mutua 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
informazioa 1 .
z b k
dat oz en ekit aldiak
“ m u t u a i n f o r mazi o a”
Mutualia Foroaren 5. Edizioa
Gure bazkideen aldizkari digitala Poz handiz ezagutzera eman nahi dizugu gure Aldizkari Digitalaren irteera: “Mutua Informazioa”.
Datorren abenduaren 14ean Bilbon ospatuko den 5. Edizioa gogorarazi nahi dizuegu: Deustuko Unibertsitateko Liburutegi berrian. Informazio gehiago jaso edo oraindik zure izena eman ez baduzu foromutualia@mutualia.es helbidean egin dezakezu. foromutualia@mutualia.es
Donostia, Eibar eta Gasteizen, jendez gainezka
legeak
m u tu a g a u r e g u n
Hobetu egin da mutuako kide diren enpresen Gure kudeaketa sistemaren barruan, elementu garrantzitsuenetako bat bezeroen satisfazioa da. Aldian-aldian, gure bezeroei emandako zerbitzuen inguruko iritzia eskatzen diegu, iritzi horren berri izateko eta jasotako zerbitzuen inguruko espektatibak zenbateraino betetzen diren jakiteko.
lan g ile a u t o n o m oak
Estaldura gehiago aukeratzeko ez-ohiko epea Azaroaren 6tik indarrean da 32/2010 Legea, langile autonomoen jarduera lagapena babesteko sistema espezifikoa arautzen duena.
Kontratazio mugagabea susta tzeko kontratua 2010eko lan erreformaren ondoren Orokortu egin da
Kontratu mugagabeak egiteagatik kuota hobariak
Zer berrikuntza dakarzkie ETEei 337/2010 Errege Dekretuak, martxoaren 19koak, Prebentzio Zerbi tzuen Araudia aldatzen duenak?
e z a g u t u m u t u a l ia
Gure Prebentzio Saila Mutualiaren Prebentzio Saila ziurtatutako eta oso ondo kualifikatutako giza talde batek osatzen du. Zure esanetara dago, prebentzioaren inguruan sor dakizkizukeen zalantzak erantzuteko edo Lan Arriskuen Prebentziorako Legea betetzen laguntzeko.
co rp o r a c i ó n m u t u aren j ard u n al di ak
Langile Autonomoen Lanari Uzteari
ABEGP prozesuen baitan gaixoberritzeagatiko irizpide berria
ikast aroak abenduan
Laneko Arriskuen Babesarako jardueren egutegia www.mutualia.es
900 50 60 70
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
“ mutua informazio a”
Mutualiaren aldizkari digitala Poz handiz ezagutzera eman nahi dizugu gure Aldizkari Digitalaren irteera: “Mutua Informazioa”.
mutua o 2 0 1 0 e k
informazio
a a b e n d u
1 .
a
z b k
ldi ak da toz en ek ita
Edizio berri hau lan-aholkulariei eta Mutualiara elkartutako enpresei zuzendua dago.
azi oa “m utu a inf orm
”
en Gure bazkide itala aldizkari dig
zkari Digitalaren i dizugu gure Aldi utzera eman nah Poz handiz ezag Informazioa”. tua “Mu ra: irtee
Lan-arriskuen Prebentzioa, Prestazio Ekonomikoak eta interesgarri diren berrikuntza Juridikoak landuko dira bertan; baita Mutualiarekin erlazionatutako egungo berriak edo zure enpresarentzat erakargarri izan daitezkeen beste alderdi batzuk ere. Iradokizunen sail bat prestatu dugu zure ekarpenak egin ditzazun: Aldizkarian sail berriak sartzeko, gai bereziren bat tratatu eta sakontzeko edo azken finean gure ekimen berri honi buruzko zure iritzia emateko.
Mila esker.
aren 14ean Datorren abendu o den 5. Edizioa o Bilbon ospatuk stuk i dizuegu: Deu gogorarazi nah ian. Liburutegi berr Unibertsitateko iago jaso edo Informazio geh izena eman ez zure ndik orai .es ualia@mutualia baduzu foromut akezu. dez helbidean egin mutualia.es
foromutualia@
r Donostia, Eiba , en iz te as G eta jendez gainezka
leg ea k
Kontratazio mu gagabea susta a tzeko kontratu erre2010eko lan ren do formaren on da Orokortu egin
eg un mu tua ga ur
kide da mutuako Hobetu egin en diren enpres itsuenetako bat
gagaKontratu mu atik beak egiteag k ria ba kuota ho
garrantz uan, elementu ko zerbitzuen sistemaren barr eroei emanda tako Gure kudeaketa aldian, gure bez ioa da. Aldiani izateko eta jaso bezeroen satisfaz tzen diegu, iritzi horren berr jakiteko. n dire tzen eska o bete k zenbaterain inguruko iritzia ruko espektatiba zerbitzuen ingu
om oa lan gil e au ton
“Mutua Informazioa”ko edizioan parte hartu dugun Mutualiako pertsona taldeak ilusio handia jarri dugu bere garapenean eta horregatik zure gustukoa izatea espero dugu.
Mutualia Foroaren 5. Edizioa
k
hiago Estaldura ge ez-ohiko epea aukeratzeko oen jarduera ile autonom 010 Legea, lang indarrean da 32/2 koa arautzen duena. Azaroaren 6tik espezifi esteko sistema lagapena bab
tua lia eza gu tu mu
tzio Gure Preben Saila
tatutako eta oso entzio Saila ziur du. Mutualiaren Preb batek osatzen ako giza talde ondo kualifikatut o, prebentzioaren inguruan dag a tzuteko edo Zure esanetar eran k ntza en zala sor dakizkizuke Legea betetzen Prebentziorako Lan Arriskuen laguntzeko.
co rpo rac ión
du na ldi ak mu tua ren jar
omoen Langile Auton ri ea zt Lanari U
a Zer berrikuntz Eei dakarzkie ET ege 337/2010 Err rDekretuak, ma ak, ko 19 n txoare rbiPrebentzio Ze altzuen Araudia ? ak en du n datze
suen ABEGP proze bebaitan gaixo irizrritzeagatiko pide berria
en du an ika sta roa k ab
Laneko Arriskuen Babesarako jardueren egutegia a.es
www.mutuali
900 50 60 70
Jorge Arbaiza, Mutualia Kudeaketa Zuzendaria
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
m u tua gaur eg un
Hobetu egin da mutuako kide diren enpresen Gure kudeaketa sistemaren barruan, elementu garrantzitsuenetako bat bezeroen satisfazioa da. Aldian-aldian, gure bezeroei emandako zerbitzuen inguruko iritzia eskatzen diegu, iritzi horren berri izateko eta jasotako zerbitzuen inguruko espektatibak zenbateraino betetzen diren jakiteko. Oro har, emaitzak hobetu egin dira. Nabarmentzekoa da tratu kalitatean izandako hobekuntza. Daturik esanguratsuena honako hau da: enpresen % 84,9k gomendatuko luke Mutualia segurtasun osoz. Besteak beste, honako hauen satisfazio maila neurtzen dugu: enpresa bezeroak, aholkularitzak, osasun zerbitzuen erabiltzaileak, prestazio ekonomikoen hartzaileak (aldi baterako ezintasuna, laneko istripua, gertakari arrunta, arriskua haurdunaldian eta edoskitzaro naturalean, kalte-ondorioak eta heriotzak). Aurten kidetutako enpresen iritzia ere neurtu dugu (inkestak egiten ditugu urte biz bat), eta lortutako emaitzen berri eman nahi dizuegu. Hala, Mutualia osatzen dugun guztiok kidetutako enpresen satisfazioa lortzeko bidean aurrera egingo dugu, haiek baitira gure erakundearen etorkizunaren gakoa. Hara hemen lortutako emaitzak, 2008koekin alderatuta:
Enpresa mutualisten gogobetetze indize orokorra 10 9 8
7,41
7,50
7,38
7,50
7,31
7,44
7,37
7,48
7 6 5
2008
4 2010
3 2 1 0 Gipuzkoa
Bizkaia
Mutualia
Araba
BLOKEA
Satisfazio indizea
2008
2010
Informazioaren kalitatea/bizkortasuna
7,41
7,38
Zerbitzuen kalitatea
7,32
7,36
Tratu kalitatea
7,6
7,85
Balorazio orokorra
7,31
7,43
Emaitza eta ohar guztiak aztertu ostean, ekintza jakinak biltzen dituen plana antolatu dugu: l zerbitzuen ezagutza hobetzea: buletinak, botika-kutxak, prebentzio jarduerak kuoten kargura, kudeatzaile pertsonala. l Dokumentazioa erraztu.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
l a n g ile auton omo ak
Estaldura gehiago aukeratzeko ez-ohiko epea Azaroaren 6tik indarrean da 32/2010 Legea, langile autonomoen jarduera lagapena babesteko sistema espezifikoa arautzen duena.
% 1,7ko kotizazio osagarriarekin, honako estaldura sozial hauek eskaintzen ditu sistemak, kontraprestazio gisa: oinarri arautzailearen % 70eko aldi baterako prestazio ekonomikoa, prestazioa jaso bitarteko gertakari arruntengatiko Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzea eta babesa trebakuntza neurrien eta orientazio profesionalaren bidez. Estaldura berri honetan langile autonomoek alta hartzeko ezinbesteko betekizuna, aldez aurretik laneko gertakariak estali izana da (laneko istripua eta gaixotasun profesionala), mutuarekin ez bada dagokion erakunde kudeatzailearekin. Hori dela eta, lege horretan bertan, gehienez ere hiru hilabeteko epea ezartzen da, 2011ko otsailaren 6ra arte, esandako estaldura hori aukera dezaten hala nahi duten norbere konturako langileek. Horretarako, nahikoa dute dagokien Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren bulegora joatea eta TA521 inprimakia betetzea. Orri hori beteta izango dituzte esandako prestazio berri horiek, aukera egin eta hurrengo hilaren lehendabizikotik aurrera. Informazio gehiago izateko, kontsultatu http://www.mutualia.es/es/proteccion-por-cese-de-actividad-de-los-trabajadores-autonomos.html orria.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
e z a gutu mutualia
Gure Prebentzio Saila Mutualiaren Prebentzio Saila ziurtatutako eta oso ondo kualifikatutako giza talde batek osatzen du. Zure esanetara dago, prebentzioaren inguruan sor dakizkizukeen zalantzak erantzuteko edo Lan Arriskuen Prebentziorako Legea betetzen laguntzeko. Hauek dira zure eskura doan jarritako jarduerak:
l Aholkularitza, lan arriskuen prebentzioari buruzko legedia, araudiak eta garapen arauak eta gidak betetzeko. l Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuak (HEA) kudeatzeari buruzko aholkularitza espezifikoa, LAP Legeko 26. artikuluari jarraiki. l Enpresa-arduradunen eta langileen eskubideak eta betebeharrak ezagutaraztea. l Prebentzioari buruzko kartelak, diptikoak, eskuliburuak, DVDak... eskuragarri jartzea. l Lan-arriskuen prebentzioari buruz sentsibilizatzea, heziketa eta kontzientziazio kanpainen bidez. l Arduradunei, buruzagiei, hautatutako langileei eta prebentzioteknikariei zuzendutako dibulgazio eta heziketa ekintzen egutegia. l Trebakuntza-ikastaroak, AT estaldura duten langile autonomoentzat, oinarrizko mailako funtzioak garatzeko edo prebentzio-baliabidea gauzatzeko. l Lan istripu eta gaixotasunak aztertzea eta ikertzea eta istriputasaren estatistikak egitea. l Aldizkako argitalpenak eta aldizkariak (paperean eta digitalak). l Ezbehar-tasa handiko enpresetan ezbeharrak murrizteko programa, istripuak murrizteko eta kudeaketa hobetzeko ekintzen diagnosia egin eta martxan jartzeko helburuarekin. lB eren kudeaketagatik eta LAPen emaitzengatik nabarmentzen diren enpresei, prebentzio gaietako proiektu berritzaileei eta teknologikoei, prebentzio-edukia duten argazkiei... sariak ematea.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
c o rporación mu tuaren jard una ldia k
Lan-aholkulariei zuzendutako Langile Autonomoen Lanari Uzteari buruzko jardunaldi “bereziak” Azaroaren 06an martxan jarri den abuztuaren 5eko 32/2010 Legea dela eta, Mutua Korporazioak estaldura honi buruzko jardunaldiak antolatu ditu R.E.T.A. taldearentzat. Jardunaldi hauek azaroaren 29 eta 30 eta abenduaren 01 egunetan ospatu dira. Lege hau garatzear dagoen arren eta zenbait zalantza airean uzten dituela ikusita ere, langile autonomoentzat eta hauek aholkatzen dituzten aholkularientzat oso gai interesgarria dela ikusi da, lege honek kolektiboak aspaldi egindako eskaera bati erantzuten baitio. Aipagarria da jardunaldietan parte hartu duten pertsonen kopurua, 270tik gorakoa. Sergio Rodríguez eta Imanol Goirigolzarri, gure mutuaren Prestazio Ekonomikoen Arduradura, izan dira hizlariak. Jardunaldi honetan aurkeztu den edukiaren txostena zure eskura jartzen dugu: www.mutualia.es
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
d a tozen ekitald iak
Mutualia Foroaren 5. Edizioa Donostia, Eibar eta Vitoria-Gasteizen ospatutako jardunaldiak Azaroko hilabetean zehar Mutualia Foroaren 5. Edizioaren jardunaldiak ospatu dira Donostia, Eibar eta Vitoria-Gasteizen. Lan-aholkulariei zuzendutako jardunaldi hauetan irailaren 17ko 35/2010 Legea, Lan- eta Gizarte Segurantzaren erreforma aztertu dira. Hizlariak Susana Castaños, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Arduraduna eta Iñaki Esnal, sail bereko Abokatua izan dira. Ospatu diren jardunaldi hauetan argi ikusi da gai hauek duten interesa, bai etorri diren pertsona kopuruarengatik –200 pertsona baino gehiago– bai etorritakoak egin zituzten galdera guztiengatik ere. Azken honek, gainera, hurrengo edizioetan jorratu daitezkeen gaiak argitaratu ditu. Eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik eta Mutualia Foroak informazioa bi norabideetan jaso eta emateko balio duela erakusten duelako. Abenduaren 15etik aurrera txostenak www.mutualia.es/foro-mutualia orrian zintzilikatuko dira. Hauekin batera jardunaldietako bateko bideoa atxikiko da gure enpresa eta kolaboratzaileentzat erabilgarria gerta daitekeena. Azkeneko puntu gisa, datorren abenduaren 14ean Bilbon ospatuko den 5. Edizioa gogorarazi nahi dizuegu: Deustuko Unibertsitateko Liburutegi berrian. Informazio gehiago jaso edo oraindik zure izena eman ez baduzu foromutualia@ mutualia.es helbidean egin dezakezu.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
l e g e ak
Kontratazio mugagabea sustatzeko kontratua 2010eko lan erreformaren ondoren orokortu egin da Kontratazio mugagabea sustatzeko kontratua (KMSK) ez da 10/2010 Errege Dekretu Legearekin hasitako lan erreformaren kontua. Jatorria 1997ko lan erreforma da (8/97 Errege Dekretu Legea eta 63/97 Legea). Garai haietan gaur egun ditugunen antzeko langabezia tasak zeuden. Erreformaren ezaugarri nagusia kaleratzeko kostua urtebeteko 33 egunera murriztea da, gehienez ere 24 hilabeteko ordainsarirekin. Garai haietan tresna koiuntural eta iragankor gisa sortu zen erreforma hura langabeziak bereziki zigortutako kolektiboak lan munduan txertatzeko helburuz sortu zuten. Nolanahi ere, gaur eguneraino iraun du hainbat aldaketarekin (12/2001 Legea, 43/2006 Legea). Aurreko lan erreformetan gertatu zen moduan, kontratazio mugagabea sustatzeko kontratuak hartu du berriro protagonismoa 2010eko erreforma honetan ere. Edonola ere, behin-behinekotasun kutsua kendu egin diote eta ia unibertsal izendatu dute. Esan liteke, hortaz, ohiko kontratu mugagabea baztertu egingo duela, poliki-poliki. Kontratu modalitate hori 12/2001 Legearen Lehen Xedapen Gehigarrian zegoen jasota. Estatutuez kanpo kokatzeak begien bistan ipintzen du kontratu hori, sortzez, iragankorra zela. 2010eko aldaketen ostean, kontratazio mugagabea sustatzeko kontratua ez dela iragankorra esan dezakegu. Kontratazio mugagabea sustatzeko kontratuek kolektibo eta kontratu mota askori eragiten diote. Oso erraza da kontratu eredu horretara jotzea, eta aplika ezin daitezkeen kasuak oso bakanak izango dira. Erreformak, kontratu horietarako, hainbat bide ikusten ditu: hasierako kontratua, konbertsioa edota eraldatzea. Kontratazio mugagabea sustatzeko kontratuaren hasierako aplikazio eremua (ez beste kontratu eredu batzuetatik bihurtzea) ugaritu egin da 2010ean, enplegu bulegoetan izena emanda dauden langabeen artean (16-30 urte bitarteko gazteak, 45 urtetik gorakoak, ezinduak, hiru hilabetez baino gehiagoz langabe direnak, etab.). Horiez gain, beste hainbat kolektibori ere aplikatuko zaie bereziki:
l Kontratua egin aurreko bi urteetan behin-behineko kontratuekin egon diren langabeak, trebakuntza kontratuak barne. l Kontratua egin aurreko bi urteetan beste enpresa batean kontratu mugagabea eten zaien langabeak.
Lehendabizikoari eskatzen zaio bi urtez izandako behin-behineko kontratuak iraungi zaizkion langabea izatea (trebakuntza kontratuak barne). Berdin du behin-behineko kontratu horiek zer enpresak egin zizkion (hau da, KMSK kontratua egingo dion enpresa izan ala ez). Bigarren kasuan, KMSK kontratua egiten duen enpresak ezin du izan aurreko kontratatzaile bera. Ez du eskatzen langabezian egondako aldi jakinik eta aurreko kontratua eten eta bi urteko epean sinatu ahal izango da. KMSK aukeratu ahal izango da bi urteko denbora-tarte horretan behin-behineko kontratuak izan baditu ere. Horrenbestez, egungo hasierako KMSKren konfigurazioan (zazpi kolektibo), kontratu mota hori eduki ezin duten bakarrak 31 eta 44 urte bitarteko langabeak dira, baldin eta hiru hilabetez baino gutxiagoz badaude lan eske alta emanda, nola eta ez diren ezgaituak. Era berean, ez dira talde horretan sartzen emakumezkoen enplegu maila txikiagoa duten lanbideetako emakumeak, ezta lan kontratu mugagabea etenda duten edota bi urtez behin-behineko kontratuak izan dituzten langabeak. Esan genezake, hortaz, KMSK kontratuak ia guztiengana iristen direla. Beste kontratu batzuetatik bihurtutako KMSK kontratua bi talderi aplika dakieke:
l Enpresa berean lanaldi mugatuarekin edota aldi batekoarekin enplegatutako langileak (trebakuntzakoak barne), 2010eko ekainaren 18aren aurretik kontratatuta bazeuden. Kontratu horiek 2010eko abenduaren 31 baino lehen egin behar dira KMSK kontratu. l Enpresa berean lanaldi mugatuarekin edota aldi batekoarekin enplegatutako langileak (trebakuntzakoak barne), 2010eko ekainaren 17aren ostean kontratatuta badaude. Aldaketa 2010eko abenduaren 31 baino lehen egin behar da, eta aldaketa garaian sei hilabete ez dituzten kontratuentzat bakarrik (trebakuntza kontratuak salbu).
KMSK kontratuetan diziplinagatiko kaleratze bidegabearen ordainketa (edota bidegabeko aitortutako kaleratze objektiboarena) urteko 33 egun izango dira, gehienez ere, 24 hileko ordainsarirekin. Bidezko kaleratze objektiboetan, ohiko kontratu mugagabeetan bezala, kalte-ordaina urteko 20 egun izango dira. Azkenik, KMSK kontratuak baliatzeko hainbat muga ipintzen dira: Kontratua sinatu aurreko sei hilabeteetan, 2010eko ekainaren 18a eta gero, ohiko kontratu mugagabea aitortutako kaleratze objektibo bidez amaitu badute (eta kaleratze hori bidegabekotzat jo bada),edota kaleratze kolektiboak, nola eta kontsulta garaian KMSK kontratu horiek egitea ez den adostu. Muga horiek lehenagotik dauden kontratu mugagabeen iraunkortasuna babesteko dira.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
l e g e ak
Kontratu mugagabeak egiteagatik kuota hobariak Lan merkatua aldatzen duen 35/2010 Legea 10. ART. Kuoten hobariak kontratu mugagabeak egiteagatik (Mugagabe arrunta edo CFCI –bihurketa/eraldaketa adierazten duten inizialak–)
Kolektiboa
Ezaugarriak
Langabeak
l 16 eta 30 urte artekoak l Lana topatzeko zailtasunak dituztenentzat berezia (*) l INEMen izena emanak
Langabeak
Kontratuak (bihurtzea)
l 45 urte baino gehiago l INEMen izena emanak l Azken 18 hilabeteen barruan 12 hilabetez l Formativos l Relevo l De sustitución por jubilación anticipada
Epea
Sexua
Saria
Gizona
hilean 66,67 €
Emakumea
hilean 83,33 €
Gizona
hilean 100 €
Emakumea
hilean 116 €
Gizona
hilean 41,67 €
Emakumea
hilean 58,33 €
31-12-2011
31-12-2011
31-12-2011
Iraupena 3 urte edo 1095 egun
3 urte edo 1095 egun
3 urte edo 1095 egun
(*) Azken 18 hilabeteen barruan 12 hilabetez lanik gabe egon direnak, nahitaezko eskola aldia bete gabe dutenak edota titulazio ofizialik ez dutenak
Betekizun komunak
l Kontratazio hobaridunak enpresako kontratu finkoen maila handitu egin behar du (errelebo kontratuak izan ezik) l Enplegu finkoaren maila handitzearen kalkulua: l Kontratatu aurreko 90 egunetako langile finkoen eguneko batez bestekoa. l Indizea=(aurreko 90 egunetako altako kontratu mugagabeak) : 90 l Kalkulutik kanpo geratzen dira honako arrazoi hauengatik aurreko 90 egunetan iraungitako kontratuak: l Diziplinagatiko bidezko kaleratzea l Dimisioa l Heriotza l Erretiroa l IPT-IPA-GI l Probako aldia l Maila horri eutsi egin behar zaio hobariak jasotzen diren denbora tartean (hiru urte edota 1095 egun) l Hazkunde eskakizuna ez da urratuko, kalkulutik at geratzen diren arrazoiak direla-eta amaitutako kontratuengatik. lB estelako arrazoiek eraginda ez baldin bada betetzen (diziplinagatiko kaleratze bidegabea berriro onartu gabe, kaleratze objektiboa edo kolektiboa, eta abar) enpresak bi hilabeteko epean zuzendu ahal izango du, aldaketako kontratu mugagabearen bitartez (utzi duenaren jardunaldi berberarekin). Kontratatu berriari dagokion hobaria aplikatuko zaio (kolektiboaren arabera) eta geratzen den denbora-tartean.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
l e g e ak
Zer berrikuntza dakarzkie ETEei 337/2010 Errege Dekretuak, martxoaren 19koak, Prebentzio Zerbitzuen Araudia aldatzen duenak? Martxoaren 19ko 337/2010 Errege Dekretua, Prebentzio Zerbitzuen Araudia aldatzen duena, onartzeak I. eranskineko jarduerak garatzen ez dituzten 50 langile baino gutxiagoko enpresetarako prebentzio-araudia betetzea errazago izan dadin bideratutako neurriak indarrean jarri ditu. Hauek dira aipagarrienak:
l Lan-arriskuen prebentziorako plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza dokumentu bakar batean aurkez dezakete. Betiere, langileen segurtasun eta osasun maila murrizten ez bada.
okumentu horren luzera murritza izango da eta erraz ulertzeko modukoa; enpresaren jarduerara eta tamainara D guztiz egokituta egon beharko du eta, enpresaren jardueran eta lanpostu arriskutsuetan prebentzioa integratzeko dagozkion neurri operatiboak ezarriko dira, baita arrisku horiek saihesteko edo murrizteko neurri zehatzak ere, arriskuen eta exekutatzeko epearen arabera hierarkizatuta.
l Bestalde, prebentzio-jarduerak norberaren baliabideekin garatzen badituzte, prebentzio-sistemaren eraginkortasuna nabaria bada, eta langileen kopurua murritza delako eta prebentzio-jarduerak oso konplexuak ez direlako kontu-ikuskaritza baten beharrik ez badago, kontu-ikuskaritzaren obligazioa bete dutela ulertuko da, horretarako errekurritzea beharrezko egiten ez duten baldintzen lehiari buruzko jakinarazpena bete eta lanagintariari bidaltzen dionean.
l Azkenik, enpresariak prebentzio-jarduera modu pertsonalean garatzeko ardura bere gain hartu ahal izateko langileen kopurua 6tik 10era igo da, eta gainerako baldintzak bere horretan utzi dira (osasunaren zaintza alde batera uztea, I. eranskinaren barnean ez egotea...)
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
l e g e ak
ABEGP prozesuen baitan gaixoberritzeagatiko irizpide berria Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 131.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, laneko gertakariek (laneko istripuak edota gaixotasun profesionala) eragindako aldi baterako ezintasun subsidioa mutualitateak edota erakunde kudeatzaileak ordaindu behar du. Enpresak izango du bajaren egunari dagokion soldata osoa ordaintzeko kargua. Laneko gertakarietan gaixoberritze kasurik izanez gero, mutualitateen eta erakunde kudeatzaileen arabera irizpide desberdinak zeuden, bajaren lehendabiziko egunaren arduradun ekonomikoak nork behar zuen izan. Alde horretatik, Gizarte Segurantza Antolatzeko Zuzendaritza Nagusiak argibidea kaleratu du. Laneko gertakariek eragindako aldi baterako ezintasunetan gaixoberrituz gero, beste baja mediko bat gertatzen da eta baja horrek lan harremanaren etenaldia eragiten du. Zuzendaritza Nagusiak egindako interpretazio honek esan nahi du gaixoberritutako baja sortzen den eguneko soldata enpresak ordaindu behar duela, eta ezin dela egin ordainketa eskuordeturik. Horrenbestez, laneko gertakari kasuetan gaixoberrituz gero, irizpide hori hartu beharko da kontuan, bidegabeko kenkariak ez egiteko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak gerora begira erreklamaziorik ez egiteko.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa 2 0 1 0 e k o
a b e n d u a
i k a s t aroak a bend uan
Laneko Arriskuen Babesarako dibulgazio eta prestakuntza jardueren egutegia 2010 Jarduera
Norentzat
Prebentzioaren kudeaketa, enpresa txiki eta ertainetan. Enpresaren betebeharrak. Prebentzio plana sortzea eta ezartzea. (4 ordu). Enpresaren Mugikortasun Plana. Lege betebeharrak. Planaren eredua aurkeztea eta sortzea. (2 ordu). Ebaluazio psikosoziala. Lege betebeharrak. Arriskuak atzematea, kudeatzea eta kontrolatzea. Ebaluaziorako metodologia. (2 ordu).
Enpresariak, buruak, izendatutako langileak, prebentzio teknikariak, lan istripuak estaliak dituzten langile autonomoak eta aholkularitza enpresak.
Arrisku ergonomikoa atzematea eta prebenitzea. Lege betebeharrak. Arriskuak atzematea, kudeatzea eta kontrolatzea. Ebaluaziorako metodologia. (2 ordu). Lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila. Lan arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailan trebatzeko Lan Segurtasun eta Higienerako Espainiako Institutuaren urrutiko ikastaroa, ikasleentzako bost orduko orientatze jardunaldi presentzial batez osatua. (50 ordu).
Lan arriskuak estaliak dituzten langile autonomoak.
Ordua
Lekua*
Ab.
09:3013:30
Vitoria-Gasteiz Donostia
15
09:3011:30
Bilbao Vitoria-Gasteiz Donostia
09:3011:30
Bilbao Vitoria-Gasteiz Donostia
22
09:3011:30
Bilbao Vitoria-Gasteiz Donostia
16
08:3013:30
Bilbao Vitoria-Gasteiz Donostia
17 16
23
15
21
(*) Jardueren lekua dibulgazio jarduera bakoitza hasi baino zenbait egun lehenago jakinaraziko zaie izena emandakoei
a z a l a