Mutua informacion 31 eus

Page 1

mutua informazioa

2013ko iraila31 zbk.

Berdintasunarekiko Konpromisoa


Aurkibidea BERDINTASUNA • BERDINTASUNAREKIKO KONPROMISOA SEGURTASUN GOMENDIOAK • PREVENCIÓN10• LEGEAK • Noiz eta zer ondoriorekin berrikus daiteke ezintasun iraunkor bat eta erabateko ezintasun bat? • FORMAKUNTZA •. PREBENTZIOARI BURUZKO URRIKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK• GAUR EGUN • MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA: MUGI ZAITEZ AIRE GARBIAGOAREN ALDE • • Eskuragarri dago Mutualiaren 2012ko urteko txostena•


mutua informazioa

BERDINTASUNA

2013ko iraila 31 zbk.

konpromisoa

Berdintasuna

Mutualiak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bidean, familia-erantzukizuneko enpresa izateko konpromisoa hartu du, eta bere jardunbide egokiak bere mutualisten eta kolaboratzaileen artean zabalduko ditu. MUTUALIAk 2007an ekin zion emakumeen eta gizonen artean egiazko berdintasuna sendotzeari, konbentzituta baitzegoen berdintasun politikak moda igarokor edo legezko inposizio izatetik urrun zeudela; aitzitik, mutuaren beraren jardun-eremua garatzeko aukera izango ziren. Lehen urrats haren ondotik etorri zen lehendabiziko berdintasunerako plana. Plan hartan adostutakoak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak sendotzea ahalbidetu zuen eta hainbat oinarri irmo ezarri ziren erakundean. Jarraitutako ibilbideari esker, Mutualia berdintasun-arloko enpresa erreferente bilakatu da beste erakunde batzuentzako. Alabaina, izendapenak eta sariak jasotzeak ez dute lana burututzat ematen, jardunari eusteko bultzada dira eta orain arte bezala lan egiteko indarra ematen dute. Ezarritako helburuak lortzeko, zuzendaritzaren zuzeneko babesa jaso dugu; berdintasun politikak plan estrategikoaren barne sartu dira. Egun, III. Berdintasun Plana (2012-2014) dugu indarrean, eta 1000-1 araua ezartzeko eta langile guztiei hedatzeko konpromisoa dugu; hartara, Familia Erantzukizuneko Enpresaren ziurtapena lortuko dugu. Mutualiak jardunaldia antolatu du urriaren 15ean, Metro Bilbao-rekin lankidetzan, eta Emakunderen X. berdintasunerako gunearen ildotik. Gaia ondorengoa izango da: ”BERDINTASUNAREN ESTRATEGIA ONURAGARRIA DA GIZARTEARENTZAT”. Bertan, Mutualiak Emakumeen Boterea areagotzeko beharrezkoa den LIDERGOAREN PRESTAKUNTZAN duen eskarmentua aurkeztuko du. Partekatutako Ardura eta Erakundearen Malgutasuna. Jardunaldia Medikuen Elkargoak duen Areto Nagusian izango da, Bilboko Lersundi kaleko 9 zenbakian, 12:00etatik 13:30etara. Izena eman nahi baldin baduzue idatzi Mutualiako ondorengo helbidera: mendia@mutualia.es MUTUALIA INFORMAZIOAren hurrengo zenbakietan, berdintasunari buruzko atal bat izango dugu; bertan, gure mutualistentzako eta kolaboratzaileentzako informazioa eskainiko dugu, eta gure esperientzien berri emango diegu. Azalpenik behar izanez gero, zuen esanetara gaude. Bide batez, CEOE-k bultzatzen duen “Proyecto Promociona” ezagutzera eman nahi dizuegu. Proiektuaren helburua emakumeei Zuzendaritza eta Administrazio-kontseiluetako postuetan lekua izan dezaten sustatzea da. Informazio gehiago nahi baldin baduzue, hemen uzten dizuegu esteka.

Cristina Mendia, Mutualiako Berdintasun Arduraduna

Aurkibidea


mutua informazioa

SEGURTASUN GOMENDIOAK

Prevencion10

2013ko iraila 31 zbk.

Gehienez ere 10 langile dituzten enpresetan Prebentzio Legea betetzeko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren tresna.

Gehienez ere hamar langile dituzten enpresek Prevención10.es aplikazioaren laguntza izango dute laneko arriskuen prebentzioari buruzko nahitaezko dokumentazioa erraz eta aholkularitza teknikoaren laguntzarekin egin ahal izateko. Prevención10.es Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren doako zerbitzu publiko bat da, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

• «evalua-t» tresna; arriskuak autoebaluatzeko eta prebentzio-jarduera planifikatu eta jarraitzeko. • «STOP riesgos laborales» erabiltzaileak artatzeko telefono-zerbitzua. • «t-formas» online plataforma. Zer enpresak erabil dezake tresna? • Gehienez ere hamar langile dituzten enpresak. • «evalua-t» tresnan adierazitako jardueraren bat egiten duten enpresak. • Prebentzioa enpresaburuak bere gain hartzen duen enpresak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Mutualiako Prebentzio Sailarekin (prevencion@mutualia.es), edo jo prevención10.es

webgunera

Mutualiako Prebentzio Saila

Aurkibidea


FORMAKUNTZA

mutua informazioa

2013ko iraila 31 zbk.

Urria

Prebentzioari buruzko jarduerak

Mutualiako Prebentzio Sailak antolatutako doako jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: BIDE SEGURTASUNEKO TREBAKUNTZA Jardunaldiaren xedea teknikariei eta langile arduradunei mugikortasun plan bat sortzeko eta kudeaketa sisteman txertatzeko jarraibideak eta tresnak ematea da, baita langileak joan-etorrien ondoriozko arriskuez ohartarazteko materiala ere, laneko zirkulazio-istripuak abiapuntutzat hartuz, horiei buruzko legediaren eta informazioaren bidez. (09:30etik 11:30era arte).

Datak: Bilbo: urriak 1 Donostia: urriak 8 Gasteiz: urriak 15 Ikastaroak Silvia Amok eta Jaione Fernรกndezek, gure Prebentzio Saileko teknikariek, emango dituzte. ERAGILE KIMIKOAK EBALUATZEKO METODOLOGIA ERRAZA Helburua eragile kimikoekiko esposizio-arriskua ebaluatzeko metodologia errazak ezagutaraztea da. Horiei esker, arrisku faktoreak azter daitezke era sistematiko, bizkor eta ekonomikoan, higienearen ikuspegitik egoera onargarriak eta ez onargarriak bereizteko, eta arriskuaren neurria ezagutu ondoren, neurri zuzentzaileak hartu behar diren edo lehentasunak ezarri behar diren zehazteko. (09:30etik 11:30era arte).

Datak: Bilbo: urriak 3 Donostia: urriak 10 Gasteiz: urriak 17 Ikastaroak gure Prebentzio Saileko Pilar Bezaresek emango ditu. Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, bidali izena emateko buletina honako helbide elektronikora edo fax zenbakira: prevencion@mutualia.es / faxa: 944042103

Mutualiako Prebentzio Saila

Leku-kopuru mugatua

Aurkibidea


mutua informazioa

LEGEAK

2013ko iraila 31 zbk.

Noiz eta zer ondoriorekin berrikus daiteke ezintasun iraunkor bat eta erabateko ezintasun bat? Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2013ko apirilak 17ko epaiak zati batean onartu du partikular batek sortutako kalteak (ondare-erantzukizuna) ordaintzea eskatzeko jarritako erreklamazioa isiltasun bidez ezeztearen kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta, ondorioz, Administrazioa (Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa) auzi-jartzaileari 87.853,50 euro ordaintzera kondenatuko du.. Hona hemen epaitegiaren erabakia arrazoitu duten egitateak: • Auzi-jartzaileak aldi baterako ezintasun-prozesu bat hasi zuen 2007ko otsailaren 14an, eta, Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundearen (aurrerantzean GSEE) 2008ko abuztuaren 7ko ebazpenaren bitartez, ezintasun iraunkorra eta absolutua aitortu zioten. Ebazpenean bertan adierazi zenez, bi urte baino lehen, hobetu ote zen berrikusiko zen (Langileen Estatutuaren Legearen 48.2 artikulua), eta 2009ko abuztuaren 3an izango zen lehenengo berrikuspena. •

2008ko irailaren 9an, beste ebazpen bat egin zen. Horren arabera, ez zen aldatu bere lesioen egoera eta, beraz, ezintasun mailak bere horretan jarraituko zuen.

• 2010eko maiatzaren 31n, berrikuspen-espediente bat hasiko zela jakinarazi zitzaion langileari eta, 2010eko irailaren 1ean, ebazpen bat egin zen. Horren arabera, hobetzeagatiko berrikuspena onartu zen, eta langileak ez zuen inolako ezintasun mailarik. Ebazpen horren kopia bat enpresari bidali zitzaion, eta langileak 2010eko irailaren 6an izan zuen ebazpenaren berri. Ebazpenaren edukia ikusita, auzi-jartzaileak berriro laneratzea eskatu zuen 2010eko irailaren 7an –hots, hobekuntza adierazten zuen administrazio-ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunean–. Baina, 2010eko irailaren 9an ezeztu egin zuten, berriro laneratzeko eskaera administrazio-ebazpenetik bi urteko epea gaindituta egin zelakoan eta, 2011ko abuztuaren 19an, ondare-erantzukizuneko erreklamazio bat aurkeztu zuen. Azken hori da, bada, prozedura honetan ebazten dena. Langileak GSEEren erabakiaren aurka ere helegitea aurkeztu zuen aurretiazko erreklamazioan eta ondorengo demandan, eta Lan Arloko Epaitegiak ezeztu zuen. 2011ko irailaren 15ean, bada, baliaezintasun iraunkorreko beste eskaera bat hasi zuen, baina ezeztu egin zen, 2011ko urriaren 24ko ebazpenaren bitartez.

Aurkibidea


Oinarri juridikoari dagokionez, Auzitegi Nazionalaren epaian jurisprudentzia eta Langileen Estatutuaren Legearen 48.2 artikuluan xedatutakoa aztertzen dira bereziki. Honela dio aipatu artikuluak: «Langilearen aldi baterako ezintasun kasuetan, bai ohiko lanerako ezintasun iraunkor totala aitortu diotelako, bai edozein lanetarako ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handia aitortu diotelako, langileari baliaezintasun iraunkorra aitortuta aldi-baterako ezintasun-egoera iraungitzen zaionean, lan-harremanak etenda jarraituko du, eta bi urtez gordeko zaio lanpostua, baliaezintasun iraunkorra aitortzen duen erabakiaren egunetik kontatzen hasita, baldin eta, kalifikazioa egin duen organoaren iritziz, langilearen ezintasun-egoera berriro aztertu beharko bada, bere egoera hobetuz agian bere lanpostura bihurtzeko moduan izango delako.» Bestalde, Auzitegi Gorenaren (IV sala) artikulu honi buruzko jurisprudentziak, batik bat 2009ko maiatzaren 28ko epaiak (RJ 2009/4552) eta 2013ko urtarrilaren 23ko epaiak (PROV 2013/104094), ezartzen duenez, lanpostua gordetzeko eskubideak bi urte baino ez ditu iraungo, ezintasuna aitortzen duen administrazio-ebazpenaren egunetik kontatzen hasita. GSEEk bi urteak igarota egiten badu ebazpena, larri kaltetu dezake langilea, berriro laneratzeko eskubidea galtzen baitu.

Auzitegi Nazionalak, auzi eztabaidagarria ebazteko, baldin eta Administrazioa erantzule bada, arauaren jatorria aztertzen du, hots, Gizarte Segurantzaren Sistemaren interes orokorraren eta langilearen enplegu-egonkortasunaren defentsaren arteko kontziliazioa. Hala, Sistemarentzat aldi baterako ezintasun-egoeran luze emateak dakarren kostua txikitze aldera, legegileak egoera horretan egoteko gehieneko aldi bat zehaztu du «oro har, hemezortzi hilatebe», baina, aldi berean, enplegu-egonkortasuna defendatzeko –izan ere, ezintasun iraunkorra aitortzea lan-kontratua amaitzeko kausa izan daiteke–, legegileak lan-harremana etetea eta bi urtetan berriro laneratzeko aukera aintzat hartzea aukeratzen du, egoera hobetuko dela aurreikus daitekeen kasuetan, baina berrikuspena ezintasun iraunkorra aitortzen duen ebazpenaren egunetik bi urteko epean egin behar da halabeharrez. Auzitegi Nazionalak adierazi duenez, GSEEak ebazpena berandu egiteak auzi-jartzailearen ondasunak eta eskubideak urratu ditu eta ekonomikoki ebalua daitekeen kalte efektibo indibidualizatu bat eragin dio. Hortaz, enpresara berriro sartzeko ezezkoaren unean bidegabe kaleratu izan balute jasoko zuen kalte-ordainari dagokion zenbatekoa jo du ebalua daitekeen kaltetzat, hots, 45 soldata egun, eta 42 hilabete gehienez ere; izan ere, amaiera 3/2012 Errege Lege Dekretuak eta 3/2012 Legeak sartutako erreformaren aurrekoa da. Auzi-jartzaileak, gainera, 100.000 euro eskatu zituen kalte moralengatik, baina ez da onartu, Auzitegi Nazionalaren arabera, ez dagoelako nahiko egiaztatua langileak adierazitako kausa-harremana eta berriro ez laneratzea. Interesgarria da Auzitegi Nazionalaren epaia; gure ustez, jarduera-ildo argiak ezartzen ditu ezintasun iraunkorreko kasuetan, hasierako ebazpena berrikusteko bi urteko epea ezartzen denean, eta, Administrazioak legez kanpo jardun duelako langilea bidegabe kaleratu behar denean, dagokion kalte-ordaina jasota.

Raquel Martínez Balbas, Mutuliako Aholkularitza Juridikoko lizentziatua

Aurkibidea


mutua informazioa

GAUR EGUN

2013ko iraila 31 zbk.

MUGI ZAITEZ AIRE GARBIAGOAREN ALDE

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA Mutualiak bat egin du Europako Batzordeak urtero deitzen duen Mugikortasunaren Europako Astearekin. Irailaren 16tik 22ra ospatu da, «mugi zaitez aire garbiagoaren alde» lemapean. Gure mugikortasun-ohiturak aldatzeak eta lanera joateko edo eguneroko jarduerak egiteko orduan garraio-modu garbiagoak erabiltzeak arnasten dugun airearen kalitatea hobetzen laguntzen dute.

Ezin dugu ahaztu, gainera, hamar laneko heriotza-istriputatik hiru zirkulazioarekin lotuta daudela oraindik ere, 2011ko lan-istripuei buruzko LSHINen datuen arabera. Mutualiak honako kudeaketa-, informazio- eta prestakuntza-tresnak jartzen ditu zuen esku, zirkulazio-istripuak kontrolatzeko laguntza gisa: • Enpresaren Mugikortasun Plana egiteko eredua. • Bide-segurtasunaren gainean kontzientzia hartzeko kanpaina. • «Bide-segurtasunari buruzko prestakuntza» ikastaroa, urriaren 1ean (Bilbon), 8an (Donostian) eta 15ean (Gasteizen). Hemen aurkituko dituzue: www.mutualia.es/eu/prebentzioa.

Mutualiako Prebentzio Saila

Aurkibidea


GAUR EGUN

mutua informazioa

2013ko iraila 31 zbk.

Eskuragarri Eskuragarri dago 2012ko urteko txostena; erakundeak iaz egin zituen jarduera guztiak jasotzen ditu, bai eta lortutako emaitzak ere. Uztaileko Batzar Orokorraren ondoren, Mutualiak eskuragarri jarri du mutualitatearen jarduera guztiak laburbiltzen dituen dokumentua. Aurreko ekitaldietan bezalaxe, Global Reporting Initiative-ren (GRI) gidako irizpideen arabera egin da, eta gardentasun osoz aurkezten du erakundean 2012an gertatutako guztia. Txostenak 129 orrialde ditu, eta 9 kapitulutan banatuta jasotzen ditu alderdi nabarmen guztiak: Korporazioaren adierazpena, gobernu-organoak, nortzuk gara, interes-taldeen konpromisoa eta parte-hartzea, 2012 emaitzak, GRI adierazleak, GRI eskakizunen kokapena eta urteko kontuak. Honako mugarri hauek nabarmentzen dira: • Mutualiaren EAEko merkatu-kuota % 41,9koa izan zen. • Prebentzio-jarduerei esker, 6,03 puntu murriztu da gure enpresa kidetuen ezbehartasaren indizea. • «Bikaintasunerako EFQM Europako Sariaren finalista» aintzatespena lortu duen lehen mutua gara, bai eta bakarra ere.

Mutualiako kudeaketa Saila

Aurkibidea



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.