Mutualia 2012ko txostena pdf

Page 1


Kudeaketa Sistemak jasotako Errekonozimendu eta akreditazio nagusiak EFQMk emandako Excellence Award Finalist 2012 saria eskuratu du Mutualiak 2012an, aurreko urteetan lortutakoei gehituta. Hala, errekonozimendu hori duen mutualitate bakarra da, Mutualiako langile guztien lanari, ilusioari, pertseberantziari eta konpromisoari esker. URREZKO Q: Enpresa kudeaketa bikainaren Euskadiko saria, EFQM Bikaintasun ereduaren arabera . Kalitateko sari iberoamerikarra, zilarrezko errekonozimendua, «Erakunde Publiko Handia» kategorian.

9001 ISO: Kalitatea kudeatzeko sistema

OHSAS 18001 ziurtagiria, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema-

ISO 14001 ziurtagiria, Ingurumena Kudeatzeko Sistema

DIPLOOS saria Segurtasunaren Estatuko Saria 2009

“Berdintasuna enpresan” Saria, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak emadandakoa. Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren Aldeko Erakunde Laguntzailea aintzatespena, Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak emandakoa GRI 3 oinarri hartuta egindako jasangarritasun memorien A+ kalifikazioa Finalista Bikaintasunerako EFQM Europako Sarian


Aurkibidea 1

Korporazioaren adierazpena Presidentearen gutuna Zuzendari kudeatzailearen gutuna Aurkezpena eta Txostenaren Irismena

2

Gobernu organoak Zuzendaritza batzordea Batzorde betearazlea Prestazio Berezien Batzordea Kontrol eta Jarraipen Batzordea Zuzendaritza Komitea

3

Nortzuk gara Erakundearen profila Kudeaketa Eredua Jokabide Kodea Nazio Batuen Munduko Hiyzarmenera Atxikitzea Munduko hitzarmenaren aurrerapenaren txostena Esparru juridikoa Mutualiaren Prebentzio Sozietatea Mutua Korporazioa

4

Interes taldeen konpromisoa eta parte hartzea

5

2012 Emaitzak

7

GRI adierazlea

8

GRI eskakizunen kokapena

9

Urteko Kontuak


1

Korporazioaren Adierazpena Presidentearen gutuna Zuzendari kudeatzailearen gutuna Aurkezpena eta Txostenaren Irismena


Korporazioaren Adierazpen

2

Presidentearen Gutuna Mutualista agurgarriok: Oso pozik nago 2012ko ekitaldiari dagokion memoria aurkezteaz. Horren bidez, Mutualiak urte horretan lortutako emaitza nagusien eta kudeaketaren mugarri garrantzitsuenen berri eman nahi die bere interes-taldeei. Argitalpenak autokalifikazioa (A maila) du, GRI 3 oinarri hartuta jasangarritasun-memoriak egiteko ezarritako baldintzak betetzen baititu. Lehenik eta behin, Mutualiako buru izateaz oso harro nagoela esan nahi dut. Bere jarduera eta gaur aurkezten ditugun emaitzak are garrantzitsuak dira eurak lortu diren egoera sozio-ekonomikoa aintzat hartzen badugu, bosgarren urtez jarraian gure erakunde guztiak proban jartzen ari dena.

Iaz, euskal ekonomiak atzera egiten jarraitu zuen: Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtetik urterako aldakuntza -% 1,7 izan zen. Hala ere, aurreko ekitaldian gertatutakoa baino txikiagoa izan zen. Eta analista batzuek diote ekonomiaren beherakada moteltzeak berpizte ekonomikotik gertu gaudela esan nahi dezakeela, nahiz eta 2012an, kontsumo pribatuak ere behera egiten jarraitu zuen (% 1,6 murriztu en). Egoera zail hori enpleguan ere adierazten da. 2012an, enplegu-erregulazioko espedienteek (EEE) nabarmen gora egin zuten, nagusiki enplegua murriztearen ondorioz. Zehazki, EEEak % 69 igo ziren, eta horien eraginpeko pertsonen kopurua, % 69,6. Hala, 2012ko ekitaldiaren amaieran, 169.083 langabe zeuden izena emanda Euskadiko enpleguzerbitzu publikoetako bulegoetan: proportzioa aurreko urtekoa baino % 16,26 handiagoa zen, eta guztira 23.698 pertsona gehiago zeuden enplegurik gabe. Estatuko autonomia-erkidegoetan erregistratutako hazkunderik altuena izan zen hori.

Eta hala eta guztiz ere, egoera zail horretan, Mutualiaren merkatu-kuota % 41,9 izan zen ekitaldiaren amaieran. Enpleguan gertatutako beherakadak eta enpresen itxierek eragin handia izan dute guregan, baina gure bezeroak leialtzera bideratutako jarduerari esker, gure merkatu-kuota mantendu eta handitu ere egin dugu.


Korporazioaren Adierazpen

Buru naizen Zuzendaritza Batzordeak adierazi nahi du oso pozik dagoela 2012-2014 aldirako Plan Estrategikoarekin. Bertan jasotzen dira etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta interestaldeen beharrei eta itxaropenei erantzuna emateko Mutualiak ezarritako ildoak eta helburuak, krisia eta ziurgabetasuna nagusi diren egungo egoeraren barruan. Plana partaidetzazko prozesu baten bidez osatu dugu, zeinean mutualitateko langileek beren ekarpenak egitea bultzatu baitugu. Era horretan, 142 pertsonaren ideia eta ekarpenetatik abiatu gara erakunde osoan helburu estrategikoak ezartzeko eta horiek ekintza-plan bihurtzeko, ondoren prozesuen bidez garatuko direnak. Laburbilduz, esan dezakegu argi eta garbi mutualitate eraginkorra eta erreferentziazkoa garela osasunaren zaintzan, bezeroenganako orientazioan, kudeaketa aurreratuan eta pertsonen konpromisoan, berrikuntza eta gizartearekiko duen erantzukizuna sustatuz. Gure mutualisten laguntza, profesionalen egiten jakitea eta Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonen konpromisoa baliatuta, Mutualiak bere jarduera aurrera eramaten jarraituko du, kidetutako enpresen eta babestutako pertsonen erabateko gogobetetzea erdiesteko helburuarekin.

Urtsa Errazti y Olartekoetxea Presidentea

3


Korporazioaren Adierazpen

4

Zuzendari kudeatzailearen gutuna Mutualista agurgarriok: Egungoa egoera benetan zaila bada ere, Mutualiak zedarri garrantzitsuak erdietsi ditu bere kudeaketan eta emaitza ekonomiko-finantzarioetan, memoria honetan xehetasunez aztertuko dugun moduan. Zailtasun eta ezjakintasunez betetako garaiak dira erakunde guztientzat, bai eta Mutualiarentzat ere. Baina, hala ere, elkarri lagunduz eta hainbat faktore indartuta aurre egin nahi diegu horiei: lurraldeidentitatea eta –osotasuna, gure bezeroenganako hurbiltasuna, jada sendotutako kudetaketa-sistema eta pertsonen konpromisoa; betiere laguntzatratamenduan erreferente izatea bilatuz eta eraginkortasun maila optimoak lortuz. Mutualitatea osatzen duten 575 pertsonen zeregina aintzatetsi nahi dut. Beren inplikazioa eta konpromisoari esker, gure bezeroak gogobetetzea erdiesten dugu, arreta pertsonalizatua eta zerbitzu espezializatua eta kalitatezkoa ematearen bidez. Mutualian, hortaz, bezeroenganako orientazioaren kultura barneratuta dugu, eta ondorioz, bezeroei balio erantsia emango dieten berritasunak txertatzeko eta hobetzeko xedearekin lan egiten dugu egunero. Hala, 2012an, langileen % 57k hobetzeko aukera horiek identifikatzeko lan-ekipo eta -taldetan parte hartu dute. Bestalde, Lidera proiektua sendotu dugu, komunikatzeko eta iritziak eta ideiak garatzeko foro gisa. Bertan erakundeko buruak (langile guztien % 20) aldian-aldian biltzen dira gure kudeaketaren hainbat alderdi aztertzeko eta erakundearen erabaki estrategikoenetan ere parte hartzeko.


Korporazioaren Adierazpen

Era horretan, eta Euskadin enplegu-beherakada handia gertatu eta enpresa ugarik itxi duten arren, EAEko merkatu-kuota % 41,9ra iristea lortu du Mutualiak. Mutualiaren emaitzen kontu integratuaren arabera, 298,2 milioi euroko diru-sarrerak daude guztira. Horietatik 296 milioi euro Gizarte Segurantzaren kudeaketari dagozkio eta 2,2 milioi euro Ondare Historikoaren kudeaketari. Diru-sarrera horiei eta ondare garbiaren aldaketen egoerari esker erreserbarako emaitza 19,6 milioi eurokoa da: 19 milioi euro Gizarte Segurantza kudeatzeko eta 641.053 euro Ondare Historikoa kudeatzeko. Puntu horren barruan, gertakari arruntaren kudeaketan eskuratutako emaitza azpimarratu nahiko nuke. Hainbat urtez galerak izan ostean, emaitza positiboa lortu dugu 2012an: % 99,03 kuoten gaineko prestazioen ratioan. Bi izan dira emaitza hori lortzea ahalbidetu duten faktoreak: alde batetik, intzidentziaren murrizketa, hau da, hasitako baja-prozesuen behera egitea (% 15, gutxi gorabehera), eta irekitako prozesuen segimenduaren hobekuntza. Etorkizunean, bigarren alderdi horretan jarri beharko dugu arreta handiena, prozesuen iraupenak estandarretara egokitzeko eta hala, prestazioa zuzen erabiltzen dela bermatzeko. Amaitzeko, adierazi nahi dut oso harro eta pozik nagoela, 2012an, Mutualia Europara heltzea lortu duelako, finalista izendatu baitute EFQM Fundazioaren Europako Kalitate Sarirako. Horren bidez, beste zedarri bat markatu dugu, aintzatespen hori jasotzen duen lehen mutualitatea baikara (hura eskuratu dutenen artean Bosch, BMW eta Coca Cola enpresa ospetsuak daude).

5

Zalantzarik gabe, bide onetik goaz, berrikuntzaren eta gure bezeroenganako orientazioaren aldeko apustua eginez, beste mutualitate batzuetatik bereizteko mekanismo gisa. Eta gure langileen eguneroko lanari eta inplikazioari esker lortzen ari gara hori. Gutun honen bidez, beren konpromisoa eskertu nahi diet. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet Zuzendaritza Batzordeari, bere funtzioa garatzen duen gogo handiarengatik, eta mutualista guztiei, bereziki, gure benetako izatezko arrazoia direlako. Miguel テ]gel Lujua Zuzendari Kudeatzailea


Korporazioaren Adierazpen

6

Aurkespena eta Txostenaren irismena Mutualia laneko istripu eta gaixotasun profesionaletarako Gizarte Segurantzaren bigarren mutualitatea da. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitatea den aldetik, irabazi asmorik gabeko enpresaburuen elkartea da, eta Lan eta Immigrazio Ministerioak baimenduta, Gizarte Segurantzarekin batera lan egiten du alor hauetan:

• Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen kudeaketa, prebentzio jardueren, osasun laguntzaren eta prestazio ekonomikoen bidez. Ercilla Klinika

• Gertakari arruntengatiko prestazioaren estaldura, bajen eta prestazio ekonomikoen jarraipena eginez. Pakea Klinika

• Langile autonomoen prestazio ekonomikoa

langabeziagatiko

• Gaixotasun larriak dituzten adingabeen zaintzaren kudeaketa, prestazio ekonomikoen bidez San José Ospitalea

• Haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskuen kudeaketa.

Mutualia Mutua Korporazioko kidea da, sektoreko erakundeen lehen erkidegoa zerbitzuko sareetan, Cesma, Ibermutuamur, MAC, Mutua Gallega, Mc Mutual, Solimat eta Unión de Mutuas erakundeekin batera. Bestalde, Mutualiak bikaintasunera eta enpresa erantzukizunera bidean aurrera jarraitu du enpresei eta horietako langileei balioa emateko kalitatezko zerbitzu berritzaileetatik abiatuta eta baliabideen kudeaketa eraginkorra eginda. Agiri honen bidez 2012ko adierazlerik eta jarduerarik azpimarragarrienen laburpena egin nahi da, gure interes taldeei ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorrean gauzatutako jarduerei buruzko informaziorik garrantzitsuenen berri emateko.


Korporazioaren Adierazpen

7

Txostenaren irismena Txosten honekin Mutualiak aurten egindako eta 2012-2014 denboraldirako den plan estrategiko berriaren aldia hasiko du. Bertan, Mutualiari etorkizuneko erronkei aurre egiteko aukera emango dioten eta bere interes talde guztien behar eta itxaropenen asebetetzea posible egingo duten ildo eta helburuak batu dira. Aurreko txosnetean gertatu bezalaxe, 2012 ekitaldiko txostena egitean, Global Reporting Initiative (2000-2011ko 3.1 bertsioa) erakundearen gidako printzipioak hartu dira oinarri, gure erakundearen ezaugarriak kontuan izanik eta Mutualiak burutzen dituen jarduera guztiak aintzat hartuta. Urtero egiten den txostenak Mutualiak ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorrean burutzen duen jarduerari buruzko informazio bermatua eskaintzen du. Txostenaren argitalpena bat dator erakundeak gardena eta joera erantzulea izateko duen nahiarekin. Urteroko txosten honetan jasotzen diren informazio eta datuak 2011n gure erakundeak egin dituen jarduerei buruzkoak dira. Datuak AS/400, SAP R/3, PRISMA, EPSILON, SICOMAT, COGNOS etab. bezalako prozesuen kudeaketaren oinarri den informazio sistematik lortzen dira, baita prozesu bakoitzetik kalkulatutako jarduera adierazleetatik ere. Txosten honetan Mutualiaren Prebentzio Sozietatearen informazioa ere azaltzen da. Mutualiak, GRI irizpideetan oinarrituta egindako bere 7. txostenari A kalifikazioa eman dio. Gainera, bi urtez behin kanpo ebaluazioa pasa behar du. Memoria hau komunikatzeko bidea da, kanpora zein barrura begira. Tresna honen bidez, gure interes taldeei ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorrean hartutako erantzukizunen arabera burutu ditugun ekintzen berri ematen diegu. Txostena formatu digitalean argitaratzen da. Erakundearen web-orrian www.mutualia.es zein Nazio Batuen Erakundeko Munduko Itunaren weborrian ikus daiteke. Txostenari edo bere edukiari buruzko informaziorik nahi izanez gero, jarri harremanetan Miren Fernรกndez Antolakuntza eta Kalitate zuzendariarekin helbide honetara idatziz: mfernandez@mutualia.es


Korporazioaren Adierazpen

Edukia zehazteko printzipioak GAUZATZEA: 2012ko txostena Mutualiako arduradun guztien eta erakundeko sailetan lan egiten duten pertsonen parte hartzeari esker egin da; horretaz gain, erakundeko arloetan lan egiten duten pertsona askok ere hartu dute parte. Gidoia zehatzeko, interes talde guztientzat garrantzitsuenak diren alderdiak identifikatu dira. INTERES TALDEEN PARTE HARTZEA: Mutualiak bere interes talde guztiak ditu identifikatuta eta zehaztuta, horietan baitute eragina gure erakundeak burutzen dituen ekintzak. Erakundeak, hainbat mekanismoren bidez, interes taldeek espero dutena eta behar dutenari buruzko informazioa lortzeko behar diren harremanak izaten ditu. Eskuratutakoaren arabera, interes taldeei erantzuten die, hala gure jarduera hobetuz. IRAUNKORTASUNAREN TESTUINGURUA: Mutualiak, txosten honetan, erakundeak iraunkortasunaren alorrean burututako ekintza nagusiak jasotzen ditu. Ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen gaiei buruzko informazio guztia dago jasota txostenean, erakundearen jarduera iraunkortasunaren eremurik zabalenean kokatzeko.

OREKA: Mutualiak jardueraren alderdi positiboak nahiz negatiboak jasotzen ditu eta, hala, interes taldeek jardueraren bidezko balorazioa egin ahal izango dute. ALDERAGARRITASUNA: Denboran zehar Mutualiak izan dituen aldaketak azter ditzakete interes taldeek azken 3 urteetako bilakaera datuak agertzen baitira.

8


Korporazioaren Adierazpen

ZEHAZTASUNA: Txosteneko informazioa zehatza eta xehatua da, erakundearen interes taldeek Mutualiaren jarduna balora dezaten.

ALDIZKAKOTASUNA: Urteroko jardueraren txostena kontuak onetsi eta horiek Mutualiako Zuzendaritza Batzordeari aurkezten zaizkion unean aurkeztuko da. Hala, erakundeak identifikatutako interes taldeek informazio zehatza kontuan izanik hartuko dituzte erabakiak.

ARGITASUNA: Informazioa modu ulergarrian eta errazean azalduko da txostena erabiliko duten interes taldeentzat.

9


2

Gobernu Organoak eta Parte Hartzea • • • • •

Zuzendaritza Batzordea Batzorde Betearazlea Prestazio Berezien Batzordea Kontrol eta Jarraipen BatzordeaA Zuzendaritza Komitea


Gobernu Organoak eta Parte Hartzea

11

Zuzendaritza Batzordea


Gobernu Organoak eta Parte Hartzea

12

Batzorde Betearazlea Zuzendaritza Batzordearen ordezkaritza da, batzordekideetako batzuk osatzen dutena. Bere zeregina Zuzendaritza Batzordeari mutualitatea zuzentzen, kudeatzen eta ordezkatzen laguntzea da. Gehienez ere hamar kide ditu, guztiak ere Zuzendaritza Batzordekoak. Hilean behin elkartzen dira ohiko bilerak egiteko.


Gobernu Organoak eta Parte Hartzea

Prestazio Berezien Batzordea Gizarte laguntzako baldintzarik gabeko onurak enpresa bazkideetako langileen eta , laneko istripu baten edo gaixotasun profesional baten ondorioz, beharrizan egoeran dauden norbere konturako langileen alde emateaz arduratzen da organo hau. 10 kide ditu; horietako 5 enpresen ordezkari dira, eta beste 5ak sindikatuenak. Presidente eta presidenteordeko karguek 2 urteko iraupena dute, eta enpresetako eta sindikatuetako ordezkarien artean txandakatzen dira.

13


Gobernu Organoak eta Parte Hartzea

14

Kontrol eta Jarraipen Batzordea Mutualitateak Gizarte Segurantzaren lankidetzarekin egiten dituen kontrol eta jarraipen lanetan enpresek eta herritar babestuek parte hartzeko organoa da. Erakundeko Zuzendaritza Batzordeko presidentea izaten da batzordeburua. Hamar kide ditu, mutualitatearen kuoten arabera. Kide horien erdiak babestutako langileen ordezkariak dira, erakundeak lan egiten duen lurralde eremuan ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalen bitartez hautatuak. Beste erdiak enpresa bazkideen ordezkariak dira, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeek hautatuak.


Gobernu Organoak eta Parte Hartzea

15

Zuzendaritza Komitea Erakundea kudeatzen duen organo betearazlea da. Zuzendaritza Batzordeak ezarritako jarraibideak eta, Gizarte Segurantzako erakunde laguntzailea den aldetik, mutualitatea kudeatzeko aplikagarri den araudia jarraitzen ditu. Zuzendari kudeatzailea da batzordeburua, eta bere gaitasun zein erantzukizunak erakundearen estatutuetan zehaztuta daude. Batzordeburua izendatzea Zuzendaritza Batzordeari dagokio (GSLIGPMen Lankidetza Araudiaren 35. artikulua eta Mutualiaren Estatutuetako 28. artikulua) eta izendapen hori Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Gizarte Segurantzaren Antolamendurako Zuzendaritza Orokorrak berretsi behar du.

Miguel テ]gel Lujua Murga Zuzendari Kudeatzailea

Ignacio Lekunberri Hormachea Zuzendari kudeatzaile laguntzailea

Victor Echenagusia Capelastegui Osasun laguntzako zuzendaritza

Miren Fernテ。ndez Mugica Antolakuntza eta kalitate zuzendaritza eta Gertakari arrunteko arduraduna

Mツェ Luisa Ortiz Salvador Gai juridikoetako zuzendaria

Jorge Arbaiza Zabalo Gipuzkoako Lurraldeko zuzendaria, Kudeaketa Zuzendaritza

Juan Villar Caballero Araba Lurraldeko zuzendaria


Gobernu Organoak eta Parte Hartzea

Organigrama

Zuzendaritza komitea Kudeaketa jarraipen komitea

16


3 • • • • •

Nortzuk gara?

Erakundearen Profila Kudeaketa Eredua Jokabide Kodea Nazio Batuen Munduko Hitzarmenera Atxikitzea Munduko hitzarmenaren aurrerapenaren txostena • Esparru juridikoa • Mutualiaren Prebentzio Sozietatea • Mutua Korporazioa


Nortzuk gara

18

Erakundearen profila Mutualiak 113 urte bete ditu, osasun onarekin bete ere; hala, ibilbide bikain horretan lehentasunezko konpromisoari eutsi dio erakundeak inguruarekin eta elkarreraginean ari den interes talde guztiekin.

MUTUALIAk zerbitzu hauek eskaintzen ditu batez ere: - Gure enpresa bazkideetako langileen laneko istripuek eta gaixotasun profesionalek estaldura dutela bermatzea. - Prebentziozko, laguntzazko, errehabilitaziozko eta leheneratze profesionaleko zerbitzuak eskaintzea, baita laneko arriskuen aurrean ekonomia zerbitzuak eta gertakari arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunetatik eratorritakoak ere. - Haurdunaldiko edo edoskitzaro naturaleko arriskuengatiko, minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat duten adingabeen zaintzagatiko eta aurrez estaldura hau hautatu duten langile autonomoek lanari uzteagatiko prestazio ekonomikoak kudeatzea. - Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzea prebentzioko eta berreskuratzeko jardueretan, baita Gizarte Segurantzako Lege Orokorrean xedatutako guztietan ere.

Gizarte Segurantzako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen 2. zenbakidun mutualitatea da Mutualia, Euskal Autonomia Erkidegoko erreferentziako mutualitatea merkatu-kuotaren % 41,9rekin.


Nortzuk gara

19

Mutualiak gaur egun duen hedadura 2005an lortu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen arloko hiru mutualitateak batu zirenean: La Previsora, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakea. Gaur egun 575 langile ditugu Euskal Autonomia Erkidegoko 12 laguntza zentro anbulatoriotan, 3 klinikatan eta 3 egoitza operatibotan, eta Madrilgo laguntza zentro anbulatorio batean.

EGOITZA SOZIALA Camino Kalea, 1zk 20004 Donostia-San Sebasti谩n Telf: 943 42 65 00 Fax: 943 43 01 53

19 Zentroa

EGOITZA OPERATIBOA Henao kalea , 26zk 48009 Bilbao Telf: 944 25 25 00 Fax: 944 25 25 20

Mutualiako zentroen kokapena babestutako habitata eta biodibertsitatea errespetatuz hautatzen da

Mutualiaren zentroei buruzko informazio gehiago, laguntzeko edo administrazioko informazioa, zein zentro bakoitzean burutzen den jarduerari buruzko informazioa nahi izanez gero, egin klik esteka honetan: http://www.mutualia.es/eu/donde-estamos-mapa

Halaber, 2007. urtearen amaieratik, zerbitzuko sareetan sektoreko erakundeen lehen erkidegoa den Mutua Korporazioko kidea da Mutualia, Cesma, Ibermutuamur, MAC, Mutua Gallega, MC Mutual, Solimat eta Uni贸n de Mutuas erakundeekin batera, beste abantaila batzuen artean gure estaldura Espainiako Estatu osora hedatu baitugu. 2006an, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuko jarduerak bereiztean, Mutualiaren Prebentzio Sozietatea sortu zen, % 100eko partaidetzarekin Mutualitatearen Ondare Historikoaren kontura. Horren gaineko datu gehiago emango ditugu aurrerago.


Nortzuk gara

20

Xedea Mutualia Laneko Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen mutualitatea irabazi – asmorik gabeko enpresaburuen elkarte bat da. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen da: enpresei, enpresetako langileei eta bestelako bezeroei zuzendutako osasun – zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak kudeatzen ditu , bai eta prebentzioa hedatu ere. Horretarako, osasuna, bizi kalitatea eta gure interes taldeen gogobetetzea hobetzea helburu duen kudeaketa aurrerakoiaren eredua aplikatzen dugu, produktu eta zerbitzu berritzaileen bidez eta pertsona konprometituen bidez, Mutua Korporazioko kide izanez eta gizartearen aurrean eratzukizunez.

Ikuspegia Osasunaren zaintzan, bezeroarenganako orientazioan, kudeaketa aurrerakoian eta pertsonen konpromisoan, mutualitate eraginkorra eta erreferentziazkoa izatea, bai berrikuntza sustatuz, bai gizartearekin duen erantzukizuna bultzatuz.


Nortzuk gara

Ikuspegia oinarri hartuta, Mutualiak ildo hauek zehaztu ditu 2012-2014 Plan Estrategikorako:

7 Ildo Estategikoak

Balioak

21


Nortzuk gara

Kudeaketa eredua Mutualiak bikaintasunera eta enpresa erantzukizunera bidean aurrera jarraitu du enpresei eta horietako langileei balioa emateko kalitatezko zerbitzu berritzaileetatik abiatuta eta baliabideen kudeaketa eraginkorra eginda

Mutualiaren kudeaketa sistemaren gakoa prozesuka egiten den kudeaketan dago. Atzean utzi du funtzio edo departamentu bakoitzeko kudeatzeko ikuspegi tradizionala.

Mutualiak lehentasuna ematen die bere prozesuei Arrakastaren Faktore Kritikoak lortzeko duen eraginaren eta ematen duen laguntzaren arabera. Horretarako, lehentasun matrizea dauka. Tresna horretan jasotzen dira prozesu eta AFK-k ponderazio faktore batzuekin (giltzarriak diren prozesuen identifikazioa).

22


Nortzuk gara

23

Antolaketa egitura organigramak eta erakundean egiten diren jarduera guztiak jasotzen dituen prozesu mapak zehazten du, kanpoko nahiz barruko bezeroarentzat. Gainera, horietan prozesuak sailkatzen dituzte: estrategiko, eraginkor zein laguntzarako prozesu gisa.

Prozesu Mapa

Zerbitzuak eskaintzeko, Mutualiak ezinbestekotzat jotzen du faseen artekoa kudeatzea. Hori dela-eta, zerbitzuak hainbat prozesutan burutzen direnean, hori adierazle multzo handi batek kontrolatzen du. Adierazle horiek ildo estrategiko guztiak eta giltzarriak diren emaitzak barne hartzen dituzte.


Nortzuk gara

Estaldurak

24


Nortzuk gara

25

Ematen diren Zerbitzuak Prebentzio jarduerak: Lanpostuen azterketak, ekintzak ezbehar kopuru handia duten enpresei lotuta, kanpainak, zabaltzea (eskuliburuak, jardunaldiak), bisita programak, Lien ikerketa, GPak izapidetzeko orduan laguntza. Osasun laguntza: larrialdiak; kontsultak, errehabilitazioa, operazio gela, ospitaleratzea, kolaboratzaileen/zerbitzuen kudeaketa (espezialistak eta proba gehigarriak) Zentro itunduen sarearen kudeaketa (estatuko eta atzerriko laguntza kanpoko bitartekoekin), arreta kanpoko zentroetan jaso dutenen jarraipena eta pazienteak berreskuratzea beraien zentroetan artatzeko Prestazio ekonomikoa: LI/GPen izapideak, jakinarazpen telematikoak, prestazioak berreskuratzea, GPengatiko AbEren zuzeneko ordainketa, langile kuota ordaintzea, LIengatiko betaurrekoen ordainketa eta GPen enpresentzako prestazioak itzultzea (enpresak eta langileak). Enpresentzako BONUSa izapidetzea eta ordaintzea BHB prestazioa: Ezintasun iraunkorren eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorren izapideak mutualitateak eskatuta GSINen, heriotza eta bizirautearen hitzarmena, GSINen ebazpenak egiaztatzea, pertsioen kapitalizazioa eta prestazioen ordainketa oroharreko prezioan. Gizarte Laguntza: gizarte laguntzako baldintzarik gabeko onurak enpresa bazkideetako langileen eta beharrizan egoeran dauden norbere konturako langileen alde. Prebentzio jarduerak: Lanpostuen azterketak, enpresetara bisitak lanpostuen egokitzapenaren inguruan aholkatzeko, txostenak Osasun laguntza: Arriskuaren eta osasunaren egoeraren balorazioa prestazioaren jatorriaren txostena eginez. Prestazio ekonomikoa: Jakinarazpen telematikoak, langile kuota ordaintzea, HEA prestazioen balidazioa eta ordainketa Prestazio ekonomikoa: Jakinarazpen telematikoak, prestazioen onarpena eta ordainketa

Prestazio ekonomikoa: Jardunari utzitakoan kotizazioaren ordainketa, prestazio ekonomikoaren onarpena eta ordainketa


Nortzuk gara

26

Bajen kontrola eta jarraipena: Bajen kontrola eta jarraipena egiteko deia, lanerako gaitasunaren ebaluazioa, zerbitzu publikoko medikuei eta GSINi alta/ezintasuna proposatzeko txostenak. Harremanak agenteekin (GSIN, gainbegiratzeak, Osasun Saila, EVIS etab.) Prestazio ekonomikoa: Jakinarazpen telematikoak, GAen presatazioak berreskuratzea, GAengatiko AbEren zuzeneko ordainketa, langile kuota ordaintzea, GAengatiko AbEren alten eta bajen izapideak, GAen enpresentzako prestazioak itzultzea


Nortzuk gara

27

Langile autonomoen jardunari uztea: Prestazioaren informazioa, izapideak eta onarpena, baita Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusirako gertakari arruntegatiko kotizazioaren ordainketa ere, irauten duen bitartean. Onartutako prestazioen jakinarazpen telematikoak, enplegu-zerbitzu publikoak kolektibo horrentzako trebakuntza ekintza bereziak ezarri ahal izan ditzan.


Nortzuk gara

28

2012-2014ko Plan Estrategikoa Mutualiak 2012-2014 aldirako Plan Estrategikoa prestatu du. Planak etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta intereseko talde guztien premiei eta itxaropenei erantzuteko moduko ildoak eta helburuak biltzen ditu. Hartarako, 7 ildo estrategiko zehaztu dira:

Eraginkortasun a

Laguntzaren Kalitatea

Bezeroenganak o Orientazioa

Pertsonen Konpromisoa

Berrikuntza eta Teknologia

Gizartearekiko konpromisoa eta iraunkortasuna

Kudeaketa aurreratua

Gogoeta estrategikoko prozesu horretatik abiatuta, Mutualiak epe ertain eta luzeko helburuak zehaztu ditu, baita horiek lortzeko abiarazi beharreko estrategiak eta ekintzak ere. Plan Estrategikoa prozesu parte-hartzaile batean taxutu da, erakundeko pertsonek ekarpenak egitea sustatuta. Hala, hainbat saio eta jardunaldi egin dira sormeneko teknikak eta taldeko lana erabiliz; horietan 142 lagunek hartu dute parte eta 196 ideia eman dituzte guztira. Ideiok prozesu egokietara bideratu dira aztertzeko eta, ahal bada, ezar daitezen.


Nortzuk gara

Zazpi ildo estrategiko horietako bakoitzak helburu makro bat edo gehiago ditu:

Ildo Estrategioa

Helburu Makroakjetivos Macro

Eraginkortasuna

Errentagarritasuna handitzea Jasotako laguntzarekin pozik dauden bezeroak izatea

Laguntzaren kalitatea Pazienteen segurtasunaren akreditazioa lortzea Fideltasun ratioari eustea Bezeroenganako orientazioa

Gure bezeroen handitzea

Kudeaketa aurreratua

Kudeaketan bikaintasuna lortzea

Pertsonen konpromisoa

Pertsonek erakundea hobetzeko duten konpromisoa areagotzea

Berrikuntza eta teknologia Gizartearekiko konpromisoa iraunkortasuna

gogobetetasunari

eustea

Pozik dauden pertsonak izatea Erakundearen berritzeko gaitasuna areagotzea eta

Gizartean erantzukizuna duen enpresa izatea

edota

29


Nortzuk gara

Arriskuen mapa Mutualiak, Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen mutualitatea eta funts publikoak eta bere estalduran eta emakidan nahitaezko prestazioak kudeatzen dituen Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzailea denez, bere jarduerako arriskuak kudeatzen ditu indarrean diren legeei eta jardueren espezifikotasuna dela-eta interes-taldeetan eragina sor dezaketen alderdiei lotuta. Mutualiak, bere arriskuak kudeatzeko, Arriskuen Mapa zehaztu du. Mapa horretan identifikatzen dira prozesu bakoitzeko arriskuak. Horren bidez, arrisku maila eta gertatuz gero burutu beharreko ekintzak eta erakundean izango luketen eragina ebaluatzen dira. Arriskuak murrizteko, jarduera ildo hauek garatzen dira: • Erantzukizun zibil orokorreko eta patronaleko polizen kontratazioa jardueraren arrisku-estaldurarako (gizarte administrariak, zuzendaritzako langileak, langileak oro har eta erizainak); baita ingurumenaren kudeaketari loturiko arrisku-estaldurarako beste batzuk ere. • Informazioaren segurtasuna kudeatzeko gidalerroak eta prozedurak, Datuak Babesteko Lege Organikoaren Komitearen bidez. • Aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izapidetzen ari ziren LI eta GPen ondoriozko betebehar eta gertakariei estaldura ematea.

Horretarako, Mutualiak, barruko kontrol-taldearen eta Antolaketa eta Kalitatearen arloaren bidez, urteroko Barneko Auditoretzen Plana jarri zuen abian. Barruko auditoretza horiek kanpoko hainbat auditoretzek osatzen dituzte (kalitate sistema, prebentzioa, ingurumena). Auditoretzak borondatezkoak, Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiak egindako nahitaezkoak eta Kontuen Epaitegiak oro har mutualitateen sektoreari aldian behin egiten dizkionak izan daitezke.

30


Nortzuk gara

31

Jokabide Kodea Jokabide kodean Mutualiako pertsonek eta interes-taldeek nola jokatu behar duten azaltzen da. Arau horien artean daude tratu berdintasuna eta bereizkeriarik eza, laneko segurtasuna eta osasuna, intimitaterako eskubidea, ebaluazioa, prestakuntza eta informazioa eta interes gatazka.

Finantza Inbertsioen Jokabide Kodea

Gizartean erantzukizuna duen enpresa denez, indarrean diren legezko betebeharrak zorrotz betetzen ditu. Gainera, kudeaketa, estrategia, politika eta prozedurak, eta gizarteari, lanari, ingurumenari eta giza eskubideen errespetuari buruzko kezkak ditu bere gobernuan. Horiek guztiak, bere interes taldeekin duen harreman eta jardun gardenaren ondorio dira.

Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren 2003ko azaroaren 20ko Akordioaren bidez onetsi zen kode hau betetzen dugu: “Irabazi asmorik gabeko erakundeen jokabide kodea, aldi baterako inbertsioak egiteko baloreen merkatuan�. 2004ko urtarrilaren 8ko BOEn argitaratu zen.

Etika Batzordeak ez du iradokizunik edo kontsultarik jaso kodearen aplikazioaren gainean, eta ez du espedienterik ireki kodeko punturen bat ez betetzeagatik. Batzordearen eginkizunak, bestalde, kodean bertan daude zehaztuta.

MUTUALIAk kode horren oinarri diren printzipioak hedatu ditu finantzen azpiprozesuan burutzen dituen finantza inbertsio guztietara. Horretarako prozedura bat prestatu du. Prozedura horretan behar besteko ezagutza teknikoak dituzten eta, edonola ere, hirugarrenen aholkularitza profesionala kontrata dezaketen zuzendaritzako langileez osaturiko Finantza Inbertsioen Komite baten sorrera barne hartzen du.

Inbertsio Komitearen Txostena betetze mailari buruz Finantza azpiprozesua zehaztean inbertsioen jokabide kodea betetzen dela kontrolatzeko ondorengo adierazleak gehitu dira. 2011ko ekitaldian balio hauek izan zituzten:


Nortzuk gara

LIKIDEZIA EPE LABURRERA

1,9368

SEGURTASUNA (S&Pk onartzen duen gutxienekoa) ERRENTAGARRITASUNA* (diruzaintzaren guztizkoa) ESPEKULAZIO ERAGIKETA KOPURUA

BBB 3,52% Bat ere ez

*2012rako eskatu den gutxieneko errentagarritasuna % 2,00 izan da Ondare historikoko diruzaintzaren errentagarritasuna guztira hau izan da: % 2,91

Aurreko jokabide kodea alde batera utzita, azaroaren 14ko 1622/2011 Errege Dekretuaren, mutualitateen arteko elkarlanerako erregelamendu orokorra aldatzen duenaren, 30. artikuluan xedatutakoa ere bete du Mutualiak 2012ko ekitaldian egindako finantza inbertsioen eskuratze eta besterentze guztiekin. Artikulu horrek erreserba eta funts propioen gauzatzea zein finantza inbertsioak arautzen ditu. Amaitzeko, prozesua argiagoa izan dadin eta jokabide kodeari jarraituz, jokabide kodearen betetze mailari buruzko inbertsioen komitearen txostena egiteaerabaki da. Txostena Zuzendaritza Batzordeak onetsi behar du eta horren berri emango zaie ekitaldi bakoitzeko ohiko batzar nagusian elkarturiko enpresaburuei.

32


Nortzuk gara

33

Nazio Batuen Munduko hitzermenera aitxikitzea 2009ko uztailean, Mutualiak Nazio Batuen Munduko Hitzarmenarekin bat egin zuen. Horren bidez erakutsi zuen gizarte erantzukizunarekin duen konpromisoa, baita Munduko Hitzarmenaren 10 printzipioak hedatzeko asmo irmoa adierazi ere, ekintza planen barruan abiarazitako jardueren bidez.

Ekitaldian hitzarmenarekin hartutako konpromisoa berritu zuen, izan ere, argi dago gaur egungo krisialdian, are garrantzitsuagoa dela gizarte erantzukizuna aintzat hartzen duen kudeaketa sistema izatea.

Hitzarmenera atxikitzean, Mutualiak hamar printzipioak betetzeko konpromisoa hartu zuen: 1. printzipioa: nazioartean onartutako oinarrizko giza eskubideak babestu eta errespetatu daitezela defendatu behar dute enpresek euren eraginen alorrean. 2.

printzipioa: enpresek ziurtatu behar dute ez direla giza eskubideen urraketen konplize.

3. printzipioa: enpresek afiliazio askatasuna babestu eta negoziazio kolektiborako eskubidea onartu behar dute.

6.

7. printzipioa: enpresek ingurumenari mesede egiteko prebentzioaren ikuspuntuari eutsi behar diote 8. printzipioa: enpresek ingurumenarekiko ardura handiagoa sustatzeko ekimenak bultzatu behar dituzte. 9.

4.

printzipioa: enpresek nahitaezko edo bortxaz egindako edozer lan deuseztatzen lagundu behar dute.

5. printzipioa:enpresek haurren desagerrarazten lagundu behar dute.

lana

printzipioa: enpresek enpleguan eta okupazioan bazterketak desagerrarazten lagundu behar dute.

printzipioa: enpresek ingurumena errespetatzen duten teknologien garapena eta hedapena ahalbidetu behar dute.

10. printzipioa: enpresek edozer ustelkeria motaren aurka lan egin behar dute, baita estortsioaren eta eroskeriaren aurka ere.


Nortzuk gara

34

Munduko Hitzarmenaren Aurrerapenaren Txostena ARLOA

PRINTZIPIOA

Giza eskubideak

1. printzipioa: nazioartean onartutako oinarrizko giza eskubideak babestu eta errespetatu daitezela defendatu behar dute enpresek euren eraginen alorrean. 2. printzipioa: enpresek ziurtatu behar dute ez direla giza eskubideen urraketen konplize. 3. printzipioa: enpresek afiliazio askatasuna babestu eta negoziazio kolektiborako eskubidea onartu behar dute.

Lana

Ingurumena

Ustelkeriaren aurkako borroka

ZUZENEAN GARRANTZITSUAK DIREN ADIERAZLEAK

HR1-9

ZEHARKAKO ADIERAZLE GARRANTZITSUAK

LA4,LA13,LA14;SO1

HR1-2, HR8

HR5; LA4,LA5

4. printzipioa: enpresek nahitaezko edo bortxaz egindako edozer lan deuseztatzen lagundu behar dute.

HR7

HR1, HR3, LA3. EC5

5. printzipioa: enpresek haurren lana desagerrarazten lagundu behar dute.

HR6

HR1-3

HR4;LA2,LA13,LA1 4

HR1-2; EC5,EC7;LA3

6. printzipioa: enpresek enpleguan eta okupazioan bazterketak desagerrarazten lagundu behar dute. 7. printzipioa: enpresek ingurumenari mesede egiteko prebentzioaren ikuspuntuari eutsi behar diote. 8. printzipioa: enpresek ingurumenarekiko ardura handiagoa sustatzeko ekimenak bultzatu behar dituzte. 9. printzipioa: enpresek teknologien garapena eta hedapena ahalbidetu behar dute. 10. printzipioa: enpresek edozer ustelkeria motaren aurka lan egin behar dute, baita estortsioaren eta eroskeriaren aurka ere.

4.11

EN2, EN5-7,EN10, EN13, EN18, EN2122, EN26, EN30

EN1,EN3, EN8- 9, EN16,EN1920,EN2325,EN28;PR3-4

EN5-7,EN10, EN18,EN26

SO2-4

SO5-6


Nortzuk gara

35

Esparru Juridikoa Ondoren zerrendatzen diren lege, araubide eta ordena txikiko xedapenek eratzen dute mutualitateei – Gizarte Segurantzaren kudeaketarako erakunde lankideak direnez– aplikatzekoa zaien arautegi garrantzizkoena; hala, 2012an argitaratutako lege garrantzitsuenen artean aipatzekoa da 38/2012 DEKRETUA, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa, zeinak garatzen baitu 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, historia klinikoaren funtzionaltasunari eta osasunari buruzko informazioari dagokionez. Bere helburua historia klinikoaren definizio eta eguneratze argi bat eskaintzea da, historiaren edukia, erabilera, irispidea, paziente eta profesionalen eskubideak eta obligazioak kontuan hartuta; mota guztietako osasun-zentro eta -zerbitzuetan erregistratzen diren osasun laguntzen ondorioz sortzen da dokumentazio klinikoa. Berorren bitartez, historia klinikoaren arautze osoa eraman da aurrera, funtsezko tresna baita hori osasun arloko profesionalentzat, eta paziente eta osasun-zerbitzuen erabiltzaile bakoitzarentzat euskarri bakar bat egotea bilatzen da, haren osasunari buruzko informazio guztia bilduko duena. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta -zerbitzu publiko eta pribatu guztietan da aplikatzekoa araudi hori. 2012ko martxoaren 30ean indarrean jarri zenetik 18 hilabeteko epean, Dekretuaren xedapen gehigarriaren arabera, orain arte erabiltzen ziren dokumentu klinikoen ereduak aldatu egin beharko dira eta Eranskinetan ezarri diren berrietara egokitu. Mutualiak aurreikusita dauka bere oraingo Plan Estrategikoan aldaketa hori egitea, jada gauzatzen ari diren eginbideen bitartez. Jarraian, GSLIGPMei aplikagarri zaizkien estatu nahiz erkidego mailako lege-esparruan nabarmentzen diren xedapenak ageri dira:

• 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa. • 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina onartu zuena. • 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, 32/2010 Legearen bidez aldatu zena (zerrendan azkena ageri dena) eta aukera ematen diena GSLIGPMen prebentzio sozietateei kanpoko prebentzio zerbitzuen kontratazioa liberalizatzeko. • 1993/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, GSLIGPMen lankidetzari erregelamendua onartzen duena, azaroaren 14ko 1622/2011 EDk aldatutakoa.

buruzko

• 2064/1995 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Kotizazioari buruzko Erregelamendu Orokorrari eta Gizarte Segurantzako beste eskubide batzuen likidazioari buruzkoa.


Nortzuk gara

36

• 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuari buruzko Erregelamendua onartu zuena eta martxoaren 19ko 337/2010 Errege Dekretuak aldatu zuena. • Apirilaren 18ko 575/1997 Errege Dekretua, aldi baterako ezintasunagatik emandako prestazio ekonomikoa kudeatzeko eta kontrolatzeko hainbat alderdi garatzen dituena. • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa eta berori garatzen duen Erregelamendua, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onartua. • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazienteen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren inguruko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena. • 47/2003 Legea, azaroaren 26koa, Aurrekontu Orokorrei buruzkoa. • 1415/2004 Errege Dekretua, ekainaren 11koa, Gizarte Segurantzaren Diru Bilketaren Erregelamendu Orokorra onartzen duena. • 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarena, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa. • 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzan gaixotasun profesionalak onartzeari eta horiek jakinarazteko eta jasotzeko irizpideak ezartzeari buruzkoa. • 42/2006 Legea, abenduaren 28koa, 2007rako Estatuko aurrekontu orokorrei buruzkoa, zeinaren laugarren xedapen gehigarrian lan istripuak eta gaixotasun profesionalak Gizarte Segurantzan kotizatzeko primen tarifa ezartzen den. Lege hori 2008rako Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko 51/2007 Legeak, abenduaren 26koak, aldatu zuen, baita 2009rako Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko 2/2008 Legeak eta 2010erako Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko 26/2009 Legeak, abenduaren 23koak, ere. • 20/2007 Legea, uztailaren 11koa, Langile Autonomoen Estatutuarena. • 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onesten duena. • 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, aurreko legea partzialki garatzen duena. • 40/2007 Legea, abenduaren 4koa, Gizarte Segurantza gaietako Neurriei buruzkoa, eta 1430/2009 Errege Dekretua, irailaren 11koa, aurrekoa garatzen duena aldi baterako ezintasunagatiko prestazioei dagokienez. • TAS 3859/2007 Agindua, abenduaren 27koa, administrazio zerbitzu osagarriak egiteagatik Mutuari egin beharreko ordaina arautzen duena. TAS 401/2008 Aginduak, otsailaren 15ekoak eta TIN/221/2009 Aginduak, otsailaren 10ekoak eraldatua.


Nortzuk gara

37

• Lan eta Immigrazio Ministerioaren TIN 971/2009 Agindua, apirilaren 16koa, laneko gertakarietatik eratorritako osasun laguntzarako garraio gastuen konpentsazioari eta laneko gertakarien eta gertakari arrunten azterketa eta osasun balorazioetarako gastuei buruzkoa, eta Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzako 2009ko urriaren 21eko Ebazpena, agindu hori aplikatzeari buruzko jarraibideak ematen dituena. • 404/2010 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, lan istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei laneko gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistemaren ezarpena arautzen duena; berori garatzen duen 1448/2012 Agindua, ekainaren 2koa, eta TIN 1512/2011 Agindua, ekainaren 6koa, zeinaren indarrez luzatu baitziren BONUS pizgarrirako eskaerak eta Mutuako izapideak egiteko eskakizuna aurkezteko epeak, ekainaren 30eraino eta abuztuaren 15eraino, hurrenez hurren. • 32/2010 Legea, abuztuaren 5ekoa, GSLIGPMek kudeatu beharreko langile autonomoen jardun uzteak babesteko berariazko sistema ezartzen duena, urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretuak garatutakoa. • 2/2012 Legea, ekainaren 29koa, 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, GSLIGPMetako langileen ordainsarien mugaketak barne hartzen dituena; baita Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Prebentzio eta Birgaitze Funtsean gordetako funtsak erabiltzeko aukera ere, Gizarte Segurantzari dagozkion xedeei erantzuteko, esate baterako, diruzaintzan gerta litezkeen diru premia iragankorrei. • 2012ko irailaren 5eko Ebazpena, Gizarte Segurantzako Estatu Idazkariarena, Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasun Profesionalen mutualitateek 2012rako prebentzio jardueren plangintzan aplikatu beharreko irizpideak eta lehentasunak ezartzen dituena. • 2011ko uztailaren 1eko Ebazpena, Estatuaren Administrazio Kontu-hartzailetza Orokorrarena, Kontabilitate Publikoaren Plana Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten erakundeetara egokitzea onesten duena. • 1148/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Gizarte Segurantzaren sisteman minbizia edo bestelako gaixotasun larriren bat duten adingabeen zaintzagatiko prestazio ekonomikoa aplikatu eta garatzeko. • 1596/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, gertakari profesionalengatiko langileentzako ekintza babeslea handitzeari buruzkoa, Etxeko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian daudenentzat.


Nortzuk gara

38

• 1630/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, GSLIGPMek emandako osasun eta lehengoratze zerbitzuen prestazioa arautzen duena. • ESS 184/2012 Agindua, otsailaren 2koa, 2012ko ekitaldirako Gizarte Segurantzaren kotizazioa, langabezia, jarduera eteteagatiko babesa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta lanbide heziketaren lege arauak garatzen dituena. • 3/2012 Errege Lege Dekretua, otsailaren 10ekoa, lan-merkatua erreformatzeko premiazko neurriei buruzkoa, non mutualitateei zehazki dagozkien erreferentziako alderdiei buruz ezartzen baita Gobernuak, lan-munduko ordezkariei aldez aurretik kontsulta egin ondoren, 6 hilabeteko epean, GSLIGPMen araubide juridikoaren aldaketa aztertuko duela, aldi baterako ezintasunaren kudeaketa eraginkorragoa lortze aldera. • 20/2012 Errege Lege Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa. • 1506/2012 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Osasun Sistema Nazionaleko prestazio ortoprotesikoen zorro erkide osagarria arautzen duena eta prestazio ortoprotesikoen finantzaziorako gehieneko zenbatekoak ezartzeko oinarriak finkatzen dituena, non zehazten baita LI/GPetik eratorritako tratamenduen finantzaketa dagokion mutualitatearen kargura joango dela. • 17/2012 Legea, abenduaren 27koa, 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; bertan, GSLIGPMetara elkartzeko eta atxikitzeko hitzarmenen indarraldia luzatu zen harik eta etorkizuneko Mutualitateen Legea indarrean jartzen den arte; era horretan, arautu egingo da sektorean laneko gertakarien estalduraren bigarren luzamendua deitutakoa, zeinak 2012ko abenduaren 31n indarrean zeuden hitzarmen guztiei eragin baitie, bai-eta 2013ko urtarrilaren 1etik egiten diren elkartze eta atxikitze guztiei ere.


Nortzuk gara

39

Mutualiaren Prebentzio Sozietatea Prebentzio Sozietatea enpresa gaztea da, 22 lan zentrotan banatutako 256 profesionalek osatutako lantaldea duena. Osasuna Zaintzeko zentroak zein bulego teknikoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoan estrategikoki kokaturik.

Xedea Lan arriskuen prebentzioari loturiko zerbitzuak eskaintzera bideratutako enpresa gara, enpresei laguntza eta aholkua ematea xede duena, dituzten behar, lege betebehar eta langileen osasunari eta segurtasunari loturiko eskariei arreta eskaintzen diena. Zerbitzu horiek kalitatez eta eraginkortasunez eskaintzen ditugu, langileen gaitasunak eta motibazioa bultzatuz.

Bezeroak eta Irabaziak Hitzarmenak

Enpresa Kop.

Langile Kop.

Laneko Medikuntza

4.652

100.697

Laneko Segurtasuna

2.153

61.128

Higiene Industriala

2.176

73.274

Ergonomia eta y psicosoziologia aplikatua

2.169

66.154

Irabaziak

2010

2011

2012

Arlo Teknikoak

6.193.652 €

6.521.167 €

6.288.107 €

Osasunaren Zaintza

9.046.882 €

9.335.264 €

9.783.506 €

GUZTIRA

15.240.534 €

15.856.431 €

16.071.613 €


Nortzuk gara

2012 urtean zehar eginiko jarduerak hauek izan dira:

OSASUNAREN ZAINTZA Osasun-protokoloak, enpresetako egoten diren lan posturen arabera

Osasun azterketak: 87.235 Analitikak: 91.802 Gaixotasun profesionalen kopurua: 1.178

Gehien erabilitako protokoloak: behartutako jarrerak, kargak manipulatzea, datuak bistaratzeko pantailak, zaratak eta mugimendu errepikakorrak.

ZERBITZU TEKNIKOAK Urteko programek, prebentzioaren diziplina bakoitzeko, enpresaren arriskuetara gehien egokitzen diren ekintzak jasotzen dituzte. Aurten hauek egin dira ekitaldian: Arriskuen ebaluazio, Prebentzioa gehitzeko sustapen jarduera, LI eta GPen ikerketak, arrisku informazioak, larrialdi planak eta neurriak, simulazio eta ikerketa eta segurtasun azterketak.

40


Nortzuk gara

Higiene Industrialaren espezialitateko jarduerak Zarataren ebaluazioak

548

Ingurumen baldintzen ebaluazioak

139

Dardaren azterketak

51

Agente fisikoen beste azterketa batzuk

335

Agente kimikoen eraginagatiko arrisku higienikoen ebaluazioak

379

Ergonomiaren/psikosoziologiaren espezialitateko jarduerak Lanpostuen azterketa ergonomikoak

134

Arrisku psikosozialen ebaluazioak eta azterketak

138

Prebentzioa hedatu eta sustatzeko jarduerak Jardunaldi eta biltzarretako lankidetzak/hitzaldiak

7

Artikuluak

5

HEZIKETA EKINTZAK: 2.597 ikastaro eman dira, guztira 15.236 laguntzaileekin.

41


Nortzuk gara

BEZEROAK • Bezeroen gogobetetzearen adierazle globala: 8,07 (lortutako mailarik handiena) • Bezeroentzako suggest plataforma abian jartzea moduluetan: •

E-doc (dokumentu kudeaketa).

E-reconocimiento (azterketa medikorako sareko sarbidea).

• ISTAS arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodoa sarean ezartzea. KUDEAKETA SISTEMA • OHSAS 18.001 arauan oinarri hartuta arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistema diseinatzea eta ezartzea. • Giza baliabideen aginte taularako tresna informatikoa ezartzea. • Biltegiko stocka % 20 murriztea ekarri duen erosketen katalogo bakarra. PERTSONAK Gogobetetasunaren indizea: 7,17 Enpresa akordioak bizitza profesionala eta familiako bizitza bateratzeko Gure erakundeko liderrak finkatutako gaitasunetan trebatzea.

42


Nortzuk gara

43

Mutua korporazioa Zentro sareen bidezko sektoreko mutualitateen lehen erakidegoak sortzean ezarritako helburua betetzen du: eskalako ekonomiari mesede egitea, bitarteko eta baliabideak bateratuta, mutualitate partaideak eraginkorrago bihurtzeko eta zerbitzuak eskaintzeko duten gaitasuna hobetzeko. Hori guztia mutualitatea osatzen duten zortzi erakundeen nortasun eta izaera juridiko independenteari eutsiz.

Ekitaldiko kopuru garrantzitsuenak: 444.471 enpresa bazkide 1.435,4 milioi euro ordaindutako kuotetan

2.927.505 besteren konturako biztanle batez beste

Lorpen Nagusiak • Korporazioko mutualitateen eraginkortasuna eta kaudimen ekonomikoa hobetzeko sinergiez baliatuta, 20,3 milioi euro gehiago aurreztu dira. • 3,7 milioi euro aurreztu dira korporazioko higiezinak, baliabideak eta bitartekoak partekatuta. • Telefonozko lehen osasun arretarako zerbitzu komuna, zentralizatua, 24 ordukoa eta doako laguntzarekin. • Laneko gertakariak eta gertakari arruntak kudeatzeko prozedura bateratua. Protokolo mediko partekatuak. • Korporazioa osatzen duten zortzi mutualitateen artean banatutako osasun laguntza eta proba medikoek % 3,2 egin dute gora. • I+G+b-ari bultzada Laneko Osasunari buruzko Ikerketa Zentroan (CISAL) eta CIDET (Ikerketa eta Garapen Zentroa Laneko Medikuntzari aplikatutako Teknologian) proiektuan parte hartuz


4

Interes taldeen Konpromisoa eta Parte Hartzea


Interes taldeen Konpromisoa eta Parte Hartzea

45

Mutualiak erreferentzia gisa hartu du kudeaketan EFQM bikaintasunaren eredua, uste duelako aukera ematen diola bezeroen premietara egokitu eta horiei erantzuteko eta, horrez gain, lehiakortasunaren eta erakundearen garapen iraunkorraren hazkuntzan laguntzen du. MUTUALIAren ikuspegi estrategikoan garrantzitsua da gure jarduerek eragindako kolektiboekin harremanetan jartzea, ospearen ikuspuntutik, talde haiek mutualitatearen gainean duten pertzepzioa kudeatuta. Horregatik, Mutualiak elkarreragiten duen talde guztiekin egindako lan bateratua eskaintzen du, jarduera alor guztietan bikaintasuna lortzeko biderik onena dela uste duelako.

Mutualiako interes-taldeak Bezeroak: enpresak, langile atxikiak eta pertsona babestuak Aliatuak Gobernu organoak eta parte hartzeko organoak Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Mutualiaren estrategiaren definizioa identifikatutako interes-talde bakoitzetik jasotako informazioan oinarritzen da. Informazio hori hausnarketa estrategikoaren prozesuan gehitzen da modu egituratuan.

Pertsonak Hornitzaileak Gizartea


Interes taldeen Konpromisoa eta Parte Hartzea

46

Mutualiak informazio iturriak identifikatu ditu bere interes-talde bakoitzarentzat, estrategia aurkezteko abiapuntu gisa.

Informazio iturriak

Maiztasuna

Prozesua

BEZEROAK (ENPRESA ETA LANGILE ATXIKIAK) Enpresa mutualisten gogobetetasun inkestak

Bi urtekoa

Bisitak, fideltasun bilerak enpresa mutualistetan eta aholkularitzetan

Jarraitua

Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema (Web, extranet, contact center, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren bulego birtuala etab.)

Jarraitua

Mutualia Foroa

Hiruhilekoa

Focus Group

Egutegiaren arabera

Eguneroko jarduera / zerbitzuaren eskaintza (kudeatzaile integrala)

Kudeaketa

Jarraitua

BEZERO ERABiLTZAILEAK (GURE ZERBITZUAK ERABILTZEN DITUZTEN MENDEKO ETA ATXIKITAKO LANGILEAK) Telefono bidezko gogobetetasun inkestak osasun laguntzaren inguruan

Urterokoa

Osasun laguntzako ukipen pantailetako inkestak

Asterokoak

Ondorioen eta heriotzen prestazioen gogobetetasun inkestak

Bi urtekoa

Prestazio ekonomikoen kudeaketaren inguruko gogobetetasun inkestak

Bi urtekoa

Prestazio ekonomikoen kudeaketa

Jarraitua

Tipologiaren araberakoa

Egutegiaren arabera

Osasun zerbitzuen prestazioa

Jarraitua

Osasun Zerbitzuen prestazioa / Prestazio Ekonomikoen Kudeaketa

Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema (Web, extranet, Contact Center, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren bulego birtuala etab.) Focus Groups

Eguneroko jarduera / zerbitzuaren eskaintza

Osasun zerbitzuen prestazioa


Interes taldeen Konpromisoa eta Parte Hartzea

Informazio iturriak

Maiztasuna

Prozesua

PERTSONAK PERTSONAK Pertsonen gogobetetasun inkesta Lidergoaren ebaluazioa Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema Hobetzeko taldeen proposamen eta ekarpenak / saio klinikoak/ letradunen bilerak Komunikazio bilerak Langileen ordezkariekin bilerak Proyecto Lidera Proyecto Lidera proiektuaren bloga Diagnostikoa eta Berdintasun Plana Partaidetza autoebaluazioetan eta barruko auditoretzetan Eguneroko jarduera / harreman zuzena Pertsonen gogobetetasun inkesta Lidergoaren ebaluazioa Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema Hobetzeko taldeen proposamen eta ekarpenak / saio klinikoak/ letradunen bilerak Komunikazio bilerak

Bi urtekoa Urterokoa Jarraitua Jarraitua Hilerokoa Aldizkakoa Hilerokoa Jarraitua Urterokoa Jarraitua Bi urtekoa Urterokoa Jarraitua Jarraitua Hilerokoa

Langileen ordezkariekin bilerak

Aldizkakoa

Proyecto Lidera Proyecto Lidera proiektuaren bloga

Hilerokoa

Diagnostikoa eta Berdintasun Plana

Jarraitua

Pertsonen Garapena

47


Interes taldeen Konpromisoa eta Parte Hartzea Informazio iturriak

Maiztasuna

Prozesua

Egutegiaren arabera

Politika eta estrategia GRAO Jardunari loturiko prozesuak

48

ALIIATUAK Mutua Korporazioko prozesuen bilerak, adierazleen jarraipena eta ebaluazioa Aholkularitzen gogobetetasun inkestak (kudeatzaile integralarekin elkarrizketa pertsonala) Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema (Web, extranet, contact center, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren bulego birtuala etab.) Bezeroen gogobetetasun inkestak (aliatu estrategikoei eta jarduneko aliatuei buruzko informazio iturria)

Bi urtekoa Jarraitua Urterokoa/ Bi urtekoa

HORNITZAILEAK Jarraipen eta homologazio sistema

Jarraitua

Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema (Web, extranet, contact center, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren bulego birtuala etab.)

Jarraitua

GRAO (+lankidetzaren kudeaketaren prozesu erantzuleak)

Egutegiaren arabera

Mahai-inguruak hornitzaileekin

GOBERNU ORGANOAK ETA PARTE HARTZEKO ORGANOAK Komite Betearazlearen bilerak

Hilerokoa

Zuzendaritza Batzordearen bilerak Batzar nagusiaren bilerak

Hiruhilekoa Urterokoa

Politika eta Estrategia

GIZARTEA Gizartearen gogobetetasun inkesta

Hiru urtean behin

Gizartearen diagnostikoa

Bi urtekoa

Iradokizunen, kexen eta erreklamazioen sistema (Web, extranet, contact center, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren bulego birtuala etab.)

Politika eta Estrategia

Jarraitua

ENPLEGU ETA GIZARTE SEGURANTZAKO MINISTERIOA

Arauen aldaketa eta eguneraketa sektorean aplikatuz

Aurrekontuen onespena/aldaketa

Egokia denaren arabera

Politika eta Estrategia Aholkularitza juridikoa Egokia denaren Prestazio ekonomikoen kudeaketa Prozesu guztiak arabera


Interes taldeen Konpromisoa eta Parte Hartzea

49

Interes taldeek emandako informazioa hausnarketa estrategikoan gehitzen da eta prozesuetako urteroko ekintza planen bidez aurkezten dira. Gainera, Mutualiak beste informazio iturri batzuk kudeatzen ditu. Horiei esker kanpoko ingurunean sor daitezkeen aldaketak (administrazioa/instituzioak, merkatua -bezero posibleak- edota sektorea) ulertzen ditu eta aurrea hartzen die. Hori dela-eta, Laneko Istripuen Mutualitateen Elkarteko (AMAT) Zuzendaritza Batzordean dago Mutualia, baita EAEko beste enpresa elkarteetan ere, esate baterako, Confebask, Cebek, Adegi edo Sea erakundeetan. Confebasken presidentetza du. Gizarte Segurantzari laguntzen dion erakundea denez, erakundearen kontabilitate egoeraren auditoretza Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiak egiten du urtero. Hala, funts publikoak behar bezala erabiltzen direla bermatzen da. Era berean, kudeaketaren eraginkortasunaren eta gardentasunaren bermea indartzeko, Mutualiak kontrolatzeko mekanismo gehigarriak ditu: • Kalitatearen, prebentzioaren eta ingurumenaren politika, mutualitateko prozedura guztietarako zehaztutakoak. • Erosketen zentralizazioa • Segurtasun informatikoaren eta osasun informazioaren kudeaketaren gidalerroak (baimena ematea, pazienteentzako informazioa etab.). • Medikamentuen eta osasun produktuen kudeaketa • Norbere prebentzio zerbitzua • Datu pertsonalen babesa • Berdintasun Batzordea • Kudeaketa etikoaren komitea Neurri horiek guztiak Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren hamargarren eta azken printzipioarekin datoz bat. Hauxe dio: “enpresek edozer ustelkeria motaren aurka lan egin behar dute, baita estortsioaren eta eroskeriaren aurka ere”. Mezuak intereseko talde guztiei modu argi eta arinean helaraztea garrantzitsua da Mutualiarentzat, bai eta, jakina, haietako bakoitzaren iritzia eta hobekuntza ideiak ezagutzea eta biltzea ere.


5

Emaitzak


Emaitzak

Eraginkortasuna Eraginkortasuna,gure Gizarte Segurantzaren Sistema jasangarri izateko gakoa Aurten eraginkortasunaren lerro estrategikoak are garrantzi handiagoa hartu du; izan ere, enpleguak galdu eta arau-aldaketak izan dira berriro sektorean, eta aurrekontuak mugatu ere egin behar izan dira gastuari eustearren. Kudeaketa, laneko gertakari, gertakari arrunt eta prestazio ekonomikoen prozesu operatiboen bidez eta laguntza-prozesuen lankidetzarekin batera, Mutualiak emaitza horiek lortzea ekarri duten funtsezko ekintzak garatu ditu, kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak aplikatuta,.

Laneko gertakariak (LG) Estatuaren gainontzeko lurraldean baino hein txikiagoan bada ere, krisiak EAEn eragiten jarraitu du, eta horrek Mutualiak babestutako enpresetan lana galtzea ekarri du. Hori fluktuazioaren hazkundean islatzen da: 2012an, mutualisten enpresek 17.357 pertsonatan murriztu zituzten euren pertsonalak, 2011ko 7.143 pertsonaren aurrean; horrek proportzioa % 143,36 handiagoa izatea eragin du. 2012an, erakundeak, batez beste, 322.898 pertsona babestu zituen laneko gertakarien aurrean, aurreko ekitaldian baino % 0,98 gutxiago. Hori dela eta, laneko gertakariengatiko diru-sarrerak 185.386.804 eurokoak izan dira, 2011ko 189.868.293 euroen aurrean.

51


Emaitzak

52

Afiliazioaren bilakaera 3.831

4.134

350.000

6.951

7.065

300.000 250.000 200.000 150.000

320.828

319.148

319.162

315.833

2010

2011

2012

100.000 50.000 0 2009

Besteren Kontura

Norberaren Kontura

Afiliazioaren lurraldearen eta sektorearen araberako banaketari dagokionez, horrek modu iraunkorrean banatzen jarraitu du azken hiru urteetan:

Besteren Kontura

Norbearen Kontura


Emaitzak

Banaketa sektoreka

Merkataritza eta ostalaritza

4% 3%

12%

Eraikuntza 20%

Industria

61%

Zerbitzuak Bestelakoak

Ezbehar-tasa Mutualiak Lan eta Immigrazio Ministerioak ezarritako prebentzio-ekintzak garatzen ditu. Ekintza horiek lotutako enpresetan ezbehar-tasa murrizten, prebentziozko kultura sustatzen eta babestutako langileen lan-baldintzak hobetzen laguntzen dute.

120

103,07

99,83

101,19

100 80 45,67

60

42,45

39,89

40 20 0 2010

2011

Ezbehar tasa osoa x 1.000

2012

Bajadun ezbehar tasa x 1.000

53


Emaitzak

54

Mutualiak ekitaldi honetan erregistratutako bajadun ezbeharren kopuruak aurreko ekitaldietan hasitako beheranzko joerarekin jarraitu du: hain zuzen, % 6,03 murriztu da. 33.660

32.55732.674

35.000 30.000 25.000 14.765

20.000

13.84512.881

15.000 10.000 5.000 0 guztiak (Datos relativos Istripu a AT y EP.) 2010

Bajadun istripu guztiak 2011

2012an, guztizko istripuen kopurua ia berdin mantendu da; eta horren aurka, bajadun istripuen kopuruak, berriro ere, behera egin du, % 6,96, hain zuzen.

Bajadun laneko istripuen banaketa: Istripuaren tokiaren arabera

Istripua gertatu den moduaren arabera


55

Emaitzak

Asteko egunen arabera

5%

3% 24%

14% 17% 18%

Astelehena Osteguna Igandea

Asteartea Ostirala

19%

Asteazkena Larunbata

Sektoreka

Gaixotasun profesionala (GP) Gaixotasun profesionalen aitorpenak gora egiten jarraitu du, guztira 1.419 gaixotasun profesional aitortuta; 2011n aitortutakoen baino % 6,69 gehiago da hori..

1600 1400 1200 1000 800 600 400 200 0

770

917

467

413

2010

2011 Con baja

939

480

2012


Emaitzak

56

Gaixotasun profesionalaren taldearen arabera, honela banatu dira portzentualki: Bajarik Bajadunen % gabekoen % 2011 2012 2011 2012 1 0 0 0 Eragile kimikoak 1 0 69 67 Eragile fisikoak: zarata 77 79 22 25 Eragile fisikoak: jarrera eta mugimendu errepikakorrak 5 4 5 6 Eragile fisikoak: bestelakoak 3 4 0 0 Eragile biologikoak 5 6 2 1 azaleko GP (bestelako substantziak eta eragileak) 9 6 1 1 Eragile kimikoak 1 1 0 0 Eragile fisikoak: zarata

Zaratak eragindako gaixotasun profesionalak dira ohikoenak bajarik gabeko prozesuetan; aldi baterako ezintasunprozesuen kasuan, ordea, arrazoirik ohikoenak behartutako jarrerak edota mugimendu errepikakorrak dira.

Prebentzio Sailaren jarduera Mutualiak laneko arriskuen prebentzioa sustatzen du bere enpresa mutualistetan, aholkularitza emanda, sustapenaren eta hezkuntzaren bidez, bai eta prebentziozko kulturaren hedapenaren bidez ere.

Principales actividades

2011

2012

Enpresetara bisitaldiak

492

417

LAP arloko inkestak

264

414

Ezbeharren azterketak

598

521

LIen eta GPen analisia

314

267

Prebentzioarekin lotutako dibulgazio-materialen hartzaileak Kontsultak Egindako dibulgaziozko jardunaldiak

176.086

329.063

1.389

1.321

24

32


Emaitzak

57

Mutualiak berak sortutako ezagutzaren ondorioz, erakundeak bestelako jarduerak garatu ditu laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan. Hona hemen batzuk: • Enpresa- eta sektore-erakundeek egindako arriskuen prebentziorako eta bizi-ohitura osasuntsuen kanpainetako lankidetza. • Enpresekiko lankidetza, Osasunaren Astearen ospakizunetan. • Azken hamar urteetan ezbeharrik izan ez duten enpresa kidetuen aintzatespena. • Segurtasun eta osasunari lotutako gaiei buruzko artikuluen argitalpena, ospe handiko aldizkarietan. • Arriskuen prebentzioari buruzko fitxak, kartelak, liburuxkak eta dibulgaziozko materiala egitea eta Mutualiaren webgunean eskuragarri jartzea. • Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen intzidentzia eta tipologiari buruzko estatistikaikerketak Mutualiarekin kidetutako enpresa-taldean. • Prebentzioarekin lotutako hainbat jardunaldi eta forotan parte hartzea: Osalan, FEVM, Adegi, CSSIS… • 5. Mutualia saria banatzea prebentzioaren arloan emaitza bikainak lortu dituen kidetutako enpresari, eta laneko arriskuen prebentzioko ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza aitortzeko saria ematea.

Bonusaren aplikazioa Hobaria laneko gertakariengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema bat da, laneko istripuak gutxitzen eta prebenitzen bereziki lagundu duten enpresei aplikatzen zaiena. 2012ko Bonus kanpaina 2012ko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean garatu zen, eta 113 pizgarri-eskaera aurkeztu ziren, 2011-2012, 2010-2011 eta 2009-2011 urteetako behaketaaldiei lotutakoak. 2012ko abuztuaren 2an loteslea ez zen txostena bidali zitzaion Gizarte Segurantzako Ordenazio Zuzendaritza Nagusiari (GSOZN), jarraian aurkezten ditugun proposamenekin. Gaur egun entitate horren lehenengo ebazpenaren zain gaude:

2013KO PROPOSAMENAREN TXOSTENA Aldekoa Aurkakoa Proposamenik gabe (KKK partekatuak) Bertan behera utzita GUZTIRA

Kop. 91 4 17 1 113


58

Emaitzak

2011rekin alderatuta, eskaeren kopurua ia % 9 areagotu da 2012an, baina, hala ere, 2010eko lehenengo kanpainan aurkeztutako eskaeren kopurutik urrun jarraitzen du oraindik. Respecto a la campaña Bonus 2010 durante el 2012: 2010eko Bonus kanpainari dagokionez, 2012an: • Otsailean, GSOZNk aldeko ebazpena eman zuen 2011n entzunaldi-izapidean alegazioak aurkeztu zituzten hamabi eskaeretatik zortziren kasuan. • Ekainean eta irailean, Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzak aldeko ebazpena eman zuen bi gorako errekurtsoren kasuan. Entzunaldi-izapidean beren alegazioak ezetsiak izan ziren lau enpresetatik bik aurkeztutakoak izan ziren. Ebazpen horiekin 2010eko Bonus kanpaina amaitu zen. Orotara 165 eskaera onartu ziren, eta horiei aitortutako pizgarrien zenbatekoa, guztira, 760.488 €. Hala, eskaera bakoitzeko batez besteko pizgarria 4.609 € izan zen. 2011ko Bonus kanpainarekin lotuta, 2012ko abenduaren 26an lehenengo ebazpenean onartutako eskaeren zerrenda jakinarazi zuen GSOZNk: 86 izan ziren, eta horien behin behineko zenbatekoa, 948.560 €. Hamar enpresak aurkeztutako entzunaldi-izapideko alegazioak ebazteko daude oraindik.

BONUS KANPAINEN LABURPENA 2010 Egoera

2011 Entzunaldi-izapidearen ebazpenaren zain

Amaituta

2012 Lehenengo ebazpenaren zain

Aurrekontua (FPRren % 3)

1.132.539 €

1.438.551 €

1.709.864 €

Aitortutako pizgarria

760.488 €

948.560 €*

-

Pizgarrien % / Eskatutako LGengatiko kuotak

4,9 %

7,7 %*

-

Eskaerak, guztira

190

104

113

Aldekoak

165

86

-

Aurkakoak

21

14

-

Bertan behera utziak

4

4

-


Emaitzak

Osasun-laguntza Mutualiak kalitatezko osasun- eta errehabilitazio-laguntza eskaintzen du, istripua izan duten pertsonak euren lanpostuetara ahalik eta baldintza onenetan itzul daitezen, uneoro goi-mailako prestakuntza duten osasun profesionalen taldea inplikatuta, eta osasun- zein errehabilitaziolaguntzan kalitatezko estandarrak aplikatuta eta baliabideen optimizazioa bilatuta. 2012an, 47.738* lehen sorospen eta ondoko 96.890 kontsulta egin dira; horrek esan nahi du 2011. urtearekin alderatuta, lehen sorospenak % 4,6 handitu eta ondoko kontsultak % 2,4 murriztu direla (*Bertan sartzen dira 2011n aintzat hartu ez ziren bajarik gabeko kanpoko baliabideen 6.659 sorospen). 2011

2012

Lehen sorospenak

45.629

47.738*

Ondoko kontsultak

99.282

96.890

Errehabilitazio-kontsultak

4.468

4.419

Ebakuntza kirurgikoak

1.423

1.377

Proba diagnostikoak

41.807

41.636

Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kudeaketaren adierazle nagusiak Batez besteko iraupen ekonomikoa Gertakari ekonomikoa Afiliatutako langile bakoitzeko egun ekonomikoak

2011 30,39 46,72 1,46

2012 30,43 44,17 1,35

Adierazle horien hobekuntza ezbehar-tasaren murrizpenaren, kalitatezko osasun-laguntza seguruaren eta baliabideen kudeaketa eraginkorraren ondorioa da. Hori dela eta, aldi baterako ezintasunengatiko prestazioen gastua 22,83 milioi eurokoa izan zen, 2011n ordaindutako prestazioen % 4,76 gutxiago, eta hori gertakari profesionalengatik jasotako kuota guztien % 12,32 da.

59


60

Emaitzak

Baliaezintasuna, biziraupena (BHB)

heriotza

eta

Mutualiak laneko gertakariek eragindako ondorioen balorazioari buruzko espedienteak izapidetzen, kontrolatzen eta kudeatzen ditu, bai erakundeak berak bai babestutako eta atxikitako langileek sustatutakoak, baldin eta langileok laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen aurrean babestuta badaude. Hala, zuzenbideari egokitutako proposamenak egiten ditu eta heriotza eta biziraupeneko prestazioak aitortu. Espedienteok 36,39 milioi euroko gastua eragin dute, 2011n baino % 11,27 gehiago, hain zuzen ere. Kuoten gaineko prestazioen ratioa % 19,63 izan da, 2011ko % 17,23ren aurrean. Lan-istripuen eta lan-gaixotasunen ondoriozko baliaezintasun gabeko lesio iraunkorren, maila ezberdinetako ezintasun iraunkorren, eta heriotzaren zein biziraupenaren 2011ko ekitaldiko datuak jarraian adierazitako datuekin bat datoz:

Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskua (HEA) Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuprestazioaren ondoriozko jarduerak gorantz egiten jarraitu zuen 2012an. Izan ere, espedienteen kopurua % 16,37 areagotu zen, eta 8.381.902 euroko prestazioak sortu.

2011 Baremoak Ezintasun iraunkor partzialak Ezintasun iraunkor osoak Erabateko ezintasun iraunkorrak Baliaezintasun handia Heriotzak Guztira

2012

1.421

1.345

24

37

96

88

48

41

3 36 1.628

5 44 1.560

2011 2012 Haurdunaldiko arriskuespedienteak Edoskitze naturaleko arriskuespedienteak Espedienteak, guztira Izapide-epea (egunak) Batez besteko iraupena

1.124 1.308 15

11

1.139 1.319 23 25 102 96

Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzea Mutuek kudeatzen eta ordaintzen dute minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabekoen zaintzarako prestazioa, 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 135 quater artikuluan sartutako aldaketen ondoren. Hori abenduaren 22ko 39/2010 Legearen 21.2 amaierako xedapenak sartu zuen, 2011ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuta. Prestazio horren erregelamendu bidezko garapena uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuaren bitartez egin zen. Ekitaldi honetan, Mutualiak 30 eskaera kudeatu ditu: horietako 22 onartu egin dira eta 8 ukatu, araudian eskatutako baldintzen arabera, eta 436.216 euro ordaindu ditu; hau da, laneko gertakarien kuoten % 0,24.


Emaitzak

61

Gertakari arrunten kudeaketa Mutualiak kidetutako enpresetako pertsonen zein atxikitako langileen gertakari arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasuna aseguratzen du.

Afiliazioaren banaketa

Gaixotasun arruntaren eta lanez kanpoko istripuaren inguruko eskumenak kudeatzen ditu, bajen iraupena jarraipen medikoaren eta osasunlaguntzaren bidez kontrolatuta, eta dagozkien prestazio ekonomikoak ordainduta. Guztia kalitate-irizpidearekin, eraginkortasunarekin eta bezeroarenganako orientazioarekin. 2012an, batez beste 191.480 pertsona babestu ditu erakundeak, 2011ko aurreko ekitaldian baino % 0,8 gutxiago. Hori dela eta, kuotengatiko dirusarrerak 66.708.520 eurokoak izan dira 2012an, 2011n 71.804.226 eurokoak izan ziren bitartean Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoak kudeatzeaz gain, Mutualiak gaixotasun arrunteko bajak kontrolatzeko eta jarraitzeko jarduerak garatu ditu.

Lehenengo kontsultak Ondoko kontsultak Alta-proposamenak

2011 14.607 18.140 3.730

2012 12.835 16.449 4.628

Gertakari arrunten kudeaketaren adierazle nagusiak: 2011

2012

Batez besteko iraupen ekonomikoa

68.4

73,65

Gertakari ekonomikoa

128.25

111,27

Gertakari horrek 66,36 milioi euroko prestazioak eragin ditu, gertakari arrunten kuoten gaineko % 99,03 osatuz era horretan.


Emaitzak

62

Langile autonomoen jardunari uztea GSLIGPMek kudeatu beharreko langile autonomoen jardunari uzteak babesteko berariazko sistema ezartzen duen 32/2010 Legea, abuztuaren 5ekoa, indarrean jarri ostean (urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretuak garatzen duena), Mutualiak hura kudeatzeko beharrezko sistema, prozedurak eta aplikazioak ezarri ditu. 2012ko ekitaldian, prestazio horrek ia bi milioi euroko diru-sarrera ekarri du. Prestazioei dagokienez, 96 eskaera izapidetu dira, eta horietatik 21 aitortu. 2012an, 42.738 â‚Ź ordaindu dira prestazio gisa, diru-sarreren gaineko prestazioen % 2,14 osatu dutenak.

Beste erakunde batzuei emandako osasun-laguntzaren ondoriozko diru-sarrerak Mutualiako sorospen-baliabideen eta populazioari emandako osasun-arreta hobetzeari egindako ekarpenaren optimiziazioari laguntzeko, osasun-zerbitzuak eman zitzaizkien beste erakunde batzuei. Jarduera horrek sortutako diru-sarrera garbi osoa 1.363.827 euro izan ziren.


Emaitzak

Laguntzaren kalitatea Tratu bidezkoa eta begirunezkoa, gure arretaren bermea Pazientearengan oinarritutako arretarekiko gure konpromiso sendoa dela-eta, laguntzaren prozesu osoan pazienteen itxaropenak gainditu behar ditugu. Horregatik, hain zuzen, egiten dugu pazienteak osasuneko laguntzaren alderdi guztietan integratzearen aldeko apustua, osasunaren zaintzan erreferente izan nahi baitugu.

63


Emaitzak

Satisfazio Indizea Laguntzaren Kalitateari dagokionez (telefono eta paperezko inkestak)

100 90 80 70 60 50 40 30 20 10 0

92,7

91,7

2011

2012

16.188 inkestak

SATISFAZIO INDIZEA Laguntzaren Kalitateari dagokionez (ukipen pantailetako inkestak)

100 90 80 70 60 50 40 30 20 10 0

83,8

2011

88,0

2012

64


Emaitzak

2012an, Mutualik pazienteen segurtasunaren bidean jarraitu du lanean; izan ere, horixe da, Mutualiaren ustez, laguntzaren kalitatea hobetzen laguntzen duen zutabeetako bat.

Arriskuak Kudeatzeko Unitateak definitzen eta ezartzen ditu segurtasun klinikorako ekintzak, baita haien segimendua egin ere. Ekintza horiek, pazienteen segurtasun atalean lan egiten duten hobekuntza-taldeek osatzen dituzte.

Pazienteen segurtasunaren egitura

AKU = Batzorde iraunkorra + Segurtasun klinikoko solaskideak (OAko zuzendaria, koordinatzaile nagusia + lurralde-koordinatzaileak + O. eta kalitatea + farmazeutikoa)

Pazienteen segurtasunean lan egiten duten hobekuntza-taldeak Infekzioen Batzordea Farmazia Batzordea Hemoderibatuen eta transplanteen batzordea

ehun-

Eskuetako higienea PZko arriskuak kudeatzeko taldea Erizaintzako eta ospitaleratzeetako batzordea

(lurraldearen araberako eta zerbitzukako)

65


Emaitzak

2012ren zehar egin ditugun ekimen printzipalak eta gure prozesu asistentzialeko aspektu desberdinak hobetzea lortu dutela: Praktika klinikoko 19 ESKULIBURU onartu eta ezarri ditugu, haien artean: «Instrumentuen eta ekipamendu klinikoaren higienea eta birprozesatzea», «Erortzeko arriskua duten pazienteentzako prebentzio neurriak», «Ospitaleratutako pazienteak», «Pazienteak zalantzarik gabe identifikatzea» eta «Gastrobabesleen preskripzioa». PAZIENTEEN SEGURTASUNERAKO ARRISKU MAPA definitu dugu. Mapan 223 arrisku identifikatu dira guztira. Horietatik 78 arrisku handiak edo muturrekoak dira, Gaixoen Segurtasunerako Arriskuen Kudeaketako UNE 179003 arauan definitutako arriskua lehenesteko irizpideak aintzat hartuta. 78 arrisku handi edo muturreko horiek aztertuak izan dira, ez gauzatzeko ezarri behar diren kontrol gehigarriak zehazte aldera. Arriskuen mapa zein pazienteen segurtasunerako arriskuen kudeaketa-plana neurri sinpleak baina oso eraginkorrak dira pazienteen segurtasunerako arriskuak hautemateko eta arriskuak minimizatzeko neurri gehigarriak ezartzeko. Era horretan, gure pazienteenganako arreta are seguruagoa izatea lortzen dugu. Ospitaleratzeko Aginte Koadro Integral bat egin dugu zerbitzuaren kudeaketa integralerako. LAGUNTZA ETA/EDO INTERBENTZIO KIRURGIKOAREN OSTEKO TELEFONO DEIAK. 3 FOCUS GROUP gure pazienteekin Ospitaleratze eta Errehabilitazioko arloetan.

66


Emaitzak

Bezeroenganako orientazioa Bezeroak: erdigunea

gure

estrategiaren

Bere ikuspegiari erantzun emateko helburuarekin, bezeroenganako orientazioa Mutualiaren estrategiaren ardatz nagusia da. Hori dela eta, hura balio korporatibo gisa identifikatuta dago erakundean, eta jarduera guztien xedea beren beharrak eta itxaropenak asetzea da, hurbilak eta irisgarriak izanda. Hortaz, bezeroak dira erakundea bera existitzeko arrazoia eta, ondorioz, bezeroen erabateko gogobetetasuna lortzea da xedea, zerbitzu-sortarik onena eta osatuena eskainiz. Horretarako, eta Mutualiarentzat enpresa eta langilea bezero ezberdinak direnez gero, zerbitzu-sorta horietako bakoitzera egokitzen du, nork bere eskakizunak dituela uste baitu.

Hala, bere bezeroei entzuten eta sakonki ezagutzen saiatzen da, eta beraiei zerbitzuak eman eta harremanetan egon nahi du, honako hauen bidez: Arreta jarraitua, pertsonala eta banakakoa, bezero bakoitzaren zehaztasunetara egokituta. Gardentasunean eta konfiantzan oinarritutako harremana. Modu horretara, bezeroentzako informazioak jardueraren arlo nagusiak hartzen ditu barne, baina baita kudeaketaren alderdi garrantzitsuak ere. Bezeroen beharrak aztertzen eta ezagutzen ditu, hauexen bidez, besteak beste: gogobeteasun inkestak, focus groups, kudeatzaile integrala, Mutualia Foroa, KEIE sistema –kexen, erreklamazioen, iradokizunen eta esker onen sistema–. jardunaldiak eta mintegiak.

67


Emaitzak

Merkatu-kuotaren bilakaera (%)

Gauzak horrela, Mutualiak urteetan zehar izan duen bezeroenganako orientazioak 2012an % 41,9ko merkatu-kuota lortzen lagundu dio.

Bezeroen beharrei eta itxaropenei erantzuna emateko helburuarekin, Mutualiak hainbat mekanismo zehaztu eta ezarri ditu horietan sorburu duen informazioa identifikatu eta kudeatzeko. Era horretan, 2012an honako tresna hauek erabili ditu bezeroek erakundearen inguruan duten iritzia jasotzeko, eta, ondorioz, gogobetetzea areagotzea eragin dezaketen aldaketak identifikatu eta ezartzeko: • MUTUALIA FOROAREN 8. EDIZIOA, gure aholkularitzen ezagutza, eztabaida, elkarrekiko ikaskuntza eta haien beharren eta itxaropenen identifikazioa areagotzeko. – 4 jardunaldi – 437 partaide – % 96,55 pertsona gogobeteta edo oso gogobeteta • 8 FOCUS GROUPS enpresa eta aholkularitzekin, estranet eta Bezero Txostenera orientatuta. – Enpresen gogobetetasuna: 9,19 – Aholkularitzen gogobetetasuna: 9,57 • «BEZEROAREN IRADOKIZUNIK ONENA» SARIAREN 1. EDIZIOA: Guztira 328 iradokizun jaso ditugu, eta dagozkien prozesuetara bideratu ditugu aztertzeko eta, ahal bada, ezartzeko. Irabazlea: Metro Bilbao enpresako Luis María Mardones, arazo mediko jakin batzuen aurreko jarduketari buruzko alderdi orokorrak webgunean jasotzea iradoki duena.

68


Emaitzak

Halaber, 2012an erakundean jada sendotutako beste mekanismo batzuen erabilera indartzen jarraitu du Mutualiak: Gogobetetasun-inkestak Orotariko kudeatzailea Kexen, erreklamazioen, iradokizunen eta esker onen sistema Webgunea Talde-bilerak Informazio-iturri horien kudeaketaren bidez, erakundean eragina duten estrategiak eta ekintza-planak garatu ditzake Mutualiak. Hala, 2012an zehar, aurreko ekitalditan martxan jarritako ekintzak hobetzen eta sustatzen jarraitu dugu, baina, horretaz aparte, ekintza berriak ere garatu ditugu:

– Bezeroaren eguna ospatu dugu: bezeroek eta aholkularitzek erakundean duten garrantzia nabarmentzen duten informazio-hitzaldiak, aurkezpenak eta bideo-proiekzioak antolatu ditugu. – Bisita Programa planifikatu dugu, enpresek klinika eta laguntza zentroetara bisitak egiteko helburuarekin. – Bezero Txostena garatu dugu, bezeroei ematen zaien informazioa areagotzeko komunikazio-tresna gisa. – Estranet berria planifikatu eta diseinatu dugu. – Mutualia Foroa, trebakuntza-gelak eta esperientzia eta jardunbide egokiei buruzko bestelako dibulgaziojardunaldiak sistematizatu ditugu beren jarduteko esparruetan. – Aintzatespen publikoa eman diegu azken hamar urteetan bajadun laneko istripu eta gaixotasunik izan ez duten kidetutako 37 enpresari. – Zentro guztietako irisgarritasuna bermatzeko egokitzapen- eta berritzeplana definitu dugu.

69


Emaitzak

70

Ekintza horiek eta beste batzuek enpresa mutualisten eta aholkularitzen gogobetasun mailak handitzen dituzte, ondoko grafiko hauek adierazi bezala: Enpresa mutualisten gogobetasun indizea

7,3

2008

7,5

7,6

2010

2012

10 9 8 7 6 5 4 3 2 1 0

8,2

8,4

2010

Laginaren tamaina: 609 aholkularitza

Aholkularitzen gogobetasun-indizea

Laginaren tamaina: 735 enpresa

10 9 8 7 6 5 4 3 2 1 0

2012

Prestazio ekonomikoen gogobetasun-indizea

9,0

9,8

9,6

2008

2010

2012

Laginaren tamaina: 1.284 bezero

10 9 8 7 6 5 4 3 2 1 0


Emaitzak

Mutualiak bere zerbitzuetan egin ditzakeen hobekuntzak identifikatzeko edo zerbitzu berriak zehazteko, kexen, erreklamazioen, iradokizunen eta esker onen kudeaketa-sistema (KEIE) erabiltzen du.

Jarraian dugun grafikoan antzeman daitekeen bezala, iradokizunek nahiz kanpoko esker onek bilakaera positiboa izan dute aurreko urteari dagokionez. Kanpoko iradokizunak modu deigarrian areagotu dira. Horrek Mutualiak martxan jarritako Bezeroaren Iradokizunik Onena sariaren eraginkortasuna agerian uzten du. Bestalde, kexak % 2,39 murriztu dira, eta batez beste, bederatzi eguneko epean erantzuten dira.

KEIEn bilakaera, 2010-2011 339

331

350

293

286

300 250

Esker onak

200

Kexak 150

Sugerencias 93

100 50

42

40

11

9

0 2010

2011

2012

71


Emaitzak

Kudeaketa aurreratua Bikaintasunerako bidean, kudeaketa eredu partekatu eta sendo baten bidez Hamabost urte igaro dira Mutualiak kudeaketa-eredu aurreratuaren alde egitea erabaki zuenetik, eta pixkanaka hainbat mugarri zehaztuz joan da: konpromisoaren diploma 2002an, zilarrezko Qa 2005ean, urrezko Qa 2008an, Iberoamerikako Saria 2009an eta Europako Saria 2012an. Hala, 2012an honako hauek egin ditugu: Urtarrilaren 30ean, Mutualiak memoria bat bidali zion EFQM fundazioari, ereduak jasotzen dituen esparru bakoitzean (lidergoa, estrategia, pertsonak, aliantzak eta baliabideak eta prozesuak, produktuak eta zerbitzuak) mutualitateak egindako kudeaketa azaltzeko eta lortutako emaitzen berri emateko. Martxoaren 29an, Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide ebaluazio-taldearekin bildu ziren Bruselan, kudeaketaren inguruko zalantzak argitu eta zenbait alderdi zehazteko. Maiatzeko hirugarren astean, ebaluaziotaldeak Mutualiako instalazioetara bisita egin eta 172 pertsona elkarrizketatu zituen. Horren bidez, erakundearen eta bere kudeaketaren erradiografia osoa eta xehatua egin ahal izan zuen. Urriaren 9an, Mutualia Europara heldu zen, finalista izendatu baitzuten EFQM Fundazioaren Europako Kalitate Sarirako. Era horretan, beste zedarri bat markatu dugu, aintzatespen hori eskuratzen duen lehen mutualitatea baikara (sari hori jaso dutenen artean Bosch, BMW eta Coca Cola enpresa ospetsuak daude).

72


Emaitzak

Aitorpen horrez gainera, 2012an Mutualiak hainbat jarduketa egin eta beste mugarri garrantzitsu batzuk erdietsi ditu kudeaketa aurreratuaren esparruan: Kalitateko, ingurumen eta segurtasuneko eta laneko osasuneko ziurtapenak berritu ditugu jarduera eta zentro guztietan (ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001). Kudeaketa aurreratuaren kultura sendotu dugu erakundeko langileen artean: – 22 pertsonak parte hartu dute barneko ikuskaritzetan. – Euskaliteko 8 ebaluatzaile. – 916 orduko trebakuntza kudeaketa aurreratuan. Partaidetza aktiboa dugu berrikuntza eta ezagutzarekin lotutako hainbat saretan, jardunbide egokiak identifikatu eta partekatzeko helburuarekin (EFQM Fundazioa, Euskaliteko 400 Kluba, Innobasque, Mediku Zientzien Akademia, etab.). Mutualiak bikaintasunarekin duen konpromisoa, hortaz, barne-kudeaketaz harago doan konstantea da. Adibide gisa, partaidetza aktiboa du Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren patronatuan, lehendakaritza-lanak betetzen baititu. 2012an, bestalde, 2012-2014 aldirako Plan Estrategikoa prozesuaren bidez egin du Mutualiak, erakundeko pertsonek beren ekarpenak egitea sustatuta. Hala, sormen eta talde-laneko teknikak baliatuta, hainbat saio eta jardunaldi antolatu ziren. Guztira 142 pertsonak parte hartu zuten horietan, 2.496 orduz. Barne mailan garatutako sormendinamika horietatik abiatuta helburu estrategikoei aurre egiteko hainbat ekintza posible identifikatu genituen, ondoren horietaz arduratzen diren prozesuetara bidali genituenak, baliozkotzat jotzeko.

73


Emaitzak

74

Pertsonen konpromisoa Pertsonak, gure lehiakortasunaren gakoa

Gure PERTSONEKIKO konpromisoaren bitartez HAIEN konpromisoa bilatzen dugu, eta egunero erakusten dute mutualitatearekiko konpromisoa beren jardueran (hori lortzeko hauexek bultzatzen ditugu: lidergoa eta errekonozimendua, barneko komunikazioaren sistematizazioa, partaidetza eta berdintasuna, ezagutzaren kudeaketa zein garapen profesionala).

Horregatik, pertsonak gure interestaldeetako bat dira, eta hala, Pertsonen Garapena prozesu estrategikoa erabiltzen dugu beren gogobetetzea eta garapena kudeatzeko. Prozesu horren bitartez mutualitateko pertsona guztien garapen pertsonala eta profesionala, pozik egotea eta mutualitateko kide izateaz harro egotea lortu nahi dugu, bai eta guztiek entitatearen misioarekin, ikuspegiarekin eta balioekin konprometitzea ere


Emaitzak

2012ko abenduaren 31n, 630 langile zituen Mutualiak, eta honela banatzen ziren: 438 emakumezko eta 192 gizonezko Gizonezkoa k %30

Emakumez koak %70

Erakundearen goi-mailei dagokienez, gizonezko/emakumezko banaketa honako hau zen: •Zuzendaritza Batzordea: emakumezkoen % 28,57 eta gizonezkoen % 71,43 •Kudeaketaren Jarraipen Batzordea: emakumezkoen % 38,88 eta gizonezkoen % 61,12

Data horretan, Mutualiako pertsonala osatzen zuten pertsonek 47,72 urteko batez besteko adina zuten, 15,29 urteko antzinatasunarekin, eta hurrengo adin taldeetan banatzen ziren 45 Urte baino Gehiago %47

30 urte baino gutxiago %5

30 eta 45 urte artean %48

75


76

Emaitzak

Titulazioa Mutualiako pertsonak hurrengo grafikoaren arabera banatzen ziren: Erdimailakoa %30

Kualifikaziorik gabe %2

Emakumeak

Gizonak

Goimailakoa

47,12%

52,88%

Erdimailakoa

82,06%

17.94%

LH

78,33%

21,67%

60%

40%

Kualifikaziori k gabe

LH %36 Goimailakoa %32

Gainera, Mutualiak lankidetza-hitzarmenak ditu Lanbide Heziketako zentroekin, unibertsitateekin eta fundazioekin. Horien bidez, urtero, erakundeak gazteak hartzen ditu praktikak egin ditzaten, ezagutza praktikoak lortzea eta lan-mundura sartzea errazteko. Horrela, 2012an, guztira 35 pertsonak egin zituzten praktikak Mutualian (27 emakumezko eta 8 gizonezko).

Kontratazio Bere kontratazio-politikan, Mutualiak aldi baterako laguntzeko langileen ehunekoa izatearen aldeko apustua egiten du, urteko garai zehatzetako lan pilaketei erantzuteko, eta erakundean kaleratzeak saihesteko azken helburuarekin. Aldi Baterakoa %9,68

Lanaldi Osoa Muga gabea Aldi baterakoa Mugagabea % 90,32

Lanaldi Partziala

Emakumeak

Gizonak

Emakumek

Gizonak

% 68,89

%31,11

%68,88

%31,2

% 73,47

% 26,53

%83,33

%16,67


Emaitzak

77

Era berean, langile desgaituen kontratazioari dagokionez, Mutualiak legez eskatutako gutxienekoa gainditzen du (13/1982 Legea): Emakumeak

Gizonak

Araba

1

1

Bizkaia

3

6

Gipuzkoa

-

1

Guztira

12

Errotazioa Langileen errotazioa % 0,79ra iritsi zen; izan ere, bi kaleratze eta borondatezko hiru baja erregistratu ziren: Kaleratzeak

Borodatezko bajak

Emakumeak

%50

--

Gizonak

%50

%100

Absentismoa Mutualiak azken urteetan sustatutako malgutasunari eta kontziliazio-neurriei esker, erakundeko absentismoa egokitzat jotako estandarretan mantendu da, amatasun-aldien aurreko bajen ehuneko handia kontuan izanda..

Absentismoa (LI eta GA)

LI eta LG

KA

2010

2011

2012

%4,2

%4,51

%2.98

Mujeres

Hombres

100%

--

78,10%

21,90%


Emaitzak

Lidergoa Mutualian, lidergoaren kontzeptua aurrera eginez joan da etapa ezberdinetan, inguruneko zein erakundeko aldaketekin bat.

LIDERRAREN DEFINIZIOA Taldeak onartutako pertsona, zeinek enpresaren misio, ikuspegi eta baloreekin konprometiturik, pertsonen parte-hartzea motibatu, suspertu, lagundu, onartu eta bilatzen dituen Mutualiaren proiektuarekin.

2012an lidergoaren jarduera indartzen jarraitu dugu, erakundeko buruak sendotzeko helburuarekin. Horretarako hainbat ekintza garatu ditugu. Hona hemen aipagarrienak:

Ikaskuntza-guneak eta tresnak partekatzeko guneak indartzea, erakundeko buruen eginkizuna hobetzeko helburuarekin (Lidera proiektua, bloga, prestakuntza...)

Lidergoaren ebaluazioa

Lidera planaren barruan hainbat gai garatu ditugu: plan estrategikoa, aintzatespena, absentismoa, EFQM kanpoko ebaluazioa, etab. Era berean, Lidera proiektuaren blogaren bidez prestakuntza-artikuluak eta -jarduerak zabaltzen jarraitu dugu Erakundeko buruen banakako ekintza-planaren segimendua egin dugu: lidergoaren azpiprozesuaren arduraduna lidergoaren ebaluazioa egin duten pertsona guztiekin bildu da..

78


Emaitzak

79

Komunikazioa Mutualiarentzat, komunikazioa funtsezko eta zeharkako elementua da mutuaren garapenean eta hobekuntzan; izan ere, inplikazioa, parte-hartzea eta erakundearen ezagutza bultzatzen ditu. Komunikazio-azpiprozesuaren bidez, Mutualiaren helburua informazioa erakundeko maila eta pertsona guztietatik ibiltzea da, pertsonen inplikazioa eta parte-hartzea hobetzeko, bai eta erabakiak hartzeko prozesuaren kalitatea hobetzeko. Komunikazio beharrei erantzuteko, hainbat kanal sistematizatu ditu: saio klinikoak, osasunezagutzaren ataria, bilera juridikoak, langilearen ataria, intraneta, karpeta publikoak, prozesu/azpiprozesu-bilerak, komunikazio-bilerak, Sustraiak eta Mutua Informaci贸n aldizkariak eta azken barne blogak: Aurrezte Bloga eta Lidera Bloga. Era berean, zeharkako beste ardatzetako bat hobekuntza-taldeen bidez pertsonek erakundearen kudeaketan eta hobekuntzan parte hartzea da; horietako asko memoria honetan jasotako hobekuntzen eta emaitzen eragileak dira. Hona hemen Mutualiako barne-komunikazioaren eremuan 2012an egindako hobekuntza nagusiak:

Korporazio-ataria Barnekomunikazioko bilerak Barne-sareak indartzea

Korporazio-ataria garatzen hasi gara: lehenengo plataforma egin dugu. Hileroko barne-komunikaziorako dokumentu berri bat definitu dugu, aurrekoa baino dinamikoagoa eta arinagoa. Barne-sareen erabilera sustatu dugu, hala nola blogak eta osasunezagutzaren ataria.

Hona hemen barne-komunikazioarekin eta parte-hartzearekin lotuta 2012an lortutako emaitzak: %76

%70 %57

%57

Komunikatutako pertsonen % Taldeetan parte hartzen duten pertsonen %

2011

2012


Emaitzak

Ezagutzaren kudeaketa Talentuaren kudeaketaren barnean sartzen diren ezagutzaren kudeaketa eta gaitasunen kudeaketa Mutualiako pertsonen kudeaketaren elementu nagusienetakoak dira, eta eragina dute helburuen lorpenean. Ezagutzaren kudeaketaren azpiprozesuaren bidez gauzatzen da kudeaketa hori, eta bere helburua Mutualiaren kapital intelektuala handitzea da denboran iraunkorrak izango diren abantaila lehiakorrak sortzeko. Era berean, etengabe garatzen da, modu teorikoan zein praktikoan, lana egiterakoan eta erakundean dauden mekanismoen ezberdinen bidez. Bere profesionalen trebakuntza eta ezagutza helburuak lortzeko, zerbitzuak emateko eta hobetzeko funtsezkoak direla jakinda, Mutualiak eremu horretan aurrera egiteko eta hobetzeko ahalegina egin du:

Barne-prestakuntza eta barne-prestatzaileak indartzea. Alor bakoitzeko erreferentziazko pertsonak identifikatzea eragiketa-prozesuei buruzko ezagutzaren kudeaketaren inkestaren bidez. Mutualiaren hizkuntza politika onartzea. Pertsonen trebakuntza eta ezagutza

Euskararen ikaskuntzak barne har ditzakeen pertsona guztiak identifikatzea erakundeko langile guztiei egindako hizkuntzainkestaren bidez. 2012-2014 aldirako Plan Estrategikoan jatorria duten lerro estrategikoei lotutako gaitasunak berrikustea. Trebakuntza-gelak: interesezko hainbat eremuko jardunaldiak gauzatzea, barneko zein kanpoko erreferentziazko pertsonekin.

Era berean, azken ekitaldian, Mutualiak trebakuntza-eremuko beste mekanismo batzuk bultzatzen eta garatzen jarraitu du, ezagutzaren kudeaketa-sistema osatzen dutenak aldi berean: • Osasun-ezagutzaren ataria • 5S hainbat zerbitzutan

80


Emaitzak

Mutualiaren apustu hori hurrengo datuetan adierazten da: 2011

2012

35.786

21.224

Gizonezkoak

10.485

11.360

Emakumezkoak

25.301

9.864

1.648

2.556

482

930

1.166

1.626

249.975

171.008

54

29

Prestakuntza-orduak

Prestakuntza-ekintzen kopurua Gizonezkoak Emakumezkoak Trebakuntzarako inbertsioa Trebakuntza-orduen batezbestekoa

2012an egindako trebakuntza-ekintzak honela banatu dira: Trebakuntza-ekintza nagusiak (kopurua) Kalitatea eta ingurumena

2010

2011

2012

14

12

32

Mediku-eguneraketak

145

147

133

Ofimatika

22

23

25

Lidergo-trebetasunak

7

5

14

Eguneraketa juridikoak

14

16

10

Laneko arriskuen prebentzioa

16

15

39

Biltzar mediko nazionalak

15

16

21

Nazioarteko medikuntza-biltzarrak

3

3

3

Zerga- eta kontabilitate-gaietako trebakuntza

14

16

6

Kudeaketarako trebetasunak

23

52

34

Informazio-sistemen garapena

4

4

11

Bestelakoak (hizkuntzak, etab.)

3

2

4

280

311

332

GUZTIRA

81


Emaitzak

Garapen profesionala Mutualiak lanpostuen mapa du zehaztuta, eta horrek pertsonen epe luzerako plangintza hobetzea ahalbidetzen dio; izan ere, eremu bakoitzeko informazio zehatza jasotzen du, lanpostuak (profilak) eta lotutako maila profesionalak identifikatuta. Mapa horrek trebakuntzaren, hautaketaren eta sustapenaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen dio erakundeari; ondorioz, mahaigaineratutako beharrei erantzuten die, zerbitzuak modu ezin hobean emateko. Ibilbide profesionalen hautaketari eta garapenari begira, Mutualiak barne-sustapenaren aldeko apustua egiten du, erakundean jadanik integratutako pertsonen aurrerapenari eta garapenari lehentasuna emanda, kanpoko pertsonen kontratazioaren aurrean.

Aukera-berdintasuna Garapen profesionala azpiprozesuaren barnean, erakundea osatzen duten pertsona guztien aukera berdintasuna bermatzeko Berdintasunerako Batzordeak garatutako ekintzak sartzen dira, Munduko Itunaren 6. hastapenari jarraiki. 2008tik aurrera, Mutualiak berdintasun-planak egiten ditu, emakumezkoen eta gizonezkoen tratu- eta aukera-berdintasuna bultzatzen duten neurriak barne hartuta Horrela, 2012an, honako hauetan lan egiten jarraitu dugu: •

Langileen hautaketa-, kontratazio- eta sustapeneremuko ezberdintasunak ezabatzea, bai eta soldatakoak ere

•

Sentsibilizazio-kanpainak, Sustraiak barneko aldizkarian aldizka plazaratutako argitalpenen eta data zehatzetako komunikatuen bidez

•

Kontziliazio-neurriak hedatzea, hala nola lanaldiaren laburtzeak oporraldietan pilatzea

82


Emaitzak

83

2012an egindako ekintzak honela banatu dira: Eskatutako onurak

Emakumeak

Gizonak

Guztira

Lanaldi-laburtzeak

47

4

51

Lanaldi-laburtzeak + laburtzearen pilaketa

16

0

16

Adingabeak zaintzeko eszedentziak

27

10

37

Edoskitzaroa metatzea

24

-

24

Aitatasun-baimena

-

4

4

Aitatasunagatiko kontratua eteteagatiko hobaria

-

-

0

100

40

140

196

48

272

Antolamendu-malgutasuneko neurriak Oporrak orduka gozatzea Eskolara egokitzeko aldiak Amatasunaren ondorioz gozatzeke dauden oporrak Ordutegi-malgutasuna Urrutiko lana Guztira

Azken urteotan egin dugun bide luzea erakundeak aukera-berdintasunaren alde egin duen apustuaren erakusle da. Eta, horren ondorioz, 2011ko deialdian Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ematen duen Berdintasuna Enpresan saria jaso genuen. Aintzatespen hori eskuratu duen lehenengo mutua izan ginen, eta bakarra gara oraindik.. Gizarte-onurak Mutualiako langileen soldata-baldintzak, lanaldiak, baimenak eta gizarte-onurak arautzen dituzten araudiak sektoreko hitzarmen kolektiboak eta Enpresa Batzordearekin izandako negoziazioen ondorio diren eta hitzarmenaren baldintzak hobetzen dituzten Enpresa Itunak dira.


Emaitzak

Gizarte Onura

Ekartzen duen hobekuntza

Baimenak

Hiru egun gehiago ezkontzeagatik edo izatezko bikote bihurtzeagatik. Egun bat gehiago seme-alabaren jaiotzagatik, edota bigarren gradura arteko senitartekoaren heriotzarengatik edo gaixotasunarengatik. Hiru hilabetera arteko ordaindu gabeko baimena. Urtebeteko eszedentzia, lanpostua gordeta. Lanpostua hiru urtez gordetzea, seme-alaba zaintzeagatiko eszedentzietan. Baimena astebeteko luzatzea, aitak gutxienez lau asteko baimen partekatua eskatuz gero.

Bizi- eta istripuasegurua

69.000 eurora arteko estaldura duen bizi asegurua.

Erretiroa

64 urterekin edo gehiagorekin erretiratzen diren pertsonentzako lan egindako urteen araberako ordaina (erretiro-sariak). 60 urterekin partzialki erretiratzeagatik, ordainaren kalkulua jadanik jasotzen ari zen soldataren % 100era iristen da.

Maileguak

Etxebizitza erosteko / berriro gaitzeko maileguetan, interes-tasa zero.

Eskolarako laguntzak

Haurtzaindegi- eta ikasketa-gastuetarako laguntzak eta diru-laguntzak

Ikasketak

Langile finkoen ikasketak ordaintzea: matrikula % 100era arte, eta tasak % 50era arte.

IMQ

IMQren kuotak (osasun-asegurua) ordaintzea.

BGAE

Enpresaren eta langilearen ekarpenak dituen Aurreikuspen Plana

Ezkontza- eta jaiotza-sariak Desgaituentzako laguntzak

Laguntza ekonomikoak jaiotza edo adopzioengatik eta aparteko hilekoa ezkontzeagatik / izatezko bikote bihurtzeagatik / elkarrekin bizitzeagatik. Mutualiako langileentzako laguntza ekonomikoa (minusbaliotasuna =/> % 33) Langilearentzako eta bere familia-unitatearentzako laguntza medikoa, kirurgikoa eta errehabilitazioa gure instalazioetan.

Osasun-laguntza

Arrisku-prebentzio propioa Laneko arriskuen prebentziorako politikak ezarri bezala, Mutualiak lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa du, bere langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea handitzeko, horien partehartzearen bidez. 2012an hiru bajadun laneko istripu erregistratu ziren, guztiak in itinere. Horien ondorioz, laneko istripuengatiko 211 lanaldi galdu ziren, 201 Bizkaian, eta 10 Araban).

84


Emaitzak

85

Hauek dira 2012ko bajadun laneko istripuei lotutako adierazleak: 2010

2011

2012

Bajadun maiztasun-indizea

0,9

2,73

0,00

Bajadun larritasun-indizea

0,006

0,14

0,00

1,5

4,53

0,00

Bajadun gertakizunaren indizea

Aldizka eta modu jarraituan egiten diren jarduera orokorrez gain honako hauek nabarmendu ditzakegu: Arauzko ikuskaritza egin Langileek jasaten dituzten erradiazio optikoen ebaluazioa Erizaintzako langileen txandako / gaueko lanarekin lotutako arriskuen ebaluazioa Hobekuntza-talde bat martxan jarri, biosegurtasuneko hainbat material aztertzeko helburuarekin • Barneko prestakuntza sustatu • Hainbat sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpaina • • • •

Gainera, Mutualiako prebentzio-zerbitzuak bere prebentzio-jardueraren berri eman du erakundetik kanpo: • Biosegurtasunari buruzko jardunaldia (Gurutzetako ospitalea) • Laneko arriskuen prebentzioaren ezarpena Mutualian (AENOR, ORP kongresua) • Poster zientifikoaren aurkezpena osasun-arloko zerbitzu publikoei buruzko VI. Biltzar Nazionalean, «Mutualiako langileek jasaten dituzten erradiazio optikoen ebaluazioa» lanaren inguruan • Artikulu teknikoa Istripuen Prebentziorako Elkartearen Prevención aldizkarian, «Mutualiako langileek jasaten dituzten erradiazio optikoen ebaluazioa» gaiaren inguruan.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak Guztira, Mutualiak hiru Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde ditu (bat lurralde bakoitzeko), langileen % 100 ordezkatzen duten Prebentzioko hamar ordezkarirekin –Enpresa Batzordeek hautatutakoak–. Hiru batzorde horiek ere urtean behin biltzen dira, gutxienez, Lurraldeen Arteko Batzordean.


Resultados

Berrikuntza eta teknologia Berrituz, jarraitzen dugu

eboluzionatzen

Mutualiarentzat, berrikuntza ideia on bat produktu, zerbitzu, prozesu, eta abarrak arrakastatsu bihurtzeko enpresak duen antolakuntza-gaitasuna da. Horregatik, Mutualiak balioa eman dezaketen ideiak bilatzen dihardu erakunde barruan eta kanpoan, ondoren, bere zerbitzuetan zein kudeaketan eraginkortasuna areagotu eta hobekuntzak txertatuko dituzten irtenbide bilakatzeko. Badakigu, beraz, berrikuntza ez dela inprobisazio kontua. Hori dela eta, Mutualiak hura sistematikoki kudeatu eta horretarako berariazko baliabideak bideratzen ditu. Hortaz, proiektuak identifikatu eta ezarri nahi ditu, aldaketetara egokitzeko eta, ondorioz, kudeaketan lehiakortasuna irabazteko. Hala, Berrikuntza Plana (2012-2014) zehaztu eta ezarri zuen 2012an, zeinak hainbat proiektu identifikatzen eta ezartzen dituen; proiektuok baliagarri zaizkio modu berritzaile batez bere helburu estrategikoak erdietsi ahal izateko. Horretaz gain, pertsonei berrikuntzaren eta sormenaren arloan gaitasuna emateko proiektuak ere ezartzen ditu planak. Hiru alderdi ditu ardatz: Antolakuntzaeta kudeaketa-eredua: erakundearen antolakuntza eta kudeaketa-eredua inguruneko behar aldakorretara modu egituratuan eta malguan egokitzeko aukera ematen duten metodologiak eta sistematikak.

86


Resultados

87

Osasuna: laguntza-prozesuaren beharrei erantzuteko instalazioak, ekipamenduak, medikamentuak, material suntsikorra eta beharrezko teknikak, erakundeak barnetik eskatutako kalitate-estandarren araberako osasunlaguntza eskaintzeko. Informazioaren tratamendua: Mutualitateren barne zein kanpoko informazioaren kudeaketa eraginkorra ahalbidetzen duten gailuak eta tresnak, erabakiak hartzen eta gure zerbitzuak ematen laguntzeko.

Horretarako, Mutualiak ingurunea behatu eta bilakaera teknologikoa sistematikoki aztertzen du, berrikuntza-beharrak eta -aukerak identifikatzeko, eta, ondoren, horien inguruan gogoeta egiteko eta negozioarentzat estrategikoak diren erabakiak hartzeko helburuarekin. Zentzu horretan, hainbat mekanismo formal eta informal ditu, bere langileen esku jartzen dituenak ekintza berritzaileen garapenerako berariazko laguntza gisa: brainstorming, kausa-efektu teknika, kostu / etekina analisia, erronkei modu sortzailean aurre egiteko metodologia, etab.

Erakundean hobekuntzak eta berrikuntzak identifikatzeko eta txertatzeko lanean pertsonen inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzeko funtsezko tresnetako bat Iradokizun Taldea da, berrikuntzako eta etengabeko hobekuntzako prozesuaren menpe dagoen eta hainbat eremutako pertsonek osatutako talde estrukturala eta autonomoa, hain zuzen ere. 2012ko ekitaldian, taldeak 226 barneko iradokizun izapidetu zituen.

Jasotako barneko iradokizunen kopuruaren bilakaera 250 200 226

150

205

100 50

108

0 2010

2011

2012


Resultados

Beste alde batetik, eta pertsonen partaidetzatik harantz, bere proiektuak arrakasta izan dezan Mutualiak funtsezkotzat jotzen du langileen eta gainerako interes-taldeen parte-hartzea eta taldelana sustatzea, euren inplikazioa bultzatzeko eta, bere kudeaketan, berrikuntzak eta hobekuntzak sartzeko tresna gisa. Hartara, ekintza ezberdinak antolatu ditu 2012an. Hona hemen aipagarrienak: focus groups bezeroekin, leialtze-bilerak eta mahai-inguruak hornitzaileekin.

Mutualiak berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoak azken ekitaldian hurrengo hobekuntza hauek txertatzeko aukera eman dio erakundeari:

Antolakuntzaeta kudeaketaeredua

Adierazleak eta txostenak eskuragarri dituzten areak handitzea Cognosaren bitartez –Business Intelligence sistema–. Erakundearen prozesu-mapa berrikusi eta aldatzea.

Karpoko tunelaren sindromearen zauri txikiko kirurgiari buruzko ikerketako azterketaren garapena.

Osasuna

Errehabilitazio eta fisioterapiako pazienteentzako aurkako ondorioen azterketan parte hartzea. Unit multizerbikal ekipoaren erabilera hedatzea eta sendotzea diagnostikoak, tratamenduen egokitzapena eta haien eraginkortasun mailaren balorazioa hobetzeko.

Informazioar en tratamendua

Gehitu-ren II. fasea garatzea –Historia klinikoa–. Webgunearen lehen formatu mugikorra egitea.

88


Resultados

Berrikuntza eta bikaintasunaren aldeko apustu horren barruan, erreferente diren erakundeekin harremanetan dago Mutualia. Hala, 2012an Bikaintasunerako Euskal Fundazio Euskaliteko presidentetzari eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia Innobasqueko presidenteordetzari eutsi die. Era berean, berrikuntza areagotzeko eta sustatzeko konpromiso sendoa mantentzen du barne zein kanpo mailan, hainbat berrikuntza- eta lankidetza-saretan partaidetza aktiboa izanda: – EFQM fundazioa. Jardunbide Egokien Erkidegoan parte hartzen du, eta webinar baten bidez Lidera proiektua aurkeztu du lidergoa sustatzeko jardunbide egoki gisa. – EUSKALIT. 400 Klubeko Industria eta Zerbitzuak talde aurreratuan parte hartzen du, eta kudeaketako jardunbide egokiak aurkeztu eta partekatzen ditu. 2012an aztertutako esparruen artean berrikuntza, lidergoaren kudeaketa eta arriskuen kudeaketa nabarmendu daitezke, besteak beste.

89


Emaitzak

Jasangarritasuna eta gizartearekiko konpromisoa Erreferenteak kudeaketa etikoan eta gardenean eta gizartearekin konprometituak Gizarte-erantzukizuna gure estrategian eta kudeaketan txertatu dugu gure interes-taldeekiko gardentasun- eta erantzukizun-bokazioari erantzunez; horri esker, garatzen ditugun helburuak zein ekintzak gizartearen garapen jasangarriarekin bateragarriak izatea lortzen dugu. Horrenbestez, gizarte-erantzukizuna eta jasangarritasuna gure estrategian txertatzeko apustu hori dela eta, urteko memoriak GRI (Global Reporting Initiative) printzipioak oinarri hartuta egin behar ditugu, eta bi urtez behin A+ kalifikazioarekin balidatu Gizarte-erantzukizuna duen enpresa denez, indarrean diren legezko betebeharrak zorrotz betetzen ditu Mutualiak. Gainera, kudeaketa, estrategiak, politikak eta prozedurak, eta gizarteari, lanari, ingurumenari eta giza eskubideen errespetuari buruzko kezkak bere gobernuan boluntarioki txertatzen ditu, interes-taldeekin duen harreman eta jardun gardenaren ondorio direnak. Era horretan, bere ekintzek eragindako ondorio eta inpaktuen gaineko erantzukizuna hartzen du. .

Mutualiaren xedeak, baloreek eta ikuspegiak gizartearekiko duen konpromisoa jasotzen dute, kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntzaren bidez, jasangarria izatea eta ongizateari zein gizartearen garapenari laguntzea bilatuta. Eta bere langileek modu profesionalean, arduratsuan, zintzoan, begirunetsuan eta prestuan lan egiten dute, ingurunea ere kontuan hartuz..

90


Emaitzak

91

EIAS: gizarte-ekimenak eta -jarduerak taldea EIAS taldearen bidez, lankidetza sistematikoa duen elkarte eta erakundeekin konpromisoak sustatzen eta hartzen jarraitu du Mutualiak. Taldea erakundeko hainbat boluntariok osatzen dute. Horren bidez, erakundearen eta bertako langileen elkartasuna eta gizarte-konpromisoa sendotzen dugu. Aurrera eramandako jarduera guztiek laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateek garatu ditzaketen jarduerak erregulatzen dituen araudia errespetatu dute.

ELKARTEA

Bizkaia

EITB: TELEMARATOIA

PROIEKTUA Eskuz egindako putzuak eraikitzea Coatepeque-n, Quetzaltenango-n (Guatemala) Ohikoak ez diren gaixotasunen (leukodistrofiak, batez ere) inguruan ikertzeko, informatzeko eta sentsibilizatzeko funtsak jasotzea. Haurren minbiziaren aurka borrokatzeko laguntza Pertsona guztiek bizitza duina eta garapen integrala izan dezaten lortzea Giza eskubideak defendatzeko eta giza garapen jasangarria lortzeko lan egitea bi hemisferiootan.

PROIEKTU MOTA Nazioarteko garapena Tokiko garapena

Tokiko garapena Tokiko garapena Nazioarteko garapena


Emaitzak

2012an garatutako zenbait ekintza:

Elkartasunezko Merkatua Sei urte daramatzagu ekintza hori hiru probintziatan aurrera eramaten. Mutualiako langileek aukeratzen dituzten elkarteentzako dirua biltzea du helburu, eta horretarako, beraiek emandako materiala erosi eta saltzen dugu. Aurten, WOP fundazioak, Mundu Bat Fundazioak eta Berakah programak jaso dute dirulaguntza.

Eegeentzako gutuna Kanpaina Beste urte batez, EIAS taldeak El Refugio abegizentroko haur guztiek Errege gauean opariak jasotzeko ekintza antolatu zuen. Jada lau urte daramatzagu gau hori haurrentzat berezia izateko lan egiten..

Piruleta bat, irribarre bat Berakah programak Kafe beroa jarduera antolatzen du astero; era horretan, gizarte-bazterketa izateko arriskuan dauden pertsona guztiei biltzeko toki bat eskaintzen zaie. Bertara ez dira helduak bakarrik hurbiltzen, umeak ere badaude. Hori dela eta, eta egonaldia atseginagoa egiteko, piruletak biltzen ditugu, ondoren, bileretan, haurrei banatzeko.

Odol ematea Osakidetzarekin lankidetzan, Mutualiak Euskadiko Odol Bankuarekin lankidetzan jarraitzen du, eta langileei harekin kolaboratzeko aukera eskaintzen die.

92


93

Emaitzak

Gainera, Mutualiak beste elkarte eta erakunde batzuekin ere lan egiten dugu eta, besteak beste, osasunaren, prebentzioaren, bikaintasunaren edo aukera-berdintasunaren sustapenarekin zerikusia duten jarduerak garatzeko baliabide ekonomikoak bideratzen ditugu Ondare Historikoaren kontura; horretaz aparte, gizarte-garapenerako ekarpen ekonomikoa egiten dugu, gure sarreren % 5,25 horretara zuzenduz.

Gizarte garapenerako ekarpen ekonomikoa (diru-sarreren gaineko %)

7

6,19

6,34

6

5,25

5 4

Fundazioekin, elkarteekin eta gizarteeragileekin izandako lankidetzen kopurua

3 2

20

1

18 16

0 2010

2011

2012

15 11 10 5 0 2009

2010

2011

Laneko segurtasuna eta osasuna Jasangarritasuna eta gizartearekiko konpromisoaren ildo estrategikoari jarraiki, Mutualia etengabe erlazionatzen da bere jarduerak garatzen dituen gizarte-ingurunearekin. Proiektu eta jarduera solidarioetan laguntzeaz gain, enpresa-erakundeekin (CEBEK, ADEGI, SEA) eta OSALANekin (EAEko lan-agintaritza) batera laneko arriskuen prebentzioko eskuliburuak garatzen ditu.


Emaitzak

Jarraian gure erakundeak gizartean duen partaidetza eta inplikazioa aintzatesteko mekanismo batzuk zerrendatzen ditugu: - ADI Proiektua , OSALANekin, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioarekin eta hainbat gizarte-eragilerekin batera aurrera eramaten duen proiektua da, eta Mutualiak hura sendotzea lortu du. Bere helburua gazteak laneko arriskuen prebentzioaren inguruan sentsibilizatzea da, lan munduan sartzerakoan, istripu gutxiago izan ditzaten, eta horretarako, gizarte-eragileek, laneko arriskuen prebentzioko enpresa traktoreek eta istripuetan esperientzia duten pertsona seniorrek sentsibilizazio-hitzaldiak ematen dituzte lanbideheziketako zentroetan..

Trebakuntza-zentroak Parte hartu duten ikasleak

2010

2011

2012

6

30

32

113

980

1175

- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko argazkilehiaketaren IX. edizioa, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko eguna ospatzeko, gizarte guztiari irekitako argazki-lehiaketa antolatu dugu. Xedea arriskuen prebentzioarekin lotutako balioak beren edozein ikuspegitik nabarmentzea da, arrisku-egoerak edo prebentzio-jarduera egokiak erakutsiz.

Parte-hartzaile kopurua

2010

2011

2012

147

158

78

- Azken hamar urteetan ezbeharrik izan ez duten kidetutako enpresei aintzatespen publikoa eman diegu, prebentzioaren alorrean egiten duten kudeaketa indartu eta eskertzeko. 37 enpresa izan dira onuradunak - Langileen segurtasun- eta lan-baldintzen hobekuntzaren diseinua eta sustapena aintzatesten dituen Mutualia sariaren 5. edizioa egin dugu. 2012an, Azti Fundazioa izan da irabazlea

94


Emaitzak

95

Hobekuntzarako lortu duten ekimen eta aldaketa batzuk: Enpresa- eta sektore-erakundeek egindako arriskuen prebentziorako eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko kanpainetako lankidetza.

Enpresekiko lankidetza, Osasunaren Astearen ospakizunetan. Segurtasun eta osasunari lotutako gaiei buruzko artikuluen argitalpena, ospe handiko aldizkaritan. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen intzidentzia eta tipologiari buruzko estatistika-ikerketak Mutualiarekin kidetutako enpresa-taldean. Prebentzioarekin lotutako hainbat jardunaldi eta forotan parte hartzea: Osalan, FEVM, Adegi, CSSIS‌

Praktiketako langileak Gazteak laneko merkatuan sartzen laguntzen dugu, ikasleentzako praktikak eta bekak eskainiz. Poztasun maila 8,9 da, 10 puntutik.

Hornitzaileak Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Mutualiako jarraibideek bilatutako konkurrentziako, lehia askeko, gardentasuneko eta publizitateko printzipioekiko errespetu handiak zuzentzen ditu kontratazio-prozesuak. Funts publikoak kudeatzen dituen Gizarte Segurantzako sistemarekin lan egiten duen erakunde gisa, Mutualiak kontratazio publikoaren araudiaren betearazpen zorrotza bermatu behar du, aurrekontu-egonkortasunaren eta gastuaren kontrolaren printzipioei jarraiki. Eskaintza-prozesuetan, ingurumen-, etika- eta gizarte-irizpideen integrazioa eta beharrezkoa denean, horien integrazioaren balorazioa hartzen dira kontuan. Zuzeneko negoziazioen zein lizitazioen esleipenfasean –baldintza-berdintasuna bermatuta beti–, inguruko hornitzaileek dute lehentasuna, eta % 71,20 osatzen dute. 2012an zehar, era berean, hornitzaileek hainbat mahai-ingurutan parte hartu dute. Horietan, beste jardueren artean, psikiatria eta hemoderibatuetako jarduketa-protokoloak garatu dituzte.

80

75,00

74,00

71,00

2010

2011

2012

60 40 20 0

Kontratazioaren %, tokiko hornitzaileekin


Emaitzak

96

Prestazio berezien batzordea Kidetutako enpresarien eta laneko gertakarietan babestutako langileen partaidetzazko erakunde gisa, Prestazio Berezien Batzordeak gizarte-laguntzako prestazioak kudeatzen eta aitortzen ditu, laneko istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondorioz izandako familia-unitatearen behar ekonomikoko egoeren aurrean, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onartutako urteko aurrekontuko diru-horniduren kontura. Banakako eskakizun bakoitza enpresetako eta sindikatuetako ordezkariek urtean izan ohi dituzten lau bilera arruntetan aztertzen du. Bilera horiek batzorde paritarioko kide batek zuzentzen ditu, eta bertako karguak aldizka berritzen dira, bi urtean behin. Aurten, prestazio bereziak 90 izan dira; 2011rekin alderatuta, kopuruak behera egin du, urte horretan 131 izan baitziren. Aldiz, gaixotasun profesionalen ondoriozko heriotzengatik emandako laguntzak igo egin dira: 2011n zazpi izan ziren, eta 2012an, berriz, hemezortzi. Horren eraginez, 232.739,24 â‚Ź eman dira guztira Gizarte Laguntzako Funtsaren kontura.

28

LIen ondoriozko heriotzagatiko laguntzak GPen ondoriozko heriotzagatiko laguntzak

42

LIengatiko senideentzako prestazioa Aparteko laguntzak

2 2

18


Emaitzak

97

Ingurumen Kudeaketa Mutualiak enpresaren garapen jasangarria ingurumenaren babesarekin bateragarria izateko ekimenak sortu eta ezartzen ditu, gure langileentzako lan-ingurune segurua eta osasungarria bermatzea ere helburu dutenak. Ingurumen-kudeaketarekin dugun konpromisoaren erakusle gisa, ISO 1400 eta ISO 50001 ziurtagiriak berritu ditugu gure zentro guztietan, eta 2005az geroztik, jasangarritasun-memoria egiten dugu GRGRI. 3ren irizpideak oinarri hartuta. Ingurumen-kudeaketaren guztizko kostua 135.737,8 â‚Ź izan da. Kudeaketa horren barruan, aipatu behar dugu egoitza operatiboan (Bilbo) hagin bat dagoela (Taxus Baccata); hori IUCNren zerrenda gorrian jasotako babestutako zuhaitz-espeziea da, eta bakarra da hirian.

Ingurumena kudeatzeko sistema Mutualiak ingurumena kudeatzeko sistema eta eraginkortasun energetikoa etengabe hobetzeko zenbait helburu zehaztu ditu. Hartara, besteak beste, ISO 14001 eta ISO 51000 ziurtagiriak berritu ditugu. Aurten, Mutualiako ingurumen-eragina murrizteko eta ingurumen-kudeaketa egokia bermatzeko hobekuntza-ekintzak ezarri ditugu erakunde osoan. Esaterako, hondakinak kudeatzeko politika zabaldu dugu, instalazioak egokitu ditugu eta gure zentro guztietako hondakinak kudeatzeko planak eguneratu ditugu

Hondakinen kudeaketa Hondakinen kudeaketa horretarako akreditazioa eta baimena duten kudeatzaile espezializatuekin egiten da.


Emaitzak

98

Bulegoko materiala Bulegoko material guztiak katalogo batean zentralizatuta eta langileen esku daude, kontsumo arduratsua bermatuz. 2012an, erakundean gehien kontsumitutako material balioztatuak papera (% 100) eta tonerrak (% 68,47) izan ziren. Mutualiak hondakinen kudeaketa bermatzen du eta edukiontziak jartzen ditu langileen eskura, gure instalazioetan erabilitako material guztiak birziklatzeko aukera izan dezaten. 2012ko ekitaldian, eta Mutualiak ezarritako jarduketei esker, sortutako hondakinak lau tona baino gehiago murriztu dira

INGURUMEN ALDERDIA

HONDAKINA 2011

PERTSONA bakoitzeko

HONDAKINA 2012

PERTSONA bakoitzeko

TONERRAK

470kg.

0.72

508kg.

0.80

PAPERA-KARTOIA -Birziklatua -Zuria

29.585kg.

45.86

25.396kg.

40.31

FLUORESZENTEAK

196kg.

0.19

450kg.

0.71

PILAK

299kg.

0.46

159kg.

0.25

Osasun-materiala Mutualiak hurrengo hauek jotzen ditu osasun-material gisa: • Hiriko hondakin solidoak eta hirikoen berdintsuak diren osasun-hondakinak. • Osasun-hondakin bereziak eta hondakin kimikoak. Hondakin kimikoen barruan, medikamenduen hautaketa Farmazia Batzordearen bidez egiten da, eta Gida Farmakologikoan daude bilduta. Mutualiak bere farmazia-zerbitzua du, eta horren arduraduna ospitaleko farmaziako espezialista da, eta hara bidalitako kontsulta guztiez arduratzen da.

2011

Kg/ PERTSONEN LAGUNTZA

2012

Kg/ PERTSONEN LAGUNTZA

Kutsatutako hondakin biosanitarioak (kg)

3967

0.117

3986

0.026

Baztertutako medikamenduak (kg)

315

0.009

253

0.0016

2012an, sortutako osasun-hondakinen kopuruak apur bat behera egin du: 43 kg gutxiago izan dira.


99

Emaitzak

Energiaren eta uraren kudeaketa Energiaren kontsumoa Mutualian, energiaren kontsumoek elektrizitatean eta gas naturalean jatorria dute. Gasolio-kontsumoa talde elektrogenoek eta Gipuzkoako pazienteak Donostiako erdialdetik gure klinikara hurbiltzen dituen mikrobusak eragindakoa da. Kontsum oa (kWh)

2011

TCO2

2012

TCO2

Elektrizita tea

2.453.521

1126,16

2.407.165

1104,88

Gas naturala

1.210.125

243,41

1.353.015

272,15

*Energia kWh-tan neurtzen da, GJ-en ordez.

2012an, pertsona bakoitzeko batez besteko kontsumoa 5.700 kWh izan da

Uraren kontsumoa Erabilitako ura sanitarioa da: zentro bakoitzari dagokion udal ur-saretik dator eta kolektoretan sartzen da; hortaz, ez dugu ur-iturririk ez ekosistemarik kaltetzen isurien eraginez.


Emaitzak

100

Gas-isuriak Zuzeneko gasak garraioaren ondoriozkoak dira; aldiz, zeharkakoak energiaren ekoizpenaren ondoriozkoak dira. Nitrogeno- eta sufre-oxidoen kasuan, isuri bakarrak galdarako erregaien erreketaren ondoriozkoak dira. Nolanahi ere, Mutualiako mota horretako instalazio guztiek EITAk aldizka eskatutako kontrolak betetzen dituzte eta, horien iturria dela eta, isuri horiek ez dira esanguratsuak. Erakundean gas naturaleko galdarak eta bero-ponpa bidezko girotze-sistemak ere baditugu. CO2 tonetara egindako konbertsioa www.stopCO2.com eta www.orcc.es webguneetako datuen arabera kalkulatu da

Isurketa zuzenak

2011

2012

Gas naturala

243,41

272,15

Elektrizitatea

1126,16

1104,88

0

0

0,75 21,29 118,425 1.510,035

105,542* 31,05 130,968 1.539,748

Gasolioa Zeharkako isurketak Garraioa Papera Ura Isurketak guztira (t CO2)

Erabilitako formulak hauek izan dira: • Gas naturala: urtean kontsumitutako gas kantitatea *0,0000036*56,1(Fe)*0,995(FO)= tonak. Tonak*0,001(Fe)*0,0054(CH4)*25(GWP)*0.001(Fe)*0.00054(N2O)*298(GWP)= t CO2 e guztira. • Gasolioa: urtean kontsumitutako erregaia * 0,85(t/m3)* 0,043(VCN)*74(Fe)*0,99(FO)= Guztira GuztiraCO2(t)*0,003(Fe)*0,049585923(CH4)*25(GWP)*0,0006(Fe)*0,00991718*298(GW)Energía • Energia elektrikoa: urteko kontsumoa * 0,000459(TCO2/kWh)=t CO2/urtean • Paper birziklatua: 1 tn paper birziklatua 1,8 tn CO2 * Horren barruan sartzen dira Mutualiako langileek egindako kilometroak

Gainerako emisioei dagokienez –ozono geruza suntsitzen duten substantziena–, Mutualiaren jarduerak ez du horrelakorik sortzen, eta sortuko balira, zeharkakoak izango lirateke, adibidez, aire egokituko ekipamendu baten ihesaren ondoriozkoak. Ez da halakorik gertatu, eta prebentziozko mantentze-sistema zuzentzailea dugu, zeinak aire egokituko aparatuen egoera aldizka ebaluatzen baitu. Beste alde batetik, NO eta SO emisioak ez dira esanguratsuak.


Emaitzak

Isuriak Gure jarduera dela eta, Mutualiak ez du isuririk egiten emarietara, kolektoretara doan ur sanitarioaren kontsumoaren ondoriozkoak salbu. Gainera, ez da produktu kimikoen isurpena eragin duen istripurik egon. Ondorioz, bi gai horiek kontuan hartuta, ez da ur-iturririk edota ekosistemarik kaltetu isuriak direla eta.

Larrialdien kontrola Mutualiak ingurumeneko istripu edo larrialdi egoeretan jarduteko sistematika deskribatzea helburu duen prozedura du, lotutako inpaktuak murriztu daitezen, inplikatutako alorren jarduera eta erantzun mota definituta.

Energiaren aprobetxamendua Gure pazienteen artean garraio publikoa sustatzen dugu, betiere, lesioak ahalbidetzen duenean. Mutualiak Donostiako erdialdea eta Pakea Klinika lotzen dituen autobusa jartzen du Gipuzkoako pazienteen eskura.

Ingurumena errespetatzen duten produktuen eta zerbitzuen kontratazioa Mutualiako kontratu guztiek ingurumen-araudiaren betearazpena eta ingurumena errespetatzen duten produktuen erabilera bermatzen duten klausulak hartzen dituzten barne.

101


Emaitzak

102

Ingurumenarekiko sentsibilizazioa Ingurumen eta Prebentzio Batzordeak berak garatzen dituen funtzioak eta jarduerak azaltzea xede duten kanpainak egiten ditu. Era berean, bulegoan eta etxean guk geuk ingurumenaren alde egin dezakegun guztiari buruzko informazioa ematen digu. Ingurumenarekin zerikusia duen dokumentazio guztia langile guztien eskura dago, intranetean. 2012an berariazko sentsibilizazioa egin dugu laguntza zentroetan. Zentro bakoitzean egindako aldaketa eta aurrerapausoen inguruan langileak sentsibilizatzeko eta horien berri emateko arduradun bat izendatu dugu. Hobekuntzarako lortu duten ekimen eta aldaketa batzuk: Gure instalazioetako zarata neurtzea. ISO 14001 ziurtagiria berritzea. Instalazioak egokitzea irisgarritasuna hobetzeko. Energia-kontsumoaren aurreztearen inguruan sentsibilizatzeko kanpainak. Sektorizazioa eta piztutako gailuen gaineko kontrola hobetzea zentroetan energia aurrezteko.


6

GRI Adierazleak


GRI Adierazleak

104

GRI Adierazleak Kudeaketa Ekonomikoko Ikuspegia. Orrialdea ‌ ADIERAZLE EKONOMIKOAK EC1 Sortutako eta banatutako zuzeneko balio ekonomikoa, dirusarrerak, ustiapen kostuak, langileen ordainsariak, dohaintzak eta komunitatean egindako beste inbertsio batzuk, banatu gabeko irabaziak eta kapital hornitzaileei eta gobernuei egindako ordainke. JARDUN EKONOMIKOAK

PRESENTZIA MERKATUAN

ZEHARKAKO INPAKTU EKONOMIKOAK

Orrialdea

2012

116

EC2 Klima aldaketak eragindako finantzen arloko ondorioak eta erakundearen beste ekintza batzuen arriskuak eta aukerak.

104

EC3 Gizarte onuren programengatik sortzen diren antolakundearen betebeharren estaldura.

116-126

Garatzen dugun jarduera motagatik, ez dugu klima aldaketari aurre egiteko jarduerarik egitea pentsatu

EC4 Gobernuek emanda jasotako diru-laguntza esanguratsuak.

104

12.169,09

EC5 Hasierako soldata estandarraren eta eragiketa garrantzitsuak egiten diren tokietako gutxieneko soldataren arteko erlazioen heina.

104

%32 gaineko (Mutualiako gutxieneko soldata)

EC6 Eragiketa garrantzitsuak egiten diren lekuetako tokiko hornitzaileei dagokien gastuaren proportzioa, politika eta praktikak.

95 104

%71

EC7 Tokiko kontratazioak egiteko prozedurak eta eragiketa esanguratzuak egiten diren lekuetako tokiko komunitateko zuzendaritzako goi karguen propotzioa.

104

Hautatutako hornitzaileek EAEn dute egoitza. Zuzendaritzako pertsona guztiak EAEkoak dira.

EC8 Inbertsioek azpiegituretan eta gizartearen onurarako diren (konpromiso komertzialen, pro bono edo espezietakoen bidez) zerbitzuetan izandako garapena eta eragina.

45-49 51-63 82-84 95 116-126

EC9 Zeharkako eragin ekonomiko esanguratsuen ezagumena eta deskribapena, eragin horien norainokoa bame.

6-7 22-33 51-102


105

GRI Adierazleak

Ingurumen�� kudeaketaren ikuspegia. Orrialdea INGURUMEN ADIERAZLEAK EN1 Erabilitako materialak, pisuaren edo bolumenaren arabera.

MATERIALAK

EN2 Erabili den materialetatik balioztatuak direnen %.

EN3 Energiaren zuzeneko kontsumo lehen mailako iturrien arabera banakatuta. EN4 Energiaren zeharkako kontsumoa lehen mailako iturrien arabera banakatuta.

ENERGIA

BIOANIZTASU NA

2012

97-100

98

% 100 bulegoko papera. % 97 gainerako papera (komunetakoa, eskuohetakoak, eta abar) %68,41 bateragarri tonerra

99 100

105

Sentsore-detektagailuak, LED lanparen instalazioa eta behe kontsumoaren aldaketa

105

Erakundearen xedeagatik, ez dago halakorik

105

Ekimenik ez

EN8 Ur bilketa guztia, turrika sailkatua.

105

8,224 m3

EN9 Ur bilketak nabarmen eragin din ur iturriak.

105

0

EN10 Birziklatutako eta berrerabilitako uraren % eta bolumen osoa.

105

0

EN11 Naturgune babestuetan edo babestuta ez sauden bioaniztasun handijo guneetan dauden edo alboal dauden lursailen deskribapena. Adierazi bioaniztasunaren aldetik balio handia duten eta jabetzakoak, errentan hartutakoak edo kudeatuak diren lurren kokapen.

97-102 105

Jarduera motak ez du eragiten

EN12 Babestutako naturguneeta edo bioaniztasun handia dagoen babestu gabeko guneetan sortzen diren eragin esanguratsuenen deskribapena. Eragin horiek babestutako guneetako edo bioaniztasunaren aldetik balio handiko guneetako jarduerek, produktuek eta zer.

97-102 105

Jarduera motak ez du eraginik sortzen

EN5 Energia aurreztea zaintzeari eta eraginkortasuna hobetzeari esker. EN6 Energiaren kontsumoari dagokionez, produktu eta zerbitzu eraginkorrak edo energia berriztagarrietan oinarritutakoak eskaintzeko ekimenak eta ekimen horien ondorioz, energia kontsumoa murriztea. EN7 Zeharkako energia gutxiago kontsumitzeko ekimenak eta horiei esker lortutako murrizketak.

URA

Orrialdea

EN13 Habitat babestuak edo leheneratuak. EN14 Bioaniztasunari sortzen zaizkion eraginak kudeatzeko ezarritako eta planifikatutako estrategiak eta ekintzak. EN15 IUCNren zerrenda gorrian eta nazio mailako zerrendetan agertzen diren eta desagertzeko duten arriskuaren arabera banakatutako espezie kopurua. Espezie horien habitatak lanen eraginpeko guneetan daudenak dira eta espeziearen arrsku mailaren araberak.

97-102 105

Natura gune babestuetan ez dago eraginik

97-102 105

Jarduera motak ez du eraginik sortzen

97-102 105

Jarduera motak ez du eraginik sortzen


GRI Adierazleak

INGURUMEN ADIERAZLEAK EN16 Berotegi efektuko gasen igorpenak guztira, zuzenekoak eta zeharkakoak, pisuan (tCO2) EN17 Berotegi efektuko gasen zeharkako beste isurpen batzuk, pisuan.

ARAUAK BETETZEA GARRAIOA

OROKORRA

2012

100 100 106

EN18 Berotegi efektuko gas gutxiago isurtzeko ekimenak eta horiei esker egin diren murrizketak.

106

EN19 Ozono geruza suntsitzen duten beste substantzia batzuk isurtzea, pisuan.

106

IGORPENAK, ISURPENAK ETA EN20 Airera egiten diren NO, SO eta beste isurpen garrantzitsu batzuk, motaren arabera eta pisuan. HONDAKINAK

PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK

Orrialdea

106

Ez dago halakorik Gas bakarrak HCFCs-ak dira. Adibidez: R22, 2012an zehar, ihesik ez da egon, gaurko ekipamenduak, gas ekipamendu ez kaltegarrien, truke aldatzen ari dira. Adibidez: R410 R22 da gas bakarra eta ez dugu datu esanguratzurik

100 106

Ez dira esanguratsuak

EN21 Isuritako hondakin-ur kopurua guztira, izaera eta helburuaren arabera.

99-101 106

Izurpen bakarra ur sanitarioa da; sartzen dena ateratzen da

EN22 Kudeatutako hondakinen pisua guztira, motaren eta tratamendu metodoaren arabera.

97-98 106

EN23 Istripuz gertatutako isuri aipagarrienen kopurua guztira eta bolumena.

106

0

106

Ez du hondakin arriskutsurik inportatzen edo esportatzen.

97

Kolektore batera isurtzen da, ur sanitarioa baino ez delako isurtzen.

EN24 Basileako hitzarmenaren sailkapenaren arabera (I., II., III. eta VIII. Eranskinak) arriskutsutzat hartzen diren garraiatutako, inportatutako, esportatutako edo tratatutako hondakinen zama eta nazioarte mailan garraiatutako hondakinen ehhunekoa. EN25 Erakunde informatzailearen ur isurien eta isurketa uren ondorioz eragin nabarmena jasandako ur baliabideen eta horiekin lotutako habitaten bioaniztasunaren identifikazioa, neurria, babes egoera eta bioaniztasunaren balioa. EN26 Produktuek eta zerbitzuek ingurumenarengan dituzten eraginak arintzeko ekimenak eta eragin horren murrizketa maila. EN27 Saldutako produktuen ehunekoa eta horien paketatze materialak. Balio bizitza amaitzen zaienean berreskuratzen dira produktuen kategorien arabera sailkatuta. EN28 Ingurumen araudia ez betetzeagatik jasotako isun esanguratsuenen zenbatekoa eta diruzkoak ez diren zigor kopurua. EN29 Erakundeak bere jardueretarako erabiltzen dituen produktuak, bestelako ondasun eta materialak garraiatzearen ondorioz sortutako ingurumen eragin esanguratsuak. Langileak garraiatzerakoan sortutakoak, esaterako. EN30 Gastu motaren araberako banakapena eta ingurumen inbertsioak

106 106

Ez da produkturik hornitzen

106

0

99-100

106

Hondarrak Kudeaketa: 121.451,51 â‚Ź Kudeaketa-sistema: 144.286,26 â‚Ź


107

GRI Adierazleak

Kudeaketa sozialaren ikuspegia GIZARTE ADIERAZLEAK GIZA ESKUBIDEAK

Orrialdea

2012

HR1 Giza eskubideei buruzko klausula garrantzitsuak dituzten edo giza eskubideengatik aztergai izan diren inbertsio esanguratsuko hitzarmenen kopurua guztira eta ehunekoa.

107

0% kontratazio guztiek kalitateari, ingurumenari, arriskuen prebentzioari eta giza eskubideei buruzko politikak betetzearekin lotutako irizpideak dituzte.

HR2 Giza eskubideen arloan aztertu diren banatzaileen eta kontratatzaileen ehunekoa eta azterketaren ondorioz hartu diren neurriak.

107

0%

HR3 Langileek beren lanarekin zerikusia duten giza eskubideen alderekin lotutako politikei eta prozedurei buruzko prestakuntza orduak guztira, trebatutako langileen ahunekoa barne.

107

Pertsonen %100 Munduko Hitzarmenari atxikitzea

HR4 Diskriminaziozko gertakarien kopurua guztira eta hartutako neurriak

107

0

HR5 Elkartzeko eta hitzamen kolektiboen babespean aritzekoeskubideak arriskuan jar ditzaketen konpainiaren jarduerak eta eskubideak horiek babesteko hartutako neurriak.

107

0

HAURREN ESPLOTAZIOA

HR6 Haurren esplotazioa gertatzeko arriskua sortzen duten identifikatutako jarduerak eta horiek ezabatzeko hartutako neurriak.

107

Ez dago halakorik, erakundean jarduera EAEn garatzen delako.

LAN BEHARTUAK

HR7 Behartutako lana edo adostasunik gabekoa izateko arrisku handikotzat identifikatutako jarduerak eta horiek ezabatzeko hartutako neurriak.

107

EAE da jarduera eremua; hortaz, ez dago lan bortxatua jasateko arriskurik

SEGURTASUN PRAKTIKAK

HR8 Egiten diren jarduerekin lotutako giza eskubideen alorreko politika eta prozeduren inguruko trebakuntza jaso duten segurtasun langileen ehunekoa.

107

0

INDIGENEN ESKUBIDEAK

HR9 Indigenen eskubideak urratzearekin lotutako gertakarien kopurua eta horien inguruan hartutako neurriak.

107

Ez da gorabeherarik gertatu indigenekin.

INBERTSIO ETA HORNIKUNTZA PRAKTIKAK

DISKRIMINAZIO RIK EZA ELKARTZEKO ASKATASUNA ETA HITZARMEN KOLEKTIBOAK


108

GRI Adierazleak GIZARTE ADIERAZLEAK LAN PRAKTIKAK LA1 Langileen banakapena, lan eta kontratu motaren eta eskualdearen arabera.

ENPLEGUA

ENPRESAREN ETA LANGILEEN ARTEKO HARRAMANAK

LANEKO OSASUNA ETA SEGURTASUNA

HEZIKETA ETA HEZKUNTZA

Orrialdea

2012

74-85 Batez besteko langileak: 575 Araba % 14,30 Bizkaia % 57,87 Gipuzkoa % 27,83

LA2 Langile kopurua guztira eta langileen batezbesteko errotazioa, adinaren, sexuaren eta eskualdearen arabera banakatuta.

74-85 108

LA3 Aldi baterako langileei edo arduraldi partziala dutenei eskaintzen ez zaizkien arduraldi osoko langileentzako gizarte onurak, egiten duten jarduera nagusiaren arabera banakatuta.

84

LA4 Hitzamen kolektibo baten babespeko langileen ehunekoa.

108

Denak, zuzendari kudeatzailea izan ezik

LA5 Antolaketako aldaketen berri aurrez emateko gutxieneko epeak, jakinarazpen horiek hitzarmen kolektiboetan agertzen ote diren aipatuta. LA6 Zuzendaritzak eta langileek parte hartzen duten segurtasun eta osasun batzordeetan ordezkatuta dauden langileen ehunekoa. Laneko segurtasun eta osasun programak kontrolatu eta horiei buruzko aholkuak emateko sortutako batzordeak dira hemen aipatutakoa. LA7 Absentismoaren, gaixotasun profesionalen eta galdutako egunen tasak eta lanarekin lotua hildako biktimen kopurua, eskualdeka.

108

15 egun, lanerreforma berriarekin

74-85 108

100%

Lan istripuengatik lan arduraldian lanik egin gabeko orduak Laneko bajagatik lanik egin gabeko orduak

108

LA8 Langileei, beren familiei edo komunitateko kideei aplikatzen zaizkien gaixotasun larrien inguruko hezkuntza, prestakuntza, aholkularitza, prebentzio eta arriskuen kontrolerako programak.

108

LA9 Sindikatuekin sinatutako akordio formalek barne hartzen dituzten osasun eta segurtasun gaiak.

108

LA10 Pertsonen prestakuntzari eskainitako orduak (kanpokoa / barnekoa) LA11 Langilen enplegagarritasuna sustatzen duten trebetasunak kudeatzeko eta etengabeko trebakuntzako programak eta beren ibilbide profesionalaren amaiera kudeatzeko laguntzen dieten programak. LA12 Langabeziaren eta garapen profesionalaren inguruko ebaluazioak jasotzen dituzten langileen ehunekoa.

LA13 Gobernu organo korporatiboen eta plantillaren osaera, sexuaren, adinaren, gutxiengoen taldeetako izatearen eta beste ANIZTASUNA TA aniztasun adierazle batzuen arabera.

953 ordu LG: 108

108

21.224 ordu

81

108

0%

11-16 74-85 108

AUKERA LA14 Gizonezkoen eta emakumezkoen oinarrizko soldataren arteko BERDINTASUNA harremana, lan kategoriaren arabera banakatuta Emakumezko langileen urteko batez besteko oinarrizko soldata % 67 Gizonezko langileen urteko batez besteko oinarrizko soldata % 33

LI 1413 ordu: % 97,9 Bizkaia % 2,1Araba % 100 Emakumeak LG 422 ordu:% 100 Gipuzkoa % 100 emakumeak 27342 ordu. GA Garatzen duen jarduera motagatik, ez du programa motarik aplikatzen edo garatzen. Enpresa hitzarmenei esker hobetutako estatuko hitzarmena

108

Oinarrizko soldata bera 32.608,22 32.608,22

(* )Bizkaia eta Gipuzkoa-k ezarrita dituzte Hitzarmen Kolektibo sektoriala hirugarren egote-urteko % 30etan hobetzen duen eta gizonen arteko soldatadesberdintasun historiko existenteak etorkizun batean ezabatuko dituen ordainsari-sistema eta emakumeak. Mutualia ordezkaritza sozialaz negoziatzen ari da hobekuntza berri hauek Araba-ren lurraldean ituntzeko


109

GRI Adierazleak

GIZARTE ADIERAZLEAK GIZARTEKO JARDUNA

Orrialdea

2012

SO1 Egiten diren lanek komunitateetan duten eragina kudeatzeko

KOMUNITATEA programa eta praktiken izaera, norainokoa eta eraginkortasuna,

92-102

enpresaren sarrera, eragiketa eta irteera barne.

SO2 Ustelkeriarekin lotutako arriskuei dagokienez, aztertutako negozio unitateen ehunekoa eta kopurua guztira.

30-31

SO3 Erakundean ustelkeriaren aurtako politiken eta prozeduren inguruan trebakuntza jaso duten langileen ehunekoa.

109

SO4 Ustelkeria kasuen aurrean hartutako neurriak.

109

USTELKERIA

SO5 Politika publikoetan dugun posizioa eta horiek eta lobbying jarduerak garatzean izaten dugun parte-hartzea.

POLITIKA PUBLIKOA

Garatzen duen jarduera motagatik, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren zaintza eta babespean dago % 100. Mutualiaren harrera planak langile guztientzako portaera kodeari buruzko informazioa dakar Ez da gertakaririk gertatu

43 45-49

SO6 Alderdi politikoei edo horiekin lotutako erakundeei egindako finantza ekarpenak eta ekarpenak espezietan, herrialdeka sailkatuta.

109

Lege izaeragatik, ezin zaie ekarpen ekonomikorik egin ez alderdi politikoei, ez erlazionatutako erakundeei

LEHIA BIDEGABEA ERAKUSTEN DUTEN JARRERAK

SO7 Praktika monopolistekin eta lehia askearen aurka egitearekin lotutako ekintzak guztira eta horien emaitzak

109

Ez dira gertatu

ARAUAK BETETZEA

SO8 Legeak eta arauak ez betetzeagatik jasotako zigor eta isun esanguratsuen diruzko balioa eta diruzkoak ez diren zigor kopurua guztira.

109

0


110

GRI Adierazleak

GIZARTE ADIERAZLEAK

Orrialdea

2012

PRODUKTUEKIKO ERANTZUKIZUNA

BEZEROAREN OSASUNA ETA SEGURTASUNA

PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN ETIKETATZEA

PR1 Bezeroen osasun eta segurtasunean duten eragina neurtu eta hobetzeko helburuarekin ebaluatzen diren produktu eta zerbitzuen bizitza zikloaren faseak eta ebaluazio prozedura horiek jasaten dituzten produktu eta zerbitzu esanguratsuenen kategorien ehune..

19 22-30 67-71

PR2 Produktuek eta zerbitzuek bere zikloan osasunean eta segurtasunean dituzten eraginen inguruko legezko araudia edo borondatezko kodeak ez betetzetik sortutako gorabehera kopurua guztira, gorabehera horien emaitza motaren arabera sailkatuta.

110

PR3 Indarrean dauden prozedurek eta araudiak eskatzen dituzten produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio motak, eta informazioeskaera horien mende dauden produktu eta zerbitzuen ehunekoa.

19 22-30

PR4 Produktuen eta zrbitzuen informazio eta etiketatzeari buruzko araudia eta borondatezko kodeak bete ez diren aldi kopurua, gorabehera horien emaitzen arabera sailkatuta.

110

PR5 Bezeroa pozik egotearekin zerikusia duten praktikak, bezeroaren gogobetetzea neurtzeko ikerketen emaitzak barne.

67-71

0

0

PR6 Marketineko komunikazioetan, publizitatea eta beste sustapen eta babesleta- jarduera batzuk barne, aipatutako estandarrak eta borondatezko kodeetara atxikitzeko edo legeak betetzeko programak.

110

Lege araudiak publizitatea eta marketin kanpainak mugatzen ditu

PR7 Marketineko komunikazioetako araudiak ez betetzearen ondorioz sortutako gorabeherak guztira, publizitatea, sustapena eta babesletza barne, gorabehera horien emaitzen izaerearen arabera sailkatuta..

110

0

BEZEROAREN PR8 Bezeroen pribatutasuna ez errespetatzeagatik eta bezeroen PRIBATUTASUN datu pertsonalek ihes egiteagatik behar bezala oinarrituta aurkeztutako erreklamazioen kopurua guztira. A

110

0

ARAUAK BETETZEA

110

Ez dago mota horretako zigorren frogarik

MARKETIN KOMUNIKAZIO AK

PR9 Erakundeko produktuen eta zerbitzuen horniduraren eta erabilearen araudia ez betetzeagatik jasotako isun handien kostua.


7

GRI eskakizunen kokapena aurkeztutako txostenaren datuekin


112

GRI Eskakizunen kokapena

GRI eskakizunen kokapena PĂĄgina Ikuspegia eta estrategia 1.1 1.2 2.1 2.2

Erakundean erabakiak hartzen dituen arduradun nagusiaren aitorpena, erakundearentzat eta haren estrategiarentzat iraunkortasunak duen Eragin, arrisku eta aukera nagusien deskribapena Erakundearen profila Erakundearen izena Produktu eta/edo zerbitzu nagusiak

2.3

Erakundearen egitura operatiboa, honakoak barne: banaketa nagusiak, filialak eta baterako negozioak.

2.4 2.5 2.6 2.7 2.8

Erakundearen egoitza nagusiaren kokapena. Erakundeak zein herrialdetan lan egiten duen. Jabetzaren izaera: forma juridikoa Zerbitzatutako merkatuak Erakunde informatzailearen dimentsioak

2.9

Memoriari dagokion aldian erakundearen neurriari, egiturari eta jabetzari egindako aldaketa esanguratsuak.

2.10

3.5 3.6

Informazioa emateko aldian jasotako sariak Memoriaren profila Memoriari hartzen duen aldia emandako informazioarentzat Azken memoriaren data (halakorik balego) Memorien aurkezpen zikloa (urtean behin, bi urtez behin, etab.) Memoriari edo haren edukiari dagozkion auzietarako harremanetarako puntua Memoriaren norainokoa eta irismena Memoriaren edukia definitzeko prozesua Memoriaren estaldura

3.7

Memoriaren norainokoak edo estaldurak dituen mugen berri ematea

3.1 3.2 3.3 3.4

3.8

3.9

Informazioa sartzeko oinarria, aldien eta/edo erakundeen arteko alderagarritasunari nabarmen eragin diezaiekeen baterako negozioak, filialak, alokatutako instalazioak, azpikontratatutko jarduerak eta beste erakunde batzuk dauden kasuetan Datuak neurtzeko teknikak eta kalkuluak egiteko oinarriak, adierazleak biltzerakoan aplikatutako estimazioek atzean dituzten hipotesiak eta teknikak barne

2-5 4-5 6 24 16 19 24-27 43 19 19 35-38 19 116-126 Ekitaldi honetan ez da aldaketa esanguratsurik izan Contraportada 7 7 7 7

6-7 6-7 8-9 Memoriaren irimenak edo estaldurak ez dute mugarik Ez du aplikatzen garatzen duen jardueragatik 8-9


113

GRI Eskakizunen kokapena

PĂĄgina Alcance y cobertura de la memoria

Aurreko memorietako informazioa berriro adierazteak izan dezakeen 3.10 eraginaren deskribapena eta informazio hori berriro adierazteko arrazoiak

3.11

Aurreko aldiren bati dagozkion aldaketa esanguratsuak, norainokoaren, estalduraren edo memorian aplikatutako balorazio metodoen aldetik

Kontabilitate plan berriaren aplikazioa dela eta (Estatuko Administrazioko Kontuhartzailetza Nagusiaren 2011ko uztailaren 1eko Ebazpenak onartu zuen), urteko kontuetako datuei dagokien atala berradierazi da (121-131) Ez da aldaketarik izan, aurreko aldiei dagokienez, irismenean, estalduran edo balioeste metodoetan.

GRI Edukiaren Aurkibidea 3.12 Memorian oinarrizko edukiak non dauden adierazten duen taula. Memoria kanpotik ziurtatzeko eskaerari dagokionez, egungo politika eta 3.13 praktika Gobernua, konpromisoa eta interes taldeen parte-hartzea

112-114 Bi urtez behin

4.1

Erakundearen egitura, estrategia finkatzeaz edo erakundea ikuskatzeaz arduratzen den gobernu organo gorenaren batzordeak barne

11-16 20

4.2

Gobernu organo goreneko presidenteak zuzendari kargu bat ere badu

11-16

4.3 4.4

Zuzendaritzan egitura unitarioa duten erakundeen kasuan, gobernu organo gorena osatzen duten kide independente eta ez zuzendarien kopurua adieraziko da Akziodunen eta langileen mekanismoak gobernu organo gorenari gomendioak edo oharrak jakinarazteko

4.5

Gobernu organo goreneko kideen, zuzendarien eta exekutiboen ordainsariaren eta erakundean egiten duten lanaren arteko lotura

4.6

Gobernu organo gorenean interesen arteko gatazkak ekiditeko ezarritako prozedurak

11-16 11-16 Mutualitateen izaera dela medio, ez dago loturari ordainsariaren eta aritzearen artean Ekainaren 20ko 1/1994 Legea (GSLO); orobat, abenduaren 7ko 1993/1995 Errege Dekretuak onartutako mutualitateen lankidetzari buruzko Erregelamendua; baita indarrean dauden Mutualiaren Estatutuak ere (bateraezintasunak: GSLOko 75. artikulua, Lankidetzarako Erregelamenduko 34 eta 35 artikuluak, eta Estatutuetako 25, 27 eta 29 artikuluak)


GRI Eskakizunen kokapena

114

Orrialdea

4.7

4.8

4.9

4.10

4.11

4.12 4.13 4.14 4.15

Gobernua, konpromisoa eta interes taldeen parte-hartzea Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen mutualitateen Lankidetzarako Gizarte, ingurumen eta ekonomia gaietan erakundearen Erregelamenduko 33. artikulua eta estrategia gidatzeko, gobernu organo goreneko kideei eska indarrean dauden Estatutuetako 21. dakizkiekeen gaitasunak eta eskarmentua zehazteko artikulua prozedura. Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta kideen gaitasuna, Lankidetzarako Erregelamenduaren 34. artikulua eta Estatutuetako 23 eta 24 artikuluak Barruan garatutako misio eta balioen deklarazioak, 20 ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorreko 31 jarduerak egiteko garrantzitsuak diren jarrera kodeak eta 51-102 printzipioak eta horiek ezartzeko lanak zertan diren Erakundeak ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen 11-16 alorretan egiten den lanaren identifikazioa aztertzeko eta 36-38 kudeatzeko Gobernu organo gorenak dituen prozedurak

11-16 Gizarte Segurantzako lan istripuen eta gaixotasun profesionalen Gobernu organo gorenaren lana ebaluatzeko prozedurak, mutualitateen Lankidetzarako batez ere, ekonomia, ingurumen eta gizarte gaietan egiten Erregelamenduko 33. artikulua eta diren lanei dagokionez indarrean dauden Estatutuetako 21. artikulua Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta kideen gaitasuna, Lankidetzarako Erregelamenduaren 34. artikulua eta Estatutuetako 23 eta 24 artikuluak Erakundeak prekauziozko planteamendua edo printzipioa 45-49 ezarri duen moduaren deskribapena 33-34 Kanpoan gizarte, ingurumen eta ekonomia gaiei buruz 43 garatutako printzipioak edo programak eta erakundeak ontzat 91-92 hartutako edo onartutako beste edozein ekimen ere bai 94 Erakundea kide den elkarte nagusiak 45-49 Interes taldeen zerrenda 45-49 Interes taldeak identifikatzeko eta hautatzeko oinarria 45-49

4.16 Interes taldeak bereganatzeko egokitutako ikuspegiak 4.17

Interes taldeen partaidetzatik sortutako kezka eta alderdi interesgarri nagusiak

45-49 45-49


8

Urteko kontuak


Urteko Kontuak

116

Urteko Kontuak Balantzea, ekonomia-ondare emaitzaren kontua, eta ondare garbian izandako aldaketen egoera Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrean oinarrituta egin dira, plan hori aplikatu behar baitzaie Gizarte Segurantzako lan istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateei, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren (IGAE) 2011ko uztailaren 1eko Ebazpenaren indarrez, hark onartu baitzuen Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten erakundeetara egokitzea. Aplikatu beharreko araudiarekin bat, finantza-egoerak Gizarte Segurantzaren Interbentzio Orokorrak ikuskatu ditu, eta txostenetan zehaztu du egoera horiek alderdi esanguratsu orotan ondarearen, finantza-egoeraren, emaitzen eta efektibo-fluxuaren irudi leial direla, aplikatzen diren kontabilitate-printzipio eta -arau guztiekin bat..

Gizarte Segurantzaren ondarea Gizarte Segurantzaren emaitzen kontuak, laneko gertakarien eta gertakari arrunten kudeaketa integratua eta langile autonomoek jarduera uzteagatiko prestazioaren kudeaketa kontuan hartuta, honako iruzkin hauek aurkezten ditu:

Sarrerak Sarrerak, guztira, 296.025 mila eurokoak dira. Horietatik, enplegatzaileen eta soldatapekoen karguko kuoten kontu-saila da garrantzizkoena (255.574â‚Ź); horniduren aplikazioak 34.698 mila euroko zenbatekoa suposatu du eta finantza sarrerak eta beste sarrera batzuek, guztira, 5.753 mila eurokoak izan dira

Gastuak Gastuak, guztira, 279.855 mila eurokoak izan dira. Horietatik garrantzizkoenak (298.575 mila euro orotara) gizarte prestazioen kontu-saila eta transferentzia eta diru-laguntzena izan dira, berrasegurua eta zerbitzu komunak barne; funtzionamendu gastuak 51.654 mila eurokoak izan dira eta hornidura eta amortizazio zuzkidurei dagozkien gastuak, berriz, 35.938 mila eurotara iritsi dira.


Urteko Kontuak

Sarrera eta gastu horiek kontuan harturik, ekitaldiko emaitza 16.169 mila eurokoa izan da, zeinari ondare garbian izandako aldaketa guztien egoeran islatuta dauden aurreko ekitaldietako sarrera eta gastuengatiko 13.562 mila euroko zenbatekoa gehitu beharko zaion, eta ekitaldiko kuota berankorren hornidura zuzkitzeko beharko diren 1.377 mila euro eta 2012ko ekitaldian sortutako diru-sarrerengatik eta gastuengatik 9.360 mila euro kendu, araudiari jarraiki, horiek hurrengo ekitaldian bildu eta murrizketak hurrengo urtarrilaren 1ean egiten baitira. Esandako guztiagatik, erreserbetara banatu beharreko zenbatekoa, guztira, 18.994 mila eurokoa izango da. Horrela banatuko da: Laneko gertakariengatiko egonkortze erreserba: 8.739.717€ Gertakari arruntengatiko egonkortze erreserba: -367.892€ Langile autonomoek jarduera uzteagatiko erreserba: 1.841.138€

Gainerakoa emaitzen soberakina da, zeina, aplikatzekoa den araudiari jarraiki, honela banatzen baita: Laneko gertakarien emaitzen soberakinaren % 50, behin gertakari arrunten emaitza ordaindu ondoren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioari ingresatuko zaizkio, prebentzio eta errehabilitazio helburu orokorretarako: 8.739.717€ Langile autonomoen jarduera uztea kudeatzearen emaitzaren % 2,20 Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari ingresatuko zaizkio, langile autonomoen jarduera uztearen helburu orokorretarako: 41.417€

117


Urteko Kontuak

Balantzea Ondare garbia eta pasiboa Ondare garbia Honako hauek biltzen ditu: emaitza banatu aurreko legezko erreserbak, aurreko ekitaldietako emaitzak, eta finantza jatorrikoa eta finantza jatorrikoa ez den ibilgetuaren balio aldaketaren ondoriozko doikuntzen kontu-saila. Pasibo ez arrunta Epe luzeko hornidurak eta zorrak hartzen ditu barnean Pasibo arrunta Epe laburreko hornidurak eta zorrak sartzen dira hemen; baita hartzekodunen kontu-saila eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk ere.

Aktiboa Aktibo ez arrunta Gizarte Segurantzaren ondareari lotutako ondasunen balioak eta epe luzeko finantza inbestimenduak hartzen ditu barnean. Aktibo arrunta Atal honen balioa pasibo arruntarena baino askoz handiagoa da. Kontu-sail garrantzitsuenetako bat epe laburreko finantza inbestimenduek osatzen dute, esku-dirua eta kideko beste aktibo likido batzuk deituarekin batera, mutualitateek segurtasuna eta likidotasuna errentagarritasun egokiarekin konbinatzen duten finantza inbestimenduak eskura izatera obligatuak baitaude.

118


Urteko Kontuak

Erreserbei dagokienez, 13.01.01eko emaitzaren banaketa behin egin denean, honako balio hauek izango dituzte: Laneko gertakariengatiko egonkortze erreserba Gertakari arruntengatiko egonkortze erreserba Prebentzio eta errehabilitazio funtsa Langile autonomoek jarduera uzteagatikoa Erreserbak orotara

118.870.412,10 euro 3.339.529,75 euro 13.859.799,10 euro 3.640.787,54 euro _______________________ 139.710.528,49 euro

Zifra horri balantzeko aktibo arruntean agertzen diren 32.804 mila euro gehitu behar zaizkio, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik jasotzeko dauden transferentziei dagokiena, alegia. Erreserbak indarrean dagoen Lankidetzarako Erregelamenduan jasotako ondorengo irizpide hauen arabera gauzatuak daude: errentagarritasuna, inbestimenduaren segurtasuna eta likidotasuna.

Ekitaldiaren finantza azterketa

119


Urteko Kontuak

Ondare pribatiboa Ondare pribatiboaren zenbatekoa, ekitaldia itxi zenean, 28.900 mila eurokoa zen; horietatik 17.727 mila euro aktibo ez arruntean gauzatuak daude. Ekitaldiko emaitza 619.696 eurokoa izan da, zeinari ondare garbian izandako aldaketa guztien egoeran islatuta dauden aurreko ekitaldietako sarrera eta gastuengatiko 21.357 euroko zenbatekoa gehitu beharko baitzaio. Hortaz, banatu beharreko emaitza 641.053 eurokoa da, eta borondatezko erreserbak honako hauek: 14.839.325,10â‚Ź.

Gizarte Segurantzaren eta Ondare Historikoaren emaitza integratua SARRERAK LANGILERIA GASTUAK GASTU ARRUNTAK Dohaintzak eta Erkidegoko beste inbestimendu batzuk AMORTIZAZIOAK GASTUAK, GUZTIRA

USTIAPEN-EMAITZA

2010 278.980.615 30.376.738 225.892.137

2011 308.133.087 30.827.820 266.366.732

2012 298.223.642 28.143.566 251.257.212

106.032

88.739

92.503

2.051.451 258.426.357 20.554.258

2.202.621 299.485.912 8.647.176

1.941.586 281.434.866 16.788.776

Gizarte Segurantzaren eta Ondare Historikoaren emaitza integratua SALMENTA GARBIAK Gizarte kotizazioen sarrerak Osasun laguntzako sarrerak Bestelako sarrerak SALMENTAK

2010 264.986.654 2.087.543 11.906.418 278.980.615

2011 2012 266.545.732 255.573.827 1.457.083 1.317.945 40.269.410 41.192.731 308.133.087 298.223.642

KAPITALIZAZIOA GUZTIRA Ondare garbia Pasibo ez arrunta Pasibo arrunta PASIBOA

2010 151.451.526 548.310 37.682.280 189.682.115

2011 2012 158.976.013 180.969.105 3.741.675 3.611.556 34.937.922 40.083.465 197.525.492 224.794.245

AKTIBOAK GUZTIRA Aktibo ez arrunta Aktibo arrunta

2010 89.967.037 99.715.078 189.682.115

2011 2012 99.202.107 107.671.412 98.323.385 117.122.832 197.525.492 224.794.245

AKTIBOA

120


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.