Oianguren BHI ikt gida 2013 2014

Page 1

IKT-ak OIANGURENen

IRAKASLEENTZAKO GIDA 2013-2014

OIANGUREN IKT GIDA

IKT-ak IKASTETXEKO ORDENAGAILU SAREA SAREKO KARPETAK

Ondoko orrietan dituzue ikastetxean ditugun IKT baliabideen azalpenak.

GELA BEREZIAK MOODLE ESKOLA 2.0 ARAUDIA E-INIKA

www.oianguren.hezkuntza.net

Gizartea aurrera doa eta OIANGUREN Institutuak ezin du atzean gelditu.

http://www.elearning.hezkuntza.net

E-INIKA


IKT-ak OIANGURENen

Ikastetxeko ordenagailu sarea Zer da? Sare honen bidez ikastetxeko ordenagailu guztiak lotzen dira zerbitzari baten bidez eta, bide batez, ordenagailu guztietan INTERNET izatea ahalbidetzen da. Sare honetan administrazioak (idazkaritza, zuzendaritza), irakasleok eta ikasleek dute sartzeko aukera.

Sareko erabiltzaileak: IKASLEEK: ik012282aa Danontzako kontua, pasahitza: ik012282aa ikdbh_1c_xx ikdbh_1c_xx (ikasleari bere gelan dagokion zenbakia) zenbakia) , norberak bere pasahitza du IRAKASLEEK: ir012282xx ir012282xx , norberak bere pasahitza du. Lana amaitzen dugunean, geure saioa ixten ohitu behar dugu.

Nori eskatu erabiltzailea? / Inzidentziak

KONTUZ!!!!! Ez utzi zuen saioa irekita INONGO ordenagailutan

IKT arduradunak Jose Cuerdo eta Josune Pe単agarikano dira. Edozein arazo izanez gero, INIKA bidez jakinarazi edo irakasle gelan dagoen inzidentzi orria bete.

Pribazitatea: Pribazitateari dagokionez, irakasleen karpetak ez dira guztiz pribatuak, kopia bat Hezkuntzara bidaltzen baita eta, bestalde, administrariok irakasleon direktorioetan sar baikaitezke, nahiz eta ez garen sartzen. Beraz, norberak ikusiko du zer gordetzen duen, baina hezkuntza erabilerarako sortutako tresnak dira eta ez erabilera pertsonalerako.

Inprimagailuak: Irakasle gelako inprimagailuan banakako orriak inprimatu behar dira. Gehiago behar izanez gero, beti KOPIGAILU BERRIA erabili; eta ahal bada, orriak bi aldeetatik erabiliz.


IKT-ak OIANGURENen

Sareko karpetak: Z: Norberaren karpeta X: Norberaren mintegi karpeta W: Intraneta V: Irakasle guztion banatzen dugun karpeta (bertan FILMAK karpeta) U: Ikasleen karpeta, ikasleei dokumenturen bat uzteko edo jasotzeko T: Akten buzoia. Idazkaritza, Batzorde pedagogiko, Eceeso, Eceespo, Elkarbizitza, HaurH eta Zuzendaritzako aktak daude bertan S: Batzordeen karpetak, Euskara komisioa, Comenius karpetak daude bertan R: Eskanerra

Zerbitzariko memoria kopurua: Zerbitzari nagusiaren memoria mugatua da eta ezin dugu nahi adina artxibo gorde geure karpetan. Beraz, mugatuta dago erabilpen pertsonalerako dugun memoria. Beti ere, ikasturte amaieran beharrezkoa ez dugun guztia ezabatu egingo da.

Pelikulak:

Pelikulek asko okupatzen dutenez, ezin dira norberaren karpetan

gorde. Horregatik sareko intranetean atal bat jarri dugu pelikulak gordetzeko. EZ IKUSI bertatik, kopiatu lokalera ikusi aurretik. V:\Irakasleak\FILMAK


IKT-ak OIANGURENen

IKASLEEN ERABILTZAILEA IKASLEAREN KARPETA PERTSONALA Ikasle bakoitzak bere karpeta pertsonala izango du, bera eta irakasleak bakarrik sartu ahal izango direna. -

Ikasle bakoitzak dagokion karpetan gorde ditzake gelan egindako lanak.

-

Beste karpetetan sartzeko baimenik ez du izango.

-

Irakasle guztiok dugu baimena ikasleen karpetetan sartzeko.

-

Karpeta hauek oso egokiak dira irakasle eta ikasleen artean dokumentuak eta fitxategi trukaketa egiteko.

-

Ikaslearen ardura izango da karpeta hauetan gordetako informazioa modu ordenatuan mantentzea. Adibidez: Gaztelerako irakasleak bidalitako lanak gordetzeko karpeta sortuko du.

IKASLEAK KARPETA Ikasle zein irakasle guztiek eskura duten karpeta da IKASLEAK unitatea. Bertan irakasleak utzi ditzake talde osoarentzat diren dokumentuak, ikaslez ikasle kopiatzen egon beharrean. Bertara joateko Ekipoa edo PC ikonoan klikatu eta sareko IKASLEAK unitatea ikusiko dute:


IKT-ak OIANGURENen

ESKOLA 2.0 - ARAUDIA Ordenagailu bakoitza kode bidez identifikatua izango da. Azalean, begi bistan egongo den pegatinaz. Kodeak, gelaren izena eta zenbaki bat izango du,. Adib: IKDBH_1A_01, IKDBH_1A_02, ... , IKDBH_1A_23 Ikasle bakoitzak, bere gelako zerrendako zenbakiari dagokion ordenagailuaren ardura izango du. Bikoizketako klasea denean, klasea emango den gelako ordenagailuak erabiliko dira. Irakasleak apuntatuko du zein ordenagailu erabili behar duen ikasle bakoitzak. Ikasleek irakasle erreferente bat izango dute erabiltzaile kontua, pasahitza, karpeta bezalako arazoak kudeatzeko. DBH 1 mailan irakasle hau INFORMATIKAKO irakaslea izango da, DBH 2n TEKNOLOGIAKOA. Irakasle hauek arazoak PREMIA arduradunari pasako dizkiote. Ikasleak, ordenagailuaren erabilpen txarra egingo balu, horrek, ikaslearen diziplina falta larria suposatuko du. Ikasleak gainera ordenagailu horren kalteen konponketa ordaindu beharko du. Erabilpen txarra suposatuko du, onartu gabeko edozein konfigurazio edo ekipamenduko edozein hausturak. Ikasleak, dagokion ordenagailuarekiko, honako ardurak izango ditu: Ordenagailua kanpotik zaindu (markak, pegatinak, urratuak, ..) Ordenagailuaren erabilera zaindu (softwareak, konfigurazio aldaketak, bisitatutako web guneak, ...) bere gain hartuko ditu. Ordenagailuak dagokien gelako armairuan egongo dira, dagokien zirrikituan. Armairuaren giltza irakasleak izango du, bera izango da saioa hastean armairua irekitzeko arduraduna eta bukatzerakoan ordenagailu guztiak armairuan giltzapean daudela ziurtatuko duena. Ordenagailuak armairutik atera zein armairura itzultzea era antolatuan egingo da. Irakasleak esan ahala gerturatu behar dira ikasleak armairura. Helburua armairuaren atean pilaketak ez sortzea da. Ordenagailuen bateria kargatuta egoteko pentsatuta daude ordenadoreen armairuak, armairuak uneoro egon behar dute piztuta. Irakaslearen ordenagailua gelarekin dago lotuta, ez irakasle batekin, gelako irakasle guztien ardura da erabilera egokian mantentzea.


IKT-ak OIANGURENen

IKT-ak OIANGURENen

GELA BEREZIAK Informatika gelak – e-gela – Banaketa gelak – Areto nagusia - Liburutegia

Nola egin erreserba? Ikasturte hasieran, urte osoan finkatu behar diren gelen banaketa egiten da. Zenbait saio urte osokoak dira, bertan informatika edo beste aukerako batzuk ematen direlako. Beste orduetan irakasle arruntok nahi adina saio har ditzakegu, baina, beti ere, kontuan izanda beste irakasleek ere eskubidea dutela gela bereziak erabiltzeko. Beraz, ezin ditugu, badaezbadakoan, urte osorako saioak geureganatu. Hutsik gelditzen diren saioak hartzeko, eINIKA erabiliko dugu. Bertan “Baliabideen egutegia” atalaz erabiliko dugu nahi dugun saioa aukeratzeko. Libre ez badago, beste irakaslearekin adostuko dugu.

Zenbait arau: 1. Informatika gela, hartu dugun bezain ongi edo hobeto, utzi behar dugu: ordenagailuak ongi itzalita, aulkiak beren lekuan ongi jarrita, paperak eta zaborrik gabe, leihoak itxita. 2. Ikasleek beti ordenagailu berean eseri behar dute, edozein gauza gertatuz gero, nor egon den jakiteko. 3. Bereziki zaindu behar dugu saguak ez desagertzea, teklatuak ez izurratzea, kableak ez ukitzea eta monitoreen konfigurazioak ez aldatzea. 4. Irakasleon ardura da ikasleek egiten dutena;

zain ditzagun, bereziki, dena

izurratzen duten ikasle horiek. Informatika gelak ez dira jolaslekuak, ikaslekuak baizik. 5. Gela baruan EZIN DA JAN EDO EDAN.


IKT-ak OIANGURENen

OIANGUREN MOODLE IKT-ak BIPen

Zer da? Ikaskuntza-irakaskuntza on-line bideratzeko sortu zen MOODLE plataforma. Plataforma honen bidez ikasleekin munduko edozein ordenagailutatik interaktuatzeko aukera dugu. KONTUZ!!!!!!!Ez utzi

Gaur egun unibertsitatean eta enpresetan gero eta gehiago ari dira erabiltzen ikasleen zuen saioa irekita INFO1 edo INFO2-3 geletan, ezta ere IKASGELETAN

eta langileen formakuntzarako.

Hezkuntza Departamentuak ere, GARATU ikastaroak on-line direnean, MOODLE erabiltzen du. Baita ere, ikasleek egiten dituzten on-line ikasgaiak bideratzerakoan.

Gure moodle-a:

Ikastexeko web orrian dago Moodleerako sarbidea

Ikasleentzako IKASTAROAK bideratzeko aukera ematen digu, klaseetan erabiltzen dugun materiala guztia bertan izanik, eta ikasleekin modu askotako trukaketak bideratuz.

Moodle-n nola sartu? Iazko ikasturtea OIANGUREN BHIn burutu zuten irakasleek izena emana dute moodlen. Irakasle berriok moodle erabili nahi baduzue, Joserekin harremanetan jarri. Gauza bera, ikastaro berri bat sortu nahi duzuenok.


IKT-ak OIANGURENen

eINIKA

ZERTARAKO ERABILI E-INIKA plataforma hobetuz joan da eta une honetan ikastetxetik edo etxetik ikasleen notak, hutsegiteak, oharrak, asteko programazioa, nota partzialak, arau hausteak, espazioen kudeaketa eta abar egin ditzakegu. EINIKA-k eskaintzen dizkigun zenbait prozedura derrigorrez irakasle guztiok erabili beharrekoak dira: 1. NOTAK: Ikasleei ebaluazioetan jartzen zaizkien notak bertan sartu behar dira. 2. HUTSEGITEAK: Ikasleen ez-etortzeak edo bestelako abisuak bertan adierazi behar dira. 3. ARAU HAUSTEAK: Dena ahoz ahokoan gera ez dadin, INIKAn horretarako prestatutako atala bete behar da. Arau hausteak geletan, pasabidean, atarian nahiz eskolaz kanpo gertatutakoak izan daitezke. Hau bete ondoren, jakina, ikasketaburuarekin eta tutorearekin jarriko gara harremanetan, bizikidetza proiektutik erantzun egokiena eskaini dezaten. Jokabide desegokiak irakasleak kudeatuko ditu eta larriagoak zuzendaritzak. 4. TUTOREEN ANOTAZIOAK: Tutoreek ikasleei buruz hartutako erabakiak eta guraso eta ikasleekin izandako bileren berri bertan idatziko dituzte. 5. BALIABIDEEN KUDEAKETA: Atal hau erabilgarri dago eta bertatik ikastetxeko zenbait espazio hartzeko aukera izango dugu: informatika gelak, laborategiak, teknologia gelak, bilera gelak‌

NOLA SARTZEN DA eINIKAN ? E-INIKA-rako sarrera www.oianguren.hezkuntza. www.oianguren.hezkuntza.net oianguren.hezkuntza.net orrialdean dugu, ezkerreko aldean. Kanpotik ikastetxean ez gaudenerako, eskolatik, ikastetxean gaudenerako. ERABILTZAILEA:: ir012282 ir012282xx 282xx (Norberaren sare kodea) PASAHITZA: E-INIKAn gaudenean, pasahitza berria aukeratzen uzten digu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.