Mutua informacion 36 eus

Page 1

mutua informazioa

2014ko otsaila 36 zbk.


Aurkibidea gaur egun • LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKATZAILETZAREN JARDUKETA PROGRAMA 2014RAKO • ZER ESAN NAHI DUGU DATU PERTSONALEN BABESAZ ARI GARENEAN? FORMAkuntza • martxoKO LAN ARRISKUEN PREBENTZIOKO JARDUNALDI DIBULGATIBOAK. prebentzioa • MUTUALIA saria segurtasun gomendioak • LEHEN SOROSPENAK EMATEKO PRINTZIPIO OROKORRAK legeak • Telelana etxean lan egitea al da? GURE ENPRESA ELKARTUAK • celulosas vascas. berdintasuna • KONTZILIAZIOA MUTUALIAN: BESTE ENPRESA BATZUENTZAKO EREDUA UMORoea • Ogitartekoaren etenaldia


GAUR EGUN

mutua informazioa

2014ko otsaila 36 zbk.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren

jarduketa programa 2014rako

Urtero bezala, Laneko Ikuskatzailetzak, langileek eta sindikatuek egindako salaketak artatzeaz gainera, bere jarduketaepeak laburtzea eta enpresen eta langileen arteko bitartekaritza/adiskidetzea –beraiekin bilerak eginez– sustatzea helburu gisa harturik, aurtengo ekitaldirako jarduketa planifikatu du lau arlo handi barnean hartzen dituzten hainbat kanpainaren bitartez: Lan-harremanak, enplegua, lan-baldintzak eta lan-osasuna. Interesgarria iruditu zaigu berorien edukiari buruzko informazio labur bat eskaintzea.

LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKATZAILETZAREN JARDUKETA PROGRAMA 2014RAKO 1. LAN HARREMANAK •

Kanpainaren xedea soldata arloko ez-betetzeak egiaztatzea da eta, ez-ordaintze kasuetan, ikuskatzaileek salatutako enpresaren aurka jardun beharko dute gertatuaren zergatiak ikertzeko eta konpontzea lortzeko.

2. ENPLEGUA •

Berariazko kontrol-kanpainak enpleguaren esparruko diru-laguntzak, hobariak eta/edo G. Segurantzako kuoten murrizketak zuzen aplikatzen diren egiaztatzeko: errelebo-kontratazioa, elbarrien enplegua sustatzea, enplegu-zentro berezia, lana eta familia uztartzeko eta enpresak sortzeko laguntzak, eta abar, Lanbiderekin elkarlanean. • Etxeko langileentzat bitartekaritza zerbitzuak egiten dituzten enplegu-agentzia pribatuei buruzko berariazko kanpaina. • Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatutako pertsona ezinduen enplegu-erreserba eragozteko ordezko neurriak ikuskatzea eta enpresak betetzen dituela egiaztatzea. • Enplegu eta Gizarte Gaietako Ordezkaritzak jakinarazitako adostasunera iritsitako adiskidetze-ekitaldiak ikuskatzea, Ikuskatzailetzak egiazta ditzan alta ez emate kasuak, Gizarte Segurantzaren kotizazio aldeak, ez dagozkien langabezia-prestazioak lortzeko elkar hartzeak, eta abar.


3. LAN BALDINTZAK: Kanpainak • Enpresaren alde bakarreko lan-baldintzen aldaketei dagokienez. • Lan-denboren kontrola (lanaldia, txandakako lana, eta abar); lan-kontratuak kontrolatzea lege-iruzurrak eta langile etorkinenganako bereizkeria-jarduerak eragozteko. • Langileen ordezkarien eskubideak babestea, besteak beste, dokumentaziora heldu ahal izatea, kontsultak, parte-hartzeak, greba-egoerak eta langileen duintasunerako eskubidea. • Lanbidek eta diru-sarrerak bermatzeko errentak ofizioz bidalita, kasu zehatzak kontrolatzeko. • Enplegu-erregulazioko egunak betetzen direla kontrolatzea eta egiaztatzea EREen kasuan. 4. LAN OSASUNA • Lan-istripu oso larrien eta heriotza eragin dutenen kontrola: 3 hilabete LGSIk ikerketa egin eta espedientea egin dezan, arrazoi justifikatu bategatik ez bada. • Eraikuntza sektoreko kanpaina integrala: Segurtasun baldintzak, obra handiei arreta berezia eskainita. Enplegu eta gizarte gaietako Ordezkaritzek ondorengo dokumentazioa helaraziko diote Ikuskatzailetzari: - Eraikuntzako lantegiak irekitzearen jakinarazpenak. - EBEko izen-emateak: kanpaina honen bitartez, eraikuntzako enpresa eta kontratista nagusiak enpresa baimenduen erregistroan izena emanda daudela egiaztatuko da. - Nazioz gaindiko lekualdatzeen jakinarazpenak: Lan Agintaritzari igorritako jakinarazpenean zehazten diren nazioz gaindiko lekualdatze egoeran dauden langileen lan-baldintzak betetzen direla egiaztatuko da. Ikuskatzailetzak, lekualdatutako langile kopuruagatik, iraupenagatik edo kontrol-premia nabarmenarazten duten beste baldintza batzuengatik aukeratuko ditu jarduketarako xede izan daitezkeenak. • Arrisku psikosozialak: Arriskuen berariazko ebaluazioa garatuta eta kudeaketa- eta jarraipen-maila egokian daukatela egiaztatzea. • Segurtasun-baldintzak lantegietan: Hiru hilean behingo plangintza langileen legezko ordezkaririk ez duten enpresetan. • Ezbehar kopuru handiko enpresak: Bisitak laneko istripu asko eta baja luzeak dituzten enpresetara, zergatiak zuzendu eta prebentzio-sisteman txertatu dituztela egiaztatzeko. • Kanpoko prebentzio zerbitzuak: Laneko istripuen edo gaixotasun profesionalen zergatietan zerbitzu horiek izan lezaketen balizko arduraren azterketa. • Berariazko amianto eta silize kanpainak (arrisku hori dela eta esku hartzea beharrezkoa dutela irizten zaien enpresak hautatuko dira): Bisitak, Osalanekin batera, enpresek laguntza ukatuko balute arriskuko lanak zehazteko datuak ematerakoan. • Aurrez bisitatu ez diren enpresak: 10 langiletik gorakoak, laneko arriskuen prebentzioan dituzten obligazioak kontrolatzeko. • Haurdunaldi eta edoskitzaroko arriskua: Arriskuen ebaluazioa egitean, emakumeek haurdunaldian zerbitzuak eskain ditzaketen lanpostuak zehaztuta dauzkatela zaintzea.

aurkibidea


LEGEAK

mutua informazioa

2014ko otsaila 36 zbk.

Telelana etxean lan egitea al da?

Bada, bai, baina ez da modalitate bakarra. Bi kontzeptuak nahastu ohi ditugu, ohikoena bada ere. Etxean lan egiteko lan-kontratutzat hartuko da, Langileen Estatutuaren 13. artikuluari jarraiki, langilearen etxean edo langileak askatasunez aukeratutako tokian egiten den lan-jarduera, enpresaburuak zaindu gabe denean. Lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 3/2012 Legeak artikulu hori aldatu du; zehazki, 6. artikuluak, kontratazio mugagabea eta enplegua sortzea errazteko beste neurri batzuk sustatzeari buruzkoak, eta, orain, 13. artikulua urruneko lana deitzen da.

Hortaz, lehen aipatutako kontzeptua –hots, telelana etxean lan egitea da, baldin eta langileak askatasunez aukeratutako tokian egiten bada eta enpresaburuak zaindu gabe– gaur egun gaindituta dago. Hori horrela izanik, telelana lana antolatzeko eta egiteko modu bat da, informazioaren teknologiak baliatzean datzana, enplegatzailearen lokaletan egin badaiteke ere, horietatik kanpo egiten dena modu erregularrean, lankontratu edo -harreman baten bidez. Kontzeptuak ez datoz bat, baina osagarriak dira; alegia, telelana langileak aukeratu ez duen toki batean egin daiteke, langilearen etxeaz bestelako batean, eta, gainera, enpresaburuak zaindutako telelan moduak egon daitezke. Baina, telelanaren modu batzuk etxean lan egiteko eredura doitzen dira, eta, ildo horretatik, doktrinak teknologia berriei lotutako etxean lan egiteko lankontratu «berri» bati egiten dio erreferentzia, etxean lan egiteko lan-kontratu «zaharraren» aldean.

Telelanak ikuspegi berriak irekitzen ditu denboraren kudeaketaren arloan, dela produktibitatearen ikuspegitik, dela bizitza pertsonala eta familiakoa uztartzearen ikuspegitik. Denbora banatzeko malgutasun handia telelanaren ezaugarri bereizgarria izan ohi da, eta bide horretatik denbora librearen eta lan-denboraren arteko bereizketa lausotzera ere irits gaitezke. Batzuetan, telelana eta lan-denbora kudeatzeko autonomia ez dira sinonimoak, telelanaren modalitateak direla-eta; izan ere, batzuek lanaldi eta ordutegi jakinak betetzea eskatzen dute. Lana egiteko tokiak hori antolatzeko eta egiteko autonomia baldintzatzen du. Etxean bertan egiten bada, izugarrizkoa da lan-denboraren malgutasuna, eguneko edozer unetan egin baitaiteke, baina jarduera telezentro batean egiten bada, irekiera- eta itxiera-ordutegiek baldintza dezakete. Modu ibiltarian egiten bada, bezeroek eta jardueraren beraren baldintzek baldintzatuko dute lana. Lanaldi-konbinazioak egiteko aukera ahaztu gabe.


Kontratu mota honen berariazkotasunen artean, obra-unitateko ordainsari-sistema dago. Horretan, bada, funtsezkoena ez da lan bat egiten emandako denbora, baizik eta lanaren emaitza. Hori bateragarria da teleerabilgarritasun kontzeptuarekin. Nolanahi ere, ezin denez jo lan efektibotzat, konpentsatu beharra dago, karga nabarmena baita; izan ere, lokalizatzeko moduan eta lan egiteko prest egon behar da, eta, hortaz, aukera dago mota honetako osagarriak hitzartzeko. Telelana ez dago lanbide batzuetara mugatuta; aitzitik, jarduera askorako balio du: aholkularitza juridikoa, itzulpengintza, kontsultoretza, irakaskuntza, idazkaritza-lana, arkitektura, edizioa, ingeniaritza, burtsa, merkataritza-salmentak, eta abar. Formula ona da, halaber, jarduera kalean egiten duten pertsonentzat: saltzaileak, mediku-bisitariak, sustatzaileak, eta abar, bulegoa beraiekin baitaramate, eta, noski, online salmentak egiten dituztenak, gero eta merkatu-kuota handiagoak dituztenak. Etxean egiteko lan oro ez da telelana, eta telelan oro ez da etxean egiteko lana.

Maria Urizar. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

aurkibidea


mutua informazioa

BERDINTASUNA

2014ko otsaila 36 zbk.

Kontziliazioa Mutualian: beste

enpresa batzuentzako eredua

MUTUALIA, aukera-berdintasunaren arloan erreferente izanik, kontziliazioko jardunbide egokiak partekatu ditu hainbat enpresa-forotan, eta enpresa horietako batzuek eredutzat hartu dituzte Berdintasun Planean diseinatu eta bildutako neurrietako batzuk. MUTUALIAk erantzukizun partekatua errazten du, pertsonen eta enpresaren beharrak bateragarri egiteko. Posible den zerbitzuetan, ordutegi-malgutasuna aplikatzen du –sartzeko eta ateratzeko ordutegi-tartea–, bai eta antolamendu-malgutasuna ere –lanaldi jarraitua, zerbitzuak ahal badu–. Espazio-malgutasuna ere lantzen du; hala, lanpostutik at egin daitezkeen jarduerak urrutitik egiteko aukera ematen du, dela beste lan-zentro batean, dela etxetik erakundearen zerbitzuetara konektatuta. Horri esker, zenbait kasutan, eskatzaileen unean uneko beharrei erantzuten zaie. Berdintasun Planean jasotako jardueren emaitzak ebaluatu ahala, ekintza berriak sartzen ditu, aipatu planean biltzen diren neurriak osatzeko. Une honetan, Mutualia III. Berdintasun Planean dago, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa indarrean jarri zenetik.

Cristina Mendia, Mutualiako Berdintasun arloko arduraduna eta eta efr Manager

aurkibidea


mutua informazioa

GAUR EGUN

2014ko otsaila 36 zbk.

Zer esan nahi dugu datu

pertsonalen babesas ari garenenan? Datu pertsonalen babesa funtsezko eskubidea da. Orain gutxi sortu da, ohorearen edo adierazpen askatasunaren eskubide «zaharragoekin» alderatuz gero. Ez da harritzekoa, kontuan hartu behar baita harreman zuzena duela teknologiaren eta, batez ere, informatikaren garapenarekin, eta, ondorioz, horiek, herritarren askatasunari eta intimitateari dagokienez, sor ditzaketen arriskuei aurre egitearekin. Eskubide sortu-berria da, beraz, ohiko eskubideen katalogora sartu dena Auzitegien interpretazio-zereginaren ondorioz; hau da, ebatzi duenaren arabera, Konstituzioak berme konstituzional berri bat onartu du, herritarren duintasunaren, askatasunaren eta eskubideen aurkako mehatxu zehatz berri bati erantzuteko. Mehatxu horren jatorria datuen tratamendu mekanizatuaren (informatika, Konstituzioaren hitzetan) erabilera bidegabean datza. . Funtsezko eskubide jakin baten oinarrizko edukia zehaztea inoiz ez da lan erraza. Izan ere, ezin dugu ahaztu informatikaren bidez datu pertsonalak biltzeko eta jakinarazteko ahalmenak handiak direla oso, ezta horrek guztiak arrisku handiak sor ditzakeela ere, dagozkion eta fitxategi batean gordeta dauden datuak zeintzuk diren ez jakitea gerta dakiokeelako edonori. Halaber, gerta daiteke datu horiek beste subjektu bati eskualdatu zaizkion, eta zein helbururekin, ez ezagutzea. Horrela, DBLO indarrean jarrita, datu pertsonalen oinarrizko edukia zehaztu eta finkatu da: datu pertsonalen eta horien erabilera eta norakoa kontrolatzeko boterea da, trafiko bidegabea eta kaltegarria ekiditeko. Datu pertsonalen gainean xedatzeko eta kontrolatzeko ahalmenean datza. Hala, norberak erabaki dezake datu horietako zeintzuk emango zaizkion hirugarren bati, izan Estatua edo partikular bat, eta aukera ematen dio

pertsona horri datu pertsonal horiek noren eskuetan dauden eta zertarako erabiliko dituen jakiteko, jabetza horri aurka egiteko bidea emanez. Xedatzeko eta kontrolatzeko ahalmen horiek juridikoki ahalmen hauetan gauzatzen dira: • Datu pertsonalak jasotzea eta lortzea baimentzeko ahalmena (DBLOren 5.1.b) artikulua; • Hirugarren batek, izan Estatua edo partikular bat, datu horiek gordetzea eta tratatzea baimentzeko ahalmena (LOPDren 6.1 artikulua); • Datuetara sartzeko eta datu pertsonalak une oro noren eskuetan dauden eta zertarako erabiltzen dituen jakiteko ahalmena (DBLOren 15. artikulua); • Hirugarren batek datu pertsonalak edukitzeari eta erabiltzeari aurka egiteko ahalmena (DBLOren 6.4 artikulua); • Bildutako datuen balizko akatsak zuzentzeko ahalmena (DBLOren 16. artikulua).

Raquel Martinez Balbás, Mutualiako DBLOren batzordea

aurkibidea


FORMAKUNTZA

mutua informazioa

2014ko otsaila 36 zbk.

DIBULGAZIO ETA PREBENTZIO EKINTZAK

2014KO MARTXOA PREBENTZIOA LANBIDE GAIXOTASUNEN BAT EDO OSASUN ARLOKO BESTE ARAZOREN BAT AGERTZEN DENEAN

Lanbide-gaixotasun bat edo laneko istripu bat dagoenean egin beharreko prebentzio-jarduerak, bai eta ezintasun iraunkorra edo mediku-errekonozimenduan gaitasun-muga aitortuz gero egin beharreko jarduerak ere, ezagutarazteko jardunaldia. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da, ondorengo egunetan eta tokietan: Martxoaren 13an, Donostian (Camino 1) Martxoaren 20an, Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) Martxoaren 27an, Bilbon (Henao kalea 26) Arrate Arrillagak, Marta Valenciak eta Alberto Sainz de la Mazak, hots, gure Prebentzio Saileko teknikariek emango dute. HAURDUNALDIKO ETA EDOSKITZAROKO LAN ARRISKUAREN KUDEAKETA:

Legeria aplikagarriari, arriskua ebaluatzeko prozedurari eta haurdunaldiko eta edoskitzaroko lan-arriskuagatiko prestazioren kudeaketari buruzko jardunaldia. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da, ondorengo egunetan eta tokietan: Martxoaren 11n, Donostian (Camino 1) Martxoaren 18an, Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) Martxoaren 25ean, Bilbon (Henao kalea 26) Arrate Arrillagak, Gonzalo Arroyok eta Silvia Amok, hots, gure Prebentzio Saileko teknikariek emango dute. Jardunaldia zuzendaritzako kideei, arduradunei, langile izendatuei, prebentzioko teknikariei, laneko istripuen estaldura duten langile autonomoei eta aholkularitza-enpresei zuzenduta daude. Gure jardunaldietakoren batera joan nahi baduzu, bidal iezaguzu hemen aurkituko duzun izen-emate fitxa.

Mutualiako prebentzio saila

aurkibidea


mutua informazioa

SEGURTASUN GOMENDIOAK

2014ko otsaila 36 zbk.

Lehen sorospenak emateko

printzipio orokorrak Edozer motatako istripu baten aurrean, gogoan hartu beti BJS jarduera: Babestu, Abisatu, Sorotsi.

1.- GERTAERA IZAN DEN LEKUA BABESTU

Istripuaren ondoren, hori sortu zuen kausak jarrai dezake. Zure segurtasuna eta istripua izan dutenena zaindu behar duzu. Arriskurik egonez gero, urrundu biktimarengandik eta zure buruarengandik, behar bezala babestuz. Ezingo balitz, urrundu kaltetutako pertsona arriskutik. 2.- SOROSPEN ZERBITZUEI ABISATU

Jarri jakinaren gainean sorospen-zerbitzua, zehaztutako sorospen-katea aktibatzeko, egongo balitz. Egon biktimaren ondoan, posible den guztietan. Laguntza eskatzerakoan, adierazi hauek: √√ Istripuaren tokia. √√ Istripu-mota. √√ Zauritu-kopurua. √√ Arrisku berezirik dagoen. √√ Zuri buruzko informazioa. √√ 3.- SOROSTEA Lasaitu istripua izan duen pertsona, eta jakinarazi laguntza eskatu duzula, lehen sorospen fisikoak egiten dizkiozun bitartean. Zauritutako pertsonak hainbat lesio izan ditzake. Gainera, zauritutako hainbat pertsona egon daitezke, hortaz, lehentasun-ordena ezarri behar da: ez artatu topatzen duzun lehen pertsona edo garrasi gehien egiten duena; izan ere, kaltetutako pertsona gehiago egon daitezke edo konortea galdu duenik. Horiek, bada, arreta handiagoa behar dute.

Mutualiako prebentzio saila

aurkibidea


mutua informazioa

PREVENCIÓN

2014ko otsaila 36 zbk.

mutualia saria Prebentzio-kudeaketaren eta prebentzioko ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoaren Mutualia sarirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da Kidetutako enpresa interesdun guztiek aurkez dezakete 6. MUTUALIA SARIRAKO beren hautagaitza. Sariak Confebasken, ADEGIren, CEBEKen eta SEAren laguntza du. Mutualia Sariak kidetutako enpresak aintzatetsi eta sustatu nahi ditu, hain zuzen ere, hauengatik nabarmentzen direnak; batetik, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketagatik, eta, bestetik, ezarri dituzten arlo horretako ikerketako, garapen teknologikoko edo berrikuntzako jarduerengatik. Kidetutako enpresa interesdunek aurkez dezakete bi urtez behin ematen den sari honetarako hautagaitza. Epaimahaia zuzendaritzako langileek eta Mutualiako, Osalaneko eta Confebaskeko prebentzio-sailetako langileek osatzen dute, eta apirilaren 16an emango dute epaia. Saritutako pertsona eta enpresek diploma bat Carlos Cirizaren eskultura bat (“Punto central” du izena) jasoko dute, laneko segurtasun eta osasun arloan egindako ahalegina aintzatesteko. Gainera, irabazle direla adierazi ahalko dute idazpuru, iragarki eta abarretan. Izangaiek “6. Mutualia Sarian izena emateko inprimakia” izeneko inprimakia bete beharko dute (gure webgunean eskura daiteke), bai eta garrantzitsua iruditzen zaien dokumentazioa atxiki ere. Proposamenak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 7an bukatuko da. Dokumentazioa, ahal bada, formatu elektronikoak aurkeztu beharko da, hona bidalita: prevencion@mutualia.es. Informazio gehiago Mutualiaren webgunean edo 944 04 21 05 telefono zenbakian.

Mutualiako prebentzio saila

aurkibidea


GURE ENPRESA ELKARTUAK

mutua informazioa

2014ko otsaila 36 zbk.

Celulosas Vascas Hilabete honetan Celulosas Vascas, SL enpresa bisitatu dugu. Enpresa mutualista da orain dela 30 urtetik baino gehiagotik, eta Boroan dituen instalazio ikusgarrien 5. urteurrena arrakasta handiz ospatu du. Javier Izaolarekin, ETE honen kide sortzailearekin, hitz egin dugu. Mutualia: Zer da Celulosas Vascas? Javier: Enpresa ertain bat gara, eta ospitale, elikagai-industria, farmazia-laborategi eta abarrerako osasun- eta higiene-artikuluak inportatzen eta banatzen ditugu. Gure egoitza Boroako enpresa-parkean dago. 6.000 m²-ko instalazio estaliak ditugu, horien artean biltegiak eta bulegoak. 36 langile ditugu, dendenak kontratu finko eta mugagabearekin. 2013an, 11,2 milioi euro fakturatu ditugu. 1981ean sortu genuen Gabriel San Delgadok eta nik neuk, zelulosa tizuz egindako artikulu sorta berria merkaturatzeko, izur-ehunez egindako toallak eta tailer-trapuak ordezkatzeko. Orain normala iruditzen zaigu eskuak lehortzeko behin erabiltzeko artikuluak erabiltzea, baina orain dela ez hainbeste, enpresen, ostalaritza-negozioen eta osasun-zentroen komunetan, ohikoena toalla busti eta zikinak erabiltzaile ezezagunekin partekatzea zen. Denborarekin, higiene-artikuluen sorta osatu genuen: bobinak, biribilkiak, zapi eta ahozapiak, eskuak garbitzeko xaboi likidoak, krema hidratatzaileak, soluzio desinfektatzaileak, eta abar. Gaur egun,

2.000 erreferentzia inguru merkaturatzen ditugu. Orain dela 20 urte, erizaintzarako eta kirurgiarako behin erabiltzeko eskularruak merkaturatzen hasi ginen. Une honetan, eskularru esteril eta ez-esterilen sorta oso-osoa dugu, eta orain dela gutxi eskularru sintetiko batzuekin osatu dugu. Eskularruok likido desinfektatzailearen tarteko geruza bat dute, profesionala bakterietatik, hiesaren birusetik eta C hepatitisetik babesteko. Behin erabiltzeko beste bi artikulu familia handi inportatzen eta banatzen dugu, eta gure fakturazioaren zati handi bat dira: ehundu gabeko ehunez egindako jantziak, maindireak eta toallak, eta polietilenoz eta polipropilenoz egindako poltsa ixtekodunak. Orain dela oso gutxi, CV PROTECTION merkataritza-izena hartu dugu, enpresa nazioartekotzeko. Produktu gehienak gure webgunean ikus daitezke: www.cvprotection.com


Azken urte hauetan, gure produktuak Europako hainbat herrialdetan (besteak beste, Alemanian, Finlandian, Portugalen eta Italian) saltzea bultzatzen ari gara.

Mutualia: 5 urte bete dituzue hazkuntzaren aldeko apustu izan diren instalazio zoragarri hauetan. Zer balorazio egiten duzue, denbora hori igaro ondoren? Javier: Amorebietako instalazio berrietara lekualdatu baino lehen, bi nabe geneuzkan Derion eta Zamudion eta bat Miranda de Ebron (Burgos). Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkailurren bitartez, enpresei lurzorua eskaini zienean abantaila handiko baldintzekin, unea aprobetxatu genuen, eta 12.000 m² eskuratu genituen, eta, ondoren, oraingo lan-zentroa eraiki genuen. Hori horrela, biltegi guztiak bakar batean zentralizatzea lortu genuen, eta abantaila logistiko nabariak lortu

genituen, bai eta giza baliabideak eta baliabide materialak hobeto aprobetxatzea ere. Pabilioi zaharrak saldu, eta diru horrekin inbertsioaren zati handi bat amortizatu ahal izan genuen. 2008an, krisiaren hasierarekin batera, are ahalegin handiagoa egin genuen merkatu berriak bilatzeko Euskaditik at. Azken 5 urte hauetan, % 80 handitu dugu gure fakturazioa, etekin-marjinei eutsita. Gure eskularruak Aragoiko, Kantabriako, Madrilgo, Kataluniako, Extremadurako, Andaluziako eta beste autonomia-erkidego batzuetako hainbat ospitaletan erabiltzen dituzte. Elikaduraren sektoreko (esne-, haragi-, kontserba-industriak eta beste batzuk) bezero kopurua nabarmen handitu dugu. Bezero berriak atzeman ditugu industria kimikoan eta banaketa handiko sektorean (Eroski, Cofares, Alcampo eta Simply, Repsol, eta abar). Erakustokia jarri dugu Alemaniako azoka garrantzitsuenetan, nitriloz egindako behin erabiltzeko eskularruen sorta berria (AACHENfeel marka) aurkezteko, bai eta berrerabilgarriak ere (AACHEN PROTEC

marka).

Mutualia: Zein da zuen arrakastaren sekretua? Javier: Hainbat faktorek egin dute arrakastatsu gure enpresa. Batetik, instalazioen aldaketa egin izana une jakin batean; izan ere, aukera eman zigun gure aktiboak oso baldintza ekonomiko onetan erosi eta saltzeko, bai eta gastu orokorren kostuak murrizteko ere. Bestetik, Amorebietako zentro berrian, langileek beren gaitasun profesionala gara dezakete, sormena eta lanerako gogoa ahalik eta gehien aprobetxatuz: espazio handiak, argitasuna, natura, jantokia eta aisiarako gunea, eta abar. Nabarmendu behar dut langile guztiek asko jarri dutela beren aldetik Celulosas Vascas proiektuan. Enpresa-filosofia bat sortu dugu, eta horren izendatzaile komuna etengabeko hobekuntza da. Gure merkataritza-arrakastaren beste


Mutualia: Eskerrik asko, Javier, zuen enpresa eta lan egiteko modua erakusteagatik. Plazer bat izan da. Javier: Eskerrik asko, zuei, gonbidatzeagatik eta Mutualiak uneoro eman digun babes eta laguntzarengatik.

Mutualiako Kudeaketa Saila

funtsezko faktore bat produktuen kalitateari lehentasuna eman izana da. Horietako gehienek erakunde eskudunen egiaztapenak dituzte, eta Europako araudiak betetzen dituzte. Gainera, UNE-EN ISO 9001:2008 kalitate-ziurtapena dugu, bai eta UNE-EN 14001:2004 ingurumenziurtapena ere. Gure artikuluak berritzea bilatu dugu uneoro, bai eta salmenta-sektore berriak ere. Trebakuntza teknikoa eta profesionala eskaini diegu gure langileei, eta saldu osteko zerbitzu teknikoa eta bezeroaren arreta zeinen garrantzitsuak diren jakinarazi diegu.

Mutualia: Oinarri sendo horiek izanda, nola ikusten duzue etorkizuna? Zer aholku emango zenieke antzeko erronkak dituzten ETEei? Javier: Baikortasun handiz begiratzen diogu etorkizunari. Besterik gabe, uneko arrakastaren sorburu izan diren printzipio handiei eutsi behar diegu: langileei tratu bikaina ematea, kalitatea etengabe hobetzea eta bezero eta produktu berriak etengabe bilatzea. Premisa erraz horiek aplikatzen dituzten ETEek arrakasta izango dute, zalantzarik gabe.

aurkibidea


UMOREA

mutua informazioa

2014ko otsaila 36 zbk.

Ogitartekoaren etenaldia

Kepa Bilbao

aurkibidea



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.