"Transit Gernika" erakusketaren fitxa didaktikoa

Page 1

IRAKASLEA

TRANSIT Gernika, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak antolatu eta ekoitzitako aldibaterako erakusketa da, zeinak Gernika-Lumoko iraganeko eta gaur egungo paisai eta lekuetan zehar ibilbide bat egin nahi duen. Zelakoa zen Gernika bonbardaketa aurretik? Zertan bilakatu zen bere berreraikuntza lanen ondoren? Zeintzuk dira historiako momentu ezberdinetan bizi izan diren pertsonen oroitzapen eta bizipenak? Zelan izan zuten, lehenengo aldiz, bonbardaketaren berri? Zelakoa izan da gertaera honen transmisioa hurrengo belaunaldiei? Zer geratzen da, gaur egun, 1937ko Gernika hartaz? Begirada eta kontakizunen jokoa, egote eta ez-egoteena, memoriaz eta ahanzturaz beteriko Gernika baten. Gernika-Lumoko hiribildua osatzen duten gertalekuetan zehar transito edo igarotze bat egiteko gonbitea, bere protagonistak izan diren pertsonen begirada eta bizipenez lagundurik.

1.ERAKUSKETA AURRETIK (aukerazkoa) 1.1 Transit Gernika erakusketa bisitatzera joan aurretik, ikasleek beraien aiton amona edo adin nagusiko pertsonei Espainiako Gerra Zibilaren inguruan galderak egiteko prestatuko dira. 1.2 Galderak prest daudenean elkarrizketatzera joango dira. Ahalegindu elkarrizketatuaren baimenarekin elkarrizketa grabatzen (audioa edota bideoa). Adibidez: Noiz izan zen? Nortzuk hartu zuten parte? Nola bizi ziren garai haietan?...

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
"Transit Gernika" erakusketaren fitxa didaktikoa by Museo de la Paz de Gernika - Issuu