mutua informazioa
2013ko urria 32 zbk.
Iradokizun hoberenari
II Saria
AURKIBIDEA berdintasuna • MUTUALIAk Emakunderen X. Berdintasunerako Foroan parte hartu zuen. segurtasun gomendioak •ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO GAIKAKO ATARIAK. prebentzioa • Enpresariak prebentzioaz arduratu ahalko dira, baldin eta enpresako langile kopurua 25etik beherakoa bada. legeak • Nola eragiten dio kaleratzeagatiko kalte ordainen kalkuluari soldata murrizteko aurretiko aplikatutako neurri batek? FORMAkuntza • Prebentzioari buruzko informazioa eta prestakuntza emateko jarduerak. gaur egun • 14/2013 Legea, irailaren 27koa, Ekintzaileak eta haien nazioartekotzea babestekoa. • iradokizun hoberenari ii saria.
mutua informazioa
BERDINTASUNA
2013ko urria 32 zbk.
X Berdintasunerako gunea
Parte hartzea
Cristina Mendia Ibarrolak Mutualiako Familia Erantzukizunerako eta Berdintasunerako arduradunak mutualitatearen esperientzia azald zuen. MUTUALIAk eta METRO BILBAOk Berdintasuna estrategia gisa, gizarte osoarentzat onura jardunaldia antolatu zuten, eta beren esperientziak azaldu zituzten. Jardunaldian emakumeen ahalduntzea, kontziliazioa, erantzukidetasuna eta antolaketa malgutasuna lortzeko lidergoari buruzko trebakuntza landu zuten. Joan den urriaren 15ean, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren egoitzan egin zuten jardunaldian 90 lagun inguru izan ziren. Mutualiako Berdintasunerako arduradunak berdintasunak gizarte osoari onura egiten diola defendatu zuen bere hitzaldian.
•
Lan arloan berdintasuna bultzatzeak pertsona guztien baliabideak berdin aprobetxatzea ahalbidetzen du.
•
Emakumeei zein gizonei bizitza pertsonala, familia bizitza eta lan bizitza uztartzea erraztuta, pozik egongo dira eta beren zereginak beste aldarte batez egingo dituzte, eta horrek gizarte osoari onura handiak ekarriko dizkio.
• Denbora (bizitza pertsonalekoa eta lanekoa) orekaz banatuz gero, bizi kalitatea handituko da, eta horrek harreman pertsonal onak bultzatzeko balioko du soldata EMOZIONALA nabarmena izango baita.
•
Bizi kalitate handiagoak produktibitatean eragiten du, eta emakumeek zein gizonek gozatzen badute, gizartean eragina izango du, zalantzarik gabe.
Azken ondorio moduan, Mutualiako Berdintasunerako arduradunak adierazi du garai berri bat bizitzen ari garela eta bere estrategian berdintasuna txertatzen duen erakundeak enpresarentzako eta langileentzako onurak lortuko dituela, pertsona guztien talentua aprobetxatuko dutelako, eta hori, zalantzarik gabe, gizarte osoarentzako onura izango da. Bizitza antolatzeko modu berriak asmatzea da erronka, bizitza pertsonala, lan-bizitza eta bizitza familiarra harmonizatzea, beraz. Modu berri horiek, noski, errespetuan eta justizian oinarritu behar dira; izan ere, berdintasuna pertsona guztien eskubidea da.
Cristina Mendia, Mutualiako Familia Erantzukizunerako eta Berdintasunerako arduraduna
Aurkibidea
mutua informazioa
SEGURTASUN GOMENDIOAK
ATARIAK
2013ko urria 32 zbk.
Laneko Segurtasuneko eta Higieneko Espainiako Institutuak (INSHT) web orri batean bildu ditu laneko arriskuak prebenitzearekin lotutako atari guztiak, enpresek eta erabiltzaileek edukiak gaika antolatuta aurki ditzaten.. Atariotan, prebentzioarekin lotutako gaiei buruzko informazioa daukazue, modu errazean, eta azkar, denetarik ezagutzeko baliagarria: alderdi nagusiak, balorazio-metodoak, artikuluak, legedia, kontsulta teknikoak, etab. Gainera, tresnak eta aplikazioak deskargatzeko aukera ere baduzue. Hona hemen aurkituko dituzuen atariak: 1. Nahasmendu muskulu-eskeletikoak 2. Norbera babesteko ekipamenduak 3. Ergonomia 4. Lanean osasuna babestea 5. Psikosoziologia 6. Arrisku kimikoa 7. Arrisku biologikoak 8. Garraiolari autonomoa 9. Nekazaritzaren sektorea Atari horietara guztietara, helbide
honen bidez sar zaitezkete:
Mutualiako Prebentzio saila
Aurkibidea
FORMAKUNTZA
mutua informazioa
2013ko urria 32 zbk.
Prebentzioari buruzko jarduerak
Azaroa
Mutualiako Prebentzio Sailak antolatutako doako jarduera hauetan parte hartzera gonbidatuta zaude:ia: BALORAZIO ERGONOMIKORAKO METODOAK Laneko gaixotasun bat eragin dezaketen mugimenduak eta jarrerak ezagutzeko eta ebaluatzeko beharrezko informazioa eskainiko da jardunaldian, hala nola kasuan-kasuan aplika daitezkeen balorazio ergonomikoko metodoen gainekoa. Enpresa-arduradunei, zuzendariei, langileei, prebentzioko teknikariei, laneko gaixotasunen estaldura duten langile autonomoei eta aholkularitza-enpresei zuzenduta dago. (9:30etik 11:30era).
Datak: Bilbo: azaroak 5 Donostia: azaroak 12 Gasteiz: azaroak 19 Prebentzio Saileko Silvia Amo eta Jaione Fern谩ndez teknikariek gidatuko dituzte jardunaldi horiek. PREVENCION10.ES plataforma publikoari BURUZKO INFORMAZIO JARDUNALDIA Prevenci贸n10.es hamar langile baino gutxiago, arrisku gutxiko jarduerak eta prebentzio-jarduerak txertatuta dituzten enpresentzako doako zerbitzu publikoa da, laneko arriskuen prebentzioa kudeatzen laguntzeko xedea duena. Jardunaldien helburua zerbitzuaren funtzionaltasunei buruz informatzea eta oinarrian duen aplikazioa erabiltzen erakustea da. Hauek dira jardunaldion datak:
Datak: Bilbo: azaroak 19 Donostia: azaroak 21 Gasteiz: azaroak 20 Prebentzio Saileko teknikari hauek izango dira jardunaldietan hizlari: Alberto Saiz de la Maza, Marta Valencia eta Arrate Arrillaga. Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, bidali izena emateko buletina honako helbide elektronikora edo fax zenbakira: prevencion@mutualia.es / faxa: 944042103
Leku-kopuru mugatua
Mutualiako Prebentzio Saila
Aurkibidea
mutua informazioa
LEGEAK
2013ko urria 32 zbk.
Nola eragiten dio kaleratzeagatiko kalte ordainen kalkuluari soldata murrizteko aurretiko aplikatutako neurri batek? Ohikoa da enpresek, langile guztiei berdin edo talde profesionalen arabera, soldatak murrizketak aplikatzea egungo egoera txarrari aurre egiteko. Batzuetan, neurria behin betikoa da, lan baldintzak nabarmen aldatuz edo soldata erregimena ez aplikatzeko klausulen bidez; beste batzuetan, berriz, behin-behinekoa da, kontratuak etenez edo lan jardunaldia murriztuz. Zoritxarrez, askotan neurri horiek ez dira zailtasunei aurre egiteko nahikoa izaten, eta enpresek neurri bizkorragoak hartu behar izaten dituzte; zehazki, lan harremana etetea, banakoen edo taldeen kaleratze objektiboen eta bidegabeen bidez. Egoera horietan, kaleratzeen aurretik aplikatutako soldata murrizketek kontratua baliogabetzeagatiko kalte ordainen kalkuluan izan ditzakeen eraginari buruzko zalantzak sortzen dira. Izan ere, normalean, kalte ordainak kalkulatzeko, langileak kaleratzen den unean jasotzen duen soldata hartzen da oinarritzat. Gai hau aztertzeko, pentsatuko dugu soldata murrizketa hitzartzeko unean, langileekin lortutako akordioan, hitzarmena adostu baldin bazen, edo enpresak bere aldetik hartutako erabakian, ez zela neurririk zehaztu. Planteatutako suposizioak ez du irtenbide bakarra: kasu bakoitzaren araberakoa izango da. Oro har, kaleratzearen egunean indarrean zegoen soldata oinarri gisa erabiltzeko printzipioa aplikatzen da, baina baliogabetu egin daiteke egiaztatzen bada soldataren murrizketaren helburua ez zela enpresa egoera txarretik ateratzea, kaleratzearen kalte ordainak txikitzea baizik, neurria hartu zenean, kaleratzea erabakita edo programatuta zegoelako. Azken finean, gakoa enpresa iruzurgilea den ala ez egiaztatzea da, baldin eta neurriak ustezko helburu batekin hartu baditu, xedea beste bat zen arren. Logikoki aginte judizialak erabaki beharko du kasu bakoitzean iruzurra egin den ala ez. Batez ere, egungo laneko prozedurak kaleratzeekin eta soldaten erreklamazioekin lotutako demanda metatuak epaitegira eramatea ahalbidetzen baitu. Horrenbestez, langileen auzi batean kaleratzearen aurka egiteaz gain, jaso ez dituen soldatak ere eskatzea, neurri murriztailearen helburua ez zelako adierazitakoa. Enpresek langileei kaleratzearen egunean jasotzen zuten soldata murriztuaren araberako kalte ordainak ematen badizkiete, jakin behar dute kalte ordainen egokitasunaren baieztapena jasotzeko, egiaztatu beharko dutela soldata murrizketaren arrazoiak egokiak zirela eta helburua ez zela kaleratzearen ondoriozko konpromiso ekonomikoak txikitzea.
Aurkibidea
Justifikazioa arrazoi objektiboetan oinarritu beharko da. Ezingo dute langileen balizko ageriko edo isileko onarpena arrazoitzat eman. Izan ere, onarpen horren helburua enpresaren eta, ondorioz, langilearen kontratuaren iraupena bultzatzea zen, ez kontratuaren ezeztea sustatzea. Printzipio horiek Auzitegi Gorenak azaldu zituen zehaztasunez 2011ko ekainaren 30eko epaian. Langileari kaleratzearen uneko soldataren araberako kalte ordaina dagokiola nabarmentzen duen arren, zehazten du ezin dela halakotzat hartu ÂŤenpresak hautamenez ordaintzen duenaÂť, eta kontratuen fede onaren aurkakotzat jotzen ditu langileari kalte egiteko aldebakarrez soldata txikitzen duten enpresa jarduerak, ez bakarrik ordainsariak, baita lan harremana amaitzearen ondoriozko kalte ordainak. Ondorioz, soldata horrek ezin du langileari dagokion kalte ordaina kalkulatzeko oinarria txikitzeko gaitasuna izan.
IĂąaki Esnal, Mutualiako lege aholkularitzako abokatua
Aurkibidea
mutua informazioa
PREBENTZIOA
2013ko urria 32 zbk.
Enpresariak prebentzioaz arduratu ahalko dira, baldin eta enpresako langile kopurua 25etik beherakoa bada Prebentzioaz arduratzea erabakitzen duten enpresarientzako aholkularitza 25 langiletik beherako enpresetara zabaldu da, baldin eta enpresek lan zentro bakarra badute. ..
Orain arte, 10 langile arteko enpresetako enpresariek soilik zuten prebentzioaz arduratzeko aukera. Baina Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 30.5 artikulua Ekintzaileei eta haien nazioartekotzea laguntzeko 14/2013 Legearen bidez aldatu dute, eta ondorioz, 25 langiletik beherako enpresek aukera hori izango dute, baldin eta lan zentroa bakarra badute. Enpresariak ondoko baldintza hauek bete beharko ditu, prebentzioaz arduratu nahi badu:
• Beren ohiko jarduera zentroan gauzatu beharko du. • Prebentzio funtzioak gauzatzeko nahikoa gaitasun izan beharko du (jardueren arriskuen eta arriskugarritasunaren arabera). • Enpresaren jarduera ezingo da Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren I. eranskinean adierazitako bat izan. • Ezingo da osasun azterketez arduratu, kanpo prebentzio zerbitzu batek egin beharko baititu. Horrenbestez, 25 lagunetik beherako enpresek modalitate hauek hautatu ahalko dituzte prebentzioa antolatzeko: izendatutako langilea, enpresaria arduratzea edota kanpo prebentzio zerbitzua kontratatzea (baldin eta aukera bakoitzaren irizpideak betetzen badituzte). Prebentzioaz arduratzen den pertsonak segurtasunari eta osasunari buruzko aholkularitza teknikoa jasoko du, prebentzio jarduerak errazago antola ditzan eta betebeharrak modu sinplean betetzeko (17. xedapen osagarria). Prebentzioari buruzko aholkularitza behar dutenek Mutualiaren Prebentzio Sailera jo dezakete, orientazio eta informazio bila eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiago izateko: www.mutualia.es/eu/prebentzioa
Mutualiako Prebentzio Saila
Aurkibidea
GAUR EGUN
mutuainformazioa
2013ko urria 32 zbk.
14/2013 Legea, irailaren 27koa, Ekintzaileak eta haien nazioartekotzea babestekoa. Lege hori joan den irailaren 28an argitaratu zuten BOEn, eta esteka erantsita duzue. “BOE, LEY 14/2013” Gure jarduerarekin lotutako alderdirik nabarmenenak ondoko hauek dira:
•
Langile autonomoen araubide berezian sartuta dauden langileei aplikatutako kotizazioa, jarduera aniztasunaren kasuetan: - 28. artikulua
• Norbere konturako langileei aplika dakizkiekeen Gizarte Segurantzako murrizketak:
-
29. artikuluak 35. bis xedapen osagarria gehitzen dio Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrari.
• Norbere konturako langile bihurtzen diren pertsona minusbaliatuentzako murrizketak eta hobariak Gizarte Segurantzaren kuotetan:
-
30. artikulua.
•
25 langile arteko enpresetako enpresaria lan arriskuen prebentzioaz arduratzeko aukera (lehen 10 langile arteko enpresek soilik zuten), baldin eta lan zentro bakarra badu, eta aholkularitza tekniko berezia jasotzeko aukera: - 39. artikuluak Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 30.5 artikulua aldatuko du eta lege horri 17. xedapen osagarria gehituko zaio.
•
Laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzaren bisita liburu elektronikoa, lanbidea altarik gabe ezartzeko aukera eta enpresentzako ahalduntze elektronikoaren aukera: - 40. eta 41. artikuluak.
•
Ekintzaileekin kontratazio publikoa bultzatzeko neurriak: - Hainbat artikuluk, 42.etik 47.ra, azaroaren 14ko 3/2011 Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren artikulu batzuk aldatzen dituzte.
Mutualiako kudeaketa saila
Aurkibidea