Nondik 31

Page 1

NONDIK 31 2018ko abendua

ATAUNIKER

KULTUR ELKARTEA

BEJONDEIZUELA!!!


NONDIK 31

Neguaren atarian dator, berriro ere, 1976an sortutako aldizkaria. ATAUNIKER elkartearen ikerketa eta emariaz gain, oraingoan ere, GAIA EMANDA idatzitakoak dira gainetiko artikuluak (azken epea: irailaren 30a eta 250 hitzeko mugarekin). Bide batez, jakinarazi nahi dizuegu etxeetan dituzuen paper zahar, argazki, dokumentu, errekordatorio eta gainerakoak ere biltzen ari garela. Inolaz ere ez bota, balio handikoak baitira; esan iezaguzue eta hurbilduko gatzaizkizue. Eskerrik asko, parte-hartzaile, irakurle eta laguntzaileei! Aurreko zenbakia (NONDIK 30a) esteka honetan duzue kanpoan edo diasporan bizi diren adiskide eta ataundarrei bidal diezaiezuen. https://issuu.com/antzakomunikaziografikoa/docs/nondik_2030_48ee35b7547382

Erredakzio-taldea

Aizpurua, Jexux Begiristain, Joxe Munduate, Joxerramun Rezola, Iñazio

Atauniker ataunikertaldea@gmail.com www.atauniker.org

Lege gordailua: SS-1184-1989 GAI-ZERRENDA - ATAUNIKER 2018 - Herri-bisita gidatua (eskolakoekin). - ATAUNIKERen bide-lagunak gogoan! - Hiru iturri hiru (ur-analisiak). - Ataungo artzainen istripua Ihurren (1960). Jexux Aizpurua Barandiaran - AHOZKO TRANSMISIOA Luixa Mujika Zurutuza. Matxus Auzmendi. - Joxe Auzmendi Aierbe. Matxus Mujika. - Inazio Dorronsoro/Iñixi Maiza. Inazio Rezola. - Gaixotasunari aurre! Patxi Aierbe “Koli”. - Atsedentokin zer berri? Zuzendaritza Batzordea. - Sarastarri. Joxan Auzmendi. - Zortzi urte eta gero. LM Zaldua. - Ataun pilotan. Iñaki Imaz Mujika.

-

-

2

Otso irakurleak. Joxe Begiristain. Atauna datozen bisitariei zer eskaini? Udal-ordezkariak - EHBildu. - HERRIGINTZA Ortziari begira. Garazi Auzmendi. Badira 25 urte. Aitor Aldasoro. Ataungo ziklista gazteak. Fermin Aramendi. Ataungo Caritas. Tere Dorronsoro. Barandiaran fundazioaren erronkak. Joxe Mari Vélez de Mendizabal. Industria-ondarea. Josune Zaldua. 2017-18 ikasturtea eta etorkizuna. Agurtzane Etxeberria. Hasera. Joseina Etxeberria.

Ataungo apaizen bilerak.Taldea. Efemerideak. ZURE TXOKOA.

BAZKIDE izan nahi al duzu?


-

2018

ATAUNIKER o Erakusketa: 2017ko herriko kartelak Murkondorekin lankidetzan. o Herri-bisita gidatua: Joxemiel Barandiaran ikastetxekoekin. o Erakusketa: NAVARRORUM (euskara Nafarroako dokumentu zaharretan). o Hitzaldi mahai-ingurua: Pentsioak eta osagarriak. o Hausnarketa-bilkurak: Ataungo Ondarea Balioan jartzea izeneko ekimena (Udala, Herrigintza, Barandiaran Fundazioa, GPS, ATAUNIKER, Murkondo eta Jentilbaratza kultur elkarteen artean). o Ur-analisia: Ataungo hiru iturri. o Mendi-ibilaldi gidatua: SARASTARRIko kobara. o Argazkigintza: Arindar familiarentzat Joan Arin Dorronsororen ATAUNGO ETXE ETA BASERRIAK lan ineditoan oinarrituta, 75 etxe eta baserrien egungo argazkiak. o Zine-foruma: AMALUR (1968) / Dokumentala: Aralar, mundua den lekua. o Aldizkaria: NONDIK 31.

URTEROKO IBILALDI GIDATUA 2014an hasita, aurtengoa 5.a izan da; hasi Goikoetxe/Gomensoro ingurutik eta San Martingo plazaraino (plaza, hilobiak, udaletxea, eliza eta organoa), bidean ARTADI, DOMOA eta AGAUNTZA natura-guneez gain, herriko bazter eta historia aipatuz. Joxemiel Barandiaran ikastetxeko Lehen Hezkuntzako azken urteko neskamutilek SARA etxea bisitatzeko aukera ere izan zuten 2018ko martxoaren 9an.

Juan Felipe Barandiaran irakaslea lagun zutela eta ATAUNIKER elkarteko Joxan Auzmendi eta Jexux Aizpuruaren gidaritzapean egin zuten bisita. Modu horretan, seigarren mailako ikasleek ataundar ezagunaren etxea izandakoa barrutik ezagutu eta hainbat konturen berri jaso zuten.

3


2018KO KARTELAK

4


ATAUNIKER elkartean bide-lagun izan direnak; GUGAN beude!

Joxerramun Apalategi Lasa (Ikaztegieta, 2016-08-31)

Enrike Zurutuza Altolagirre (Ataun, 1917-07-14 /Azpeitia, 2010-05-30)

Joxan Artze Agirre (Usurbil, 1939-04-06 / Usurbil, 2018-01-12)

Emeterio Sorazu Ugartemendia (Getaria, 193701-17 /Ibarran, 2010-12-18)

Jose Maria Setien Alberro (Hernani, 1928-03-18 / Donostia, 2018-07-10)

5


AKERRETA / INBIDI / INTSUSTI Ura oinarrizko ondare izanik, zaindu beharrekoa da. Horretarako, Ataunikerek Ataungo hiru iturritako uren analisia egin du Oiartzungo ITSAS-NATURA laborategian. Hona laburpena: AKERRETA Jasotze-data: 2018ko abuztuaren 21ean 10:00etan. INTSUSTI Jasotze-data: 2018ko abuztuaren 21ean 11:00etan. INBIDI I Jasotze-data: 2018ko abuztuaren 21ean 11:30etan. Ur-kopurua: iturriko 1,5l. Analisiak: abuztuaren 22tik 25era bitartean. ONDORIOA: Hiru iturriotako ura EDANGARRIA da. Jasotzailea: Jon Aizpurua Barandiaran Osagarria:ATAUNGO file:///C:/Users/JEXUX/Downloads/archivos227a%20(1).pdf

ITURRIAK

Ataungo artaldeen istripua Ihurren (1960) Informatzaileak: Iñaki Arratibel, (Ataun, 1933) eta Joxepa Zeberio (Ataun, 1942). 2017ko uztailaren 27a, asteartea. Negua igarotzera Bizkaiko Gatikako Arteta baserrira joanda ziren Atxurrenea baserriko Iñixio (29 urte), Martxel (28 urte) eta Xanti Zeberio (25 urte) senideak, Aiaugaldetxikiko Joan Aranburu (40 urte) lehengusuaren bidez – Etzagaraten bizi zen Aiaugaldeaundi baserriko Ixabel Arzarekin ezkonduta-. Zeberiotarrak Sondikako aireportuaren barrutietatik ere pasatzen omen ziren artaldearekin. Txakurra TTIKI. Bezperan Iñaki Aztiriako Legorburu baserrian izan zen Martxel eramaten Montesa 110 motorrean, biharamunean senideei etxera bidean lagun ziezaien.. Apirilaren 17a, Pazko-egunez elizatik zetorren jendeak ekarri zuen albistea. Berehalaxe abiatu ziren Ihurre aldera Iñaki Arratibel, Arbildiko Joxe Apalategi, Atxurreneko Joana eta Joxe Zeberio. Bizkaitik zetozen bi artaldeak; atzetik Joanena. hildako 137tatik gehienak Joanenak, Atxurrenekoak- buru Iñixio Zeberio zela- 6 buru bakarrik, kamioiak atzeko aldetik harrapatu zituelako; txoferra edanda omen zegoen. CIENTO TREINTA Y SIETE OVEJAS MUERTAS POR UN CAMIÓN 19-04-1960. ABC. Beasain. 137 ovejas de un rebaño de 300, han sido muertas por un camión cargado con mineral. El hecho ocurrió en el kilómetro 419 de la carretera general de Madrid a Irún, término municipal de Olaverría. Las ovejas procedentes de Vizcaya y transitaban en dirección a la villa de Ataún y el camión circulaba en igual sentido. Al ver el conductor las señales que le hacían los pastores con sus faroles, creyó que se trataba de alguna bicicleta y realizó el debido cambio de luces; pero cuando quiso darse cuenta de que era un rebaño se abalanzó sobre el mismo, fallándole entonces los frenos, y originando la catástrofe. (CIFRA albisteagentzia). Jexux Aizpurua Barandiaran

6


AHOZKO TRANSMISIOAREN LEKUKOAK Elkarrizketatuak: Inazio Dorronsoro (82 urte) eta Iñixi Maiza (81 urte). Zumardi. Elkarrizketaren egilea: Inazio Rezola Eskisabel. Data: 2004ko urria

2011

-

-

-

- Errekarrie? - Errekarrie, ola, errekarrie. Oain dau or, leen ez olakoik ee! - Ingurukook ee bai? - Bai, bai, danak. - Ta sukalden da koarto guztittan e ateek eta leiok, ta krisketak eo langak o izaten al tzituen eskulekuk? - Zeak ee bai, ook etorri zienen ee, leio danak bate kristalipekok emen zaaren… - Zulok eta kitto? - Kitto, bai, bai. Leiok baño zeaipe, kristalik jarri be, leion zulook bai, baño ezer ez emen ezoan. Gue Pedro zana eote omen oan burue ataata leiotio beida, zea baatza eo. Ta geo kristalak jarri zittuen garaien ein dik eta ra, oso-osoik bota mentzian baatza. - Etzan giro izango ordun? - Nik eztaakitt, nik eztakitt jendek ordun nola aguantatzen tzon, otzaakiñ-da. Alaxe oittu ta segi. Umetatik gortuta. Bai egie da e, gortuta, zailduta txikitati. Ordun subajue guk or gendun. Su-bajue ortxe arramarioa daun toki ortantxe, bai. Txapa bikaiñekiñ, bai, txapea oaindio or ikullun, trasten tarten, aundie e, eta or e baztarren zea lixubea eitteko arrie, ola redondoa, ortxen. Ene, ordun, orduko depositue re arrizkoa ta, dana arrie, arri gañen ta arrie beeran. - Txokookiñ? - Bai, txokookiñ. I re akordauko aiz. Bai, aurrena ezkiiri ata azala…

…/Ta etxeek zenbat kaidako teillatue dauke, bikoa? Onek bikoa, onutza erdiko paitten gaillurre ta bi aldeeta, ixurie. Onek ee teillatue andie dauke. Ta bizitokie, ikulluk eta ganbarak ta aparte utzitta, nola banatzen zan? Guk gendun sukalde au ta bi koartoa beeran. Emen bat ta or bestea. Emendixea oan bestea. Geo pasillotio onek ez kendun zea ta zielo rasoik ta ez oan emen ezer e. Nik jarrittakok ittuk danak. Portaleko baldosea re. Ordun e etxeek tristek zien, ene. Ta nola banatzen tzien? Askotan izaten tzan sartu ta ikullue, ta ikullun paren ee sukaldea ta beeko koarto at, ta geo gaiñeatiko koartok….? Oi nik emen ez, oi Errondon ta ola bai, beeko sukaldea baziela esaten due beeran. Emen or gendun e ikullue, oain ee ala dauku ee, oain ee ikullue ta zeak. Emen guk au besteek jun tzien garaien, goikok jundakoon artu gendun au, ak ibiltzen tzuen au, baserrikook, dena zea belarra ta simaurrek eta, ola ibiltzen tzien beiekiñ da, beiek ee eukitzen zittuen or ee beeko ikullun, bai, beeran, ta gero eon tzien, ak jun tzien garaien e zeak ee bai, zer da oi, Txuitxutan ibili zien oik, mandazaiek ibilli zien bai, bazuen maldizio ugari. Ta etxe guztik zer die, arrizkok? Bai, bai.

7


J: Batzuk etxen kontra estalpea bai. Gurek bai, bazon. Azpiñ beste gauza atzuk eukitzeatik garaien eindakoa. 6. Etxeko koartok nola banatzen die? Beeko bizitzan da goiko bizitzen planok. Planon seiñallau itzazu labeen, sutegiñ, arrasken, altzariñ, oian da abarren lekuk. ( Krokisen beidauta erantsiko zoau)

(Arg: Joxan Auzmendi)

Informatzailea: Joxe Auzmendi Aierbe (80). Elkarrizketatzailea: Matxus Auzmendi Mujika. Data: 2004ko abendua.

7. Zimenduk ta paittek nola einda dare? Etxea eittekon ibillitako materialan jatorrie. Etxea eitten astekon eitten zien zeremonik.

1.- Etxek ze izen do? JOXE ( J ): Lauztiazpi

J: Etxea einda, berez arrie ta lurrekiñ. Artu zimendutatik ta goraiño. Ta gaiñantzen aseran, beste zeremoni berezik eitten tzanik, nik beintzet eztauket ezagueraik. Arrie, erreka-arrie ta gero, lur utse paitten. Geo zarpeon urdun bai, karea naastu.

2.- Etxea noaldea beida dau? Baillaran, inguruko etxeekiko, bee bide ta lurrekiko ze posizio dauke? J: Ekialdea beida, ta Lauztierrekako bidea beida.

baillara

8. Sapaie. Teillatun tankerea ta ixuriñ graduk. Teillatun ibillitako gaiek (teillea, losa, ola) ta on jatorrie.

3. Nolako etxek ikusi leizke ingurun? Norbee etxek, erriñ etxek, elkarten etxek, eskulangilleen etxek, negozianteen etxek, langilleen etxek, erretiratun etxek, maizterran etxek, nekazariñ etxek, artzaien etxek, etabar.

J: Teillatun isurie ba normalen euneko 20 eo 25eko ixurie, teillatun, teilla ta on jatorrie garai artan, Ormaizteiñ eitten emen tzian.

J: Emen danetakok ikusi dittugu. Lauztierrekan, esate bateako, maizterranak e bai ta norbere etxek, denetatik.

9: Aten, leion ta beste zulon tankerea, neurrik ta banaketea. Leion, aten da abarren armazoiak. Sarraillek, krisketak, atalangak, atalaiek… tabar.

4. Zeiñ die etxe bakoitzen ezaugarrik?

J: Ba, leion neurrik, esate ateako gue etxen desberdiñek, bi, goittik asitta, beeko zorun erdiaiñekok ta beste gaiñeakok motzak. Markok dana egurre. Atek bi orrikok, bat, bi erdi einda ta bestea goittik beeraiñokoa. Sarraillek gue etxen, enian ezautu, krisketak, ta geo atalaie eta maatillak.

J: Emen danak nekazaritzan lan eitten gendun, baserriñ. 5. Ze lotura dau etxe bakoitzen eittura ta oroian da egoaldiñ arten, etxen tankeran da lanen da bearren arten? Etxe aurrea ta teillatun arteko loturaik ba al dau?

8


(arg: ahotsak)

Informatzailea: Luixa Mujika Zurutuza (80). Elkarrizketaren egilea: Matxus Auzmendi Mujika. Data: 2004ko abendua

tzitzaien, “paisanos “ esaten tzuen da, etortzen tzien ba telak eta saltzea, izarak, koltxoian azalak, arik e bai, karretetako arik ta olako gauzak saltzen ibiltzen tzien. G: Nungok zien? E: Kanpotarrak izango zien, nik eztakitt nungok izango zien. G: Nola etortzen tzien da ze maiztasunekiñ? E: Oiñez-ta etortzen tzien, bizkarren jeneroa artu ta izaran bilduta askotan da ola. Desberdiñek izaten tzien ta askok tranpie eitten tzizuen gaiñea, onan tokiñ txarra saldu, aurrena beti abonau baiño geo deskuidau ezkeo txarragoa ta ola. G: Nungotarrak zien? E: Kanpokok asko. Oik Ordizi eo Beasaiña etorriko zien, feritta, ta gero artu bizkarren telakiñ bilduta eo maletak, ta saldu ta eittea. Baiño bazan bertakoa ere, Lauztiturrietakoa bazan bat asko ibiltzen tzana, ustet Zarautzen eo ortik zeukala zerbaitten pueston bat eo denda aten enkargatue izango zan da Lauztierrekan asko ibiltzen tzan. Josteko arik ta ordun jendek asko ibiltzen tzittun, bakizu ta orik ekartzen zittun. 3 Eroslek G: Erosleik etorri izan al da? E: Bai, ordun baserritta ta asko etortzen tzien, gue ama zanak e txerrikume asko atatzen zittun. Tratantek etortzen tzien etxea, txekorrak ta txerrik e bai eamaten tzittuen. Baserrittan da kalen e azitzen tzittuen ordun txerrikumak ta gauzak e. Luziok asko eamaten tzittun. Emen e, gue etxen, ezkondu ta gero, guk emen e ata giñuzten txerrikumak, bai…

1 Eskalek ta gaiñeako eskatzaillek (moja, ijitok, praille,…) G: Eskaleik etorri izan al da? Ze ematen tzitzaien? E: Bai etortzen tzien, asko, emakumak eta gizonezkok ta asko, garai artan asko etortzen tzien. Ta airi ematen tzitzaien ba, nik ze esango izut ba, aal tzonak aal tzona, peztak eo… ta baitta gutxigo re igoal emango zien, baiño zerbaitt ta eskua ematen tzitzaion. G: Bertakok al tzien? Gertaeran bat? E: Bai, bai, emengok zien baiño kanpokok e asko ibiltzen tzien, nola emakumak ala gizonezkok. Garai artan Joxepa eztait ze esaten tzuen, Joxantonio barberoa, ba etxe artan ustet bizitzen tzala, ni nola ez naizen auzo ontakoa , eztakitt ainbeste, bai Joxepaurre eo ez dakitt ze esaten tzien bai, ustet gaiñea gure Joxek, emengo koñadok zerbaitten zean bai eintziola, baten tokiñ bastante diru ustet eman tziola, bai, oi aittu izan diot ama zana gurei. G: Zenbaten beiñ etortzen tzan? E: Ue asten beiñ eo ustet etortzen tzala. G: Ta kanpokok? E: Kanpotik e bai, bastante ibiltzen tzan ordun eskalea, bai asko, gizonezkok ta emakumak, bai, ta limosnea eman da “jainkok pagauko zaittu” ta “ Dios le pague” eo esaten tzuen, ta ala juten tzien. G: Zeiñek ematen tzien? E: Jeneralen emakumak etxen eoten giñen, eoten tzan ordun da. 2 Saltzaillek G: Saltzaillei etorri izan al da? E: Bai, “Paisa” eo ez takitt ze esaten

9


GAIXOTASUNARI AURRE! Nire gaixotasunari buruz idaztea eskatu didate eta nik egin dezakedana nire esperientzia kontatzea da. Ustez ondo sentitu arren bat batean etortzen dira ustekabeak, nire kasuan horrela izan da behintzat. Aralarren korrika ibili ondoren konturatu nintzen txorkatilak hazita nituela. Hurrengo egunean lantokiko medikuarena joan nintzen nahiko kezkatuta. Analitika bat egin zidaten eta hurrengo egunean esan zidaten pixarekin proteinak galtzen nituela. Hortik aurrera, mediku, ospitale, zurrunbilo batean sartu nintzen, ezkutuan zegoen gaixotasunaren bila. Bi hilabetetan hainbat proba eta biopsia egin ondoren jarri zioten izena, Amiloidosis. Oso gaixotasun arraroa eta gaiztoa, gutxi ikertua, autoinmune delakoa, norberak sortzen duena, zelula batzuk bere kabuz okertzen dira eta organo garrantzitsuetan gelditzen dira hauek kaltetuaz. Nere kasuan giltzurrunak izan dira erasotuak. Oraindik ez dauka tratamendurik baina ari dira terapi berriak probatzen, itxaropentsu izan behar gara, zeren medikuntza munduan aurrerapenak izugarrizko abiadan doaz eta. Esan dudan bezala, oso gutxi ikertuta dago, zeren gaixotasun hau oso pertsona gutxik dugunez, atzerriko Ospitale batera bideratu ninduten, ustez hemen baino eskarmentu gehiago zutelako. Hala ere hainbat aldiz izanagatik, atzerriko Ospitale horretan, esan beharra daukat Donostiako Ospitaleak bideratutako tratamenduei beti eman diedala onespena. Ez daukat dudarik, oso esku honetan gaudela. Bizimodu honetan horrelako kolpe bat jasotzen duzunean izugarrizko jipoia jasotzen duzu eta kostatu egiten zaizu burua altxatzea, baina aurrera egin beharra dago, sasi guztien gainetik.

Patxi Aierbe Urbiztondo “KOLI�

10


ATSEDENTOKIN ZER BERRI? Ataungo Atsedentokik (184 bazkide) aurtengo urtean egin dituen eta egiteko asmoa duen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Urri hasieratik ekainaren amaierara astean bitan soinketa eta astean behin oroimen lanketa Lahar enpresaren bidez aurrera eramaten da eta Udalak ordaintzen du. Otsailean hamabost egunetan zehar jokoak ospatu ziren. Toka, botea, zapoa goizez eta kartetako jokoak, musa, seiko-urrea, tutea, eskoba eta punttua arratsaldez. Guztira 34 lagunek parte hartu dute eta bazkide parte hartzaileei askaria eta sariak irabazleei. Hamabost egunean behin, asteazkenez, Bingoan jokatzen da. Martxoan talo jana izan genuen. Laguntzaileei esker dena oso ondo joan zen. Hogeita hamasei bazkide ziren afaltzen. Manifestazioak ere izan ditugu eta saiatu gara parte hartzen. Lau bazkide berrik izena eman dute elkartean. Bajak ere izan dira. Maiatzean Benidormera irteera izan zen eta hamabost lagunek parte hartu zuten ekintzan. La Guardiara egun-pasa ere maiatzean egin zen eta berrogeita zortzi lagunek parte hartu zuten. Bailara mailako bileretan parte hartu eta ekintzak aurrera eramaten saiatzen gara. San Joan bezperako afaria ospatu dugu; berrogeita bat bazkidek afaldu zuten eta oso giro ona izan zen bertan. Lizarrara ere egun osoko irteera egin da. Urrian jubilatuen ibilaldi neurtua. Lurralde mailako ibilaldia ere bai. San Martin egunean jubilatuen eguna eta bazkaria izan dugu eta urtea bukatzeko Santo Tomas eguneko txistor-jana. Jubilatuen beharrei buruzko azterketa egiten ari gara eta horretarako auzoz auzoko datu-bilketaz gain, garraio publikoa, otorduak, eguneko zentroa eta egoitza ere aztergai ditugu. Hona 50 urtez gorakoen kopurua: Aian (54), San Gregorion 164 eta San Martinen 388 = 606 lagun. ZUZENDARITZA BATZORDEA

11


SARASTARRI 2016ko uztailak 3an, goizeko 9:30etan nintzen Sarastarrin argazki hau atera nuenean. Egun hartan ez nintzen toki horretako xehetasunak behatzeko azterketa tresneria hartuta joan. Nire asmoa ez zen bertako kareharrien edo barrunbeen ezaugarriak aztertu edo hango landare nahiz animalien nolakotasunak antzematea. Naturak badu zerbait bere izaeran, bere iheskortasun atzemangarrian, bere sormen eta ahalmen ezkutuan, barnean daramagun basa gizakiarekin lotzen gaituena. Garuna oso garatua eta kultura oso fina eduki arren, primate gizatiarrak gara. Gure esentzia biologikoaren menpekoak izanik, ezin dugu ezkutatu asabengandik datorkigun ondoretasuna, txinpantzeekin eta beste primate eta ugaztunekin partekatzen dugun sena. Sarastarrik une hartako bere orainean begiesteko aukera eskaini zidan, nire bakarkako ikuspuntutik begira niezaion.

Sarastarri, balkoi, pausaleku eta behatoki, habitat eta bizitoki, soinu eta isilaldien entzunlekua. Zuhaitzei darien lurrinak usaintzeko bazterra, ipar haizeak dakarren freskura leuna aurpegian sentitzeko parajea, hango izakien begiradek sortutako aire misteriotsua arnastu eta lasaitasun indartsu eta sakona aurkitzeko txokoa. Gure bizi erritmoak naturarenarekin uztartzeko gunea. Bere baitan, bere izatasunaren funtsean dagoen kaos gordina hautemateko lekua, gure izakitasunaren funtsean dagoen kaos bera dena, loaren REM fasean gauero bisitatzen dugun kaos berbera alegia. Natura ez da gure kanpoaldean dagoen zerbait, urrutikoa eta arrotza. Guregan dago, ezin da guregandik banandu; nahiz eta, John Fowles-ek dioen bezala, “giza mentalitatearen bilakaerak geure asmamenaren kristalaren atzean isolatuarazi gaituen, gure planeta desnaturatuz geu deshumanizatzera iritsiz�. Noizbait denok itzuliko gara lurrera, denon jatorrizko aberrira, gure beste existentziara, gure beste ingurunera, lokatza eta kaos gordinaren ingurunera. Goiz hartako Sarastarrik, iraupen laburreko une hartan, zentzumen eta sentipen anitzen sinfonia zirraragarria bizitzeko aukera eman zidan. Joxan Auzmendi

12


ZORTZI URTE ETA GERO Zortzi urte igaro dira 2010ean Barandiaran museoak bisitariei ateak ireki zizkienetik. Atzera begiratzean ohikoena lorturiko emaitzak adieraztea da, kasu honetan, 400 taldetik gora eta 30.000 bisitari baino gehiago etorri direla eta abar jakinaraztea alegia. Zilegi bekigu, ordea, egindakoaz idatzi beharrean, zortzi urte ondoren helburuak zenbateraino bete diren begiratzea. Labur beharrez, egun hartan ahotan harturiko gai bati baino ez diogu helduko: Sara etxearen eta museoaren arteko harremanari. Izan ere, uda hartan lotura horri buruz hausnartu beharra zegoela argi ikusi zen. Ez da harritzeko, biek ala biek helburu bera dutelako: J. M. Barandiaranen bizitzaren, pentsakizunaren eta zientzian nahiz kulturan egindako ekarpenaren zabalpena areagotzea. Bestalde, batean eta bestean dauden azpiegiturak, baliabideak eta funtsak osagarriak dira. Hori gutxi balitz, Museoan gaitasun eta eskarmentu handiko hezitzaileak daude, maisu handiaren bizitza nahiz lana erakusten gogo biziz dihardutenak. 2018ko urtarrilaz geroztik, Ataungo udalak sustatuta, hainbat erakunderen ordezkarik zenbait bilera ospatu ditugu elkarlana eta sinergiak nola areagotu genitzakeen hausnartzeko. Aipaturiko bilerek izan dute emaitza, besteak beste, Sara etxea eta Barandiaran museoa modu koordinatuan kudeatzeko ereduari buruzko adostasuna lortu baita. Alabaina, lanerako molde berri horrek oraindik burutzeke dagoen ezinbesteko beste eginkizun baten osoko garapena du abiapuntutzat, hots, Sara etxea, eskatzen duen orok, noiznahi, bisitatzeko moduan jartzea. Eta horretako, noski, sosa behar da‌, zorionez, hasieran uste zena edo ematen zuena baino gutxiago. Oraindik ez da iritsi etxafuegoak botatzeko unea, baina bada baikor izateko arrazoirik, Sara etxearen eta Museoaren arteko harremanari dagokionean bederik. Bat, ez da batera ailegatzen; bi, bi t'erdi. LM Zaldua

13


ATAUNGO PILOTAREN OSASUNA

51. Herriarteko txapelketan parte hartu duen Ataungo esku pilota taldea: Goian, ezk. esk. Iñigo Alzua, Iñigo Zabala, Aimar Zaldua, Ibai Arratibel, Beñat Senar, Iraitz Zubizarreta eta Eneko Imaz- Behean: Aitor Kerexeta, Unai Goikoetxea, Aimar Aierbe, Endika Apalategi, Eneko Goikoetxea eta Josu Etxeberria. (Arkaitz Baztarrika falta da).

2018ko ekainaren 30ean, Donostiako Atano III Pilotalekuan, Gipuzkoako Herriarteko 51. eskupilota txapelketaren finala jokatu zen Azpeitia eta Ataungo taldeen artean. Azpeitiarrak izan ziren irabazleak, 2-1, baina, finalera iristea, Ataun bezalako herri batentzat, ikaragarrizko saritzat jo dezakegu. Aurtengoa, ataundarren hemeretzigarren parte-hartzea zen herriarteko txapelketan, eta aurretik hiru aldiz ailegatuta zeuden finalerditara, eta laugarrengoan lortu zuten finalera iristea. Hona iristeko, pertsona askoren lana eta pilotarekiko duten zaletasunak garrantzi handia izan dute eta baita ere, Ataun Kirol Elkartearen babesean sortu zen Pilota eskolak. Gaur egun, Ataungo pilotaren ikur nagusia, Jon Ander Albisu da (2010ean egin zuen debuta profesionaletan). Baina, atzetik ere badatozte kimu berriak. Gaur egun, federatu maila lehiatzen ari diren pilotariak hauek dira: Afizionatu mailan, Ibai Arratibel eta Iraitz Zubizarreta. Jubenil mailan, Arkaitz Baztarrika, Josu Etxeberria eta Beñat Senar. Kadete mailan, Eneko eta Unai Goikoetxea anaiak, eta Aitor Kerexeta. Eta azkenik, infantil mailan, Beñat Zubizarreta. Pilotari hauek, nahiz lehen urratsak Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolan eta pilota eskolan eman, infantil mailatik aurrera, Lazkaoko taldera joaten dira, Euskal Herrian zehar antolatzen diren txapelketatan lehiatzera. Herriarteko txapelketako lorpen honek, gure herrian sekulako ikusmina sortu du herritarren artean eta espero dezagun, hurrengo urteetan gure herria ordezkatzen duen taldeak, finala iristea bakarrik ez, irabaztea. Horretako ari dira lanean hurrengo urtean lortu ahal izateko. Zorionak Ataungo Herriarteko taldeari, pilotariei, entrenatzaile eta laguntzaileei! Iñaki Imaz (Ataun Kirol Elkarteko presidente ohia)

14


OTSO IRAKURLEAK Duela bi urte, 2016ko udazkenarekin batera sortu zen Ataunen herriko hainbat irakurzaleon ekimenez, Otso Irakurleak talde irekia. Helburu zehatza du: taldean adostutako literatura-liburu bat irakurri bakoitzak bere bakardadean, eta hilero azkeneko asteazkenean guztiok elkartu, norberaren irakurketa gainontzekoen bizipenekin aberasteko. Jarduna ez da orijinala: urteak daramatzate Goierriko hainbat herritan hilero-hilero liburu bana irakurri eta haren inguruan taldean hitz eginez. Beasainen eta Ordizian genbiltzan ataundar batzuei bururatu zitzaigun, hain zuzen ere, gauza bera Ataunen egitea. Ataunen ere bazen aurrekaririk, gainera: izan zen lagun-talde bat antzeko zerbait egiten aritu zena, baina talde txikian, edo herrian publiko egin gabe behintzat. Eta bestalde, gu sortzerako ere badira herrian “Ataungo Irakurle Taldea� izenez, besteak beste, urtero Durangokoaren antzera Liburu eta Disko Azoka antolatzen dutenak herrian. Irakurzaletasunak bultzatuta hauek ere. Jardun horietan genbiltzan batzuk elkartu ginen, hain zuzen ere, 2016ko irailaren 26an lehenengo aldiz Atseden Toki elkartearen egoitzan. Eta bilera hartan erabaki genuen, adibidez, gure nahia herritarrei zabaltzeko, bando bidez egin zezala proposatzea Udalari eta baita hileroko elkargune izan genezan, Udal Liburutegirako baimena eskatzea ere. Hala, Udalak gure bi eskariak onartuta eta gutako bakoitzak ekimenaren berri nahieran zabalduta, 2016ko urriaren 27an 8 lagun elkartu ginen. Harrez gero, hilero-hilero liburu jakin bat irakurri eta irakurritakoaz kontu-kontari aritzen gara. Bataz beste, 8 bat lagun elkartzen gara Udal Liburutegian hileroko azken asteazkenetan iluntzeko 19:00etan. Salbuespen bakarra, azaroko azken asteazkenari legokiokeen txanda da: abenduko Azokaren egitarauan egiten diguten tartera pasatzen dugu hitzordua. Taulan jaso ditugu 2 urte hauetan bakoitzak bere aldetik irakurri eta taldean hizpide izan ditugun liburuen zerrenda. Joxe Begiristain Aizpurua

15


Ataun

Ataungo EH Bilduk, turismoaren aldeko apustua egiten du ekonomiaren beste atal garrantzitsu gisa. Bultzatu nahi dugun turismoak, ordea, turismo eskaintza arruntarekin alderatuz, ezberdin izateaz gain bestelako oinarriak behar ditu sustatu. Honela, turismoaren mesedetan zentzugabekeriaz ustiatuko dituen herri baliabide eta ondasunak alboratu eta masifikazioa helburu duten proiektuek ez dute gure babesik izango. Azken hilabeteetako udal gestioan, arduraz ari gara Ataun herriaren barrura nahiz kanpora begirako proiekzio mota aztertzen. Gure herriak duen paisaia eta ondarea ordezkaezina da. Ondorioz, herri izaera eta gure kultura balioan jarriko dituen eskaintza anitza ezagutarazi behar dituen praktika lehenetsi behar dugu. Era berean, turistatzat ulertzen dugu, gure herrira hurbildu eta bertako paisaia eta bizibideak ezagutuz, bere bisita-denbora gozamenez eta ikaspenez betetzen dituen pertsona edo pertsona taldea. Turismoak, beraz, Euskal Herriko zein atzerriko bidaiariak hurbildu ditzakeela barneratzea ezinbesteko ikuspegia deritzogu. Bidenabar, turismo eredu jasangarria, soziala eta Ataun zein Ataundarrok oinarri dituena lehenesten dugu. Bertako paisaia, tradizio, herri ondasun edo-eta baliabideak pertsonen arteko harreman berriak sustatzeko ahalbidetuko duena. Konklusio gisara, Ataunen den turista oro, Ataungo errealitatearen bozeramaile izango dela kontuan hartu behar dugu; ondorioz, aberastasun ekonomikoa ekartzeaz gain, mundura Ataungo aberastasun sozio- kulturala zabaltzeko aukera ere eskaintzen digunaren arduraz aritu behar gara. Hau horrela, ez dugu zalantzarik, garatu beharreko eskaintza turistikoak aukera anitzak eskaintzen dizkigu. Turismo iraunkor, zuhur eta zentzudun baten alde apustu egiteko baliatu beharra dago, ordea. Orobat, ingurumenarekin, gizartearekin eta gure herriarekin arduratsua den turismoa sustatzea dugu helburu. Ataunek, ateak zabalik ditu. Ataun dugu eta ataundarrok gara turismoari ateak irekitzeko giltza. Herritik, mundura zabalduko gaituen ate zabal ordezkaezina.

16


17


ORTZIARI BEGIRA Ilunabarreko azken argi izpiak pago hostoen artetik gugana iritsi diren unean denbora gelditu egin da. Gaua eta egunaren arteko etengabeko gudan iluntasunak indarra hartzen jarraitzen du eta udazkenaren lehen bandoen oihartzunak entzuten dira Ataungo basoetan. Oraindik naturatik kulturatik baino gehiago duzun horretan, mundu honetan zure gogoko txokoa bilatzeko lanetan hasi zara. Baso zabalaren babesak liluratu zaitu eta dagoeneko zure leku kuttunenen zerrendan sartu duzula konturatu nahiz, behar bada zerorri jabetu ez zaren arren. Edozein piztiaren pare, basatasuna maite duzu; arbasoen urruneko xuxurlek gidatzen zaituzte, une oro atzera uzten duzun etorkizunean. Oinez ikasi baino, zuk hegan egitea aukeratu duzu; arbola adarren artean jolastuz trebatuko zara, noizbait basoko mantua hegal kolpe batez gainditu eta haratago dagoen lurtarron amets-lekura ihes egiteko. Pago hostoak kulunkatzen dituen haizearekin bidaiatuko duzu, han-hemenka, zure arimaren bazter ezkutuenak ezagutu arte. Hegan egitea aukeratu duzu, zeure bidea egiteko, zeure utopien itzalpetik salto egin eta askatasunari esanahi berri bat emateko. Oraindik naturatik kulturatik baino gehiago duzun horretan, eta oraindik zure kasa moldatzeko gai ez zaren arren, inguratzen gaituzten mamuen beldurrik ez duzu. Orbel eta pagatx gainean etzanda mundua eraldatzen hasi zara, denontzat eta denena izango den leku bat eraikitzeko. Ilusioa betiko eta betirako bidelagun izatera gonbidatu duzu, zure arimaren kide banaezin bihurtu asmoz, zure hegal-kolpe ororen hauspo izan dadin. Zein ederra den, momentu batean besterik ez bada ere, beldurrak alde batera utzi eta zure begietako isladari begira, biok batera mundu hobe batekin amets egitea. Garazi Auzmendi

18


BADIRA 25 URTE Ba dira jada 25 urte Joxemiel Barandiaran Murkondo kultur elkartea sortu zela. 1993ko ekainaren 19an jaio zen hain zuzen. Barandiaran hil eta urte eta erdira, bere izena lau haizetara zabaldu eta egin zuen lanari jarraipena emango zion elkarte baten beharra sumatu zuen herritar talde batek. Herri batzar bat deitu, San Gregorioko Artadi elkartean bildu eta kultur elkarte berri baten lehen urratsak hasi ziren. Ibilbide oparoa egin du Murkondo elkarteak, sorreran herritar askok egindako lana eta esfortzua eskertu beharra daukagu 25. Urtemuga honetan. Ez da dena ibilbide lehuna izan baina, urte asko dira errez eginak izateko, izan dira aldapa eta zailtasun ugari tartean, baina elkarte guztiek bezala, lana eta borondateari esker lortu dugu honaino iristea. Sorreratik elkarlanerako joera eta asmoa izan dugu elkarte bezala, eta saiatu gara beste elkarteekin harremanetan herrian ekimen desberdinak bultzatzen. Horren adibide dira Memoria Historikoaren jardunaldiak, Liburu eta disko azoka, herriko kartel erakusketa, zinema gau giroan eta beste hainbat ekimen. Gure nortasuna eta helburuak baztertu gabe beste elkarteekin lan egiten dugu. Sorreratik artxibo lan bikaina egin bazen ere, azken 10 urteetan indar berezia eman diogu material biltzeari, izugarria da Murkondok jasoa daukan funtsa, denetik biltzen da bertan, Nondik aldizkarian ari garenez, lehen aletik azkeneko arte aurki daitezke Murkondoren artxiboan, Oargi Troskaetak kaleratzen zuenetik, Ataunikerrek publikatzen duen arte, baditugu milaka orritan hamaika dokumentu, kartelak, pegatinak, argazkiak, liburuak‌. Barandiaranek egingo lukeen bezala, denetarik bildu dugu urte luze hauetan, jada artxiboa arakatu, aztertu eta ordenatze lanetan dabil lan talde bat, espero dezagun, urte gutxi barru, edonork ikusteko moduan izango dela, dagoeneko horretarako urratsak ematen ari bai gara. Beste urte askoan jarraitzeko asmoan gara beraz, ea elkarren bidelagun izaten garen. Aitor Aldasoro Sukia (Murkondo elkarteko kidea)

19


ATAUNGO ZIKLISTA GAZTEAK Ziklismoa kirol bezela, ahalegin haundia eskatzen duen jarduera dela aipatuta ez genuke ezer berririk esango eta hori baieztatu besterik ez digu egiten, Ataunen ere, bizikleta eta bizikleta zalea paisajearen beste osagarri bat gehiago den gure herri honetan ere, zenbat hasten diren mutiko kozkorretan ilusioz gainezka eta, arrazoi desberdinak tarteko, nola desegiten diren ilusio horiek denak errepidean kmak pilatu eta zaildu ahala. Kontua da Dioni Galparsoro dugula orain hurrena profesionaletan ibilitakoa (2003-2009) eta geroztik bideari ekindakoak batzuk izan direla baina maila nagusiko helmuga harrapatu gabe hartu behar izan dutela etsia. Aurtengo denboraldian zortzi ataundar izan dira errepideko lehia ofizial desberdinetan; Xabat Beaskoetxea, Adur Sukia, Xabat Barandiaran, Sustrai Muxika eta Markel Galparsoro eskolarteko mailan, Adur Barandiaran eta Unax Barandiaran kadeteetan, Mikel Barandiaran eta Ander Galparsoro juniorretan eta Manex Galparsoro amateur mailan. Azken bi hamarkadetan hogei lagunetik gora izan dira noiz edo noiz, maila desberdinetan lehiatu duten ataundarrak eta profesionaletara ailegatu aurreko mailan ibilitakoak, gaur egun dabilen Manex Galparsoroz gainera lau; Aitor Arrondo (2001/02/03/04), Ioritz Urdangarin (2011/12), Inhar Eskisabel (2013), Ahetze Arratibel (2014/15/16). Askotan aipatzen da, eta zerbait izango da, kopuruak itxaropena uztarri-lagun duela. Orain itxarotea besterik ez dago eta bidea, bere zailean, gozamena uztarri-lagun hartuta egitea opatzea. Bakoitzaren helmuga dagoen lekuan dago eta ez du inork mugituko. Fermin Aramendi

20


ATAUNGO CARITAS Ataungo Parrokiako Kristau-komunitatearen barruan lan egiten duen erakundea da. Ahultasun egoeran eta baztertuta dauden pertsonei gizarteratze prozesuan parte hartzera eta abiatzera bultzatzen ahalegintzen gara. Gizartean gehien baztertuta dauden pertsonaren garapen osoa lortzeko eta sustatzeko lan egiten dugu. Helburua hau da: inolako bereiztasunik gabe, pertsona guztiak aintzakotzaz hartuta, giza duintasunaren alde lan egitea. Zer egiten dugu? Lehenik, aipatutako pertsonei harrera egiten diegu, entzun, orientatu eta gizarteratzen, nahiz lan-munduan sartzeko prozesuan lagundu. Gure taldea lan horretaz arduratzen da eta hainbat egoera bereziren aurrean, Goierriko nahiz Gipuzkoako Caritasek eskaintzen dituen baliabideekin eta beste gizarte-erakunde batzuekin (Gurutze-gorria, herriko Gizarte-langilea...) koordinatuz elkarlanean aritzen gara. Ataungo Caritas taldeak burutzen dituen ekintzetako batzuk hauek dira: 1) Irakurketa ta idazketa: Goierri mailan, Caritasek antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzea animatzen ditugu. 2) Joste tailerra: Ikasturtean zehar, asteartero elkartzen da taldetxo bat: euren erropak konpontzeko, makinaz josten ikasteko, esku lanak egiteko... Tailer hau herritarrentzako irekia dago eta boluntarioak ere parte hartzen dute; alde batetik, jostunak, irakasle lanak eginez eta bestetik, herritarrak, josten ikasi nahi dutenak. Ekintza hau interesgarria iruditzen zaigu, izan ere, gizarteratzen laguntzen die. 3) Jantziak, jostailuak, liburuak: herritarrek, etxean erabiltzen ez dituzten jantzi, jostailu, liburu, eta abar, eskaintzen dituzte eta beharrean daudenei banatzen zaie. 4) Janaria: Europar Janari bankutik, urtean zehar, 3 alditan eskaintzen dituzten elikagaiak banatzen dira. Horrez gain, hilean behin, Gipuzkoan Oiartzunen dagoen Bankutik ere ekartzen da. Janaria ekartzeaz Udala arduratzen da. 5) Eskolako laguntza adin txikikoei 6) Baratzako tailerra: Goierri mailako proiektua da. Bertan baratzagintza ikasteaz gain lan munduan txertatzeko beharrezkoak diren jakingaiak ere ikasten dira. 7) Textileko tailerra: emakumeei zuzendua. Jantzigintza industrialean lanean aritzeko formazio eta praktika tailerra. Goierri mailan egingo da. Zuzendaritza Batzordea

XVIII. mendeko irudikapena kanalean

21


ON JOSE MIGUEL BARANDIARAN FUNDAZIOA On Jose Miguel Barandiaran bera izan zen, bere izena daraman Fundazioa 1988an sortu zuena. Eusko Ikaskuntzarekin batera sinatu zuen ataundarrak erakundearen jaiotza agiria eta horren helbururik garrantzitsuena honakoa da: sortzailearen izen eta izana, hamarkadatan buruturiko lan mardulean islatua, behar bezala iraunaraztea eta, ahal delarik, hobestea. Ordudanik Fundazioak asmo horrekin dihardu, fase desberdinak bizi behar izan baditu ere. Aldaketarik sakonena 1995ean eman zen eta Fundazioaren Patronatuan, Eusko Ikaskuntza ez ezik, euskal hiru Diputazioak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Ataungo Udala daude ordezkatuta. Erakundearen lehendakaria eta idazkaria Eusko Ikaskuntzaren ordezkariak dira, beti. Egoitzak Ataungo Sara Etxean segitzen du eta administrazio bulegoak Gasteizen daude. Fundazioaren lan zutaberik garrantzitsuenak, Barandiaranek 1922an martxan jarritako Eusko Folklore Urtekaria eta Barandiaran Beka dira. Batak zein besteak On Jose Miguelen izpirituari eusten diote, garaiak aldatzen doazela kontuan izanda, jakina, eta belaunaldi berrietarako zubi aproposa bilakarazi dute Fundazioa. Eguneko sasoietarako erakundearen egokitzapena garbi asko islatzen da Barandiaranen obra osoaren digitalizazioan, ikerle guztientzat irekita. Azken hamar urteotan ikerketa ugari egin dira Euskal Herri osoan eta baita hemendik kanpo ere, On Jose Miguelen datuak erabili dituztenak. Horrek guztiak balioa ematen dio Fundazioari, ildo bertsutik jarraitzeko bokazioa duena. Fundazioaren ihardun eremua mundu osoa da, bertara dokumentazioaren bila hurbiltzen diren ikerleak kontinente guztietako Unibertsitateetan baitaude. Eta horri esker Ataunen izena ere planetan zehar barreiatu da, On Jose Miguel Barandiaran unibertsala dugu-eta. Horren gainetik, ordea, Fundazioak – Sara Etxetik- modu berezian begiratzen dio Ataun herriari eta bere zerbitzuan jartzen da, behar den guztietan. Josemari Velez de Mendizabal Fundazioaren lehendakaria

22


INDUSTRI ONDAREA ATAUNEN XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, Industrializazioak lehen urratsak ematen zituen bitartean, gizarte tradizionala erortzen hasi zen Ataunen. Joxe Migel Barandiaran eta Joan Arinen ikerketek garbi islatzen dute jauzi hori. Mundu berri horren adierazle ditugu hainbat ondare elementu material eta ez material. Paisaia, espazioak, azpiegiturak, eraikinak, makinak, ‌ eta baita hainbat belaunaldiren lanaren memoria ere. Gure Historiaren lekuko zuzenak izan dira eta herriaren iragana ezagutzen laguntzen digute. Goierrin Industrializazioaren gune nagusiak Beasain eta Ordizia izan ziren eta Ataunek baliabide ugari eskaini zizkien. Lehengaiz, energia iturriz eta, batez ere, eskulanez hornitu zituen. Ohiko lanbideak koiuntura berrira egokitu eta teknologia berriz baliatu ziren. Gure basoetako azken ikazkinek fabriketarako lan egin zuten. Harrobiek (Arratetakoa eta Urkolakoa) makina eta energia berriz ustiatu zuten paisaia, modu bortitzean eraldatzeko. Belarretarako kablea azaldu zen. Aurretik zetozen burdinola eta errotek jarduera berriak hartu zituzten. Turbinei sorgailuak konektatu eta argindarra ekoizten hasi ziren ( Aierrota, Errotatxo eta Elizalde errota). Errotatxon gainera zerrategia eta txokolate fabrika ere egokitu ziren ( ikusgai Barandiaran Museoan). Asko dira Industrializazioaren hastapenetara garamatzaten elementuak eta aztarnak. Arratetako zentral hidroelektrikoa dugu nabarmenenetakoa. Tipologia honetako adibide bikaina. 1923koa da eta euskal estiloan eraikia. Egungo eraikina makina-etxea zen eta azpiegitura hidrauliko garrantzitsua zuen urarentzat. Loibetik behera kanalez zetorren, eta hemendik, burdinazko hodi errematxatuan zentralera. Arratetako harrobirako eta herria argiztatzeko energia sortzen zuen. 70eko hamarkadan gelditu zen. Ataungo herriak eta herritarrek aldaketa sakonak bizi izan zituzten Industrializazioren ondorioz. Prozesu historiko honen ezagutza funtsezkoa dugu egungo gure herria ulertzeko, eta horretarako, industri ondarearen ikerketa eta balioztatzea ezinbestekoak ditugu. Josune Zaldua Goena

Arratetako zentral hidroelektrikoa gaur egun

23


2017-2018 IKASTURTEA ETA ETORKIZUNA Ikasturtea, ikasturteak eta urteak, urteak eta ikasturteak, zerk darama denbora? Noiz hasten dira gure haurren ikasturteak? Noiz amaitzen dira gureak? Gehienok pentsatuko duzuenaren kontra, ikasturteak ez dira irailaren 1ean edota 7an hasten, ez; ikasturteak ekainaren 24an, uztailaren 1ean edo lehenago hasten dira. 2017-2018koa ere uztailaren 1ean hasi zen, 2017ko uztailaren lehen egun horretan. Ikastetxe publikoetako zuzendariak uztailaren 1etik aurrerako izendapena izaten dugu, uztailetik hasten gara lanean gure ikasleentzat urte berriak prestatzen. Urteroko prestaketa, urteroko lana, urtero Ezberdina ahatik. Urteroko ilusioz, berdina eta era berean ezberdina, antzekoa, sekula berbera ez den gurpila abiarazten dugu. Niri Joxemiel Barandiaran eskolako gurpila egokitu zitzaidan, eta horretan saiatzen naiz egunero. Hainbat urte ikastetxeko ingeleseko maistra jardun ondoren, zuzendari izateko bultzada jaso nuen; urte luzez lankide dudan Itziarrek gidatutako itsasontziaren lema agertu zitzaidan begien aurrean, eta‌ nola zuzendu halako hainbeste urtetan ber-bertakoak izan diren hoien norabideari eutsiz? Ataungo domoaren edo Aralarren magiaren pean, itsasontziaren lema tinko eta xuxen eraman dute orain artekoek, horrelaxe eraman nahi dut nik ere, Torto, Mari, Mikelts, lamiak‌ denak lagun ditudala, sustraiei eutsiz, baina begirada gora jarriz, esku-artean ordenagailuak, hankak gure lurrean, baina begirada munduan, Ataun bertatik ikasleak edozein lekutarako, edozein egoeretarako prestatu behar ditugu. Ikasle euskaldun eleanitzak, solidarioak, parekideak, jatorrak, orain diren bezalakoxeak, hezi nahi ditugu, eskolatik maisu-maistrok, etxeetatik gurasook, herritik heldu, gazte, elkarte‌ denon artean orain arte ezagun egin zaituzten herri honen muinei eutsiz jarraitu nahi genuke, eguneratuz, sareratuz. HAU DA GURE ETORKIZUNA. Horretan lagun nahi zaituztet. Agurtzane Etxeberria Altuna

24


HASERA 1981eko udaberriko arratsalde hartan, etxean bazkaldu, eta eguneko bi azken klaseak jasotzeko Gabilleneko (guk horrela esan izan dugu beti) zelaira etorri zen Hiru Bideko Ander Rodriguez. Ander, 67koa da eta gu berriz 68koak, eta horrek beti eman zion abantaila denean. Bere anaia Txemak, talde amerikar baten diskoa erosi zuela eta harro zetorren. Diskoaren azala ikusi eta kantu pare bat entzunda, oso rockeroak eta itsusiak zirela zen bere epaia. Rockero eta itsusiak izatea plusa zen guretzat orduan. Horrek benetakotasuna esan nahi zuen. Ez zen Pecos edo Leif Garrett eta halakoen bigunkeria eta itxurakeria. Ramones omen zen taldearen izena. Zalantzak eta eztabaida segituan. Ramones amerikarrak? Ez da posible! Clara, ingeleseko "andereĂąoak" ere Ramones ez zuen oso amerikar ikusten. Azkenena Anderrek arrazoia, New Yorkeko Queens auzokoak ziren. Klasean matematika eta literaturaz baino gehiago hitz egin zen musikaz arratsalde hartan. Gure artean bai behintzat. Bukatu orduko joan ginen Anderren etxera Tomas Kerejeta, Gurutz Erauskin, Josu Aldasoro ere uste dut baietz eta bostok. Ramones. It's Alive. Sire Records. 1979. Binilo bikoitzean 28 kantu 54 minutu eta 38 segundotan. 54:38. Segundo bakar bat nahikoa omen da bizitza osoa aldatzeko. Liburu batek bizitza aldatutako bat baino gehiago ezagutuko duzu, seguru! Gaur halakorik egindako disko eta pertsona bat baino gehiago ezagutuko dituzu. Inoiz ez dago jakiterik non dagoen hasiera. Joseina Etxeberria

25


ATAUNGO APAIZEN BILERAK 1958ko udan Ataunen bildu ziren herriko seme, apaiz, sekular eta erlijiosoak. Ez, noski, denak. Hona hemen bilera horretara etorritakoak: Apaizak: Joan Arin, Roberto Agirre;Joxe Etxeberria,Jesus Kerejeta, Akilino Aierdi, Joakin eta Pedro Jose Dorronsoro osaba-ilobak, Jose Antonio Arratibel, Bartolo Auzmendi, Daniel Eskisabel, Ignazio Auzmendi, Jose Ignazio Zurutuza, Jexux Dorronsoro, Segundo Dorronsoro, Pedro Begiristain, Joxe Miguel Barandiaran, Balbino Aierbe, Joan Aierbe, Joxe Luis Lekuona, Teodoro BikuĂąa, Miguel Lasa, Joan Aldasoro, Lukas Dorronsoro eta Jose Lasa. Erlijiosoak: Alberto Begiristain, Joxe Arratibel, Ixidro Baztarrika, Felipe Apalategi, Joan Arratibel, Ramon Barandiaran, Felipe Arratibel, Ignazio Albisu eta Bonifazio de Ataun. Bilera hauek gustu ona utzi zuten nonbait. Ondoren, udaro biltzen ziren Ataungo apaizak; sekularrak ia denak, erlijiosoren bat tartean. Aralarko San Migel santutegian egun beteko topaketa izaten zen: meza eman, bazkaria eta ondoren mahai inguruko hizketaldi luzea. Uda batzuetan ordea, hiru eguneko topaketak ere egiten ziren, baina ez San Migelen; gehienetan Nafarroako Aurizberrin. Gauza batengatik edo besteagatik taldea gutxitzen joan da. Baina oraindik udaro biltzen jarraitzen dute bizi direnek Aralarko San Migel santutegian, uztailaren 7an, San Fermin egunean. Esan behar da, baita ere, eta elkarrekin bazkalduz urtero beste bilera bat egiten dutela, azaroaren 11n, San Martin egunean, meza nagusian herritarrekin elkartuz. Bukatzeko, aipatu behar dira 1958ko lehen bileraren ondoren, Ataungo herriak eman dituen apaizak: Ignazio Munduate, Prontxio Auzmendi, IĂąaki Galparsoro, Joxe Munduate, Joxe Mari Izaga eta Joxe Anjel Agirre. Bizi diren apaizak Aralarko San Migel santutegian, uztailak 7an, San Fermin egunean eta azaroak 11n, San Martin egunean biltzen jarraitzen dute. URTE ASKOTAN IZAN DADILA!!!! Bartolo Auzmendi - Prontxio Auzmendi - Daniel Eskisabel - Joxe Munduate

(Arg: Jexux Dorronsoro)

26


-

-

-

-

EFEMERIDEAK 7 IZENDUN ATAUNDARRA Maria de los Dolores Martina Nicolasa Andresa Ignacia Filomena DORRONSORO TORRALBA Bidarteaundikoa. 1891ko maiatzaren 11n bataiatu zuten San Martingo elizan (Ataungo Elizaartxiboa).

LAN-ISTRIPUA 1909ko maiatzaren 20an zuhaitz batek harrapatuta hil zen Frantzisko Barandiaran (LA VANGUARDIA, 1909-05-21). TRAFIKO-ISTRIPUA 1929ko azaroaren 19an hil zen Frantzisko Oiarbide, aurreko egun batean txirrindulari batek harrapatuta (LA VANGUARDIA, 192911-20).

JUBILAZIOA 1930ean San Gregorion maistra zegoen Juana de Arbilda y Garin jubilatu egin zen (LA VANGUARDIA, 1930-12-07). ISTRIPUA 1931n Maria Auzmendi trenak harrapatu zuen Lazkaibarren Fabrikaundiko langetan (LA VANGUARDIA, 1931-05-28). LAPURRETA 1934ko irailaren 24an Ataungo Arrateta harrobian gordeta zeuden armairua behartuta: 15 kilo dinamita, 25 metro metxa eta 86 detonagailu (ABC, 1934-09-07). AIZKORA-APUSTUA 1956ko martxoaren 4an Azintzio Aierbek eta Martzelino Zeberiok jokatu zuten Ordizian (KM fondo gordeak 53507). BERTSO-TXAPELKETA 1988ko azaroaren 13an Urbieta jatetxean lagunarteko saioa egin zuten Inazio Rezolak, Fermin Aramendik, Andres Arrondok, Jexux Mari Munduatek eta Joantxo Aizpuruak (txapeldun). OROITARRIA Herri-bidean Kaxio alkatearen omenez jarritakoa da 1988ko irailaren 18an. ERROIPE 1998an egin zen Aiako Erroipe gunea (40 milioi pezeta). (Udalberri 7, 1998ko uztaila).

MEDIKU-ETXEAK SALGAI 1998an salgai jarri zituen udalak San Martin eta San Gregorioko mediku-etxeak (Udalberri 7, 1998ko uztaila). 1970ko Beasaingo jubenilen futbol-taldea

Tartean Antton Aizpurua, Axintxio Barandiaran eta Pako Urrestarazu ataundarrak

HURRENGO ALDIZKARIAN Zuen denda, taberna, jatetxe, elkarte, lanbide, enpresarentzako… IRAGARKI-TXOKOA 5 cm/ 3 cm… = 25€… ataunikertaldea@gmail.com

Ataunen nahiz diasporan bizi ATAUNIKEReko partaide izan nahi al duzu? Jarraitzaile (20€) urteko Bazkide (30€) urteko ataunikertaldea@gmail.com

27


Laguntzaileak

ATAUNGO UDALA

Jaso, gorde eta zabaldu

2004tik KULTURGINTZAN

www.atauniker.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.