CEIP - HLHI Luis Briñas Santutxu
geletan esperimentaziorako mahai berriak ditugu! Momentuz hondartzako oskolekin eta kortxoekin ibili gara jolasten: ontziak bete eta hustu, materiala kutxa batetatik bestera pasatu, kantitateekin jolastu, eskuekin zein sukaldeko tresna ezberdinekin materiala manipulatu, etab. Laster material berriak ezagutzeko aukera izango dugu!
.
……………………………………
.
LEKU ZORAGARRIAK
Tailerrak: gure txerria Gu 4D1 gelako ikasleak gara eta tailerretan zer eskulan burutzen ari garen erakutsi nahi dizuegu. Oraingo honetan txerri bat egitea erabaki dugu eta horretarako hainbat material eta osagai erabili behar ditugu: tela zatiak, puxika bat, kola, pintzelak, kola botatzeko poteak, kafe kapsulak, egunkaria‌ Eskulan hau burutzeko prozesua honako hau da: 1- Puxika puztu egin behar da 2- Kola- hautsa eta ura nahastuz, pasta gogor bat sortu eta egunkari zatiak jarri puxikaren gainean kontu handiz 3- Behin sikatuta, tela zatiak mozten dira 4- Kola erabiliz, pixkanaka tela zatiak jarri 5- Behin puxika tela zatiekin beteta dagoela, berriro sikatzen utziko da (gorputza eratuta dago)
Txerria egiten 6- Azkenik, falta diren txerriaren parteak jarri egingo ditugu: hankak (kafe kapsulak), begiak ( kafe kapsulak zapalduta), buztana (alanbre zati bat), sudurra (kapsula bat) , belarriak ( tela eta kartulina).
Txerria egiten
Txerria burutu ahal
izateko, gela antolatu egin behar da.
Horretarako txoko desberdinak antolatu egiten ditugu, bakoitzak eskulana egiteko behar duen erritmoaren arabera. Modu honetan bakoitzaren erritmoak errespetatu ahal dira. Hasiera batean, ikasleei galdetzen zaie ea prozesuaren zein momentutan dauden eta horren arabera taldeak txoko desberdinetan antolatzen dira. Baina, antolaketa hau nola egiten da? Esate baterako, tela zatiak jartzen daudenak txoko berean jarri egiten dira eta tela zatiak eta kola eskaintzen zaie; tela zatiak jarrita dituztenak, txerriaren atalak jarri behar dituzte, orduan, kapsulak eta kola eskaini egiten zaizkie. Horrela, pixkanaka, gure txerria burutuz goaz.
Txerria eginda
4D1 gelako ikasleak
ARKEOLOGIA MUSEORA BISITA
Azaroan, arkeologia museora joan ginen ikasgelako lagunak. Eskolatik 9ak eta 20etan atera ginen oinez joateko, Karmelo kalea zeharkatu eta Iturribide aldapan behera Zazpi kaleetara heldu ginen. Museoa, Unamuno plazan baitago. Museora iritsi orduko bi taldetan banatu gintuzten eta gidari banarekin
egon
ginen.
Lehenik,
paleolito
eta
neolito
garaiko
bizimoduari buruzko azalpenak, bideoa eta aztarnak ikusi genituen. Beste batzuk bitartean indusketa lana egin genuen arkelogoak bagina bezala. Hauxe izan da, gehien gustatu zaiguna arkelogoak izatea, gauza asko aurkitu, garbitu eta sailkatu ditugu.
Gauza asko ikasi ditugu besteak beste, duela 5.ooo.ooo urte Bizkaian errinozeronte iletsua, bufaloa, mamutak, hartzak, zaldiak‌ bizi zirela. Beraien lanabesas , ehizerako eta arrantzarako tresnak ere ikusi genituen. Paleolitoan silexa erabiltzen zen lantzak egiteko eta horri esker animaliak animalien
ehizatu
eta
hezurrak
arrantzatu ere
ikusi
ahal
zituzten.
genituen
Garai
adibidez:
hartako mamuta,
errinozeronte iletsua, oreina, hartza ‌ Ahaztu zaigu esatea museoa aintzinean tren geltokia
zela
eta
barruko patio ederrean hamaiketakoa jan eta jolastu
genuela.
Hasierako ikus
argazkian dezakezuen
bezala, patio horretan gaude,
hamaiketakoa
jan ondoren. Museoa eskolatik hurbil dago, beraz, anima zaitezte bisitatzera, Familiarekin edo eskolako lagunekin.
4D2KO IKASLEAK
Triangle Shirtwaist fabrikako sutea, 1911ko martxoaren. Geroztik, Martxoaren 8an munduan zehar emakumearen eguna ospatu egiten da. Makinak ez lapurtzeko, sarrera-irteera blokeatuta zuten. Hori dela eta, protestak eta aldarrikapenak areagotu ziren.
Beranduago, Euskal Herrian lehen aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Bilbon hain zuzen ere, non eta Santutxun, gure auzoan! Hemen duzue Wikipedia horretaz ematen digun zeheztapena: Arratsaldeko 7'30etan San Francisquito elizan batzar batean mila emakume baino gehiago egon ginen. Gure problematikaren aldi batzuk aztertu genituen eta gure artean solidaritate giro haundi bat sortu zen. Amaitzerakoan, Santutxutik zehar manifestazioan joan ginen Poliziak, bere ohizko metodoak erabiliz eta emakumeen aldeko manifestaldi batean lehenengo aldiz‌..
Emakumeok gure eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko historian zehar borrokan ibili gara, bagara eta egongo garaaaa! 4. MAILAKOEK hormairudi polita osatu dugu abesti baten bertsoekin. Polita da guztiei gure lana erakustea eta era berean eskola apaintzen dugu.Hemen duzue esteka youtuben entzun ahal izateko: https://www.youtube.com/watch?v=hBdrBppuen8
Emakume batzuen lorpenak irakurri eta haien irudia margoztu dugu‌ begira ze politak!!!
Otsailaren 21ean, Luis Briñas-eko eskolan ihauteriak ospatu genituen. Oso egun berezia da guretzat, oso jai polita antolatzen dugulako eta mozorroak gelan andereño maisuekin batera egiten ditugulako. Aurten, lehen hezkuntzarako aukeratu den gaia, “ aintzinako zibilizazioak” edo “ munduko herrialdeak “ izan da. 1.mailako ikasleak egipziarrez mozorratu dira. Ohial zuriz,bondiz, soineko antzeko bat egin dute. Urreko koloreko kartulinarekin, lepokoa eta gerrikoa egin dute. Gerrikoan eta lepokoan, pegatinak ipini dituzte. Buruan, urrezko kartulinaz egindako koroa zuten eta eskumuturrean, urrezko kartulinaz egindako brazaleteak egin zituzten. Egipziarrak, aintzinako zibilizazio bat ziren eta oso interesgarria zen . Afrikako ipar-ekialdean bizi izan ziren. Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean sortutako antzinateko zibilizazioa da, gaur egun Egiptok hartzen duen eremuan gutxi gorabehera. Zibilizazioa K.a. 3150 inguruan sortu zen, Goi eta Behe Egipto politikoki bateratu eta lehenengo faraoiaren agindupean. 3.000 urtez iraun zuen.
Bigarren mailakoak harriketarrez mozorratu dira. Harriketarrak telebistako 60.hamarkadako marrazkiak dira, eta oso famatuak izan ziren. Gaur egun ere, arrakasta izaten dute. Harriketarrak marrazkiak, lehen gizakien bizimoduan eta ohituretan oinarrituta zeuden Bigarren mailakoek, 3 egunetan egin zuten mozorroa, pausuz pausu azalduko dizuegu nola. -Lehenengo egunean orbanak eta hezurrak egin zituzten bondi ohalarekin. -Bigarren egunean mozorroa moztu zuten, peto formako mozorroan. -Hirugarren egunean korbata, orbanak eta hezurrak petoan itsatzi zituzten. Oso mozorro polita egin duzue!!
3.mailakoak erromatarrez mozorratu dira. Antzinako Erroma esaten zaio K.a. VIII. mendean Erroma hiria fundatu zenetik K. o. V. mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte existitu zen erromatar zibilizazioari. Erromako inperioa Italiako penintsulan hasi zen eta izugarri zabaldu zen. Mozorroa egiteko material hau erabili dute: Urre koloreko kartulinarekin, trajea edo burdin jantzia egin dute, bondiarekin ( oihal paperarekin ) kapa egin dute. Kaskoa urre koloreko kartulinarekin egin dute. Ezpata eta ezkutua, kartoia eta urre koloreko kartulinarekin egin dute. Trajean, zaldi bat margotu dute. Oso mozorro dotore eta disdiratsua egin dute!
4.mailakoak erdi aroaz mozorratu dira.Kartoia eta oihal paperarekin (bondi) egin zuten mozorroa. Gaztelu polit bat ere egin zuten. Egiterakoan ikasleek oso ondo pasatu zuten. Baina nahiz eta haiei erraza iruditu, irakasleei oso zaila iruditu zitzaien. Azkenean, guztiek ondo pasatu zuten. SOLDADUAK Beltzez jantzi zuten. Oihal papelarekin ( bondi ) soineko gorri bat egin zuten. Kartoiarekin ezpata eta ezkudoa egin zuten. Eta txano bat zuten. BASERRITARRAK Arrantzalez jantzita etorri ziren. Txano zuri eta sazki zuri polit batekin ipini zuten.
5.mailakoak Greziarrez mozorratu dira. Kristo baino 1200 urte lehenago hasi zen Greziar zibilizazioa. Mozorroa egiteko, ondoko materiala erabili zuten: kartulina eta oihal papera ( bondi ). Bondiarekin, peto zuri bat egin zuten eta bondi horiarekin, sorbaldan ipintzeko banda antzko bat egin zuten. Gerrian soka batekin lotu egin zuten. Urre koloreko kartulinarekin, brazalete bat eta laurelezko koro bat egin zuten. Azpitik erropa iluna jarri zuten.
Gu 6. mailakoak Aztekaz mozorratu gara. Buruan kartulinaz egindako penatzoa, 3 lumekin egin genuen. Bularraldean, bondi ohialarekin peto bat laranja egin genuen. Petoan marroiz, urdinez eta berdez apain geometriko batzuk margoztu genituen. Azpitik, beltzez jantzi ginen. Aztekak Mexiko Tenochtitlan Mexikoko Haranaren erdialdean bizi ziren, eta 1325 ean bizi ziren eta 1519 desagertu egin ziren. koloreko jantziak zeuzkaten.
Urtarrilaren 31an saskibaloiko partidu bikaina ikustera joan ginen Txurdinagako kiroldegira. 3. zikloko guztiok aukera zoragarri hau eduki genuen. Ez zen ohiko partiduren bat, baizik eta Bilbao Champions league-ko gurpil-aulkidun saskibaloi partidua. Beraz, eskolako jolastordua amaitu eta gero, elkartu ginen eta ilusio handiz kiroldegira joan ginen. Lehiakideak Bidaideak Bilbao BSR eta RSV Lahnd-Dill (Alemaniakoak) izan ziren. Inaugurazio-partidua zenez, Juan Mari Aburto alkatea agertu zen eta jokalari guztiak agurtu zituen. Imaginatu ahal duzuen bezala, guk Bilbokoak animatu genituen: Aupa Bidaideak Bilbao BSR! Bi taldekoek saskibaloi-ikuskizun handia eskaini ziguten haien gurpilaulkien gainean. Jokaldi harrigarriak ikusi genituen eta harrituta geratu ginen. Partidu honek erakutsi zigun desgaitasuna izan arren, ahalegintzen bagara guztiok nahi duguna egiteko aukera daukagula.
Zer ondo pasatu genuen!
NORTHERN KINGS 6D2ko gelako ikasle batzuk “Northern Kings” peña edo lagunartekoak gara. Baina, zer da hau?
Gurpil-aulkidun saskibaloi talde bat animatzeko “peña” bat da. Estatu mailan sortutako lehenengoa da. Orain dela hiru urte baino gehiago sortu zen. Talde honetan 50 pertsona baino gehiago gaude. Batzuk jokalarien senideak dira. Gure helburua da BIDAIDEAK BILBAO BSR taldea animatzea. Gure egoitza Santutxun dago.
Normalean larunbatero jokatzen dute, baina partidu bereziak badira ostiraletan eta igandeetan ere antolatzen dituzte eta ahal dugun guztiok animatzera joaten gara. Batzuetan hemen izaten dira eta beste batzuetan kanpoan. Kasu hauetan autobusez joaten gara. Peña honetan oso harreman onak ditugu eta “Zuzenak” izeneko beste peñarekin ere bai.
Gure eskolan, gure mailan blogak ditugunez, horren inguruan sakontzea pentsatu dugu. Informazio iturri ezberdinak bilatu, sailkatu eta gero, taldeka blogaren atalak eta ezaugarriak aztertu ditugu. Hona hemen, gure eskolan, gure mailan blogak ditugunez, horren inguruan sakontzea pentsatu dugu. Informazio iturri ezberdinak bilatu, sailkatu eta gero, taldeka blogaren atalak eta ezaugarriak aztertu ditugu. Hona hemen gure eskolan, gure mailan blogak ditugunez, horren inguruan sakontzea pentsatu dugu.
Blog bat, sarrerak kronologikoki biltzen dituen webgunea da. Adibidez: testuak, artikuluak eta iritziak‌ idatz daitezke. Egile bakarrak edo talde batek sortu dezake, gai ezberdinen inguruan idazteko. Bloga publikoa ez bada autorearen baimena behar da. Blog baten itxura honako hau izango litzateke: Goi burua Nabigazio botoiak
Zutabea sidebar
komentarioak Footer / oina
Goi burua Goiko partean dago, logoa eta izenburua agertzen dira bertan. Logoa sakatuz gero orrialde nagusira bueltatzeko aukera izaten dugu. Goi burua, blogaren orrialde guztietan ikusi ahal da.
Orrialde nagusia Blogerrek blogging egiteko erabiltzen dute orrialde hau, blogari itxura ematen dion atala da. Orrialde nagusia ez da mugitzen, estatikoa da. Bertan, goialdean adibidez, nabigazio tituluak aurkitu ahal dira.
Zutabea Blogaren erdialdean aurkitzen da. Hau da blogaren egileak argitaratutako mezuak ikusteko aukera. Blogaren zatirik handiena da, egileak idazten dituen post guztiak bertan daude, argazkiak, bideoak, loturak eta abar agertu ahal dira. Zatirik aldakorrena da. Post bakoitzak data, izenburua, edukiak, loturak‌ izan behar ditu. Irakurleek sarrera irakurri ondoren komentarioak egin ditzakete.
Sidebar / alboko zutabea Alboko zutabea, zutabe nagusiaren ondoan dagoen gunea da, bai ezkerrean eta baita eskuinean ere ager daiteke. Gehienetan sarrerak arin bilatzeko etiketak edo lotura botoiak egoten dira. Botoi horiei gadget deitzen zaie. Gure blogean, adibidez, alboko zutabean bilatzaile bat, irratirako lotura, sare hezkuntza‌ daukagu.
Footer Footer orrialdearen oina da, blog bateko beheko partean agertzen da eta blog guztiek daukate footer. Zerbitzariaren izena, dominioa eta egileak agertzen dira. Batzuetan publizitatea ere ager daiteke.