135 ap

Page 1

udal aldizkaria

Koxme Lizasoren ibilbidea omendu du Udalak

2015eko ABENDUA • 135. ZENBAKIA

ABARAXKA

Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntza izan du omenaldian Koxme Lizaso bertsolaria zenari Udalak, haren senide eta Oiartzungo Bertso Eskolaren laguntzarekin, omenaldia egin dio bertsolaritzan, euskalgintzan eta udalgintzan egindako lana aitortzeko.

Abendua hilabete mugitua izan dugu Abaraxkan. Hilabetearen hasieran Torri Gukin egitasmoko erretiratuak etorri ziren gugana eta arratsaldea beraiekin pasa genuen berriketan eta jolasean. Oso gustura ibili ginen!

Parte hartu zuten, besteak beste, Antton Kazabon, Txomin Garmendia, Patxi Etxeberria, Ander Lizarralde, Jon Martin eta Amets Arzallus bertsolariek.

Astebete beranduago, Judit hezitzaile ohiari agurra egin genion, berarekin bi urte zoragarri pasa ostean. Merendola osasuntsu bat prestatu, opariak banatu eta kalean jolasten ibili ginen.

Lizasoren familiaren izenean haren biloba Eneko Huizik bertsotan ekarri zuen gogora aitona, ikusleria guztia hunkituz. Konsuelo Aizpurua emazteak jaso zuen Udalaren oroigarria, Pili, Irene eta Mirari alaben laguntzarekin.

Azken egun hauetan, berriz, ludoteka apaintzen ari gara Gabon kutsua emateko. Material naturalekin apaingarriak egin eta pixkanaka zuhaitzean jartzen aritu gara. Iazko apaingarriak eta koloretako argiek ere zuhaitza politago egin dute! Oporretarako hainbat ekintza antolatu ditugu, bertan ikusiko garelakoan, ONGI PASA GABONETAN!

Izar Etxeberriaren eskaintza

Izar Etxeberria Arruabarrena dantzariak Soinu Zahar Txapelketa irabazita jaso duen garaikurra eskaini dio Oiartzungo Udalari, ohitura denez. Josune Cousillas Kultura zinegotziak jaso zuen ikurra eta Etxeberriari zin egin zion oso ongi zainduko duela saria Udalak. Bide batez, Etxeberria zoriondu zuen hirugarren urtez segidan Euskal Herriko soinu zahar dantzaririk onena izateagatik.

Arozenaren bilduma, dohantzan

Udalak 2005ean Eugenio Arozenari erositako antzerki-bilduma dohantzan eman dio Euskaltzaindiari, herritarren eta ikertzaileen esku jarri dezan eta euskarazko antzerkiaren hedapenean lagundu dezan. Bi urteko epean, 2.800 erregistro baino gehiago dituen artxiboa katalogatuko du Euskaltzaindiak. Jexux Leonet alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dute hitzarmena.

oiartzun.eus, Udalaren webgunea berritu da

Arditurriko txondorretik ikatza aterako da bihar

HELTAko tailerretako euskararen egoeraz

Gospela euskaraz entzuteko aukera, 27an

www.oiartzun.eus, Oiartzungo Udalaren webgune korporatiboak, itxura berrituta bukatuko du 2015a. Udalaren asmoa webgunearen itxura erakargarriagoa izatea eta herriari buruzko datu gehiago ematea da, erabitzaileen beharrak hobeto asetzeko. Aurrera begira, webgunea hobetzen eta egokitzen joango da Udala. Besteak beste, Gardentasun Legeak administrazio publikoari esijitzen dizkion tresnak txertatuko dira Oiartzungo Udalaren webgune berrituan datorren urtean zehar.

29 egunez piztuta egon ondoren, Arditurriko txondorretik ikatza aterako dute bihar ikazkinek, Olentzeroren Laguntzaileekin batera. Hau izango da egitaraua: 17:30ean kalejira abiatuko da aparkalekutik Arditurrira. 17:30etik, bideo emanaldiaz gain, haurrek Olentzerori gutuna botatzeko postontzia egongo da jarrita. 18:00etan, Olentzeroren laguntzaileak iritsiko dira eta hilabete honetan egin den ikatza aterako dute. 12.000 kilo egur erre dira txondorran, eta hiru tona ikatz inguru aterako da bertatik.

HELTAko 12 begiralerekin euskararen inguruko hausnarketa egin du Udalak, Euskara Elkartera egitasmoaren baitan. Hiru saiotan, begiraleek tailerretan euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egin dute, Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Axun Erzibengoa Euskara Elkarterako suspertzailearen gidaritzapean. Begirale euskaldunei, euren saioetan ikasle euskaldun eta erdaldunak daudenean euskara galtzaile izan ez dadin tresnak eman zaizkie eta erdaldunei, Udalak euskalduntzerako dituen zerbitzuen berri eman.

Hilaren 27an (igandea) gospelaz euskaraz gozatzeko aukera izango da San Esteban elizan, The Upper Room taldearekin. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera dohainik da. Mikel San Jose eta IĂąaki Miguel donostiarrek osatzen dute The Upper Room bikotea. Pianoa eta ahotsa uztartuz osatzen dute kantu errepertorioa. Gospel doinu ezagunak (euskaraz) zein euskarazko kantuen gospel bertsioak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bikotea han eta hemen kontzertu ugari ematen ari da.


!

aski prexk aldizkaria

AINTZANE GALARDI: “Idazleok badugu, jainkoak bezala, hildakoak berpizteko ahalmena” Aintzane Galardi poetak liburua argitaratu berri du: Mendafin usaineko iluntzeak (Erein). Liburuaz, poesiaz eta poetez mintzatu gara berarekin. Poesia publikatzea ez da erraza baina zure hirugarren liburua da Mendafin usaineko iluntzeak. Pozik zaude? Blas de Otero saria irabazi ondoren argitaratu dut. Ezagunak ez garenontzat lehiaketak dira ia bide bakarra argitaratu ahal izateko. Sariketako parte zen euskal argitaletxe garrantzitsu batekin argitaratzea, eta niretzako saria hori da, ekonomikoa baino gehiago. Beste bi liburuak Euskaltzaindiak eta BBK-k egiten zuten lehiaketa bat irabazita argitaratu nituen. Poza ematen du, baina hedapen handirik ez zuten izan, Euskaltzaindia ez delako hedapenean lan asko egiten duen editoriala. Hau beste maila batean dago, Ereinekin. Nolakoa izan da argitaletxe ezagun batekin lan egin duzun lehenengo aldia? Oso erraza. Inazio Mujikarekin aritu naiz. Oso erosoa izan da berarekin lan egitea. Nire liburuaren ondorengoa Juan Kruz Igerabiderena izan zen eta prentsaurrekoa elkarrekin egiteko esan zidaten. Izen handi bat da Euskal Herrian Igerabide. Gainera, asko gustatzen zait. Zaila al da poeta izatea Euskal Herrian? Poeta sentitzen bazara, poeta izatea ez da zaila. Beste gauza bat da jendearen aurrean ezaguna izatea poeta gisa. Argitaratzea, hori da oso zaila. Badago poesia idazten duen jendea argitaratu gabe, berarentzako, hori poeta da, ez...? Ba bai, izango da. Poesia gutxik irakurtzen dute eta argitaletxeentzako horrek pisua du. Ereini eskertu behar diot Bilboko Udalarekin horrelako hitzarmena izatea. Urtero, irabazle diren lanak argitaratzen ditu. Erabat eskertzeko apustua da. DBH-n eta batxillergoan Euskara irakasle zara. Nola bizitzen dute zure ikasleek literatura eta poesia? Euskara irakaslea naiz, eta alor horretan gehien gustatzen zaidana literatura da. Ikasleei ez zaie gustatzen irakurtzea, eta poesia... Baina ni saiatzen naiz poesia ezagutzera ematen. Modu erakargarri batean egin behar da, gustatuko zaiena erakutsi, egokitu. Poesia narratiboak bilatzen ditut. Oso sinbolistak, surrealistak... ez dituzte ulertzen. Adibidez, Kirmen Uribe oso gustura irakurtzen dute batxillergoko ikasleek. Nola ikasi duzu poesia idazten? Nik ez nekien poesiak idazten. Poesia idazteko irakurri egin behar duzu. Ni berandu hasi nintzen poesia idazten. Halako batean, deskubritu nuen Sarrionandia, txoratuta geratu nintzen eta gehiago irakurtzen hasi nintzen. Euskal filologia ikasi nuenean, poesia lantzen zen -Lizardi, Lauxeta...baina ez ninduen erakartzen. Gerora, lanean hasita, liburu bat topatu nuen asko gustatu zitzaidana eta hortik hasi nintzen. Irakurle gisa, poesia kontsumitzen duzu batez ere? Saiakera eta narratiba ere irakurtzen ditut, baina gehien poesia. Irakurri behar duzu jendea zer egiten ari den ikusteko. Lanak girotzeko ere, beste autore batzuk behar dituzu. Mendafin usaineko iluntzeak Marokon girotutako lana denez, hango autoreak behar nituen. Oso zitazalea naiz eta horretarako, irakurri egin behar da. Liburu honetako inspirazio iturri nagusia Maroko izan da. Poesia liburua izatez gain, bidaia liburu bat ere bada?

Lankide batek esan dit gogoa sartu zaiola liburuan aipatzen ditudan lekuak bisitatzeko. Izan liteke, baina printzipioz, ez da. Bidaien ondoren poema batzuk sortu ziren eta halako batean konturatu nintzen gaia harturik sortu zitekeela liburu bat. Zailena poema solteak nola bildu da, bestela, arriskua dago poema bilduma solte bat sortzeko, loturarik gabekoa. Nik ez nuen hori egin nahi.

Klixk! Santomasetako azokak hasi dira

San Tomas azokak iritsi dira herrira. Urmendin (irudian) eta Haurtzaro Ikastolan gaur jan dute txistorra. Elizalde eskolan, astelehenean bertan ospatuko dute azoka. Gogoratu, era berean, bihar Ttur-Tturrek antolatutako Txerri Eguna izango dela Madalensoron eta Beheko Plazan, artisau azoka eta ganadu feriarekin.

Lanak hasieratik izan du izenburu hau? Mendafinaren usaina ikaragarri gustatzen zait. Marokon tea oso garrantzitsua da. Etengabe tea hartzen dute, baina ilunabarrean hartzen denak halako xarma du... Konturatu nintzen poema askotan aipatzen nuela. Izenburua nahiko bukaeran jarritakoa da. Beraz, ez da sei hilabetean egindako lan bat. Ez. Azkeneko urteetan, dexente bidaiatu dut eta poliki-poliki egin dut. Udako oporrak baliatzen ditut kontzentrantzeko. Bi urte pasatu ditut liburua osatzeko.

Ana Ruiz Mitxelenari omenaldia OKEk

Oiartzun KE-Athletic Bilbao Superligako derbiaren aurretik (0-4 galdu zuten etxekoek), Ana Ruiz Mitxelena OKEko atezain ohiari omenaldia egin zitzaion Karla Lekuonan. Ruiz izan zen Espainiako selekzioarekin jokatu zuen lehenengo gipuzkoarra.

Eta bidaiak izan dira, pluralean. Zazpi bidai-edo egin ditut Marokora. Gustatzen zait. Ezagunak ditut han eta edozein momentutan erlaxatzera joatea errazten dit horrek. Gustura geratu zara lanarekin? Mila zuzenketa eginagatik, irakurtzen duzun aldiro gauzak aldatuko zenituzke. Koma bat bada ere. Sekulan bukatzen ez den lan bat da idazleentzat. Gustura geratu naiz eta saria irabazi nuenean, baleko lana zela jakin nuen. Poetek badirudi lehenengo pertsonan idatzi behar dutela, eta autobiografia egin. Zure kasuan ere hala da? Jendeak uste du denbora guztian biluzten ari garela, eta egia da genero guztien artean intimoena dela. Marokon izan naiz, bidaiatu dut, nire esperientziak kontatzen ditut... baina beste errealitate batzuk ere sortu ditut. Adibidez, poema batean Abdellah Taia idazle marokoarra eta Oularbi, hango kantari bat, zendua, jartzen ditut elkarrizketan. Idazleok badugu, jainkoak bezala, hildakoak berpizteko ahalmena. Lehenengo poesia liburua (Itoti urdinaren azpian) hustualdi bat izan zen, barruko poemak ziren. Hau ez. MOTZEAN: Poeta bat: Joseba Sarrionandia. Kanpotarra, Nikola Madzirov mazedoniarra. Poesia liburu bat: Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo. Lehen batzuek mesanotxean Biblia edukitzen zuten; nik, hau. Poesia bat: Sarrirekin jarraituko dut: Laket zait zitroi urez izkiriatzea. Azkena irakurritako poesia liburua: Carmelo Iribarrenen La ciudad ari naiz irakurtzen.

Oarsoirriak, txondorraren bila

Oarsoirriakek familia giroan Arditurriko txondorra ezagutzeko txangoa antolatu du. 150 lagun inguru hurbildu ziren, eta altxorraren bila ibili ziren, eta karaokean abestu ere egin zuten. Joxe Billaluze Trumoiak propio eurentzako kantatutako bertso batzuekin bukatu zen irteera.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Abenduaren 18tik 24ra

Egunez: Agirrezabalaga • Bidegaña, z/g • 943 49 14 95 Gauez: Querejeta • Pablo Iglesias, 7 (Errenteria) • 943 34 45 18


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.