C
M
Y
CM
MY
CY CMY
K
C
M
Y
CM
MY
CY CMY
K
Nafarroak Frantziarekin egiten du muga iparraldean, 163 kilometroan zehar. Hegoaldean, Errioxa eta Zaragozarekin du muga; ekialdean, Huesca eta Zaragozarekin eta, mendebaldean, Gipuzkoa eta Arabarekin. Nafarroak 10.421 km2-ko azalera du eta lau eremutan banaturik dago: Pirinioak, Iruテアerria, Erdialdea eta Erribera. 620.000tik gora biztanle ditu; eta ia erdiak hiriburuan 窶的ruテアean- eta haren inguruko udalerri handietan bizi dira. Beste hiri batzuk Tutera (Nafarroako bigarrena bizilagunetan eta Erriberako hiriburua), Lizarra, Zangoza eta Tafalla dira, azken hiru horiek Erdialdean.
Kokapena
FRANTZIA
ESPANIA
Iruテアa
NAFARROA
00
C
Y
CM
Ongi etorri Nafarroara, bere antzinako Erresumaren muina gorde duen autonomia erkidegora; anitza izateagatik da hain zuzen ere lurralde paregabea; kontrastez beteriko lurralde eskuragarri, hurbil, historiko eta naturala. Paseatzeko, entzuteko, atseden hartzeko eta mahaiko gauza goxoez gozatu eta solasean aritzeko lekua da Nafarroa. Patxadaz begiratzen gaituen eta beti zerbait ezkutatzen duen iraganeko aztarnez betetako bazterra da. Nafarroa eskura dago. Pirinio ikusgarrietatik Erriberako lautadetaraino 100 kilometro besterik ez dago lerro zuzenean. Eta eremu geografiko horiek, Erdialdea eta Iru単erriarekin bat, osatzen dute lurraldea.
Azala: Ziga, Baztan.
Ongi etorri
M
3
MY
CY CMY
K
Ostatu hartzeko leku guztietan, bisitariak ahalegin handirik egin gabe Nafarroako bazter guztiak ezagutuko ditu.Argitalpen honetan, antzinako Erresuma honen xarma anitza zertan datzan aurkeztuko dizugu. Horretaz gainera, Nafarroa ezagutzeko hainbat proposamen ere eskainiko dizkizugu.
Pirinioak: oihanak, mendiak eta ibarrak Nafarroako iparraldean Pirinioak daude. Eremu menditsu horretatik gerlariak, artzainak, erromesak, erregeerreginak, heroiak eta kontrabandistak igarotzen ziren duela hainbat mendetatik. Pirinioetan gailur garaiak eta ibar sakonak, oihan itzaltsuak eta belar-soro argitsuak, haizpitarteak eta ardibideak daude. Pirinioetako mendikatea ekialdetik mendebaldera hedatzen da. Aragoiko mugatik Kantauri alderaino, klima kontinentala klima atlantiko bihurtu eta paisaia eraldatzen da. Larrako mendigunearen harkaitz izugarrietatik eta Iratiko oihaneko pagadi-izeidi zabaletatik, Orreagako Kolegiatatik igarota, paisaia gozotuz doa Baztan-Bidasoara eta Aralar, Andia eta Urbasako goi-lautada ikusgarrietara hurbiltzen garen heinean.
Pirinioak.
Iru単erria: historia, lasaitasuna... eta festa Iru単a Nafarroako gunea da politikan, administrazioan, ekonomian eta kulturan. Sanferminak eta Donejakue Bidea nabarmentzen dira bertan. Antzinako harresi-hiria Arga ibaiaren arroan zehar hedatzen da gaur egun eta, inguruko udalerrietako bizilagunak kontuan hartuta, milioi laurden biztanle barne hartzen ditu. Hirigune historikoaren erakargarritasunez gain, bidaiariak hiri dinamikoa aurkituko du, hirigintzaren aldetik oso aberatsa, gehienbat arkitektura modernoaz jantzia eta burgu zaharretan zaharberritua. Halaber, era askotako merkataritza aktiboa, berdegune zabalak.
Iru単a, Ziudadela eta Baluartea.
4
C
M
Y
CM
MY
CY CMY
K
Erdialdea: herriak, gazteluak eta monasterioak Erdialdea historia da. Errege-erreginak, abadeak, gotorlekuak, gazteluak, jauregiak. Hemen mendeak igarotzen dira haizearen, hodeien, muinoen, mahats eta labore soroen, eta lurraren artean. Erdialdean, hainbat eskualde daude, ekialdetik mendebaldera Donejakue Bideak zeharkatuak: Zangoza edo Mendi Behera, Erriberriko erdiko gunea eta Orbaibar, eta Lizarrerria. Erdialdean, Erdi Aroko jatorria duten hainbat herri daude, Nafarroako Erresuma zaharraren historian izandako garrantzi handia dela eta, aztarna utzi dutenak.
Erdialdea
Artaxoa.
Erribera: Ebroko paisaiak eta baratzeak Erribera alaia eta irekia da. Eremu laua eta arabiarrengan oinarritutako baratze-tradizio handikoa da, makal, sahats eta haltzez beteriko Ebroko ibar-basoei esker. Baratzeko produktuek munduan parekorik ez duen gastronomiaren oinarria osatzen dute. Erriberan dago penintsula osoko paisaiarik interesgarrienetakoa: Errege Bardeako natur parkea, UNESCOK Biosferako Erreserba izendatu zuena. Erriberako hiriburua, Tutera. Bertan gaudenean, gogora etortzen zaigu arabiarren, judutarren eta kristauen elkarbizitza, bai eta XII-XVIII. mendeen artean meskita baten gainean eraikitako katedral ederra ere. Erriberako hainbat herritan, hala nola Corellan, arkitektura barroko eta errenazentistako altxorrak daude.
Erribera
5
Errege Bardea.
C
M
Y
CM
MY
CY CMY
Zergatik Nafarroa?
6
K
C
Nafarroa ezagutzea
Erriberriko gaztelua.
Nafarroa heterogeneoa, historikoa eta naturala da. Sanferminekin eta Donejakue Bidearekin lotzen den leku lasai eta anitza da. Nafarroak ongi ezagutzea merezi du eta, horregatik, bidaiariak behar duen denbora erabili behar du horretarako. Pertsonekin gertatzen den bezala, Nafarroaren nortasuna hainbat xehetasun, txoko eta paseoetan ikusiko dugu. Mila aurpegi dituzte: ondare historikoa, gastronomia, abegikortasuna, paisaia anitzak, mendia, lasaitasuna, tradizioa, folklorea, modernitatea...
Y
CM
MY
CY CMY
K
Baztan, iratzeak.
Lau urtaroen Erresuma Nafarroa Naturan islatzen da eta panpox agertzen zaigu urtaro bakoitzean bere jantzirik ederrenak jantzita. Lurralde garaien Nafarroa berdez janzten da udaberrian, berde mina da, satinatua, euriaren ondotik –euria baita bere adiskide minena- guztiz liluragarria. Ahalik eta luzaroen paseatzeko gogoa ematen du, lur hezearen usainak liluratu arte edo. Nafarroa festaz festa ibiltzen da udan. Atsedenik gabe bizitzen dira Sanferminak, unerik gorena. Udazkenean, Nafarroak okrearen kolore hori-gorriak erabiltzen ditu Pirinioetako oihan zabalak janzteko. Behatokiak eta mahatsbilketarako lurrak eskaintzen dizkigu. Urtaroen zikloak amaiera jotzen duenean, barrura begiratzen du, isil bihurtzen da, eder haren lasaitasunean. Neguan, Nafarroak suaren ingurura gonbidatzen ditu bisitariak, bertan oso bestela entzuten dira istorioak. Oso desberdinak dira Pirinioetako gailurrik garaienetako kolore zuria, eta ibarretako kolore berdea. Zapaldu gabe dagoen elurra zapaldu, kolore eta urtaro berriak bilatuko ditugu.
Urederra ibaiaren iturburua. Pamplona, Archivo Real.
Errege Bardea.
M
7
Ekiloreak.
Pagadia, udazkenean.
Pagadi elurtua.
C
Historiaren bideak
Lodosa, zubi erromatarra.
M
Y
CM
MY
CY CMY
Bideak komunikatzeko bitartekoak dira, bai eta historiaren eta kulturaren oihartzuna ere. Nafarroatik Donejakue Bidearen bi ibilbide handi igarotzen dira: Luzaide eta Orreagatik sartu eta Iruñerantz doana, eta Aragoiko Pirinioetatik sartu eta Zangoza eta Leiretik igarotzen dena. Bi bideek Garesen, bat egiten dute eta hortik Lizarrako hiri dotore, Los Arcos, Torres del Rio eta Vianarantz jarraitzen dute. Errege Ardibidea; transhumantziaren azken aztarna da eta artaldeak Pirinioetako udako larreetatik Ebro ibaiaren bazterrera eramateko erabiltzen dira, negua Errege Bardearen estepetan igarotzeko. Nafarroan ehunka ibilbide, txenda, natur bide eta Errege Ardibideak daude, Pirinioak Berdeekin lotzen dituztenak.
K
Eunateko Andre Maria.
Errege Bardea, Rallako pasabidea.
Nafarroak, tradizioan, musika eta dantzan du jatorria, Jota, “makildantza”, “zortzikoa”, “ezpatadantza” eta “paloteau” dantzak horren adibide dira: Erlijio tradizioari loturiko ospakizunen artean azpimarragarrienak, Xabierera Ibilaldi jendetsuak, Obanosko Misterioa, erromeriak, Zangozako Erregeen Misterioa eta, debozio handiz bizitzen den Corellako edo Cabanillasko Aste Santua. Edo Tuteran, “Volatin” delakoarekin eta “Aingeruaren jaitsierarekin”. Burgin udaberrian ospatzen da Almadiaren Eguna. Festa hauen artean batzuk Interes Nazionaleko Festa izendatuak daude.
Tradizioz beteriko lurraldea
Cortes, "Makil dantza”.
Otsagabia, "Boboa".
8
Uxue, erromeria.
C
M
Y
CM
MY
CY CMY
K
Festa giroa Festa guztien “festaâ€? IruĂąean izaten da. Uztailaren 6an, Sanferminak hasten dira: entzierroak eta zezenketak, erraldoien konpartsa, senidetasun sentsazioa festa giroko kaos alai baten erdian. Urte osoan, Nafarroan festa aunitz ospatzen dira: inauterietatik hasi, zezenak protagonista nagusi dituzten festekin eta herri kirolakin bukatuz. IruĂąa, entzierroa.
Joalduna.
Jende jator-jatorra Nafarroan egunero diraute tradizioaren baloreek: bizimoduak nork bere gain hartu eta transmititzen dira, belaunaldiz belaunaldi, naturaltasun osoz. Bere izaerak historian eta lurraldean fideltasun aztarna eta jende jator-jatorrarekin egotearen sentsazioa uzten du. Bisitariak ez du uste jokatzeko moduan itxurakeriarik dagoenik. Ospakizunak bisitariekin konpartitzeko nahi hori bizitza edo festari aurre egiteko duten naturaltasun eta eskuzabaltasunaren beste adibide bat da.
Leitza, herri kirolak.
9
Lantz, inauteriak.
C
M
Y
CM
MY
CY CMY
K
Mahaiko gauza
goxoen Erresuma
Nafarroak bisitariei antzinako zaporea itzultzen die, izan ere, lurralde honetan, janaria gizarte gertakari bihurtzen duen sukaldaritzako tradizioa gorde da. Herri sukaldaritza, Nafarroako paisaia anitzak ematen dizkion produktu guztiez hornitzen da. Jatetxeak haratago joan dira eta ospe handia lortu dute nazioartean, lehengaien kalitateari esker, besteak beste. Sukaldari nafarrak Sukaldaritza Berriko ospetsuenetakoen artean kokatzen dira. Baratzetik, zainzuriak, orburuak, pikillo piperrak eta potxak; bigarren platererako, txuletoiak, haragi erreak, arrainak eta ajoarriero; eta, postreetan, gaztak, mamiak, kanutilloak, natillak edo esne frijituak: zoratzeko modukoa. Nafarroako gastronomiak osagarri ezin hobea du bere ardo beltz, gorri eta zuriei esker. Nafarroako eta Errioxako jatorrizko deituren babespean.
Gazta-ohola (ICANek utzia).
Iru単a, San Lorentzo pasealekua.
Gustura egoteko lekua Nafarroa bizi-kalitateko adierazlerik hoberenetakoak dituen Espainiako erkidegoetako bat dugu. Hiru unibertsitatek ematen dizkiete eskolak mundu osoko ikasleei, ikerketa eta kongresuak bultzatzeaz gain. Ospitale sistemaren ospe ezagunak, osasun erreferente bihurtu du nazioartean. Nafarroa bere natur ondare anitzarekin bakean bizi da. Hiritarrek, erakundeek eta enpresek ingurumena errespetatzen dute. Hala erakusten digu energia berriztagarrien sektoreak.
Pikillo piperrak.
Patxarana (ICANek utzia).
Iru単a, Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroa (CIMA).
Zainzuriak.
10
Iru単a, Yamaguchiko parke.
C
M
Y
CM
MY
CY CMY
Nafarroa ezagutzeko proposamenak
11
K
Nafarroa,
aniztasunaren lurraldea
Pirinioak, Malloak.
12 Errege Bardea.
Lehendabiziko proposamen honen bidez, bidaiariari Nafarroa eta haren funtsezko ezaugarriak ezagutzeko aukera eskaini nahi diogu.
Merezi du Nafarroa bisitatzea: helmuga lasaia da eta urte osoan gozatu ahal izateko kultur ondarea eta era askotako paisaiak eskaintzen dizkigu. Eskura dituzu kultur eta natur arloko gauza eder guztiak, Nafarroan ez baitago distantzia handirik.
Lizarra. Ruako San Pedro.
Pagadia.
13
Otsagabia (Argitalpen Zerbitzuak utzia).
1.Eguna EGUNA. Iruña, Erresumako hiriburua Historiaz eta bizitzaz betetako ibilaldiak. Sanferminen oihartzuna. © ana cobo · óscar munárriz diseño gráfico
Iruña hiri moderno eta abegikorra da, eta erdi aroko iraganaren aztarnak, itxura zaindua eta eskaintza kultural eta gastronomiko zabala ditu. Nafarroako hiriburua Donejakue Bidean dago, eta, mendez mende, Magdalena Zubian hartu izan ditu erromesak. Horixe bera dugu hiriko harresia erakutsiko digun ibilbidea hasteko leku bikaina. Frantziako atea gurutzatu ondoren, hirigune historikora eta Errege Andre Maria katedral gotikora iritsiko gara. Katedrala XII. eta XV. mendeetan eraiki zuten. Fatxada neoklasikoa
elizak; harresi zaharrak eta Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa; Nafarroako Errege-erreginen Jauregia, orain Nafarroako Artxibo Nagusia dena; San Fermin kapera, San Lorentzo elizan; Pablo Sarasate Museoa; Udaletxea, bere fatxada barrokoarekin; Comptos Ganbera, hirian dagoen eraikin gotiko zibil
Iruña, harresia.
tenplurako sarrera da; barruan, frantses estiloko klaustro gotikoa nabarmentzen da. Hiriko alde zaharretik ibilbide bat eginez, beste eraikin interesgarri batzuk ikusteko aukera izanen dugu: San Saturnino eta San Nikolas gotorleku-
Iruña, udaletxea.
14
bakarra; eta Gazteluko Plaza, hiriaren erdigunea den plaza arkupeduna. Azken horretan bisitariek terrazetan eta lokaletan indarberritzeko aukera izanen dute; lokal horietan bat Iruña jatorra dugu. Iruñeari eta bertako alde zaharri buruz mintzatzea Sanferminei eta zezenen entzierroari buruz mintzatzea da. Sanferminek, Ernest Hemingway idazleari esker festaren sinonimo bilakatu diren jaiek, mundu osoko milaka pertsona erakartzen dute urtero, uztailaren 6tik 14a bitarte. Urteko edozein egun egokia da lasterkariek eta zezenek indarrak neurtzeko ibiltzen dituzten kaleetan paseatzeko, Santo Domingo, Udaletxe Plaza, Mercaderes eta Estafeta, zezen plazara iritsi arte. Iruña zaharretik Iruña modernora jauzia Media Luna, Taconera eta Gaztelugibel parkeek osatzen duten muga berdetik eginen dugu. Azken hori Ziudadela zaharrarekin loturik dago. Eta Ziudadelaren bastioietako bat hartzen zuen orubean Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorio modernoa eraiki dute. Hiriko gune modernoan, Yamaguchi parkea nabarmentzen da. Bertan, hiriko Planetarioa dago. Hiria inguratzen duten herriek ere –Iruñerria izenarekin ezagutzen da eremu hori bisitarientzako eskaintza erakargarria dute. Uharten Arte Garaikidearen Zentroa dago eta Altzuzan Jorge Oteiza eskultorearen museoetxea.
Saenz de Oiza arkitektoak diseinatutako eraikin modernoa da, eta bertan ikusgarri dira eskultorearen lan izugarria eta hainbat urtez bizileku eta lantoki izan zituen gelak. Iruñerrian erromanikoaren aztarnak geratzen dira, esate baterako Gazolatz eta Zizur Txikiko elizetan.
Gastronomia Iruñean bisitariek Nafarroako gastronomiako produktu tipikoak probatzen ahalko dituzte. Bereziki aipatu behar dira Iruñerrian hazitako bildotsa eta, Sanferminetan, plazako zezenekin prestatutako platerak. Hiriburuko eta inguruko beste produktu tipiko batzuk ditugu txorizoa, “relleno” edo odolki-zuria, kafesne gozokiak, txantxigorri opilak eta koronillak. Ez utzi probatu gabe alde zaharreko tabernetako pintxoak, ardoak eta likoreak. Gozatu “poteo” tradizionalaz, eguerdi eta arratsaldez.
Ekitaldiak Iruñeari buruz hitz egitea Sanferminei buruz hitz egitea da, Espainiako festarik nazioartekoenari buruz. Entzierroek eta zezenketek, peñek, festei hasiera ematen dien txupinazoak, santuaren omenezko prozesioak, dianek eta erraldoien konpartsak (harri-kartoiz egindako irudiak) Nafarroako hiriburua etenik gabeko festa bilakatzen dute, uztailaren 6ko eguerdiko 12etatik uztailaren 14ko gaueko 12etara. Inauteriak Iruñerrian eta ingurutan ospatzen dira. Nafarroako inauteri guztien artean ezagunena, hedatuena eta imitatuena Iruñetik 20 km-ra dagoen Lantz herrikoa da. Ospetsuak dira bertako pertsonaiak, Miel Otxin, Ziripot, Txatxoak, Zaldiko eta Arotzak eta zortziko dantza herrikoia.
Iruña, San Saturnino.
15
Iruña, entzierroa.
2.Eguna Donejakue Bidea I: Orreagatik, Donejakue Bideko ate mitikotik, Iruñera
Nafarroa Donejakue Bidearen atea da. Santiagora joateko Europan dauden hiru bide nagusiak –Podense, Lemovicense eta Turonense Frantziako Izura herri hurbilean elkartzen dira eta Luzaidetik, mugako herri eder horretatik, sartzen dira. Bideak Ibañetako mendatean gora egiten du. Tontorrean, San Salvadorren ermita berria eta Errolanen oroitarria daude. Oroitarri hori Orreagako batailaren omenezkoa da, bertan baskoiek Karlomagnoren armada garaitu baitzuten 778. urtean. Ibañetatik beheiti, XII. mendearen amaiera eta XIII. mendearen hasieran eraikitako Orreagako Kolegiatara iritsiko gara. Multzo arkitektoniko horretan Santa Mariaren kolegio-eliza nabarmentzen da. Ama Birjinaren egurrezko tailu gotiko ederra du, eta XVII. mendeko klaustroa, XII. mendeko Izpiritu Santuaren kapera edo Karlomagnoren siloa, eta Santiago eliza. Donejakue Bidea jarraituz, Auritz eta Aurizberri kale-herri ederrek hartuko gaituzte; bertan etxe handi zainduak nabarmentzen dira. Eta Iruñetik gertu, Arren, erdi aroko zubia, basilika eta Trinitatearen ospitale-aterpetxea ikusiko ditugu. Hortik, Atarrabia eta Burlata gurutzatuz, Orreaga, kolegiataren barnealdea.
16
Orreaga, elurtua.
Luzaide.
IruĂąeraino iritsiko gara. Bertako alde zaharrera Magdalena zubi ederretik eta Frantziako edo Zumalakarregiren atetik sartzen da, zaharberritutako harresiaren oinetan.
Gastronomia Nafarroako Pirinioaren eremu horretan bisitariak oparotasun handiko gastronomia dastatzen ahalko du. Bertan nabarmentzen dira ehiza larriko platerak, behi eta ardi haragia, pateak eta postreak, esate baterako gazta eta mamia.
Ekitaldiak Luzaideko tradizioetako bat “Bolant dantza� da. Pazkoko lehendabiziko igandean ospatzen da, eta dantzariek, jantzi ikusgarria jantzita, ehunka urte dituzten aireko dantza ikusgarriak egiten dituzte.
Gaztak.
17
Orreagara egiten dituzten erromeriak XII. mendekoak dira. Igandearekin ospatzen dira beti. Kolegiatak, urtero, udaberrian, Luzaidetik, Erroibarretik, Artzibarretik, Orotz-Betelutik, Aezkoatik eta IruĂąetik etorritako erromesak hartzen ditu. Auritz eta Aurizberri herriek tradizio zaharrak mantendu dituzte gaur egun arte, horien artean San Joan suak (ekainaren 23an) eta iraileko nekazaritzako elikagaien feria. Sorogainen, maiatzean eta ekainean, ganadu markatze tradizionala egiten da. Bertan mugatik bi aldeetako bizilagunak elkartzen dira, festa giro ederrean.
3.Eguna Donejakue Bidea II: IruĂąetik Vianara. Gares, bidegurutzea.
Donejakue Bideak Zizur Txikian uzten du Iruùerria eta Erreniaga mendia gurutzatu eta Izarbeibarrean sartzen da. Eunateko Santa Maria eliza Muruzabal udalerrian dago, Obanos eta Gares herrietatik hurbil. Eunate jatorri ezezaguneko tenplua da. Oinplano oktogonaleko eraikin erromaniko eder eta originala da, tenplutik bereizitako arku-multzo berezi batek inguratutakoa. Garesen Orreagatik datorren bideak eta Somportetik datorren bideak –Tolosana edo Egidiana bat egiten dute. Bertan Gurutzearen eliza bisitatu eta Kale
Gares.
Nagusia gurutzatu behar dira. Azken horretan Santiago eliza dago. Donejakue Bideak Arga ibaiaren gaineko zubi erromaniko ederretik uzten du herria. Zubi horrek gaztelerazko izena ematen dio herriari (Puente la Reina). Lizarrara iritsi aurretik, saihesbide bat hartuta, Allozko urtegira iritsiko gara. Bertan uretako zenbait kirol egiten dituzte. Lizarrak foru propioa du 1090. urtetik, eta bertan eraikin interesgarri asko bisita daitezke: Nafarroako Errege-erreginen jauregia, Ruako San Pedro eliza, Lizarrako
18
Fray Diego etxea, San Migel eliza eta Puyko Andre Mariaren basilika. Lizarratik gertu, Iratxeko monasterioa dago. Bertan XII. mendean hasitako tenplu erromanikoa eta XVII. mendeko eraikin herreriano handia nabarmentzen dira. Lizarratik iparraldera, Abartzuzatik gertu, saihesbide batek Irantzuko monasteriora eramanen gaitu. XII. mendeko zistertar abadia da eta Urbasa mendiak osatzen duen gune karstikotik oso hurbil dago. Urbasako Soilean museo-etxe bat jarri dute, mendiko artzainen eta ikazkinen
bizimodu zaharra erakusten duena. Urbasa eta Andiko Natur Parkerako sarreran, Olaztiko errepidetik, parkeko Informazio Zentroa dago. Seinaleztaturiko bide askok harkaitzak, pagadiak, lur azpiko urak eta artzainen txabolak elkartzen dituen eremu hori oinez nahiz bizikletaz ibiltzeko aukera ematen dute. Lizarratik hegoaldera, Arellanon, kokatzen da “Las Musas” hiri erromatarra. Donejakue Bidera itzulita, Los Arcos herrira iritsiko gara. Bertan harresi zaharraren zenbait ate gordetzen dituzte
Ekitaldiak
Lizarra, kapitela.
eta errenazimenduko eta barrokoko eraikinak ditu. Gainera, Andre Maria eliza ederra eta Nafarroako zirkuitua ere bisitatzeko modukoak dira. Sorladan, Los Arcosetik kilometro gutxira, San Gregorio Ostiense basilika dago, landen eta uzten zaindariaren omenezko tenplu barrokoa. Torres del Río herrian Nafarroako erromanikoaren harribitxietako bat dugu, Hilobi Santuaren eliza. Bertatik errepide batek Kodesko Andre Mariaren Santutegira eramanen gaitu, izen hori bera duen mendilerroaren oinetan. Donejakue Bidean Nafarroako azkeneko herria Viana dugu, plaza gotortuko eta kale estuko egitura duen herri monumentala. Bertako eraikuntzarik nabarmenena Santa Maria eliza da; tenplu-gotorleku horren atarian Cesar Borgiaren gorpua dago.
Bi urtean behin, udan, Obanosko Misterioa antzezten dute, “Interes turistiko nazionalekoa” izendatutako festa. Antzezpen horretan San Guillermoren eta Santa Feliciaren bizitza eta legenda kontatzen dute, aktore profesionalek eta herriko biztanle askok antzeztuta. Lizarrako Puyko santutegian, San Gregorio Ostiensean eta Kodesko Andre Mariaren santutegian, Torralba del Ríon, beste tenplu batzuen artean, erromeria anitz izaten dira urtero. Viana Nafarroan inauterietako “murga” deitutakoak dituen herri bakarra da. XVI. mendetik datorren tradizio hori betez, igande-inautean herriko bizilagun taldeak mozorroturik ateratzen dira, eta, umorez edo aldarrikapenak eginez, kantuak kantatzen dituzte.
Gastronomia Lizarrerria Nafarroan oparotasun gastronomiko handiena duen eskualdeetako bat da. Bertan dastatzen ahal ditugu piperrak, zainzuriak, txerrikume errea eta Urbasako gazta (Idiazabal jatorri izenarekin), baita postreak eta gozokiak ere, esate baterako espartinak, “rocas del Puy” eta Vianako pastak. Eskualde horretan ardo bikainak egiten dituzte, horietako askok Nafarroako eta Errioxako jatorri-izena dute. Torres del Río, Hilobi Santuaren eliza.
19
Urbasa mendia.
4.Eguna Iratiko oihana, Europako pagadiizeidirik handiena. Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak
Zaraitzu eta Aezkoa ibarren buruan (Nafarroako Pirinioetako iparekialdean), Iratiko oihana dago, Europako pagadiizeidirik handiena. Oihan ikusgarri horrek Irabiako uharka inguratzen duten ibilbideetan ibiltzeko gogoa piztuko digu, Azpegi eremu megalitikora edota Urkuluko dorre erromatarrera (1.438 metro) igotzeko eta animalien lengoaia eta uraren zurrumurru etengabea entzuteko gogoa. Iratik baditu atsedenerako guneak eta askaldegiak ere. Otsagabia, Nafarroako Pirinioetako herririk ederrenetako bat, Zaraitzu
Iratiko basoa, Irabiako uharka.
20
Otsagabia.
Ekitaldiak
ibarretik Iratiko oihanera sartzeko ataria da. Otsagabia xarmaz beteriko tokia da, erdi aroko zubia du, harriztatutako kale zabalak eta AnduĂąa ibaiaren bi bazterretan kokatutako baserri zainduak. Herritik 4 kilometrotara, Muskildako Andre Mariaren santutegia dago, XII. mendeko ermita erromanikoa. Herrian bada Naturaren Interpretazio Zentro bat ere. Bertan, ibarreko
Abaurrepea.
ekosistema eta bertako bizimodu eta tradizioak erakusten dituzte. Otsagabiatik 13,5 kilometrotara, Larrauko errepidean, ipar eskia egiteko Abodiko pistak daude. Pistak Pikatuako aduana zaharrean hasten dira. Iratiko oihanetik mendebaldera, Orreagatik oso hurbil, Aezkoa ibar atsegin eta dotorea dugu. Bertan mantendu dituzte Nafarroako garairik gehien. Aezkoako herrietan kale, etxe eta txoko eder-ederrak daude, baita erdi aroko burdinola zahar baten gainean eraikitako Orbaizetako arma fabrika zaharraren hondakinak ere.
Gastronomia Pirinioetako ibar horietako gastronomia bertako bizimoduen adierazle bikaina da. Horretan nabarmentzen dira ehiza larriko platerak, behi eta ardi haragiak, perretxikoak, esnez egindako postreak eta gazta.
Orbaizetako arma ola. Otsagabia, Muskildako ermitako dantzariak.
21
Muskildako Andre Mariaren omenez egindako errituzko dantzak, Otsagabian, Nafarroako Pirinioetako erriturik zaharrenetako bat dugu. Urtero egiten dituzte, uztailaren 26an (Santa Ana) eta irailaren 8an (Ama Birjinaren jaiotza). Kaskabiloak eta kriskitinak jotzen dituzten eta zuriz jantzitako zortzi dantzari “Bobo� izeneko arlekin baten inguruan dantzatzen dira. Aezkoako bederatzi herriek urtero, udaberrian, Orreagako Ama Birjinera erromeria egiten dute, Orreagan. Segizioa oso anitza da, bertan izaten dira gurutzedunak, doluz jantzitako emakumeak, loreak eramaten dituzten haurrak eta alkateak eta ibarreko jantzi tradizionalarekin jantzitako gazteak.
5.Eguna Baztan. Aitoren semeen eta betiereko berdearen eskualdea. Zugarramurdi eta Urdazubiko leizeak
Baztan aitoren semeen lurraldea da, itsasoz bestaldetik itzuli ziren indianoen lurraldea, kontrabandistena, artzainena eta ibarra gurutzatzen duen beste bidetik Santiagora bidea egiten zuten erromesena. Baztan ibarra berdea da beti, klima kantabriarra du, eta
Baztan.
Nafarroako udalerririk zabalena osatzen du: 374 kilometro koadro ditu, 15 herri eta hamarnaka baserri, paisaia osoan barreiatuta. Paisaia hori osatzen dute abereen bazkaleku diren belardiak, laborantzarako larreak eta basoak. Erdi aroko jauregi anitzek Baztango herri
22
ederrak dotore egiten dituzte. Herri guztietan baserri eder eta zainduak daude. Arraioz herriak Jauregizarrea jauregiaren irudi harroarekin jasotzen ditu bisitariak. Erdi aroko jatorriko dorrea da, eta goiko aldean egurrezko oholtza du. Zigarako
Txuri eta beltz.
bildotsa, txuri ta beltza (odol betea, Nafarroako bertako odolkia), onddoak eta perretxikoak, patea, likoreak, gazta eta mamia.
Arizkun. Santxotena museoa.
saihesbidea hartuz, inguruaren ikuspegi panoramiko ederra eskaintzen duen Baztango behatokira iritsiko gara. Baztango merkataritza eta administrazio zentroa Elizondo dugu, etxe handi, jauregi eta eraikin monumental eta erlijiosoekin. Baztanen museo interesgarriak baditugu, Jorge Oteizaren museo etnografikoa (Elizondo), Santxotena museo eskultorikoa (Arizkun) eta Sorginen museoa (Zugarramurdi). Baditugu ere ibiltzeko txoko ederrak, esate baterako Xorroxin ur-jauzia (Erratzu), Izpegiko trikuharriak eta ErratzuAldudeko megalitoak. Mugara eramaten duen bidean, Otsondoko mendatearen azkeneko maldetara daraman lehendabiziko saihesbide batek Urdazubiraino eramanen gaitu. Bertan bisitatzen ahalko
ditugu errota, monasterioa eta Ikaburu leize ikaragarriak. Gidariaren laguntzaz egindako bisitaldiak aukera emanen digu estalaktitak eta estalagmitak ikusteko, baita Urtxuma leizearen barnetik dabilen errekatxoaren zurrumurrua entzuteko ere. Urdazubiko leizeak Zugarramurdikoekin loturik daude, errepidearen bidez eta seinaleztatutako bidearen bidez. Azken horiek sorgintzari lotu dituzte historiak eta legendak.
Gastronomia Baztanen ere gastronomia nabarmentzen da. Bereziki aipatu behar dira Elizondoko txokolatea eta gozokiak, ehizakiak, txingarretan erretako 23
Urdazubi, leizearen barnealdea.
Ekitaldiak Elizondon ganadu festak eta feriak ospetsuak dira, bereziki San Anton egunean ospatutakoak (urtarrilaren 17an); egun horretan aurretik herriko kaleetan ibili duten behia zozketatzen dute. Ospetsua da baita ere “Baztandarren Biltzarra�, ibarreko senidetasun festa. Uztailean izaten da, eta bertan orgen desfilea, artisautza azoka eta mutil dantzak izaten dira.
6.Eguna Bertizko Jaurerria, natur parke ederra, eta Bidasoa aldea, etnografiaren paradisua
lehendabizi. Herri hori oso ezaguna da onddo eta perretxiko zaleen artean, eta duela 100 urte izena eman zion bainuetxea berreskuratu dute. Ondoko herrian ere, Zubietan, errota zaharra berreskuratu eta ekomuseo bilakatu dute; errota hori 1785. urtean eraiki zuten ibaiaren parean. Horren barnean, hiru errota daude oraindik lanean. Garia
nabarmentzen da. XV. mendeko leinudorre tipikoa da, eta egurrezko oholtza du. Eta Urrotzetik Leurtza urtegien gune naturalera, pagadi ikaragarri baten erdian eraikitako bi urtegi txikietara, iristen ahalko gara. Frantziarako bidean zenbait herri ditugu. Sunbilla, hiru arkuko harrizko zubiarekin; Etxalar, baserri ederreko
Zubietako errota, barnealdea.
Bertizko Jaurerria 2.040 hektarea dituen natur parkea da. Bertan haritzen, haltzen, pagoen eta gaztainondoen basoak dira nagusi. Bada belardi eder eta dotore bat, munduko hainbat lekutako espezie exotikoak dituena, baita Naturaren Interpretazio Zentro bat ere, bisitariei bertako ondare aberatsa erakusteko lekua. Gaur egun Nafarroako Gobernuarena da eta aisialdirako eta zenbait ibilbide hasteko leku bilakatu da. Bertiz Gipuzkoarekin lotzen duen errepidea Bidasoa errekaren ondoan ibiltzen da, Bidasoaren ubidearen parean. Donezteben Leitzara daraman errepidea abiatzen da, Ezkurra ubidetik jarraitu eta Elgorriagara iristen da
Bertiz, jaurerria.
eta artoa ehotzen dute. Gainera, bada erakusketa etnografiko bat, eskualdeko tresna tipikoak biltzen dituena. Donamarian, Jauregia dorre-etxea 24
herria, uso-ehiza arte bilakatzen duen lekua; Lesaka eta bertako dantzariak, urtero, uztailaren 7an, makil dantza egiten, Onin errekaren petrilean; eta
Bertako gastronomia anitzean pagausoa eta bestelako ehizakiak nabarmentzen dira. Bertan dastatzen ahalko dugu, baita ere, Bidasoako izokina, ahatejakiak, piper-opilak eta Sunbillako kanutillo ospetsuak.
Ekitaldiak Donamaria, Jauregia dorrea.
Bera, Baroja familiaren jaiolekua. Herri horietako gehienak 27 kilometroko bide lau batek elkar lotzen ditu, Bidasoaren trenbide zaharraren ibilbidea aprobetxatuz sortutakoa.
Gastronomia
Joaldunak.
Ituren eta Zubieta herriak Nafarroako inauteririk jator eta ezagunenetako baten neguko ospakizunak elkartzen ditu. Joaldunek eta beren segizio anitzak izpiritu gaiztoak uxatzen dituzte. Badira beste inauteri ospakizun interesgarriak ere eremu horretan. Lesakan zaku zaharrak ateratzen dira; Arantzan mozorroak ditugu; eta Beran buhame eta kauteren konpartsa eta i単ude eta artzaien desfilea. Uztailaren 7an, Lesakako sanferminetan, makil dantza egiten dute errekaren pretilean.
25
Etxalar, eliza eta hilarriak.
7.Eguna Aralar mendia, Leitzaran eta Ultzama. Paseoak natura berdean.
Aralar mendi dotorearen oinetan Lekunberri dugu. Bertan, izkinetan eta leihoetan harlandua eta fatxadetan armarriak dituzten etxebizitza tradizional anitz daude oraindik. Herri gunea San Joan Bataiatzailearen parrokiaren inguruan dago. XVIII. mendeko eraikina da, nabe bakarrekoa eta burualde zirkularrarekin. Lekunberritik Plazaolaren Natur Bidera
sar gaitezke. Bide horrek izen hori bera zuen eta Iru単a eta Donostia lotzen zituen trenaren trenbide zaharra berreskuratu du, eta Mugirotik Andoainera bitarte ibil daiteke, oinez, bizikletaz zein zaldiz. Aralar mendira igotzeko errepidea ere
eta badira estalaktita eta estalagmita eder-ederrak: horietako batzuk 60 metro luze eta 20 metro gora dira. Mendiaren tontorrean, 1.341 metrotan, Aralarko Santutegia dugu. Tenplu txikia da, goialdean hiru abside erdi-zirkular dituzten hiru nabekoa. Kaperan San
Lekunberritik abiatzen da. Aralar gune karstiko handia da, Nafarroa eta Gipuzkoa artean dago eta bertan mendizaleek txangoak egiteko aukera dute. Astitzen Mendukiloko leizea nabarmendu behar da. Hiru gune ditu,
Migelen irudi barrokoa eta XII. mendeko erretaula erromanikoa gordeta daude. Azken hori Europako esmaltegintzako obra nagusietako bat da. Santutegiaren inguruan Arakil ibarraren eta Andia mendiaren ikuspegi ederrak ditugu.
Astitz. Mendukiloko leizea.
Orgiko hariztia.
26
Ekitaldiak
Aralar, erretaula.
Arakil ibarrean trikuharrien ibilbide ezaguna dago, eta bertatik ere, pista batetik, santutegira iris gaitezke. Leitzarako bidean, Uitzi eta Gorritiko herri gune ederrak eta bertako etxe noble handiak bisitatzea polita izanen da. Eta Leitzan, bertako harri grisurdintsuko eliza ospetsua, karrapea eta guzti, ikusten ahalko dugu. Usategietako gainetik abiatzen den mendi-bide batetik, Kornietako parke eolikora iritsiko gara. Parkeak ingurunearen ikuspegi ederra emanen digu, mendi-gainez inguraturiko larre, oihan eta abereekin. Iru単etik N-121-A errepidea hartuta, Ostitzeko saihesbidea hartuz (NA 411), Ultzama ibar berdera iritsiko gara. Bertan, Orgi oihana dago, duela 4.000 urte baino gehiagotik bertan dagoen 80 hektareako hariztia. Gaur egun, Aisiarako Natur Eremurako egokitu dute, aberastasun naturala zaintzea eta aisialdirako aprobetxamendua uztartzeko helburuz.
Altsasun, hainbat ospakizun egiten dituzte. Horien artean honakoak nabarmentzen dira: Santa Ageda (otsailaren 5ean), gazteak protagonista dituena; inauteriak, momotxorro pertsonai tradizionalarekin; San Pedro ermitara erromeria (ekainaren 29an); eta iraileko ganadu feria. Uharte Arakilen, abuztuko azken igandean, Artzai eguna egiten dute. Bertan izaten dira Nafarroako artzaintxakur eta gazta lehiaketak. Leitzan ingurutxo dantza tradizio handia da, herritar guztiek dantzatzen dute bertako festetan, abuztuaren 10ean. Ingurutxoa bikoteka dantzatzen da, eta Nafarroako talde dantza nagusia da.
baitan egiten dutena. Badira beste produktu nabarmen batzuk ere, esate baterako hestebeteak, ardi eta bildots haragia eta sagardoa. Ezin dugu Ultzama ibarra utzi ardiesnez egindako mami bikainak eta, udazkenean, onddo beltza preziatua probatu gabe.
Gastronomia Aralar inguruko ibarretako produkturik tipikoena ardi-gazta da, Nafarroa eta Gipuzkoako Idiazabal jatorri-izenaren 27
Kaikua, gaztanbera eta intxaurrak.
8.Eguna Zangoza eta inguruak. Xabierko Gaztelua eta Leireko Monasterioa. Erronkari ibarra.
Zangoza Santiagorako bidea da, bidegurutzeen eta erdi aroko muga zaharren lurraldea. Bertako monumenturik esanguratsuena Andre Maria elizaren portada erromanikoa da. Nabarmentzekoak dira, baita ere, Santiago eliza, Vianako Printzearen eta Vallesantoro jauregiak eta Karmen eta San Frantzisko komentuak. Zangozatik 8 kilometrotara, Xabierko Gaztelua dugu, San Frantzisko Xabierkoaren jaiotetxea. San Frantzisko Xabierkoa Nafarroako patroi eta kristautasunaren misiolari garrantzitsuenetako bat da: 1541. eta 1552. urteen bitartean, Afrika, Asia eta Ozeaniako leku askotan ibili zen eta Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko nolabaiteko kultur zubia izan zen. Gazteluak X. eta XI. mendeetan eraikitakoa da, eta azkeneko zaharberritze bikaina 2005. urtean egin dute. Handik hurbil, uretako kirolen gune den Esako urtegia dago. Gertu dugu, baita ere, Leireko San Salbatore monasterioa, izen bera duen mendi inguruetan eraikitakoa, ikuspegi ikaragarriak dituen bazter eder batean. XI. eta XIV. mende bitartea eraiki zuten, eliza prerromaniko zahar baten gainean. Bertan, bereziki aipatu beharrekoak dira kripta erromanikoa eta Speciosa izena duen atea, XII. mendeko atari bikaina. Irunberriko arroila.
28
Erronkari eskuz egindako ardi-gaztaren eta ogi mamien paradisua da. Gaztetan, izan ere, jatorrizko izen propioa dute.
Ekitaldiak
Burgi, almadiak.
Irunberrin, Arbaiun eta Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera dago. Horri esker uraren eraginez haitzetan sortutako arroila ikaragarri horien inguru naturala hobeki ezagutzeko aukera izanen dugu. Batean zein bestean, bertan bizi diren hegaztiak behatzeko etenalditxoa egitea merezi du, batez ere sai arreen hegaldi dotorea ikusteko. Iparralderago, Frantzia eta Huescarekin mugan, Erronkari ibarra dago. Zazpi herri ederrek osatzen dute, eta bertan gordetzen eta ohoratzen dituzte gure geografiako tradiziorik bitxienetako
Uxue, artzainen ogi-papurrak.
batzuk. Horiek ezagutzen ahalko dituzue Almadiaren museoan (Burgi), Julian Gayarre tenorearen museoan (Erronkari), Oroitzapenaren Etxean (Izaba) eta Gaztaren museoan (Uztarroze) eta Naturaren Interpretazio Zentroan (Erronkari) bisita eginez. Erronkari ibarretik iparraldera Belagua eta Larrako erreserba ditugu. Bertan iraupen eskia praktikatzen da, eta aukera dago, baita ere, Hiru Erregeen Mahaiko (2.422 m), Auñamendiko (2.507 m) eta Ukerdiko (2.248 m) tontorretara abiatzeko.
Zangozako herritarrek urtero, urtarrilaren 6an, ahal duten guztia ematen dute Erregeen misterioa antzezteko. Hori Espainian oraindik mantentzen diren lau auto sakramentaletako bat da, eta bertan herriko hainbat biztanlek hartzen dute parte, batez ere haurrek. Erronkari ibarrean ehunka biztanle elkartzen dituzten bi festa erritual ospatzen dituzte. 1992. urtetik, apirilaren amaiera eta maiatzaren hasiera bitarte, Burgin Almadiaren eguna egiten dute. Egun horretan bost kilometroko jaitsiera egiten dute, garai batean Nafarroako iparraldetik Zaragoza eta Tortosa arte errekak gurutzatzen zituzten ontzi tradizional horietan, enborrez egindakoak. Hiru behien zerga uztailaren 13an ospatzen dute, urtero, apenas etenik gabe 1375. urtetik. San Martin harriko mugarrian egiten dute, 1.760 metrotan. Ospakizun horietan, Frantziako Baretous ibarreko alkateek, zeremonia bitxi baten ostean, hiru behi ematen dizkiete Erronkariko agintariei. Hori guztia garai batean abereentzako larre eta iturriengatik etengabe izaten ziren gatazkak konpontzeko hitzarmen baten ondorio da.
Gastronomia Zangozan, monumentu arkitektonikoez gain, gastronomia aberatsa ere bada. Aipamen berezia merezi dute “potxa” deitutako babarrunek, etxean egindako hestebeteek eta “glorias de yema” direlakoek. Zangoza, Andre Maria elizaren portada.
29
Leireko monasterioa, kripta.
9.Eguna Erriberri. Erdi aroko herria, Erdi aroko dinastien altxorra. OIivako monasterioa, gotorlekuak eta harresiz inguratutako hiriak Nafarroako Erdialdea Nafarroako erregeerreginek arabiarren eta inguruko monarkien aurrean eraikitako gotorlekuen eta gazteluen lurraldea da. Tafalla dugu eskualdeko zerbitzuen eta ekonomiaren gunea, eta, handik bost kilometrotara, Erriberri dugu, Karlos III.-ren garaian Nafarroako Gortearen egoitza izandakoa. Herriko kaleek erdi aroko egitura dute oraindik, etxe handi eta jauregi errenazentista eta barrokoekin apaindurik. Erriberriko monumentu nagusia Errege-erreginen Jauregia da; bertako parterik zaharrena paradore nazionala bilakatu zuten duela zenbait urte. Jauregi Berria, Karlos III. eta Leonor Trastamara errege-erreginen ekimenez eraikitakoa, gotiko frantses estiloan egin zuten, garaiko jauregi frantses onenen handitasun berarekin. Errege-erreginen Jauregi ikaragarriarekin eta Santa Maria eta San Pedro eliza ederrekin batera, Erriberrik badu beste erakargarri bat: Mahasti eta ardoaren erakusketa gunea, XVII. mendeko jauregi batean egindakoa. Eskualde osoko upeltegi eta kooperatibek ateak zabaltzen dituzte, urte osoan zehar, bisitaldi gidatuak eta dastatzeak eginez. Bidean Uxuerantz eginez gero, San Martin Unx herrira iritsiko gara. Bertan aurkituko ditugu erdi aroko hiri multzo nabarmena eta kripta erromaniko ederra San Martin de Tours elizan. Uxuen, harriz egindako kale estuko herri gunea Erriberri, gaztelua.
30
ikusteko aukera izanen dugu, hainbat estilotan eraikitako Andre Mariaren gotorleku-elizaraino gora egiten duten kaleak. Herritik joan aurretik, bertako ogi mami eta almendra garrapiĂąatu ospetsuak dastatu beharko dira. Hegoalderantz, Pitillasko aintzira dugu. Natur erreserba izendatutako hezegune handia da, eta bertan hegaztien behatokia eta material grafikoa eta ikus-entzunezkoa ezarri dute. Zenbait kilometro hegoalderago, Arrada dago. Harresi-barruti bat da, muino baten gainean eraiki eta XVI. mendean
urruntzea merezi du. Hantxe Las Eretas aztarnategia, Burdin Aroko herrixka gotortua (K. a. VII. m), bisitatu ahal izanen dugu. Mendigorriaren ondoan aurkitzen dira Andelos hiri erromatarren aztarnak. Orbaibarrak ere erdi aroaren esentzia gorde du. Tafallatik ipar ekialdera dagoen eskualde trankila da, tradizio handiko herri txikiak elkartzen dituena. Horietan mantentzen dira oraindik erromanikoko harribitxiak, harrizko gurutzeak, hilarriak, elizak eta leinuetxeak ere. Olivako monasterioa.
Ospe handia dute Uxueko almendra garrapiĂąatuek, bai eta Artaxoako “Royoâ€? turroiak eta Tafallako pinazi gozokiek ere.
Ekitaldiak
Etxanoko San Pedro, Oloritz (Orbaibar).
suntsitutakoa. Zarrakaztelun, Olivako monasterioan geldialdia egin beharra dago. Multzo arkitektoniko ikaragarria da, XII. mendeko zistertar estiloko elizarekin, klaustro gotikoarekin eta abadiajauregiarekin. Tafallatik ipar-ekialdera, NA-6030 errepidea jarraituz, Artaxoara iritsiko gara. Artaxoan, bertako Zerkoa dugu ezagunena, 1085 eta 1109 urteen artean eraikitakoa. Artaxoako Zerkoan gaur egun jatorrizko 14 almenadun dorre horietatik 9 daude oraindik, eta jatorrizko bi atari ere bai. Barruan, San Saturnino gotorleku-eliza nabarmentzen da, XIII. mendeko tenplua, portada gotiko ederra duena. 3,6 kilometroko bide balizatu batek Portillo de Eneriz eta Farangortea trikuharrietaraino eramanen gaitu. Berbintzanara joateko
Gastronomia Erriberri ardoaren hiriburua eta Ardoaren Museoaren egoitza da. Eremu osoan mahats uzta bikainak biltzen dira eta bisitatzen ahal diren upeltegi ospetsuak daude.
31
Artaxoan laia lasterketa egiten dute urtero, azaroan. Lehiaketa ikusgarria da; bertan, herriko gazteak trebe ibili behar dira lurra goldatzeko tresna horien gainean. Laia horiek goldea erabiltzen hasi aurretik erabiltzen zituzten, XX. mendera arte. Gaur egun Tafallan bi ganadu feria egiten dute urtean. Handiena otsaila hasieran egiten dute eta 1419. urtean du jatorri. Abuztuko herriko jaietan ere bisitari anitz biltzen da, Salve tradizionalean eta zezenekin kaleetan egindako entzierroetan. Maiatzean Uxuera egindako erromeriak, batez ere Tafallakoa, Nafarroako zaharrenak eta jendetsuenak dira. Ama Birjin beltzaranaren santutegiraino eskualdeko herri askotako jendeak erromesaldia egiten du, udaberrian. Erriberrin, uztail eta abuztuan, Antzerki Klasikoaren Jaialdia egiten dute, eta irailaren hasieran Mahats-bilketaren festa.
10.Eguna Nafarroako Erribera. Errege Bardea, basamortu irudia. Tutera, hiru kulturako hiria: arabiarra, judutarra eta kristaua.
Errege Bardeako Natur Parkea 42.500 hektareako eremua da, erdibasamortuarra, eta UNESCOk Biosferako erreserba izendatu du. Han, higadurak lautada altuek, tontorrek eta sakanek osatutako paisaia eratu du. Eta hiru erreserba natural ditu: Rincon del Bu izenekoa, Caidas de la Negra izenekoa eta, eremuaren iparraldean, Eguarasko barrutiaren erreserba naturala. Bardea oinez, bizikletaz eta motordun ibilgailuetan ibil daiteke. Ibilbide guztietan beharrezko seinale guztiak daude, aukeratutako garraio moduaren arabera. Edonola ere, Bardeako ikuspegi panoramiko ederrenen arteko bi Aguilares gainatik eta Pilatoren Balkoiko harrapariak ikusteko behatokitik ikus daitezke. Erriberako hiriburua, eta bizilagunetan Nafarroako bigarren hiria, Tutera da. Hiria arabiarrek eraiki zuten IX. mendean eta Islamaren menpe izan zen 1119. urtera arte. Urte horretan Nafarroako-Aragoiko erresumara sartu zen. Bertan, 400 urtez, arabiarrak, kristauak eta judutarrak elkarrekin bizi izan ziren, eta, gaur egun hirian ibilbidea eginez, iraganeko kultura aberats horren aztarna anitz aurkituko ditugu. Jauregi barroko eta errenazentisten ondoan, katedrala nabarmentzen da, monumentu nazional izendatutakoa. 1180. urtean eraiki zuten, meskita zaharraren gainean, eta
kanpoaldean XVII. mende amaierako dorrea eta Ama Birjinaren, Andre Mariaren eta Judizioaren portadak ikus daitezke. Barnealdean, klaustro erromanikoan meskita zaharraren apaingarriak dira oraindik. Tuteran beste leku interesgarri batzuk ditugu, Foruen Plaza, Mu単oz Sola Arte Modernoaren Museoa, Uharteko Markesaren jauregia eta Magdalenaren zubia eta eliza, San Adriango Markesaren jauregia eta beste.
32
Erribera hori baino askoz ere gehiago da. Fiteron monasterio zistertarra dugu, iberiar penintsulan eraikitako lehendabizikoa. Erdi Aroko arkitekturaren harribitxia da, 1931. urtean monumentu nazional izendatutakoa. Fiterok, gainera, ur termalen balneario ospetsua du. Tarazonicaren Natur Bidea Tuteratik Tarazonara (Zaragoza) bitarteko 22 kilometroak egiten ditu, trenbide zaharra aprobetxatuz.
Barazkiak. Tutera (Tuterako Udalak utzia).
Arguedasen Senda Viva eraiki dute, 50 espezie baino gehiagoko animaliak dituen parkea. Animaliak erdi aske daude eta familiako kide guztientzako atrakzioak eta ikuskizunak daude. Badira beste herri interesgarri batzuk ere. Horietako bat Corella dugu; herriguneko elizak, komentuak, jauregiak eta jauretxeak liluragarriak dira. Valtierra ere aipatzekoa da; hemen harkaitzetan egindako leizeak berreskuratu dituzte eta landa ostaturako eskaintzen dituzte orain. Melida eta Caparroso artean Arradako harresi-barrutiko gazteluaren eta harresien hondakinak daude, eta horren aurrean, nagusi, zaharberritutako San Nikolas eliza, XII. mendekoa.
Gastronomia Nafarroako Erriberari eta Tuterari buruz hitz egitea gastronomiaz hitz egitea da. Ebro ibaia bertatik pasatzen denez, lurra benetan emankorra da, eta baratze anitz dago. Nafarroako Erriberan frogatutako kalitatea duten barazkiak daude: orburuak, zainzuriak, kardua, kukuluak, espinakak, borrajak, etab. Horiek guztiak jatetxeetan eskaintzen dituzte, eta bereziki aipatu behar da platerik tipikoena, menestra, hainbat barazkirekin egindakoa. Erriberan badira gozo asko eta jatorri izeneko ardo beltz eta gorri anitz ere.
Errege Bardea.
zabala izaten da, eta horien artean nabarmentzen da La Revoltosa dantza Foruen Plazako kioskoaren inguruan. Erriberan ere dantzak garrantzia handia du, batez ere “Paloteado� izeneko makil dantzak. Cortesen eta beste herri askotan egiten dituzte.
Ekitaldiak Inauterietan Erriberan pertsonai tipikoak ditugu: zipoteroak Tuteran, zarramuskeroak Cintruenigon eta zarrapoteroak Cascanten. Badira bereziki aipatu beharreko ospakizunak ere: Corellako Aste Santuko prozesioa, Volatinaren eta Aingeruaren jaitsieraren zeremonia jendetsuak (interes turistiko nazionaleko festak izendatutakoak) Tuterako Aste Santuan, eta abereen sarrera Pirinioetako ibarretatik Errege Bardeara. Tuterak uztailean egiten ditu herriko festak, Santiagoren eta Santa Anaren omenez. Ospakizunen programa oso Tarazonicaren Bide Berdea.
33
Tutera. Aingeruaren jaitsiera.
Lau urtaroen
Erresuma Udaberria: elur urtze berdea Udazkena, Nafarroan, ´Bideetatik ibili, naturan jarduerak –piraguismoa, rafting, arrantza edo ibilaldiak txirrindulaz– egin eta Aste Santuko festez gozatzeko urtaro ezin hobea da. Mahaian, menestra, zainzuri eta izokinaren aroa da. Irunberriko arroila, almadiak.
Udazkena: Nafarroa okrez jantzita Nafarroari on egiten dio udazkenak, Iratiko oihana da horren adibiderik garbiena, eta guztia goren aldian dagoela ikusten da Urbasako altueretatik edo Arbaiungo arroilako begiratokitik. Txangoak egin edo ehizatzeko, hala nola leku askotako zizak bildu eta dastatzeko eta Erdialdeko mahatsbilketaren hasiera egunak dira. Udazkenean, ehizatutako uso edo basurdeak saltsa gozoekin prestatzen dituzte. Iratiko oihana, pagadia.
34
Hiruzpalau eguneko bidaia bat egin edo gure artean astebete igaro nahi baduzu, Nafarroak gauza eder-ederrak eskaintzen dizkizu udaberri, uda, udazken eta neguan, kolore eta zapore ezberdinetako urtaroetan.
Uda: festen aroa Iru単ako Sanfeminak aukera ezin hobea da festaz gozatzeko, uztaileko lehen egunetan. Dena dela, beste herrietan ere alaitasuna eta nafarren abegitasuna dira nagusi. Uda txirrinduz ibili, mendian ibili, igeri egin, zaldi gainean ibili eta, nola ez, monumentuak bisitatu eta kultur programazioez gozatzeko aroa da baita ere. Mahaian, entsalada fresko eta Nafarroako gastronomia apartaz gozatzeko unea da. Sanferminak, zapiak.
Negua: zapaldu gabe dagoen elurra zapaltzea Negua Iraupen edo mendiko eskia egin edo elur erraketekin Erronkari eta Zaraitzun paseatzeko aroa da. Lantz, Zubieta, Ituren edo Altsasuko inauteriak, tradizio landatarraren adibide bakarra dira. Neguan, gustu finenek babanabarra gozoak, haragiak, gaztak, postreak, ardoak eta Nafarroako likoreak baloratzen jakinen dute. Eskia Belaguan.
35
Opor lasaiak Masifikaziotik ihesi egin eta lasaitasuna aukeratzen duten pertsonek Nafarroan aurkitu dute naturarekiko harreman estuan oinarrituriko bizimodu lasai eta atseginez gozatzeko aukera. Pirinio berdeetan, Iru単errian. Erdialdean edo Erriberan, aukeratzen den bazter lasaia aukeratuta, beti egonen da aukera, kirol jarduera lasaietan aritzeko, termalismoaz gozatzeko eta gertuko herri, paraje, tenplu edo monasterioak bisitatzeko.
Lekaroz.
Kultura naturan Nafarroan, kultura eta natura, lotu, nahastu eta fusionatzen dira. Ezinezkoa da ia bata ulertzea bestea kontuan hartu gabe.
Pirinioetan, Orreagako Kolegiata, Zugarramurdiko leizeak, Aralarko San Migel, edo Aezkoako garaiak. Iru単erriak adierazpen garaikideak eta historikoak nahasten ditu: Arte Garaikidearen zentrotik, Jorge Oteizaren museotik edo Gazolatzeko elizatik, Nafarroako Museoraino, Artxibo Nagusitik eta katedraletik igaroz. Erdialdean, Zangoza monumentala, Xabierko gaztelua, Leireko monasterioa, Uxue, Eunate, Gares, eta Erriberriko Errege Jauregia Lizarra eta Irantzuko eta Iratxeko monasterioak. Erriberan, Olivako eta Fiteroko monasterioetaz gain, Corella eta Tutera ikustea merezi du.
Olivako monasterioa, arrosa-leihoa.
Jorge Oteiza museoa.
36
Leireko San Salbatore monasterioa.
Donejakue bidea, Nafarroan barna Donejakue Bideak bi bide nagusi eta hainbat bide sekundario ditu Nafarroan. Gehien erabili den ibilbidea, Luzaide, Ibañeta eta Orreagako kolegiata mitikotik sartzen dena da. Auritz, Erro eta Esteribarretik igaro eta gero, bidea Iruñerrira iristen da. Beste bide nagusia Aragoiko Pirinioetatik datorrena da eta hainbat altxor agerian uzten ditu: Zangozako Santa Maria eliza, Leire edo Eunate. Bi ibilbideek Garesen egiten dute bat eta bertako zubi erromanikoak Lizarra monumentalerantz zuzentzen
gaitu. Lizarra igarota, Iratxe, Los Arcos, Torres del Rio eta Viana. Ibilbide sekundarioen artean hauexek dira aipagarrienak: Baztangoa, eta Ebro ibaiarena. Auritz.
Erromesaren monumentua, Erreniega.
Orreaga.
Nafarroa, Landa Turismoa Nafarroako landa ostatuak kalitate handikoak eta bereziak dira. Eskaintza gero eta ugariagoa eta zabalagoa da, eta horrek egin du Nafarroa lidergoan mantentzea luzaroan landetxeak –etxe osoak edo logelaka–, apartamentuak, aterpetxeak, kanpinak, edertasun izugarriko guneetan kokaturiko hotel xarmangarriak, nekazalturismoko ostatuak. Nafarroako landa ostatuek bezeroen erosotasun nahiak asetzea dute helburu. Hori egiaztatzen dute turismo kalitatearen “Q” ziurtagiria duten berrogeita hamar establezimendu inguruk.
Landetxea.
37
Biltzarrak, bilkurak, promozioak
Iruña, Baluarteko aretoa (Baluartek utzia).
Nafarroa lurralde ezin hobea da biltzarrak eta bilerak egiteko. Horiek egiteko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioa dauka –Espainiako handienetako bat da– Eta horretaz gainera, Nafarroak hoteletan eskaintza zabala, kalitate handiko gastronomia eta bertako unibertsitate ezagunen nazioarte mailako azpiegitura du. Nafarroaren hurbiltasuna eta bere zabalera jomuga ezin hobea da ere promozio bidaiak eta enpresen bilerak egiteko.
Sanferminak, Festa Unibertsala
Iruña, Baluarteko Enparantza (Baluartek utzia).
Sanferminak, mito bat dira Ernest Hemingway idazleari – eta, urtero, festen alaitasun eta berezitasunak bultzaturik hurbiltzen diren milioika bisitariri esker. Uztailaren 6an hasten dira festa hauek eta, egun horretatik uztailaren 14ra bitarte, entzierroak eta zezenketak eguneroko ikuskizun bihurtzen dira. Sanferminez gozatzea Nafarroa ezagutzeko aukera aparta izaten ahal da aldi berean. Festatik barealdira igarotzeko.
Javier Cigaren kartela, 1920 (xehetasuna).
38
Sanferminetako entzierroa.
Eta gainera...
39
Kirola, jakina Nafarroan kirola egitea natura ezagutu eta harekin erlazionatzea da; paseatzea, mendian ibiltzea, Tourra bost bider irabazi duen Miguel Indurain txirrindulari egin zen bideetan mendiko zein errepideko bizikletan ibiltzea da. Urteko edozein arotan egiten ahal dira ibilbideak, Nafarroako bidexka ugariei esker: eskalada egin, parapenten hegan egin edo espeleologia iraupen edo
mendiko eskia praktikatzea eta Urarekin – loturiko kirolak, eta baita zaldiketa, edo golfa ere, naturaz inguraturiko zelai ezberdinetan. Jarduera horiek zein beste batzuk egiteko, hala nahi izanez gero, enpresa espezializatuen aholkularitza jasotzen ahal da beti.
Nafarroa, San Frantzisko Xabierkoaren sehaska Xabierko herriko goreneko kaskoan, Nafarroako erdialdean, Zangozatik 8 kilometrora, Xabierko Gazteluaren silueta gailentzen da. 1506. urtean hantxe jaio zen San Frantzisko Xabierkoa, misiolari ezagunenetakoa munduan, Nafarroako zaindaria eta, San Ignazio Loiolakoarekin batera, Jesusen Lagundiaren sortzailea. Gazteluaren lehenbiziko berriak X. mendekoak dira. Orduan seinale-dorre bat eraiki
zen, Omenaldiaren Dorrea. Oso kokaleku estrategikoan zegoenez, Nafarroako eta Aragoiko erresumen arteko mugan, gotorleku bihurtu zen eta, pixkana-pixkana, beste zati batzuk gehitu zitzaizkion. Gaztelua behin baino gehiagotan berreraiki da. Azkeneko aldiz 2005ean zaharberritu zen. Babesak eta kanoizulo eta gezileihoak atxiki dituzten gaztelu bakanetako bat da Xabierkoa. 40
Xabierko gaztelua.
Nafarroa naturala da Andia mendia, Beriain.
Nafarroa paradisu da natura eta ekoturismoa maite dutenendako. Lurraldearen % 50ek ia natur katalogazioren bat du. Badira hiru Natur Parkeak, bi Naturaisiarako eremuak eta beste 100 Babesguneak. “Nafarroa naturalaren” ezinbesteko lekuen artean, aipatutako Iratiko oihana, Arbaiun eta Irunberriko arroilak, Urbasa, Andia eta Aralar mendiak, Orgiko
hariztia, Ikaburu-Urdazubiko, Mendukilo, eta Zugarramurdiko leizeak, eta Plazaolaren Natur Bidea Pirinioetan. Iruña Berdea –Arga ibaiaren parkea, Ziudadela eta Yamaguchi Parkea. Erdialdean El Bordón eta Pitillasko aintzirak. Erriberan, Errege Bardeak eta Tarazonicaren Natur Bidea.
Ekoturismoa, Irunberriko arroila.
Urederra.
Ardoen lurraldea Antzinako Erresumak kalitateko jatorrizko bi deitura ditu: Nafarroakoa eta Errioxakoa. Ez da harritzekoa, bada, ardoaren kulturak lurralde honetan sustrai sendoak izan eta bisitaria mahats-bilketa, ardogintza, enologia eta dastatzearen arteari loturiko jarduerak ezagutu eta horiez gozatzera gonbidatzea. Nafarroako Foru Komunitateko upeltegiek
ateak zabaltzen dituzte ardo dastaketak kultur ziklo, ibilbide edo bisitekin tartekatzeko.
Tempranillo-mahatsa (Nafarroa JDKak utzia).
41
Señoría de Otazu ardandegiak.
Nafarroan ikastea Iruña NUP, liburutegia (NUPek utzia).
Urtero, mundu osoko ikasle askok aukeratzen dute Nafarroa euren ezagutzak zabaldu, eta kultur zein hezkuntza eskaintza handiko Erkidegora hurbiltzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta izen handiko beste hainbat hezkuntza zentrok udako ikastaroak (gaztelaniazko zein euskarazko irakaskuntza) eta maila handiko graduatuondoko ikastaroak eskaintzen dituzte.
Iruña, Nafarroako Unibertsitatea.
Iruña, NUP.
Iruña NUP, campusa (NUPek utzia).
Hegaztien behaketa Nafarroa aberastasun handiko lekua da hegaztiei dagokienez, Iberiar Penintsularen barruan. 246 hegazti espezie zenbatu dituzte eta dauden behatzaileek horiez gozatzeko aukera dute. Pitillasko aintzira edo Las Cañas urtegia eremurik ezagunenetarikoak dira jendearen artean oro har, baina hegazti behatzailerik zorrotzenek ongi ezagutzen dute hainbat guneren potentzialtasuna: Arbaiungo eta Irunberriko arroilak, eta
hainbat igarobide, hala nola, Ibañeta edo Etxalar.
Antzarak.
42
Etxauri, hegaztien behaketa.
Koartza.
Argibideetarako: NAFARROAKO GOBERNUA
OSTATU ELKARTEEN WEBGUNEAK
Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia Turismoko Marketingaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua Tfno: : 848 426249/427744 turismo@navarra.es
Asociación de albergues Lagun Artea www.alberguesnavarra.com
NAFARROAKO GOBERNUAREN TURISMO BULEGOAK Nafarroako informazio turistikoa Tel: 848 420420 oit.pamplona@navarra.es Iruña Tel: 948 420700 oficinaturismo@pamplona.es Bertiz Tel: 948 592386 oit.bertiz@navarra.es Lizarra Tel: 948 556301 oit.estella@navarra.es Lekunberri Tel: 948 507204 oit.lekunberri@navarra.es
Erriberri Tel: 948 741703 oit.olite@navarra.es Orreaga Tel: 948 760301 oit.roncesvalles@navarra.es Erronkari Tel: 948 475256 oit.roncal@navarra.es Zangoza Tel: 948 871411 oit.sanguesa@navarra.es Tutera Tel: 948 848058 oit.tudela@navarra.es
Otsagabia Tel: 948 890641 oit.ochagavia@navarra.es
OVERTRAILS www.overtrails.com
CR LISTEN PYRENAILS ATLANTIC www.navarraseleccion.com www.pyrenails.com DESTINONAVARRA www.destinonavarra.com
SUKARTEAN www.sukartean.com
INCOMING NAVARRA TURNAVARRA www.incomingnavarra.com www.turnavarra.es NAVARRA ADENTRO www.navarraadentro.com
Asociación de Hostelería de EstellaLizarra www.estellaciudadcomercial.es Asociación de Hostelería del Plazaola www.plazaola.org Asociación Navarra de Hostelería www.hostelerianavarra.com Asociación Navarra de Restauración y Turismo Rural www.turismoruralsingular.com Asociación para la promoción de la Comarca de Sangüesa www.bajamontana.com Asoc. Pequeña Hostelería ANAPEH www.anapeh.com Asociación Turística de la Zona Media de Navarra www.navarrazonamedia.com Campings de Navarra www.campingsnavarra.com
Casas Rurales Orreaga-Irati www.orreaga.net Casas Rurales Pirineo Navarro www.pirineonavarro.com Casas Rurales de la Ribera Navarra www.riberanavarra.org Casas y Apartamentos Rurales Valle Roncal www.roncal-salazar.com Casas y Apartamentos de Sakana-Urbasa www.sakanaurbasa.com Casas Rurales Tierra Estella-Urbasa www.casasruralesdenavarra.net Casas Rurales la Valdorba www.alojamientosdenavarra.com Federación de Turismo Rural www.turismoruralnavarra.com Hoteles de ensueño San Virila www.sanvirila.com
Casas con Agroturismo Abelore www.agroturismosnavarra.com
Hoteles Nobles del Reyno (hoteles con encanto) www.noblesdelreyno.com
Casas Rurales Aralar-Urbasa-Andía www.aralar-urbasa.com
Hoteles de Pamplona www.hotelespamplona.com
Casas Rurales Comarca de Pamplona www.irunaldea.com
Hoteles de Tudela www.hotelestudela.com Hoteles Rurales www.hotelesruralesnavarra.es
BIDAIA AGENTZIA HARKORRAK ANAVARRA.COM www.anavarra.com
Asociación de agroturismos de Navarra www.agroturismonavarra.org
Casas Rurales Hiruak-Bat www.baztan-bidasoa.com www.pirineonavarro.org
© Nafarroako Gobernua Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusi Turismoko Marketingaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua Diseinu grafikoa: 20&02 Otero & Ollo Comunicación, S.L.L. Lege gordailua: NA-699/2015 43
Argazkiak: Archivo fotográfico del Servicio de Promoción e Imagen Turística Marketing y Desarrollo de Productos Turísticos Luis Otermin · Tryon · Larrión & Pimoulier Javier Ederra · Xavi Giménez · Patxi Uriz Jorge Nagore · Alfonso Percaz · Javier Azpilicueta Javier Ederra~Nicolás Lopez · Foto Mena (Elizondo) Oscar Montero · J. L. Domench~J. Azpilicueta J. L. Zúñiga · Adolfo Lacunza · J. M. Martínez J. I. Moreno · Javier Noáin · Línea Diseño Gráfico C101
Nafarroako Turismo-App ofiziala deskargatu DOHAINIK
www.turismo.navarra.es TEL. +34 848 420 420
www.facebook.com/TurismoReynodeNavarra
www.twitter.com/TurismoNavarra