Mutua informacion 29 eus

Page 1

mutua informazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

administrazio publikoa mutualian

1. Foroa


Aurkibidea FORMAKUNTZA • PREBENTZIOARI BURUZKO UZTAILEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK • LEGEAK • EKINTZAILETZARAKO PIZGARRIAK • PRESTAZIOAK • BONUS 2013• SEGURTASUN GOMENDIOAK • TELEFONO MUGIKORRA ERABILTZEA• GAUR EGUN • ADMINISTRAZIO PUBLIKOARI BURUZKO LEHENENGO FOROA MUTUALIAN • • LIDERA PROIEKTUAK ARRAKASTA LORTZEN JARRAITZEN DU• • MUTUALIAKO ARRETA-ZENTROEN UDAKO ORDUTEGIA •


GAUR EGUN

mutua informazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

Administrazio publikoa Mutualian

Foroa

Ekainaren 10ean eta 11n Administrazio Publikoari buruzko Lehenengo Foroa egin genuen Bilbon eta Donostian, eta udalak eta horietan garatutako laneko arriskuen prebentzioa izan zituen ardatz.

Foroan Giza Baliabideak Saileko arduradunak eta EAEko udaletako prebentzio-koordinatzaileak bildu ziren. Guztiek Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea betetzeak udaletan eragiten dituen arazoak lantzeko interesa agertu zuten, kontuan hartuta enpresa pribatuek baino bestelako funtzionamendua, egitura eta antolamendua dituztela. Prebentzio Saileko kudeatzaileek eta teknikariek koordinatuta, gai ezberdinen inguruan mintzatzeko gune bat izan zen foroa. Partaidetzazko eta lagunarteko dinamikaren bidez, parte-hartzaileek eguneroko egoera eta arazoen inguruko esperientziak trukatu zituzten. Foroaren lehenengo edizioan gai orokorrak landu ziren, besteak beste, prebentzio-plana egitea eta integratzea, haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskua, prebentzio-ekintzen koordinazioa, prebentzio-baliabidea eta osasuna zaintzea. Foroan zehar, alor horiek garatzerakoan udal ezberdinetan agertzen diren alderdi komun nahiz diferentziak adierazi ziren. Topaketen helburua administrazio publikoan partekatu daitezkeen ezagutza eta esperientzien berri ematea eta horiek trukatzea da, lanarekin eta arriskuen prebentzioarekin lotutako alderdi ezberdinen kudeaketaren inguruan. Lehenengo edizio horretan etorkizuneko topaketetan landu ahal izango diren gai interesgarriak aipatu ziren, hala nola langileak lekuz aldatzea edo beste enpresekin batera jarduerak koordinatzea.

Mutualiako Prebentzio Saila

aurkibidea


mutua informazioa

FOR-

2013ko ekaina 29 zbk.

Prebentzioari buruzko jarduerak

Uztaila

Mutualiako Prebentzio Sailak antolatutako doako jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:: ZARATAREN KONTROLA ETA NEURKETA Jardunaldi horretan zarataren arazoari aurre egiteko oinarrizko tresnak azalduko ditugu: nola entzuten da zarata?; zarataren iturriak eta horrek osasunean eragiten dituen efektuak; zaratari buruzko araudia laneko esparruan eta zarataren ebaluazioa. Era berean, lanpostuen araberako neurketa motak eta beren ezaugarriak aipatuko ditugu, zarata kontrolatzeko neurri egokien berri emango dugu eta osasun-zaintza landuko dugu. (09:30etik 11:30era arte).

Datak:

Bilbon, uztailak 4 Donostian, uztailak 11 Gasteizen, uztailak 18

Jardunaldion gidari izango da Francisco Vallo gure Prebentzio Saileko teknikaria. PREBENTZIO BALIABIDEEN FIGURA Dibulgazio-jardunaldi horretan gaixotasun profesionalak landuko ditugu, eta hala jo daitezkeen gaixotasunak, egungo zehaztapen-prozesuak eta enpresak egin beharreko kudeaketa aztertuko ditugu. Jardunaldia enpresariei, aholkularitzei eta kidetutako enpresetako prebentzioko teknikariei zuzenduta dago.(09:30etik 11:30era arte).

Datak:

Bilbon, uztailak 2 Donostian, uztailak 9 Gasteizen, uztailak 16

Jardunaldion gidari izango dira Arrate Arrillaga eta Alberto Sainz de la Maza gure Prebentzio Saileko teknikariak. Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, bidali izena emateko buletina honako helbide elektronikora edo fax zenbakira: prevencion@mutualia.es / fax: 944042103

Leku kopuru mugatua

Mutualiako Prebentzio Saila

aurkibidea


LEGEAK

Ekintzailetzarako

mutua informazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

Pizgarriak

4/2013 Errege Lege Dekretua, ekintzaileari laguntzeko, hazkundea sustatzeko eta enplegua sortzeko neurriei buruzkoa, onartu zuen Ministroen Kontseiluak otsailaren 22an. Legezko xedapen hori onartu eta biharamunera jarri zen indarrean; helburu nagusitzat gazteen enplegua sustatzea du, hala besteren konturako lana nola norberaren konturakoa.. Lehen zatian hainbat neurri onartzen dira gazteen enplegua sustatzeko; hala, Gizarte Segurantzako kuoten murrizketak edo hobariak lortzeko aukera eskaintzen du 30 urtetik beherako langile autonomoentzat (35 urte emakumeei dagokienez). Halaber, kuotak are gehiago murriztu ahal izango dira langileak Gizarte Segurantzaren sisteman lehen aldiz alta ematen badu. Horrela bada, kuotak % 30 arte murriztu ahal izango dira adinagatik, eta % 80 arte lehen sei hilabeteetan, lehen jarduerako kasuetan. Gehieneko iraupena, edozelan ere, 30 hilekoa izango da kasu guztietan. Gutxienez % 33ko ezgaitasuna duten pertsonei dagokienez, kotizazioak murrizteko antzeko sistema bat proposatzen da besteren konturako langileen kasuan; hala, % 50 arteko murrizketak izango dituzte bost urtez, eta murrizketok % 80 artekoak izango dira 35 urtetik beherakoak diren eta sisteman lehen aldiz alta ematen dutenentzat. Neurri horiei esker 30 urtetik beherakoen langabeziako prestazioa bateragarria izango da norberaren konturako lanarekin, prestazio horren kapitalizazioa eskuratzeko aukera handituta, bai eta berau eteteko edo berrabiatzeko kasuei dagokienez ere. Aurrekoaren osagarri, hainbat pizgarri ere gehitu dira zerga arloan. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, langabeziagatiko prestazioetan PFEZ osoa ordaintzetik salbuetsiko da ordainketa bakarraren modalitatean, eta jarduera ekonomikoak hasteko kasuei dagokienez zuzeneko estimazioan etekin garbiaren % 20ko beste murrizketa bat ere ezarriko da 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoetan. Sozietateen gaineko zergan laguntza horiei esker zerga-karga murriztuko zaie autonomoei jardueraren lehen urteetan; halaber, zerga murriztuko beste tasa bat ezarriko da sortu berriko entitateetarako; hala, % 15 bat aplikatuko da 300.000 euro arteko zerga-oinarriraino, eta % 20 kopuru horretatik gora. Azkenik, kontratazioa sustatzeko neurriak nabarmendu beharra dago, kotizazioen ordainketa murriztea bultzatuko baita xede horrekin; hala, kasu jakin batzuetan kuoten % 100era irits daiteke murrizketa hori, hala nola: formazio-edukia duten aldi baterako kontratuetan, mikroenpresek 30 urtetik beherakoei egindako kontratu mugagabeetan, gazte ekintzaileen proiektu berrietako kontratuetan, gazteen lehen enpleguan, lehen enplegurako praktiketako kontratuetan, gazteak gizarte-ekonomiako entitateetan sartzekoetan...

aurkibidea


Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Industriako sailburuordearen bitartez maiatzaren 22ko ebazpena eman da oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko ETEak sortzeari eta garatzeari dagokienez; horren bidez hainbat laguntza onartu dituzte aurrerakin itzulgarrien eta kredituen moduan. Laguntzok hamabi hilerako Euriborra gehi % 3,5eko interes-tasa izango dute; halaber, 50.000 eurotik 650.000 eurora artekoak izango dira enpresa txiki eta ertainetarako, eta 10.000 eurotik 100.000 eurora artekoak banako enpresaburu eta langile autonomoentzat. Laguntza hori uztailaren 5era arte eska daiteke, egun horretan itxiko baita deialdia (www.euskadi.net). Era berean, martxoaren 19ko 40/2013 Foru Dekretua eman dute Bizkaian, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak onartzen dituena; azken horiek eskatzeko epea 2013ko urriaren 31n amaituko da. Diruz lagun daitekeen inbertsio osoaren gutxieneko zenbatekoa 500 eurokoa da, eta gehienekoa, berriz, ondasunetako inbertsioari % 70 aplikatzearen emaitza, gehienez 1.700 euro 30 urtera arteko langile bazkide gazte bakoitzeko. Enpresa bakoitzeko 6.800 euroko muga egongo da, halere, eta diru-laguntza aplikatu behar zaien inbertsio-ondasunak 2012ko azaroaren 1etik 2013ko urriaren 31ra artean eskuratutakoak izan beharko dira (www.bizkaia.net/sustapena).

Sara Arostegui. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

aurkibidea


mutua informazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

Erabiltzea SEGURTASUN GOMENDIOAK

Telefono mugikorra

Azken urteotan, esparru pribatuan zein lanekoan telefono mugikorren erabilera hedatu eta orokortu da. Egun tresna arrunta da lanpostu askotan, batik bat lan-zentrotik kanpo kokatutakoetan edo bestelako alor, lan-zentro, bezero, hornitzaile eta abarrekin etengabe harremanetan egotea eskatzen dutenetan.

Kontuan izan behar dugu abantailak ez ezik, mugikorrak erabiltzeak laneko arrisku berriak ere eragin ditzakeela –lanpostuak berak dituenetatik aparte–, adibidez, ergonomia eta jarrerarekin lotutakoak, psikosozialak (gogaitze mentala) edo eremu elektromagnetikoei dagozkienak. Mugikorra erabiltzean aintzat hartu behar dugun beste alderdi bat aurrez genituen arriskuak izateko aukera handitzen dela da, erorketak, harrapatzeak, kolpeak edo trafiko-istripuak izateko arriskuak kasu. Enpresetan mugikorra zentzuz baliatze aldera, hura erabiltzeko beharra aztertzea eta hartzaileari informazio egokia ematea komeni da. Hala, elkarrekin eta modu egokian erabaki behar da nork izan behar duen enpresako telefono mugikor bat, zergatik eta zer baldintzatan, bai eta langileak berau edo bere telefono pribatua zer baldintzatan erabili behar duen ezarri ere.

Prebentzio Sailak TELEFONO MUGIKORRAREN ERABILERARI buruzko informazio-fitxa bat sortu du. Esteka honetan aurkituko duzue

Mutualiako Prebentzio Saila

aurkibidea


PRESTAZIOAK

mutua informazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

Bonus 2013 Iragan ekainaren 30ean amaitu zen 2013ko Bonus pizgarriaren eskaerak aurkezteko epea. Pizgarria eskura zezaketen 2012-2012 edo 2011-2012 edo 2010-2012 edo 2009-2012 behaketa-aldietan 5.000 euro baino gehiagoko kontingentzia profesionalengatiko kuotak zituzten enpresek. Ekitaldi honetako berritasuna hauxe izan da: lau urteko behaketa-aldian (2009-2012) 5.000 euroko kotizazioa gainditu ez baina gutxienez 250 eurokoa izan duten enpresa txikiek Bonus pizgarria eskatu ahal izan dute. Artikulu hau idatzi den unean oraindik ez dira jaso Bonus pizgarriaren eskaera guztiak, baina, aurreikuspenaren arabera, ez direnez askoz gehiago jasoko, kanpainari buruzko informazioa jakinaraziko dizuegu. 124 eskaera jaso dira eta horietako 3 baliogabetu ditu enpresak, ezbehar-indizeak ez betetzeagatik edo pizgarria lortu ahal izateko kuota-bolumenera ez iristeagatik. Bonus eskaerak ebazteko eskumena duen Gizarte Segurantzako Ordenazio Zuzendaritza Nagusiari igorriko zaizkion 121 eskaera horietatik 109k aldeko txostena jaso dute, eta 12k, aldiz, ez du txostenik, beste erakunde batzuekin partekatutako kotizazioko kontu-kodeak edukitzeagatik. Eskaera-kopurua % 9 handitu da 2012ko Bonus kanpainaren aldean. Behaketa-aldiari erreparatuta, aurkeztutako 124 eskaeretatik 117k 2012-2012 aldiagatik eskatu dute pizgarria, hiruk 2011-2012 aldiagatik eta gainerako laurak enpresa txikiak dira (kontingentzia profesionalengatiko kuota 5.000 eurokoa baino txikiagoa eta 2009-2012 behaketa aldia). Nabarmentzekoa da eskaera aurkeztu duen enpresa txikien kopurua txikia izan dela. Ez zegoen argi zenbat eskaera aurkeztuko zuen multzo horrek, baina, kopuruok ikusita, pizgarriak sortzen duen interesa ia ezdeusa dela esan liteke. Horren arrazoiak izan daitezke enpresek zailtasun handiak dituztela laneko arriskuen prebentzio-arloan bete beharreko oinarrizko eskakizunak egiaztatzeko eta jasoko luketen pizgarriaren zenbateko txikia dela. Aintzat hartuta Gizarte Segurantzaren Ordenazio Zuzendaritza Nagusiak oraindik ere ez duela 2012an igorritako proposamen-txostenen gaineko ebazpenik eman eta, ondorioz, ezin dela jakin 2013an aurkeztutako eskaerek kontingentzia profesionalengatiko kuoten bolumen osoaren % 5 edo 10eko pizgarria lortuko duten, Gizarte Segurantzaren Ordenazio Zuzendaritza Nagusiak Mutualiak 2012an bidalitako aldeko txostenak baietsiko dituela ulertu da eta, horrenbestez, eskaera horiek kontingentzia profesionalengatiko kuoten % 10eko pizgarria lortuko dutela. Hala balitz, 58 eskaerak kontingentzia profesionalengatiko kuoten % 5eko pizgarria jasoko lukete eta 66k % 10ekoa; alegia, behin betiko onarpenaren zain, 1.465.754 euroko pizgarria. Pizgarriaren zenbatekoa eskaera horiei dagokien kontingentzia profesionalengatiko kuoten bolumen osoaren % 8,7 da. 2013 Bonus kanpaina behin betiko itxi eta aurreko Bonus kanpainen gaineko ebazpena eman bitartean, hona hemen horien gaineko laburpen-taulak:

aurkibidea


Diego Badosa Quintana, Mutualiako ABEKP Prestazioetako Arduraduna

aurkibidea


GAUR EGUN

mutuainformazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

Lidera proiektuak

Arrakasta

2010ean, lidergoa bultzatzeko beharraren aurrean, Lidera proiektua sortzea erabaki zuen Mutualiak, kudeaketa arloko parte-hartzea erakundeko pertsona gehiagorengana zabaltzeko eta lidergo modua pertsona liderrekin adosteko helburuekin, komunikatzeko eta iritzi eta ideiak sortzeko foro gisa baliagarri izateko moduan.

2010ean, lidergoa bultzatzeko beharraren aurrean, Lidera proiektua sortzea erabaki zuen Mutualiak, kudeaketa arloko parte-hartzea erakundeko pertsona gehiagorengana zabaltzeko eta lidergo modua pertsona liderrekin adosteko helburuekin, komunikatzeko eta iritzi eta ideiak sortzeko foro gisa baliagarri izateko moduan.:

 2013ko martxoaren 19an 400 Klubaren Jardunbide Egokien 10. Sariaren irabazlea izendatu zuten Lidera, Begoñazpi ikastolarekin batera. Euskalitek (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa) antolatutako sariketa hori Euskadi mailan egiten da .

 2013ko ekainaren 20an Lidera Bikaintasun Zentroen Elkartearen (CEX) Sarien III. Edizioko finalista hautatu dute. Sariketa hori nazio mailan egiten da: autonomia erkidego bakoitzeko proiektu irabazleak aurkeztu dira sari horietara (guztira, 16 proiektu) eta horietatik 4 bakarrik aukeratu dituzte: CLH enpresa hautatu dute irabazle eta Línea Directa, Lacera eta Mutualia finalista.

aurkibidea


:

ďƒź Gainera EFQMren Jardunbide Egokien Sariko finalista aukeratu dute Lidera, Europa mailan. Guztira, Europa mailako erreferentziazko 12 proiektu aurkeztu dira eta horietatik 4 bakarrik aukeratu dituzte finalista gisa; besteak beste, Lidera.

Europa mailan finalista izendatu ondoren, bozak emateko prozesu publiko bat ireki da, ekainaren 30ean amaituko dena. Uztailean emango da aditzera zer enpresak irabazi duen saria. Urriaren 23an eta 24an Vienan bilduko den EFQM foroan aurkeztuko du bere proiektua enpresa irabazleak. Mutualiarentzat harro egoteko modukoa da gure erakundetik bultzatu dugun proiektu berritzaile bat hainbeste arrakasta lortzen ikustea, bai Euskadin, bai nazio mailan eta bai Europan.

aurkibidea


GAUR EGUN

mutuainformazioa

2013ko ekaina 29 zbk.

Ordutegiak Mutualiako arreta-zentroen ordutegia aldatu egingo da udan, uztailaren 29tik irailaren 1era, hain zuzen ere. Iurretako zentroa zabalik egongo da uztailaren 29 eta 30eko arratsaldeetan. Irailean ohiko ordutegia egongo da indarrean.

Gogorarazten dizuegu Mutualiak zuen eskura jartzen dituela gure erietxeen zerbitzu mediko iraunkorrak. Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan gurekin formulario PregĂşntenos helbidean edo kudeaketa sailaren 902 540 250 telefonora deitua.

aurkibidea



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.