Mutua Informazioa 2014ko apirila- 38 zbk.

Page 1

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.

mutualia

Foroaren 11. edizioa

Sektoreko erreferentzia


Aurkibidea GAUR EGUN

• Mutualia Foroaren 11. edizioa: sektoreko erreferentzia

• Hemen da berriz ere laneko arriskuen prebentzioari buruzko argazki-lehiaketa.

• mutualia saria. FORMAkuntza

• MAIATZEko Lan arriskuEn PrEbEntzioko JarDunaLDi DibuLGatiboak preSTAzioak

• CRETA segurtasun gomendioak

• Apirilak 28, laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna legeak

• ALARGUN PENTSIOA ETA IZATEZKO BIKOTEAK, nola egiaztatzen da izatezko bikotea? Formaltasuna lehenesten da gure enpresa elkartuak

• GUREAK. berdintasuna

• EFR foroa MUTUALIA kirolarekin

• Euskal errugbia eta haren balioak UMORea

• oGitartEkoarEn

EtEnaLDia


gaur egun

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.

MUTUALIA FOROA 11. edizioa: sektoreko erreferentzia Apirilaren 8an, 9an, 10ean eta 11n, Mutualia Foroaren 11. edizioko topaketak egin dira Bilbon, Donostian, Eibarren eta Gasteizen. 400 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute, eta lan arloko gaurkotasun handiko hainbat gai jorratu dituzte luze eta zabal. 2. HITZALDIA:

Gure web-orrian eskuragarri dauden hitzaldiak (esteka), honako hauek izan ziren:

• ALDI BATERAKO EZINTASUNARI BURUZKO ARAUDI BERRIA, GSLOren 131 bis artikulua 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 22/2013 Legearen adibide praktikoak eta analisia

1. HITZALDIA:

• Pentsioak igotzeko indize berria eta erretiro-pentsioaren jasangarritasunerako faktore berria: Abenduaren 23ko 23/2013 Legearen analisia

Deskargatu hitzaldia PDFn hemen klikatuz.

Estranetaren berritasunak

Deskargatu hitzaldia PDFn hemen klikatuz. Jon Koldo Arteaga, Mutualiako Kudeaketa Saila

Jose Angel Moral, Mutualiako Aholkularitza Juridikoko abokatua


3. HITZALDIA: • KONTZEPTU KOTIZAGARRIAK UGARITZEA, GSLOren 109. artikulua, kotizazio-oinarria • Gauzazko soldata, otordu-txekeak, aseguru-primak, garraio-plusa... LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUAREN BERRITASUNAK, Langileen Estatutuaren 12.4 eta 5. artikuluak. Ordu osagarriak egitea eta erregistratzea • Kontratazio egonkorra errazteko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko 16/2013 Errege Lege Dekretuaren adibide praktikoak eta analisia • TARIFA FINKOA KONTRATAZIO MUGAGABE BERRIENTZAT • Enplegua eta kontratazio mugagabea sustatzeko premiazko neurrien otsailaren 28ko 3/2014 Errege Lege Dekretuaren adibide praktikoak eta analisia: Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik egindako enpresa-kotizazioak murriztea, kontratazio mugagabea dela kausa Deskargatu hitzaldia PDFn hemen klikatuz. Susana Castaños del Molino, Mutualiako aholkularitza juridikoko abokatu burua Mutualia Foroan parte hartu duten pertsonen gogobetetasun-maila % 90etik gorakoa izan da. Mila esker parte hartu duten profesionalei, Mutualia Foroa egiten jarraitzeko iradokizunengatik, babesagatik eta animoengatik. Urteak betetzen jarraitzea espero dugu. Eskerrik asko!

Mutualiako Kudeaketa Saila


gaur egun

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.

Hemen da berriz ere laneko arriskuen prebentzioari buruzko

ARGAZKI-LEHIAKETA

Aurten ere iritsi da apirila, eta harekin, laneko arriskuen prebentzioari buruzko Mutualiaren argazki-lehiaketaren 11. ediziora argazkiak bidaltzeko epea ireki da berriz ere. Aurten zu izan zaitezke lehiaketaren hiru sarietako baten (1.200, 900 eta 600 euro bakoitzak) irabazlea. Horretarako, laneko arriskuen prebentzioarekin eta laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako gaiei buruzko argazki bat edo gehiago bidali behar dizkiguzu. Argazkiek originalak eta esklusiboak izan behar dute. Argazkiek arrisku-egoerak nahiz laneko praktika egokiak islatu ditzakete. Azken horiek modu positiboan baloratuko dira. Maiatzaren 30era arteko epea duzu ateratako argazkiak bildu edo argazkiak ateratzen hasteko, eta horiek Mutualiaren Prebentzio Sailera bidaltzeko. Ekaina bukaeran lehiaketaren argazkiak eta irabazleak jakinaraziko ditugu. Argazkiak bidaltzeko formatua eta erantsi beharreko dokumentazioa ezagutzeko, sartu lehiaketaren oinarrietan hemen klik eginda. Joan den urtean 203 argazki jaso genituen, eta aurten zure argazkia jaso nahiko genuke. Animatu eta hartu parte!

Mutualiako Prebentzio Saila


mutua informazioa

gaur egun

EITB

2014ko apirila 38 zbk.

izan da irabazlea!.

Mutualia sariaren 6. edizioak, lan-arriskuen prebentzioan kudeaketa eta ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzen duten mutualiara elkartutako enpresa eta atxikitako autonomoei zuzendutako sariak, badu irabazlea: Eitb, “Zero paper, prebentzioa eta osasuna” lanarekin. Enpresen kudeaketa maila eta aurkeztu dituzten lanen kalitate altua dela eta, enpresa irabazlea hautatzea ez da erraza izan. Enpresa guztiek, gauzatu duten kudeaketa eta aurkezten duten lanaren inguruko dokumentazioa gehitzeaz gain, prebentzio saileko teknikarien bisita jaso dute, datuak baieztatu eta bertan informazio gehiago lortzeko. Hilaren 16an ondokoek osatutako epaimahaia bildu zen: Izaskun Urien Azpitarte andreak, Osalaneko zuzendari nagusiak; Amaia Lopez Iriondo andreak, Confebaskeko Laneko Arriskuen Prebentzioko arduradunak; Ignacio Lekunberri jaunak, Mutualiako zuzendari kudeatzailearen laguntzaileak; Maria del Mar Crespo andreak, Mutualiako Prebentzio Saileko arduradunak; Jorge Arbaiza jaunak, Kudeaketa Saileko zuzendari eta Gipuzkoako Lurraldeko zuzendariak, eta Jose Maria Echarri jaunak, Mutualiako presidenteordeak. Epaimahaiak, aurkeztutako dokumentazioa ebaluatu eta aztertu ondoren, mutualia Sariaren 6. edizio honetan EITB saritzea erabaki du, “Zero Paper, prebentzioa eta osasuna” izeneko lanarekin. EITB 600 langile inguru dituen enpresa bat da, prebentzio-antolamendu moduan prebentziozerbitzu mankomunatua duena, eta prebentzioaren kudeaketa enpresako maila guztietan barneratu duena. Saria “Zero paper, prebentzioa eta osasuna” lanarekin lortu du, prebentzioaren kudeaketa ahalbidetzen duen eta beraiek garatutako soporte informatikoa.

Sariaren epaimahaiak erabaki duenez, aipamen berezia eman zaie honako enpresa hauei: • Fundación Azti-Azti Fundazioa, “Estudio ergonómico y medidas de mejora en actividades del sector primario e industria alimentaria mediante tecnología de captura de movimiento” lanarekin. • Alcoa Transformación de Productos S.L., “ Implantación del programa de gestión del rendimiento humano” lanarekin. • Gamesa Corporación Tecnológica, “ Programa de cultura preventiva denominada ThinkSafe” lanarekin. • Mercedes Benz España S.A. “ Ergo+” lanarekin. • Vivienda y Suelo de Eskadi S.A. “ Liderazgo e innovación en seguridad y salud” lanarekin. Sariak emateko ekitaldia apirilaren 29an egin da, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna den apirilaren 28aren oroitzapenezko ekitaldi batean; Izaskun Urien Azpitarte Osalaneko zuzendariak eta Angel Lujua Mutualiako zuzendari kudeatzaileak hartu dute parte. Ekitaldi horretan Susana Castaños Mutualiako aholkularitza juridikoko buruak txosten hau aurkeztu zuen: Enpresen eta zuzendarien erantzukizuna laneko arriskuen prebentzio arloan.


Lerro hauen bitartez, aurkeztu diren enpresa guztiei beraien parte-hartzea eta bertan jaso duten tratua eskertu nahi genieke, bai eta daramaten laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketagatik zoriondu. Mutualia sariak gure inguruan prebentzioaren alorrean kudeaketan eredu diren enpresak ezagutzen laguntzen digu Mutua informaci贸n-eko hurrengo aleetan irabazle suertatu diren lanen inguruko .xehetasunen berri emango dizuegu. .

Mutualiako Prebentzio Saila


for makuntza

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.

2014ko MAIATZA Prebentzioari buruzko jardunaldiak ERAGILE KIMIKOAK, HORIEN EBALUAZIORAKO METODOLOGIA ERRAZA ERAGILE KIMIKOAK, HORIEN EBALUAZIORAKO METODOLOGIA ERRAZA Helburua eragile kimikoekiko esposizio-arriskua ebaluatzeko metodologia errazak ezagutaraztea da. Horiei esker, arrisku faktoreak azter daitezke era sistematiko, bizkor eta ekonomikoan, higienearen ikuspegitik egoera onargarriak eta ez onargarriak bereizi daitezke, neurri zuzentzaileak aplikatu beharra zehaztu daiteke, edo horiek arriskuaren arabera lehenesten lagundu daiteke. Jardunaldi teknikoak jarraian adierazten diren lekuetan eta egunetan eskainiko dira, 9:30etik 11:30era. Donostia (Camino kalea, 1): maiatzak 15 Gasteiz (Zumarren Hiribidea, 1): maiatzak 22 Bilbo (Henao, 26): maiatzak 29 Jardunaldion gidari izango da Pili Bezares gure Prebentzio Saileko teknikaria.

Balorazio ergonomikorako metodoak: Laneko gaixotasunak eragin ditzaketen mugimenduak eta jarrerak ezagutzeko eta ebaluatzeko beharrezko informazioa eskainiko da jardunaldian, hala nola kasuan-kasuan aplika daitezkeen balorazio ergonomikoko metodoen gainekoa. Jardunaldi teknikoak jarraian adierazten diren lekuetan eta egunetan eskainiko dira, 9:30etik 11:30era. Donostia (Camino kalea, 1): maiatzak 13 Gasteiz (Zumarren Hiribidea, 1): maiatzak 20 Bilbo (Henao, 26): maiatzak 27 Prebentzio Saileko Silvia Amo, Marta Valencia eta Jaione Fernรกndez teknikariek gidatuko dituzte jardunaldi horiek.

Mutualiako Prebentzio Saila

Joan nahi izanez gero, bete ezazu hemenaurkituko duzun izena emateko inprimakia eta bidal ezazu hurrengo helbide elektronikora edo fax-zenbakira: prevencion@mutualia.es / fax-zenbakia: 944 042 103


CRETA

mutua informazioa

prestazioak

2014ko apirila 38 zbk.

Gizarte Segurantzaren kotizazio-sistema berria

Gizarte Segurantza enpresek gauzatzen dituzten kotizazioetarako kudeaketa-sistema berri bat txertatzen ari da, CRETA deitua (Cotización, Recaudación, TrAbajador) eta Likidazio Zuzeneko Sistema gisa ezaguna.

Erabiltzaileak honako informazio hau jakinarazi beharko du: ● Kotizazio-oinarriak ● Lanaldi partzialeko kontratuetan egindako ordu-kopurua ● Lanaldi partzialeko koefizientea (EEE partzialak) ● Aparteko orduen zenbatekoa ● Ordu osagarrien kopurua eta ordu osagarrien oinarria ● Delegatutako ordainketa-konpentsazioen zenbatekoa ● Etengabeko prestakuntzagatiko hobaria ● Kolektibo zehatzetarako espezifikoak: Likidazio Zuzeneko Sistema proiektuari esker, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (GSDO) eginkizun aktiboa izango du diru-bilketa prozesuan, kotizazioen kontrola areagotuz, iruzur-egoerei aurrea hartuz, eta enpresei eta langileei helarazitako informazioaren antolaketa optimizatuz, betiere kuoten likidazio-sistema berri baten bitartez.

Likidazio Zuzeneko Sistema proiektuaren bidez, Afiliazioko Fitxategi Orokorrean alta emanda dauden eta nahitaez kotizatu behar duten langileen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetan eskura ez dagoen informazioa bakarrik jakinarazi beharko da.

► Artisten kolektiborako pertzepzio osoak (112 erregimena) ► Tomatearen Sistema Berezirako tomate-tonak (134 erregimena) ► Prestakuntza teorikoari dagokion (presentziala edo urrutikoa) hobari izaerako ordu-kopurua (087 lan-harremana) ● Soldata-modalitatea (hileko kotizazioa duten eguneko taldeak) “Fakturazioak” “autolikidazioa” ordezkatzeko −kuoten kalkulu indibidualizatuaren arabera−, langile bakoitzari dagokion kuoten kalkulurako informazio guztia izan behar da eskura, horrela, “Kotizazio Profila” eta haren“Kotizazio-tarteak” lortzeko, hau da, likidatu beharreko hilabete barneko “kotizazio-baldintzak berdinak diren aldi” bakoitzean “zenbat kotizatu behar den” jakiteko. CRETA edo Likidazio Zuzeneko sistema berria kotizazio-prozedura horren faseen araberakoa izango da.


Sistema berri hori frogaldian dago 2013. urte bukaeratik eta Mutualia Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin lan egiten ari da 2014ko urtarriletik, sistema berria ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Hura ekainean indarrean sartzea aurreikusten da, pixkanaka eta RED sistemarekin batera, eta 2015eko urtarriletik aurrera derrigorrezkoa izango da enpresa guztientzat.


segur tasun gomendioak

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.

Apirilak 28, laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna

Aurtengo leloa honako hau izango da: “Segurtasuna eta osasuna lanean produktu kimikoak erabiltzen direnean”.

Apirilaren 28an laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna ospatzen da. Haren bidez, prebentzioaren kultura zabaldu nahi da gizartean eta enpresaren esparruan. Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionalak argitaratutako 2013ko urtarriletik abendura arteko datuen aurrerapenaren arabera, denbora-tarte horretan baja eragin zuten 459.535 lan-istripu gertatu ziren. Aurreko urteko datua baino % 2,5 txikiagoa izan arren (baja eragin zuten 471.223 lan-istripu), zenbateko horrek oso altua izaten jarraitzen du oraindik ere. Lanaren Nazioarteko Erakundeak sustatutako “laneko segurtasunaren eta osasunaren munduko eguna” ospatzea aitzakia egokia da erakundeetan eta enpresetan prebentzioari buruzko printzipioak hedatzeko jarduerak gauzatzeko. Horregatik, urtez urte gero eta enpresa gehiagok antolatzen dituzte mota guztietako sustapen- eta kontzientziazio-jarduerak. 2014. urtean, Lanaren Nazioarteko Erakundeak lanean produktu kimikoak erabiltzeko segurtasuna eta osasuna lantzea erabaki du. Jarraian adierazten den estekan kanpainari nahiz hari atxikitako txostenari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue. http://www.ilo.org/safework/info/publications/WCMS_235105/lang--es/index.htm Eta zuen erakundean, nola ospatu zenuten apirilaren 28a?

Mutualiako Prebentzio Saila


mutua informazioa

legeak

2014ko apirila 38 zbk.

ALARGUN PENTSIOA ETA IZATEZKO BIKOTEAK, nola egiaztatzen da izatezko bikotea? Formaltasuna lehenesten da

Konstituzio Auzitegiak 2014ko martxoaren 11ko epaiaren bidez ebatzi du Auzitegi Gorenaren Lan Arloko Laugarren Salak sustatutako 932/2012 zenbakidun konstituzio-kontrakotasuneko auzia, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 174.3 artikuluaren bosgarren lerrokadarekin lotuta, eta Gizarte Segurantzaren Neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legean jasotakoaren arabera. Izatezko bikoteek alargun-pentsioa e s k u r a t z e a ahalbidetu zuen Lege horrek, eskakizun jakin batzuk betez gero (174.3 art.), eta altaren, kotizazioaren, mendekotasun ekonomikoaren bizikidetza-denboraren eskakizunez gain, hemen interesa duenari dagokionez, publizitatea ere eskatu zuen, izatezko bikote horri dagokionez, autonomia-erkidegoen edo bizi diren udalen erregistroen bitartez, edo aipatutako izatezko bikote horren dokumentu publiko bat egitea; hau da, izatezko bikotea eratzeko betekizun formal bat eskatzen zen. Hauxe xedatzen zuen zalantzan jarritako arauak: ÂŤZuzenbide zibil berezia duten autonomia-erkidegoetan, legeria horretan zehaztutakoaren arabera izendatuko eta egiaztatuko dira izatezko bikoteak; nolanahi ere, bete egin beharko dute aurreko lerrokadan adierazitako bizikidetza-betekizunaÂť. Halaber, aipatu beharra dago autonomia-erkidego guztiek

arautu dituztela izatezko bikoteak, eta ez berezko zuzenbide zibila dutenek bakarrik, baita hori ezberdin arautu ere; hala, batzuetan izena ematea eskatzen dute eratu ahal izateko, eta beste batzuetan ez dago horrelako baldintzarik. Horrenbestez, zendutako pertsona bizi zen autonomia-erkidegoaren arabera, bere bikoteak alargun-pentsiorako eskubidea izango du edo ez du izango. Horiek horrela, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko Euskadiko 2/2003 Legean, 3. artikuluan, izatezko bikoteen izen-ematea aurreikusten da berau eratzeko; Aragoiko Autonomia Erkidegoaren legediak (1/2011 Legegintzako Dekretua), aldiz, ez du izen-ematea eskatzen berau eratzeko, eta izatezko bikotea egiazta daiteke zuzenbidean onartutako edozein frogabidez. Konstituzionaltasun-auzia jarri duen Auzitegi Goreneko Salaren ustez aipatutako araua berdintasun-printzipioaren aurkakoa izan liteke (Espainiako Konstituzioaren 14. art.), autonomia-erkidego batzuentzat, haien berariazko legeriara igorrita, izatezko bikoteei dagokienez alargun-pentsioa eskuratzeko orduan betekizunak egiaztatzeko ezarritako erregulazioa ezberdina baita horri buruzko arau orokorrarekiko; lege-testu beraren laugarren lerrokadan jasota dagoen arau horrek izatezko bikoteen izen-ematea eskatzen du, izan ere. Horrez gain, Espainiako Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan

Raquel MartĂ­nez. Mutualiako lege-aholkularitzako abokatua

ezarritako eskumen-esparrua ere hartzen da kontuan, horren arabera Gizarte Segurantzaren oinarrizko legedia, araubide ekonomikoa eta prestazioen ezartzea Estatuaren eskumena baitira. Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabetzat jotzen du gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 174.3 artikuluaren bosgarren lerrokada, Gizarte Segurantzaren prestazio baten onuradunak zehaztea, alargun-pentsioarenak kasu honetan, Estatuak ezarri beharreko oinarrizko araua baita (EKren 149.1.17 art.), eta berdin egin behar du hori bere estaldura-esparruaren barruan jasotako subjektu guztientzat. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 174.3 artikuluaren bosgarren lerrokada konstituzioaren aurkakotzat jotzeak etorkizunean planteatutako kasu berriei baino ez die eragingo, bai eta oraindik ebazpen irmorik jaso ez duten prozesuei ere.


mutua informazioa

gure enpresa elkar tuak

2014ko apirila 38 zbk.

GUREAK

egokitzapena lan-arriskuen prebentziorako gako gisa

Mutualia Sariaren VI. Edizioarekin bat etorriz, Gureak Taldeko Amaia Jaunarena elkarrizketatu dugu. Izan ere, Gureak enpresak aipamen berezi bat jaso zuen sariaren azken edizioan, errealitate birtualeko VIRCAP prestakuntza-erremintagatik, hain zuzen. eta eskumenak bereganatu ditzakete, arriskurik gabeko ingurune batean. Era berean, Pertsonen Doikuntza Sailak eta Enplegu Lagunduaren Unitateak proiektu honetan izan duten eginkizuna funtsezkoa izan dela esan behar da. Haren funtzioetako bat pertsonekin etengabe lan egitea da, horiek lanpostura egokitu daitezen (prestakuntzaren bitartez), eta alderantziz, lanpostua pertsonari egokitu dadin (egokitzapenak eginez), pertsona hori lanpostuan mantendu, sustatu edo bertan hobeto sentitu dadin. Gureak minusbaliotasuna duten pertsonei egokitutako lan-aukerak sortzen eta kudeatzen dituen euskal enpresa-talde bat da, adimen-urritasuna duten Gipuzkoako pertsonentzat batez ere. Gaur egun 4.300 pertsonak baino gehiagok −% 80k minusbaliotasunen bat dute− aurkitzen dute beren gaitasunetara egokitutako lanbideren bat, Gureak Taldeak ia 40 urte hauetan zehar garatu duen jarduera-dibertsifikazioari esker. Orain dela gutxi Mutualiaren VI. Saria jarri da martxan. Sari horren aurreko edizioan zuek aipamen berezi bat jaso zenuten “VIRCAP, lorezaintzan trebatzeko errealitate birtualeko tresna” proiektuari esker. Zertan oinarritzen zen proiektu irabazlea? Aurkeztutako proiektuak pertsonen gaikuntzan eta garapenean laguntzeko erreminta bat garatzeko xedea zuen, hura baita GUREAK Taldearen helburu nagusietako bat. Gaikuntza eta garapen hori lortzeko helburuarekin, GUREAK ZERBITZUAK-en lorezaintza-jardueran (GOROLDI) jarduera horretan lan egiten duten pertsonen gaitasunetara egokitzeko plan pedagogiko bat diseinatzen hasi ginen, eta hortxe kokatzen da VIRCAP proiektua. VIRCAP erreminta plan pedagogiko horretako azken maila izango litzateke. Errealitatea errealitate birtualaren bidez irudikatuko duten baldintzetan oinarritutako ikaskuntzarako garatu da erreminta hori, eta hainbat moduluz osatua dago. Horiek inguruneak sortzea eta baldintza fisiko jakin batzuk irudikatzea ahalbidetzen dute, makineriaren erabileran sortzen diren egoerak ebaluatzeaz gain. Hori guztia adimen-urritasuna duten pertsonen kolektibo batentzat. Erreminta honi esker, horiek beren gaitasunak sendotu eta lorezaintza-jarduerarekin lotutako ezagutzak

I+G+B proiektuez gain, GUREAK Taldeak prebentzio-sistema bat du. Zein dira enpresako Prebentzio Antolaketa osatzen duten giza baliabideak eta horiek sailaren eta zuzendaritzaren gainerakoekin duten harremana? GUREAK-eko Prebentzioa Prebentzio Zerbitzu Mankomunatu baten bitartez antolatua dago. Bertan, Lan Arriskuen Prebentziorako goi-mailako 4 teknikari eta Prebentzio Arduradun gaude. GUREAK ZERBITZUAK-en, prebentzioa jarduera bakoitzaren kudeaketan txertatuta dago eta sail desberdinekin eta Zuzendaritzarekin mantentzen den harremana jarraitua eta erraza da. Gure ustez, koordinazioa, lankidetza eta konfiantza funtsezkoak dira prebentzio-jarduera modu egokian garatzeko. Prebentzio Zerbitzuak jardueraren laguntzailea izan behar du, jardueren garapena hobetzen lagunduko duen departamentu bat, langileen segurtasunaren eta osasunaren alde lan eginez. Eta hori da, hain zuzen, GUREAK-eko Prebentzio Zerbitzutik egiten saiatzen garena. Koordinazio, lankidetza eta konfiantza horiek lortzeko ezinbestekoa da Zuzendaritza lanarriskuekiko prebentzioarekin kezkatu dadila, eta gure kasuan, hala dago.


Zeintzuk izan dira egungo prebentziorako kudeaketa-sistema ezartzearen mugarri garrantzitsuenak? Zein ekintza zehatz gauzatu dira enpresako antolamendu-maila guztien inplikazioa lortzeko? Prebentziorako kudeaketa-sistema 1998. urtean garatzen eta ezartzen hasi zen. Kalitatearekin eta Ingurumenarekin batera txertatutako Kudeaketa Sistema. Kudeaketa-sistemaren helburua eguneroko kudeaketan laguntzea izan da beti, erreminta erabilgarria izan dadila, alegia, enpresaren zerbitzura egongo dena. Horrela, sistema enpresaren premien arabera garatu da, sistema sinplea eta erabilgarria izan dadila saiatuz, betiere lege, araudi eta erregelamenduetan jasotako betebehar guztiekin eta bezeroaren betebeharrekin bat etorriz, eta ingurumenaren babesera xedatuz. Kudeaketa-sistema horretara iristeko ezinbestekoa da enpresaren antolakuntza-maila guztien parte-hartzea bilatzea, eta horretarako, horiekin egon behar da eta horietako bakoitzak dituen premiak aztertu behar dira, horietara egokitzen saiatuz. Hori ez da beti erraza izaten, eta batzuetan pertsonen ahalegin handiagoa edo lan-karga handiagoa eskatzen duten betebeharrak bete behar dira. Horretarako, hura ahalik eta egokituena izan dadila eta pertsonek egiten ari denaren zergatia ikus dezatela saiatzen gara. Kontzientziazioa. Pertsona, sail eta Zuzendaritza guztien lana GUREAK ZERBITZUAK-en lorezaintza jardueran (GOROLDI) eskuratutako OHSAS 18001 eta ISO 14001 ziurtagirietan islatzen dela adierazi nahiko nuke. Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemari dagokionez, zeintzuk dira zuen prebentzio-jardueran nabarmendu behar diren gako puntuak eta/edo berezitasunak? Gure kasuan bi dira gailendu beharreko gako puntuak: batetik, egokitzapena, eta bestetik, koordinazioa, lankidetza eta konfiantza. Egokitzapena. Edozein kudeaketa-sistemak aurrera egin ahal izateko, hark jarduera bakoitzaren, eta batez ere, langile bakoitzaren gaitasun, egoera, premia eta berezitasunera egokituta egon behar duela uste dugu. Egokitzapena GUREAK Taldean beti presente egon den premisa bat da, haren lanaren gakoetako bat. Azken langilearengana iristen saiatzen gara beti, esparru guztietan, eta horrela, Prebentziotik, VIRCAP proiektuaz gain, beste proiektu batzuk ere jarri dira martxan, betiere pertsonen gaitasunetara egokitzen saiatuz. Egokitzapenaz gain, eta lehen adierazi dudan moduan, beste gako puntuetako bat jarduerekin eta pertsonekin mantendu beharreko koordinazioa, lankidetza eta konfiantza dira. Izan ere, prebentzioak horien egunerokotasunean txertatuta egon behar du eta langileek harekin konprometituta egon behar dute, zuzendariak nahiz arduradunak izan. Esan ohi dugun moduan, denok jantzi behar ditugu prebentzioaren “betaurrekoak�. Zuen esperientzia kontuan hartuta, zein aholku emango zeniekete antzeko baliabideak dituzten beste enpresa batzuei, prebentzio-sistema eraginkorragoa lortzeko? Enpresa bakoitza desberdina da, baina gure kasuan bi izan dira lagundu diguten alderdiak, eta lehen ere aipatu ditudala uste dut. Batetik, enpresarekin, erakundearekin edo jarduerarekin batera lan egitea, haren etengabeko hobekuntzan lagunduz, hau da, laguntzaile izanda, haren berezitasun eta premiei irekita egonez, eta bestetik, langilea bera kontuan hartzea, azken finean, gure lana hari xedaturik baitago. Langilearen arabera egokitu behar dugu, harengana iritsi behar dugu, laneko arriskuen prebentzioa ulertu dezala eta hura ere harekin konprometituta egon dadila. Prebentzioarekiko konpromisoa funtsezkoa da, Zuzendaritzaren nahiz erakundeko langileen aldetik. Prebentzioak ez du Prebentzio Zerbitzuaren kezka bakarrik izan behar.

Mutualiako Prebentzio Saila


mutua informazioa

mutualia kirolarekin

2014ko apirila 38 zbk.

Euskal errugbia eta haren balioak

Errespetua, dibertsioa, talde-lana, diziplina, kirol-espiritua. Gure ingurunean gauzatzen den kirol berezi baten ezaugarriak dira. Errugbia kirol inklusibo bat da eta bertan parte hartzen duten guztiak garrantzitsuak dira taldearentzat: altua, baxua, indartsua, horren indartsua ez dena, potolitoa (lehen lerrokoei potolito deitzen zaie modu maitekorrean), argala, azkarra, mantsoena... Helburu bat lortzeak eragiten duen ahalegina eta sakrifizioa islatzen dituen kirol bat da: obala atzera pasatzen da aurrera egin ahal izateko. Euskal Herrian errugbia oso sustraitua dago, eta hor ditugu, besteak beste, Getxo, Gernika, Ordizia, Hernani, Uribealdea, Bilbo (ekainaren 7an jaialdi moduko bat ospatuko du Fango kiroldegian), Durango, Bera Bera, Eibar, Zarautz eta Gaztedi taldeak. Bada non aukeratu eta kirol hori non praktikatzen hasi. Kirol honen bidez sortzen diren adiskidetasunek luzaroan irauten dute eta kirolaren kontzeptutik haratago doaz. Gero eta haur gehiagok praktikatzen dute gure lurraldean. Horiek errugbiak kirolaren alderdia eta alderdi soziala barne hartzen dituelako dute gogoko kirol hori. Errugbian gertakari bat izaten da partidu bakoitza amaitu ostean, hirugarren aldi ezaguna, alegia; haren bidez, omenaldi moduko bat egiten zaio aurkako taldeari, aurkaririk gabe ezin izango baitzuketen horren noblea den kirol honen laurogei minutu jokatu ahal izango. Aurkakoa errespetatu eta txalotu egiten da. Errugbia ‘noblesse oblige’ da. Kirol honen funtsezko legeetako bat errespetua da, eta ez aurkakoari dagokionez bakarrik (pasillo bat egiten zaio partiduaren amaieran, eta bere kamiseta janztea ahalbidetzen zaio, adibidez, koloreak berdinak direnean, talde gonbidatua bada), baita arbitroari, entrenatzaileei eta aurkako afizioari ere. Jokoa bera eta hura inguratzen duen guztia da erakartzen duena. Giro jatorra sortzen da. Taldean jokatu beharreko kirola da, kontaktu handikoa eta indarrari, potentziari, erresistentziari eta abiadurari dagokionez eskakizun handikoa. Gainera, zenbait eskakizun tekniko, taktiko eta estrategiko ditu. Alderdi psikologikoari dagokionez, ausardia fisikoa eta adimen taktikoa elkartzen dira. Norberaren mugak ezagutzeko balio duen kirol bat da. Aurkakoarekiko errespetuaz gain, arbitroarekiko errespetua azpimarratu behar da. Eusko Jaurlaritzak 2009. urtean egindako txosten baten arabera, 16 urte edo gehiagoko herritarren % 50ek jarduera fisiko edo kirol bat gauzatzen zuten, baina kirol federatuak adintarte horren % 3a bakarrik hartzen du. Ehuneko hiru horren barnean ia 50 euskal federazio eta gehiengo gisa deituriko lau kirol daude; horien artean, lizentzia federatuen ia ehuneko 60 osatzen dute. Ranking horretan, eta lizentzia-kopuruaren arabera, errugbia 21. postuan dago; hark

2.000 lizentzia inguru ditu, guztira dauden 167.000 lizentzietatik. Errugbia Euskal Herriko probintzia guztietan dago presente, eta Espainiako Ohorezko Mailako taldeen ia erdiak euskaldunak dira: Ordizia, Getxo, Hernani eta Gernika. Gainera, emakumezkoen errugbia nahiko sustraitua dago, eta eskola-kirolean ere gero eta presentzia handiagoa du kluben eta federazioen lanari esker. Horrela, errugbia Euskal Autonomia Erkidegoko 251 herritatik 17tan dago presente, hau da, herri guztien ehuneko 6,77tan. Errugbiko Euskal Federazioak kirol honetako agenteen eta modalitatearen beraren artean zubi gisa jardutea eta bideratzailea izatea du helburu. Horretarako, beren indar eta ahalegin guztiak bideratzen dituzte, Federazioa euskal errugbiaren zerbitzura jartzeko: denon artean eta talde-lanean oinarrituta, gardentasunez, ilusioarekin, irudimenarekin, ausardia eta zintzotasunez, bere web orrian adierazten den bezala. Errugbia ukipen-kirol bat da. Horregatik, lesioak ere oso ohikoak izaten dira partiduetan. Horiek saihesteko, jokoan erabiltzen diren giharrak asko garatu behar dira (abdominalak, lunbarrak, bularra, deltoideak, dortsalak, bizepsak, trizepsak, trapezioak, bikiak, koadrizepsak eta iskiotibialak). Era berean, babesak gomendatu ohi dira, hala nola, sorbalda-babesak, kaskoak eta ahoko babesak. Errugbiak lesioak eta arriskuak eragin ditzakeen arren, arestian


aipatu ditugun abantailak nagusitzen dira. Izan ere, adiskideekiko, aurkariekiko eta arbitroarekiko errespetua izugarri sustatzen duen kirol bat dela azpimarratu behar dugu berriz ere. Gizarte arloan ere oso positiboa da, kirol honen bidez lagun asko egiten baitira. Beroketek jokoaren garapena hobetzen dute, horiek garrantzia handia baitute entrenamenduan edo partiduan zehar lesioen arriskua murrizteko orduan. Edozein atletismo-jardueraren aurretiko nahiz ondorengo elikadura egokiak joko eta berreskuratze ezin hobeak bermatzen ditu, baina ez hori bakarrik, lesioak saihesten ere laguntzen baitu. Elikadura txarrak lesioak eragin ditzake, zeharka bada ere. Oso garrantzitsua da errugbijokalariek jasan behar dituzten presio fisiko eta mental guztietarako prest egotea. Edozein ahultasunek lesio-arriskuak eragin diezazkioke jokalariari. Prestakuntza funtsezkoa da. Errugbia askok ikusten duten kirol bat da, baina oso erasotzailea dela uste dute. Dena den, denak bat datoz, praktikatzen hasi ostean, gustuko duten kirola dela esatean, pentsatzen zutenaren aurkakoa delako, hain zuzen. Jokalarien artean ia orokorra den arau batzuk eta adeitasuna nagusitzen dira. Oldarkortasuna neurrizkoa da, indarkeriarik gabea, eta horrek tentsioak askatzea ahalbidetzen du. Euskal Kirol Federazioen Batasunaren aldetik, arrakasta ugari eman dizkigun kirol hau gauzatzea gomendatzen dizuegu; izan ere, euskal selekzioa urte askotan zehar nagusitu da Autonomien Txapelketan.

EKFBko Prentsa Saila


berdintasuna

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.

MUTUALIAk

Euskadiko efr Foroaren sorreran parte hartzen du MUTUALIAk zenbait esperientzia partekatzen ditu efr “familia-erantzukizuneko enpresaren” arloan ziurtatutako enpresekin, EUSKAL HERRIKO I. efr FOROAN

Mutualiak apirilaren 8an ospatutako Euskal Herriko efr Foroaren lehen edizioan parte hartu du Otxarkoaga Ikastegiaren laguntza ordainezinari esker. Enpresa horrek urteak daramatza efr arloan ziurtatuta, eta laster bere ziurtagiria balioztatuko du, dagoeneko hiru urte igaro baitira lehen aldiz eskuratu zutenetik. Lehen foro horretan, Otxarkoaga Ikastegiaz gain, kontziliazio arloan ibilbide luzea duten beste enpresa batzuk izan dira, hala nola, MICRODECO SA, GUGGENHEIM Bilbao MUSEOA, INGETEAM, LKS, URKIDE IKASTETXEA, EQUILIA, LOREKA IRTENBIDEAK, VIRGEN NIÑA IKASTETXEA eta KONFIA. Bertan izan zen MUTUALIA ere, aurretiaz ere, eta efr ziurtagiria lortu berritan, Madrilen antolatutako foroan parte hartu duena. Lehen topaketa horretan jarraitu beharreko sistematika zehazteko oinarriak finkatu genituen eta horiek 6 hilero ospatzea erabaki genuen, hau da, urtean bi aldiz. Lekua enpresa parte-hartzaileek eskainitakoa izango litzateke, kasu honetan Otxarkoaga Ikastegiak antolatu duen bezala. Erakunde bakoitza aplikatzen ari den efr neurriak partekatu ziren, baita horien aplikazioak eragindako onurak eta zailtasunak ere.

.

Cristina Mendia. efr Mutualia Managerra

Iritzi orokorra oso baikorra izan zen, enpresetan kontziliazioaren alde lan egiten dugunok gehiago elkartzeko balio izan baitzuen, betiere pertsonen eta erakundeen interesak bateratu ahal izateko eta pertsona nahiz enpresa gisa hazten jarraitzeko. Gai batzuen inguruko bozketa egin zen, horrela, urrian gauzatuko den hurrengo foroan landuko den gaia erabakitzeko. Honako hau izan zen bozka gehien jaso zituena: “pertsonen kudeaketa kontziliazioan oinarrituta, elementu bereizle gisa”.


Ogitartekoaren etenaldia umorea

Kepa Bilbao

mutua informazioa

2014ko apirila 38 zbk.


Š 2014 Mutualia. Mutua Informazioa. 2014ko Apirila- 38 zbk.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.