mutua informazioa
2013ko abendua 34 zbk.
MUTUALIA FOROAREN 10. edizioa
Aurkibidea GAUR EGUN • MUTUALIA FOROAREN 10. edizioa, proiektu sendoa. • Mutualia AdegiTOP-en. •2013ko IradokIzun hoberenarI sarIa. • GAIXOTASUN LARRIAK DITUZTEN ADINGABEEN ZAINTZA. • Mutualiako 2013ko Eguberrietako Zorion Mezua . FORMAKUNTZA •DIBULGAZIO ETA TREBAKUNTZA EKINTZAK LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEKO 2014ko urtarrila. preBENTZIOA • Mutualiako X. argazki-lehiaketaren sari-banaketa. • 15 urte... eta lan-istripu bat ere ez . SEGURTASUN GOMENDIOA • Eraikinak mantentzea. BERDINTASUNA • Berdintasuna enpresaren kudeaketa-estrategia gisa.
mutua informazioa
GAUR EGUN
Mutualiako
2013ko abendua 34 zbk.
X. argazki-lehiaketaren sari-banaketa Joan den azaroaren 27an, sariaren txekeak eman zitzaizkien laneko arriskuen prebentzioari buruzko Mutualiaren X. argazkilehiaketako irabazleei. Argazkian, Maria del Mar Crespo Mill谩n Mutualiako Prebentzio Departamentuko buruak eta Ismael Calle Sobr贸n Bizkaiko Bezeroak Kudeatzeko arduradunak, 3. saria ematen Juan Ram贸n Larrocea Ormaecheari. Gure irakurle guztiei XI. argazki lehiaketan parte hartzera animatzen ditugu. 2014ko apirilaren 28an, Segurtasunaren eta Osasunaren Egunean, abiaraziko dugu.
Mutualiako prebentzio saila
Aurkibidea
mutua informazioa
GAUR EGUN
2013ko abendua 34 zbk
Mutualia
AdegiTOPen Joan den azaroaren 26an, Mutualiak AdegiTOP jardunaldian parte hartu zuen, La Gesti贸n de las personas, contando con las personas hitzaldia emanez. Bertaratuek oso ondo hartu zuten eta iritzi ona dute. AdegiTop Gipuzkoako Enpresarien Elkarte ADEGIk antolatutako enpresen topaketa da. Enpresak zuzentzen dituzten pertsonentzako topaketa da, eta informazio-trukea ahalbidetzen du. Hala, bikaintasun-esperientziak gauzatu dituzten enpresariengadik zuzenean entzun daitezke. Foroak hogei urte bete ditu, eta horietan 700 enpresak eta erakundek partekatu dituzte esperientziak beste erakunde batzuekin. ADEGITOP topaketetan, gainera, enpresen arteko berrikuntza eta harreman prozesuak sortu dira; beraz, programaren erabilgarritasuna agerikoa da. Mutualiaren ordezkariak Txomin Solabarrieta (Osasun Administratiboen arduraduna), Jose Antonio Prieto (Arabako Giza Baliabideen arduraduna), Raul Medina (Giza Baliabideen arduraduna) eta Jorge Arbaiza (Kudeaketa zuzendaria) izan ziren. La Gesti贸n de las personas, contando con las personas hitzaldia oso ondo hartu eta balioetsi zuten bertaratuek. Jardunaldia hasteko, Pakea klinika bisitatu zuten, Nagore Etxabe Erizaintzako koordinatzaileak gidatuta. Ondoren, Mutualiaren Lidera proiektua, gure kontratazio-sistema, Berdintasun-Plana eta Euskalduntze-plana azaldu zituzten. Besteak beste, Iparlat, Detalent, ALcad, MHM eta Adegik hartu zuten parte, eta horiekin pertsonen kudeaketari buruz eztabaidatu genuen eta enpresen esperientziak ezagutu genituen.
Mutualiako kudeaketa saila
Aurkibidea
mutua informazioa
GAUR EGUN
2013ko abendua 34 zbk
MUTUALIA FOROAREN 10.
edizioa, proiektu sendoa
Abenduaren erdialdean, Mutualia Foroaren 10. edizioa egin dugu. Aurtegoan, 400 profesional inguru batu dira Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Eibarko topaketetan. Pil-pilean dauden hainbat gai jorratu dituzte, lau hitzalditan. Gure web orrian eskuragarri dauden hitzaldiak (esteka) honako hauek izan ziren:
1. HITZALDIA:
Prevención10.es. Enpresa txiki eta ertainek prebentzioaren kudeaketa egin ahal izateko erreminta. Alberto Sainz de la Maza, Arrate Arrillaga eta Marta Valencia, Mutualiako kuoten kargurako Prebentzio Sailaren teknikariak.
2. HITZALDIA:
Pertsona lehiatsuei laguntzeko gizarte segurantza eta lan esparruko legearen alderdi aipagarrienak. Iñaki Esnal, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua.
3. HITZALDIA:
Lege berriak Gizarte Segurantzaren esparruan; 2014rako Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legearen proiektuan aurreikusitakoa. Jose Angel Moral, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko Abokatua
4. HITZALDIA:
Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen estalduren gslo-n emango diren aldaketak. aldaketak abuztuaren 2ko 11/2013 errege dekretuaren legeak ezartzen ditu, eta eragina dute txanda kontratuan eta prestazioetan. Susana Castaños del Molino, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatu-burua. Espazio hau baliatu nahi dugu jardunaldietan hitzaldiak eman dtuzten pertsonen ahalegina errekonozitzeko. Eskerrik asko zuen langatik eta ekarpenagatik. Halaber, mila esker entzule izan diren profesionalei, MUTUALIA FOROA egiten jarraitzeko iradokizunengatik, babesagatik eta animoengatik. Urteak betetzen jarraitzea espero dugu. Eskerrik asko.
Mutualiako kudeaketa saila
Aurkibidea
FORMAKUNTZA
mutua informazioa
2013ko abendua 34 zbk
DIBULGAZIO ETA PREBENTZIO EKINTZAK
2014KO URTARRILA
Urte berria hasteaz bat, hileko dibulgazio-ekintzak abiaraziko ditugu. Urtarrilean, honako hauek izango dira (trebakuntza-aretoan kontsulta daitezke): Zarataren kontrola eta neurketa:
Zarataren arazoari aurre egiteko oinarrizko tresnak azalduko ditugu: Nola entzuten da zarata? Zarataren iturriak eta horrek osasunean eragiten dituen efektuak; zaratari buruzko araudia laneko esparruan eta zarataren ebaluazioa. Era berean, lanpostuen araberako neurketa motak eta beren ezaugarriak aipatuko ditugu, zarata kontrolatzeko neurri egokien berri emango dugu eta osasun-zaintza landuko dugu. Non: Mutualia, Henao kalea 26, Bilbo. Ordua: 9:30etik 11:30era. Noiz: urtarrilaren 21ean
Balorazio ergonomikorako metodoak: Laneko gaixotasunak eragin ditzaketen mugimenduak eta jarrerak ezagutzeko eta ebaluatzeko beharrezko informazioa eskainiko da jardunaldian, hala nola kasuan-kasuan aplika daitezkeen balorazio ergonomikoko metodoen gainekoa. Enpresa-arduradunei, zuzendariei, langileei, prebentzioko teknikariei, laneko gaixotasunen estaldura duten langile autonomoei eta aholkularitza-enpresei zuzenduta dago. Non: Mutualia, Henao kalea 26, Bilbo. Ordua: 9:30etik 11:30era. Noiz: urtarrilaren 30ean Prebentzio Saileko Silvia Amo eta Francisco Vallo teknikariek emango dituzte jardunaldi horiek. Joan nahi izanez gero, bete ezazu hemen aurkituko duzun izena-emateko formularia eta bidal ezazu hurrengo helbide elektronikora edo fax zenbakira: prevencion@mutualia.es / fax zenbakia: 944 042 103 Informaizo gehiago behar izanez gero, www.mutualia.es.
Mutualiako Prebentzio Saila
Aurkibidea
mutua informazioa
PRESTAZIOAK
2013ko abendua 34 zbk
GAIXOTASUN LARRIAK DITUZTENADINGABEEN ZAINTZA Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzaren sisteman aplikatzeari eta garatzeari buruzko uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretua onartu zenetik bi urte baino gehiago bete dira, eta prestazio horri buruzko datu gehiago ditugunez, horren bilakaera aztertzeko unea da. Gogora dezagun prestazio horren helburua zein den: minbizia edo beste gaixotasun larri bat dutelako denbora luzez ospitaleratuta egon edo etxean ospitaleratzearen ondoko tratamendua jaso behar duten adingabeak zuzenean eta etengabe zaintzeko lanaldia murrizten duten gurasoen, adoptatzaileen edo abegi-emaileen diru-sarrerak konpentsatzea. Prestazioa jaso ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira: • Bi gurasoek, adoptatzaileek edo abegi-emaileek Gizarte Segurantzaren edozer erregimenetan (orokorra, autonomoena, klase pasiboena, etab.) edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitate batean afiliatuta eta altan emanda egon beharko dute. • Adingabeak 1148/2011 Errege Dekretuaren eranskinean adierazitako gaixotasun larrietako bat izan beharko du eta iraupen luzeko ospitaleratzea egiaztatu beharko du. • Adingabeak zuzeneko eta etengabeko zaintzen beharra izan beharko du, eta Osasun Zerbitzu Publikoko adingabearen mediku arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez justifikatu beharko dira. • Eskatzailearen lanaldi murrizketa gutxienez % 50ekoa izango da, baina ezin da erabatekoa, hau da, % 100koa izan. Gainera, adinaren araberako gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatu beharko du, eta amatasun-prestazioa jasotzeko behar denaren berbera izango da. Laneko Istripuen Mutuen Elkarteak (AMAT gaztelaniazko sigletan) prestazio berria kudeatzeko informazioa bildu du, langileen laneko kontingentziak estaltzen dituzten erakundeetarako.
Erantsitako taulan ikus daitekeenez, onartutako eskaeren kopurua ia % 70 handitu zen 2011tik (655) 2012ra (1.113). 1148/2011 Errege Dekretua 2011ko uztailean argitaratu zela izan daiteke horren arrazoi nagusietako bat. Ordura arte ez zegoen minbizia ez ziren gaixotasun larrietarako prestaziorik. 2013ko urtarriletik irailera arte, 821 eskaera onartu dira. Joera aldatzen ez bada, 2013an 1.100 eskaera inguru izango dira, eta eskaera kopurua 2012koaren ia berdina izango da. Beraz, hasieran aurreikusi ez bezala, ez da handituko. Horren arrazoia bi gurasoak, adoptatzaileak edo abegi-hartzaileak lanean egotearen baldintza ez betetzea izan daiteke, egungo krisialdi egoera dela eta. Bestalde, prestazio berria dela eta gutxi ezagutzen dela hartu behar da kontuan. Ordaindutako prestazio-zenbatekoei dagokienez, 2013ko urtarriletik irailera 14.915.859 euro ordaindu dira; beraz, 2012 osoan eman ziren 14.823.778 euroak gainditu dira. Horren inguruan, Mutualiak arrazoia identifikatu du: eskatzaileek lanaldi-murrizketa handitu dute. 2011n eskatzaileen lanaldi murrizketa % 76a zen, 2012an % 80koa eta 2013an % 89koa. Bestalde, amaitutako prozesuen iraupena ia % 44 hazi da: 2012an 177 egunekoa izan zen eta 2013an, 254 egunekoa. Hori dena logikoa da denbora luzez zuzeneko eta etengabeko zaintzak behar dituzten gaixotasun larriez ari baikara, eta horien ondorioz, gurasoek, adoptatzaileek edota abegi-emaileek lanaldia murriztu behar izaten baitute. Prestazio berri guztiekin gertatzen den bezala, uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretua aplikatzean, interpretazio-zalantzak sortzen dira. Denbora horretan prestazioari buruzko zenbait epai eta irizpide argigarri argitaratu dituzte. Jarraian aipatuko ditugu, interesgarriak direlakoan: • Aragoiko Auzitegi Gorenaren 2012ko uztailaren 18ko epaia (JUR/2012/275593). Prestazioaren eskatuz gero, guraso-ahala duten guraso dibortziatuek familia-unitate bat osatzen dutela argitzen du. Kasu horretan, auzitegiaren ustez, aita familia-unitatearen partaide da, eta adingabea zaintzeko beharra du, dibortziatuta egon arren. Hala ere, auzitegiaren ustez, aita langabetua denez eta lan-jarduera orok eskatzen duen dedikazioaren mende ez dagoenez, gaixotasunaren ondorioz semeak behar duen arreta eman diezaioke. Hala, gurasoak bananduta edo dibortziatuta badaude, ez da bereiziko gaixotasunean zaintzaile den gurasoak adingabearen zaintza duen. • Euskadiko Auzitegi Gorenaren 2013ko irailaren 24ko epaia (JUR/2013/480). Prestazioa onartzeko zuzeneko zaintza moduan kontsideratzen dena zehazten du. Kasu honetan, auzitegiak adingabeek egunero behar dituzten zaintzak eta gaixotasun larri bat jasaten ari den adingabe baten behar dituen zaintza bereziak bereizi zituen. Batez ere «zuzeneko» terminoari jarri zion arreta, eta auzia ebazteko hitz gakoa izan zen. Ildo horretatik, ohiko beharrak alde batera utzita, tratamenduaren eta gaixotasunaren zaintzaren behar bereziei lotutako arreta berezia sortzen da. Horrekin lotuta, gaixo zegoen adingabeak ematen zitzaion arreta beti beharko zuela aitortu arren, prozesuan eskatzaile zen amarekin deskonexio-esfera bat zuela egiaztatu zen. Horrek zeharkako arretaren aukera ematen zuen, etxetik kanpo ematen zitzaiona, adingabea ikastetxera joaten baitzen maiz. • Madrileko Auzitegi Gorenaren epaia (AS/2013/221), 2013ko urtarrilaren 9koa. Amatasunagatik lan-harremana etenda duen langile baten alta-egoera argitzen du. Auzitegiaren arabera, gurasoetako batek lan-jarduera osoak behar duen dedikazioaren mende ez badago, prestazioa erregulatzen duen arauak deskribatutako egoera barne hartzen ez duela interpretatu behar da. Kasu honetan, amak amatasun-baja zuen eta gaixo zegoen seme-alabari behar zuen arreta emateko gai zen. Kasu honetan, amaren nahitaezko atsedenaldia igarota zegoen. • Gizarte Segurantzaren Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko azaroaren 24ko irizpidea, gurasoetako, adoptatzaileetako edota abegi-emaileetako batek ezintasun iraunkorra onartuta edukitzeari eta, horrenbestez, Gizarte Segurantzan alta emanda ez egoteari buruzkoa, erabili zen kasu honetan. Kasu honetan, ezintasun iraunkorra aitortuta izate hutsagatik ez da pentsatu behar pertsona horrek, guraso, adoptatzaile edo abegi-emaile moduan, ezingo duela adingabea zaindu eta beste gurasoak eskatutako prestazioa onartu behar denik. Horrenbestez, prestazioa onartzeko, altan ez dagoen gurasoaren ezintasunak adingabea zaintzea eragozten diola frogatu beharko litzateke. Irizpide horiei esker, araua behar bezala aplikatzea ahalbidetzen dute, prestazioaren mugak ezartzen ari direlako, horren helburuaren arabera.
Diego Badosa Quintana, Mutualiako ABEKP Prestazioetako Arduraduna
Aurkibidea
mutua informazioa
SEGURTASUN GOMENDIOA
2013ko abendua 34 zbk
Eraikinak mantentzea Lantoki guztiek behar dute eraikina eta instalazioak mantentzeko lanak egitea. Mantentze-lanen artea askotariko jarduerak daude, eta horiek dituzten askotariko arriskuak identifikatu eta kudeatzea beharrezkoa da. Mutualiak Eraikinak mantentzeko lanen esku-liburua argitalpen berria jartzen dizue eskuragarri. Esku-liburua mantentze-lanekin lotutako jarduerekin laguntzeko tresna da. Mantentze-lan ohikoenak zerrendatzen ditu, baita eragiten dituzten arriskuak eta horiei dagokien prebentzio-neurriak ere. Besteak beste, ondoko instalazioen arriskuak aztertzen ditu: • Galdarak eta erregai bidezko zirkuituak. • Konpresoreak, kondentsadoreak eta hozte-dorreak. • Airea tratatzeko unitateak eta aire-konduktuak, hodiak eta balbulak • Aire librean egindako lanak. • Gune konfinatuak eta bakarrik egin beharreko lanak. • Multzo elektrogenoak. • Gidatzea eta garraioa. Gainera, besteen instalazioetan jarduteko prozedurak eta oinarrizko arauak ematen ditu, baita norbera babesteko ekipamendua erabiltzeko eta suteen, ebakuazioen, lehen laguntzen edo seinaleen inguruko informazioa ere. Dokumentu hori oinarri bezala erabiliz, prozedurak eta oinarrizko arauak enpresa bakoitzak bere ezaugarrietara egoki ditzake. Sakatu hemen «Eraikinak mantentzeko lanen esku-liburura» sartzeko
Mutualiako Prebentzio Saila
Aurkibidea
15 urte...
mutua informazioa
PREBENTZIOA
2013ko abendua 34 zbk
B
eta lan-istripu bat ere ez
Mutualiak azken 15 urteetan lan-istripurik eta lanbide-gaixotasunik izan ez duten enpresak errekonozitu ditu. 15 urtean lan-istripurik edo lanbide-gaixotasunik izan ez duten enpresak gutxi dira. Mutualiako enpresa kidetuen artean hamazortzik lortu dute erronka zail hori. Mutualiak 1998tik 2012ra lan-istripurik eta lanbide-gaixotasunik izan ez dutela egiaztatzen duen diploma bana emango die. Errekonozitze-ekintza horren bidez, erronka lortu izanagatik enpresak zoriontzeaz gain, gauzatu duten prebentzioaren kudeaketa saritu nahi da. Kudeaketa horri esker, prebentzioaren arloan lorpen handia egin gure: enpresa segurua izatea, eta 15 urtean laneko istripurik edo lanbide-gaixotasunik ez izatea. Hona hemen saritutako enpresak: TIBA INTERNACIONAL, S.A. FINECO SDAD. VALORES Y BOLSA PARQUE TECNOLOGICO, S.A. NORBOLSA SDAD.VALOR. BOLSA SA EUROSTUDY, S.L. JUAN MATEO ZABALA EUSKALTEGIA FANOX ELECTRONIC, S.L. GESA TERMOMETROS, S.L BARBIER GAMINDE, GERMAN - REGISTRO PROPIEDAD GERNIKA SOCIEDAD ALAVESA DE INVERSION SEA-EMPRESARIOS ALAVESES PARQUE TECNOLOGICO DE SAN SEBASTIĂ N CENTRO KURSAAL-KURSAAL ELKARGUNE GRECAR,S.L. AMENTZELAGA S.L. COOPERATIVA LURGINTZA BIZCARGI MUSIKESKOLA EUSKO IKASKUNTZA-SDAD ESTUD.VASCOS Zorionak guztiei! Haien lana beste guztientzako bultzada izatea espero dugu.
Mutualiako Prebentzio Saila
Aurkibidea
BERDINTASUNA
mutua informazioa
2013ko abendua 34 zbk
Berdintasuna enpresaren kudeaketa-estrategia gisa Mutualian aukera-berdintasuna aplikatzeko etengabeko jarduerak ondorioak izan ditu: gizartean aurkeztu garenean oso emaitza onak eman dizkigu eta Mutualiak berdintasunarekiko konpromisoa erakutsi du. .
Gure berdintasun-planak prestatzeko, ekitaldi bakoitzeko memoriak idazteko, bereizgarriak eta ziurtagiriak lortzeko baldintzak betetzeko egindako azterketei esker, tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioa aplikatuz, enpresa-eraginkortasuna lortzeko askotariko ekintzak, neurriak eta esku-hartze arloak agerian jartzen dira.
Zer ari gara egiten gure arloan berdintasuna kudeaketa-estrategia gisa txertatzeko? Lan-arloan berdintasuna sustatzeak baliabide guztiak aprobetxatzen laguntzen du, eta horrek emakumeen eta gizonen bizitza errazten du. Horrenbestez, gizarte osoari onura nabarmenak eragiten dizkio. Gizarteak behar bezala funtzionatzeko, pertsona guztien beharrak betetzeko ekintzak antolatu behar dira. Mutualia DENBORA hobeto banatzen saiatzen da, eta horrek langileen bizikalitatea handitzen du. Ondorioz, produktibitatea handitzen da eta gizarte osoaren bizi-kalitatea handitzen da. Horretarako, ANTOLAKETA MALGUTASUNA dugu eta KONTZILIAZIOA ahalbidetzen saiatzen gara, ERANTZUKIDETASUNAREN bidez, emakumeak ez daitezen beti izan kontziliazio neurriak hartzen dituztenak. Proposatutako neurrien emaitzak aztertzeko, plan estrategikoak helburu batzuk ditu. Horien adierazleak ekitaldiaren amaieran aztertzen dira, betetze-maila egiaztatzeko. Ibilbide etengabe horri jarraituz sendotu dugu aukera-berdintasunaren kultura Mutualian. Ondoren, mundura irteten gara gure jardunbide egokiak partekatzera eta zabaltzera, azken Berdintasunerako Gunean erabili genuen leloak adierazten duen bezala ÂŤBerdintasunaren
estrategiak gizarte osoari egiten dio mesedeÂť.
Cristina Mendia, Mutualiako Familia erantzukizunerako eta berdintasunerako arduraduna
Aurkibidea
Egin klik hemen bideoa ikusteko