2012 azaroa 22 zbk. Legeak
Legeak Lan istripuen edo gaixotasun profesionalen (LI/GP) tarifan egindako aldaketen aurrerapena Diputatuen Kongresuaren osoko bilkuran 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren irizpena onartu dute. Izapidetzeak Senatuan jarraituko du. Bertan aldaketarik egiten ez bada, testua behin betiko onartuko da, baina zuzenketarik txertatuz gero, Kongresura itzuliko da, diputatuek osoko bilkuran aldaketa horiek berresten edo ezeztatzen dituzten erabakitzeko.
Gaur egun
Jostailu seguruak eroseko dekalogoa
Auzilariak errekurritu al dezake lan足arloko juridiskzioaren epai bat, bertan absolbitu eta kondenatu ez badute ?
Atal honetan, Mutualiak, gizartearekin konprometituta dagoen erakundea den aldetik, haurrentzako jostailuak erosterakoan kontuan hartu beharreko gomendio batzuk eskaintzen dizkizu, jostailuen salmenta handitzen den garai honetan are garrantzitsuagoak direnak.
Aholkuak
Etxeko langileentzako segurtasun gomendioak
Prebentzioa
Mutualiak ADI proiektua babesten jarraituko du 2012足 2013 ikasurtean
Prestazioak
Zer bitarteko erabili daitezke prestazio ekonomiko bat eskatzeko?
2012 azaroa
Legeak
Lan istripuen edo gaixotasun profesionalen (LI/GP) tarifan egindako aldaketen aurrerapena Diputatuen Kongresuaren osoko bilkuran 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren irizpena onartu dute. Izapidetzeak Senatuan jarraituko du. Bertan aldaketarik egiten ez bada, testua behin betiko onartuko da, baina zuzenketarik txertatuz gero, Kongresura itzuliko da, diputatuek osoko bilkuran aldaketa horiek berresten edo ezeztatzen dituzten erabakitzeko.
Kongresuan onartutako proiektuan LI/GPen kotizaziorako tarifa aldatu zen, hamabigarren azken xedapenean. Lotura honetan duzue, 395. orrialdean: http://www.congreso.es/docu/pge2013/PGEROM/doc/L_13_A_1.PDF
I. Koadroko kotizazio motei dagokienez, hona hemen aldaketak:
869 EJSNri dagokion epigrafe berriak –86 epigrafe orokorrak baino kotizazio tasa handiagoak ditu– ospitaleratze jarduerak, medikuntza orokorreko eta espezializatuko mediku jarduerak eta odontologiako jarduerak ez diren osasun jarduerak barne hartzen ditu. Aurrekoa aintzat hartuta, besteak beste, fisioterapia, naturopatia, podologia, erradiodiagnosi eta anbulantzia jarduerak izango dituzte kotizazio handiagoak. II. koadroari dagokionez, e) hizkia ezabatu da. Horretan, bada, bidaiariak garraiatzeko ibilgailu orokorretako eta merkantziak garraiatzeko 3,5 tmtik beherako karga balioduneko ahalmena duten ibilgailuetako gidariak sartzen dira. Hemendik aurrera, enpresaren edo langile autonomoaren jarduera ekonomikoaren tasen arabera kotizatuko dute. Horiek ez badatoz bat 494 ezohikoarekin (errepide bidez merkantzien garraioa eta mudantza zerbitzuak), hain zuzen ere kotizazio tasa handiagoak dituenarekin, 49 EJSN aplikatuko da, e) okupazioak zituen kotizazio tasa berberekin. l
María Luisa Ortiz, Gai Juridikoetako zuzendaria
2012 azaroa
Legeak
Auzilariak errekurritu al dezake lan足arloko juridiskzioaren epai bat, bertan absolbitu eta kondenatu ez badute ? Gure antolamendu juridikoak, oro har, ez du baimentzen lan auzibide batean parte hartu eta auzialdian kondenatuak izan ez diren aldeek errekurtsorik jartzea, eta ezezko hori justizia irizpidetzat hartu da duela gutxira arte. Hori defendatzeko oinarria da epai batek absolbitutako aldeak ez duela errekurtso bat jartzea justifikatzen edo eragiten duen arrazoi juridikorik. Eta beraz, kasu horretan, erabaki judizialetik ez bada kargarik edo kalterik eratortzen, ez dago errekurtso hori eragiten duen interes legitimorik. .
Ezintasun horren oinarria honako hau da. Errekurtso bat ezezten duten epaiek ez diete kalterik eragiten absolbitzen dituzten horiei, eta hala, alde kaltetua diren aldetik, auzialdiaren ebazpena aurkakoa den aldeei dagokie bakarrik hura ezeztatzeko legeak eskaintzen dituen aurkaratze足tresnak erabiltzea. Hortik ondoriozta dezakegu kasu horretan, aurkako erabakirik jasotzen ez dutenek legitimazio aktiborik ez dutela. Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan, gerta daiteke epai batek aldea absolbitu arren, hari kalteak eragitea, adibidez, epaiak ondorio kaltegarriak izan ditzaketen baieztapen egiaztatuak jasotzen dituenean. Egoera horietan erantzun bat emateko helburuarekin, Auzitegi Goreneko lan arloko Salak errekurtsoa aurkeztea baimentzen duen epai bat eman du oraintsu, kaleratze prozesu batean. Bertan, enpresa bat langilearen uzietatik absolbitu zuten. Baina, bestalde, merkataritzako enpresa hori beste enpresa baten ondorengoa zela baieztatu egin zuen, eta ondorioz, enpresak langilearekiko zituen eskubide eta betebehar guztietan (langileak ordezkatutako enpresarekin zuen harremanean jatorria zutenak) subrogatuta geratu zen enpresa. Egiaz, prozedura horretan ez zuten enpresa zigortu, baina bertan jasotako gertakariei esker, langile erreklamaziogileak absolbitutako enpresari kalteak eragingo dizkioten beste prozesu batzuk eskatu ahal izango ditu. Enpresak erabaki judiziala bete ezean, etorkizunean gerta litezkeen prozesuetan, enpresak ezin izango du arduraduna ez dela esan, aurreko enpresarekin lotutako subrogazioa aurrez sortutako gertakari bat baitzen. Kasu horietan eta salbuespen moduan, Auzitegi Gorenak adierazi du epaiaren edukiak etorkizuneko erreklamaziotan eragina izan dezakeenez, onartu egin behar dela errekurtsoaren bidea, erabaki horren aurka egiteko. Jurisprudentziarekin lotutako jarrera hori egungo legerian adierazi da. Hain zuzen, lan足arloko jurisdikzioa arautzen duen lege berriak karga kontzeptu hori jasotzen du, eta 17.5 artikuluan berariaz onartzen du edozein uzi ezesteagatik kaltea eragiten dieten ebazpenen aurka errekurtsoa jartzeko aldeen legitimazioa. Era horretan, karga kontzeptua argi geratzen da eta horren existentziatik eratorrita errekurtsoak jartzeko legitimazioaren inguruko azalpen xehatuagoa ematen da.
Raquel Mart鱈nez, Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko Letraduna
2012 azaroa
Gaur egun
Jostailu seguruak erosteko dekalogoa Atal honetan, Mutualiak, gizartearekin konprometituta dagoen erakundea den aldetik, haurrentzako jostailuak erosterakoan kontuan hartu beharreko gomendio batzuk eskaintzen dizkizu, jostailuen salmenta handitzen den garai honetan are garrantzitsuagoak direnak.
Garai honetan, gogoratu nahi dizuegu Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak haurren istripuak ekiditeko egindako jostailu seguruak erosteko dekalogoa: Erosi jostailuak konfiantzazkoak diren dendetan edo hornitzaileei; oro har, itzulketak onartzen dituzte. Era berean, behatu haurrei oparitzen dizkieten jostailuak, faltsifikazioak edo seguruak ez diren jostailuak saihesteko. CE etiketa duten jostailuak bakarrik erosi; jostailuan bertan edo bilgarrian egon daiteke. Sinbolo horren bidez, produktuak EBko segurtasun arauak betetzen dituen bermea ematen du fabrikatzaileak. Aukeratu haurraren adinaren, gaitasunaren eta trebetasunaren araberako jostailuak. Bere adin taldeari zuzenduta ez dauden jostailuek lesioak eragin ditzakete. Jostailuak hiru urtetik beherako haurrei zuzendutakoak badira, egiaztatu ez dutela askatu daitezkeen pieza txikirik, asfixia eragin baitezakete eta. Jarraitu jostailua muntatzeko eta erabiltzeko argibideak, eta leku seguru batean gorde. Adi egon haurrak jolasten diren bitartean: ziurtatu jostailu guztiak aurreikusitako moduan erabiltzen dituztela. Patinen, bizikleten edo motorren kasuan, haurrek kaskoa eta babes ekipamendua eraman behar dute beti. Aldian aldian, behatu jostailuen egoera; era horretan, osasunerako arriskutsuak izateraino hondatuta dauden egiaztatuko duzu. Deuseztatu bilgarri guztiak, eta ziurtatu haurrak ez direla plastikozkoekin jolasten, asfixia arriskua eragiten baitute. Erakutsi haurrei jostailuak ordenatzen eta igarolekutan ez uzten, istripuak saihesteko. Jostailuetan segurtasun arazoren bat aurkituz gero, jakinarazi fabrikatzaileari edo erosi dizkiozun saltzaileari.
Informazio gehiagorako:
http://www.msc.es/gabinete/notasPrensa.do?id=2310
Javier Rodríguez Santurde. Kudeaketa Saila
2012 azaroa
Aholkuak
Etxeko langileentzako segurtasun gomendioak Etxe askotan dituzte etxeko langile gisa lan egiten duten pertsonak. Legedi berriak aldaketa nabarmenak ekarri ditu arlo honetan, adibidez: kontratu idatzia beharrezkoa izango da 4 aste edo gehiago irauten duten lanetarako; haurdunaldi eta edoskitzaroko arriskuagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzea, etab.
Aldaketa horien ondorioz, laneko arriskuak prebenitzeko betebeharrei buruzko zalantza gehiago daude. Nire etxean enplegatutako langileen arriskuak ebaluatu beharra al daukat? Osasunazterketa pasarazi behar al diot, nahitaez, nire etxeko langileari? Zalantza horiek eta beste batzuk argitzen saiatzeko, Mutualiak etxeko langileei buruzko informazioliburuxka bat argitaratu du. Beren laneko zereginen ondorioz etxeko langileek izaten dituzten istripuak eta gaixotasunak LANEKO ISTRIPUAK ETA GAIXOTASUNAK dira. Horrenbestez, mutualitateak artatuko ditu, enplegatzaileak betetako osasunlaguntzarako partea aurkeztu ondoren. Dena den, EZ ZAIE LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEA APLIKATZEN. Beraz, ez da beharrezkoa ez dokumentazioa prestatzea (arriskuen ebaluazioa, prebentzio plana, etab.), ez osasunazterketak egitea, ez lege horretatik eratorritako gainerako betebeharrak eta eskubideak gauzatzea. Segurtasun gomendioei buruzko liburuxka honen bidez, etxeko langileek beren lanpostuetan aurki ditzaketen arriskuen berri eman nahi dugu. Gainera, arrisku horiek kontrolatzeko eta murrizteko zenbait jarraibide erraz ere azaltzen ditugu. Izan ere, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea aplikatzen ez zaien arren, haien osasuna baitago jokoan. Mutualiak, bada, segurtasun gomendioen liburuxka hau jartzen du zuen eskura, eta etxeko langileak enplegatuta dituzuenok esandako liburuxka eman diezaiezuen animatu nahi zaituztegu. Hona, ondoren, etxeko langileek –beren zereginak egiten ari direla– aurki ditzaketen arriskuetako batzuk; baita arrisku horiek saihesteko eta berorietatik babesteko oinarrizko zenbait neurri ere:
FITXA TÉKNIKOAREN SARBIDEA
Mutualiaren Prebentzio Saila
2012 azaroa
Prestazioak
Zer bitarteko eskatzeko?
erabili
daitezke
prestazio
ekonomiko
bat
Mutualian jarraian aurkezten ditugun prestazio ekonomikoak kudeatzen ditugu, gurekin kidetuetako enpresetako langileentzat zein gurekin kidetutako langile autonomoentzat:
Aldi baterako ezintasunagatiko ordainketa zuzena, bai laneko gertakariengatik (lan istripua eta gaixotasun profesionala), bai gertakari arruntengatik (lanez kanpoko istripua edo gaixotasun arrunta) Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskua. Laneko gertakariek eragindako ondorioak eta heriotza. Langile autonomoen jardunari uztea. Minbizia edo bestelako gaixotasun larri bat duten adingabeen zainketa. Prestazio bereziak. Guztien inguruko informazio xehatua www.mutualia.es webgunean aurkituko duzue. Era berean, edozein zalantza argitu nahi izanez gero, deitu 902 540 250 telefono zenbakira edo hurbildu arreta pertsonalizatua jasotzeko bulegoetara: Henao kalea, 26 – 48009 BILBO Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 4 – 01008 GASTEIZ Camino Doktorea kalea, 1 – 20004 DONOSTIA
Prestazio bakoitza eskatzeko beharrezko dokumentazioa eta inprimaki betegarria gure webguneko formularioak/inprimakiak atalean eskuratu ditzakezue. Deskargatzeko arazorik izanez gero, deitu telefonoz. Horrekin lotuta, eta prozedura errazteko helburuarekin, jakinarazten dizuegu edozein zentrotan aurkeztu dezakezuela dokumentazioa, edo, nahiago baduzue, Prestazio ekonomikoak Sailak zuen esku jartzen dituen komunikazio bide hauek erabil ditzakezuela:
Helbide Elektronikoak:
• Gipuzkoako eskaerak: prestacioneseconomicasgipuzkoa@mutualia.es • Bizkaiko eskaerak: erandioprestaciones@mutualia.es • Arabako eta gainerako probintzietako eskaerak : prestacionesvi@mutualia.es Faxa: • Gipuzkoako eskaerak: 943.43.01.53 • Bizkaiko eskaerak: 94.404.21.03 • Arabako eta gainerako probintzietako eskaerak: 945.00.90.91 Prestazio Sailean zuen esanetara gaude zerbitzurik onena eskaintzeko: eskuratu ditzakezuen prestazioen inguruko aholkuak eta informazioa ematen dizuegu, bai eta horiek eskuratzeko tresnak eskaini ere.
Sonia Gutiérrez García, Rble. Prestazio ekonomikoen arduraduna
2012 azaroa
Prebentzioa
Mutualiak ADI proiektua babesten jarraituko du 2012足2013 ikasurtean Lan arriskuak prebenitzeko lanbide heziketako zentroetan MUTUALIAk abian jarritako ADI sentsibilizazio proiektuak aurrera jarraituko du 2012足2013 ikasturtean ere. Proiektuaren helburua lanbide heziketako gazteei lan arriskuen prebentzioaren berri ematea da, zenbait helduk eta erretiratuk beren lan esperientziak gazteekin partekatuz.
Joan den urriaren 4an 2011足2012 ikasturtean ADI proiektuan parte hartu duten enpresetako boluntarioei, langile helduei eta ikastetxeei errekonozimendua eskaintzeko ekitaldi bat egin zuten. Ekitaldian zehar, MUTUALIAk eta OSALANek proiektuarekin aurrera jotzeko nahia agertu zuten. Gainera, ikasturte berrian hura finantzatzeko konpromisoa aurreratu zuten, Euskadiko lanbide heziketako ikastetxe guztietara heltzea helburu duena. Aurreko ikasturtean, proiektuaren bidez Euskadiko lanbide heziketako 32 ikastetxe publikotako 1200 gaztek trebakuntza praktikoa jaso zuten eta lan esparruko arriskuen prebentzioari buruzko esperientzien berri izan zuten. ADI proiektua MUTUALIAk, OSALANek eta Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak sustatu dute, Confebasken, CCOOren eta UGTren babesarekin. Horrez gain, honako enpresa pribatu hauen laguntza jaso du: Mercedes, Gerdau, Arcelor, La Naval eta SEA足Arabako Enpresariak. Trebakuntza zentroetako tailerrez gain, ADI proiektuko edizio honetan beste ekintza berri batzuk aurreikusten dira, hala nola, Prebentzioaren Kluba sortzea. Taldea bere ekarpenaren bidez proiektuan parte hartu nahi duen edozein erakunderentzako elkargunea da, eta, horretarako, proiektua sustatu eta lagundu duten erakundeei beren esperientzia eta ezagutza eman diezaiekete. Beste ildo estrategikoetako bat komunikabideen partaidetza bultzatzea da. Hain zuzen, ADI proiektuari laguntza eman nahi dioten komunikabideen eta erakunde sustatzaileen arteko lankidetza hitzarmenak bilatzea da helburua.