udal aldizkaria
2016ko UZTAILA • 150. ZENBAKIA
Larre Planaren baitan, Ibañarriko hesitura berritu da auzolanean eta iratze garbiketa hasi da Irailean otea garbituko da Bianditz, Kauso, Zaria eta Antonsoron Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean diseinatu eta finantzatu, eta herriko abeltzainen laguntzarekin aurrera eramaten ari den Larre Planaren baitan, lehenengo ekintza praktikoak burutu dira azken asteetan. Honela, bi asteburutan planteatutako auzolanean, Ibañarriko hesitura konpondu dute abeltzainek.
Arditurri Egunean, dantza eta kanta
400 lagun inguruk parte hartu dute bosgarren Arditurri Egunean. Bisita guztiak bete ziren eta Irrien Lagunen Klubaren jarraitzaile ttiki (eta ez hain ttikiek) primeran pasatu zuten dantza eta kanta.
Mendien garbiketa hasi da Mendi publikoen garbiketa ere hasi da. Aste hauetan iratzez garbitu dira Urmendi, Uzpuru-Kauso eta Zaria. Irailean, otez garbituko dira Bianditz, Bianditz Lepoa, Kauso, Antonsoro eta Zaria. Udalak eta Aldundiak 60.000 € bideratu dituzten lan hauetara.
Lehenengo saioa aurreko larunbatean egin zen, eta bigarrena bihar izango da. Goizeko 08:00etan geldituta daude abeltzainak, Ibañarrin bertan. Udal ordezkari batzuk ere parte hartu dute auzolanean -tartean, Jexux Leonet alkateak-.
Skate parka inauguratzeko festa
Gaetxe ondoko skate parka ekainaz geroztik erabilgarri badago ere, joan den hilaren 9an inauguratu zen ofizialki. Hamarnaka herritar inguratu ziren euren scooter, skate eta bmx-ekin antolatutako ekimenetara.
Saioen ondoren, Udalak bertara bildu diren abeltzainei hamaiketakoa eskaintzen die, esker ona adierazteko.
LANIN, langunean urratsak erabakiz
Eraso sexisten protokoloa eskualdeko festetan Herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina eta parranda-guneetarako protokoloa banatuko dira Eskualdeko lau Udalek herrietako festetan eraso sexisten kontra indarrak batu dituzte eta herritarrak sentsibilizatzeko kanpainaz gain (pegatinak eta kartelak banatuko dira), taberna, txosna gune eta elkarte gastronomikoetan erasoen aurreran nola jokatu jakiteko protokoloa banatuko da.
Herriko enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko LANIN egitasmoa diseinatzeko prozesua erdibidera iritsi da. 128 herritarrek eta 33 enpresak euren iritzia eman dute egoeraren eta aurrera begirako urratsen inguruan. Bigarren langunea ere -bilera irekia- egin da.
Oiartzungo Udalak, xanistebanetan erasoren bat pairatu edo ikusten duten herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu nahi die, udaltzainek badakitelako eraso sexisten aurrean nola jokatu, eta Ertzaintzarekin elkarlanean dihardutelako arlo honetan.
Elizalde Herri Eskolako jolasparkea berritu da
Harri Beltzaren XX. kontzerturako gonbita
Ontzi berrerabilgarriak erosketak egiteko
Elizalde Herri Eskolako jolasparkea berritzeko lanak egin dira. Lurreko goma zaharra kendu eta berria jartzeaz gainera, jolasteko gunea hesitu da, haurren segurtasuna hobetzeko neurri gisa. Lanak udan egin dira, 2016/2017 ikasturtea hasteko dena prest egoteko eta eskolako haurrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko asmoz. Gainera, aurten udaleku irekiak Haurtzaro Ikastolako eremuan direnez (urtero txandakatzen da tokia, bi ikastetxeen artean), lan hauek udalekuei eragin gabe egin ahal izan dira.
Harri Beltza hiesaren kontrako elkarteak antolatzen duen musika klasiko kontzertuaren 20. edizioa izango da hilaren 31n, 19:30ean San Esteban parrokian. Elkartearen udako kanpainari bukaera ematen dion ekintza kultural honen urteurren borobila dela eta, eta urte hauetan guztietan arlo kulturalean zein sozialean Harri Beltzak egin duen lana errekonozitu asmoz, Oiartzungo Udalak oiartzuarrak Los Caballeros del Traverso flauta laukoteak eskainiko duen doako kontzertura gonbidatu nahi ditu.
Arrandegi, harategi eta urdaitegietan erosketak ontzi berrerabilgarriekin egiteko Ontziratu zaitez! kanpaina martxan jarri dute Udalak eta Kutxa Ekoguneak bigarren aldiz. Helburua herritarren ohiturak finkatu eta, plastiko eta paper gutxiago sortzea dira. Herrian, gisa horretako 16 komertzio daude (Altzibar, Arragua, Elizalde eta Iturriotzen). Hauetako bakoitzari gutuna bidali zaio, eta Atez ateko Bulegoan ontziak banatzen ari da Udala (Hirigintzako bulegoan, 10:00etatik 13:30era). Aurten, urdaitegiak ere kanpainan sartzea da erronketako bat.
!
aski prexk aldizkaria
ALAIN ISASA: “Gazteak oso indartsu datoz eta kenpoko erreferentzialtasuna berreskuratzeko konfiantza dut”
Klixk!
Alain Isasak sei urte zituen kenpo kai egiteko keikogi kimonoa lehenengoz jantzi zuenean. Ordutik, gerrikoak pixkanaka baina etenik gabe aldatu ditu: txuritik beltzeraino. Orain 24 urte ditu, gerriko beltza, Europako Txapeldun titulua etxean eta abuztuaren 1etik 14ra jokatuko duen Munduko Txapelketa begibistan.
Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko erretiratuen elkarteek gastronomia txapelketako finala jokatuko dute irailean gure herrian. Beroketa gisa, Gazte Izanak-ek herri mailako txapelketa antolatu zuen, Oiartzun ordezkatuko duen bikotea aukeratzeko: Milagros Deskarga eta Pili San Sebastian izango dira.
Sei urte zenituela hasi zinen kenpo kai egiten. Gogoan duzu zergatik? Erdi-behartua hasi nintzen. Ume ahul bat nintzen, psikikoki eta fisikoki. Amak klaseak ematen zituen irakaslea ezagutzen zuenez, indar-tzen laguntzeko eraman ninduen. Gustua hartu nion. Baina hasi nintzenean, ez nekien kenpo kai zer zen ere. Taldea oso txikia zen. 14 urterekin lortu zenuen gerriko beltza. Normala da horren gazte heltzea maila horretara? Oso gutxi iristen dira adin horretan gerriko beltzera. Suposatzen da adin eta praktikatzeko denbora minimo bat behar dela. Normalena 1617 urterekin heltzea da. Behin gerriko beltzera helduta ez da kenpo kai egiteko motibazioa galtzen? Ez! Konparaketa hau egiten dut: ikasketa prozesuan batxilergoa egitea bezala da gerriko beltzera heltzea. Batxillergoa lortuta, espezializatzen hasten zara nahi duzun horretan. Kenpo kain gerriko beltzera heltzen zarenean, prestatua zaude nahi duzuna ikasten hasteko. Lehenengo Munduko Txapelketa 2007an irabazi zenuen. Ohitu egiten al da bat tituluak irabaztera? Aitortu behar dut iritsi zela puntu bat erdi-normala iruditzen zitzaidana tituluak irabaztea. Garai hartan entrenatu besterik ez nuen egiten. Libre nuen denbora guztia entrenatzeko zen. Ikastolatik atera, motxila utzi eta egunero joaten nintzen entrenatzera. Orain enfokatuago nago erakustera, beraz, titulu aldetik azken urteetan ez naiz horren indartsu ibili. Aurten harra sartu zait. Horren ondorio izan da Europako Txapelketa berriz irabaztea duela bi hilabete. Zurekin batera, Irati Matelok ere irabazi du Europako Txapelketa. Jendeak bai al daki titulu hauek irabazi dituzuela? Nik Absolutu Mailan eta Iratik 14-17 kategorian lortu ditugu txapelak. Jendeak jakin du zeozer irabazi dugula, baina zertan ez. Jendeak futbola bakarrik ezagutzen du. Hortik kanpo hamar mila disziplina daude, kirolariak izugarrizko emaitzak izaten ari direnak, eta jendea ez da enteratu ere egiten. Abuztuan Japoniara zoaz Munduko Txapelketara. Zein helbururekin zoaz? Hamamatsun izango da txapelketa. Ikusita Europako Txapelketan nola aritu nintzen, uste dut lan ona egin dezakedala. Gutxi gorabehera Europarako egin nuen prestaketa ari naiz jarraitzen, funtzionatu zuelako. Helburua fisikoki atal guztiak lantzea da: indartsu egon, arin, erresistentzia izan... Nire irakaslea Juan Mari Vidal da, Europa mailan kenpo kaiz gehien dakiena da eta mundu mailan ere gehien dakienetako bat da. Oraindik ikasteko asko daukat.
bestea. Txikiekin gorputza eta gaitasun fisikoak hobetzen saiatu behar duzu jolasaren bidez, beraiek konturatu gabe. Adina igotzen doan heinean, lana serioagoa da: zuzenketak, zorroztasuna... Iratiren irakasle ere izana zara. Ongi irakatsi zenion! Oso indartsu dator! Ondo entrenatzen du, gustura aritzen da eta hori oso garrantzitsua da. Gustura aritzen bazara eta entrenatzen ari bazara, txapelketako emaitzetan ikusten da. Bera ez doa Munduko Txapelketara. Nahiko garestia da joatea, diru-laguntzen kontua ez dagoelako batere ongi. Kenpo egiteak atzerrira joateko, jendea ezagutzeko... aukera eman dizu. Jarduera fisikoa baino gehiago da? Lehia da atalik txikiena. Defentsa pertsonala; barrengo giharrak lantzeko arnasketak... Oso irekia da kenpo kairen mundua. Lehia 30 urte arte da, lesioek errespetatzen bazaituzte. 30-35 urteko bati, 20 urteko sasoiko gazte batek egurra emango dio. Beraz, txapelketak ahaztu eta beste lan sakonago batzuetara bideratu behar da.
Futbiton, Aitor Txikiren omenez
Aitor Txikiren omenez jokatzen den xanistebanetako futbito txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da. Aurten, guztira 20 taldek eman dute izena, baina bi bakarrik iritsiko dira abuztuaren 6an jokatuko den finalera. Datozen bi larunbatetan ere (bihar -hilak 23- eta 30ean) kanporaketak jokatuko dira Elorsoro kiroldegian.
Asko aldatzen al da kenpo egiteko modua toki batetik bestera? Bai. Helduen artean ez hainbeste, baina umeen kasuan, Japonian kenpo kai ez dute jolas gisa hartzen: lana serio egin behar dutela argi dute. Han entrenatzen duten bezala saiatuko bagina hemen haurrak entrenatzen, akabo. Beraien kulturan sartuagoa dago kirol hau; aitak, aitonak... egin izan du eta seme-alabek tradizioz jarraitzen dute. Hala ere, Oiartzunen urte asko da kenpo kai praktikatzen dela. Ze maila dago? 30 urte baino gehiago, bai. Talde koxkorra daukagu. Maila ona dago. Urte askoan erreferentzia izan da Oiartzun Europa mailan: borrokalari onenek hemen entrenatzen zuten, kanpotik etorri nahi zuten. Pixka bat galdu dugu maila hori, baina uste dut hala ere oso ona dela. Gazteak oso indartsu eta gogotsu datoz, eta konfiantza dut maila hori berreskuratuko dugula eta mantenduko dugula urte askoan.
Sahara Eguna, elkartasuna udalekuetan
Udalekuetan Sahara Eguna ospatu dute, Abaraxkak eta El-Watan elkarteak elkarrekin antolatuta. Bestek beste, ikasturtean zehar Haurtzaro Ikastolan jasotako 15 presio eltze eskola materialez eta janariz betetzeko baliatu zuten eguna, Tindufeko errefuxiatu guneetara bidaltzeko.
Xanistebanik gabe geratuko zara aurten. Konpentsatua dago? Bai! Munduko Txapelketa hiru urtez behin da eta hurrengo urtean berriz izango dira xanistebanak! Batzuk, akaso, sufritu egingo lukete, baina ni ez naiz bereziki festazalea. Akaso belauneko arazo bat izango dut eta ezingo dut gehiago lehiatu. Beraz, denbora aprobetxatu behar dut, ahal dudan guztia egin, eta ea zortea dudan eta zerbaitekin bueltatzen naizen etxera!
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
Kenpoko irakasle ere bazara Honbun. Gerriko beltza lortu nuenean, laguntzen hasi nintzen. Txikiekin ongi moldatzen nintzela ikusi nuen. Gero, bakarrik aritzea proposatu zidaten. Oso gustura hartu nuen. Oiartzunen bi talde ditut: 5-10 urte artekoena bat, 10-14 artekoena
Erretiratuak, sukaldari onenen bila
GUARDIAKO FARMAZIA: Uztailaren 22tik 28ra Alain Isasa (eskuinean), borroka betean.
Egunez: Gorostiaga • Lartzabal etxadia, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Olazabal • Donostia, 3 (Errenteria) • 943 34 45 11