Microblogging kontzeptua

Page 1

II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak

2 modulua - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko web 2.0 tresnak: Blogak, microblogging-a, wikiak, Slidesahre, Scribd eta Issu 2.1. Mikroblogintza Mikroblogintza (ingelesez: microblogging) testu laburrak idazteko aukera eskaintzen duen blog formatua da, medio ezberdinen bitartez hedatzen dena: bat-bateko mezularitza, e-posta, weba, eta abar. Microblogging zerbitzu ezagunena Twitter da baina antzeko zerbitzu batzuk Jaiku edo Identi.ca dira. Hala eta guztiz ere, Facebook eta MySpace bezalako sistema ezagunek ere microblogging egiteko aukera eskaintzen dute, hauek "egoera eguneraketa" izena ematen diotelarik. Mezu hauek mezua idatzi duenaren profilean agertzen dira eta normalean. Profil horretan beste batzuen mezuak birbidal ditzake edo haiek erantzun bat eman.

ZER DA TWITTER? Twitter mikroblogging-eko doako zerbitzua da. Twitterren mezu laburrak argitaratzen dira, gehienez 140 karakterekoak. Mezu horiei txio (ingelesez tweet) deritze. Twitter-ek beste erabiltzaile batzuen jarraipena egiteko aukera ematen digu, beraiek gure jarraitzaile ez izan arren. Jarraitzen ditugun txioak gure Twitter-eko hasierako orrian agertuko zaizkigu eta, horrela, beraiek argitaratzen dituzten gauzetaz eguneratuta egoteko aukera izango dugu.

Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.