Gipuzkoako karitak

Page 1


ZUMARRAGA-ko KARITAK

Jakin izan dugu elikagaiak biltzen ari direla behar dutenei laguntza emateko. Horregatik, gure herrietan ze elkarte edo erakunde dauden aztertu dugu. Gure ikaskide baten amamak Caritasen lan egiten duela aprobetxatuz, elkarrizketa bat egitea proposatu diogu, baita onartu ere. Zumarragako bulegoetan gelditu gara bi ordezkarirekin: MÂŞ Angeles eta LucĂ­a. Aurretik, dena ondo atera zedin, gelan jo eta ke aritu izan gara. Ze jakin nahi dugun, ze galdera egin, ze oparitxo egin gure oroimena izan dezaten....... Sutsu hasi ginen eta oso harro gaude egindako lanaz.


Elkarrizketa ondo prestatuta eta guk egindako oparitxoak (postala eta loreak) eskuetan genituela Zumarragako bulegora hurbildu ginen.

Ongi etorri beroa jaso ondoren, denbora galdu gabe (denok oso urduri geundelako) elkarrizketarekin hasi ginen. Hasieran, MÂŞ Angeles ikuspegi orokorra eman zigun eta ondoren gure galderak egin genizkien.


Gu Gainzuriko 4 III-ko ikasleak gara. Caritaseko bi ordezkariei egingo diegu elkarrizketa. Bi ordezkariak Mª Angeles eta Lucía dira. Boluntarioak dira, hau da, dohain egiten dute lana. Ea zer esaten diguten. Zein eskubide defendatzen ditu Caritasek? Nori laguntzen diozue? Lan egiten dugu pertsonaren dignitatearen alde. Pertsona guztiek behar izaten dute bizitzeko toki duin bat, arropa, jana, lana… Guzti hori lortzen laguntzeko gaude hemen. Noiztik dago Zumarragako bulegoa irekita? Ze ordutegi duzue? Erakunde hau Zumarragan orain dela 100 urte gutxienez dago martxan, guk ezagutzen dugu 1950etik aurrera. Berez, arratsaldean 17:30etik 19:30ak arte, baina beharren arabera luza daiteke. Batzuetan ere kasu larria bada, telefonoz deitu eta etorri egiten gara. Noiz hasi zineten Caritasen lanean? Luzia orain dela 23 urte eta Mª Angeles, orain dela 10 urte. Nola sentitzen zarete lana bukatu ondoren? Orokorrean oso ondo, bereziki ikusten duzunean, etorri den pertsona edo familia, bere kabuz moldatzen hasi dela. Tristeago, gu engainatzen saiatu direla egiaztatzen duzunean. Denetatik dago. Zenbat pertsonak egiten duzue hemen lan? Hemen lau emakume eta Luziaren senarra egoten gara. Laguntza behar izanez gero, pertsona gehiago etortzen dira. Denetatik jasotzen duzue? Zer jasotzen duzue gehien? Gehien jasotzen dena arropa da. Nahiz eta Urretxu eta Legazpin beste bulego batzuk egon, hemen biltzen dugu bailarakoek ekarritako arropa guztia. Sailkatu eta beharren arabera banatu egiten da. Ume txikientzako kotxeak, tronak, jostailuak …. ere biltzen ditugu. Dena den, arropa eta janaria dira gehien biltzen ditugun gauzak. Urtean lau aldiz ere, orain Gabonetan bereziki, diru bilketa ere egiten da. Jendea oso eskuzabala da. Ezin gara kexatu. Aurten zenbat pertsona etorri dira laguntza eske? 200 familia gutxi gora behera artatu ditugu. Kasu berriren bat etortzen denean, entzun egiten zaio eta esaten duena egia dela udaletxekoekin egiaztatzen dugu. Horrela bada, ahal dugun guztia egiten hasten gara. Paperak lortzen lagundu, jana, arropa, lana (posible bada), etxea antolatzen lagundu …..


Horrela bukatu dugu Caritaseko bi ordezkariei, M Angeles eta Luciari egindako elkarrizketa. Ikasi dugu laguntza handia ematen dietela beharra duten pertsonei eta gainera bertako langileek ez dutela kobratzen. Baina diotenez, oso lan polita da. Eskerrik asko denagatik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.