Mutua informacion 35 eus

Page 1

mutua informazioa

2014ko urtarrila 35 zbk.

Inkesta erantzun duten pertsonen %90ak baino gehiagok Mutualiaren osasun-zerbitzuak oso betegarriak direla dio

%92,86ak


Aurkibidea GAUR EGUN • Inkesta erantzun duten pertsonen %90ak baino gehiagok Mutualiaren osasun-zerbitzuak oso betegarriak direla dio. FORMAKUNTZA • OTSAILEKO LAN ARRISKUEN PREBENTZIOKO JARDUNALDI DIBULGATIBOAK. preBENTZIOA • Ikasleen artean prebentzioaren kultura sustatzeko ADI proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako sare osoan ezarri da. SEGURTASUN GOMENDIOAK • Jaso itzazu PREVENCIÓN aldizkaria eta PREVENCIÓNEXPRESS aldizkari digitala. prestaZIOAK • ordainketen egutegia.. LEGEAK • LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUAK, PROTAGONISMO HANDIAGOA ERREFORMA BERRIAREN AURREAN. PROZEDURA EGOKIENAK • DBUS, enpresa mutualista eta munduko berritzaileenetako bat.. BERDINTASUNA • MUTUALIA enpresen ardura handiko lanpostuetan emakumeen eta gizonen presentzia eta parte-hartze orekatua sustatzeko lankidetza-ituna sinatu duten lehen 31 enpresen artean dago.


mutua informazioa

GAUR EGUN

2014ko urtarrila 35 zbk.

Mutualiako Osasun Zerbitzuekiko

gogobetetasun-maila de Mutualia

Mutualiako Osasun Zerbitzuekiko gogobetetasun-mailak % 90etik gorakoa izaten jarraitzen du Urtero bezala, osasun-laguntza erabiltzen duten pertsonen gogobetetzeari buruzko ebaluazioa egin dugu. Lortutako emaitzek ezarritako helburuak sendotzen dituzte. Emaitza on horiek azken urteetan lortutakoen bidetik doaz eta erabili dugun lagina da horren berme eta oinarria: 2013an gure zerbitzuetan arreta jaso duten ia 5.000 erabiltzaile elkarrizketatu ditugu. Laginaren tamainak zerbitzuen kalitatearen inguruko joera-parametroak lortzeko eta alderatzeko errore-tarte ezin hobea izatea ahalbidetzen du. Hauek dira aztertutako osasun-zerbitzuak:

• Lehen arreta eta zentro periferikoetako kontsultak. • Kliniketako larrialdiak. • Kliniketako kontsultak. • Errehabilitazio-zerbitzuak. • Gertakari arrunten segimendua.

Inkestak aztertutako zerbitzuetako bakoitzean honako galdera-blokeak egin dira:

• Erantzuteko gaitasuna (itxaronaldia). • Informazioa. • Arreta (jasotako tratua). • Ukigarriak (instalazioak). • Zerbitzuaren balorazio orokorra.

%92,86ak aurkibidea


2013an izandako emaitza orokorrak, 2009, 2010, 2011 eta 2012koekin batera, honako hauek dira:

Azterlan honi esker, zentroetan eta zerbitzuetan emandako arretaren kalitatearen adierazle fidagarri bat daukagu, baita hobekuntza neurriak jasoko dituen plan bat zehazteko aukera ere. Azkenik, erantzuteko lana hartu duten eta beren gomendio eta iradokizunekin planteatutako helburuak –besteak beste, erreferentziazko mutualitatea izatea– betetzen lagunduko diguten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Javier Rodriguez Santurde, Mutualiako Kudeaketa Saila

aurkibidea


BERDINTASUNA

mutua informazioa

2014ko urtarrila 35 zbk.

lankidetza-ituna . MUTUALIA enpresen ardura handiko lanpostuetan emakumeen eta gizonen presentzia eta parte-hartze orekatua sustatzeko lankidetza-ituna sinatu duten lehen 31 enpresen artean dago.

Guztira, Espainiako 31 enpresak, tartean IBEXeko 12 eta «Berdintasuna Enpresan» bereizgarria duten 17, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin borondatezko lankidetza-ituna sinatu dute, erabakiak hartzeko organoetan emakumeen presentzia areagotzeko konpromisoarekin.

Enpresa-sektorearen eta Gobernuaren arteko konpromiso garrantzitsuenetako bat da, emakumeen talentuaren eta merezimenduaren aitortza bermatzeari dagokionez. Sinadura-ekitaldian izan dira emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna, gizartearen hobebeharrez, areagotzeko helburua duen proiektuan parte hartzeko konpromisoa hartu duten enpresen ordezkariak. Mutualiaz gain, besteak beste, IBERDROLA, RENAULT, BANCO SANTANDER, MUTUA MADRILEÑA, FERROVIAL, REPSOL eta ACCIONA enpresek sinatu dute; alegia, enpresa garrantzitsuenen multzoan gaude. Beste behin geratu da argi zein garrantzitsua den berdintasunaren arloan urratsak ematea, eredugarri eta handienen pareko izateko.

Cristina Mendia, Mutualiako Familia Erantzukizunerako eta Berdintasunerako arduraduna

aurkibidea


mutua informazioa

PRESTAZIOAK

2014ko urtarrila 35 zbk.

ORDAINKETEN EGUTEGIA Jarraian, Mutualiak kudeatzen dituen prestazioak ordaintzeko egutegia azalduko dizuegu: (haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat daukaten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa, langile autonomoen jarduera eteteagatiko prestazioa). Ordainketak hilaren 3tik 10era artean egingo dira. Transferentziak zein egunetan egitea aurreikusten den jakin nahi baduzue, jarraian, egutegia ikus dezakezue:

Elena Bilbao Ibarra, Mutualiako GAABE eta HEA Prestazioetako arduraduna

aurkibidea


FORMAKUNTZA

mutua informazioa

2014ko urtarrila 35 zbk.

DIBULGAZIO ETA PREBENTZIO EKINTZAK

2014KO OTSAILA

PREVENCION10.es MIKROETE ETA LANGILE AUTONOMOENTZAKO APLIKAZIOA

Gure teknikariek Prevenci贸n10.es aplikazioa azalduko dute. Lan Ministerioaren doako tresna bat da, 10 langiletik behera dauzkaten enpresetan lan-arriskuen prebentzioa kudeatzeko. Aplikazio horren bidez, lan-arriskuen ebaluazioa, prebentzio-plana eta prebentzioko gainerako jarduerak erraz egin daitezke. Enpresan prebentzio-arloa hobeto barneratzea eragiten du. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da, ondorengo egunetan eta tokietan:

Otsailaren 25ean, Bilbon (Henao 26) Otsailaren 11n, Donostian (Camino 1) Otsailaren 18an, Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) Gure Prebentzio Saileko teknikari Alberto Sainz de la Mazak, Arrate Arrillagak eta Marta Valenciak emango dituzte.

BIBRAZIOAK BALIOESTEKO METODOAK Jardunaldian, makinek, ekipamenduek eta tresnek sortzen dituzten bibrazioen inguruko legedi aplikagarria ezagutaraziko du gure teknikari batek, baita zein arrisku sor ditzaketen, zein balorazio-metodo dauden eta arriskuak kontrolatzeko neurriak zein diren ere. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da, ondorengo egunetan eta tokietan:

Otsailaren 27an, Bilbon (Henao kalea 26) Otsailaren 13an, Donostian (Camino 1) Otsailaren 20an, Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) Gure Prebentzio Saileko kide Gonzalo Arroyok emango du. Jardunaldia zuzendaritzako kideei, arduradunei, langile izendatuei, prebentzioko teknikariei, laneko istripuen estaldura duten langile autonomoei eta aholkularitza-enpresei zuzenduta daude. Gure jardunaldietakoren batera joan nahi baduzu, bidal iezaguzu hemen aurkituko duzun izen-emate fitxa.

Mutualiako prebentzio saila

aurkibidea


mutua informazioa

LEGEAK

2014ko urtarrila 35 zbk.

LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUAK, PROTAGONISMO HANDIAGOA ERREFORMA BERRIAREN AURREAN

Kontratazio egonkorra sustatzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko neurriei buruzko 2013ko abenduaren 20ko 16/2013 Errege Lege Dekretuak berriz ere aldaketa batzuk ekarri ditu, besteak beste, denboraldi partzialeko kontratuen araubide juridikoari dagokionez. Hala, malguagoa izango da, nagusiki Langileen Estatutuak arautzen duen lan arloko funtsezko eremuan.

Horri 2013ko abuztuaren 2ko 11/2013 ELDk aipatutako kontratu motarekin lotuta berriki ekarri duen Gizarte Segurantzaren arloko lege-aldaketa erantsi behar zaio. 11/2013 ELDren helburua hauxe zen: Auzitegi Konstituzionalaren 2013ko martxoaren 14ko 61/2013 ebazpenak (2013/61 AKE) gabealdien zenbaketaren inguruan eragindako lege-hutsunea integratzea –Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko (GSLO) 7. xedapen gehigarriko 1. atalean jasotako 2. arau osoa inkonstituzionaltzat eta baliogabetzat jo zuen–. Prestazioen araubide juridikoa osatzen duten oinarrizko 3 elementuetatik, Oinarri Arautzailea izan zen abuztuko erreforma horren eraginik izan ez zuen bakarra. Gainerakoei, hau da, gutxieneko kotizazio-epeari eta Oinarri Arautzaileari aplikagarria zaion portzentajeari, eragin zien. Zehazki, kotizazio-epeei dagokienez, 1. ataleko 2. araua berridatzi egin zen, prestazioak jasotzeko eskubidea izateko beharrezkoak diren kotizazio-epeak egiaztatu ahal izateko arauei dagokienez (erretiroa, EI, heriotza eta bizirik irautea, ABE, amatasuna eta aitatasuna). Era berean, oinarri arautzaileetan aplikagarriak diren portzentajeei dagokienez, 7. xedapen gehigarriko 1. ataleko 3c) araua berridatzi zen, erretiro-pentsioen eta gaixotasun arrunten ondoriozko ezintasun iraunkorrengatiko pentsioen zenbatekoaren zehaztapenari dagokionez. Orain, 2013ko abenduaren 20ko 16/2013 ELDan adierazita dagoenez, lana sortzeko helburuarekin, kontratazio egonkorra eta langileen enplegagarritasuna sustatzeko, neurri sorta bat jaso da, eta lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, araubide juridikoa malgutu da, ondorengo alderdietan: Aparteko orduak kendu egin dira, Langileen Estatutuko 35.3 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik (istripuak eta presazko bestelako ezohiko kalteak prebenitzeko edo konpontzeko lan egindako ordu gehigarriak, aparteko ordu gisa konpentsatu daitezke), baina borondatezko ordu gehigarriak egiteko aukera erantsi da. Hitzartutako lanorduetatik aparte, legeak adostasuna eskatzen jarraitzen duen arren, enpresak lanordu gehigarriak ezar ditzake, baita aldi baterako kontratuen kasuan ere, lanaldia asteko 10 ordutik gorakoa bada (urteko lanordu kopuruan oinarrituta).

aurkibidea


Lanordu gehigarriak egin beharra aurretik jakinarazteko epea murriztu egingo da; hiru egunekoa izango da, ez zazpikoa lehen bezala. Hitzarmen kolektiboetan, epe hori murriztu egin daiteke, baina ez handitu. Hitzarmen kolektiboen funtzioa mugatu egingo da, bereziki hitzarmen sektorialena, eta batez ere lanordu gehigarrien kasuan. Hain zuzen ere, hitzarmen kolektiboetan ezingo da lanordu gehigarrien lege-araubidea erabaki. Kontratuan kontratatutako denbora banatzeko betebeharra ezabatu da, hitzarmen kolektiboan betebehar hori jasota baldin badago izan ezik. Lanaldian etenaldi bat baino gehiago egiteko aukera edozein hitzarmenen bidez jaso daiteke. Langile batek bere borondatez lanaldi osoa partzial bihurtu badu, berriz ere lanaldi osoko kontratua izateko lehentasuna desagertuko da. Lanordu gehigarriak adosteko eredu ofiziala desagertu egin da. Legez, % 30eko lanordu gehigarriak ezartzeko aukera jasotzen da –orain arte, % 15 ziren–, eta hitzarmen bidez, % 60ra artekoak izan daitezke. Enpresaren kostuak murriztu egingo dira, lanaldi partzialeko kontratua duten langileen langabezia kasuetarako kotizazioa jaitsi egin delako, gaur egungo % 9,30etik % 8,30era. Beste aldaketa esanguratsu batzuen artean, ondorengoak bereziki aipagarriak dira:

• Pertsona ekintzaileak babesteko lanaldi partzialeko kontratu bat egin daiteke. Orain arte, lanaldi osoko kontratua egin behar zitzaien; orain, berriz, haiek kontratatzeko aukera gehiago daude. Hobari eta zerga-pizgarriekin lotutako guztia egokitu egingo da, adostutako lanaldiaren proportzioaren arabera. • Beste alde batetik, Langileen Estatutuko 15. artikuluan jasota dagoen iraupen jakineko kontratuetako probaldiaren iraupena murriztu egingo da, kontratuak 6 hilabeterako edo gutxiagorako baldin badira: ezingo dute hilabetetik gorakoak izan, hitzarmen kolektibo aplikagarrian besterik jasotzen ez bada. Beraz, probaldiaren etenaldiaraubidea eguneratu egingo da, eta amatasun eta aitatasunarekin lotutako beste egoera batzuetara zabaldu. • Azkenik, lan eta familia bizitza bateratzeko esparruaren barruan, eguneko jardunaldia murriztea justifika dezaketen adingabekoen zaintza legalen kasuan, adingabeak 8 urtera bitartekoak izan ordez 12 urte artekoak izan daitezke. Lanaldia murriztuz gero, soldata ere proportzio berean murriztuko da.

Mª José Marcilla. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

aurkibidea


mutua informazioa

SEGURTASUN GOMENDIOAK

2014ko urtarrila 35 zbk.

Jaso itzazu PREVENCIÓN aldizkaria eta PREVENCIÓNEXPRESS aldizkari digitala APAren PREVENCIÓN eta PREVENCIÓNEXPRESS aldizkariak zientzia eta teknikaren arloko argitalpenak dira, hiruhilabetekaria eta hilabetekaria, hurrenez hurren, eta prebentzioarekin lotutako gaur egungo gaiak lantzen dituzte. Gure elkartekideentzat doakoak dira.

Doan eskura daiteke, honako orri hau beteta: zerbitzua erabiltzeko eskaera. Argitalpenak eskuratu ahal izateaz gain, gaien bilatzaile interesgarri bat erabil daiteke, horien inguruko artikuluak eta informazioa errazago aurkitzeko, erabiltzailearen interesen arabera. Mutualiako Prebentzio Sailak aktiboki parte hartzen du argitalpen horietan, azterketak eta artikuluak eginez. Berriena, «Lipoatrofia semicircular. Estudios de datos» izenekoa, dagoeneko irakurgai dago, PREVENCIÓN aldizkariko azken zenbakian. Orri horren beraren bidez, Mutualiako argitalpen hauetan ere alta emateko aukera dago: Mutua Información eta Boletín Jurídico. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Prebentzio Sailarekin harremanetan jar zaitezkete, http://www.mutualia.es/eu/prebentzioa webgunearen bidez, prevencion@mutualia.es helbide elektronikora idatziz edo zenbaki honetara faxa bidaliz: 944 042 103

Mutualiako prebentzio saila

aurkibidea


mutua informazioa

PREBENTZIOA

2014ko urtarrila 35 zbk.

ADI proiektua

Ikasleen artean prebentzioaren kultura sustatzeko ADI proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako sare osoan ezarri da ADI proiektua 2011n jarri zen abian, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe guztietan ezarri da, bi urtez proba pilotuak egin ondoren. Proba horietan, 32 prestakuntza-zentrotako 1.175 ikaslek parte hartu dute. ADI proiektuaren helburua gazteak laneko arriskuen prebentzioarekiko sentsibilizatzea da. Helburu hori lortzeko, hainbat enpresatako pertsona erretiratuz osatutako talde bat dago. Pertsona horiek benetako esperientziak ezagutarazten dizkiete, arriskuez jabetu daitezen. Ekimen hori Mutualiak, Osalanek eta Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak sustatu dute, Confebask, CCOO eta UGTren laguntzaz. Horren bidez, Lanbide Heziketako hainbat adarretako ikasleen artean prebentzioaren kultura sustatu nahi dute. Ikastetxeetan tailerrak egiteko, hiru laguntzaile egongo dira: dinamizatzaile/koordinatzailea, seniorra (pertsona erretiratua/ aurretik erretiratua) eta prebentzioko aditua (EAEko hainbat enpresatako langile aktiboak, prebentzio alorreko arduradunak).

2013-2014 ikasturte honetarako, 41 tailer lotu dituzte erkidegoko ikastetxeek. Tailerretan, bereziki gazteei zuzendutako bideo eta komikien bidez lan egiten dute, ikasleei prebentzioaren kultura definitzen duten elementu giltzarriak errazago helarazteko: arriskuen aurrean kontzientzia hartzea, zuhurtzia-jarrera proaktiboa izatea eta arriskuak prebenitzeko ohiturak hartzea. Mutualiako Prebentzio Sailak ere parte hartzen du ADI proiektuan, prebentzioko adituen bitartez. Ikasleen balioespena oso ona izaten ari da. Hitzaldietan izan diren ikasleen %98ren ustez, boluntarioen lekukotasunak oso egokiak dira gazteak prebentzio-arloan sentsibilizatzeko.

Mutualiako prebentzio saila

aurkibidea


PROZEDURA EGOKIENAK

mutua informazioa

2014ko urtarrila 35 zbk.

DBUS, enpresa mutualista eta munduko berritzaileenetako bat. Mutualiak enpresa elkartuei beren prozedura egokienak edo esperientziak partekatzeko aukera ematen die, erreferentzia izan eta beste enpresa batzuei lagun diezaieten. Kasu honetan, Dbusen kasua dakargu. Donostiako Tranbia Konpainia da, eta MasterCard Transport Ticketing sarietako bost finalisten artean dago. Dbus enpresak 126 urteko historia dauka. Donostiako Tranbia Konpainia sortu zuen herritar multzo baten ekimenean du jatorria.

Gaur egungo datu batzuk • 508 langile dauzka; horietatik 407, gidari lanetan aritzen dira. Gaur egun, konpainian 26 emakume gidari daude. Horretan aitzindaria izan zen; 1981ean izan zuen lehenengo emakume gidaria, hain zuzen. • Ziurtagiri eta sari asko dauzka: Europako garraiobide jasangarri onenari saria, eta garraioaren kudeaketa jasangarriaren Europako Ecostars ziurtagiria, besteak beste. • Dbusek egunean 3.057 autobus-zerbitzu ematen ditu. Guztira, 120 autobus dauzka, eguneko 278 lineatan eta gaueko 9tan banatuta. Gaur egun, Dbus munduko garraio-enpresa berritzaileenetakotzat jotzen da. Hala, MasterCard Transport Ticketing sarietako bost finalisten artean dago, «Garraio-enpresa berritzaileena» kategorian. Mundu mailan, itzal handiko aintzatespena da. Bost finalisten artean, Dbusez gain, lehiakide garrantzitsuak daude, adibidez: Londresko eta Singapurreko garraio publikoko enpresak. Enpresa horiek askoz ere baliabide gehiago dituztenez, horrek are esanguratsuagoa bihurtzen du Dbus aukeratu izana. Azken urteetan, teknologia berriak ezarriz Donostiako garraiobide publikoa hobetzeko egin dituen jarduera askoren ondorioz aukeratu dute Dbus. Teknologia berrien ezarpen horrek nazioartean erreferente bihurtu du eta bai aintzatespen bai sari asko irabaztea ekarri dio. Duela gutxi, Nazioarteko Garraiobide Foroak «Garraio arloko lorpenak» sarirako hautagai izendatu zuen Dbus, konpainiak garraio publikoaren autofinantzazio-maila handia izatea lortu duelako. Dbusi zorte handia opa diogu, eta zuen esperientziak kontatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete, Mutualiako Kudeaketa Sailaren bitartez.

Mutualiako Kudeaketa Saila

aurkibidea



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.