazteak Mendiz Mendi. Joxe Begiristain/Jexux Goikoetxea 32-33 EHBildu/EAJ-PNV 34-35 Argazkiak 36-37 Gugan beude! 38-39 Oroimena elikatuz. Efemerideak 40 “Kirol gaiak”. Jexux Goikoetxea Etxeberria 41 Ezagutu herria. Aurtengo galdera. 42 BAZKIDE izan nahi dut 43-44 Laguntzaileak


ATAUNIKER kultur elkartearen 2003. urteko emaria

- DOKUMENTALA

- KONTZERTUAK • Organo-jotzaileak. Ilbeltzaren 8an Urteberrietako kontzertua San Martin elizan: organo-jotzaileak Iñaki Sanchez irakaslea + Andoni Martí eta Amaia Dorronsoro ikasleak eta EATE abesbatza. • Organo-jotzailea. Abenduaren 17an Eguberrietako kontzertua San Martin elizan: Iñaki Sanchez organo-jotzailea, Kapera Gregorianista (EASO korua) eta EATE abesbatza. - ERAKUSKETAK • Herriko zur eta zuhaixka-laginak. Joxe Bikuña. Ilbeltzaren 30etik otsailaren 4ra. • MENDIAN GORA: Euskal Mendizaletasunaren Historia. Uztailaren 5etik 15era.

• LEIZETA. Aurkezpena eta mahai-ingurua: Naiara Corcuera, Ion Fontenla, Garazi Auzmendi, Alaitz Jauregi, eta Iban Toledo. Martxoaren 15a. • BBK Mendi-film festibaleko Zabaldi sailean. Abenduaren 12an. - HITZALDIAK • Euskal Mendizaletasunaren Historia. Antxon Iturriza. Uztailaren 5a. • Barandiaranen eta Ataunekiko lotura. Jexux Aizpurua / Jon Aizpurua. Irailaren 8a. • Memoria Historikoa - OMENALDIA • Joxe Arratibel Zurutuza (Ataun, 1923Estibalitz, 2011). 100. URTEURRENA

Nondik

3


- HERRI-BISITA GIDATUAK DERIOko Nekazaritza Eskolako ikasle eta irakasleak (2023-II-10)

ANTONEN KOBA / LEIZE MORTALA / LEIZETA leizea (2023-V-11). EuskarAbentura. Uztailaren 16a (125 lagun) Peruenezar eta Sara etxea.

ATAUNgo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasle eta irakasleak (2023-III-22).

ZALDIBIAko jubilatuak (2023-IV-20).

4

Nondik


Euken Ostolaza Zamora tenorra (Igeldo, 1961 - Paris, 2023) Geurengan bego! Ataunen (2022/VII/28)

- ORGANO-IKASTAROAK • 2022-23: 1. IKASTAROA (4 ikasle). • 2022-23: 2. IKASTAROA (3 ikasle). • 2023-24: 3. IKASTAROA (3 ikasle). - ETNOGRAFIA • Ajarresta auzoko Otxotxo (1673) baserritik hainbat baserri-tresna (iraila). - ZAHARBERRITZE-DOHAINTZA

Maite R. Ochotorena idazlea

• Leizadiko Kobatxikiko txerri-aska Aia auzoko Erroipen utzi da dohaintzan. - ARGITALPENAK • NONDIK 44a digitala: Ataungo zur eta zuhaixka-laginak. • LEIZETA dokumentala. • NONDIK 45a digitala eta paperezkoa. - URTEAN ZEHARREKO LANKIDETZAK • Joxemiel Barandiaran fundazioa, San Martin parrokia, Joxemiel Barandiaran ikastetxea, Ataun Kirol Elkartea, Erroipe interpretazio zentroa, EMMOA (Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioa), Naturtzaindia, Felix Ugarte elkartea, Landarlan, EHU (Udako ikastaroak) eta Memoria Historikoaren Jardunaldiak (Udala, Atauniker, Murkondo, Haitzarri eta Ataungo Emakumeen Taldea). - BABESLE eta LAGUNTZAILEAK • Udala, ORKLI koop., AMPO koop., ERAUSKIN harategia eta GANDARIAS jatetxea.

Nondik

5


6

Nondik


Garai batean

1. Miren Agirre (Iztatorzarre) 2. Joxepa Agirre (?) 3. Baxili Dorronsoro ( Iztatorberri) 4. Joxepa Barandiaran (Amilleta) 5. (?) 6. Ixabel Arana (Txomiñone) 7. (?) 8. Arantxa Kortabarria (Botika) 9. Mª Luisa Sanpedro (Kamiño) 10. (?) 11. (?) 12. Mª Luisa Imaz (Intxaustizar) 13. Jexuxa Goikoetxea (Bidebieta) 14. (?) 15. Maria Goikoetxeaundia (Aizkorretaenea). 16. Ramona Arana (Txomiñonea) 17. (?) 18. (?) 19. Jexuxa Etxeberria (Bidebieta) 20. Maritxu Barriola (Barriolaenea) 21. Prantxika Aierdi (Estankoa) 22. (?) 23.

Iazko sutea

(?) 24. Gregori Zaldua (Bidebieta) 25. Juanita Imaz (Arandietxetxikia) 26. (?) 27. Genobeba (Graziñaberria) 28. Xole Baztarrika (Intxaustiberri) 29. (?) 30. (?) 31. (?) 32. Begoña Baztarrika (Intxaustiberri) 33. (?) 34. (?) 35. Arantxa Altolagirre (Errotazar) 36. (?) 37. (?) 38. Ramona Arruabarrena (Santiagoenea) 39. Maritxu Kerejeta (Kooperati.) 40. (?) 41. (?) Oharra: Hutsunekoak ezagutzen eta argazkia noiz eta non ateratakoa den badakizu, idatzi.

Aurrean Atxuri, Arastortz, Aizkorrandi… barrenean Kobadi baserria eta atzean Aratz eta Aizkorri

(Jon Knight, 2022-VI-18)

Nondik

7


Iñaxi Urbiztondoren bertso galduak Joseba Aurkenerena Barandiaran

A

skotan ez ditugu ongi baloratzen inguruan dauzkagun pertsonak, eta urteak pasata, gure artetik joan direnean, haien balioa etortzen zaigu gogora. Berantegi! jadanik gure artetik joanak baitira eta haiekin batera, haien altxorra eraman dutelako. Hori da guri familian gertatu zaiguna amaren aldeko birramonarekin. Adin handikoa zen gu gaztetxoak ginela, eta eguna bertsoak kantatzen ematen zituen, pandero baten laguntzaz. Bertso zahar asko zekizkien eta horiek buruz kantatzen zituen, bat ere okertu gabe. Baina horretaz gain, tarteka, berak gaztetan egindako bertso xortak ere kantatzen zituen. Bertso haietan berari gertatutako momentu berezi eta gogoangarriak kantatzen zituen. Zoritxarrez inork ez zituen grabatu edo transkribatu. Iñaxi Urbiztondoren nondik norakoak Iñaxi Urbiztondo Maiza Ataungo Aritzandieta Txiki baserrian jaio zen 1881eko uztailaren 31n, eta Joxe Batixta Etxeberria Goikoetxearekin ezkontzean, senarraren Azarola (edo Azaola) baserrian finkatu ziren. Bost seme-alaba izan zituzten: Anttoni, Pakita, Joxepa, Juan eta Migel, horietako bat nire amona izan zena, Anttoni Etxeberria Urbiztondo. Zenbait senide Ataundik urrundu ziren haien habiak egin ahal izateko. Migel semeak elikagai-denda bat ireki zuen Herreran, Oleta auzoan, eta han egon zen Iñaxi, luzaz, semea eta haren familia laguntzen. Tarteka, egonaldi luzeak egiten zituen Amarako gure etxean. Ez zekien erdaraz, eta jakin nahi ez; kartetan jokatzen aritzen zen maiz, pasio handiz gainera. Eta beste zaletasun handia, arestian erran dudan bezala, bertso zaharrak kantatzea zuen…

Artikulua osorik www.atauniker.org-en Urruñan, 2023-IV-08 ZUZEU (2023-06-04)

8

Nondik

Iñaxi eta Joxe Batixta bi alabarekin


Zaharrak berri, “modernoen” amorragarri? Hasier Agirre Aranburu

E

saundak, gure aitajaun-amandreen garaiko aldean, ez daude akaso onenean. Lehengo zaharrak gehiago erabiliko bagenitu (hobe dozenaka ezpainetan milaka bildumetan baino) eta berriak sortu ahal bagenitza, beste kuku batek joko liguke, baldinbaite! Ataungo esaundetan uxar egin nahi duenak badu nora jo: itxurazkoa da oso Josune Arruabarrenak eta Jone Arinek 80ko hamarraldian moldatu zuten lana, Ataungo Aho Hizkuntzaren Barne Muinak izenburukoa. Esaera zaharrak baserri-girokoak direla esan izaten da, eta hala da zinez ere, baina hori ez da aitzakia hezkuntza arautuko edo euskaltegietako ikas-irakaskuntzatik kanpo uzteko. Madrildar bati, hiriburuan bizi den bati hitzetik hortzera entzungo dizkiozu sin mata no hay patata eta tankerakoak; donostiarrari edo bilbotarrari, nekez elatzak (laratzak) ezagutzen dola jendea bezalakorik. Kontua ez da baserri-kale edo herri-hiri, beraz, baizik eta hizkuntzaren giharra.

Maiz entzuten den bestea da gazteek bere kasa sortu behar dituztela esaera berriak, belaunaldi bakoitzak bere mundualdira eta bizimodura egokitu behar dituela esaundak. Horretarako, ordea, zaharren moldea ezagutu behar. Hilda gero oilo-saldea alperrik (Ataunen) / hil eta gero, salda bero (beste herri askotan) esaunda ezagutzen duenak sortuko dizu galdu eta gero, salda bero (Berriako kirol-kazetari bati irakurria) edo hilda gero ez Gin Tonic-ik espero (neronek oraintxe “modernizatu” nahian asmatua), baina jatorrizkoa ezagutzen ez duenak buruko min handiagoak izango ditu, inondik ere.

Oso dira garrantzizkoak esaundak. Ezin irudikatu da, sinesgarri izatekotan ez behintzat, nobela edo telesail on bateko pertsonaien elkarrizketa kolokiala esaundarik gabe, hain gutxi gatz-piper pixka bateko egunkarietako artikulurik. Anjel Lertxundiren, Joxerra Garziaren edo Aingeru Epaltzaren liburuetan ez dira faltako, ezta Andoni Egañaren, Iñigo Aranberriren edo Garbiñe Ubedaren artikuluetan ere. Jesus Mari Mendizabal Bizargorrirenetan, zer esanik ez! Zahar zein berri, esaunda guztiak ongietorri!

Nondik

9


ORIA TRIKITIXA MIEL URTEAGA pandero-jolea Joxerramun Munduate Arruabarrena

Zenbat urterekin hasi zinen panderoa jotzen jendaurrean? Gogoratzen lehendabiziko plaza?

Bada, nire lehenengo aldia 13 urterekin izan zen. Nire anaia eta Joxe Migel Ormazabal zebiltzan orduan eta egun batez bi leku desberdinetan jo behar zen eta ni joatea erabaki zen. Ibarra izan zen nire lehenengo plaza.

Makina bat urtetan Ataunen asko ibilitakoa. Ez duzu auzorik, jairik, festarik, soziedaderik, ezkontzarik,…era guzietako ospakizunik Ataun osoan zehar egon ez zarenik, ezta? Egia esan, Ataunen pasa ditugu garai batetako asteburu asko eta asko. Hiru auzoetako jaietan hainbat urtetan jo izan dugu, baita ere elkarteetan. Baina batez ere, bazkarietan ibili gara eta bazkarien artean ezkontzak izan dira Ataunen gehien egin ditugunak. Askotan txantxa moduan esaten ohi genuen anaiak eta biok “Garai bateko ataundar bikote denak bedeinkatu genituen gure doinuekin”.

10

Nondik

Urte guzti hauetan, eta frankismo betean zer esanik ez, majina bat pasarte eta istorio pasatakoa izango zera. Gogoratzen duzu Ataunekin lotura duen anekdotaren bat?

Asko izan ditugu, batzuk kontatu daitezkeenak eta beste batzuk ez. Baina esanguratsua zen Ataunera gentozenean bagenekien noiz heltzen ginen baino sekula ez noiz bueltatzen ginen etxera. Gehienetan jaia luzatu eta Etxarri aldean bukatzen genuen.

Zumarragako Trikitixa taldea sortu zela 100 urtetik gora dira iada. Tartean disko ugari ere bai. Miel nola gogoratzen dituzu zure garaiko disko grabaketa lanak? Ez dute gaur egungo grabaketekin zerikusirik. Ez zegoen teknologia aurreraturik, gogoratzen dut nire lehenengo grabaketa Zumarragako Goiko txabolan egin genuela, Columbia diskoetxearekin, denak batera jota eta akustika batere zaindu gabe. 1981eko gra-


baketan aurrerapauso haundia eman genuen IZ-ren estudioetan grabatu genuenean, gaur egunekoarekin antzekotasun gehiagorekin naiz eta dena analogikoki grabatua izan.

Harrapatu edo ostu zizueten soinu txiki eta balore haundiko tresna harren nondik norakoak ere aipatzekoak dira. Nola izan zen “lapurreta” harren istorioa?

Bada, ezkontza batera joan ginen Hotel Castillora beste askotan bezala, ezkontza txikia zen eta anplifikadoreak, mikroak, soinua eta panderoak komedorean utzi genituen, kafea hartzera tabernara pasatu ginen eta zerbitzariak ordua zela esan zigunean, komedorera sartu eta soinua falta zen. Ordutik ez dugu berriro notiziarik izan soinu horrena. Guretzako balio handiko soinua zen, gure sena markatzen zuen soinua zuen eta pena haundia hartu genuen. Egia da hura baino soinu hobeak izan ditugula gerora baina familiarentzako zuen balioa ordezkaezina zen.

Eta azkena, Aizkoate soziedadean, pasa den azaroan, egin zizuten “omenaldia”, egun polita ezta?

Bada, egia esanda, ezustekoz beteriko eguna izan zen. Etortzen ginenean gazte zirenak antolatutako eguna izan zen eta nagusi ikusteak urte asko eta gero ilusioa egin zidan. Argazki zaharrak ikusi genituen eta oraindik jende guztiaren izenak gogoratzen nituen. Herritik kalejira egin genuenean ezagun pilo bat ikusteko eta eurekin hitz egiteko aukera izan genuen, Bittor jatetxean adibidez, bertako jabearekin urte asko eta gero aurkitu genuen elkar eta bioi egin zigun ilusio handia. Aizkoaten egundoko otordua egin genuen eta mahai inguru polita antolatu zen omenaldi eta guzti. Eskertza hitzak soilik ditut Aizkoaterentzako eta Ataun osoarentzako. Hunkigarria izan zen egindakoa eta are gehiago ataundarrengan gure hazitxoa jarri genuelako bere egunean. Mila esker, bihotzez!

Nondik

11


Laurogei urte gainean ditut Jokin Apalategi Begiristain

N

ola nagoen? Fisikoki, bikain! Psikikoki, urduri! Azken hau, duela urte eta erdiz gero gertatzen zait, zeren orduz gero nire emaztea erietxe batetan bizi baita. Zorionez, berarentzat bezala niretzat ere, gertakizun sendo bat bilakatzen ari da. Geroztik, egun bakar bat ere ez baitugu utzi, egun bakoitzean, hiru ordu elkarrekin igaro gabe! Garrantzi haundiko jokabidea da aipatzen ari naizena horrelako egoeretarako! Berri honen irakurleak, gutxienez entzuna izango du, gure egunetan oraino, gure artean ere, badaudela oraingoz sendatu ezin diren eritasunak. Gizaki-emaztekiok, bi konposanteren oreka beharrezkoa baitugu sano bizitzeko: burumuinaren eta heste nagusiaren arteko konformitatea, hain zuzen. Eta hori behar den eran bilakatzeko hirugarren elementu bat aipatuko nuke: elikadurarena, alegia. Edozein janari edo erari, gustukoa izanik ere, ez da berdin dijerigarria. Badira, nabarmen dijerigarriak diren janari-edariak, hots, besteak beste, gogora dezadan, aho batez, laranja-azalaren ura dijerigarria dela esaten zaigula. Aldiz, beste janari-edari batzuk, sortzen duten digestio-etenduragatik dira aipagarriak. Heste nagusia "mikrobioz" betetzen baitute. Ziburu, 2023/III/03

12

Nondik

Elikadura dugu bada, gizaki-emaztekiak inguramenarekin gehien lotzen gaituena. Orduan, geroz eta nabarmenago, jakintza mikrobiotikora begiratu behar dugu aipatu arazoak konpontzeko, eta bere baitan irtenbidea eduki dezaketelakoan aipatu gertakizun horiek. Hara horretara hurbildu nauten datu zehatz batzuk: tutu digestiboan dagoen sistema immunitarioan dauden zelulen defentsan ehuneko 75 bere eragin-hunkipean mugitzen direla da lehen egiaztapena. Horrela bada, probiotikoen munduan murgiltzen gara. Zeintzu dira probiotikoak? Probiotiko bat mikro-organismo bizien prestakuntzan datza, hots, bereziki gizaki eta emaztekien kolon organismo ezagunean osasun-ondorio zuzenak dituena da, alegia. Laburbilduz, gaurko jakintzaren arabera, hesteen defentsan hiru funtzio betetzen ditu. Hori nola? 1) Hestearen barnebarnean kokatuz ; 2) Mukosa osatzen duten zeluletan jardunaz; 3) Eta gure immunitarioan eragin zuzena eraginaz.


Ataungo bailara: erleak Jon Etxeberria Urbizu

E

uskal Herriko erlezainek, erle beltzarekin lan egiten dutenek bederen, ezagutzen dute Ataungo bailara. Egonak dira bertan Itsasuko eta Azkaingo erlezainak, eta baita Sabandokoak, Lizarrakoak, Malerrekakoak, Durangokoak, Atxondokoak, Zarauzkoak eta abar. Ipar Mazedoniako eta Alemaniako erle adituak ere izan dira bertan. Zer dela eta bihurtu da horren ezaguna bailara erlezaintza munduan? ERBEL Erle Beltz Hazleen Elkartea (www.erbel.eus) da honen erantzule. 2018an sortu zen elkartea Euskal Herriko hainbat erlezainen artean, eta egun 50 bazkide inguru dauzka. Bere xede nagusia bertako erle beltzaren hautespen programa aurrera eramatea da, ardietan eta behietan egiten den moduan. Gure ganaduaren ezaugarriak hobetu nahi ditugu, hau da, erlea mantsoagoa, ekoizle hobea, gaixotasunekiko indartsuagoa eta abar izatea nahi dugu. Gure ganadua Apis mellifera iberiensis izeneko erlea, bertako betiko erle beltza alegia, Iberiar Penintsula osoan dagoen berezko erlea.

ERBELen erregina desberdinen ezaugarriak aztertzen dituzte auzolanean, eta ondoren erregina horien artean egokienak aukeratzen dira, hurrengo belaunaldiaren amak izateko. Honela, hautespen programa arrakastatsua izateko ezinbestekoa da animalia hoberenen arteko gurutzaketa, baina hau lortzea oso zaila da. Erleen estalketa oso konplexua da, erreginak eta erlamandoak airean elkartzen baitira, hegan doazela, jatorrizko erlauntzetatik urrun. Orduan, nola kontrolatzen da estalketa?

Puntu honetan hartzen du garrantzia Ataungo bailarak. Ibarraren ezaugarriak direla eta, estua eta mendiz inguratua, neurri handi batean lortu daiteke ERBELek hazitako erreginak haiek sortutako erlamandoekin estaltzea. Hau lortzeko urtetako lana eta ikerketa burutu

behar izan da Ataunen, eta bide horretan hainbat mugarri lortu dira. Lehen aldiz penintsula iberiarrean, erlamandoen biltzartoki bat topatu eta deskribatu da; lehen aldiz bertako arrazako erreginen estalketa hegaldiak deskribatu eta datuak jaso dira; baita ere lehen aldiz, estalketaren kontrola zenbaterainokoa den neurtzeko tresna asmatu eta Ataungo estazioan erabili da. Lan hauek denak egiteko hainbat proiektutan parte hartu du ERBELek, eta bidelagunak izan dituzte Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ipar Mazedoniako Cyril and Methodius Unibersity. Ataungo bailaran egindako lana handia izan da, eta lortutako emaitzak mantentzeko eta egiten den lanarekin jarraitu ahal izateko elkarlana sustatu dute bertako udalarekin, bailara kanpotik etor daitezkeen erleen sarrera arautzeko. Bertako erle arrazaren kontserbazioa bultzatu nahi da, kontserbatu erabiliz printzipioa dela eta; erabiltzeko, berriz, ezaugarriak hobetzea ezinbestekoa da, eta horretan, asko dauka eskaintzeko Ataungo bailarak.

Nondik

13


Gaurregungo arkitektura. Norabide berriak Aitor Munduate Auzmendi

XXI

mende haseran, arkitekturak desafio berriei aurre egiten die: COVID 19a eta aurrerantzean etor daitezken pandemiak; alderaketa klimatikoa eta ondorioz, lehortea, higadura eta tenperaturen igoera; ingurunearen eta biodibertsitatearen suntsitzea; populazio mundialaren handitzea eta migrazio berriak; eta energia, nekazaritza eta kapitalismoaren krisiak, batik bat. Aurreko mendeko 70 eta 80 hamarkadetako arkitektura postmodernoa, hirietako hedapen auzoen eta ondare patrimonialaren kontserbatze lanetarako korronte klasiko eta historizista bilakatu da, bainan goiko erronkei ez die erantzuten. Arkitektura modernotik, bestalde, teknologia berrietan oinarrituta, High tech arkitektura dator, Arabiako petro-hirien zein banketxe eta korporazio boteretsuen mirarien ispilu. Museo, azpiegitura, kultur zentro eta instituzio berrietarako ere aurkitu dezakegu: Berlingo Reichtagean, Bilboko Guggenheim museoan eta metroan, Parisko Arabiar Munduko Institutuaren egoitzan... Detaile sofistikatuetan eta material garestitan dirutza bat gastatzea eskatzen duen arkitektura da, hain zuzen. Hau dela eta, arkitektura klasiko eta postmodernoaren dialektika gaindituta, tendentzia berriak proposatzen ari dira gaurregungo eraikuntzan eta hirigintzan. Arkitektura jasangarria, hau da, energia kontsumo posible eta sostengarrian oinarritua; Net Zero, karbono ekoizpenik igortzen ez duen arkitektura; egurra (banbu egurra barne), zeramika, adobea eta zumitza bezalako material tradizionalak, tekno-

14

Nondik

logia berrien erabileraz berreskuratzen dituen arkitektura neobernakularra edo material birziklatuak erabiltzen dituena (upcycling eta bioarkitektura); ingurune eta paisaian integratzen den arkitektura, landaretza, uraren birziklatzea eta energia garbiak erabiliz (arkitektura berde edo ekologikoa). Izen batekin edo bestearekin, ingurunearekiko errespetua, energia garbien kontsumo zentzuduna, elkarte, familia eta auzogintza eredu berriak, garraiobide kolektibo eta jasangarrien erabiltzea, osasun neurri zorrotzagoen zaindaritza, arkitektura glokal hauen (globala= munduan zehar zabaldua, lokala= herrialde, ingurune eta toki bakoitzari egokitua) ezinbesteko osagarri dira. Artikulua osorik www.atauniker.org-en


Beti bidean Monika Arratibel Goñi

L

izarragabengoatik Atauna bidean, Land Rover zaharrean Aralarrera bidean, modernoagoan Sorozabal eta baratzera bidean, familia bisitatzera Iparraldera bidean… Haruntz eta honutz, beti bidean. Horrelaxe bizi izan da Miel Naparra. Garo artetik bada ere, beti bilatzen zuen bidea. Poeta hark zioen moduan, “Caminante no hay camino, camino se hace al andar”. Eta niri ikasketa hori trasmititzen saiatu zen. Ziza lekuez ez naiz ondo oroitzen baina bestelako irakaspen ugari barneratu nituen. Ziur nago, Naparra Aralarren solte utziz gero ere bilatuko lukeela etxerako bidea. Orain

berriz, ni nabil beti bidean. Gasteiza, lanera bidean. Lizarrustin gora eta behera, Atauna bidean, Otzaurtetik barrena kuadrillakoengana bidean eta ahal dudanero, hegazkina hartu eta kanpora bidean. Beti bidean. Bideaz gozatzen eta bideaz ikasten. Urrutiko lekuetara iritsi naiz, kontinente ezberdinak ezagutuz eta bidaia guztietan gustura ibili banaiz ere, gustura itzultzen naiz etxera bidean. Bidegurutze ugari izan ditut bizitzan, batzuetan bide zuzena hartu dut. Besteetan berriz, okerra. Noiz edo noiz, bide zuzenetik ere oker joan naiz. Baina hauxe da ba bizitza, bide okerra hartuta ere, ga-

raiz ohartu, buelta eman eta aurrera egitea. Beti aurrera. Agian, txikitan, Aralarko artzain txabolan pasatako uda horiek izan ziren irakaskuntza bikaina. Bide garbirik gabeko lurretan ez nintzen galtzen aitonak emandako pistekin. Baina tira, galtzeak ere bide berriak bilatzea dakar. Zuzenak, aldapatsuak, nahiz errebuelta askokoak, bidea izatea da ditxa. Aurrera goazen seinale. Pellonera bueltan dabil azken aldian Miel Naparra, bide motzean, baina bidean, sekula ez daigula ibiltzeko ilusio eta biderik falta. Beti bidean, zoriontasunera bidean. Edo bideak egiten gaitu zoriontsu?

Nondik

15


1953ko uholdeak. 70 urte Jexux Aizpurua Barandiaran /Joxerramun Munduate Arruabarrena

U

rriaren 14a eta 15a zorigaiztoko egunak izan ziren Ataunen eta inguruetan: euria eten gabe, luiziak, errekak ibai eta ondorio kaltegarri handiak; tartean baita bi hildako ere. Horrela kontatzen du Lapurdiko Saratik iritsi zeneko iluntzean Joxemiel Barandiaranek: “1953ko urriak 21. eguna. … bidean ageri dituk illaren 14 eta 15ean ekaitz edo euri-jasak egin dituen kalte eta ondamenak; batik-bait Tolosa´n, Beasain´en eta Ataun´en: karrikak arriz, lurrez, sasiz eta emborrez estalirik, etxe-ateak ausirik, zubiak galdurik edo porrokaturik, bideak zulaturik edo luziak estalirik. Ataun´en urak ereman zetuk 18 zubi: zutik geldituak dituk banaka batzuek bakarrik: Umarki´koa, Andresenekoa, Olakoa eta Kaxeta´koa. Urbitarte´ko zubia urak arturik zegola, Urbitarte´ko gizon gaztea oial batzuk irixtera zijoala, zubiarekin batera eraman zian illaren 15en eta itto. Arrizabalaga´ko motilla, Iztatortik beerago, urak arturik zeukan erribidean bere txirringillarekin sartu eta uraren indarrak ereman eta ala itto.. Arrate´ko etxean urak orma zulatu zian: barrunen zegon zagi-ardo bat berekin ereman eta Villafranka´ko etxe batean sartu. Telleriazpiko soroari erdia kendu zook urak, bere erditik bidea egin dik eta aldamenak arriz bete zetuk. Perunezarre´ko sorora Etxetxo zearretik luizia jetxi dek eta erdi-erdian bere zuaitz batzuekin gelditu dek. Murkoondoko bidea estali dik lurrez eta horma-arriz. 1953ko urriak 22. eguna. Gaur ikusi zetuat urak Murkoondo´n egin dituen ondamenak”. J.M.B. Egunerokoak (1953-1968)

16

Nondik

Esaten dutenez, txerri bat urak eraman eta Lazkaon azaldu omen zen. Pixkanaka baina, 1953ko azaroan kalteak izandako herritarrak Gipuzkoako Gobernadore zibilari, udalaren bidez, portland-a eskatzen hasten dira, Gonzalo Arizmendi Beasaingo aparejadoreak ziurtagirituta eta Jose Maria Vicuña alkate eta Eustaquio Irusta idazkari zirela: Otadizelai, Errota, Imatzenea, Bidebieta, Olaluzeaga, Agauntza S.L., Anastasio Imaz Intxaustizarrekoa etab. Apirilaren 24an 18:00etan bilera izan zen udaletxean gai horren inguruan eta 14 eskatzaileei laguntza ukatu egiten zieten epez kanpo ibiltzeagatik; besteak beste, Arbildi, Arbildizar, Andraleizeta, Gomensoro, Arbotoneta, Peruenezar, Gomensoro, Auzmendi, Andresenea, Arin eta abarri. Hona eskabide zehatz batzuk: Lauztiazpiko Jose Inazio Mujikak 10 tona, Ariñaundiko Andres Zurutuzak 3, Gomensoroko Jose Ramon Arratibelek 10, Santrostako zubirako 2 eta Auzmendiko Jose Mari Urdangarinek 8 eskatu zituzten. Aziendei zegozkien laguntzak: Kilo-behiko 0,60 pezeta. – Buruko (txerria 25 pezeta, ardia 5 eta arkumea 3 pezeta) AUA (422-03) 2023-IX-15


JOXE ETXEBERRIA ARRUABARRENA (Ataun, 1922- 1936/X/14) Arrizabalaga baserrikoa

Ergoienako Iturbekoa. Zubia igarotzean urak eraman zuen zubi eta guzti. Ordiziako Txapel Gorri txirrindulari-taldean zebilen. Arandietxeko Leandro Imaz Mendiaren danbor-turbina, 150 m. kable, 10 metroko tutuaren ardatza eta ur-saltoa (15.950 pezeta) ere urak eraman zituen.

TOMAS ARRATIBEL IMAZ “Montte” (Ataun, 1936-II-21 / 1953-X-15)

Nondik

17


Hezkuntza sistema: publiko-pribatu dikotomia Luisa Garcia Gurrutxaga Gipuzkoako Diputatua Kongresuan, PSE-EE

G

ure hezkuntza sistema konplexua da bere muinean: esan genezake sistema duala edo bikoitza dela, ikasleak ia % 50ean banatuta daude irakaskuntza publikoan eta itunpeko pribatuen sareen artean. Europako kontestuan oso egoera berezia da eta estatu mailan ere, Nafarroa eta Madril izan ezik. Arrazoi historiko ugari daude egoera hau ulertzeko, oraingo honetan ezin ditugu bere konplexutasunean azaldu, baina bai apunte txiki batzuk aipatu. Alde batetik, elizaren hegemonia irakaskuntzan orain dela gutxi arte eta, bestetik, ikastolen mugimenduaren eragina guregan. Hezkuntza transferentzia osoa eskuratu genuenetik ia 40 urte pasa dira, eta euskal hezkuntza sistemaren eraketan eta garapenean dikotomia honen eraginak pixu handia izan du eta une honetan hezkuntza ituna eta lege berriaren negoziazioan ere garbi ikusten ari da. Lurralde demokratiko eta aurrerakoietan hezkuntza eskubide uni-

18

Nondik

bertsalaren bermea zerbitzu publiko gisa eratuta dago eta hezkuntza publikoa ekitatean eta aukera berdintasunean oinarritzen da. Gure sistema dual honen ondorioz, batzuetan ere berme hauek arriskuan ikus daitezke. Azken urteotan ikusi dugu irakaskuntza publikoan segregazio fenomenoaren hazkundea, hau da esklusio zorian dauden ikasleriaren gehiengoa irakaskuntza publikoan dago berez konplexua den sistema bati konplexutasun gehiago eransten. Nola garatuko dugu dikotomia hau gizarte bezala? Nola bermatu justizia soziala, berdintasun aukera eta irakaskuntzaren kalitatea? Galdera eta erronka potoloak dira eta nire uste apalean lehenbailehen konpondu beharrekoak . Horretarako akordio zabalak jorratu behar ditugu, hezkuntza eragileak entzun behar dira eta entzun eta gero hausnarketa sakona eta zintzoa burutu. Hortik aurrera akordio politikoak eta sozialak ahalbideratu beharko lirateke indar eta sentsibilitate desberdinen artekoak gure hezkuntza sistemaren modernizazioan, kalitatean eta ekitatean sakontzeko.


Everest 1993 Joxe Ramon Agirre Begiristain “Marron”

U

rruti gelditu dira Everesteko gailurrera eraman ninduten azken urrats haiek. Urrun Alberto eta Habi-rekin izandako besarkada beroa.

Azkenean gailurrean, azkenean 8.848 metroak gainditu ondoren amestutako helburua beteta. Baina oraindik jaistea gelditzen zen ospatzeko, lorpenaz gozatzeko eta pozetan lehertzeko. Asko sufritu genuen, zaila izan zen bidea, oztopoz betea, metroak geroz eta luzeagoak, tenteagoak, gure biriketara ere airea ere ez zen hemen dugun bezain gozoa eta aberatsa. Gogoratzen naiz garbi nola nire buruari indarra eman nahian nire baitako estimuluak bilatzen nituela. Baikortasunezko estimuluak, bide zail eta neketsu horrek helburu zoragarri bat betetzea eramango gintuena. Horretarako, jabetzen nintzen gorputz indartsu egoten gain buruz egon behar nintzela indartsu eta sinistu amets hori betetzeko gai nintzela. Bete genuen ametsa.

30 urteren ondoren, ordea, beste irudi bat datorkit burura, beste oroipen bat gizatiarkoagoa. Gure gailurreko saiakera , hiru egun lehenago egitea genuen asmoa. Hego gailurrean geunden ia 8000 m. Gau horretan gailurrera jotzeko asmotan. Egun horretan gailurra egindako batzuk behera zetozen, baina ez denak. 8500 m. aldera bat erori eta harkaitz baten kontra gelditu zen. Bere lagunak alturaren ezinak jota berau han utzi eta behera zetozen bizi-iraupen borroka horretan. Latza gure aurrean bizitzen genuena. Gure buruan gailurreko gogoa zegoen, horrenbeste amestutako momentuan geunden, trantze horretan guztiz murgilduta baina gertatutakoak guztiz aldarazi zigun asmoa. Everesteko gailurra edo eroritako pertsona horren erreskatera joan. Ez genuen zalantzan jarri gailur baten alboan pertsona baten bizitza zegoela gainetik. Gaueko ilunean abiatu ginen Habi eta biok jan pixka bat eta oxigeno botila bat hartu eta gorantz zerekin topatuko ginen jakin gabe. Batzuetan argi bat ikusten genuen baina gerora argi hori itzali zen; hala ere, bilaketan horretan jarraitu genuen gorantz. Hiru ordu ondoren topatu genuen pertsona hau. Arpegia odoldurik eta bere burua utzita. Oxigenoa jarri genion, edateko beroa eman eta berehala ekin genion beherako bideari. Epelera…. Harry Tailor zuen bere izena. Izozketa batzuen ondorioz sudurra eta behatz zati batzuek galdu zituen baina bizirik atera zen. Hiru egun ondoren, berriro bideari jarraituz Everesteko gailurrean geunden. Gaur 30 urte ondoren, erreskatearen lorpen harrek utzitako balioak gehiago betetzen nau, giza-balioak gauza guztien gainetik jarriaz.

Nondik

19


Ezin erretiratu Patxi Xabier Baztarrika Galparsoro

E

rretiroa hartu, bai, pozik hartu ere; erretiratu, ez, ezta nahi ere.

Herrigintza lanbide, zerbitzu publikoan lan egin dut beti. Orain jubilazioak denbora librea oparitu dit, presioz eta tentsioz blaitutako lanetik libratu nau. Leiho berri bat ireki dit, erretiroa ez baita “bukaera”, bizitzako etapa berri baten “hasiera” baizik. Adinari lotzen zaio erretiro-hartzea, zahartze programatua dirudi. Zahartzea, berriz, aktibotasunetik erretiratzeari lotzen zaio. Objektu deskatalogatutzat jotzen du askok jubilatua. Akats handia! Adina NANeko zenbaki aldaezin bat da, baina garrantzitsua da norberak bere buruaz duen gaztetasun-sentsazioa ere, eragina baitu osasun fisiko nahiz kognitiboarengan. García Márquezek zioenez, “ez da egia jendeak amets egiteari uzten dionik zahartzen delako; aitzitik, amets egiteari uzten diolako zahartzen da”.

20

Nondik

Jubilazioa ez da udazkeneko zuhaitz hostogabearen pareko, udaberriko loraldi berriaren aldarri baizik. Kontua da bizitzatik dimititu gabe gizartearen parte aktiboa zarela sentitzeko bizi-indarra izatea. Horrek eskatzen du denbora libreaz gozatzea, jakin-mina elikatzea, erronka berriak hartzea, ikasteko grina hauspotzea, bizitzan metatutako eskarmentuari zukua ateratzea, familia/lagun eta jendarteko harremanak sendotu eta jende berria ezagutzeko gogoaz aritzea… Luxua da zer, noiz, nola eta norekin egin erabakitzeko askatasuna izatea. Horixe da erretiratu gabe erretiroa hartzea.

Badira bi urte jubilatu nintzela, eta esandako moduan nabil. Gizartera begirakoan batez ere euskarari eta hizkuntza politikei lotutako jardunean: hitzaldiak, idazlanak, aholkularitza, museogintzako edukiak… Azkenak aipatzeko, bi hilabeteotan egin berri ditut bi hitzaldi saio: bata, hizkuntza gutxituen erronka berriei buruz Galiziako CCGren Santiago de Compostelako foroan; bestea, euskararen biziberritze politikei buruz, Garabide elkartearen eskutik (orain urte asko hasitako lankidetzan), Ekuadorreko hizkuntza politiken diplomatura ikastaroan. Hartu eta eman, etengabeko ikasketan beti.


Tourra Euskal Herrian Fermin Aramendi Arana (2023/IX/15)

F

rantziako Tourra ziklismoaren eta kirolaren mugetatik harago doan kirol ikuskizuna dela kontu jakina da, erakusleiho erakargarria eta tentagarria bidenabar edozeinentzat. Kirol arloan, maillot horiaren borrokan, izan zitekeen buruz burukorik erakargarrienean beste atal bat eskaini digute gaur egun etapakako lasterketetan munduan diren bi haundienek, Vingegaardek eta Pogacarrek, eta aurreneko egunetik hasita izan da gainera bien arteko lehia txundigarria. Geuretik begiratuta bestalde, aspaldiko Tourrik emankorrena izan da euskal zalearentzat, Pello Bilbaoren eta Jon Izagirreren etapa garaipenak batetik eta bizkaitarraren seigarren tokia azken sailkapenean dira bestetik horren lekuko. Baina aurtengo Tourrak euskaldunontzat beste erronka bat ere izan du, irteera nagusia ez ezik aurreneko egunak Euskal Herrian egin baititu lasterketak eta uste dut, beste behin, kirol honekiko dugun atxikimendu estuaren berri izan duela munduak. Errepideko ikuskizun txundigarriaren mailan egon da euskal zaleak izan duen jarrera eta eman dion babesa. Eta ziklismoaz ha-

rago, lurralde "bedeinkatu" honetan arnastu den giroa eta munduaren aurrean eskaini dugun irudia goraipatuko nituzke. Era guztietako paraje, inguru eta zokoetan astindu ditugun ikurren eta aldarrien berri izan du jendeak. Erronkaren arrakastak asebete gaitu. Baina, eta behin Tourraren burrundara gozagarria pasata, aitortu behar da erakusleiho txukun eta zaratatsu horren atzean dagoen biltegiak ez duela distira bera. Herrietako ziklismo elkarte askok argi gorria piztuta dihardute, etsiak jota. Bateko, urte askoan antolatu dituzten lasterketei eutsi ezinda gaur egun. Era guztietako hesiekin egiten baitute topo, diru kontuak, laguntzeko jende falta, prestatzen direnen baldintza duinak bermatzeko zailtasunak, trafikotik gero eta arau zorrotzagoak, hedabideetan izaten duten oihartzun apala, e.a. Eta horrek guztiak bereziki eragin zuzena du ziklismo haztegietan, bizikleta lehenetsi eta federatzen direnen kopuruetan, etorkizuneko profesionaletan alegia. Soka beraren bi muturretan dauden errealitateak dira eta elkar elikatzea eta zaintzea derrigorrezkoa dute goi mailako ziklismoan Euskal Herriak orain arte bezala bere lekua izango badu.

Nondik

21


Barandiaran fundazioa bizi-bizi Ixone Fernández de Labastida

goei bultzada eman nahi izan zaie, eta hala, ‘Gaztainondoaren etnografia bat Tolosaldean’ ikerlana babesten dihardu bekarekin. Ikerlari gazteak dira protagonista, Akaitz Sarasola Nekazaritza eta Basogintzako ingeniaritza ikaslea eta Aintzane Kortajarena antropologia ikaslea.

J

ose Miguel de Barandiaran Fundazioa on Jose Migel Barandiaran eta Eusko Ikaskuntzak sortu. zuten 1988ko ekainean. Ordutik ataundarraren lanaren zaintza lana egiten du, bai eta haren zabalkundea ere. Barandiaranek berak ikerketari eskaini zion bizitza osoa, eta Fundazioak bide horri jarraituz Barandiaran Beka ematen du urtero, etnografia-antropologia eta historiaurrea-arkeologia gaiak txandakatuz. Azken urteetan gai berritzailea-

22

Nondik

Bestalde, Fundazioak barne hausnarketa prozesu bat eraman zuen aurrera 2022an (Barandiaran Museoan ere saio bat egin zen herriko eragileekin) eta handik irtendako ideietako batzuk hasi dira forma hartzen: web orriadea berritu da; Barandiaran Katedraren sustatzaileetako bat izan da Fundazioa; Barandiaranen irudia gazteei helaraztearen beharraz jakitun EuskarAbentura ekimenarekin harremanetan ipini eta 150 gazte inguruk Ataunen egin zuten geldialdia 2023ko uztailean…. Gainera, Barandiaranen bizitokia izandako Sara Etxearen kanpoaldean egokitzapen lan batzuk egin

ostean, eta Fundazioren eta Udalaren arteko elkarlanari esker, Barandiaran Museoaren eskutik zenbait bisita antolatu dira abuztuan zehar. Hiru izan dira orotara, eta Euskal Herriko toki ugaritako lagunek ”Barandiaranen bizipenez osatuta, haren umiltasuna aipatuz eta munduarekiko ikuspegian zentratutako” bisitaldiekin gozatu dute, “bisitariei emozioa eta miresmena eragiteko asmoz”. Horrez gainera, bestelako ikerlanak publikatzen ditu Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 1921ean sortutako Eusko Folklore Urtekarian. Gai zehatzen inguruko etnografiaantropologia gaiak biltzen dira bertan: Euskal kultura eta kulturgintza (2015-2017); Euskal identitatea(k) (2018); Hiri antropologia (2019); Arkeologia (2020); Mendeurrena (2021); Euskal gastronomia eta elikagaiak: kultura, praktikak eta eraldaketa (2022). 2023ko bigarren seihilekoan kaleratuko den zenbaki berria Kirolaren antropologia gaiaren ingurukoa izango da.


Nik zure adina harrapatuko banu…! Izaskun Egiguren Imaz

H

ori esaten zidan amonak terrazan saltoka ikusten ninduenean. Eta orain, orduko gaztetxo harekin oroituz, batzuetan denboran atzera egin nahiko nuke, eta zalantzengatik edo beldurrengatik egin gabe geratu ziren zenbait gauzari ekingo nieke. Demagun goiz batean 1989. urtean esnatzen naizela. Bone etxeko txakurraren zaunka-hotsak esnatuko ninduke iratzargailuak baino lehen, eta institutura joateko jantziko nintzateke. Hasteko, gorputz osoa estaltzen zidaten jantzien ordez beste batzuk aukeratuko nituzke, eta ez nintzateke lotsatuko argala ez egonagatik ere. Behin ikastetxean, txutxu-mutxuka aritzen ziren haiei kasurik ez nieke egingo, eta elkarrizketa interesgarriak izateko gai den jendea aurkitzen saiatuko nintzateke. Nire betiko lagunez gain, beste modu batera pentsatzen duen eta bizi den jendea ere ezagutzen saiatuko nintzateke, ingurukoek pentsatzen dutenari kasu gehiegirik

egin gabe. Ulertuko nuke, izan ere, edozein tokitan aurki dezakezula lagun on bat, maitale bat, edo, besterik gabe, une horretan bidelagun izango duzun pertsona bat. Burua eta aukerak irekiko nituzke, mundua zabala dela jakingo bainuke. Bizitzan zerk mugiarazten nauen aurkitzen saiatuko nintzateke, hori baita denari zentzua ematen diona, eta, ondorioz, ikasketak aukeratzean barruak esandakoari egingo nioke kasu, “irteera” zerk duen begiratu ordez. Eta, horrez gain, euskararen aldeko talderen batean emango nuke izena. Besteek egiten dutena errepikatu ordez, artaldean joan ordez, neure bidea topatzen saiatuko nintzateke, as-

kotan akatsak egin arren, askotan erori arren. Eta, gainera, azken finean hamazazpi urteko neskatila izanik, festetara eta kontzertuetara joango nintzateke, bizitzari etekin guztia aterako nioke. Dantza egingo nuke lagunekin, leher egin arte, jende mordoa ezagutuko nuke, maitemindu egingo nintzateke etengabe musikaren erritmoan, eta berriz izango nintzateke zoriontsu, edozein herritako jaietan. Argazkian, ezkerretik eskuinera: Ruth Cayero, Jaione Garro, Silvia Dorronsoro, Amaia Eguren, Izaskun Egiguren eta Amaia Oiarbide. 1990eko uda Orion.

Nondik

23


Bi aste Ataunen, duela 50 urte Txomin Uriarte

1

971eko iraila zen. Tximist espedizioa prestatzen ari nintzen Everestera joateko. Urrira arte nuen libre, gero Ingalaterrara joan behar bainuen ikastera. Bi arrazoi nituen Ataunera joateko: On Jose Migel Barandiaran hobeto ezagutzea, eta bide batez, nire euskara indartzea. Betidanik maite izan ditut Barandiaranen lanak eta bere bizitza. Jose Ramon Telleria adiskidearekin batera ezagutu nuen; berak, La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxean lan egiten zuenean, marrazkiak egiten baitzituen, Euskal Mitologiaren Hiztegi Ilustraturako. Nire oroitzapenak nahiko lausoak dira. San Martin auzoko ostatu batean bizi izan nintzen (uste dut Urbieta

24

Nondik

zuela izena). Oso ondo tratatu ninduten. Don Joxemiel San Gregorio auzoko Sara baserrian bizi zen, uste dut iloba batekin. Egun batzuk Jentilbaratza inguruko Limurita kobazuloan eman nituen lanean, Joxemielen zuzendaritzapean, eta beste hainbat gazterekin batera (Fermin, Jexux, Antton, Patxi Xabier, Ibisate ... Ekain ere bisitatu genuen, Zestoan. Adiskide handi bihurtu ginen, eta denborarekin adiskidetasun hori areagotu egin zen. Ezkondu ere, Don Joxemiel berak ezkondu gintuen, urte batzuk geroago, Aralarko San Migel Santutegian. Olaberriko Nekane Castillo ere bertan ezagutu nuen. Egun batean, Joxemiel jaunak Murumendira bidali gintuen, Mariren bila, Anbototik Larrunarrirako bidean, han ote zegoen ikusteko.

Gogoan dut, Ataunen nengoela, bertako lagunekin Tolosara joan nintzen Nepalen super8n grabaturikoa aurkeztera. Ondoren, Ataungo saloian ere proiektatu nuen. Beste behin, Ataungo mendi taldearekin joan nintzen autobusez Betsaidera Oroitzapen Eguna ospatzera eta baita Alleko mendira ere. 1972an Zermatt-en kontzentratuta geundela ere idatzi nien Jentilbaratzako lagunei. Euskara ikasteari dagokionez, aitortu behar dut ahalegina ez zela nahikoa izan; laguntza eskatu behar izan baitut, testu hau itzultzeko. Argazkian atzeko bizarduna. Ekaingo kobazuloko Zaldegi galerian, on Joxemiel, kolaboratzaile eta lagunekin. (Arg. C. Fernandez).


Boluntariotzaren garrantziaz Intza Barandiaran Arratibel

A

uzolanak, festa-komisioak, udal batzordeak, herri-elkarte eta mugimenduetako kide aktibo izateak badute amankomunean baliorik. Konpromezua, ardura, erantzukizuna… Herritarren partaidetza dira azken finean, komunitatea sendotzen dutenak, gizartea hobetu eta erronkei aurre eginez. Boluntariotzak, “emateko zirkulua” dakar berekin: balio amankomunak partekatzen dituen pertsona-taldearen elkarketa, aldaketa bat sortzeko asmoz batua. Denbora ala/eta dirua batzen dituzte, eta kolektiboki erabakitzen dute zertarako erabili. Denbora partekatzeak ahalegina, elkarrizketa zein ekarpen kolektiboa ditu ondorio. Ordea, behar materialak asetzeaz haratago, diruak denbora ordezka dezake, baino zail gertatuko zaio ekarpen kolektiboen sinergia bideratzea, komunitate sendoa eraikiz. Taldeak komunitatea osatzen baitu: sarea, babesa, parte sentitzea, nortasuna. Egungo testuinguruan, berehalakotasunaren gizarte indibidualistan, presaka, korrika bizi gara. Kontsumoak mugitzen gaituen erosi

eta botatzeko gizartea dugu egungoa. Komunitatearen beharretatik aislatzen gaituena: pantaila, kasko, zarata eta korrika goaz bakarka. Dirua behar dugu beraz, baina bidean denbora kendu digute. Eta aurrera jarraitzen dugu: lana egin, kontsumitu, dirua gastatu, lana egin, kontsumitu… gurpil zoroan. Bakoitza berera. Ez gara konturatu ordea, denborarekin batera indibidualtasunak taldea, komunitatea lapurtzen duela. Eta galduz goaz sarea, babesa, nortasuna… eta galduz ere antolaketa, erabakiguneak, eragiteko guneak. Baino lasai, gugatik erabakiko dute, goitik; horretarako daude, ezta?! (ironiaz, tristuraz diot). “Jende txiki askok, leku txiki askotan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake”- hala zion Eduardo Galeanok. Magia hori du boluntariotzak: kontzientziak astindu eta eraldaketarako suak pizteko gaitasuna. Hausnarketa bateraturako espazioak sortzen ditu, jakintzen transmisioa bideratzen du eta komunitatetik komunitatearen beharrei erantzuteko grina eragiten du. Eta kutsakorra da. Ea denok kutsatzen gaituen!

Nondik

25


Itzultzailearen pozak eta penamenak Patxi Apalategi Mendizabal

L

abur esanda, lanbidearen txikikeriak aparte, eguneroko letra-festa politiko, administratibo, legal, publizitate eta arrunkeriek gainezka egiten duten arren, esan dezagun une sublime antzeko batzuk ere tarteka izaten direla, esateko, literatura itzultzean konforme geratzen zarenean eta, nolabait adierazteko, autorea bera euskaraz errezitatzen kasik entzun duzula ematen duenean edota hori esan genezakeela iruditzen zaizunean.

Orain ordea, eta ilusiotan igeri hasi baino lehen, komeni zaigu entzutea hor bazterrik bazter esaten dabiltzana, alegia, luze baino lehen Adimen Artifizialak konponduko dituela itzultzaileen eta beste gehiegitxoren nekeak eta penamenak, baita pozak ere. Gogoan izan Hollywoodko gidoigile, aktore eta gainerakoen greba... Euskarazko itzultzaileentzat erronka polita! Inteligentzia Artifizialak? Labur azaltzen zaila da agian baina, tira... ez bainaiz adituegia, (ezta aditua ere!) horretan. Jo dezagun Inteligentzia Artifiziala Kronos jainkoa dela. Hark, (greziarren mitologian, Denbora) bere umeak jaten zituen. Adimen Artifizialak berriz, ezein inteligentziak sortzen duen datu oro jaten du. Baina, Kronos hura, “jangoluke” hutsa bezain alferra zen, nonbait. I.A. edo Adimen Artifiziala, ordea, datu-jale ase-ezina izateaz gain, “sukaldari”

26

Nondik

bilakatu zaigu eta datuekin nahi duena molda dezake non-nahi, bertantxe edota unibertsitatean... Gure sukaldaria, jakina, ez da “partzela” batekin konformatzen... Mundua, unibertsoa, meta bertsoa eta espazio infinitua, dena adjudikaturik dauka, espazio natural ukiezin gisa bederen, nahi duenean esploratzeko. Gu berriz, Jaun Sukaldariak edozein aldartetan presta dezakeen ilar-saltsari darion ttantta bateko izpi galdua izanda konforma behar, noiz birziklatuko ote gaituzten zain... Organikora botatzen bagaituzte sikira! Eta baina, berehala sortzen da galdera: Nor da Kronos moderno horren Zeus? Kronosen semea baina, azkenerako, bere aitaren eta jainko guztien eta guztion jaun eta jabea, Zeus modernoa... Nor da?


Ataun Joseba Aurkenerena Barandiaran (Urruña)

Txiki-txikitandik zaitugu gure gogoan ainguraturik, amona Anttoniren kontakizunetan indarturik, birramona Iñaxiren kantu eta bertsoetan sustraiturik, gure ama Maritxuren begi argietan goxaturik. Hori da Ataun guretzat, sustraiak eta nortasuna, euskara eta bizi-indarra, gure arbasoen sehaska, gure identitatearen jatorria.

Basajaun, Ttortto, Mari eta lamiak, trikuharrietako jentilak, istorioak eta legendak txiki-txikitandik entzun ditugunak. Hori eta gehiago da Ataun guretzat, Joxemiel Barandiaran, Sara etxea, ikerketa oparo eta sakonak, liburu eder eta hunkigarriak, Euskal Herriaren oihartzun ozenak.

Ataun, Ataun ederra, Ataun zahar eta nekazaria, kale luze-luze-luzea, San Martin, San Gregorio, Aia, baserriz betetako auzoak, txirrika kantariak mendei hegi zorrotzetan, simaur usaina, oihan sakon eta berdeak, Aintzaundieta, Iturriotz, Soazabal, Azaola, Gartza, Aldarreta, Dorrontsoro… familiaren historia, gure izatearen altxorra.

Horregatik zure izena, Ataun, Ataun ederra, guretzat musikaz betea da, odolaren mezua dakarkiguna, odolean zaitugu Ataun, zu zara erro eta itxaropen guretzat, iragana eta geroa, Aralarretik oihartzunak aldiro errepikatzen digun hitz goxoa, sentimenduz zipriztindua, Ataun, Ataun, Ataun.

Nondik

27


ELIKADURA NONDIK? Bittor Oroz Izagirre

Ezin da ukatu Euskadi lurralde pribilegiatua dela gastronomiari dagokionez. Jatea eta edatea gustukoa izatea zerbait kulturala da Euskadin, gure ezaugarri bereizgarria da; nabarmena da, gauza soziala baita, eta tradiziorik finkoenaren eta espiritu abenturazale eta berritzaileen arteko nahasketa bitxia, espiritu hori baita lurralde txiki hau eraman duena mundu osoan arrakasta duen, joera markatzen duen eta mundu mailako goi sukaldaritzako beste eredu batzuen inspirazio iturri den sukaldaritza handia bihurtzera. Euskal sukaldaritza, kulturalki ezagutu daitekeen sukaldaritza hori, lurralde baten, historia baten eta izateko eta bizitzeko modu baten isla dena. Sukaldaritza benetakoa eta desberdina. Sukaldaritza bat, euskal sukaldaritza, 7 ameslarik berrasmatutako sukaldaritza, izan ere, inkonformismoak bultzatuta errezeta moduan jasotako legatuari berraztertzea erabaki zuten eta, horrez gain, sukaldaritzaren oinarriak beraiek zalantzan jarri zituzten. Arriskua bere gain hartu zuten eta, elkarren lehiakide izanda ere, lankidetzan aritu ziren eta sukaldaritza osasungarriago, modernoago eta berritzaileagoaren alde egin zuten. Sukaldaritza zabala eta oso ugaria, Kantauri itsasoko zein barrualdeko ortu eta larreetako askotariko osagaiak erabiltzen dituena. Egia esan, gure sukaldaritzak eta, beraz, gure gastronomiak ezaugarri bat badu, hori da sasoiko eta goi kalitateko produktuak erabiltzen dituela. Hurbileko produktua errespetatzea, sasoi bakoitzari dagozkion jakiak errespetatzea, jakinduria teknikoa, sormena eta berrikuntza, tradizioa eta abangoardiaren arteko nahasketa ezin hobea, eta, nola ez, kooperazioa eta lankidetza euskaldunen bereizgarriak dira eta euskal sukaldaritzaren manamendu gastronomikoak, beste kultura eta sukaldaritza batzuekiko bereizgarriak.

28

Nondik

Aurrera egiteko saiakera honetan, sukaldariek ulertu zuten beharrezkoa zela lankidetzan aritzea eta beste agente sektorial batzuk inplikatzea; bidearen hasieran ekoizleekin gurutzatu ziren, nekazariekin zein arrantzaleekin... Ondoren, bigarren sektorea inplikatu zuten eta, bereziki, elikagaien industria; geroago, turismoa; ondoren, ikerketaren mundua, berrikuntzarena, unibertsitatearena eta, azkenean, kulturarena… Artikulua osorik www.atauniker.org-en


ATAUNGO ATZOKO GAZTEK MENDIZ MENDI Joxe Begiristain/Jexux Goikoetxea 2018ko otsailaren 28an egin genuen lehenengo mendi irteera. Orduan jubilatuta geunden hiru lagunek eman genion hasiera. Gerora koadrilan lagun gehiago joan dira jubilatzen eta ondorioz, taldea asko handitu da. Ibilaldi batean 10 lagun izatea ere iritsi gara. Asteko egun jakin bat daukagu mendi ibilaldia egiteko, os-

teguna. Taldeari izen bat ere jartzea komeni zela eta, Ataungo Atzoko Gaztek jartzea erabaki genuen. Taldean ardurak banatuta dauzkagulako, (argazkilaria, bideo grabatzailea, esataria, bideo muntatzailea, kronista…) irteera bakoitza gerorako gordeta gelditzen da. Jadanik 180 irteera egin ditugu. Data

Abiapuntua

Mendia

25

2020-10-29

Plaza

ALDASBARRENA

ARGARBI

26

2020-11-05

Plaza

LOIBE GAINAK

Martintxone lepo.

IGARATZA

27

2020-11-12

Plaza

OSINBERDE

2019-05-23

Plaza

ATXURBI

28

2020-11-19

Plaza

ESPARRU

5

2019-05-30

Lizarrusti

AGAUTZ

29

2020-11-26

Plaza

INTZARTZU KO.

6

2019-08-22

Lizarrusti

SARASTERRI

30

2020-12-03

Plaza

IPARRARE

7

2019-09-27

Kaxeta

INTSUSBURU

31

2020-12-10

Plaza

OLABERRIA

8

2020-05-28

Imatzene

AGAUTZ

32

2020-12-18

Ordizia

MURUMENDI

9

2020-06-04

Plaza

OIANGU

33

2020-12-22

Iturriotz

HERNIO

10

2020-06-11

Plaza

IDIAZABAL

34

2020-12-29

Plaza

AIZKORRONDO

11

2020-06-18

Plaza

OSINBERDE

35

2021-01-07

Plaza

AERODROMOA

12

2020-07-02

Plaza

AIA auzoa

36

2021-01-14

Aralegiko zelaia

ENIRIO

13

2020-07-09

Zaldibiako deposi.

OROBIEL

37

2021-01-21

Plaza

ATXURBI

14

2020-07-16

Plaza

ALDASBARRENA

38

2021-01-28

Plaza

AUSA GAZTELU

15

2020-07-23

Albiko aparkalek.

PALLARDI

39

2021-02-04

Plaza

OIDUI

16

2020-07-30

Lizarrusti

AGAUTZ

40

2021-02-11

Plaza

OLATA

17

2020-08-06

Lizarragako tunela EH ERDIGUNEA

41

2021-02-18

Plaza

MUÑOETA

18

2020-08-13

San Adrian

URBIA

42

2021-02-25

Plaza

LEIZADI

19

2020-08-20

Plaza

ATXURBI

43

2021-03-04

Antigua

IZAZPI

20

2020-09-03

Izaskun ermita

BELABIETA

44

2021-03-11

Andoain

ADARRA

21

2020-09-10

Mandubi

IZAZPI

45

2021-03-18

Deskarga

ELOSUA

22

2020-10-01

Lizarraga

TRINITATE ER.

46

2021-03-25

Olakosaroi

ARGARBI

23

2020-10-15

Ordizia

GAINTZA

47

2021-03-29

Plaza

AGAUTZ

24

2020-10-22

Izaskun ermita

UZTURRE

48

2021-04-08

Aralegiko zelaia

PARDARRI

Data

Abiapuntua

Mendia

1

2019-02-28

Aralegiko zelaia

GOROSKINTSU

2

2019-03-07

Zaldibiako deposi.

3

2019-05-09

4

Nondik

29


Data

Abiapuntua

Mendia

Data

Abiapuntua

Mendia

49

2021-04-15

Errekabeltza

HIRUMUGARRIETA

85

2021-12-16

Hernialde

HERNIOZABAL

50

2021-04-22

Plaza

AKAITZ TXIKI

86

2021-12-18

Marumendi

AGAUTZ-JENTIL

51

2021-04-29

San Gregorio

ARETZA

87

2021-12-23

Berastegi

IPULIÑO

52

2021-05-06

Errekabeltza

GANBO

88

2021-12-30

Plaza

ATAUNEN

53

2021-05-13

Iturmendi

BAIZA

89

2022-01-07

Plaza

LAZKAON

54

2021-05-20

Goñi

SAN DONATO

90

2022-01-13

Goardaetxe

ALDAON

55

2021-05-27

Gorostardi

AIAKO HARRIA

91

2022-01-20

Ollobarren

SARTZALETA

56

2021-06-03

Nuarbeko urtegia

NUARBEKO URT.

92

2022-01-27

Errekabeltz

UZKUITI

57

2021-06-10

Aldaola

ARATZ

93

2022-02-03

Arantzazu

ALOÑA

58

2021-06-17

Araotz auzoa

ARAOTZ

94

2022-0210

Larraitz

TXINDOKI

59

2021-06-24

San Migel bidea

ARTXUETA

95

2022-02-17

Kodesko St.

KODES MENDI.

60

2021-07-01

Ardanatz

ITZAGA

96

2022-02-24

Egillor

MORTXE-SALD.

61

2021-07-08

Irurtzun

ERGA-TRINIT. ER.

97

2022-03-03

Lizarraga tu.

BAIZA

62

2021-07-15

Urkullu urtegia

URKULLU URTEG.

98

2022-03-10

Leitza

PERU-HARRI

63

2021-07-22

Tarazona

MONCAYO

99

2022-03-17

Zerain

AIZPEA MEATZ.

64

2021-07-29

Albiko aparkalek.

BELOKI-DESAO

100 2022-03-24

Beterrea

SAIOA

65

2021-08-05

Larunbe

HARRIAUNDI

101 2022-03-31

Uharte Ar.

EGIARRETA

66

2021-08-12

Auskokosaroi

ARRUBIGAIN

102 2022-04-07

Antigua

IZAZPI-BELOKI

67

2021-08-19

Ekai

TXURREGI-GAZT.

103 2022-04-13

Lizarrusti

ALLEKO-AKAITZ

68

2021-08-26

Plaza

JENTI.-ARASTORTZ

104 2022-04-21

Deskaztelu

JURRAMENDI

69

2021-09-02

Barrendiola

ARTZANBURU

105 2022-04-28

Arbizu

LIZARRAGA

70

2021-09-09

Errekabeltz

OIDUI

106 2022-05-05

Argiñano

ZOIOLAGAÑA

71

2021-09-16

Lerate

GARISOAIN

107 2022-05-12

Etxarri Ara.

ZAMARTZE-SM

72

2021-09-19

Plaza

OIDUI

108 2022-05-19

Araia

ARATZ

73

2021-09-23

Udala auzoa

UDALATX

109 2022-05-26

Otxaportillo

URBASA

74

2021-09-30

Leitza

MANDOEGI

110 2022-06-02

Errekabeltz

GANBO

75

2021-10-07

Araotz auzoa

ORKATZATEGI

111 2022-06-09

Etxauri

SARBIL

76

2021-10-14

Albiko apark.

TTUTTURRE

112 2022-06-16

Goardaetxe

PAGOMARI

77

2021-10-21

Zunbeltz

DULANTZ

113 2022-06-23

Udala auzoa

UDALATX-BES.

78

2021-10-28

Andoin

BAIO

114 2022-06-30

Elo/Monreal

ELOMENDI

79

2021-11-04

Irantzu

LARRAITZA-AZAN.

115 2022-07-07

Larretxe

LAPURDI

80

2021-11-10

Gaztelu

ULIZAR

116 2022-07-14

Zumaia

ORIO

81

2021-11-18

Urbasa

BARBAGAIN

117 2022-07-21

Latasa

ERGA

82

2021-11-25

Gaintza

ARAITZ BAILAR.

118 2022-07-28

Bikuña

BAIO

83

2021-12-02

Aiegi

JURRAMENDI

119 2022-08-04

Ekai

TXURREGI-GAZ.

84

2021-12-09

Plaza

GOIERRI

120 2022-08-11

Zumaia

DEBA

30

Nondik


Data

Abiapuntua

Mendia

Data

Abiapuntua

Mendia

121 2022-08-18

Larunbe

HARRIAUNDI

153 2023-03-30

Galdeano

LOKIZ MEND.

122 2022-08-25

Ardatz

ITZAGA

154 2023-04-05

Legaine

BAIO

123 2022-09-01

Kaxeta

LIZARRUSTI

155 2023-04-13

Leire Monas.

ARANGOITI

124 2022-09-08

Andoin

ENTZIAN ZEH.

156 2023-04-20

Irantzu Mon.

DULANTZ

125 2022-09-15

Beruete

IREBER

157 2023-04-27

Amezketa

BALERDI

126 2022-09-22

Donostia

ORIO

158 2023-05-04

Larrea

ALDAIA

127 2022-09-29

Plaza

ATAUN SM

159 2023-05-11

Errezu

LEZAUN-ITURG.

128 2022-10-06

Sorogain

ADI

160 2023-05-18

Urbasa

BAIZA

129 2022-10-13

Lizarraga tu.

SAN ADRIAN

161 2023-05-25

Lezaun

MALKASKO

130 2022-10-20

Opakoa

MURUBE

162 2023-06-01

Goardaetxe

ARBELO

131 2022-10-27

Urruña (Oleta)

LARHUN

163 2023-06-08

Urkiola

ANBOTO

132 2022-11-03

Barindano

BASAULA

164 2023-06-15

Dorleta Sant.

AITZORROTZ

133 2022-11-10

Donostia

PASAIA

165 2023-06-22

Elgorriaga

MENDAUR

134 2022-11-17

Ordizia

MURUMENDI

166 2023-06-29

Irunberri

TRINITATEA

135 2022-11-24

Olakosaroi

AUSA GAZTELU

167 2023-07-06

Untzue

UNTZUE GAINA

136 2022-12-01

Oleta

ORIOL

168 2023-07-13

Ziordia

ARBARAN

137 2022-12-09

Aranguren

IRULEGI

169 2023-07-20

Orreaga

ORTZANTZURIETA

138 2022-12-15

Arantzazu

ENAITZ-URBIA

170 2023-07-27

Pagomakurre

GORBEIA

139 2022-12-22

Gastiain

OTZAMENDI

171 2023-08-03

Azparren

BAIGURA

140 2022-12-29

Plaza

LOIBE-ERTZILL.

172 2023-08-10

Gaubea/Valdeg.

HERRIZ HERRI

141 2023-01-04

Arrizala

ARRIGORRISTA

173 2023-08-17

Deba

SATURRARAN

142 2023-01-12

Oiartzun

ARRITXURIETA

174 2023-08-24

Urbasa

BARGAGAIN

143 2023-01-19

Lizarrusti

SARASTERRI

175 2023-08-31

San Martin Unx

TXUTXUMENDI

144 2023-01-26

Lekunberri

IXKIER

176 2023-09-07

Azkoitia

ERLO

145 2023-02-02

Altzo

OTSABIO

177 2023-09-14

Urkulu urtegia

ARANGUREN

146 2023-02-09

Lizarraga tu.

SAN ADRIAN

178 2023-09-21

Beasain

ARRIARAN URTE.

147 2023-02-16

Larraintzar

ARRALDEGAINA

179 2023-09-23

Goardaetxe

IGARATZA

148 2023-02-23

Antsoain

EZKABA

180 2023-09-28

Araotz auzoa

ANDARTO

149 2023-03-02

Uharte Arakil

ARTXUETA-SM

150 2023-03-09

Plaza

SAN MARTIN

151 2023-03-16

Donostia

PARKEZ PARKE

152 2023-03-23

Perraleku

ERAKURRI

Nondik

31


HURRENGO LAU URTEETARAKO 5 ERRONKA Ataungo EHBildu

URA Ataunen ura tratatzeko instalazio bat eraiki beharra daukagu, kalitatezko ura izango badugu gure etxeetan. Udalaren ardura ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren erantzukizuna da hori bermatzea, eta erakunde bakoitzari dagokion ardura harraraztea izango da gure egitekoa. ENERGIA Ataunen energia-burujabetzarantz aurrera egitea da legegintzaldi honetako helburu nagusietako bat. Ahalik eta burujabetza energetikorik handiena lortu nahi dugu, eta bide horretan energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren aldeko apustua egiten dugu. ELIKADURA Elikadura osasuntsua eta nekazaritza iraunkorra sustatu nahi ditugu, gure bizitzak duinagoak izateko eta ingurua zaintzeko. Ataunen eta inguruko herrietan ekoitzitako produktuen kontsumoa bultzatuko dugu, bertan sortua, bertan erabilia, ez baitauka zentzurik hemen jaten duguna ehunka eta milaka kilometrora ekoitzia izateak. ETXEBIZITZA-POLITIKA IRAUNKORRA Etxebizitza politika jasangarria abian jarriko dugu ataundarrok herrian bizitzen jarraitu ahal izateko. Etxe hutsak alokagai jartzea bultzatuko dugu, eta etxe berriak egiteko aukera aztertzen ari gara, Artzaneko etxebizitzei irtenbide publikoa emateko bidea jorratzearekin batera. ZAINTZA ETA ARRETA ZERBITZUAK Martxan dauzkagun zaintza-jarduerekin segi32

Nondik

tzeaz gain (adinekoen dinamizazioa, Goiosasunlab, Atsedentoki Elkartearekin hitzarmena, Pelotazale Elkartearekin hitzarmena…), eguneko arreta-zerbitzu iraunkorra ezarri nahi dugu. Herriko denda eta ostalaritzaren etorkizuna Dendak, tabernak eta gainerako zerbitzuak nahitaezkoak dira herriak bizia izan dezan eta herritarrak eroso nahiz osasuntsu bizi daitezen. Etorkizuna iragartzea ez da zientzia zehatza, baina, azken urteetako joera ikusita, esan daiteke gero eta jende gutxiago dagoela prest sektore horretan lan egiteko. Nolanahi ere, bizimodua duin ateratzeko adina ematen badu, beti izango da errazagoa norbait langintza horri lotzea. Herria bizirik dagoen heinean eta bizia den heinean, herriko dendak eta ostalaritza bizirik egongo dira, eta herriko dendak zein ostalaritza bizirik dauden neurrian herriak ere bizia izango du. Guztioi dagokigu herriko saltokiei eta zerbitzuei bizirik eustea, eta, horretarako, argi dago zer egin behar dugun: herriko saltokietan erosi, eta, herrian bertan ekotzitako produktuak eskuratu baditzakegu, askoz hobeto. Kasu honetan, Udalari dagokio lehen, bigarren eta hirugarren sektoreen artean sinergiak sortzea eta guztien arteko harremanak indartzea. Horretan ari gara, eta horretan segituko dugu.


Ataungo EAJ-PNV

Ataungo Eusko Alderdi Jeltzaletik, hurrengo lau urteetan gure herriari egin nahi diogun ekarpena zehaztua dugu. Lerro hauetan, ekarpen horien laburpen adierazi nahiko genieke gure herritarrei.

1

4

2

5 +

Adineko pertsonen zaintza hobetzea. Nabarmena da, gure herritarren adina gora doala, eta geroz eta adineko gehiago ditugula gure artean. Denon ardura dugu, gure balio komunitarioak beste behin adieraziz, adineko hauen bizitza ahalik eta egokiena ahalbidetzea. Horretarako, plangintza berezi bat egitea proposatzen dugu eta azpiegitura egokiak bideratzea auzo ezberdinetan. Eta bereziki San Martinen dagoen Botika Zaharra eraikina adinekoen zerbitzura eskaintzea.

Etxebizitza plana. Herrian dauden etxebizitza hutsak alokairuan jartzeko erraztasunak eta informazioa eman behar zaie herritarrei. Gure ustez, hasteko, hutsik dauden etxeak jarri behar dira alokairu edo salmentako eskaintzan. Bestetik, herriko arau subsidiarioak garatu behar dira. San Martingo plaza ingurua garatzeak, herriari etxebizitza berri kopuru nahikoa eman diezaioke eta azpiko lokaletan negozio berriak burutu. Zonalde hori benetako herrigune bihurtuz.

3

Herritik kanpora eta herri barruan garraioa erraztu. Herri oso sakabanatu batean, ditugun zerbitzuak gure herritarrei hobeto eskaini ahal izateko garraio sistema berri bat diseinatu. Eta azpiegitura aldetik, auzoak hobeto komunikatzeko bideak egokitu.

Ekonomia jarduerak bultzatu. Ekintzailetasun herri programa landu, batez ere nekazaritza eta hirugarren sektoreko ekintzak bultzatuz. Gure ustez, Goieki eta Goimenekin batera, ekintzailetasun programa berezi bat egin beharko litzateke ekonomia jarduera berriak bultzatzeko, batez ere aipatutako sektoreetan. Herrian, baserri, taberna, denda eta jatetxeak ezinbestekoak dira.

Gazteenei zuzendutako ekintzak bultzatzea ere ezinbestekoa dela uste dugu. Gure bailarako eta lurraldeko beste erakundeekin koordinazioan, gure gazteenen formakuntza eta aisialdirako eskaintza zabal bat proposatuko dugu.

Herriko denda eta ostalaritza etorkizuna Negozio berriak bultzatzea ezinbestekoa izanda, daudenei eusteko, herrian erosketak bultzatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Denon elkarlanetik eta konpromisotik bakarrik lortuko dugu herriko negozio txikiak bideragarri egitea. Gure alderdia, dagoen lekuan dagoela ere, herriari, ahalik eta ekarpen haundiena egiten saiatuko da. Gurekin, herriaren alde, lan egin nahi duenak beti ditu gure etxeko ateak zabalik.

Nondik

33


Arg: Jone Galparsoro

Goenaetxea “Goatxe zaharra”

34

Nondik


Ataungo xix. Argazki rallya (2023-10-01) Andoni Aizpurua Gaztelu

U

rtero bezala, 2023an ere Udalak antolatuta, Ataungo Argazki Rallya ospatu da. Oraingo honetan hemeretzigarren edizioa izan da. Ataungo Argazki Rallya, Euskal Herriko HERRIZ HERRI argazki zale taldearen parte da, bertan maila ona erakutsiz. Hau lagungarria da Ataun ezagunagoa izan dadin gure rallyagatik ere. Aipagarria da zenbat herritatik etortzen diren argazki zaleak. Goierritarraz aparte, Donostia, Azpeitia, Tolosa, Hernani, Durango, Zalla… Aurtengo parte-hartzaileak: 45 izan dira (35 kanpotar eta 10 herritar) 35 gizon eta 10 emakume. 2 gazte (16 urte baño gutxiago). Gaiak: 1- Basoa 2- Itzala 3- Eskailera 4- Elementu multzoa 5- Kontra argia.

Sarituak: • Lehen saria: Jose Miguel Romero (Ordizia) • Bigarren saria: Jose Luis Rodriguez (Zalla) • Lehen herritarra: Xabi Anza • Bigarren herritarra: Mariano Perez • Hirugarren herritarra: Karmele Begiristain

Jose Miguel Romero

Jose Luis Rodriguez

Xabi Anza

Nondik

35


2022ko azaroaren 25etik 2023ko abenduaren 15era MARIA Aierdi Etxeberria 103 urte 2022-XII-25 ORDIZIA

MIGEL Barandiaran Sukia 92 urte 2023-I-07 Aralegiberri

JOXE Etxeberria Arratibel 90 urte 2023-I-10 Zubiondo

FELIX Arratibel Imaz 89 urte 2023-I-16 LAZKAO

MARIA Agirre Barandiaran 84 urte 2023-I-19 Etxe-berri

MARIA Barandiaran Albisu 92 urte 2023-II-07 Etxetxoberri

JUAN CARLOS Luaces Piñón 90 urte 2023-II-08 BEASAIN

PATXI Aierbe Barandiaran 89 urte 2023-II-10 ORDIZIA

BIKTORIANOA Lizarraga Larraza 91 urte 2023-II-13 Artadipe

LUIS MARI Etxeberria Madariaga 91 urte 2023-II-14 TOLOSA

AGUSTIN Zurutuza Jauregi 77 urte 2023-II-23 ORDIZIA

JULIA Aierdi Arias 92 urte 2023-II-22 DONOSTIA

MARIAM Arratibel Aguiar 34 urte 2023-II-26 LAZKAO

TOMAS Zurutuza Agirre 83 urte 2023-II-26 URRETXU

INAZIO Goena Irastorza 90 urte 2023-III-06 Sukitxiki

ANTONIA Aierbe Munduate 92 urte 2023-III-10 LAZKAO

JOXE Zeberio Agirre 82 urte 2023-III-10 Begiriztain

CASTOR Ariztimuño Arratibel 67 urte 2023-III-11 Villa Leire

BEGOÑA Agirre Mendizabal 62 urte 2023-III-15 ZALDIBIA

MARI KARMEN Gurrutxaga Arratibel 81 urte 2023-III-30 HERNANI

AGUSTIN Imaz Sorozabal 67 urte 2023-IV-14 LAZKAO

JOSE LUIS Agirre Egaña 73 urte 2023-IV-28 ARBIZU

JOSE KRUTZ Etxeberria Galparsoro 92 urte 2023-IV-28 Arratibelerdikoa

PILAR Ariztimuño Arratibel 75 urte 2023-VI-28 Antonioenegarakoa

36

Nondik


INIXIO Agirre Begiristain 94 urte 2023-VI-24 PUERTO RICO

DOLORES Furundarena Lasa 97 urte 2023-IX-03 ARRONDO-SALETXE

Mª PILAR Irastorza Larreta 77 urte 2023-IX-11 AMILIBIAGOIKOA

ESTANISLAO MERZEDES Galparsoro Barandiaran Aranzasti Begiristain 88 urte 94 urte 2023-VII-07 2023-I-10 ZIZURKIL Zubiondo

FERMIN Aierbe Agirre 65 urte 2023-VIII-09 Kamio

JOAKIN Galparsoro Auzmendi 60 urte 2023-VIII-24 LAZKAO

Mª PILAR Aldasoro Aldasoro 89 urte 2023-VIII-25 BEASAIN

MATIAS Imaz Aizpurua 71 urte 2023-IX-09 LAZKAO

HILDA Bonifaz Morales 35 urte 2023-IX-19 BEDAMA

ANTONIO Apalategi Arratibel 90 urte 2023-IX-20 OLALDE

MARIA LUISA Urrestarazu Munduate 76 urte 2023-IX-24 IRUN

JEXUX MARI Aldasoro 81 urte 2023-X-07 SABIAGA

JOSEBA Auzmendi Etxeberria 89 urte 2023-X-30 DONOSTIA

KONTXITA Irastorza Arruabarrena 82 urte 2023-XI-01 DONOSTIA

PEIO Gomez Barandiaran 66 urte 2023-XII-07 LEGAZPI

LUIS MIGEL Reta Lasa 76 urte 2023-XII-15 LAZKAO

ARANTXA Zeberio Begiristain 87 urte 2023-XII-15 ANDOAIN

GUGAN BEUDE! Nondik

37


HERRI-OROIMENA ELIKATUZ 2022ko azarotik 2023an zehar, besteak beste… • Patxi Baztarrika Galparsoro. “Ohorezko mugarria”. Andoain, 2022/XI/30. • Joan Arin Dorronsoro (1892-1972) 50. hil-urteurrena. • Joxe Kerejeta Izagirre (1897-1986) 125. jaiotzeurteurrena. • UNIDAD ALAVESA Delirium Tremens-ekin biran. • Joxemartin Apalategi Begiristain beka: Joan Arin Dorronsororen toponimia-bilduma digitalizatu du Txema Zubizarretak (2023/I/28). • Ataundarrak politikagintzan:

Joxe Kerejeta Izagirre organo-jolearen pianoa

* Maria Luisa Garcia Gurrutxaga (Ataun, 1959). PSE-EE. Kongresuko diputatu Odón Elorzaren ordez (2023/II/07). Madrilgo Kongresuko diputatu (2023-VII-23). Lehendabiziko ataundarra. * Xabier Barandiaran Irastorza (Ataun, 1969). EAJ-PNV. EBBeko kide. (2020-24). * Bittor Oroz Izagirre (Ataun, 1971). EAJ-PNV. Eusko Jaurlaritza (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (2012-2024). * Laida Begiristain Apaolaza (Ataun, 1983). EHBildu. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide (2023-V-28). • Joxemiel Barandiaran katedraren sorrera (2022/XII/13an Ataungo Saran-2023/III/17an Donostiako EHUko Karlos Santamaria zentroan). * EHUko UDAKO IKASTAROAK ATAUNEN (2023/IX/07-08). • Telmo Munduate Goikoetxea: Euskadiko Batxilergoko Saria (2023-III-31). • Erroipe interpretazio zentroa Aian (2023/IV/01). • JENTILEN BIDEETATIK mendi-ibilaldia (2023-V-07).

38

Nondik


• EUSKAL HERRIA FURGONETAZ eta RUTAS PARA CONOCER EUSKAL HERRIA. Arkaitz Apalategi /Nagore Lizarralde. • Idoia Etxeberria oñatiarra GeuretikSortuak izeneko sormen-beka lantzen aritu da Ataunen (2023/V). • AHT zundaketak Lauztierrekan (2023/VI). • Gasteizen SAARTE eta JENTILEN LURRA izeneko sagardoak saritu zituzten. Urbitarte sagardotegia (Demetrio Terradillos/Itziar Irastortza (2023/VI/ 09). • JOANE Contreras, JUNE Imaz, IHARE Gorostizu eta AIORA Jauregi New Yorketik Euskal Herrira izeneko bideoarekin (DBH3/4) TXAPELDUN Zarautzen. • “Maite Idirin, herrigintzan kantatuz”. Jokin Apalategi/Paulo Iztueta. UEU. * EuskarAbentura (2023-VII-16). * Maximo Aierberen Domuit vascones-en estreinaldia (2023/VII-23). * Hamabostaldi Musikala San Martin elizan: Jesús Gozalo + EATE (2023-VIII-06). * Sutea Minata eta Beaskin arteko Bolaleku edo Doniturrietazpikoa saroe aldean goizeko 07:00etan hasi eta 21:00etan itzaldutzat eman zuten Ordizia eta Legazpiko 9 suhiltzailek. 2 basa-kamioi, autoponpa 1, 2 ibilgailu arin, 2 uraska, 5 basozain, teknikari 1 eta 3 erreten-talde behar izan zituzten, Nafarroako Gobernuaren helikopteroak Lareoko urtegitik ura hartu eta isuriz; erretakoa: larrea, sasia, txilarra etab. (2023-VIII-24). * Martin Aramendi Arana alkatea UEMAren lehendakari (2023-IX-23). * Ataungo Domoa. Nia Schamuells/Garazi Auzmendi (2023-IX). * JENTILEN ETORRERA. Jentilbaratza (2023-X-21). * Joan Arin Dorronsororen ATAUNGO TOPONIMIA sarean (2023/XII). * HUNTZ musika-taldearen etena: azken saioa Miribillan (2024/II/03). * HERRIKO BERRIAK astero nahi izango bazenitu, idatzi ezazu: ajarresta@gmail.com. * OHARRA: NONDIK 43ko argazkiko 10a eta 11 Barandiarango Pello Imazen semeak, 22a Toñi Barrero eta 2a eta 16a Barrenetxetxoak.

Nondik

39


KIROLGINTZA Jexux Goikoetxea Etxeberria

ASIER ALTUNA GIL, HARRI-JASOTZAILEA (1998) Asier Altuna Aiako Joseba Ostolazaren harri-eskolara joaten da entrenatzera. Ekainaren 3an San Martingo plazan Bedamako Asier Altunak 150 kiloko harria hiru aldiz jaso zuen 3 minututan; bere markarik onena da hori.

ZUHATZ SUKIA IMAZ, PISU-JAURTITZAILEA (2006)

Iazko denboraldian 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan pista estalian 3. postua lortu zuen eta aire librean berriz, 2.a. Azken honetan, 17,84 metroko jaurtiketa, kategoria horretako Euskadiko bigarren markarik onena da. Errekorra bere aitarena da; Iker Sukiarena.

ARENE ETXEBERRIA GANZARAIN, SASKIBALOIKO JOKALARIA (2004)

Arene Etxeberriak iazko denboraldian LF2 kategorian AUSARTA BARAKALDO taldean jokatu ondoren, aurten Azpeitiko IRAURGI DOMUSA TEKNIK ISB taldeak fitxatu du. Iaz kategoriatik jaitsi zelako, aurten Iraurgik LF2 mailan jokatuko du.

40

Nondik


2022ko NONDIK43ko galderaren irabazlea

Maribel Arin Baztarrika ERAUSKIN HARATEGIA

BA OTE DAKIZU? ANTONIOENEGARAKOA izeneko etxea zein da? Abenduaren 31rako igor ezazu erantzuna izen-deiturekin: ataunikertaldea@gmail.com Asmatzaileen artean 30€ko produktu-saria zozketatuko da.

Nondik

41


BAZKIDE IZAN NAHI DUT Bertan nahiz diasporan herriarekiko loturarik ez eten!!!

ATAUNIKER kultur elkartea kulturgintzan ari da: Hitzaldi, mahai-inguru eta erakusketak. Herri-bisita eta mendi-ibilaldi gidatuak / Espeleologia. Argitalpenak: liburuak, NONDIK aldizkaria, dokumentalak… Zahar-berritze lanak / Organo-ikastaroa. Omenaldi eta kontzertuak… Kartel, errekordatorio, liburu eta argazki zahar bilketa. Ataundarron natur-ondarea eta Memoria Historikoa jaso, landu eta ezagutarazi. Ikerketa (grabaketak, …).

Urteko kuota (x): A bazkide-kuota 30€ ( ) B laguntzaile-kuota 20€ ( ) Borondatezko dohaintza ( €)

C ikasle-kuota 10€ ( )

Ataundik kanpo bizi bazara, NONDIK aldizkaria etxera bidaliko dizugu. Izen-deiturak................................................................................................. NA............................................. Helbidea...................................................................................................Herria............................................. Bankua............................................................................................................................................................ Kontu-zenbakia (IBAN barne)......................................................................................................................... E-maila:............................................................................................. Telefonoa:.............................................

ATAUNIKER elkarteak jarraipena izan dezan, zure laguntza behar du; partaide izan zaitez!

HURRENGO NONDIKen

Zure/en denda, taberna, jatetxe, elkarte, lanbide, enpresarentzako… IRAGARKI-TXOKOA 5cm x 3cm = 25€ / 10cm x 6cm = 50€ / 30cm x 20cm = 100€ Iritzi, ekarpen, iradokizunak... ataunikertaldea@gmail.com ATAUNIKER-en 2004-2023 dosierra edo aurreko urteetako NONDIK aldizkariak eska itzazu!

42

Nondik


Nondik

43


Ataungo udala

www.atauniker.org ● Jaso, gorde eta zabaldu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.