Nondik 44

Page 1

44

44 1976an sortutako aldizkaria

ATAUNIKER

KULTUR ELKARTEA 2023ko urtarrileko alea


SARRERA-HITZAK Urteroko udazkeneko NONDIK aldizkariaren ondoren, hona hemen gai monografiko gisa argitaratu den beste ale bat. Gaia: ZUHAITZ eta ZUHAIXKEN ERABILERA. Egilea: Joxe Bikuña Agirre. Gure inguruaren aberastasuna ezagutzen, zaintzen eta zabaltzen lagun dakigula! Erredakzio-taldea Aizpurua Barandiaran, Jexux Begiristain Aizpurua, Joxe Fontenla Sukia, Ion Munduate Arruabarrena, Joxerramun Rezola Eskisabel, Inazio Atauniker

Iritzi, iradokizun eta proposamenak: ataunikertaldea@gmail.com

www.atauniker.org

Lege gordailua: SS-1184-1989


ZUHAITZ ETA ZUHAIXKEN ERABILPENA Zuhaitz eta zuhaixkak beren berezitasunekin

Joxe Bikuña Agirrek jasoak 2023an Ataunen argitaratua

Liburuxka sortzen lagundu duten elkarteak


Joxe Bikuña Agirre (Ataun, 19… ) Baserri lanetan aritu zen 14 urteetatik 23 urte bete bitartean. Lan haiek egiten igarotako denboran, interesgarria iruditu zitzaion zuhaitzak botatzerakoan ilargiaren faseei ematen zitzaion garrantzia. Bere esanetan, gaur egungo testuinguruan ilargiaren faseen arabera lan egiteari garrantzi gutxi ematen bazaio ere, arbasoen esperientzia eta ohiturak jaso eta mantentzea ezinbestekoa dela uste du. Esperientzia eta transmisio honi esker mantendu dira baserri edo elizetako habeak, altzariak eta tresnak horrenbeste denboraz. Joxek urtetan zehar jasotako zuhaitz eta zuhaixken jakintzak, ondorengo belaunaldiei utzi nahi izan dizkie, berari dagokion transmisio lana burutuz. Horretarako zuhaitz eta zuhaixken bilduma panel batzuk prestatu ditu eta bakoitzaren informazioa honako liburuxka honetan jaso du.


Abaritza - Coscoja - Chêne kermès - Quercus coccifera

1

B Zuhaixka txikia, hostoa artearen antzekoa, ezkurra handia eta ugaria. Basurdeen janari gozoa. Nafarroan ugari dagoen landarea. Hosto iraunkorra.

Douglas izeia - Abeto de Douglas - Sapin de Douglas - Pseudotsuga menziesii 2

G Gure lurraldean oraindik berri xamarra. Zaharrenak Albizturren aurkitzen dira, proba moduan jarriak orain dela 75 urte. Zuhaitz handia 15/20 m3 egiten duenik bada. Bere bizia 60/80 urtekoa da eta materiala oso ona da. Hosto iraunkorra. Izei gorria - Abeto rojo - Epicèa - Picea abies

3

B Gure aldean oso gutxi dago. Ikusgarrizko tantaiak Leitzan daude. Zuhaitz mota hau tamaina txikia duenean Eguberrietako zuhaitz bezala erabili ohi da. Material ahula, gehienbat enbalajerako erabiltzen da. Hosto iraunkorra.

Aihen zuria - Clemátide - Vigne blanche Clematis vitalba L.

4

B Zuhaitzen etsaia den aihena. 30 bat metro luzatzen da. Erronkariko almadiariak enborrak lotzeko erabiltzen omen zituzten. Hosto galkorra.

Alboa (Platano arrunta) - Plátano de sombra Platane - Platanus hispanica 5

G Zuhaitz ederra, hosto handikoa, gehienbat itzala egiteko erabiltzen da lorategietan, plazetan edo parkeetan. Azkar hazten da eta 30 metrotara iritsi daiteke. Zur ona du altzaritarako eta batik-bat xafla (txapa) egiteko. Hosto galkorra.


Ailantoa - Ailanto - Ailante - Ailanthus altissima

6

G Zuhaitz handia egiten da eta jardin eta parkeetan ikusten da. Hosto galkorra.

Almendrondoa - Almendro - Amandier - Prunus dulcis 7

B Fruta emateko erabiltzen da. Gehienbat Nafarroan dago. Almendra gozogintzan erabiltzen da turroiak egiteko eta fruitu lehor moduan. Lore dotorea du eta udaberrian lehenengotakoa da. Hosto galkorra. Altzifrea - Ciprés - Cypres commun - Cupressus sempervirens

8

G Lorategietan eta hilerrietan ikusten da. Zuhaitz ilun hau erromatarrek landatu ohi zuten etxe ondoan gertuko bat hiltzean. Hilerrietakoa erromatarren ohituretatik dator. Hosto beltza eta iraunkorra. Hosto iraunkorra. Lawson altzifrea - Ciprés de Lawson - Cypres de Lawson - Chamaecyparis lawsoniana

9

G Gehienbat hesi eta babesak egiteko erabiltzen da eta papergintzarako. Hosto iraunkorra.

Ametza - Melojo - Chêne tauzin - Quercus pyrenaica

1 0

B Haritz mota bat da. Egur gogorra eta iraunkorra. Garai bateko etxeen egituran, zoruan eta haltzarietan erabiltzen zen, baina gaur egun oso gutxi dago. Zuhaitz honetatik datoz zenbait herri eta auzoen izenak (Amezketa esaterako). Hosto galkorra oso berandu ateratzen zaio eta oso berandu erortzen ezkurrak.


Aranondo beltza - Ciruelo negro - Prunier noir Prunus domestica var. nigra 1 1

G Bere fruituak, aran beltzak, oso preziatuak dira lehortuta. Hosto galkorra.

Aranondoa - Ciruelo - Prunier - Prunus domestica

1 2

G Fruta emateko erabiltzen da zuhaitz hau. Fruitua arana da eta freskotan, lehortuta edo “dultzea” eginda erabiltzen da. Hosto galkorra.

Arbustu arrunta - Aligustre - Troène - Ligustrum vulgare 1 3

B Sasiko zuhaixka da eta hesiak egiteko erabiltzen da. Hosto iraunkorra.

Artea - Encina - Chêne vert - Quercus ilex

1 4

B Egur oso gogorra. Zenbait marrasko etxe eta harakinen trintxak egiteko erabiltzen da. Baita sutarako eta ikatza egiteko ere oso preziatua. Bere ezkurrak txerrientzako janari gozoa dira eta zer esanik ez beraien urdaiazpikoak. Hosto iraunkorra.

Artelatza - Alcornoque - Chêne liège - Quercus suber 1 5

G Euskal Herrian ez da zuhaitz mota hau apenas ezagutzen. Zumaia eta Getaria aldean ba omen dira batzuk. Zuhaitz horien azala kortxoa da. Kortxo hau erabili ohi da tapoiak egiteko, zorurako eta isolamendurako. Hosto iraunkorra.


Astigar arrunta - Arce menor - Menor êrable champ - Acer campestre

1 6

B Ugaria da Euskal Herrian. Bere izena hartu dute zenbait herri eta auzok (Astigarraga, Astigarreta,...). Zuhaixka bezala ezagutzen badugu ere gure sasietan, badira zuhaitz ederrak Andian eta Urbasan. Hosto galkorra.

Astigar zuria - Falso plátano - Èrable Sycomore Acer pseudoplatanus

1 7

G Lorategi eta parkeetan ikusten da. Hosto galkorra.

Astigar japoniarra - Arce japonés palmeado Èrable Japan - Acer palmatum atropurpureum 1 8

G Lorategi eta parkeetan ikusten da bere hosto koloretsuagatik. Hosto galkorra.

Atlaseko zedroa - Cedro del Atlas - Cedre de l’Àtlas - Cedrus atlantica 1 9

G Lorategi eta parkeetan ikusten da. Jatorriz Moroko eta Aljeriakoa da eta 40 bat metro luzatzen da. Bere zura arkatz azalak egiteko erabili ohi da. Hosto iraunkorra. Atxaparra - Madreselva - Chevrefeuille - Lonicera periclymenum

2 0

B Aihen indartsua zuhaitzak lepotik hartzen dituena. Loretsua eta usain onekoa da. Hosto galkorra.


Sasi-arkazia - Falsa acacia - Faux-acacia Robinia Pseudoacacia 2 1

B Egur gogor eta iraunkorra busti-lehorrean. Poste, hesola, kirten eta eskuara hortzak egiteko erabiltzen da. Lorea erleek eztia egiteko erabiltzen dute. Hosto galkorra.

3 arantzako sasi-arkazia - Acacia de 3 espinas Gleditsia - Gleditsia triacanthos

2 2

B Lorategietan ikusi ohi da bere hirukako arantzagatik eta lorarengatik. Hosto galkorra.

Arkakaratsa - Rosa silvestre - Rosier canina Rosa canina

2 3

B Sasian aurkitzen den arrosa txikia da. Bere hazi gorriekin likore bat egiten da eta C bitamina asko dute. Txikitan goilareak egiten genituen hazi horiekin. Hosto galkorra.

Basaerramua - Bonetero - Fusain - Euonymus europaeus

2 4

B Gure sasietan aurkitzen da eta bere fruituak edo haziak oso deigarriak dira udazkenean. Bere egurra oso gogorra da eta honekin egindako ikatza marrazteko erabiltzen da. Hosto galkorra.

Elorri beltza - Endrino - Prunellier - Prunus spinosa 2 5

G Egur oso gogorra, makilak egiteko oso preziatua. Bere fruituak, basakanak, patxarana egiteko erabiltzen dira. Bere arantzaren zulatua pozoitsua da. Hosto galkorra.


Elorri zuria - Espino albar - Aubèpine à un style Crataegus monogyna

2 6

B Gure sasietan eta mendian aurkitzen da. Zuhaixka hau oso maitatua da Euskal Herrian bere bertuteengatik: gaitz, ekaitz trumoi eta tximistarengandik gordetzeko. Egurra oso ona da sutarako eta ikatza egiteko. Bere loreak sendabelarrak dira, bihotzaren lagungarri. Elorri zurian mizpira txertatu ohi da. Hosto galkorrekoa. Ipar-ipurua - Enebro común - Genèvríer Commun - Juniperus communis

2 7

G Sasietan eta mendian aurkitzen da. Bere fruituekin Ginebra likorea egiten da. Sendabelar bezala ere erabiltzen da. Egur oso gogorra. Hosto iraunkorra.

Erkametza - Quejigo - Chêne de Portugal Quercus faginea

2 8

B Haritz mota bat da. Hostoak azkarren ateratzen zaizkiona eta baita ezkurrak azkarren erortzen zaizkiona ere. Egur gogorra eta iraunkorra, altzarigintzarako, etxegintzarako eta zurgintzarako. Hosto galkorra.

Erramua - Laurel - Laurier - Laurus nobilis

2 9

G Baserri gehienetan dago zuhaitz hau. Erramu egunean elizara eramaten da bedeinkatzeko, ondoren gurutzeak egiten dira bere egurrarekin eta kandela bedeinkatuaren tantan batzuk botata, etxeko ate, leiho eta soroetan jarri ohi zen. Bere hostoak sukaldaritzan espezie bezala erabiltzen dira. Hosto iraunkorra. Gerezi-erramua - Laurel cerezo - Laurier-cerise Prunus laurocerasus

3 0

G Lorategietan eta hesietan aurkitzen da. Hosto dotorea eta iraunkorra.


Isatsa - Retama negra - Genêt a Balais - Cytissus scoparius

3 1

B Eskoba edo erratzak egiteko eta baratzeetan intsektuak uxatzeko erabiltzen da. Oso loretsua da. Hosto galkorra.

Erromeroa - Romero - Romarin - Rosmarinus officinalis

3 2

G Zuhaixka hau sendabelar eta espezia bezala erabiltzen da. Erromero alkohola odolaren zirkulaziorako oso ona da. Hosto iraunkorra.

Eukaliptoa - Eucalipto - Eucaliptus - Eucalyptus globulus

3 3

G Azkar hazten den zuhaitza. Egurra papergintzarako erabiltzen da eta hostoak sendabelar bezala lurrunduta edo infusioan katarro eta biriketako. Zuhaitz hau batik bat kostaldean dago. Hosto iraunkorra.

Basaerramu japoniarra - Bonetero de Japón Iusain Japan - Euonymus japonicus 3 4

B Lorategietan, setoetan eta hesietan erabiltzen da. Hosto iraunkorra.

Ezki hostozabala - Tilo de hoja grande - Tilleul de Hollande - Tilia platyphyllos 3 5

G Bere lora sendabelarra da. Infusioan lo egiten laguntzeko eta lasaitzeko erabiltzen da. Zuhaitz hau ugaria zen gure mendi eta kaleetan ere. Bere egurrarekin kaikuak egiten zituzten. Hosto galkorra.


Ezpela - Boj - Buis - Buxus sempervirens 3 6

B Zuhaixka honek egurra oso gogorra du eta kutxara eta tenedoreak egiteko erabiltzen da eta hosto iraunkorrak pozoitsuak dira. Lorategietako hesietarako preziatua.

Gabon lorea - Flor de Pascua - Poinssettia Euphorbia pulcherrima 3 7

B Eguberrietan erabiltzen den lora apaingarria bere hosto gorrixkekin. Hosto iraunkorra.

Gazi-lorea - Celindo (falso azahar) - Celindo Philadelphus coronarius

3 8

B Zuhaixka honek usain gozoko loreak ematen ditu. Lorategietan aurkitzen da. Hosto galkorra.

Gaztainondoa - Castaño - Châtaignier - Castanea sativa Miller

3 9

B Zuhaitz honen zura biguna eta iraunkorra da bustilehorrean. Bere egurra estimatua da etxegintzan, altzarigintzan, barrikak eta hesolak egiteko. Tinta egiteko ere erabili izan zen. Bere fruituak, gaztainak, oso estimatuak dira bai erreta edo egosita jateko ere. Abereentzako janari indartsua, zerri, ardi, behor eta abarrentzat. Gaur egun gaitzak jota dago. Gaztaina txertakak zumitzak atera eta saskiak egiteko erabiltzen ziren. Gaztainondoaren ikatza berezia da sutegietarako. Pipiak ez du jotzen. Hosto galkorra. Gereziondoa - Cerezo - Cerisier - Prunus avium L.

4 0

G Estimatuak zuhaitz honen fruituak, gereziak, eta berez zuztarrak sendabelar bezala diuretikoak. Bere egurra oso ona altzariak egiteko. Hosto galkorra.


Gorostia - Acebo - Houx - Ilex aquifolium L.

4 1

B Egur gogorra, hostoak eta hazi gorriak ikusgarriak dira. Eguberrietan apaingarri. Bere egurra aproposa da makilak, malatxak eta gurdien pertikako gabilak egiteko. Landare hau babestua dago. Hosto iraunkorra. Granada - Granado - Grenadier - Punica granatum L.

4 2

G Zuhaixka, bere fruitua granada. Lorategietan aurkitzen da. Hosto galkorra.

Hagina - Tejo - If - Taxus baccata L.

4 3

G Gure herriko zuhaitzik zaharrenetakoa, nekez hazten dena eta dentsitate handikoa, uretara botatzen bada azpira joaten da harria bezala. Oso gogorra eta iraunkorra busti lehorrerako. Materiala ikusgarria, zoruetako eskuilen etxeak egiteko eta txistuak egiteko. Pozoitsua zenbait abereentzat eta gizakiarentzat. Ba omen dira 1.000 bat urte dituztenak. Hosto iraunkorra. Ikus daitezke lorategietan eta Ataunen Sarastarriko harkaitzetan. Gure arbasoek geziak honekin pozoitzen omen zituzten jotakoa gaixotzeko. Haltza - Aliso - Aulne - Alnus glutinosa

4 4

G Erreka ondo eta lur hezeetan izaten da. Haltzak ez du bihotzik eta edozein egurren pare da maiatzeko hilberrian botatzen bada. Egur gozoa, eskailerak egiteko eta gurdien frenu-zapatak eta txanklak egiteko ere besteak beste. Gaztaia ontzeko ere egur honen kea erabiltzen zuten artzainek. Hosto galkorra. Haritz kanduduna - Roble carballo - Chêne Pedoncule - Quercus robur L.

4 5

B Haritz mota askotakoak daude, hau da Euskal Herrian gehien izan dena, gaur egun oso urria bada ere. Egur gogorra eta iraunkorra edozein motatakoa izanik. Etxeen egiturak, zoruak, ateak, haltzariak, nekazal tresnak, itsasontziak eta barrikak egiteko bere taninoengatik. Bere fruitua, ezkurra, oso estimatua dute txerriek, ardiek eta abarrek. Botatzeko garairik hoberena San Migeletako


ilbeheran. Haritza da Gernikan euskaldunon sinboloa. Hosto galkorra. Heriotzorria - Adelfa - Laurier - Nerium oleander

4 6

B Landare loretsua eta pozoitsua da. Lorategietan eta autobideetan asko ikusten da. Hosto iraunkorra.

Hesilaharra - Espino Cerval - Nerprum Purgatif Rhamnus cathartica

4 7

G Gure sasietan aurkitzen da zuhaixka hau, egur gogorrekoa. Hosto galkorra.

Hibisko - Hibiscus - Hibiscus - Hibiscus syriacus

4 8

B Lorategietako zuhaitz loretsua. Hosto galkorra.

Hostazuria - Mostajo - Allier - Sorbus aria 4 9

B Zuhaixka honek bere izenak dioen bezala hosto azpiak zuriskak ditu. Koba eta leize inguruetan ikusten da. Egur gogorra eta zuria du. Bere fruitu gorriak jangarriak dira, C bitamina asko dute. Hosto galkorra.


Huntza - Hiedra - Lierre - Hedera helix

5 0

B Landare igokaria, luzatu daiteke 30 bat metro eta itsasten den pareta edo zuhaitzetik bizi da batik bat. Bere fruituak pozoitsuak dira zenbait abere eta pertsonentzako. Hostoak sendabelarrak dira kailoak eta gogortasunak kentzeko. Bere egurra estimatua da trintxa kirtenak eta abar egiteko. Hosto iraunkorra.

India-gaztainondoa - Castaño de Indias Marronier d’Inde - Aesculus hippocastanum

5 1

B Zuhaitz hau zenbait lorategitan eta plazatan aurkitzen da. Bere fruituak gaztaina gogorrak, sendabelar bezala erabiltzen dira zirkulaziorako eta lehorgarri bezala. Bere egurra ahula da eta xamur usteltzen da. Hosto galkorra.

India mahatsa - Agracillo - Épine-Vinette Berberis vulgaris L. 5 2

G Zuhaixka txikia, bere fruituak jangarriak mahats banakako aleak dira. Bere azala sendabelar bezala ibili ohi da sukarraren aurka. Hosto galkorra.

Intxaurrondoa - Nogal - Noyer - Juglans regia L.

5 3

B Zuhaitz ederra eta gure baserri ingurunetan laguna. Bere fruituak intxaurrak oso preziatuak eta osasungarriak. Bere zurak preziorik gabeak, altzariak eta xaflak (txapa) egiteko gehienbat. Bere hostoak, loreak eta azala sendabelar bezala erabiltzen dira lehorgarri bezala eta diabetesaren kontra. Sokana, berriz, nogalina egiteko erabiltzen da. Hosto galkorra.


Intxaurrondo beltza - Nogal negro - Noyer noir Juglans nigra L.

5 4

G Zuhaitz handia egiten da 40/50 metrokoa. Bere fruituak ez jangarriak. Intxaurrondo beltzaren zurak ez du preziorik altzariak egiteko. Estatu Batuetan du jatorria. Lazkaoko Enpaundi baserrian dago sail bat oraindik gaztea. Hosto galkorra.

Intsusa beltza - Sauco común - Sureau noir Sambucus nigra

5 5

G Zuhaixka, baserri gehienetan dutena osasun lagungarri bezala. Bere hostoak, loreak eta azala sendabelar bezala erabiltzen da. Bere haziak heltzean ehunak tindatzeko erabiltzen zituzten. Bere enborrak muin handia du eta hau kenduta jostailu bezala altakoak egiteko erabiltzen ziren. Hosto galkorra. Norteko haritza - Roble americano - Chêne rouge - Quercus rubra L.

5 6

B Haritz amerikarra ere deitzen zaio bere jatorriagatik. Material ona altzariak eta barrikak egiteko. Hosto galkorra.

Itsas astigarra - Negundo - Negundo - Acer negundo L.

5 7

B Zuhaitz hau lorategietan edo parkeetan aurkitzen da. Hosto galkorra.

Itsas pinua - Pino maritimo - Pin maritime - Pinus pinaster

5 8

B Gure inguruan gutxi ikusten da, bere lekua kostaldean du. Bere egurra paper-fabriketarako erabiltzen da eta erretxina kentzeko. Hosto iraunkorra.


Sagarrondo japoniarra - Manzano silvestre de Japón - Pommier japonais - Malus floribunda

5 9

B Zuhaixka dotorea, loretsua udaberri hasieran bere lora gorrixkekin. Lorategi eta parkeetan erabiltzen da. Hosto galkorra.

Japoniako menbrilo sagarra - Membrillero de Japón - Cognassier du Japon - Chaenomeles especiosa 6 0

B Zuhaixka negu bukaeran loratzen da hostoak hasi baino lehen. Oso apaingarria bere lora gorriekin, bere fruituak ez dira jangarriak. Hostoa galkorra.

Mizpira japoniarra - Níspero de Japón - Neflier Japan - Eriobotrya japonica L.

6 1

B Zuhaitz fruta-emailea, oso goiztiarra eta hemen urte askotan ez du fruiturik ematen, loretan den garaian hemen izotzak egiten dituelako. Alacant-en asko dago eta fruitua freskoan jateko, marmeladak egiteko eta honen loreekin egindako eztia saltzeko. Hosto iraunkorra.

Kakia - Caqui - Plagneminier - Diospirus kaki L.

6 2

G Zuhaitz fruitu-emailea. Bere fruituak tomatearen antzekoak oso gozoak eta bereziak dira. Ondo helduta jaten dira. Hosto galkorra.


Banbu kaina - Bambu - Bambou - Phyllostachys aurea

6 3

G Oso azkar hazten den landarea da. Hemen arrantzako kainaberak egiteko, bastoiak, makilak, eta pardatarako erabiltzen da. Hosto iraunkorra. Otsaileko hilberrian bota behar da.

Kanabera - Caña común - Canne de Provence Arundo Donax L. 6 4

B Leku hezea behar du eta oso azkar hazten da. Babesa egiteko eta pardatarako erabiltzen da. Hostoa iraunkorra otsaileko ilbeheran bota behar da. Katalpa - Catalpa - Catalpa - Catalpa bignonioides

6 5

B Zuhaitz deigarria bere hosto handiagatik eta hazia leka luzetan ematen duelako. Lorategietan eta parkeetan ikusten da. Hosto galkorra.

Kiwia- Kiwi - Kiwi - Actinidia chinensis

6 6

G Landare igokaria. Bere fruituak, kiwiak, preziatuak dira, bitamina C-tan aberatsak. Oraindik urte gutxi gure lurretara ekarria eta oso ondo egokitzen dena. Hosto galkorra.

Kotoneaster - Cotoneaster - Cotoneaster Cotoneaster horizontalis 6 7

B Zuhaixka apaingarria lorategietan. Hosto galkorra.


Gurbitza - Madroño - Arbousier - Arbutus unedo L. 6 8

B Zuhaixka hau gutxi dago gure aldean, artadiei loturik. Bere fruituak garagorriak zaporetsuak dira ondo heldutakoan, marrubiaren antzekoak. Udazkenean aldi berean ematen ditu fruituak eta loreak. Sendabelar bezala ere erabiltzen da. Hosto iraunkorra. Laharra - Zarzamora - Ronces - Rubus ulmifolius

6 9

B Landare hau ugaria da gure sasi eta bide bazterretan. Bere fruitua masusta, marmelada egiteko oso estimatua da. Hosto galkorra. Sendabelar bezala erabiltzen dira bere hostoak beherakoarentzat, azido urikoarentzat eta faringitisarentzat infusioan.

Lertxuna - Alamo temblón - Tremble - Populus tremula L.

7 0

G Makalaren antzekoa azal pinttorroarekin. Lorategietan, parkeetan eta zenbait erreka ondotan ikusten da eta azkar hazten da. Hosto galkorra.

Libanoko zedroa - Cedro de Líbano - Cedre de Libani - Cedrus Libani

7 1

Lorategi eta parkeetan aurkitzen da. Bere egur gozoarekin arkatz azalak egiten dira. Hosto iraunkorra.


Arbustu japoniarra -Ligustrina - Roène Ligustrum ovalifolium

7 2

B Gure sasietan hazten den zuhaixkaren antzekoa. Lorategietako setoetan erabiltzen da. Hosto iraunkorra.

Limoiondoa - Limonero - Citronnier - Citrus x limon 7 3

G Zuhaiska hau kostaldean ikusten da apaingarri eta fruitua emateko, limoiak. Bere hosto iraunkorrek usain ona dute.

Lila - Lila - Lilas - Syringa vulgaris

7 4

B Zuhaixka apaingarria bere loreengatik. Lorategietan ikusten da. Hosto galkorra.

Lizarra - Fresno - Frêne élevé - Fraxinus excelsior

7 5

G Zuhaitz ezaguna, egur zuria eta gogorra eta aldi berean lantzeko gozoa. Bere egurra nekazal tresnak, altzariak eta kirtenak egiteko erabiltzen da. Hostoak ganaduari ematen zaizkio. San Juan egunez etxeetako ateak apaintzen dira bere adarrekin. Hosto galkorra. Gaztetan txilibituak egiten genituen bere azalarekin izerditan zegoenean aterata. Sendabelar bezala ere erabiltzen da. Mahatsondoa - Vid - Vigne - Vitis vinifera L.

7 6

B Fruitua emateko eta itzala egiteko erabiltzen da. Bere fruituak mahats zuri eta beltzak freskotan jateko eta batik bat ardoa egiteko erabiltzen dira Nafarroan eta Arabako Errioxan. Hosto galkorra.


Maitasun gerezia - Cerezo de Jerusalem Pommier d’amour - Solanum pseudocapsicum

7 7

B Lorategietako zuhaixka, deigarria bere fruitu gorriagatik. Hosto iraunkorra.

Maitasun zuhaitza edo Judasen arbola - Arbol de amor - Arbre de Judee - Cercis siliquastrum

7 8

G Lorategi eta parkeetan ikusten da. Lore moratuz jazten da hostoen aurretik. Judas zintzilikatutako zuhaitza ere deitzen diote. Hosto galkorra.

Makala - Chopo - Pleufier - Populus nigra

7 9

G Erreka ondoetako zuhaitz luzea. Bere egurra arina da, altzari barruetarako eta enbalajerako erabiltzen da. Hosto galkorra.

Magnolia - Magnolia G. - Magnolier G. - Magnolia grandiflora

8 0

G Zuhaitz dotorea bere hosto distiratsuekin eta lora handi zuriekin. Lorategi, plaza eta parkeetan ikusten da. Hosto iraunkorra.

Soulange magnolia - M. Soulangeana - M. de Soulange - Magnolia x soulangeana 8 1

B Magnolia zuhaixka hibrido dotorea, udaberri hasieran hostoak atera aurretik loratzen da bere lora morearekin. Lorategietan eta parkeetan ikusten da. Hosto galkorra.


Marmaratilla - Morrionera - Viorne mancienne Viburnum lantana 8 2

B Sasiko zuhaixka. Garai batean baserrietan soka luzagarri antzadilla luze bat bezala erabiltzen zuten eta saskigintzan bere malgutasunagatik. Hosto galkorra. Mazpila - Mostajo o sorbo silvestre - Alisier des bois - Sorbus torminalis

8 3

B Basagurbe bezala ere ezagutzen den basoko zuhaixka, bere fruituak mizpiren antzekoak baina txikiagoak, jangarriak. Hosto galkorra.

Melokotoiondoa edo mertxikondoa Melocotonero - Pêcher - Prunus persica 8 4

B Fruitua emateko erabiltzen da, melokotoi fruitua. Hosto galkorra.

Irasagarra - Membrillero - Cognassier - Cydonia oblonga M. 8 5

G Menbriloa egiteko sagar berezia. Fruta mota asko txertatzeko erabiltzen zen oina. Hosto galkorra.

Milazka - Tamariz - Tamaris - Tamarix gallica

8 6

G Lorategi eta paseoetan ikusten dira. Donostiako Kontxan daude ugari. Hosto galkorra.


Minbera edo Arkazia - Mimosa - Mimosa - Acacia dealbata 8 7

B Kostaldeko zuhaitza, udaberrian lehenen loratzen dena bere lora horiarekin eta ugariekin. Hosto galkorra.

Mizpirondoa - Nispero - Neflier - Mespilus germanica

8 8

G Elorri zurian txertatuta fruitua emateko erabiltzen da. Mizpirak ondo helduta (ustelduta) oso jangarriak eta preziatuak dira. Garai batean San Martin jaietan Ordiziatik etorri ohi zen Dominika izeneko emakume bat goxoki bezala mizpira ustelak saltzera. Basa mizpirondoa oso preziatua da makilak egiteko. Iparraldeko Larresoron bada etxe bat makilagintzan jarduten duena eta landare honekin egindako makilak saltzen ditu mundu guztira. Hosto galkorra. Laranjondoa - Naranjo - Oranger - Citrus x sinensis

8 9

B Landare hau ez da gure lurraldekoa eta ez du eman ohi fruiturik eguraldi hotzagatik. Lorategietan edo etxe partikular batzuetan ikus daiteke, batik bat kostaldean. Hosto iraunkorra. Leku epeleko landarea da. Olibondoa - Olivo - Olivier - Olea europaea L.

9 0

G Bizi luzeko zuhaitza eta leku lehorrekoa. Bere fruituak azeitunak, eta hauekin olioa egiten da. Nafarroan ugari ikusi genezake. Hemen ez du balio fruitua emateko. Bere egurra oso preziatua da bere kolore eta marrazkiagatik. Hostoak sendabelar bezala erabiltzen dira infusioan tentsioa jaisteko. Hosto iraunkorra. Ote beltza - Tojo - Ajonc - Ulex gallii

9 1

B Loran denbora gehien egoten den landarea da ota zuriarekin batera. Erleen pozgarri. Neguan abereei ematen zitzaien txiki-txiki eginda otejokiarekin. Hosto iraunkorra.


Ote zuria - Argoma - Ajonc - Ulex europaeus

9 2

B Hau ere denbora gehien loretan egoten den landarea ote beltzarekin batera. Hosto iraunkorra.

Otsalizarra - Serbal de cazadores - Sorbier des oiseaux - Sorbus aucuparia L. 9 3

B Zuhaitz goiztiarra. Basoan, paseoetan eta lorategietan ikusi genezake. Udazkenean deigarri jartzen da bere hazi luku gorriekin, negurako hegaztien janari. Hosto galkorra. Pagoa - Haya - Hêtre - Fagus sylvatica L.

9 4

G Euskal Herrian ugaria izandakoa, gaur egun gutxiago, bere lekua pinuak hartu duelako, lehenago etortzen delako. Zuhaitz freskoa, bere azpia garbi gordetzen duena. Landatu beharrik gabe bere hazitik etortzen dena abereek uzten badiote. Bere ezkurra gozoa da hegazti, txerri, ardi eta abarrentzat. Bere zura urriko hilberrian botata egokia da altzariak, kirtenak, uztarriak eta itsasontzien azpiak egiteko. Beti uretan badago ez da usteltzen. Sutarako eta ikatza egiteko ere oso ona. Ataunen ikazkintzak 500 bat urte iraun ditu eta hau izan da Ataungo fabrika eta bizi bidea. Hosto galkorra. Pikondoa - Higuera - Figuier - Ficus carica L.

9 5

Zuhaitz hau fruitu emaile bezala erabiltzen da. Bere fruituak, pikuak, gozotasun handikoak dira eta freskotan, lehorrean zein marmeladan erabiltzen dira. Bere esnea sendabelarra da karatxoak kentzeko. Hosto galkorra. Egurra ahula da. Hegaztien gozamena, txori, zozo,...


Alertze europarra - Alerce europeo - Mélèze d’Europe - Larix decidua Miller 9 6

G Leku ona behar du hazteko. Pinu mota bakarra da neguan gerba edo hostoa galtzen duena. Material ona baina bihurkorra, beraz komenigarria da botata denbora pixka bat uztea. Erremedio aldean sail handiak daude. Pinu azkarra edo Intsinis pinua - Pino insignis o de Monterrey - Pin de Monterey - Pinus radiata

9 7

B Bere izenak dioen bezala, pinuetan azkarren hazten dena da. Bere bizia 30/40 urtekoa da. Ameriketatik apaiz batek ekarria eta Euskal Herrian oso zabaldua bere emaitza itxaropenez, baina azkenean gaitza dela eta ez dira itxaropenak bere. Egur mehea papererako erabiltzen da eta lodia altzariak egiteko. Hosto iraunkorra. Pinu bihurria edo Aleppo pinua - Pino carrasco Pin d’Alep - Pinus halepensis Miller

9 8

B Mediterraneo aldeko zuhaitza. Lorategi edo parkeetan ikusi genezake. Erosioaren kontra jarri ohi da. Hosto iraunkorra.

Pinu gorria - Pino silvestre o albar - Pin Silvestre - Pinus sylvestris L. 9 9

G Pinosoria izenez ezagutzen dugu eta ez dago esplotazio mailan. Bere materiala oso ona da zurgintzarako. Hosto iraunkorra.

Larizio pinua - Pino laricio - Pin laricio - Pinus nigra 1 0 0

B Ez da azkar etortzen, baina bai nonahi bizitzen dena. Hotza ere ondo eramaten du. Gure herrian badira pinudi batzuk. Bere egurra batik bat postetarako erabili ohi da. Herri basoan Erremedio guenean aurkitzen dira. Hosto iraunkorra.


Pinazi pinua - Pino piñonero - Pin pignon - Pinus pinea L. 1 0 1

B Mediterraneo aldeko giroa du maite eta hemen lorategietan edo parkeetan ikusi daiteke. Bere haziak jangarriak eta oso preziatuak dira gozotegietan. Egurra erretxin gutxikoa eta gogorra, eraikuntzan eta sukaldeko altzariak egiteko erabiltzen da. Hosto iraunkorra. Su-elorria - Piracanta o espino de fuego - Buisson ardent - Pyracantha coccinea

1 0 2

B Lorategietako zuhaixka, udazkenean ale gorriz betetzen da. Hosto iraunkorra.

Pirakanta horia - Piracanta amarilla - Pyracantha jaune - Pyracantha rogersiana flava 1 0 3

B Lorategietako zuhaixka, udazkenean ale horiz betetzen da. Hosto iraunkorra.

Pitosporo - Azahar de la china - Pittosporum du Japon - Pittosporum tobira 1 0 4

B Lorategietako zuhaixka. Txinako gazi lorea deitzen diote bere lorarengatik. Hostoak berde distiratiak eta loreak zuriak. Hosto iraunkorra.

Feniziar sabina edo miterra - Sabina negral Genévrier de Phénicie - Juniperus phoenicea 1 0 5

G Ipuruaren antzeko zuhaitza. Euskal Herrian Pirinio aldean bizi da. Egur oso gogorra eta dotorea, haginaren antzekoa. Usain txarra du eta bere hostoak pozoitsuak dira. Bere egurrarekin egindako zoruak ikusi ohi dira eraikin zaharretan Gaztela aldean. Hosto iraunkorra.


Sagarrondoa - Manzano - Pommier - Malus domestica

1 0 6

B Fruta emateko erabiltzen den zuhaitza da. Bere fruitua sagarra, postre estimatua, era askotan erabiltzen dena: erreta, konpotan, marmeladan, eta abar. Sagarrekin egiten da sagardoa, edari preziatua gure herrian. Barietate askotariko zuhaitzak, batez ere bi motatan banatzen direnak: gaziak eta gezak. Bere egurra bolalekuko bolak egiteko erabili ohi da. Hosto galkorra. Sagarmina - Manzano silvestre - Pommier sauvage - Malus sylvestris

1 0 7

B Basoan aurkitzen den sagar landare txertatu gabea. Sagar barietate desberdinak txertatzeko erabiltzen da bere oina, hortik “sagar-txertaka” bezala ezagun izatea. Bere fruituak txikiak eta mingotsak izaten dira eta likore bat egiteko erabiltzen dira. Hosto galkorra. Sahats iluna - Bardaguera - Saule roux - Salix atrocinerea

1 0 8

B Gure sasietan, basoetan eta erreka ondoetan ugaria da. Leku hezea gustatzen zaio eta erraz ugaritzen da bai hazitik eta sustraietatik ere. Sendabelar bezala sukarraren kontrakoa da. Bere egur arina eskuara buruak egiteko erabiltzen zen. Hosto galkorra. Sahats negartia - Sauce llorón - Saule pleureur Salix babylonica L.

1 0 9

B Azkar hazten den zuhaitza da. Urondoa eta lur mardulak ditu gustuko. Lorategietako zuhaitza, oso deigarria bere adar luze eroriengatik. Kontu etxe inguruan jartzearekin, uraren hodieria, kainu eta hustuketetan bere sustraiak sartu eta ixten ditu. Hosto galkorra. Zilar-astigarra - Arce azucarero - Érable à sucre Acer saccharum

1 1 0

G Parkeetan ikusten da bere hosto gorrixka deigarriagatik. Hosto galkorra.


Sekuoia erraldoia - Sequoia gigante - Sèquoia gèant - Sequoiadendron giganteum

1 1 1

G Kaliforniatik ekarritako zuhaitza, lorategietan, plazatan eta parkeetan ikusten da. Ataunen Astigarragako iturri ondoan eta San Gregorioko plazan daude. Deigarria bere enborraren konoitxuragatik. Bizi oso luzekoa eta bere altuera 100 metrotara iritsi daiteke bere sorlekuan. Hosto iraunkorra. Txilar arrunta - Brecina - Callune - Calluna vulgaris

1 1 2

G Gure lurraldean ugari den zuhaixka. Bere lorea gustukoa dute erleek eztia egiteko, loraldi luzea duelako. Txilar hau erabili ohi zen txilar-erratzak egiteko eta artzainen txaboletan oheko bigungarrietarako. Hosto galkorra. Txilar zuria - Brezo blanco - Bruyere arborescente - Erica arborea L.

1 1 3

G Txilar mota hau arrunta baino gutxiago dago gure lurraldean. Handiago egiten da eta sutarako eta txilar-erratzak egiteko erabili ohi da. Hosto iraunkorra. Udareondoa - Peral - Poirier - Pyrus communis L.

1 1 4

B Fruta emateko erabiltzen da zuhaitz hau. Bere fruitua udarea oso estimatua. Mota ugari daude. Hosto galkorra.

Urkia - Abedul - Bouceau - Betula alba L.

1 1 5

G Zuhaitz berezia bere azal zuriagatik eta oso ezaguna Euskal Herrian ere mugarri bezala erabiltzeagatik. Egurra zuria eta gusturik gabea. Sukaldeko ontziak egiteko erabiltzen zen: kaiku, apatz, apazko poto, eta abar. Industrian hortz-ziriak egiteko erabili ohi zen, baina gaur egun edozer egurrekin egiten dituzte kloroarekin zurituta, baina alde ederra dago. Sendabelar bezala erabiltzen da diuretiko bezala hostoak eta izerdia larru azaleko gaitzentzako eta erreumarentzako. Hosto galkorra.


Hurritza - Avellano - Noisetier - Corylus avellana. L

1 1 6

G Landare ugaria gure lurraldean eta ez du txertatu beharrik fruitua emateko. Mota askotakoak daude, ale handiagoa edo txikiagoa ematen dutenak. Altzumatik ugaltzen da. Katagorri, sagu eta abarrentzat janari goxoa eta zer esanik ez guretzako, urrak. Bere egurrak eginkizun asko ditu gure baserrietan, bere zumitzarekin egiten dituzten saskiak, lizipuak, aulkiak, mahaiak, gantzailak, pardak, makilak, akuiluak eta abar. Botatzeko garaia beti hilberrian izardirik ez duen garaian, eta hoberena urriko hilberrian pipiak ez jotzeko. Sendabelar bezala erabiltzen dira bere hostoak eta azala, katarro, sukarra, anemia, pixa-bide eta abar infusioan. Hosto galkorra. Yuka - Yuca - Yucca - Yucca gloriosa

1 1 7

B Palmera tipoko zuhaixka, lorategietan ikusten da. Hosto iraunkorra.

Txorbeltza edo karraskilloa - Aladierno - Nerprun alaterne - Rhamnus alaternus 1 1 8

B Zuhaixka ezaguna gure sasietan urte osoan daukan hostaje ilunagatik. Bere egurra gogorra, kolore horikoa eta usain txar xamarrekoa. Gure aitonamonak karraskilloa deitzen zioten eta sendabelar bezala udazkenean eta udaberrian bere izpiekin egindako infusioa hartzen zuten odol-berritzeko. Hosto iraunkorra. Zinurria edo gartxua - Olivillo - Filaire à large feuille - Phillyrea latifolia L.

1 1 9

1 2 0

G Jatorriz Mediterraneo aldekoa bada ere, badago gure aldean. Ataunen Astigarrako zubitik gora dago eta Kaxeta aldeko malkarretan ugari. Egur gogorra. Hosto iraunkorra. Zuhandorra - Cornejo - Cornouiller - Cornus sanguinea L. B Gure sasietako zuhaixka hau Europa guztian zabalduta omen dago. Egur oso gogorra eta erraz ugaltzen dena. Hosto galkorra.


Zumea - Mimbrera - Saule - Salix Rosmarinifolia

1 2 1

G Erreka ondoan betidanik bada ere, gure soroetan ere landatu zuten orain urte batzuk, baina denbora gutxi iraun zuen. Bere erabilera zumitzezko saskiak, kuiak, aulkiak, mahaiak eta abar egiteko. Zumarragan eta Seguran ziren bi lantegi zumearekin lan egiten zutenak. Hosto galkorra.

Zumalakarra - Arraclán - Bourdaine - Frangula alnus Miller 1 2 2

B Gure sasietako zuhaixka hau Europa guztian zabalduta omen dago. Egur gogorra horixka kolorekoa. Berarekin egindako ikatza erabiltzen omen da polbora egiteko. Hosto galkorra.

Zumar hosto txikia - Olmo - Ormme champêtre Ulmus minor Miller

1 2 3

B Zuhaitz handiak egiten dira erreka ondo eta zenbait paseo eta parkeetan, baina gaitz bat medio gehienak ihartu dira. “Grafiosis” deituriko onddo bat izango omen da gaitz honen eragile, eta oraingoz ez dute lortu geldiarazteko sendagairik. Bere egurra gogorra eta malgua oso erabilia karrozerietan, gurdien gurpilak egiteko eta abar. Hosto galkorra. Zumar hosto zabala - Olmo de montaña - Ormme blanc - Ulmus glabra

1 2 4

B Hostoak besteak baino handiagoa eta basoetan bizi da. Aurrekoen gaitz berak jo eta ihartuak dira. Bere erabilera aurrekoaren antzekoa izaten zen. Hosto galkorra. Aguakatea - Aguacate - Persea - Persea americana

1 2 5

G Bere fruitua geroz eta gehiago erabiltzen da elikaduran, Hosto iraunkorra.


Zenbait azalpen Ilargiaren faseak Ilbehera bukaera Ilberri hasiera

Ilbetea bukaera Ilbehera hasiera

Ilgora - Hilberri

G

Hilbehera

B

Ilberrian bota → Giharrik ez duten zuhaitzak (hurritza, pagoa, haltza,...) Ilbeheran bota → Gizena eta giharra duten zuhaitzak (haritza, gaztaina,...) Zenbait zuhaitzen botatzeko garai onenak Pagoa → Urriko ilberrian Hurritza → urria-azaroko ilberrian Haltza → Maiatzeko hilberrian Haritza → San Migeletako ilbeheran Pikondoa eta Arizonako zipresa → ilbetetzean Palmera eta Libanoko zedroa→ ilberritzean Ilargiak zerikusi handia dauka zuhaitzak botatzean beren iraupenerako eta pipiak ez jotzeko. Elizako egurra printzipio horiek erabiliz jartzen zen, eta gizaldiak pasa arren pipiak jo gabe jarraitzen du. Egurra beti udazkenean eta neguan bota behar da, izerdia gelditzean eta ilargiaren fase jakinetan.

Joxe Bikuña Ataun. 2022ko udazkena Otsotarrak Elkarteak eta Atauniker Elkarteak lagunduta.


BAZKIDE IZAN NAHI DUT Bertan nahiz diasporan herriarekiko loturarik ez eten!!!

ATAUNIKER kultur elkartea kulturgintzan ari da: -

Hitzaldi, mahai-inguruak eta erakusketak. Herri-bisita eta mendi-ibilaldi gidatuak. Espeleologia. Argitalpenak: liburuak, NONDIK aldizkaria… Zahar-berritze lanak. Organo-ikastaroa. Omenaldi eta kontzertuak… Kartel, errekordatorio, liburu eta argazki zahar bilketa. - Ataundarron natur-ondarea eta Memoria Historikoa jaso, landu eta ezagutarazi. - Ikerketa (grabaketak, …). Urteko kuota (x): A bazkide-kuota 30€ ( ) B laguntzaile-kuota 20€ ( ) C ikasle-kuota 10€ ( Ataundik kanpo bizi bazara, NONDIK aldizkaria etxera bidaliko dizugu. Izen-deiturak ________________________________ NA______________ Helbidea ___________________________________ Herria ____________ Bankua__________________ Kontu-zenbakia (IBAN barne) ____________________________________ E-maila: ____________________________________ Tel:_______________

)

ATAUNIKER elkarteak jarraipena izan dezan, zure laguntza ere behar du; partaide izan zaitez! Ataungo etxe guztietan eta interneten HURRENGO ALDIZKARIAN Zuen denda, taberna, jatetxe, elkarte, lanbide, enpresarentzako… IRAGARKI-TXOKOA 5 cm x 3 cm = 25€ // 10 cm x 6 cm = 50€ 30 cm x 20= 100€

Iritzi, ekarpen, iradokizunak…

ataunikertaldea@gmail.com ATAUNIKER-en 2004-2022 dosierra edo aurreko urteetako NONDIK aldizkariak eska itzazu!


Laguntzaileak


ERAUSKIN HARATEGIA TXISTOR

ETA

MONDEJUTAN

TXAPELDUN!!! Tel: 943 180 027


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.