MINTXO ALDIZKARIA

Page 1

www.santutxu.net

Eskola aldizkaria Haur Hezkuntza 3 eta 5 urtekoeen gelak 2, 4 eta 6. Maila

2019ko ekaineko alea

Lehen Hezkuntza 1,3 eta 5. mailak


ZIENTZIAREKIN JOLASTEN!!! 3 urteko umeak gara eta zientziarekin jolasten hasi gara. Oso pozik gabiltza esperimentuak egiten. Astean behin gure irakasleak jolas berriak dakartza eta primeran pasatzen dugu gure inguruko elementuak hankaz gora ipintzen . Aitor!!

Begiak zertarako? Begiak ikusteko. Eta Argia desagertzen bada???? Ez dut ikusten!!

Argia koloretakoa izan daiteke.

Ikusi Makusi Zer Ikasi!!!ยบ


MAGNETISMOA Non ezkutatu dira arrainak?

Gu bai trebeak garela arrantzan!

Imanak erabiliko ditugu. Imanekin egindako kanaberak!!!

Afaltzeko goxo goxoa!!!


Txantiloia deskargatu













Otsailean 3.mailakook Berreginen museoa bisitatu genuen. Aintzinean museoaren tokia eliza bat zen eta bertan oraindik ikus ditzakegu bidriera ederrak, kupula eta abar. Museoan jaingokoen eta planeten arteko lotura-erlazioa ikusi genuen.

- Metroan eta oinez joan ginen haraino, metrotik Zazpi Kaleetan jaitsi ginen. Museoa San Francisco kalean dago. - Museoan bisita gidatua egin genuen - Gidariak pistak ematen zituen erakutsi nahi zigun irudia guk aurkitzeko. - Irudiak biluzik zeuden kirolarien gorputz landuak zirela erakusteko.


- Planeten izenak bi modutara ikasi genituen. Alde batetik, Greziako jangoikoen izenak eta beste aldetik, Erromar jangoikoenak.

Venus amodioren jainkosa zen eta bere seme Kupidorekin batera, mundua zoratzen zuen. Artizarra planetarik beroena da eta Lurretik ikus dezakegu. o Larunbata: Saturno bigarren planetarik handiena da eta eraztunez inguraturik dago. o Igandea : (Sunday): Eguzkiarekin lotuta dago. Eguzkia izar bat da eta gasez osatuta dago. Horregatik Greziar Apolo

- Planetek ematen diete asteko egunei izena:

o Astelehena: Artemisa Ilargiarekin parekatzen zen, baina benetazko jainkosa Selene zen Grezian eta Luna Erroman. o Martitzena: Planeta gorria deitzen diote odol kolorea duelako eta Ares guden jainkoak hortik hartzen du bere izena. o Asteazkena: Merkurio planetatik dator, Eguzkitik hurbilen dagoen planeta eta horregatik oso arin ematen dio bira Eguzkiari. Hermes jainko mezulariarekin du lotura. o Osteguna: Jupiter planeta eta Zeus jangoiko greziarra. Tximista eta ekaitzen jainkoa. Bere arma tximista zen. o Ostirala: Artizarra planetarekin lotuta dago eta Afrodita izen greziarrarekin.

jangoikoak, Erroman Helios izena du. Museoaren ondoko parkean hamaiketakoa jan genuen bitartean zabuetan jolasean nibili ginen, oso ondo pasatu genuen. Museotik bueltan Santos Juanesen eliza eta organoa ere ikusi genituen Irteera polita izan zen, asko ikasi genuen eta denok elkarrekin egotea izan zen gehien gustatu zitzaiguna.




Ikastetxetik gertu, gaur egun ezin dugu eskuragarri eduki ortu edo baratze mundua, horregatik orain dela hiru urte ideia aproposa iruditu zitzaigun hiribaratzea sortzea gure ikastetxean. Modu honetan landareen garapena eta baserri ingurua hurbiltzea izango da gure helburua. Luis Briùas ikastetxeko 5. mailako ikasleak ortu bat egingo dugu eta aurkeztu nahi dizuegu egin ditugun ekintza guztietatik ILARREN ESPERIMENTUA . Esperimentuarekin hasteko behar genuen materiala biltzen hasi ginen‌ Materiala lortu genuenean, horrela egin genuen: Hasteko, jogurt pote batean lurra ipini genuen. Gero, ilar haziak ipini genituen. Ondoren, lurrarekin haziak estali genituen. Ostean, ura bota genuen hezetasuna lortzeko. Amaitzeko, terrazan utzi genituen poliki-poliki hazten joateko. Aste batzuk pasatu behar izan ziren gure ilar landarea hazten ikusi arte.


Gero, lorontzi handira kontu handiz pasatu genuen zulo bat egiten eta potean lortutako landare txikia hara pasatzen. NOLA? Lehenengo eta behin, edalontziaren azpikaldean kolpe txiki batzuk eman. Gero, bi atzamarren artean landarearen adar txikiak hartu eta edalontziari buelta eman genion. Azkenik, lorontzi handiko lurran zulo bat egin ura barruan bota eta eskuan geneukan landarea lurran landatu genuen.

Gure landarez betetako lorontzi handia terrazara atera genuen eguzkia eta airea izateko eta berriro ere astero gure landareak ikertzen egon ginen honako hauek lortu arte!!! ZORAGARRIA IZAN ZEN GURE ILARRAK HAZTEN IKUSTEA!!

5.MAILAKO GELAK

ZER SENTITU DUGU ESPERIMENTUA EGITERAKO ORDUAN? Poztasuna sentitu dugu, batez ere guk lortutakoa izan delako. Urduritasuna, aste batetik bestera ez zela landarea aterako pentsatzen genuelako. Jakin-mina, zer aterako zen ez genekielako. ETA AZKENIK. Eta EMOZIORIK inportanteena‌. TRISTURA, gure esperimentua amaitu zelako.




Manipulatzen ere… ikasi dugu 5D3an!

•Irakurrita %10

•Ikusita eta entzunda %50

•Entzunda %20

•Guk azalduta %70

• Ikusita %30

•Guk eginda %80

•Guk eginda eta azalduta %90

Gure gelan, zatikiak lantzeko ere… MANIPULATU DUGU!!

•Abstrakziora eta matematikaren formalizaziora heltzeko! •Jakin mina eta zaletasuna pizteko! • Interesa eta irudimena sortzeko!

Hemen egindako prozesu batzuk kontatuko dizkizuegu! Lehenengoa, bigarrena, hirugarrena azalduko dizkizuegu. Ekintza eta ariketa guztiak moldatu ahal dira, hau da, luzeagoak edo laburragoak izan ahal dira. Materiala edo zailtasun mailaren arabera alda ditzakegu! Taldekatzea edo denbora ere moldagarriak dira!


Lehenengoa Txokolatearekin hasi ginen… jarduera praktikoekin! Jakiteko zer den:  Zatiki bat  Zatikien batuketa eta kenketa  Zenbaki mistoa  Zatikirik txikiena edo handiena Bigarrena Hemen plastikozko piezak eta arrautza kartoiak erabili genituen. Hasieran, talde bakoitzean zenbaki bat (errotazio mugimendua egiteko) eta eginkizun bat (arbela digitalean) idatzita genituen: 1. Idatzi zatiki osoa 4. Idatzi zatikien kenketa 2. Idatzi zatiki mistoa 5. Idatzi zatikien konparaketa 3. Idatzi zatikien batuketa Jarraian, irakurritakoa materialarekin ipini genuen eta azalpena, ahoz adierazi genuen. Gero, talde bakoitzeko materiala batu genuen, talde guztietatik pasatzeko eta horrela… ariketa guztiak egiteko!

Hirugarrena Hemen azaltzen dizuegu ekintzaren moldaketa! Jarraian, irakurritakoa materialarekin ipini genuen eta azalpena, ahoz adierazi genuen. Hasteko, talde bakoitzean zenbaki bat (errotazio Gero, talde bakoitzeko materiala batu genuen, talde guztietatik pasatzeko eta horrela… mugimendua ariketa egiteko), guztiakfolio egiteko! bat eta materiala prestatuta zeuden. Materialak adierazten zuen: 1. Zatiki osoa 4. Zatiki 2. Zatiki mistoa 5. Zatikien konparaketa.baten 3. Zatiki baten batuketa kenketa Ondoren, aurreko ekintza moldatzeko….taldeka, alderantziz egin genuen. Ikusten genuena…. gure paperan zatikiekin idatzi genuen eta gero ahoz azaldu genuen ! Hau eginez, talde guztietatik pasatu ginen ariketa guztiak egiteko! Amaitzeko, erantzunak konprobatzeko taldeetan kokatu genituen!


Bizkaiko herriak (12)

Ezker-Eskuin 1. Zerbait ematen duena 7. Behar den unean 8. Iridioaren sinboloa 9. Erdi hitz-elkarketan (alderantziz) 10. Zaletasun atzizkia 12. Izan ezik, salbu 13. Erorka 15. Zikinkeriak dituena Goitik behera 1. Egintzaz 2. Bizkaiko herria 3. Argonaren sinboloa 4. Pausaldi (alderantziz) 5. Pinpirin, galai 6. Ezezkoa 11. Musika taldea 14. Nori atzizkia




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.