mutua a p i r i l a
2 0 1 2
informazioa 1 6 . z b k
g au r e g u n
Mutualiak Petronor saritu du, bere kide diren 22.600 erakundeen arteko enpresa seguruena izan delako Horrez gain, aintzatespena eman dio Azti-Tecnaliari, arraina sexatzeko eta sailkatzeko prozesuaren garapenaren bitartez arrantzaren industrian lortu duen arriskuen murrizketa dela eta.
legeak
Aldi baterako ezintasunari eta oporrei buruzko erregulazio berria Zenbat denboraz goza dezaket nire oporrez, oporrak hartu behar nituen garaian aldi baterako ezintasun egoeran egon baldin banaiz?
M u tu a l i a f o ro a
Bostehun partaide inguru Joan den martxoko azken astean Mutualia Foroaren VIII. Edizioa ospatu zen. Oraingo honetan, 437 profesional bildu ziren Gasteizen, Bilbon, Eibarren eta Donostian burututako topaketetan. Topaketa horietan gaurkotasuneko gaiak landu ziren, Raquel Martínez Balbásek eta Iñaki Esnal Zalakainek, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letradunek eta Susana Castaños del Molinok, Sail horretako Letradun-Buruak aurkeztutako hiru hitzaldi interesgarrien bitartez.
aholkua
Kasu praktikoa
Osasunaren zainketa
Seme-alaben zainketa dela eta %33,33ko jardunaldi murrizketa duen eta denbora gutxi barru beste seme-alaba bat izan behar duen pertsona baten kasua planteatzen da. Posible al da jardunaldiaren %100eko amatasun ordezkapen kontratu batez ordezkatzea?
Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen arabera, enpresariak “beraien osasun egoeraren aldian behingo zainketa zerbitzua bermatuko die langileei, bakoitzaren lanarekin erlazionaturiko arriskuen arabera”. Zainketa horrek zein alderdi hartu behar dituen eta nolakoa izan behar den ikasiko dugu.
prest az ioak
Bonus pizgarriari buruzko Berezia (II. partea)
p res ta k u n t z a g e l a
Jardunaldi teknikoak maiatzean Mutualiako Prebentzio Sailak bi jardunaldi tekniko emango ditu datorren maiatzean, biak ere doakoak, prebentzioarekin erlazionatutako gai hauei buruzkoak: “Laneko istripuen eta gaixotasunen ikerketa” eta “Oinarrizko prestakuntza langile autonomoentzat”.
s a riak
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko IX. Mutualia Argazki Lehiaketa Beste urte batez, eta apirilaren 28arekin, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunarekin bat etorriz, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualia Lehiaketako sariak jaso nahi dituzten argazkiak aurkezteko epea zabaltzen da.
2011ko edizioko irudi irabazlea.
Aldizkariaren aurreko zenbakian, enpresek Bonus pizgarria lortzeko behar dituzten eskakizunak aipatu genituen. Horren jarraipen gisa, zenbaki honetan 2010eko eta 2011ko Bonus kanpainen egungo egoera landuko dugu.
Eman iritzia MUTUA INFORMAZIOA gure aldizkari digitalaren zenbaki berri bat bidali dizugu, eta gustatzen zaizun ala ez, ezer aldatuko zenukeen edo formatuaz edo gaiez iruzkinik egin nahi duzun jakin nahi genuke. Lagundu nahi badiguzu, edozein iruzkin mota egin dezakezu hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: mutuainformacion@ mutualia.es
www.mutualia.es 900 50 60 70 Aldizkariaren beste zenbaki batzuk interesatzen baldin bazaizkizu, sakatu hemen
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
g a u r egun
Mutualiak Petronor saritu du, bere kide diren 22.600 erakundeen arteko enpresa seguruena izan delako Horrez gain, aintzatespena eman dio Azti-Tecnaliari, arraina sexatzeko eta sailkatzeko prozesuaren garapenaren bitartez arrantzaren industrian lortu duen arriskuen murrizketa dela eta. Joan den apirilaren 26an ospatu zen Mutualia Sariaren 5. edizioaren ekitaldiaren buru María Pilar Ruiz-Larrea Aranda andrea, Gizarte Segurantzako Erakunde Laguntzaileen Zuzendariorde Nagusia izan zen. Ekitaldian Zuzendariorde Nagusiak, Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen eta Gaixotasunen mutuek egiten duten lan garrantzitsua azpimarratu zuen, mutua horiek estaltzen dituzten kontingentziei dagokienez, Gizarte Segurantzarekin elkarlana egiten duten erakunde gisa aritzen baitira. Mutualiaren lana azpimarratu zuen, Gizarte Segurantzaren prestazioak eraginkortasunez eta kalitatez kudeatzen dituela esanez, bere kide diren eta babesten dituen langileen alde, beti ere. Mutualiak Pretonor saritu du, mutuako kide diren 22.600 erakundeen arteko enpresa seguruena izan delako. “Mutualia Sariaren” bosgarren edizioaren sariak apirilaren 26an banatu ziren, datorren larunbatean ospatuko den Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna ospatzeko. Sari horiek istripu mailaren bilakaera positiboa, instalazioen kalitatea eta prebentzioaren kudeaketa eta integrazioa baloratu dituzte. Sariaren epaimahaiak Miguel Carrera y Cía., S.A. enpresari akzesit bat ematea erabaki du. Sari horren bitartez, Mutualiako kide diren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren alorrean kudeaketa eta emaitza bikainak direla eta lan azpimarragarria burutu duten enpresak saritu nahi izan dira. Mutuako kide diren 22.600 enpresen artean aukeraketa egiteko jarraitu izan diren irizpideak, laneko istripu eta gaixotasun kopuruaren murrizketa, baja eragin edo ez, eta sektorearekin alderatuz istripu indizeak murriztu izana izan dira. Halaber, zuzendaritzaren inplikazioa, kudeaketa sistemaren integrazio maila, instalazioen eta lanerako ekipoen egoera eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudiaren betetze orokorra ere kontuan izan dira.
Laneko arriskuen alorreko ikerketari eta berrikuntzari saria Horrez gain, Mutualiak, 25.000 €-ko sari ekonomikoa duen laneko arriskuen prebentzioaren alorreko ikerketari, garapen teknologikoari eta berrikuntzari ematen zaion “Mutualia Saria” eman dio Azti-Tecnaliari, “Reducción de riesgos en la industria pesquera mediante el desarrollo de un proceso de sexado y clasificación de pescado” lanarengatik. Sariaren epaimahaiak erabaki duenez, aipamen bereziak eman zaizkie Resa, S.L. Segurtasun Sistemen enpresak aurkeztutako “Sistema de Seguridad Siper” lanari eta Gureak Taldeko Goroldik aurkeztu duen “Vircap, herramienta de Realidad Virtual para la Formación en Jardinería de Personas con Discapacidad” lanari. Kategoria horretan, aurkeztutako diseinuak eta aplikazioak enpresan aplikazio praktikoa izatera zuzendurik egotea izan da kontuan, aplikazio unibertsala izatea, etorkizunari begira egotea eta eraginkortasuna frogaturik izatea. Epaimahaiko kideak honako hauek izan dira, besteak beste: Javier Díez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren izenean; Cristina Uriarte, Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatuz; Amaia López-Iriondo, Confebasken izenean; eta Ignacio Lekunberri, Mutualia ordezkatuz.
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
l e g e ak
Aldi baterako ezintasunari eta oporrei buruzko erregulazio berria Zenbat denboraz goza dezaket nire oporrez, oporrak hartu behar nituen garaian aldi baterako ezintasun egoeran egon baldin banaiz?
Beti sortu ditu eztabaidak aldi baterako ezintasun epealdiak eta oporraldiak bat etortzeak. Horrela, buletin honen 2011ko urtarrileko zenbakian argitaraturiko artikuluan planteatu zen, eta orain, Lan Merkatuaren Berriztapenerako Presazko Neurriei buruzko otsailaren 10eko 3/2012 Legezko Errege Dekretuan ere landu da. Izan ere, laneko eta familiako bizitza kontziliatzeko neurriei buruzko Lehen Azken Xedapenak, lerroalde berria gehitu baitio martxoaren 24ko 1/1995 Legezko Errege Dekretuz onetsitako Langileen Estatutuaren 38. artikuluari. Egindako berriztapenean oinarrituz, eta Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren (TJUE) erabakietan oinarriturik zegoen Epaitegi Gorenaren dotrina berria izaten ari zenari jarraituz, testu berriak oporraldia aldi baterako ezintasun epealdiarekin bat baldin badator, eta oporrei dagozkien urte naturalaren barruan gozatzea ezinezkoa baldin bada, langileak aldi baterako ezintasuna amaitzean goza ditzakeela adierazten du, horiek sortu diren urtearen amaieratik 18 hilabete baino gehiago igaro ez badira. Esan behar dugu aipaturiko Langileen Estatutuaren 38. artikuluan legegileak sartuak zituela haurdunaldiaren, erditzearen edo edoskitzearen ondoriozko aldi baterako ezintasunaren eta oporraldiaren bat egitearen ondorioak, eta baita kontratu eteteak ere, erditze eta amatasun balizkoetan, oporrak beste data batean gozatzeko aukera eskainiz, horiek jasotzeko urte naturala amaituta egon arren. Aldaketa hori, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 11.6. Xedapen Gehigarriak ezarri zuen, TJUE-ren dotrinan oinarrituz, baita ere. Legegileak, duela denbora gutxi egindako aldaketan, zenbait epairen dotrina sartzen du jada zuzenbide positiboaren barruan, Europar Legebiltzarraren 2003/88/CE Arteztaraua aplikatuz emandako 2009ko urtarrilaren 20ko TJUE-rena eta laneko denboraren antolaketari buruzko zenbait alderdiri buruzko 2003ko azaroaren 4ko Kontseiluarena, besteak beste. TJUE-ren iritziz, ordaindutako urteko oporrez gozatzeko eskubidea, erkidegoko zuzenbidearen salbuespenik gabeko eskubidea da, epealdi berriaren ezarpena nazio bakoitzeko zuzenbidean xedatutakoaren mende badago ere, izan ere Estatu Kideak baitira, beraien barne araudiaren bitartez, eskubide hori bete ahal izateko printzipioak ezarri behar dituztenak, erkidegoaren printzipioetan oinarrituz. TJUE-k bere epaietan, aldi baterako ezintasunaren eta oporren helburua desberdinak direla baloratzen du. Lehenbizikoaren xedea osasuna berreskuratzea da, eta oporrena langileak atseden hartzea, aisiaz eta denbora libreaz gozatzea eta familiako bizitza pertsonala kontziliatzea. Irizpide hori ezarri zuen Epaitegi Gorenak zenbait epaitan, 2011ko maiatzaren 25eko RJ 2011/5101 eta 2010eko apirilaren 27ko RJ 2010/6787 epaietan, besteak beste. Berrikuntza baliatuz, oporrei buruzko Langileen Estatutuaren artikulua aldatu da, erkidegoaren aginduak betez eta jurisprudentzia ezartzen duen dotrina jasoz. Legegileak, oporretarako adosturiko datan, aldi baterako ezintasun egoeran egoteagatik oporrak gozatzea ezinezkoa izan denean oporretarako data berria finkatzeko aukera eskaintzeaz gain, eskubide horretaz gozatzea posible izango den epealdia ere ezarri izan du, izan ere, printzipio orokorraren arabera, oporrak, dagozkien urtearen barruan gozatu behar dira, eta 18 hilabeteko epealdia ezarri du, oporrak sortu diren urtearen amaieratik aurrera. Hori dela eta, aukera egongo da aldi baterako ezintasuna izandakoan ere oporrez gozatzea, eta urte bateko baino gehiagoko oporrak biltzea. Horrela, langile batek bere aldi baterako ezintasun egoera 2010eko irailaren 4an hasten badu, 2010. urteari dagozkion oporrak oraindik gozatu gabe dituela, eta2012ko martxoaren 4ra bitartean aldi baterako ezintasun egoeran badago, gehieneko epealdia agortu eta luzapen baten ondoren, balizko horretan dagoen langile horrek, oraindik erabili gabeko 2010eko oporrak eta 2011ko opor osoak gozatu ahal izango ditu, izan ere, aldi baterako ezintasun egoeretan ere oporrak sortzen baitira; horrez gain, 2012. urtean dagozkion oporrak ere gozatu ahal izango ditu, eta denbora tarte luzea ezartzen zaio opor horiek goza ditzan. Joan den urteko azaroaren 22an emandako TJUE-ren epai batean, C-214/10, KHS gaia izenekoan, Epaitegi gorenaren iritziz, Erkidegoko Araudiarekin bat dator 15 hilabeteko epealdia ezartzea, epealdi horren amaieran ordaindutako urteroko oporrak baliogabeturik gera daitezen, Alemaniatik etorritako kontsulta batekin erlazionaturik. Espainiako legegileak, langileentzat mesedegarriagoak diren irizpideak izan ditu.
Raquel MartĂnez, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letraduna
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
M u tualia foroa
Bostehun partaide inguru Joan den martxoko azken astean Mutualia Foroaren VIII. Edizioa ospatu zen. Oraingo honetan, 437 profesional bildu ziren Gasteizen, Bilbon, Eibarren eta Donostian burututako topaketetan. Topaketa horietan gaurkotasuneko gaiak landu ziren, Raquel Martínez Balbásek eta Iñaki Esnal Zalakainek, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Letradunek eta Susana Castaños del Molinok, Sail horretako Letradun-Buruak aurkeztutako hiru hitzaldi interesgarrien bitartez.
Hitzaldiak, gure web guneko honako esteka hauetan ikus ditzakezue: l “Absentismoak/aldi baterako ezintasunak lan-harremana mantentzean eta oporraldian duen eragina.Alta medikoaren aurkaratzea egiteko jardunbide berezia. Lan eta familia-bizitzaren adiskidetzearen inguruko berritasunak” l “Kontratazioa eta lan-harremana mantendu ahal izateko neurriak: kontratuaren etendura eta lanaldiaren laburtzea. Gizarte Segurantzako kotizazioetan hobaria” l “Gizarte Segurantzako Legearen eta Lan-arloko Jurisdikzio Erregulatzailearen Legearen aldaketak ondorengo egoeratan: lan-kontratuen amaiera -taldekoa eta banakakoa- eta Gizarte Segurantzaren prestazioen kudeaketax” Bertaratutako pertsonen %95ek baino gehiagok jardunaldien balorazio orokor “Ona edo Oso Ona” egin zuten. Ondoren, jardunaldi bakoitzaren balorazioa azalduko dizuegu:
EGUNA TOKIA PARTAIDEAK
BALORAZIO OROKORRA Ona eta Oso Ona
26/03/2012
Gasteiz
72
%95,24
27/03/2012
Bilbao
242
%97,18
28/03/2012
Eibar
28
%92,31
30/03/2012
Donostia
95
%97,56
437
%96,55
Guztira
Azkenik, jardunaldietan hitzaldiak garatu zituzten pertsonen esfortzua eskertu nahi dugu: Raquel Martínez, Iñaki Esnal eta Susana Castaños. Benetan eskertzen diegu egindako lana eta eskainitako laguntza.
Ismael Calle, Bizkaiko Kudeaketa Koordinatzailea
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
l e g e ak
Kasu praktikoa Seme-alaben zainketa dela eta %33,33ko jardunaldi murrizketa duen eta denbora gutxi barru beste seme-alaba bat izan behar duen pertsona baten kasua planteatzen da. Posible al da jardunaldiaren %100eko amatasun ordezkapen kontratu batez ordezkatzea?
Kasuaren xedea hau da: amatasun atsedenaldia jaso baino lehen, seme-alaben zainketa dela eta %33ko jardunaldi murrizketa duen langile bat, amatasun atsedenaldian irauten duen bitartean, jardunaldi osoko interinitate kontratu baten bitartez ordezkatzeko aukerarik dagoen ala ez aztertzea. Langileen Estatutuaren 37.5. artikuluak, jardunaldi zortzirenaren eta jardunaldi erdiaren arteko jardunaldi murrizketa jasotzeko aukera eskaintzen die, legezko zainketa arrazoiak direla eta, zortzi urtetik beherako haur bat zaindu behar duen langileei. Planteaturiko kasuan, langileak, bere eskubidea erabiliz, %33ko jardunaldi murrizketa du. Hau da, une honetan burutzen ari den jardunaldia %66koa da. Halaber, Langileen Estatutuaren 45.1. artikuluaren d) atalak, amatasuna dela eta bi aldeak lotzen dituen kontratua eteteko aukera ezartzen du, eta Langileen Estatutuaren 48. artikuluak etete hori lanpostua erreserbatuz egin beharko dela adierazten du; 4. atalean etete horrek hamasei aste jarraituko iraupena izango duela adierazten da, eta epe hori luzatu egin daitekeela, erditze anitza izanez gero, bi astez, bigarren seme-alabatik aurrerako semealaba bakoitzarengatik. Etete epealdi hori langile interesatuak erabakitzen duen bezala banatuko da, baina sei aste erditzearen ondorengo asteak izan beharko dira. Lanpostua gordetzeko eskubidea duen lan kontratuaren etete balizkoaz ari garenez, amatasunaren ondoriozko atsedenaldia duen langilea interinitate kontratu baten bitartez ordezkatu ahal izango da, Langileen Estatutuaren 15.1. artikuluaren c) atalak adierazten duenez. Ondorioz, amatasunaren ondoriozko atsedenaldia, lan kontratuaren etenaldia da, lanpostua eta haren ezaugarriak gordetzeko eskubidearekin, hau da, kategoria, lan jardunaldia‌ Eta, ondorioz, interinitate kontratu baten bitartez egiten den ordezkapena, ordezkaturiko langileak zituen baldintza berberetan izango litzateke. Dagokigun kasuan, %66ko jardunaldiarekin egin beharko litzateke. Baina horrek ez du kaltetzen amatasunaren ondoriozko atsedenaldiaren ondorio den amatasun prestazioa langilearen oinarri araupetzailea %100era parekatuz oinarrituz ordaintzeko beharra, amatasun egoerari ematen zaion onura baita. Horrela, aipatutako onura Gizarte Segurantzako Lege Nagusiaren 180.3. artikuluaren 2. atalean jasotzen da. Bertan adierazten da legezko zainketaren ondoriozko jardunaldi murrizketa epealdietan egindako kotizazioen kasuan, oinarriak, lan jardunaldi murrizketa hori izan gabe izango litzatekeen zenbatekoaren %100eraino handituko direla, amatasun prestazioaren ondoreetarako, besteak beste. Hau da, jardunaldi murriztua duen langilearen ordezkapena eta amatasunaren ondoriozko prestazioak egoera desberdinak dira, beraien arteko erlazioa argia den arren. Langilearen ordezkapenak langilearen eta enpresaren arteko kontratu harremanari dagokio, eta ordezkapen hori, ordezkaturiko langileak zituen baldintza berberetan egin beharko da. Amatasunaren ondoriozko prestazioari dagokionez, izaera babeslea duenez, langilearen kotizazioa hobetu egiten du, legezko fikzioa sortuz, bere kotizazio oinarria %100eraino handituz, amatasunaren ondoriozko prestaziorako dirulaguntza ekonomikoa kalkulatzeko.
Ondorioak: Amatasunaren ondoriozko atsedenaldia dela eta egin behar den langile baten ordezkapena, ordezkaturiko langileak zituen baldintza berberetan egin beharko da.
Mutualiako Giza Baliabideetako kide den JosĂŠ Antonio Prieto letradunaren elkarlan berezia Aholkularitza Juridikoarekin
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
a h o l kua
Osasunaren zainketa Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen arabera, enpresariak “beraien osasun egoeraren aldian behingo zainketa zerbitzua bermatuko die langileei, bakoitzaren lanarekin erlazionaturiko arriskuen arabera�. Zainketa horrek zein alderdi hartu behar dituen eta nolakoa izan behar den ikasiko dugu.
Zein alderdi jaso behar ditu osasunaren zainketak?
l Hasierako arrisku ebaluazioa, lanpostuan hastean. l Osasun azterketa aldizkakoa eta berezia langile bakoitzarentzat, bere laneko arriskuei dagokien osasun protokoloa aplikatuz. l Osasun azterketa, osasun arazoak direla eta denbora luzez lanetik kanpo egon eta gero.
Nolakoa izan behar du osasunaren zainketak?
l Doakoa, inolako kosturik gabe langilearentzat. l Enpresariak bermatua eta langileak izan ditzakeen arriskuetarako berezia. l Konfidentziala, langilearen intimitaterako eskubidea eta duintasuna errespetatuz. l Borondatezkoa, aurretik langileen ordezkariek bestelako txostenik eman ez badute, honako balizko hauetan: l Azterketak egitea ezinbestekoa denean lan baldintzek osasunean dituzten ondorioak ebaluatzeko. l Azterketak egitea ezinbestekoa denean langilearen osasun egoera berarentzat, beste langileentzat edo enpresarekin erlazionaturiko beste pertsona batzuentzat arriskutsua izan daitekeen ala ez erabakitzeko. l Arrisku espezifikoen eta arrisku bereziko jardueren babesarekin erlazionaturiko lege xedapen batean horrela adierazten denean.
Osasunaren zainketari buruzko datuak ezin izango dira langilea baztertzeko edo kaltetzeko xedez erabili, eta sor daitezkeen laneko gaixotasunak garaiz hautemateko aukera ematen dute.
Jaione FernĂĄndez, Mutualiako Prebentzio Teknikaria
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
p re s t az ioak
Bonus pizgarriari buruzko Berezia (II. partea) Aldizkariaren aurreko zenbakian, enpresek Bonus pizgarria lortzeko behar dituzten eskakizunak aipatu genituen. Horren jarraipen gisa, zenbaki honetan 2010eko eta 2011ko Bonus kanpainen egungo egoera landuko dugu.
Joan den 2012ko martxoaren 2an, Gizarte Segurantzako Antolamendu Zuzendaritza Nagusiak (DGOSS), 2010eko kanpainan Bonus pizgarriaren eskaria aurkeztu zuten eta oraindik ebatzi gabe zeuden enpresei buruzko Ebazpena kaleratu zuen. Ebazpen horren bitartez ia amaitutzat eman daiteke kanpaina hori, eta Bonus pizgarrirako eskaria aurkeztu duten eta Mutualiako kide diren enpresei buruzko eta Estatu mailan kanpaina horrek eman dituen datuei buruzko informazioa eman dezakegu. Azken informazio hori beheko estekan aurkituko duzue.
2010ean Mutualian aurkezturiko eskariak 2010eko kanpainan Mutualian izapideturiko eskari kopurua 183koa izan zen, eta horietatik 153k baiezko ebazpena jaso zuten eta 671.539€ jaso zituzten. 30 eskaritan DGOSS-k ezezko ebazpena eman zuen, enpresek alegazioak aurkez zitzaten, entzunaldi izapidean. Azken 30 eskari horien artean, 19k ez zuten alegaziorik aurkeztu entzunaldi izapidean, eta DGOSS-k ezezko erantzuna berretsi zuen. Gainerako 11k alegazioak aurkeztu zituzten, eta DGOSS-k, ondoren, Ebazpen bat eman zuen, Bonus pizgarria aitortuz horietako 7ri, 32.207€ banatuz, eta gainerako 4 eskariri ezezkoa berretsiz. Azkenik, ezezkoa jaso duten 4 eskari horietatik 2k Gorako Helegitea aurkeztu dute Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren aurrean, Bonus pizgarria jasotzeko betebeharrak justifikatuz. Horiek ebatzi gabe daude oraindik. Laburbilduz, hasierako 183 eskarietatik, DGOSS-k 160ri baiezkoa eman die. Pizgarri horien kopurua 703.743€-koa da. 23 eskariri ezezkoa erantzun zaie, baina horietako bi oraindik behin betiko Ebazpenaren zain daude. Horrez gain, aipatutako kopuru horiei, 14.860€ gehitu behar zaizkie, DGOSS-ren aldeko iritzia jaso zuten eta eskaria egiteko orduan konpartituriko Kotizazio Kontu Kodeak zituztelako beste mutua batzuetan aurkeztu ziren beste 3 eskariri dagozkienak. 2010EKO BONUS KANPAINAREN LABURPENA Mutualian Izapideturiko eskariak kon. % PIzgarria
Guztira
186
100,0
-€
Onarturikoak
163
87,6
718.606 €
23
12,4
-€
Bazterturikoak
Datu horiek ikusita, Mutualiako kide diren enpresei aitorturiko batezbesteko kopurua 4.409€-koa da eskari bakoitzeko, sektorearen batez bestekoa den 3.250 €-ko kopuruaren gainetik, eta izapideturiko eskari guztiek DGOSS-k onarturiko Bonus pizgarriaren zenbatekoaren %100 jaso dute.
2011n aurkezturiko eskariak Aurkezturiko eskari kopuruak jaitsiera nabarmena izan du 2011n, 2010eko datuekin alderatuz, Estatu mailan zein Mutualian. Izapideturiko eskarien ehunekoa %18 eta %45 murriztu da, hurrenez hurren. Zein da jaitsiera horren zergatia? Ez dago beherapen hori justifikatzen duen zergati bakarrik.
BONUS KANPAINAREN LABURPENA 2010 vs 2011 Izapideturiko eskariak 2010 2011
∆
Estatuan
8.007
6.569
- 18 %
Mutualia
183
100
- 45 %
2010eko kanpainarako istripu mailaren mugako balioak ezartzen zituen Agindua 2010eko ekainaren 4an argitaratu zen, 2010eko kanpainarako eskariak aurkezteko epea amaitu eta gero. Dena den, arau horrek berak eskariak aurkezteko epea 2010eko ekainaren 30era arte luzatu zuen. Hori dela eta, asko izan ziren istripu indizeak betetzen zituzten ala ez jakin gabe, eskaria aurkeztu zuten enpresak, eta aurkezturiko eskari kopurua altua izan zen. Beste alde batetik, 2011ko maiatzera arte ez ziren ebatzi 2010eko kanpainako baiezko eskariak, 2011ko kanpainan eskariak aurkezteko hasierako epea amaitu eta gero. Atzerapen horren ondorioz nolabaiteko interes falta sortu zen zenbait enpresatan pizgarriaren aurrean, eta eskariak aurkezteko epea luzatzera behartu zuen, 2010eko kanpainarekin gertatu zen bezala. Horrez gain, enpresa batzuek zailtasunak izan dituzte 2011. ekitaldian egindako inbertsioak egiaztatzeko, eta hori egitea ezinbesteko baldintza zen pizgarria lortzeko. Eskari kopuruaren jaitsieraren beste arrazoietako bat, Gizarte Segurantzako Lan Ikuskapenak Bonus pizgarriaren aurrean zein jokabide izango zuen ez jakitea izan da. Horrela, asko izan dira itxoitea eta Bonusarekin erlazionatuz zein irizpide aplikatzen den ikustea erabaki duten enpresak. 2011ko kanpainan aurkeztutako eskariei dagokienez, esan dezakegun gauza bakarra, DGOSS-k oraindik ez duela horien gaineko ebazpenik eman da. Ondorioz, Ebazpen horien berri izateko zain gaude. Gogoratu behar dizuegu 2012ko Bonus pizgarrirako eskariak aurkezteko epea datorren maiatzaren 15ean amaitzen dela, eta, aurreikuspenen arabera, badirudi ez dela epe hori luzatuko, aurreko bi kanpainatan gertatu zen bezala. Eskaria gure web gunean, www.mutualia.es, bete dezakezue, eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko zuen ohiko kudeatzailearengana jo dezakezue.
2010ean Mutuen sektorean aurkezturiko eskariak
Diego Badosa, ITCP Prestazioen Arduraduna
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
p re s t akuntz a gela
Jardunaldi teknikoak maiatzean Mutualiako Prebentzio Sailak bi jardunaldi tekniko emango ditu datorren maiatzean, biak ere doakoak, prebentzioarekin erlazionatutako gai hauei buruzkoak: “Laneko istripuen eta gaixotasunen ikerketa” eta “Oinarrizko prestakuntza langile autonomoentzat”.
“Laneko istripuen eta gaixotasunen ikerketa” Istripuen ikerketa osoa egiteko prozedura eta metodologia, eta baita indarrean dagoen legedia bete ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioa. Gure kide diren enpresetan arriskuen prebentzioaren alorrean ardurak dituzten pertsonei dago zuzenduta, tarteko agintari gisa aritzen direnentzat, batez ere. Ikastaroa goizeko 9:30etatik 12:30etara burutuko da, honako egun eta toki hauetan: l Maiatzaren 8an, Gasteizen (Makalen Etorbidea, 1) l Maiatzaren 15ean, Donostian (Camino Doktorea kalea, 1) l Maiatzaren 22an, Bilbon (Henao kalea, 26)
“Oinarrizko prestakuntza langile autonomoentzat” Laneko Arriskuen Prebentzioan Oinarrizko gaikuntza ikastaroetarako deialdi berria, tutoredun urruneko prestakuntza modalitatean (INSHT-k homologatutako ikastaroa), ikasleari orientazioa emateko 5 orduko presentziazko jardunaldi batekin osatua, laneko kontingentzien estaldura Mutualiarekin duten autonomoei zuzenduta. Ikastaro horien helburua, langile autonomoei, laneko arriskuen prebentzio alorreko oinarrizko ezagutzak ematea da, beraien jarduera burutu behar duten testuinguru anitzetan egon daitezkeen arriskuei aurre egin ahal izateko gai izan daitezen, beraien jarduerak beste batzuekin koordinatu behar dituztenean jarduketarako jarraibide argiak izan ditzaten eta beraien lana baldintza seguruetan burutu ahal izateko ezagutzak jaso ditzaten. Ikastaroen presentziazko jardunaldiak goizeko 9:30etatik 13:30etara burutuko dira, honako egun eta toki hauetan: l Maiatzaren 17an, Gasteizen (Makalen Etorbidea, 1) l Maiatzaren 24an, Bilbon (Henao kalea, 26) l Maiatzaren 31n, Donostian (Camino Doktorea kalea, 1) Bi jardunaldietako edozeinetan izena eman ahal izateko, gurekin harremanetan jar zaitezke 945.00.90.77, 943.44.05.26 eta 94.404.21.05 telefono zenbakietan, prevencion@mutualia.es helbide elektronikoan edo www.mutualia.es web gunean
Mutualiako Prebentzio Saila
a z a l a
a z a l a
mutua
informazioa a p i r i l a
2 0 1 2
sa r i ak
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko IX. Mutualia Argazki Lehiaketa Beste urte batez, eta apirilaren 28arekin, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Egunarekin bat etorriz, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualia Lehiaketako sariak jaso nahi dituzten argazkiak aurkezteko epea zabaltzen da.
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Mutualia Argazki lehiaketak laneko segurtasunaren eta osasunaren arazoari buruz kontzientziatzea bilatzen du, prebentzioaren egungo egoera islatuko duten argazkiak egiten dituzten pertsonak sarituz. Honako balio edo alderdiak azpimarratu beharko dira: arrisku egoerak, jardunbide onak, langileei eta enpresariei bidalitako mezuak, etab. Era positiboan baloratuko da argazkiek jardunbide onak erakustea eta artearen ikuspegitik erakargarriak izatea. Argazkiak posta elektronikoz edo paperez bidal daitezke, eta bi kasuetan “argazkiaren deskribapen fitxa” bete beharko da. Bertan, arrisku egoera, jardunbide ona edo bideratu nahi den mezua zehaztu beharko dira.
Hornidura ekonomikoa
l Lehen Saria: 1.200 Euro l Bigarren Saria: 900 euro l Hirugarren Saria: 600 euro
2011ko edizioko irudi irabazlea.
out 1
2012.qxp:Lay Fotografia co Premio UALIA-Tripti
7/3/12
13:12
Página 1
MUT
eta 1.000 ospatu ondoren 8 urtez jarraian , iago jaso eta gero argazki baino geh te urte bes , etik entzio Sail en Mutualiako Preb en Prebentzioar sku Arri eko Lan batez, adierazpen eta nahi baloreen gaineko ili erab gisa aforma sentsibilizazio plat k. ditugu argazkia
e s t u a l i a . w w w . m u
bración y secutivos de cele Tras 8 años con s, desde el grafías recibida más de 1.000 foto Mutualia de ión enc Prev Departamento de la zar utili , año más pretendemos, un resión y plataforma de exp fotografía como la de res valo los sensibilización en es. gos Laboral Prevención de Ries
Argazkiak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da, eta epaimahaiaren erabakia ekainaren amaieran jakinaraziko da.
Apirilak 28, naren eta Laneko Segurtasu mailako eguna Osasunaren Mundu
Hartu parte en Laneko Arrisku buruzko Prebentzioari 9. argazki lehiaketan
28 de Abril, la Seguridad Día Mundial de bajo y Salud en el tra
9º Participa en el lia concurso Mutua de fotografía n sobre Prevenció les ra bo La s go de Ries
mara, erabili zure ka Anima zaitez eta emateko! ia eg sp iku re zu LAP-ari buruzko tu cámara a que utilices PRL! ¡Te animamos foque sobre la en tu s rno da para trasla
Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, deitu honako telefono zenbaki hauetara: 94 404 21 05, 943 44 05 26 edo 945 00 90 77, edo sartu Mutualiaren web gunera. etaren 1. saria 2011ko lehiak rso 2011 1er premio concu
etaren 3. saria 2011ko lehiak rso 2011 3er premio concu
etaren 2. saria 2011ko lehiak rso 2011 2º premio concu
Mutualiako Prebentzio Saila
a z a l a