Mutua Informazioa 20 zbk

Page 1

gaur egun

iraila 2012

20. zbk

legeak

Transferi al daiteke prestazioen gainordainagatiko enpresa erantzukizuna enpresa­ ondorengotza kasuetan?

prestakuntza urriko ikastaroak

Mutualiaren estraneta berritu dute

Lan­arriskuei buruzko jardunaldi teknikoak eta ikastaroak urrian

Baja duten istripu­parteen bidalketa egiteko funtzioa Mutualiako estranetaren erabiltzaile guztiei automatikoki erantsiko zaie, urriaren 1etik aurrera.

prestazio ekonomikoak

Araudi aldaketak: langabeziko eta aldi baterako ezintasunagatiko zenbatekoen aldaketa

aholkuak

Musika Ekipoak LantokianK Erabil al daitezke musika ekipoak lanpostuan?

prebentzioa

Osalanek eta Mutualiak egindako prebentzio arduradunaren eskuliburuaren aurkezpena

gaur egun Mutualia “Vitoria­Gasteiz European Green Capital 2012”­ ren babesle izango da

prebentzioa

Mutualiak, Adegik eta Sueskolak autobabesaren euskal arauari buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dute urriaren 11rako,


gaur egun

2012 iraila

Mutualiaren estraneta berritu dute

Baja duten istripu­parteen bidalketa egiteko funtzioa Mutualiako estranetaren erabiltzaile guztiei automatikoki erantsiko zaie, urriaren 1etik aurrera. Mutualiak estraneta berritu du, etengabeko hobekuntza eta enpresa kidetuei eta kolaboratzaileei lana erraztea helburu izanik. Horrela, azken urtean askotan jaso duen eskakizun bati erantzungo dio. 2012ko urriaren 1etik, Mutualiaren estraneta erabiltzen dutenek sisteman automatikoki ikusiko dute «istripu­partea». Hala, baja duten istripu­parteak Delt@ sistemaren bidez (lan­istripuen aitorpen elektronikoa) kudeatu ahal izango dira. Funtzio berri horren bidez honako hauek egin ahal izango dira: 1. Istripu­parteak sortu eta sortaka bildu: Mutualiak lana erraztuko dizu zure datu­basean dituzun datuak aurretik kargatuz 2. Istripu­parteen egoera kontsultatu: Bai eta gure estranetaren bidez sortu ez diren parteena ere. Delt@ sistemaren aplikazioan bertan oinarritu gara, baja duten istripu­parteak sortzeko era hobetuz eta erraztuz, bai eta Mutualiako datu­basean ditugun datuak erantsiz ere, parteak sortzeko lana errazteko eta ahalik eta azkarren egiteko. Gure estranetean sartzeko aukerarik EZ baduzu, zure kudeatzaile pertsonalarekin harremanetan jar zaitezke aplikazio horretan sartzeko eman beharreko pausoak denbora gutxian azal diezazkizun. Bestela, www.mutualia.es web­orriaren bidez edo 902 540 250 telefonora deituta eska dezakezu informazioa.

Jon Koldo Arteaga, kudeaketa prozesua


legeak

2012 iraila

Transferi al daiteke prestazioen gainordainagatiko enpresa erantzukizuna enpresa­ondorengotza kasuetan?

Auzitegi Gorenak, 2011ko uztailaren 18ko epaian (RJ 2011/6561), gaiari erantzuna ematen dio. Epaiak prestazioen gainordainagatiko erantzukizuna du hizpide, beste behin; kasu honetan, enpresa­ ondorengotzaren kasuei helduta. Argitu beharreko gaia honako hauxe da: bere aktibo eta pasiboak eraldatu dituen –merkataritzako erakunde berri gisa jarraituta– eta aurrekoaren titulartasuna, posizio juridikoa eta jarduerak bere gain hartu dituen enpresa bati gainordain bat egozten zaionean, gaixotasun profesionaletik eratorritako prestazio ekonomiko guztien gainordainaren inposaketa transferi dakioke, Langileen Estatutuaren 44. artikuluarekin bat? Zaila da kasu horietan erantzukizuna mugatzea; batik bat, hemen aztertu legez, langileak duen gaixotasun profesionala oso amarrutsua eta oso berandu agertzen dena bada (biriketako asbestosia). Beharrezkoa izango da segidan eraldatu diren enpresek bizi izan dituzten egoerak aztertzea eta langileari dagokionez uneoro zer­nola jardun duten ikustea, azken enpresaburuarengana iritsi arte; horrek dagokion erantzukizuna hartu behar du bere gain, katearen amaiera baita. Epaian baloratutako gertaeren arabera, esku artean dugun langileak 1958an hasi zuen lan harremana enpresarekin, amianto zuntzen eragin zuzena duen lanpostuan, eta 2005era arte egin zuen lan. Tarte horretan, hasierako enpresa hainbat merkataritzako sozietatetan eraldatu da. Lan Ikuskaritzak ez zuen zigortu enpresa laneko segurtasuneko eta osasuneko arau­hausteak preskribatzeagatik, baina Gizarte Segurantzako Espainiako Erakundeari (GSIN) eskatu zion diagnostikatutako gaixotasunaren eta enpresan izandako gabezien eta ez­betetzeen arteko kausaltasun harremana aitor zezala. Gainera, azken enpresaren erantzukizuna eskatu zuen, aurreko guztien jarraitzailea zelako, eta, hortaz, prestazioen gainordainaren zordun zelako –% 40ra iristen zen–. GSINk proposamena onartu zuen. Bi gai planteatuko zaizkio Goi Auzitegiari; lehena gainordainaren izaerari eta Langileen Estatutuaren 44. artikulua –enpresa eskuratzaileak eskubideak eta betebeharrak subrogatzea aurrekoaren titulartasuna eta posizio juridikoa bere gain hartzen duenean– aplikatzeari buruzkoa izango da. Jakina denez, prestazioen gainordaina Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 123. artikuluan jasotzen da. Horren arabera, prestazio ekonomiko guztien zenbatekoa handituko da, baldin eta horien kausa laneko istripu bat edo gaixotasun profesional bat bada, eta enpresak segurtasun neurriak larri urratu izanaren ondorio badira. Ehunekoa aldagarria da, urraketaren araberakoa; nolanahi ere % 30 eta % 50 artean egongo da. Prestazioen gainordaina enpresaburu urratzaileak erantzukizun plus bat bere gain hartzeko diseinatu da, mehatxu horrek arriskuak prebenitzeko arauak errespetu eta eraginkortasun handiagoz betetzea bultzatuko duelakoan. Figura hori gorabehera berak direla­eta sor daitekeen beste edozer erantzukizunekin bateragarria eta horiez apartekoa da. Bateragarritasun hori, bada, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 123.3 artikuluan jasotzen da, bai eta Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legaren 42.3 artikuluan ere. Goi Auzitegiaren arabera, prestazioen gainordainak izaera misto edo duala du; izan ere, prestazio alderdi ukaezina du, onuradun zuzenak kaltetutako langilea eta bere eskubidedunak direlako –Auzitegi Gorenak aztertutako kasuan, baliogabetasun handia eta gaixotasun profesionalak eragindako heriotza aitortu zaio langileari–. Baina baita zigor alderdi ukaezina ere, hain zuzen ere, administrazio publikoak, GSINk, ezartzen duena. Ildo horretatik, aipatutako 123. artikuluan xedatutakoaren babespean, prestazioaren erantzukizun zuzena galarazten da, eta ezin da hori lekualdatzeko moduetara jo, gainordaina ez baita aseguragarria, gainordainak ez baditu ere GSINren automatikotasuneko eta erantzukizun subsidiarioko printzipioak jarraitzen erantzule aitortutako enpresaburua kaudimengabe jotzen bada. Prestazioen gainordainaren izaera duala baloratuta, Auzitegi Gorenak prestazioen gainordaina enpresen ondorengotzaren bidetik transferigarria ez dela ondorioztatu du; izan ere, ezin dakioke laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak betetzeko aukera izan ez zuen enpresa bati erantzukizuna egotzi; hortaz, ezin dakioke, ezta ere, emaitza kaltegarria galarazi. Arriskuaren ondorioak jasan diren aldian beharrezko prebentzio neurriak hartzeko eta arriskuak langileen osasunean sor zezakeen kaltea saihesteko aukera izan zuen enpresa da erantzule bakar. Beraz, enpresa hori arduratu behar da prestazioen gainordaina ordaintzeaz, ezinbestekoa baita enpresaburu urratzaileak egindako segurtasun neurrien urratzearen eta urraketaren ondorio den ondorio kaltegarriaren artean lotura zuzena egotea. Beharrezkoa da benetako enpresa ondorengotza egotea; hau da, ez izatea forma aldaketa hutsa –izen soziala aldatzea, benetako transmisiorik gabe–. Kasu honetan, enpresa bera izan da langileari kalteak saihestuko zizkion laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak hartu ahal izan dituena. Hala egin ez duena, beste modu batera deitzen bada ere, hortaz, baloratu beharko da kasu zehatz bakoitzean; horretarako, analisi xehatua egingo da, aipatu dugun epaian egin bezala, enpresa barruan egindako eraldaketak ikusteko.

Raquel Martínez, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko letraduna


prestazio ekonomikoak

2012 iraila

Araudi aldaketak: langabeziko eta aldi baterako ezintasunagatiko zenbatekoen aldaketa Uztailaren 14an, aurrekontu­egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurrien 20/2012 Errege Lege Dekretua argitaratu zen BOEn. Horren arabera, gastua murriztera bideratutako zenbait doikuntza egingo dira bizi dugun egoera ekonomiko zaila gainditzeko.

Gastua murrizteko neurrien artean, 17. artikuluak langabeziagatiko prestazioaren zenbatekoa berrikustea aurreikusten du. Arau hau indarrean jarri arte, langabezian gelditu ziren langileek oinarri arautzailearen % 70 jasotzen zuten lehendabiziko 180 egunetan (sei hilabete). 181. egunetik aurrera eta prestazioaren amaierara arte, % 60 kobratzen zuten. Ehuneko hori murriztu egin da: langabeziagatiko prestazioaren oinarri arautzailearen % 60tik % 50era, prestazioa uztailaren 16tik aurrera jasotzen hasiko diren langileentzat. Zenbateko horiexek aplikatuko dira, halaber, gaixotasun arruntagatiko edo lanekoa ez den istripuagatiko mediku­baja duten eta lan­kontratua amaitzen duten pertsonen aldi baterako ezintasun subsidioa ordaintzeko. Horiek ordainketa zuzenera igaroko dira erakunde honen kargura. Arau horiek betez, Mutualiak aplikazioak egokitu ditu, prestazioaren aitorpenaren kalkuluak eta akordioek goian aipatutako langileek jasoko dituzten zenbateko berriak jaso ditzaten –hots, kontratua amaitu zaielako ordainketa zuzeneko aldi baterako ezintasunagatiko subsidioa kobratzen hasi direnek uztailaren 16tik aurrera, eta eraginak mediku bajaren 180 egunak gainditzen dituzten unean izango dituztenek–.

Elena Bilbao, Prestazio Ekonomikoen arduraduna


prestakuntza

2012 iraila

Urriko ikastaroak

Lan­arriskuei buruzko jardunaldi teknikoak eta ikastaroak urrian

“Jardunaldi teknikoa: prebentzio­baliabidea” Jardunaldian kontzeptu argiak emango dira prebentzio­baliabidearen eta izendatutako langilearen inguruan: hark bete behar dituen funtzioak, eskatzen zaizkion gaitasunak eta trebakuntza, funtzioak betetzeko era, eta zer egoeratan esku hartu behar duen. Gainera, enpresak pertsona horren lana ondo kudeatzeko dokumentazioa banatuko da. Jardunaldia 9:30etik 11:30era izango da, honako data eta leku hauetan: • urriaren 16an Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) • urriaren 23an Donostian (Camino doktorea 1) • urriaren 30ean Bilbon (Henao 26)

“Langile autonomoentzako oinarrizko trebakuntza ikastaroak”. Lan­arriskuen prebentzioan trebatzeko oinarrizko mailako ikastaroetarako beste deialdi bat egin dute. Urrutiko tutore modalitatean egingo da, Laneko segurtasun eta osasunerako Espainiako erakundeak homologatuta dago (INSHT), eta ikaslea bideratzeko 5 orduko aurrez aurreko jardunaldi baten bidez osatuko da. Gertakari profesionalen estaldura Mutualiarekin duten langile autonomoek egin ahal izango dute ikastaroa. Ikastaroen helburua lan­arriskuen alorrean langile autonomoei oinarrizko ezagutza ematea da, beren jardueran izan ditzaketen egoeretan arriskuei aurre egiteko, beren lana beste batzuenarekin koordinatzen dutenerako jarraibide argiak izan ditzaten, eta beren lana baldintza seguruetan betetzeko nahikoa ezagutza izan dezaten. Aurrez aurreko jardunaldiak 9:30etik 13:30era izango dira, honako data eta leku hauetan: : • urriaren 2an Gasteizen (Zumarren hiribidea 1) • urriaren 9an Donostian • urriaren 16an Bilbon (Henao 26) Bai jardunaldi teknikoa, bai ikastaroa dohainik dira. Izena emateko deitu 945 009 077, 943 440 526 eta 944 042 105 telefonoetara idatzi prevencion@mutualia.es helbide elektronikora edo kontsultatu www.mutualia.es web­ orria

Mutualiaren Prebentzio saila


2012 iraila

aholkuak

Musika ekipoak lantokian

Erabil al daitezke musika ekipoak lanpostuan?

Ez dago entzungailudun musika aparatuak erabiltzeari edo debekatzeari buruzko araudirik. Prebentzioaren ikuspuntutik, dena den, badira arrisku­faktoreak, musika aparatuak lan egiterakoan erabiltzeari lotutakoak. Musika aparatuek (esaterako, mp3­ak, walkmanak eta antzekoak):

• Lan egiteko, matxurak antzemateko eta abarrerako arreta galarazten edo zailtzen dute • Eragin negatiboak sortzen dituzte pertsonen arteko ahozko komunikazioa

• Arreta galtzeko arriskua handitzen dute, lanerako arreta maila txikitzen baitute, eta beste arrisku batzuk egoteko aukera handitzen dute, esaterako, harrapatuta gelditzea eta kolpeak hartzean

Hipoakusia eragin dezakete, oso altu erabiltzen badira. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 14. eta 15. artikuluen arabera, enpresaburuak prebentzio­ekintzaren jarraipena egin behar du etengabe, eta langileek egin ditzaketen ausarkeriazko arreta­galtzeak eta arduragabekeriak saihestu behar ditu. Hori dela­eta, debekatzeari edo erabiltzeari buruzko erreferentziazko araudirik ez badago ere, LEGEAK AURREIKUSTEN EZ DITUEN ALDERDIAK NORMALIZATU BEHARKO LIRATEKE, baldin eta erabiltzeak langilearen beraren edo ondokoen segurtasuna eta osasuna arriskuan jar badezake. Hau da, enpresaburuari dagokio langileen segurtasuna eta osasuna arriskuan jar ditzaketen musika­aparatuen erabilera arautzea. n

Fitxa teknikoaren sarbidea

Mutualiako prebentzio saila


prebentzioa

2012 iraila

Osalanek eta Mutualiak egindako prebentzio arduradunaren eskuliburuaren aurkezpena gipuzkoan eta araban

Irailaren 27an, PREBENTZIO ARDURADUNAREN ESKULIBURUA, prebentzio arduradunaren alderditik garrantzitsuenak argitzen dituen eskuliburua, aurkeztu zen Donostiako Pakea klinikan. Pilar Collantes OSALANeko zuzendari nagusia eta Miguel Angel Lujua MUTUALIAko zuzendari nagusia izan ziren bertan, beste batzuen artean. Urriaren 23an, Gasteizen aurkeztuko da.Gasteiz.

Prebentzio arduraduna prebentzioa enpresan txertatzeko ezinbesteko pertsona da, eta arrisku bereziko egoera edo kasu jakin batzuk zaintzen ditu. MUTUALIAk eta OSALANek egin dugun eskuliburua prebentzio arduradunari –54/2003 Legeak Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea aldatu ondoren agertu zen– buruzko oinarrizko kontzeptuak argitzea du helburu, eta hiru zatitan banatuta dago: • Lehen zatia: prebentzio arduradunari buruzko oinarrizko galderak argitzen dira, esaterako: zer da prebentzio arduradun bat? noiz da beharrezkoa? nor izan daiteke prebentzio arduradun? zer gaikuntza edo prestakuntza izan behar du? zer funtzio eta erantzukizun ditu? •

Bigarren zatia: prebentzio arduradunaren presentzia eskatzen duten jarduera, prozesu eta zereginen zerrenda orientagarria jasotzen du.

Hirugarren zatia: prebentzio arduradunaren presentzia eskatzen duten jardueren prebentzio neurriei buruzko informazio orokorra.

Enpresa kidetuek Prebentzio Arduradunaren Eskuliburua eska dezakete, edo, bestela, hari buruz ematen diren jardunaldi teknikoetan parte hartu. Azken horiek prestakuntza gelan ematen dira eta doakoak dira. (estela prestakuntza gelara) Ekitaldia interesatzen bazaizu eta informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Mutualiaren prebentzio sailarekin (944 042 105 ­ 943 44 05 26 ­ 945 00 90 77 edo prevencion@mutualia.es .

Mutualiako Prebentzio saila


gaur egun

2012 iraila

Mutualia “Vitoria­Gasteiz European Green Capital 2012”­ren babesle izango da

Mutualia “Green”­en Babesle izan dadin lankidetza­hitzarmena sinatu dute Idoia Garmendiak, Vitoria­ Gasteizko Alkateorde eta Ingurumen­zinegotziak, eta Miguel Angel Lujua, Mutualiako Zuzendari­ kudeatzaileak: mutuak ingurunearekiko errespetua eta zainketa areagotzeko "Vitoria­Gasteiz European Green Capital 2012" programako ekintzetan parte hartuko du. Aurten, Vitoria­Gasteiz munduko erakusleiho da ingurunearen errespetu eta zainketa

Akordioa sinatu zuten egunean Garmendia andreak ondorengoa esan zuen: “Vitoria­Gasteiz “European Green Capital” jasangarritasun kontzeptua bultzatzen ari da gizartearen sektore guztietan, eta Mutualiarekin sortu berria dugun loturak gure mezua Euskal Herri osoan zabaltzeko aukera eskaintzen digu. Eskerrak eman nahi dizkiot Mutualiari Vitoria­Gasteizen Mugikortasun Jasangarriaren Plana pizten laguntzeagatik. Izan ere, Mutualia gure filosofiarekin bat dator: jasangarria den hiria eraiki nahi dugu ­denen artean eta denontzat­, eta planaren oinarria hirian bizikletan ibiltzea da. Mutualiak gure izaeraren adierazle izango den zeinua datozen urteetan mantentzeko laguntza eskaintzen digu.” Mutualiaren “Green” Programak bi ekintza nagusi ditu. Lehenengoa, San Jose Ospitalearen aparkalekuaren jabe eta kudeatzaile izatea da. Aparkalekua Mugikortasun­ planaren eremu garrantzitsua da joan­etorrien bi aldeak lotzen dituelako: alde batetik, Gasteiz Hiribidea, eta, bestetik, Zabalgunea, Erdi Aroko hirigunetik hurbil. Mutualiaren konpromisoa ondorengoa da: aparkalekuan bizikletak uzteko 4 espazio gordeko ditu, eta espazio bakoitzak 6 leku izango ditu. Lekuak doan utziko dizkie auzotarrei eta bisitariei; bizikleta­gordailuaren irekiera, itxiera eta zainketaren kudeaketa aparkalekuko langileen ardura izango da, betiere aparkalekuaren ordutegian barne. Eskaria areagotuko balitz, Vitoria­Gasteizeko Udalarekin hitzartuta hasierako eskaintza zabaltzeko aukera egongo da. Udalak ekimen berritzailearen berri emango du, eta hitzarmena mantentzen den bitartean behar diren bizikleta­aparkalekuak jarri eta mantenduko ditu. Bigarren ekimena, Mutualiaren gaixoen itxarongelatan dauden kartel digitalen bitartez European Green Capital 2012 ezagutzera ematea da. Vitoria­Gasteizen Udalak sustatze­bideoak emango dizkio mutuari ­azpitituluak euskaraz eta gazteleraz­, eta eguneroko edukien artean igorriko dira (arriskuen prebentzioa, GKE­ekin lankidetza, “Antena 3”­en “ponle freno” plataformarekin lankidetza, etab.).


prebentzioa

2012 iraila

Mutualiak, Adegik eta Sueskolak autobabesaren euskal arauari buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dute urriaren 11rako, Autobabesaren euskal arauak (277/2010 Dekretua, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes­betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko) enpresek egin behar dituzten gutxieneko jarduerak zehazten ditu, eta autobabesari buruzko beste berariazko sektore­ arau batzuen osagarria da.

Euskadin da aplikagarri, eta autobabesa definitzen eta garatzen du. Gainera, betebeharra autobabesari buruzko Estatuko oinarrizko arauak (393/2007 Errege Dekretua) jasotzen ez dituzten jarduera eta zentroetara hedatzen du. Hona hemen nobedadeetako batzuk: 300 lagun baino gehiago har ditzaketen eraikin itxiak, jolas­jarduerak eskaintzen dituztenak; ospitale­erregimeneko mediku­zaintzak edo tratamendu intentsiboa edo kirurgikoa ematen duten osasun­establezimendu guztiak; eta 28 metro baino gehiagoko ebakuazio­altuera edo 300 lagun baino gehiago hartzeko gaitasuna duten merkataritza­ edo adiministrazio­eraikinak. Jardunaldia urriaren 11n izango da Adegiren instalazioetan, Donostian, eta bi helburu ditu: enpresei araua ezagutaraztea eta araua ezartzen laguntzea. Jardunaldiaren programa:: • Jardunaldiaren hasiera eta aurkezpena. Manuel Guerrero, Adegiko Prebentzioko eta Laneko Osasuneko arloburua. . • EAEko autobabes­betebeharrei buruzko 277/2010 Dekretuaren aurkezpena. Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria. • Autobabes­planak gauzatzearen inguruko esperientzia. Haritz Ilaramendi, Mutualiaren Prebentzio Sozietatearen teknikaria. • Autobabes­planaren ezarpena. Prestakuntza praktikoa. Sueskola. • Benetako esperientzia enpresetan.

Ekitaldia interesatzen bazaizu eta informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Mutualiaren prebentzio­sailarekin (944 042 105 ­ 943 440 526 – 945 009 077).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.