mutua a z a r o a
2 0 1 1
informazioa 1 1 . z b k
7. edizioa
ar aut egia
Mutualia foroa
Lan Prozedurarako Lege Berria
Mutualiak, lan aholkularitzei zuzendutako foro bat sortu zuen duela bi urte, ezagutza sustatzeko eta lege alorreko berrikuntzak eta talde horrentzat interesgarri izan zitezkeen gaurkotasunezko albisteak jakinarazteko. Azaro honetan 470 profesional bildu ditugu gure zazpigarren topaketan.
Zein neurritan du eragina lege honek, langileek osasun alten aurrean egin ditzaketen inpugnazioetan?
Urriaren 11n Lan Prozedurarako 36/2011 Lege berria argitaratu zen. Lege horrek, beste berrikuntza batzuen artean, osasun zerbitzu publikoek, INSS-ak edo Mutuek emandako osasun alten inpugnaziorako prozedura berezia jasotzen du. Legea datorren abenduaren 12an sartuko da indarrean.
gaur egun
Mutualiak autonomoen jarduera uztearen ondoriozko prestazioen kudeaketa hasi du
az t er lan
Joan den azaroaren 1ean, langile autonomoen jarduera uzteagatiko babes sistema berezia ezartzen duen urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretua, 32/2010 Legea (“autonomoen langabeziari buruzko legea� izenez ezaguna) argitaratzean, beraien borondatetik kanpoko zergatiak direla eta beraien jarduera utzi behar izan duten talde horretako pertsonek, prestazioa eskuratzeko eskaria egin dezakete jada, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen baldin badituzte.
p reb e n t z i o a
Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen azterketa eta konparatiba 2009 eta 2010 epealdiak. (2. partea)
Prebentzio Baliabidearen Eskuliburuaren Aurkezpena
Mutualiako Prebentzio Sailak, bere kide diren enpresa guztietan 2009 eta 2010 urteen artean gertaturiko laneko istripu eta gaixotasun profesional guztiak, baja eragin dutenak zein bajarik eragin ez dutenak, aztertzen dituzten bi azterlan burutu ditu. Bigarren artikulu honetan, laneko gaixotasunei buruzko datuak aztertuko ditugu.
Datorren azaroaren 30ean Prebentzio Baliabidearen Eskuliburua aurkeztuko da Bilboko Bidebarrietako liburutegian. Eskuliburu hori Mutuliak eta Osalanek egin dute elkarlanean.
prebent z ioa
Jardunaldi teknikoa
gaur egun
Mutualia Kanala sortu da Mutualiak karteleria digital sistema ezarri du gure itxaron gelatarako. Sistema horri esker ikusteko edukiak eskaini ahal dira TB pantailen bitartez.
Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@mutualia.es
Behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduen azterketarako aholkua Behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduen ondoriozko arriskuak lesioak sor ditzake langilearengan. Enpresak, behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduak dituzten lanpostuak identifikatu behar ditu, arrisku horretan eragina izan dezaketen faktoreak aztertuz, horrela arrisku horren aurrean behar bezala jardun ahal izateko.
www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
7 . e d iz ioa
Mutualia foroa Mutualiak, lan aholkularitzei zuzendutako foro bat sortu zuen duela bi urte, ezagutza sustatzeko eta lege alorreko berrikuntzak eta talde horrentzat interesgarri izan zitezkeen gaurkotasunezko albisteak jakinarazteko. Azaro honetan 470 profesional bildu ditugu gure zazpigarren topaketan.
Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Eibarren burututako zenbait ekitaldiren bitartez aurrera eramandako Mutualia Foroaren 7. edizioak 470 profesional baino gehiago bildu zituen, gaurkotasunezko zenbait gai lantzeko: Gizarte Segurantzaren Sistemaren modernizazioa, etxeko langileak Erregimen Orokorrean sartzea, gazteen enpleguaren sustapenerako premiazko neurriei buruzko 10/2011 Lege Errege Dekretua eta egonkortasunaren sustapena enpleguan. Hurbildutako pertsonen %90 baino gehiagok topaketen balorazio orokor positiboa egin zuten, jardunaldiak eta haien edukiari buruzko galderak “Oso ondo” edo “Ondo” baloratuz. Ondoren, jardunaldi bakoitzaren balorazioa zehazten da.
EGUNA TOKIA BERTARATUAK
BALORAZIO OROKORRA Ona eta oso ona
11/11/2011
Bilbao
242
% 91,5
9/11/2011
Donostia
116
% 96,6
16/11/2011
Eibar
33
% 90,6
10/11/2011
Gasteiz
80
% 92,3
471
% 92,7
Guztira
Ez dugu artikulu hau itxi nahi jardunaldietako hizlariek, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Sara Arostegik, María José Marcillak eta José Ángel Moralek, egindako esfortzua aitortu gabe. Bihotzez eskertu nahi diegu erakutsitako esfortzua eta laguntza
Mutualiako Kudeaketa Saila
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
a ra u tegia Lan Prozedurarako Lege Berria
Zein neurritan du eragina lege honek, langileek osasun alten aurrean egin ditzaketen inpugnazioetan? Urriaren 11n Lan Prozedurarako 36/2011 Lege berria argitaratu zen. Lege horrek, beste berrikuntza batzuen artean, osasun zerbitzu publikoek, INSS-ak edo Mutuek emandako osasun alten inpugnaziorako prozedura berezia jasotzen du. Legea datorren abenduaren 12an sartuko da indarrean.
Beste prozedura berezi batzuekin gertatzen den bezala, lehentasunezko izapidetzea duen premiazko prozedura da, eta kasu honetan horrek garrantzi berezia hartzen du. Gaur egun ohiko prozedurari jarraituz izapidetzen da, eta horrek asko atzeratzen du behin betiko ebazpen judiziala, hau da, langilearen aldeko ebazpen judizialaren eraginkortasuna hutsean geratzen da. Osasun altak berehala bete beharrekoak dira, eta pazienteak inpugnazioa jartzen badu ere, horrek ez du eragin egonkorrik berehalako eraginkortasunean. Horrela, osasun alta bat bidegabea dela esaten duen ebazpen judiziala, alta hori eman eta hilabeteak geroago ezin da jada bete, izan ere, gehienetan, egoera hori konponduta egongo baita, era batera edo bestera (pazientea bere lanpostura itzulita, beste arrazoi baten ondoriozko osasun baja, etab.). Osasun zerbitzu publikoek, INSS-ak edo Mutuek emandako osasun alten inpugnazioa, bi prozedura desberdinen bitartez egituratzen da administrazioan, aipaturiko baja hori 365 egun baino gehiagokoa izatearen edo ez izatearen arabera. Gogoratu behar da, aipatutako epealdi hori gainditu eta gero, alta emateko gaitasuna duen erakunde bakarra Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala dela, Osasun Zerbitzu Publikoen Zerbitzu Fakultatiboen eta Mutuen kaltetan. Aipatutako 365 eguneko epea amaitu aurretik emandako osasun alten aurrean, langileek, irailaren 11ko 1430/2009 Errege Dekretuaren 4. artikuluan araupetutako “osasun altaren berrikuspena” izeneko prozedura has dezakete. Alta jaso eta lau egun naturaleko epearen barruan, alta hori INSS-aren aurrean inpugna daiteke, eta INSS-ak gehienez ere hamabost eguneko epean ebatziko duen prozedurari emango dio hasiera. INSS-ak alta baieztatzen baldin badu, ebazpenaren eraginkortasuna altaren egunera atzeratzen da, eta, ondorioz, langileak, izapidetzeak iraun duen bitartean jasotako diru-laguntzak itzuli behar ditu. 365 eguneko epea gainditzen duten baja prozesuetan INSS-ak emandako alten kasuan, inpugnatzeko prozedura, aipatutako 1430/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitakoa da. Prozedura horrek “altarekin desadostasuna” izena du, eta gehienez ere hamaika eguneko epean ebatzi behar da. Bi kasuetan, INSS-ak langileak aurkezturiko erreklamazioaren aurkako ebazpena ematen baldin badu, horrek esan nahi du Institutu Nazionala dela berretsitako altatik 180 eguneko epean arrazoi berarengatik edo berrerorketengatik baja berriak emateko eskumena duen bakarra. Ondorioz, INSS-a ez den beste erakunde batek, haren ebazpena ezagutzen ez duelako, aipatutako 180 eguneko epe horretan arrazoi beraren ondoriozko baja ematen badu, baja horiek ez dira baliozkoak izango, ezta eraginkorrak ere, langileari aldi baterako ezintasunaren ondoriozko diru-laguntza jaso dezan. Arrazoi beraren ondoriozko bajekin edo berrerorketekin erlazionatutako ondorio horrek langileak atzera botatzen ditu, alta berrikusteko edo altarekin desadostasuna erakusteko prozedurak erabiltzeko orduan, eta, 365 egunetik beherako bajetan batez ere, beste trikimailu batzuk bilatzen dituzte, beste diagnostiko bat duten edo, diagnostiko bera izan arren, kontingentzia desberdina duten, baja berriak bideratzea, besteak beste. Hala ere, lan prozedurarako lege berriak, 365 egun baino gutxiagoko iraupena duten prozesuen alten berrikuspenen inguruko gaietan, aurretik administrazio bidea agortu behar dela ezartzen du, hau da, alta berrikusteko prozedura erabili behar dela. Baina, eskakizun hori ez da eskatzen INSS-ak emandako alta ebazpenak epaileen aurrean inpugnatzeko, 365 egunetik gorako prozesuetan, eta, ondorioz, haien aurkako helegitea zuzenean jar daiteke demanda judizial bitartez. Bi kasuetan, epaialdia, demanda onartu eta bost eguneko epean ezarri beharko da, eta helegiterik onartuko ez duen epaia, epaialdia burutu eta hiru eguneko epean emango da. Epai horretan, emandako altaren zilegitasuna edo zilegitasun eza baino ez da adieraziko, eta bertan ezin izango dira metatu beste izaera bat duten erreklamazioak, aldi baterako ezintasunaren ondoriozko diru-laguntzen inguruan egon daitezkeen diferentziak barne.
Iñaki Esnal, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letratua
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
g a u r egun
Mutualiak autonomoen jarduera uztearen ondoriozko prestazioen kudeaketa hasi du Joan den azaroaren 1ean, langile autonomoen jarduera uzteagatiko babes sistema berezia ezartzen duen urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretua, 32/2010 Legea (“autonomoen langabeziari buruzko legea” izenez ezaguna) argitaratzean, beraien borondatetik kanpoko zergatiak direla eta beraien jarduera utzi behar izan duten talde horretako pertsonek, prestazioa eskuratzeko eskaria egin dezakete jada, baldin eta legez ezarritako baldintzak betetzen baldin badituzte.
Oinarrizko baldintza, kontingentzia profesionalen (laneko istripuak eta laneko gaixotasuna) estaldura izatea eta jarduera uzteko estaldura berri horretarako beste %1,7 (ohiko kontingentzien kuotei hobariaren %2,2ari %0,5 kentzetik sortutako ehunekoa) kotizatu izana jarduera utzi aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez. Egoera hori gertatzea posible da jada, kontuan izanik Legea 2010eko azaroan sartu zela indarrean. 2011ko azaro honetatik aurrera, kontra-prestazio hori ematen hasiko da, ondoren adierazten diren gizarte estaldura hauekin: oinarri arautzailearen %70eko aldi baterako prestazio ekonomikoa, jarduera uztea gertatu eta hurrengo hilabetetik aurrera, ohiko kontingentziengatiko Gizarte Segurantzaren kotizazioaren ordainketa prestazioa jasotzen den bitartean, prestakuntzarako eta lanbide orientaziorako neurriez gain. Lehenbiziko bi prestazioak Mutualiak ordainduko ditu, estaldura horretarako langilea Mutua honetara lotuta baldin badago, eta hirugarrena, dagokion Autonomia Erkidegoko enplegu zerbitzuen kontura izango da. Prestazioaren iraupena 2 eta 12 hilabete artekoa izango da, eta kotizaturiko epealdien arabera ezarriko da (12 hilabetetik 48 hilabete edo gehiagora), Lege horren 8. artikuluan jasotzen den eskalaren arabera. Horrez gain, eta berrikuntza gisa, arauak, norberaren kontura ari diren nekazaritzako langileei zuzendutako Sistema Bereziko langileengana ere hedatzen du babesa, Errege Dekretuaren Bosgarren Xedapen Gehigarrian aurreikusten diren espezialitateetan, eta 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuz.
Eskuratzeko betebeharrak Orokorrean, prestaziorako eskubidea izateko, honako eskakizun hauek bete beharko dira: 1.- Jarduera uzten den egunean, norberaren kontura aritzen diren langileen edo langile autonomoen Erregimen Berezian afiliaturik egotea, alta egoeran eta kontingentzia profesionalen eta jarduera uztearen estaldura izatea, eta gauza bera Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren barruan dauden eta norberaren kontura aritzen diren pertsonen kasuan. 2.- T.G.S.S. baja eskatzea dagokion erregimen berezian. 3.- “Jarduera uztearen lege egoeran” egotea. Araudiak hori egiaztatzeko arau bereziak ezartzen ditu, adierazitako jarduera uzteko arrazoien arabera: ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produkziokoak; ezinbesteko zergatia; administrazio lizentziaren galera; jarduera uztea genero indarkeria edo/eta dibortzio egoeretan. Horrez gain, berezitasunak ezartzen dira TRADE taldearentzat eta kooperatibistentzat. 4.- Lan merkatura itzultzeko jarrera aktiboa adieraztea, langabezia prestaziorako aurreikusten den jarduera konpromisoa sinatuz eta, Autonomia Erkidegoetako enplegu zerbitzu publikoek bultzatuta, prestakuntzara, lanbide orientaziora eta ekintzailetza jardueraren sustapenera bideraturiko jarduerak egiteko prest egotea. 5.- Eskatzaileak, erretiratzeko ohiko adina bete gabe izatea (65 urte) pentsio hori eskuratzeko beharrezkoa den gutxieneko kotizazio epealdia egiaztaturik ez duen kasuetan izan ezik; eta talde jakin batzuentzat erretiratzeko adina murrizteko aurreikusita dauden salbuespenekin. 6.- Jarduera uzten den egunean Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean egotea. 7.- Pertsona bat edo gehiago norberaren kontura lanean izanez gero, jarduera utzi baino lehen, beharrezkoa izango da laneko legedian araupetutako bermeak, betebeharrak eta prozedurak betetzea.
Non eta noiz eskatzen da babesa Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondoriozko kontingentziak Mutualian babesturik dituzten pertsonek, beharrezkoak diren betekizun guztiak betetzen badituzte (32/2010 legearen 4. artikulua), eta jarduera uzteko lege egoeran baldin badaude (lege testu beraren 5. artikulua), jarduera uzteagatiko babes eskubidea onartzea eska dezakete Mutualiako edozein zentrotan. Jarduera uzteko lege egoera onartzea eskatu ahal izateko epea, jarduera utzi eta hurrengo hilabetearen azken egunean amaituko. da. Eskaria epe hori igaro ondoren aurkezten baldin bada, prestazio ekonomikoa jasotzeko epealditik kendu egingo dira epea amaitu zen egunetik eskaria aurkeztu zen egunera bitartean dauden egunak. Araudi aplikagarria, informazio gehigarria eta prestazioa eskatzeko formularioa Mutualiaren web gunean duzue eskura: www.mutualia.es
Sonia Gutiérrez - IMS-ko eta CATA-ko Prestazio Ekonomikoen Arduraduna
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
a z t e r lan
Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen azterketa eta konparatiba 2009 eta 2010 epealdiak. (2. partea) Mutualiako Prebentzio Sailak, bere kide diren enpresa guztietan 2009 eta 2010 urteen artean gertaturiko laneko istripu eta gaixotasun profesional guztiak, baja eragin dutenak zein bajarik eragin ez dutenak, aztertzen dituzten bi azterlan burutu ditu. Bigarren artikulu honetan, laneko gaixotasunei buruzko datuak aztertuko ditugu.
Burututako azterlanaren xedea, gure kide diren enpresetan 2009. eta 2010. urteetako istripu indizeari buruzko datuen ikuspegi orokor konparatzailea ematea da, Laneko gaixotasunetan eragin gehien duten faktoreak eta horren eragina gehien jasaten duten jarduera ekonomikoak zein( diren aztertuz. Ateratako informazioa eta ondorioak kontuan izanik, 2011 eta 2012. urteetarako prebentzio jarduketarako estrategia eratuko da, Mutualiako kide diren enpresetan Laneko gaixotasunen eragina murrizteko. Laneko gaixotasunen adierazpenen bilakaerari dagokionez, Mutualian ikusten da 2007tik 2008ra behera egin duela laneko gaixotasunen eraginak, baina urte horretatik aurrera, pixkanaka gorako bidea hartu duela. Lan eta Inmigrazio Ministerioaren datuen arabera, Estatu mailan, kopuruak ez du ia aldaketarik izan.
1. grafikoa: 1 00.000 langile bakoitzeko laneko gaixotasunen intzidentziaren datuen konparazioa 2007-2010 epealdian, MUTUALIAN eta MTIN-an. 500 432
450 400
349
350
378
363
300 250 200 150 106
118
113
116
2008
2009
2010
100 50 5000 2007 432
450 400
349 Mutualia Datos
350
378
363 Datos MTIN
300 250 Pixkanakako igoera horren azalpena, Mutualiako osasun alorreko langileen diagnostikoan izandako hobekuntzan, eta lauki200 berrian oinarritutako laneko istripuen jakinarazpena (1299/2006 E.D.) espezifikoagoa izatean, eta aurreko laukiak 0 100 200 300 400 500 600 700 baino gaixotasun gehiago hartzean oinarritu daiteke. 150
118
116 664,09 113 dagoen tartearen arrazoia, Navarra 106 Mutualian azaldutako eta Estatuan azaldutako laneko gaixotasun kopuruan sektore 100 “arriskutsuagoetan” langile kopurua handiagoa dela edo bertako profesionalek adierazpen gehiago Paísbabestutako Vasco 350,91 egiten dituztela izan Aragón daiteke. 324,24 50
La Rioja
279,06
Autonomia Erkidegoaren arabera jakinarazitako laneko gaixotasun parteen banaketari dagokionez, eta intzidentzia 0 Asturias da Eragin maila handiena 169,11 duena, eta bere ondoren Euskadiko Autonomia Erkidegoa mailari begiraturik, Nafarroa 2007 2008 2009 2010 155,09 dator, 100.000 langile bakoitzeko prozesu gehien hasi duen bigarren erkidegoa, 2010. urtean jakinarazitako Laneko Cantabria gaixotasunei buruzkoGalicia parteen %16 betez. 142,20 Cataluña
128,46 Datos Mutualia 111,54
Castilla y León
Datos MTIN
102,10 Región de Murcia 2. grafikoa: 2 010. urtean 100.000 langile bakoitzeko laneko gaixotasunen eragin maila, Autonomia Erkidegoen Cmdad. Valenciana arabera 97,94 Islas Baleares Castilla - La Mancha Extremadura Canarias Navarra Ceuta País Vasco Andalucía Aragón Cmdad. de Madrid La Rioja Melilla Asturias
86,05 65,24 100 63,68
0
200
400
500
600
700
54,24
664,09
40,71
350,91
38,92
324,24
36,17
279,06
0
169,11 155,09
Cantabria Galicia
142,20
Cataluña
128,46 111,54
Castilla y León
102,10
Región de Murcia Cmdad. Valenciana
97,94
Islas Baleares
86,05
Castilla - La Mancha
65,24
Extremadura
63,68
Canarias
54,24
Ceuta
40,71
Andalucía
38,92
Cmdad. de Madrid
36,17
Melilla
300
0
Laneko gaixotasun gehienak 6 Autonomia Erkidegotan kontzentratzen dira (%57). Erkidego horietan azaldutako laneko gaixotasun maila, agente fisikoen ondoriozkoak, batez ere, besteetan baino askoz altuagoa da.
1. taula: M UTUALIAko laneko gaixotasunen ehunekoa 2009. eta 2010. urteetan CNAE Nagusietan CNAE kodea
CNAE-aren deskribapena
2009 (%)
2010 (%)
Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak izan ezik
20,8
22,1
24
“Metalurgia; Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuen fabrikazioa”
14,5
13,8
28
Makineria eta ekipoen fabrikazioa n.c.o.p.
4,8
6,5
85
Hezkuntza
4,6
5,4
43
Eraikuntza espezializatu jarduerak
5,3
4,7
29
Motordun ibilgailuen, atoien eta atoi-erdien fabrikazioa
3,7
4,6
25
Laneko gaixotasunen jatorriari dagokionez, aztertutako datuen arabera, 2010ean azaldutako Laneko gaixotasunen %91,64 agente fisikoen ondoriozkoak dira, %41,40 laneko zarataren ondoriozkoak eta %44,72 derrigortutako jarreren eta mugimenduak behin eta berriro errepikatzearen ondoriozkoak dira. Ahotsa epe luzean derrigortzearekin erlazionatutako gaixotasunak, ahots-kordetan noduluak eragiten dituztenak, guztien arteko %5,44 dira, eta Hezkuntzaren alorrean daude zentratuta, batez ere. Horrek guztiak argi eta garbi adierazten du beharrezkoa dela prebentziozko ekintzak zergati horietara bideratzea, garrantzitsuak izan daitezkeen bestelako patologiak baztertu gabe, azken horiek oso ondorio larriak eragin baititzakete langileen osasunean, minbizia sor dezaketen agenteen ondoriozko laneko gaixotasunak, besteak beste. Horrela, eta Mutualian burutuko den prebentziozko jarduketa gisa, arazo hori gehien jasaten duten sektoreetako ahalik eta langile eta enpresa gehienetara helduko diren informazio eta sentsibilizazio kanpainak ari dira diseinatzen, Laneko gaixotasun horien eragina murriztu ahal izateko.
Pilar Bezares, Mutualiako prebentzio teknikaria
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
p re bentzioa Jardunaldi teknikoa
Prebentzio Baliabidearen Eskuliburuaren Aurkezpena Datorren azaroaren 30ean Prebentzio Baliabidearen Eskuliburua aurkeztuko da Bilboko Bidebarrietako liburutegian. Eskuliburu hori Mutuliak eta Osalanek egin dute elkarlanean.
Aurkezpen jardunaldia interesa duten pertsona edo erakunde guztiei dago zabalik, eta inaugurazio ekitaldian Pilar Collantes Ibañezek, Osalaneko Zuzendari Nagusiak eta, Miguel Ángel Lujuak, Mutualiako Zuzendari Nagusiak, hartuko dute parte. Ondoren zenbait hizlarik hartuko dute parte: José Antonio Carnero, Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskatzailea, Javier Moreno Saracibar, Osalaneko Sail Arduraduna eta Mª del Mar Crespo Millán, Mutualiako Prebentzio Saileko Arduraduna. Eskuliburuak, prebentzio baliabideari buruzko oinarrizko kontzeptuak argitzeko beharrari erantzuten dio. Irudi hori, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz 54/2003 Legearen berriztapenaren ondoren agertu da. Hiru partetan dago banaturik. Lehen partean, irudi horri buruzko oinarrizko galderak argitzen dira, prebentzio baliabidea zer den, noiz den beharrezkoa, zein izan daitekeen prebentzio baliabide eta zein prestakuntza edo gaitasun izan behar duen, haien funtzioak eta erantzukizunak, etab. Bigarren partean, prebentzio baliabide baten presentzia eska dezaketen jardueren, prozesuen eta eragiketen zerrenda jasotzen da. Bi parteak, enpresetako arduradunei, zaindu beharreko jarduketen aukeraketa eta kudeaketa lana erraztera daude bideratuta. Hirugarren partean, eta Prebentzio Baliabidearen presentzia beharrezko egiten duten jarduerei dagozkien prebentzio neurriei buruzko informazio orokorra Prebentzio Baliabide gisa arituko diren langileen esku jartzeko asmoz, prebentzio baliabidearen presentzia eska dezakeen egoera bakoitzari buruzko fitxa aurkezten da. Fitxa horietan, orokorrean, prebentzio baliabideak jardueraren aurretik, jarduera burutzen ari den bitartean eta amaierako fasean jarraitu behar dituen jarraibideak eta egoera horietan izaten diren arriskuak eta prebentzio neurriak jasotzen dira. Eskuliburua, paperean edo CD-an, gure mutuako kide diren enpresen esku dago, eta Mutualiako Prebentzio Sailean eskatu edo www.mutualia.es web gunetik jaitsi daiteke.
Mutualiako Prebentzio Saila
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
p re b entz ioa
Behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduen azterketarako aholkua Behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduen ondoriozko arriskuak lesioak sor ditzake langilearengan. Enpresak, behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduak dituzten lanpostuak identifikatu behar ditu, arrisku horretan eragina izan dezaketen faktoreak aztertuz, horrela arrisku horren aurrean behar bezala jardun ahal izateko.
INSHT-aren (NTP 311 Errepikapenaren ondoriozko mikro-traumatismoak: azterketa eta prebentzioa) arabera, behin eta berriro errepikatzen diren lanak, 30 segundoz behingoa baino ziklo laburragoa duten jarduerak edo funtsezko mugimenduak zikloak irauten duen denboraren %50ean edo gehiagotan errepikatzen diren jarduerak dira. Behin eta berriro errepikatzen diren mugimenduen ondorioz gertatzen diren eta aztertu behar diren arrisku faktoreak honako hauek dira:
l Antolakuntzarekin erlazionaturiko faktoreak, prestakuntza, ezarritako geldialdiak edo lanpostuari dagozkionak, lan erritmoa, lanpostuen artean errotaziorik egiten den ala ez, produkzioarekin erlazionaturiko gain-saririk edo penalizaziorik dagoen, etab. l Lanari eta lan taldeei buruzko faktoreak, hau da, langileak hartutako gorputz jarrerak, erabilitako lanabesei heltzeko tokiak edo gailuak, piezen eta tresnen pisuak, egindako pieza kopurua, lanerako planoen altuera, lanpostuan edo biltegiratzeko tokietan eta piezak jasotzeko eta jartzeko lekuetan dagoen espazioa, lanpostuan dagoen espazioaren kokagunea edo antolakuntza, etab. l Lana egiten duten pertsonen faktore antropometrikoak edo banakakoak, hau da, altuera, etab. l Ingurumenarekin erlazionaturiko faktoreak.
Informazio fitxa
Jaione Fernรกndez, Mutualiako prebentzio teknikaria
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a z a r o a
2 0 1 1
g a u r egun
Mutualia Kanala sortu da Mutualiak karteleria digital sistema ezarri du gure itxaron gelatarako. Sistema horri esker ikusteko edukiak eskaini ahal dira TB pantailen bitartez.
Komunikazio sistema berria da, eta edukien kudeaketa era zentralizatuan egiten da, Internet bitartez. Hasierako programazioan bukle sekuentzia ari gara emititzen, laneko arriskuen prebentzioari buruzko bideoekin, odola emateko kanpainekin, Mutualiaren goiburuekin‌ eta sekuentzia hori eguneratuz joango gara, naturari, bide segurtasunari, kirolei, lehen laguntzei, bizitza osasungarriari buruzko aholkuei, energiaren aurrezpenari, pazientearen segurtasunari‌ buruzko edukiekin. Inkesta bat jarri dugu martxan, pazienteek kanal horretan ikusi nahiko lituzketen edukiak adieraz ditzaten. Une oro, pantailaren behealdean, azken albisteak eskainiko dira, denbora errealean, eta ezkerraldean meteorologiari buruzko informazioa, hurrengo orduetako aurreikuspenarekin. Oharrak emateko aukera ere badugu, zentroen ordutegiaren aldaketak, jaiak, etab. Sistema hori zenbait itxaron gelatan jarri da martxan: Henaon (ITCC kontsultak), Ercillan (Larrialdiak eta kontsultak), Pakean (kontsultak), Gasteizen (kontsultak eta ITCC-ko itxaron gela), eta Erandioko, Iurretako, Irungo eta Eibarko zentro periferikoetan. Guztira, 42 hazbeteko 13 pantaila eta Internetera konektatutako 10 mini-PC instalatu dira. Inbertsioetarako aurrekontuek horretarako aukera ematen badute, gure asmoa estaldura zentro guztietara zabaltzea da. Kanal hori martxan jarriz, balio erantsia ematen diegu gure itxaron gelei, bezeroari eskainitako zerbitzuan beste ekintza bat burutzen dugu eta gizartearekiko dugun konpromisoa indartzen dugu, eskaintzen ditugun edukien bitartez. Kanal horren kudeaketa Irudi Taldeak egiten du, eta heltzen zaizkigun iradokizun edo ideia guztietara zabalik gaude.
Mutualiako Irudi Taldea
a z a l a