139 ap

Page 1

udal aldizkaria

Bi milioi euroko laguntza eskatu du Europara Udalak, bidegorri sarea eta argiteria hobetzeko

2016ko OTSAILA • 139. ZENBAKIA

ABARAXKA

Feder Funtsak kostuaren erdia finantzatuko luke laguntza emanez gero Oiartzungo Udalak 2.100.000 €ko laguntza eskaera egin dio Europako Batasuneko FEDER funtsari. Laguntza bi proiektu garatzeko eskatu da: batetik, bidegorri sarea hobetu eta loturak egiteko (Karrika eta Gurutzera, adibidez). Bestetik, argiteriaren efizientzia energetikoa lortzeko. Bidegorri sarerako izango litzateke kopuru handiena (1.600.000 €) eta argiterirako gainerakoa. Argiteria hobetzeko plangintza 2014tik martxan du Udalak, baina laguntza jasoz gero herri guztiko sarea aldatzea azkartuko luke. Udalak kostuaren %15a hartuko luke bere gain Aipatzeko da Europako Batasuneko laguntza hauek lortzeko, eskualdeko lau herriak eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean aritu garela. Aldundiak konpromiso ekonomiko batzuk hartu ditu, egindako lanketari esker.

finantzaketaren erdia EBk bere gain hartzen du. Gure kasuan, Aldundiarekin lortutako adostasunarengatik, erakunde honek bere gain hartuko luke beste %35a eta Oiartzungo Udalak falta den %15a jarriko luke (315.000 €).

Hilabete honetan inauteriak izan dira eta guk ere ospatu ditugu ludotekan! Aurten pirataz mozorrotu gara.

Ekainean jakingo da laguntza jasoko den. Hala balitz, 2020 arteko epea izango genuke bi egitasmoak garatzeko.

Hasiera ludotekan izan zuen gure ekintzak, Izurde eta Loro taldeetan banatu eta ibilbide ezberdinak eginez leku berdinetatik ibili ginen frogak pasatuz, pista berrien bila; Landetxeko plaza, labaderoa, Etxebenea, Euskal Herria plaza… Azkenean, altxorra ludotekan aurkitu genuen: bertan ibiltzeko bi triziklo (kaskoak ere bai), bi monopatin eta bakoitzarentzako piraten txapa polit bat.

Europako Batasunetik laguntza jasotzeak bi azpiegitura horiek epe laburrean hobetzea ahalbidetuko luke. Horregatik jo du Oiartungo Udalak, baita ere, bide horretara.

Zapia buruan jarri, partxea begian margotu, bandera bizkarrean hartu eta altxorraren bila ibili ginen herriko txokoetan.

Hainbeste ibili ondoren gose geunden eta ludotekako mahaietan merienda goxo bat genuen prest guretzako, kokoa eta anana frutak barne. Oso arratsalde ederra pasa genuen denen artean eta argi geratu zitzaigun: PIRATEN BIZITZA HOBERENA DA!

FEDER funtsa eskualde mailako hobekuntzak egiteko laguntzak dira. Laguntzen dituen proiektuen

Herriko etxebizitza hutsen azterketa egin du Udalak Etxebizitza horietako batzuk alokairuan merkaturatzea da Udalaren helburua Etxebizitza politika integrala martxan jartzea da Udalak legegintzaldi honetan duen lehentasunetako bat eta lehenengo urrats gisa herrian dauden etxebizitza hutsen azterketa egin du, Gaindegiaren laguntzarekin. Alokairuan merkaturatu daitezken etxebizitzen klasifikazioa egin da azterketan. Guztira, 357 etxebizitza huts identifikatu dira herrian. Horien laurdena baino gehiago (%26,3) baserri-eremuan daude. Auzoguneen artean, Elizaden (etxe hutsen %18,1) eta Altzibarren (%13,4) daude etxe huts gehienak.

Merkaturatzen diren etxebizitzak oiartzuarrentzako bideratzea da Udalaren helburua eta horretarako negoziatzen jarraituko du. Etxebizitza politika efizientea Egin den azterketa etxebizitza politika efiziente bat martxan jartzeko pauso garrantzitsua da. Etxebizitza politika integrala martxan jartzeko, 2016ko aurrekontuetan diru-erreserba egin du Udalak.

Alokabiderekin harremanetan jarri da Udala Udalaren hurrengo asmoa etxebizitza horietako batzuk alokairuan merkatarutzea da, etxejabeekin adostasunera helduta. Horretarako, bide guztiak aztertzen ari da. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Alokabide zerbitzuko arduradunekin bildu dira Udal ordezkariak.

Akuilariren aurkezpenak interesa piztu du

Kirol Sarirako 265 proposamen jaso dira

Kontxa Murgia gogora ekartzeko hiru ekitaldi

Eskalada Eskolako bigarren txandako izen-ematea

Akuilari, hizkuntz eskubideak defendatzeko telefono mugikorretarako aplikazioa aurkeztu du Garbiñe Petriati, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko kideak herrian. Euskara arloko udal ordezkariez gain, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Elkarteko zenbait kide eta herritar interesatu batzuk ere hurbildu ziren aurkezpena aditzera. Euskal hiztunon hizkuntz eskubideen urraketari atzerabegirako historiko bat eginez hasi zuen aurkezpena Petriatik. Akuilari tresna mugikorrean deskargatzeko: www.behatokia.eus.

Lehenengo aldiz banatuko den Kirol Sarirako 265 lagunek egin dituzte proposamenak. Egindako proposamenekin, Kirol Saria jasotzeko 35 hautagai daude. Hautagaien artean denetik dago: kirolariak, elkarteak, urte luzetan kirolari lotuta egon direnak... Oiartzungo Udal Kirol Aholku Kontseilua datorren astean elkartuko da hautagai horien artean Kirol Saria jasoko duena zein izango den erabakitzeko. Sari banaketa Kirol Astearen baitan egingo da (martxoaren 7tik 12ko astean), eguna zehazteko dagoen arren.

Kontxa Murgia Egaña omentzeko egitaraua antolatu du Udalak, Trintxerpeko Fato Cultural Daniel Castelaorekin elkarlanean. Manuel Martinez, Galiziako abertzaletasunaren aitzindariaren ama zena omentzeko lehenengo ekintza atzo izan zen, Xose Estevez historialariak Manuel Maria e Euskal Herria hitzaldia eskaini baitzuen. Gaur eta bihar poema errezitaldi musikatua euskaraz eta galizieraz (19etan udaletxzeko areto nagusian, gaur); eta ekitaldi ofiziala 12etan Manuel Lekuona bibliotekan (bihar) izango dira.

Eskalada Eskolako bigarren txandan izena emateko epea irekita dago hilaren 26a arte. Elorsoro kiroldegiko sarreran jaso daiteke izen-ematea eta bertan entregatu behar da, ordainagiriarekin batera (80 € ikastaroko). Hiru adin-tartetan banatzen da eskaintza: Haurrak (6-12 urte); Nerabeak (13-17 urte) eta Helduak (18 urtetik goiti). Ikastaroa hilaren 29an hasiko da eta ekainaren 16an bukatu. Aitor Gonzalez eta Aitor Rufo eskalatzaileak izango dira entrenatzaileak Eskalara Eskolako bigarren txandan ere.


!

aski prexk aldizkaria

OIER GUILLAN: “Espazioaren mugak asko markatzen zuenez, 21 Aulkiri zentzua emateko erabili dugu” 100TZE Sortze Espazioan Oier Guillanek eta Idoia Beratarbidek 21 aulki mikroerrezitaldi zikloa martxan jarri dute. Mikroerrezitaldiak antolatzen hasi zarete 100TZE Espazioan. Nondik nora dator ideia? 100TZE Espazioa zabaldu genuenetik sorkuntza tailerrak eman ditu Idoia Beratarbidek, baina beti eduki dugu gogoa espazioarekin beste zeozer egiteko. Leku batean hasten garenean lanean, gustatzen zaigu herrian zeozer eskaintzea. Espazioa txikia denez, aukera askorik ez du ematen, beraz, formatu txikia izan liteke bidea. Bestetik, publiko txikietarako emanaldien tradizioa handia da. Talde oso txikientzako emanaldietan beste harreman mota bat sortzen da eta publikoa modu askoz gertukoagoan inplikatzen da. Ez da emanaldi handiak baino hobea edo okerragoa, bizitzeko beste modu bat da. Tradizio hori hedatu egin da azken urteetan, arrakasta handiz, neurri handi batean antzokien zirkuitoa krisian sartu delako krisi ekonomikoaren eraginez. Eskaintza eta sortzaile asko dago Euskal Herrian euskaraz lan egiten, baina askotan ez daude espazioak lanak erakusteko. Iruditu zitzaigun horregatik guztiagatik interesgarria zela Oiartzunen ere eskaintzea. Lehenengo errezitaldia urtarrilan izan zen, Josu Landarekin. Zein sentsazio geratu zaizue? Oso emanaldi intimoa izan zen eta giro berezia sortu zen. Espazioa prestatu genuen horretan pentsatuz. Josu Landak Miguel Hernandezekin egin duen itzulpen lana ikaragarria da eta oso ausarta da kantaria izan gabe horrelako kantaldierrezitaldiak eskaintzeagatik. Hasiera izateko oso pozik gaude, besteak beste gerturatu zelako ezagutzen ez genuen jendea. Kontziente gara asko dugula ikasteko eta oraindik 21 Aulkik bidea behar duela, jende enteratzea, ahoz aho zabaltzea... Oraingoz, lau saio antolatu dituzue. Gehiago egiteko aukera planteatzen duzue? Lau ekitaldi hauekin jakingo dugu zer den antolatzea eta herritarren artean interesa pizten den. Errepikatzeko modukoa izan daiteke uda ostean. Nahi ditugu probatu mikroantzerkiak, asteburutako ikastaro intentsiboak... Ez dira talde handiak behar ekitaldiak zentzua izan dezan eta edukiz beteta egon dadin, erronka da taldetxo bat sortzea benetan interesa daukana. 21 aulki izenak berak erreferentzia egiten dio 100TZEN-en dagoen espazioari. Espazioaren mugak asko markatzen zuenez, polita iruditu zitzaigun proiektuari zentzua emateko erabiltzea. Kalkulatu genuen 20 aulki sartuko zirela eta batgarren horrekin sinbolizatu nahi dugu gonbidatuaren etorrera. Horiek dira beste protagonista handiak: etortzen direnak -oso borondate onez eta militanteki-. Esker ona adierazteko modu bat da. Oiartzunen ohiko adierazpen artistikoetatik ateratzen diren lanek arreta piztea erraza da? Ni etorkina naiz (barreak). Oreretakoa naiz eta alde handia dago. Baina Oiartzun bezalako herrietan oso gauza interesgarriak sor daitezke. Adibidez, ADEL Aulestin; Beran Ertza; Lesakan Keinu Leihoak... Esperimentaziorako aukera handiagoa dago herria inbolukratzen delako. Horrelako herriak oso interesgarriak dira gauzak probatzeko. Antzerki programazioan eduki dudan esperientzia oso polita da. Ekarri izan dira proposamen nahiko esperimentalak, baina hala ere jendea egon da eta hori oso sintoma esanguratsua da. Antzerkiarekiko, behintzat, badago interesa. 21 Aulkirekin ea asmatzen dugun eskaintzen dugunaren eta jendearen gustuen oreka lortzen. Giro interesga-

rria dago. Noraino iritsi daiteken? Ez dakit. Oiartzungo Antzerki Taldeak antzerkia programatzen duzuen hirugarren denboraldia da hau. Nahiz eta aretoa ez egon prestatua eta ez izan antzerkia programatzeko baldintzarik onenak, publikoaren jarrerak egiten du berezi Oiartzun, ez delako hain ohikoa euskarazko antzerkigintza programatzen den lekuetan horrelako harrera. Etortzen direnek oso oroitzapen ona eramaten dute. Horregatik daude prest etortzeko, badakitelako publikoa eta euskarazko antzerkiarekiko interesa dagoela. Adibidez, igande honetako antzerkia (Pankreas) antzoki handietan egiten da, baina badakitelako publikoa egoten dela eta herri-antzerkia maite dela, esperimentu bat egingo dute: antzokietan eszegonografia handi batekin egiten duten berdina egingo dute hiru aulkirekin. Sortzaile dezente daude Oiartzunen, nahiz eta elkartzeko joerarik ez izan? Herri guztietan falta dira elkarguneak. Mikelazulon urte luzetan bizitu dugu elkargune bat egote hutsak ekartzea interferentziak, kolaborazioak... Oiartzun deskubritzen ari naiz. Orereta ondoan egon arren, batzuetan distantzia handia dago. Konturatzen naiz jende asko dagoela, belaunaldi gazteak gauzak egiten musikan, bertsotan, antzerkian, artean... Erronka polita izango litzateke elkarguneak egotea maila artistikoan.

Klixk! Kaldereroen atzetik, Artzain eta Inudeak Hungariako buhame kaldereroen atzetik, artzain eta inudeen konpartsa jendetsua (dantzariak, musikariak, danborrada, erraldoiak...) iritsi zen herrira, Oiartzungo Flauta Taldeak antolatuta. Urtero, Artzain eta Inude Nagusiak izendatzen dira asteburu honetan. Aurten, Ekain Mitxelenak eta Elene Sesenek izan dute banda janzteko ohorea.

Torturaren memoria historikoa gogoan

Torturaren kontrako Eguna izan zen otsailaren 13an (1981ean Joxe Arregi torturatuta hil zuten eguna) eta herrian ere izan zen ekitaldia, Esteban Muruetagoiena, Guardia Zibilaren torturen eraginez hil zen medikua oroitzeko plakaren aurrean.

Zure lanera hurbilduz, Antzerkigintza Berriak proiektuko beketako bat jaso duzu Donostia2016tik, gidoi bat prestatzeko. Zein perspektibarekin hasi zara lanean? Antzerkian egiten dudan guztia Metrokoadrokak egiten dituen lanen testuinguruan kokatzen dut, proiektuak taldeak egiten dituelako. Kasu honetan, hiru egonaldi egingo ditugu: lehenengoa Gasteizen egin dugu; hurrengoa Donostian izango da DFerian, eta azkena Bilbon. Ez nekien oso ongi zer espero, eta nire harridurarako, oso proiektu interesgarriak topatu ditut. Hiru gidoi muntatuko dira; ez dakigu zeintzuk. Saritua sentitzen naiz aukeratua izate hutsagatik. Baldintza onetan idatzi ahal izatea Euskal Herrian ez da askotan gertatzen, nahiz eta Europan oso ohikoa izan. Elkarlanerako giro ona dago gure artean.

Ibargaingo pianisten kontzertua

Ibargain Musika Eskolako piano ikasleek jaialdi batean eskoletan eta etxeko entsegu luzeetan landu dutena erakutsi berri dute udaletxeko areto nagusian. Jendaurrean jotzen ohitzeko aitzakia ere izaten dira jaialdi hauek.

Gainerakoan, zertan zabiltza? Bide Ertzeanekin Nola belztu behar zuria bira bukatzen ari gara. Azken hilabeteetan energia dexente jarri dugu horretan. Metrokoadrokako bakoitza hamaika proiektutan gabiltza... Nik, udaberrian liburu berria plazaratuko dut, antzezlan bilduma bat Txalapartarekin, eta horrekin antzerki-errezitaldi berri bat muntatuko dugu, Literaturian aurkezteko. HURRENGO 21 AULKI ERREZITALDIAK: Otsailak 25: Zuri-beltzean, Goiatz Labandibar. Martxoak 17: Kapital publikoa, J. L. Otamendi. Apirilak 28: Hautudeterminazioa, Metrokoadroka. AULKIA ERRESERBATZEKO: ehuntze@gmail. com/652701553.

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Otsailaren 19tik 25era

Egunez: Karmele Antunez • Doneztebe, 5 • 943 49 03 52 Gauez: Olazabal • Donostia, 3 (Errenteria) • 943 34 45 11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.