1 1 google bilaketak

Page 1

I MODULUA - Google ingurunearen aukerak

I moduloa - Google ingurunearen aukerak 1.1. Google-eko bilaketa aurreratua kalitatezko aurkikuntzak egiteko

Online informazioa modu eraginkor batean lortzen ikastea oinarrizko gaitasuna da edozein ikerketa burutzeko. Gaitasun digital hau garatzen ez baduzu, emaitza pobreak ematen dituzten praktika okerrak errepikatuko dituzu . Bilaketaren emaitza bakoitzak hainbat osagai ditu: izenburua, URL-a, orriaren laburpena. URL: Uniform Resource Locator (Baliabideen Kokatzaile Uniformea). Web-ean objektu batek (web orri, argazki, bideo....) duen helbidea.

Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

1


I MODULUA - Google ingurunearen aukerak

Web orrialde batzuetarako Google-ek atal nagusien informazioa eskaintzen du. Honela bilaketa batzuk azkarrago egingo ditugu:

Askotan, Google-en nahi duguna aurkitzeko saiakera bat baina gehiago egin behar ditugu. Saiakera horiekin jakingo dugu, zein bilaketa hitzek ematen dituzten emaitza hobeagoak.

Oinarrizko jarraibideak hauek dira: Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

2


I MODULUA - Google ingurunearen aukerak •

Idatzi deskribatu behar duzuna, ahalik eta hitz gutxienak erabiliz: Kontuan hartu hitz-gakoak [bihotz erritmo motel]

•

Saiatu sinonimoekin [bradikardia] edo antzeko hitzak [arritmia]

•

Zokoratu guztiz ezinbestekoak edota ez hain beharrezkoak diren hitzak. Gaztelaniaz eta beste hizkuntzetan: artikuluak, preposizioak, galdera ikurrak, etab. Euskaraz, hobe hitzaren erroa erabili, a gabe [Ez: Zer esan nahi du bihotz erritmo motela? Ez: erritmoa] Ohikoa da horrelako esaldiak erabiltzea baina soilik hitz garrantzitsuak sartzea eraginkorragoa da. Euskaraz, erro bakarrak hitzaren hainbat aldaera emango dizkigu: (motel: motelik, moteletara, motela, motelek...)

Hitzen ordena: Google-en sartzen ditugun ordenak, eragina izan dezake emaitzetan: [ahots galdu(ak)] [galdu ahots(ak)] Bilatzaileak gure eskaera nola ulertzen duen ikusteko, garrantzitsua da frogak egitea.

Irudiak bilatu Google Irudiak-en Googleen irudiak bilatu eta kolorearen bidezko iragaztea ezezaguna da jende askorentzat. Hala ere, oso lanabes baliagarria da gure eskoletarako materiala prestatzeko. Adibidez bilaketa honekin: Anfibioak (ingelesez "amphibian")

Emaitzak lortu eta gero, goiko menuan daukagun "Bilaketa-tresnak" estekan klik egingo dugu. Azpian bigarren menu bat agertuko da. Hor "Kolorea" hautatuko dugu.

Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

3


I MODULUA - Google ingurunearen aukerak

•

Zuri-beltzean: posterrak, eskemak, taulak edo bestelako fitxak topatzen lagunduko digu. Adibidez: familien antolakuntzaren poster bat. Margotzeko erabili daitezkeen irudiak ere topa daitezke. Egunkarietako irudi zaharrak topatzeko ere balio du.

•

Gardenak: Beste irudi batzuekin nahasketak egiteko irudiak topa dezakegu.

•

Kolore zehatz bat irudi zehatz batzuk aurkitzeko balio du, edo baita gogoratzen dugun irudiren bat.

Beste tresna batzuk daude: tamaina, mota, denbora, erabilera-eskubideak, tresna gehiago Tamaina: ez dugu tamaina berdina beharko fitxa baten barruan ipintzeko irudia nahi badugu ala kartulina tamainako poster bat egiteko irudia nahi badugu. Mota: Argazkiak, marrazkiak, marrazki bizidunak eta abarren artean aukeratzeko Denbora: berrienak edo zaharrak aukeratzeko. Erabilera-eskubideak: Irudiak gela barruan erabili nahi baditugu ez dugu zertan kezkatu behar baina Interneten edo beste nonbaiten argitaratu nahi baditugu, kontuan izan behar dugu irudien egileek eskubide batzuk dituztela. Konbinazio hau egin: "Zuri-beltzean" + "Marrazki linealak", haurrek margotu ditzaketen irudi andana lortuko dugu:

Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

4


I MODULUA - Google ingurunearen aukerak

Informazio berria lortu Emaitzen orrian zaudenean, kliktau: Bilaketa tresnak -> Garai guztietakoak --> aukeratu denbora tarte bat. azken hilabetea, azken astea...... Batzuetan Google-ek zerrendan gorago jartzen ditu helbide zaharrenak. Baina adibidez eskolarekin lotutako IKT-ei buruzko informazioa lortzeko hobe da informazio berriena lortzea, mundu honetan dena oso azkar aldatzen baita.

Google-en bilatzen ikasteko informazioa zabaltzen Trikimailu asko daude Google-en bilaketa ona egiteko. Horrelakoak topatuko dituzu Googleen esteka honetan: Todos los trucos y sugerencias http://www.google.es/intl/es/insidesearch/tipstricks/all.html Saiatu adibidez, esaldi zehatz bat sartzen, abesti batena adibidez.

Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

5


I MODULUA - Google ingurunearen aukerak

Bestalde, eragile edo operadoreak erabili ditzakezu hitzak konbinatzeko: https://support.google.com/websearch/answer/136861?hl=es

Helbide honetan gida lerroak aurkituko dituzue: http://e-forma.kzgunea.net/course/view.php?id=153

Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

6


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.