GERNIKAKO BONBARDAKETA Gatazkaren hastapenak: Espainiako Gerra Zibila 1
1936ko uztailaren 17-20. Lau egun nahikoak izan ziren kaosa sortzeko. Lehen orduek segurtasun eza, beldurra eta zalantza ekarri zituzten. Leku batzuetan bortizkeria nagusitu zen kaleetan, eromen kolektiboko uneak, alegia; talde bakoitzak aurkakoa suntsitu nahi zuen. Poliki-poliki, garbi eta argi ikusi zen noraino aldatu zen errealitatea. Jada ezin zen inorako trenik hartu, batzuek ezin zuten beren ingurukoekin komunikatu, beste batzuk oharkabe pasatu nahi zuten eta askok ihes egin nahi izan zuen baina ez zuen lortu. Espainia gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta. Jatea, lan egitea, pentsatzea besteekin eta ingurukoekin harremanak izatea, jada ez ziren ohiko gauzak. Bat-batean bakea desagertu egin zen eta horrekin batera bizitza bera. "Espainiaren zoria aurpegi ala gurutzera jokatu zen eta alderdi bakoitzak bere egia aldarrikatzen zuen. Bi egia haien artean bat zetorren gauza bakarra bateraezintasuna zen". Rafael Abella. La vida cotidiana durante la Guerra Civil.
Gernikako Bonbardaketa Gernikarrek hasiera hasieratik ezagutu zituzten gerraren kalte eta ondorioak, nahiz eta gerrako lehen hilabeteetan gerrakanpainak herritarren arteko harremanak eta giroa gehiegirik aldatu ez. Hasiera batean, herriko giroa pixka bat nahasia bazen ere, herritar batzuen atxiloketek giroa gehiago okertu zuten. Gero, Gernikako gazteak gudarien batailoietara joaten hasi ziren. Lehenengo kinta haiek mobilizatu ondoren, herriko enpresak militarizatzen hasi ziren eta elikagaiak eta premiazko gauzak murrizten. Gerrako fronteak hurbiltzen ari ziren heinean, gerraren ondorio zuzenak areagotzen hasi ziren. Lehen errefuxiatu zibilak iristen hasi ziren eta erretiratzen zetozen gudarien lehen batailoiak ere agertzen hasi ziren. Karmeldarren ikastetxean gerraospitale bat jarri zuten. Gatazkari buruzko lehen albisteak zurrumurru kezkagarriekin Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa // FundaciĂłn Museo de la Paz de Gernika Gernika Peace Museum // MusĂŠe de la Paix de Gernika Foru plaza, 1. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia. Euskadi) Tel: + 34 946270213 E-mail: hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net